Hizkuntza ikasketa

  • Thomas Courriel Hemeretzi urte zituela hasi zen euskara ikasten

    Thomas Pierre (1977) Paris, Frantzia

    Euskara noiz eta nola hasi zen ikasten.

  • Thomas Courriel Hendaiara txikitatik etortzen zen

    Thomas Pierre (1977) Paris, Frantzia

    Hendaiara txikitatik etorri izan da, eta gero tesi bat egin du Ipar Euskal Herriaren inguruan.

  • Jie Shen Dakizkien hizkuntzak eta ikasketa prozesua

    Jie Shen (1983) Suzhou, Txina

    Zein hizkuntza hitz egiten dituen eta prozesua nola izan zen kontatzen du: ingelesa, Txinako bere bi hizkuntzak eta, hona etorri baino lehen, gaztelania apurtxo bat ikasi zuela.

  • Fariba 2 Hizkuntzak ikasteko makina

    Fariba Sheikhan Uriarte (1988) Gernika, Euskal Herria

    Hizkuntza asko jakitea oso gauza ona dela eta, makina bat asmatzeko aukera izango balu, hizkuntza pila ikasteko, egingo lukeela.

  • Ling Hong Kongetik Donostiara bizitzera

    Zhanpeng Ling (1990) Hong Kong, Txina

    Hong Kongen jaio zen 1987an. Euskal Herrira 2001ean iritsi zen, gurasoekin batera. Gaztelania zaila iruditu zitzaion hasiera batean, baina zortzi hilabetean-edo ikasi zuen. Etorri zenean artean txinatar gutxi zegoen Donostian.

  • Zishan Tariq Hasiera gogorra izan zen, baina euskara erraz ikasi zuen

    Zishan Tariq (1993) Pakistan, Pakistan

    10 urterekin etorri zen. Amonarekin bizi zen, herri txiki batean, eta ingelesez ere ez zekien (bere anai-arrebek bai). Euskara, berriz, erraz ikasi zuen, lau hilabetean.

  • Zishan Tariq Pakistandik erlijioa eta hizkuntza gorde ditu

    Zishan Tariq (1993) Pakistan, Pakistan

    Pakistandik mantendu duena erlijioa da. Musulmana da. Bere hizkuntza ere galdu egin zuen, baina gero berreskuratu egin du. Pakistandik zetozenei euskara irakasten zien, eta haiek berari jatorrizko hizkuntza. Ez daki urdueraz eta punjaberaz idazten.

  • Zishan Tariq Urduera eta punjabera berreskuratzeko prozesua

    Zishan Tariq (1993) Pakistan, Pakistan

    Urduera eta punjabera berreskuratzeko prozesua nolakoa izan zen. Erlijioaren bitartez ikasi zuen, lagunekin hitz egiten, ordenagailuan irakurtzen... Pakistango lagun asko ditu eta haiekin egoten da.

  • Zishan Tariq Ingelesa ikasten ari da, bere kabuz

    Zishan Tariq (1993) Pakistan, Pakistan

    Lau hizkuntza dakizki (euskara, gaztelania, urduera eta punjabera) eta orain ingelesa ikasten ari da, bere kabuz, lagunak bisitatzera joateko Erresuma Batura.

  • Zishan Tariq Gidabaimena euskaraz atera zuen

    Zishan Tariq (1993) Pakistan, Pakistan

    Gidabaimena euskaraz atera duen lehena izan da Bergara inguruan. Euskaraz alfabetatu zen, eta gaztelaniaz baino hobeto moldatzen da idazteko eta irakurtzeko.

  • Wednesday Silva Euskara ikasteko prozesua

    Wednesday Silva Lopez (1976) Bissau, Ginea Bissau

    Portugalen, Coimbran, zegoela hasi zen euskarazko lehen hitzak ikasten, lagun euskaldunekin. "Zoroniak" esaten zuen "zorionak" esan ordez. Oñatira heldu zenean, euskaltegian eman zuen izena. Issac lagun azkoitiarrarekin ere dezente ikasi zuen. Etxean ere euskaraz egiten dute.

