Davide Filgueiras Cabaleiro
Coruña (Galizia) - 1982
Galiziera
Biografia
Davide Coruñan jaio zen, Galizian, eta bertako unibertsitatean egin zituen Giza Baliabide ikasketak. Gerora Euskal Herriarekiko jakin-mina piztu zitzaion, eta hala erabaki zuen bere bizilekua Bilbon ezartzea. Hasieratik izan zuen argi Euskal Herrian bizitzeko euskaraz ikasi beharra zuela, eta oso denbora laburrean lortu zuen hizkuntza menderatzea. Era berean, Euskal kulturan ahal beste hausnartzen ahalegintzen da. Ikus-entzunezko esparruan profesional bezala aritzeko bere nahia betetzen dihardu gaur egun bideo ekoizle bezala.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
1 | 101-031 | 2016 | 29 min | 101L - Herriz herri | Iker Ugalde |
2 | 101-190 | 2016 | 31 min | 101L - Herriz herri | Iker Ugalde |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute