Gaiak

Euskal Herrian hitz egiten diren hizkuntzak jasotzeko, bideoz egiten ditugu elkarrizketetak, eta hainbat jatorritako hiztunei euren esperientziari buruz galdetzen diegu: zein den beraien jatorria, zer hizkuntza hitz egiten dituzten, nola bizi duten eleaniztasuna, zein den euren harremana euskararekin, integrazioari buruz duten iritzia… Eta era berean, oinarrizko hitz batzuk ere jasotzen ditugu. Elkarrizketatuek euskaraz edo gaztelaniaz erantzuten diete galderei, eta segidan beraien jatorrizko hizkuntzan ere bai.

Egindako galderen harira jasotako gaiak ezkerreko zutabean dituzue. Bideo pasarteak gaika antolatuta, askoz errazagoa gertatuko zaizu interesatzen zaizuna aurkitzea. Bidaia on Euskal Herriko hizkuntzen mundura!