  • Ding Chen Ikastolan ibilia

    Ding Chen Yin (1995) Arrasate, Euskal Herria

    Arrasaten jaioa da eta ikastolan ikasi zuen euskaraz.

  • Ding Chen Mandarinera Txinan ikasi zuen

    Ding Chen Yin (1995) Arrasate, Euskal Herria

    Txinera mandarinera Txinan ikasi zuen, oporretan joaten zenean.

  • Cilla Ulrika Nola pasa zen euskara ikustetik ikastera

    Cilla Ulrika Pihlström (1962) Finlandia, Finlandia

    Kaleetako hormetan hasi zen euskara ikusten. Gero, bera bizi zen etxe okupatuan euskara irakasleak bizi zirenez, han hasi zen ikasten. EGA atera zuen.

  • Elisabeth Wassa Gaztelania eta euskara ikasten

    Elisabeth Wassa Isimba (1978) Kinshasa, Kongo

    Gaztelania telebistako saioen bitartez eta egunkari eta aldizkariak irakurriz ikasi zuen, bere kabuz. Euskara, berriz, asko interesatzen zaio, baina gehiago kostatzen zaio.

  • Lidia errusiera Denbora behar izan zuen hona egokitzeko

    Lidia Kuznetsova (1981) Errusia, Errusia

    Hizkuntzarekin ez zuen arazo handirik izan: erraz ikasi zuen gaztelania. Gizartea desberdina da hemen, eta denbora behar izan zuen egokitzeko.

  • Etsuko Oku Gaztelania ikasten: hastapenak

    Etsuko Oku (1956) Chiba, Japonia

    Lehenengo hilabeteak gaztelania ikasten nolakoak izan ziren. Esaten du Lesakakoa den irakasle baten laguntzarik gabe ez lukeela gaztelaniaz hitz egiten ikasiko.

  • Barry Manley Euskara ikasteko irrika hasieratik

    Barry Manley (1961) Cork, Irlanda

    Euskara ikasteko irrika izan du hasieratik. Bera ez da gaelikoz bizi izan Irlandan (eskolako hizkuntza bakarrik zen), baina euskaraz bizi nahi zuen hemen.

  • Barry Manley Euskara ikasteko prozesua

    Barry Manley (1961) Cork, Irlanda

    Euskara ikasteko prozesua. Batez ere bere kabuz ikasi du. Irakasle batekin eta barnetegian ere ibili zen garai batean. Bertso eskolara ere joan zen. Bertsolaritza zer den azaltzen du ingelesez.

  • Davide Filgueiras Cabaleiro Zer gustatzen zaizu Euskal Herritik?

    Davide Filgueiras Cabaleiro (1982) Coruña, Galizia

    Gehien gustatzen zaizkion Euskal Herriko gauzak, euskara, kultura eta hemengo ohiturak. Esaterako, kalea oso garrantzitsua da euskaldunentzat, eta Davide oso kalezalea da. Bestetik, paisaia ere asko gustatzen zaio. Gustatzen ez zaionaren artean, euskararekiko konpomiso falta edo atxikimendu falta aipatzen ditu.

  • Helen Groome Alabarekin ingelesez

    Helen Groome (1958) Erresuma Batua, Ingalaterra

    Alabari ingelesa transmititu nahi dionez, berekin beti ingelesez egiten du. Bost urtez ibili zen AEK euskaltegietan, ondoren bere kabuz.

  • Helen Groome Zer dakizu euskarari buruz?

    Helen Groome (1958) Erresuma Batua, Ingalaterra

    Euskara oso hizkuntza zaharra dela badaki Helenek, euskalkiak dituena, eta Frankismo garaian zapaldua izan zena.

  • Janusz Borko Gaztelania eta euskara beharrezkoak Donostian bizitzeko

    Janusz Borkowski (1984) Suwaki, Polonia

    Hasieran pentsatzen zuen Donostia oso turistikoa denez, ingelesarekin moldatuko zela. Baina gaztelania eta euskara ikasi behar izan ditu, hemen bizitzeko.

  • Janusz Borko Euskara menperatzea ez da erraza

    Janusz Borkowski (1984) Suwaki, Polonia

    Euskara ikasteko prozesua zaila izan da Januszentzat. Bere helburua euskaraz komunikatzea da. Baina batzuetan ez da erraza.

  • Janusz Borko Gaztelania euskara baino errazago

    Janusz Borkowski (1984) Suwaki, Polonia

    Gaztelania ikastea errazagoa egin zitzaion, ingelesarekin eta alemanarekin antzekotasunak dituelako.

  • Janusz Borko Euskaltegian ikasi zuen euskara

    Janusz Borkowski (1984) Suwaki, Polonia

    Euskara euskaltegian ikasi zuen.

  • Naran Mongolia Bost urte Austrian lanean

    Naran-Erdene Tumur-Urgudul () Ulan Bator, Mongolia

    Austrian lana aurkitu zuen, alemaniera ikasi zuenean. Bost urtez bizi izan zen han, hoteletan lanean eta adinekoak zaintzen.

  • Naran Mongolia Gaztelania ikastea errazagoa gertatu zaio alemaniera baino

    Naran-Erdene Tumur-Urgudul () Ulan Bator, Mongolia

    Hona etorri zenean, berriz hasieratik hasi behar izan zuen: hizkuntza ikasten... baina hemen aukera gehiago izan zuen. Austrian, berriz, "legez kanpoko" etorkina zenez, telebista ikusiz ikasi zuen alemaniera. Gaztelania EPAn ikasi zuen (Donostiako hizkuntza eskola ofizialean ere bai, gero). Kalean ere praktikatu du.

  • Naran Mongolia Euskara eta gaztelania batera ikasi nahi zituen

    Naran-Erdene Tumur-Urgudul () Ulan Bator, Mongolia

    Euskarari buruz mintzo da. Azkar konturatu zen Euskal herrian zegoela, duela bost urte etorri zenean: dena euskaraz idatzita ikusten zuen kalean. Hernaniko EPAn biak ikasi nahi zituen: gaztelania eta euskara. Lehenengo gaztelania ikastea gomendatu zioten, eta gero euskara; pena du ez zituelako biak batera ikasi.

  • Sara Egipto EPAn eta hizkuntza eskolan ikasi du gaztelania

    Sara El Houssiny (1986) El Cairo, Egipto

    Gaztelania ikasteko prozesuaz hitz egiten du. EPAn hasi zen, eta ondoren Donostiako Hizkuntza Eskola Ofizialean eman zuen izena.

  • Sara Egipto Gaztelania ikastea erraza

    Sara El Houssiny (1986) El Cairo, Egipto

    Gaztelania ikastea ez zaio zaila gertatu, ingelesa bazekielako eta frantsesa ere bai pixka bat.

  • Anneli Estonia Gaztelania ikasteko prozesua

    Anneli Kurg (1979) Estonia, Estonia

    Gaztelania ikasteko prozesua. Ez da erraza hitz egitea, baina ulertzea bai; errusiera baino errazagoa da ikasteko. Hizkuntza eskolan ibili da, eta orain irakasle partikularra dauka. Telebista eta liburuak ere badarabiltza, ikasteko.

  • Anneli Estonia Euskara ikasteko modua

    Anneli Kurg (1979) Estonia, Estonia

    Lasarteko AEK euskaltegian egon zen euskara ikasten. Alemana-euskara hiztegia ere badauka. Estoniera ere desberdina da, eta badauzka antzekotasunak euskararekin: deklinabidea dute biek. Gaztelania ondo ikasitakoan hasiko da euskararekin.

  • Radi Bulgaria Gaztelania ikasten

    Radi Stoyanova (1999) Bulgaria, Bulgaria

    Asko ahalegindu zen gaztelania ikasteko, lehenengo Bulgarian eta gero Euskal Herrian.

  • Eunhye Korea Gaztelania ikasteko prozesua

    Eunhye Kim (1973) Seul, Hego Korea

    Gaztelania ikastea asko kosta zitzaion, ingelesa ikasi zuelako aurretik. Hitzen ordena ere desberdina da.

  • Eunhye Korea Gaztelania ikasteko erraztasuna dute batzuek

    Eunhye Kim (1973) Seul, Hego Korea

    Beste herrialde batzuetako jendea gaztelaniako ikastaroetan ezagutu du. Batzuek, poloniarrek esaterako, erraztasun handia dute hizkuntzak ikasteko. Berak bost urtean ikasi duena bi hilabetean ikasten dute batzuek.

  • Vahe Armenia Euskara ikasteko prozesua, eskolan

    Vahe Papyan (1993) Armadir, Armenia

    San Jose ikastetxean urtebete egin zuen, eta han gaztelania baka ikasi zuen. Gero, La Asunción ikastetxean Mari Paz irakasleak ahalegin handia egin zuen euskara irakasteko.

  • Edina Hungaria Hamar urte Donostian, bikotearekin

    Edina Eszter (1977) Hungaria, Hungaria

    Mutila hemengoa duelako etorri zen Donostiara bizitzera, duela hamar urte (elkarrizketa garaian); bertara iritsi eta Hizkuntza Eskola Ofizialean gaztelania ikasten hasi zen, ez baitzekien tutik ere. Bikotearen familiak ingelesez egiten duenez, lehen hiru urteetan hala komunikatzen ziren.

  • Marlijn Herbehereak Gaztelania ikasten

    Marlijn Van Ijzeren (1978) Amersfoort, Herbehereak

    Zaila izan zen gaztelania ikastea. Bere senarrarakin ingelesez hitz egiten zuen eta lana ere ingelesez egiten du.

  • Marlijn Herbehereak Gaztelania ikasi zuen

    Marlijn Van Ijzeren (1978) Amersfoort, Herbehereak

    Lakuntza akademiara joan zen gaztelania ikastera. Euskara ikasten ez da saiatu ere egin, hitz batzuk soilik ikasi ditu. Bertako hizkuntza ikastea baino, berak dakiena ematea aberasgarriagoa dela dio Marlijnek. Seme-alabak euskara ikasten ari dira.

  • Alia Indonesia Lagunekin gaztelania praktikatzen I

    Alia Adhia (1982) Yakarta, Indonesia

    Hizkuntza akademia batean ikasteaz gain, senarraren familiarekin eta lagunekin ere praktikatzen du gaztelania.

  • Alia Indonesia Lagunekin gaztelania praktikatzen II

    Alia Adhia (1982) Yakarta, Indonesia

    Gaztelaniaren ikasketa prozesua, indonesieraz. Lacunza eta Hizkunta Eskola Ofizialean egin zituen ikasketak.

  • Alia Indonesia Hizkuntza eskolako klaseak dibertigarriak dira

    Alia Adhia (1982) Yakarta, Indonesia

    Herrialde ezberdinetako jende asko ezagutu du Hizkuntza Eskola Ofizialean, eta oso dibertigarriak egiten zaizkio klaseak; kalera ere ateratzen dira elkarrekin praktikatzeko, baina askotan ingelesez hitz egiten bukatzen dute.

  • Alia Indonesia Baliteke euskara ikastea kanten bidez

    Alia Adhia (1982) Yakarta, Indonesia

    Etorkizun batean euskaraz hitz egingo duen ez du oso garbi ikusten. Oraingoz nahikoa dauka gaztelaniarekin eta agian nahi gabe ikasiko du kanturen bat, esanahia jakin gabe... baina nork daki!

  • Nikos Grezia Gaztelania ikasteko prozesua

    Nikos Politakos (1982) Atenas, Grezia

    Lehenengo hilabeteak nolakoak izan ziren. Ez zekiten gaztelaniaz, ez berak ez bere neskalagunak. Jendea ez zen oso irekia, hasieran. EHUn bertan gaztelania ikasten hasi zen eta ondoren hizkuntza eskola ofizialean.

  • Nikos Grezia Ezagutu dituen atzerritarrak

    Nikos Politakos (1982) Atenas, Grezia

    Biomagunen jatorri askotako jendea dabil lanean, eta toki askotako jendea ezagutzen du. Gaztelaniako ikastaroetan ere atzerritar dezente ezagutu zituen. EHUn ikasle gehienak bertakoak ziren.

  • Ruta Lituania Beroagoa espero zuen Donostia

    Ruta Grinyte (1986) Lituania, Lituania

    Bere lantokia espresa internazionala izanda, denek ingelesez egiten zuten, beraz, lehen hilabetetan komunikatzeko hizkuntza ingelesa zuen. Bankura, erosketak egitera etab. joan behar zuenean arazoak zituen, baina jendeak asko laguntzen zion; gaztelaniaren falta ez zuen somatzen, moldatzen zen. Behin bertako gizartearekin gehiago integratu nahi izan duenean hasi da gaztelania ikasten. Gainera, uste zuen Espainara zetorrela eta beroa egingo zuela, baina iritsi zenean elurra egiten hasi zen.

  • Ruta Lituania Bertakoekin hitz egiteko ikasi zuen gaztelania

    Ruta Grinyte (1986) Lituania, Lituania

    Gaztelania ikasten hasi zen, bertakoekin harremandu nahi zuelako, eta baita independienteago izateko gauzak egiteko momentuan.

  • Ruta Lituania Asko kostatu gaztelania ikastea

    Ruta Grinyte (1986) Lituania, Lituania

    Asko kostatu zitzaion ikasketa prozesua, hizkuntza akademian, baina, gehiago ikasteko praktikatu egiten zuen.

  • Ruta Lituania Bertako hizkuntza jakiteak etxean bezala egoten lagundu

    Ruta Grinyte (1986) Lituania, Lituania

    Hizkuntza ikasten lehenago hasi behar zuela pentsatzen du; orain damu da. Dibertigarriagoa da, eta hobeto sentitzen zara bertako hizkuntza dakizunean, etxean bezala. Horregatik, orain euskara ikasten hasi da.

  • Ruta Lituania Euskarazko hitzak buruz ikastea zaila

    Ruta Grinyte (1986) Lituania, Lituania

    Euskara ikastea oso zaila egiten ari zaio. Hitzak oso zailak dira buruz ikasteko, kalean oso gutxi entzuten baita.

  • Ruta Lituania Gaztelania enpresan ikasi zuen

    Ruta Grinyte (1986) Lituania, Lituania

    Hizkuntza Eskola Ofizialean ikasten du euskara; gaztelania, berriz, enpresan ikasi zuen.

  • Yiwen taiwan Gaztelania ikasteko prozesua

    Yiwen Wang (1981) Kaohsiung, Taiwan

    Gaztelania ikasteko hizkuntza eskola ofizialean ibili da, baina aurretik jendearekin hizketan hasi zen ikasten.

  • Yiwen taiwan Euskara ikastea dibertigarria

    Yiwen Wang (1981) Kaohsiung, Taiwan

    Euskara ikasteko gramatika zaila iruditzen zaio. Esaldien egitura txineraren antzekoa da, eta dibertigarria egiten zaio ikastea.

  • salman turkiera Iritsi bezain laster, ikastera eta lanera

    Salman Garip (1980) Kahraman Maraç, Turkia

    Elkarrizketa egin genion garaian sei urte zeramatzan Donostian. Iritsi zenean ez zuen gaztelania zantzurik, eta, iritsi eta hiru egunera akademia batean apuntatu zen; eta lanean hasi zen baita ere.

  • aurel albaniera Gaztelania lehenago Londonen ikasi zuen

    Aurel Ibo (1973) Korça, Albania

    Donostia lehenagotik ezagutzen zuen, bertan bi aldiz egona zen oporretan; gaztelania ere ezagutzen zuen lehenagotik, Londonen ikasi zuelako.

  • aurel albaniera Euskara nahi zuelako, euskaltegira

    Aurel Ibo (1973) Korça, Albania

    Euskaltegi batean ikasi zuen euskara; bertan ikasleen gehiengoa lanagarentik behartuta zegoen. Hori ez zen, ordea, bere kasua: ikasi nahi zuelako zegoen bertan.

  • aurel albaniera Bizpahiru urte euskaltegian

    Aurel Ibo (1973) Korça, Albania

    Euskaltegian bi-hiru ikasturte egin zituen, baina semea handitzen zihoan heinean, utzi egin zuen; lana, haurra etab.-ekin ez baitzuen denborarik, baina presarik ere ez tituloak ateratzeko. Elkarrizketa garaian, EGA ateratzeko asmotan zebilen.

  • Lama 22 urterekin, Nepaletik Indiara ikastera

    Acharya Lama Sönam Rabgye (1973) Nepal, Nepal

    Nepalen jaioa, Tibetekin muga egiten duen ipar aldekoa, izena Sönam Rabgye du; 22 urterekin Indiara joan zen monastegi batera eta monje bilakatu zen. Bertan, hamar urteko ikasketak egin zituen. Elkarrizketa garaian 54 urte zituen, 1962an jaioa baita. Nisan, bere jaioterriko hizkuntza hitz egiten du; tibetera, nepalera, ingelesa apurtxo bat eta alemaniera pixka bat.

  • Lama Hizkuntzen ikasketa prozesuak zailak izan ziren

    Acharya Lama Sönam Rabgye (1973) Nepal, Nepal

    Nahiko zaila izan zuen beste hizkuntzak ikastea; tibetera budismoarekin duten loturagatik ikasi zuen. Katmandura joan zenean, komunikazio zailtasunak eduki zituen; izan ere, bertan ez zuten bere herriko dialektoa ulertzen. Beraz, nepaliera ere ikasi behar izan zuen. Hortik Indiara joan zen unibertsitate budista batera ikastera, eta bertako hizkuntza ikasi behar izan zuen. Ikasketak bukatu ondoren, mendebaldera bidaiatu zuen askotan, eta komunikatzeko ingelesa ikasi behar izan zuen. Alemaniara joan zen bizitzera, eta bertan, jende askok ez duenez ingelesez egiten, alemana ere ikasi zuen. Prozesuak zailak izan arren, oso onuragarria da hizkuntzak ikastea bai bakoitzaren buruarentzat eta ingurukoentzat, komunikazioa oso garrantzitsua baita.

  • Tina Eslovenia Gaztelania ikasteko prozesua

    Tina Zigart (1985) Maribor, Eslovenia

    Gaztelania ikasteko prozesua. Ume liburuak irakurtzen zituen, irratia entzun, jendeari entzuten... eta hizkuntza eskolara ere joan zen. Ingelesez hitz egiten zuen mutil-lagunarekin hasieran; pixkanaka gaztelaniaz hasi ziren.

  • Andreea Euskara ikastearen garrantzia

    Andreea Denisov (1990) Bucarest, Errumania

    Euskara ikastea garrantzitsua da lanerako. Horregatik amak eskola euskaldun batera bidali zituen.

  • Andreea Euskara ikasteko prozesua

    Andreea Denisov (1990) Bucarest, Errumania

    Euskara ikasteko prozesua. Integratzeko balio du. zaila da ikastea, baina ez ezinezkoa.

  • Malu Euskara eta gaztelania nola ari den ikasten

    Jorge Naur Mango Barai (1980) Ginea Bissau, Ginea Bissau

    Hasieran isilik egoten zen, entzuten. Villabonako EPAn hasi zen euskara ikasten, eta gero Andoainen jarraitu zuen, AEKn. Badauka zer hobetua, baina moldatzen da. Gaztelania ez zuen ikasi, portugesa dakielako Guinea Bissautik. Praktikatzen ikasten du berak.

  • Bake Diatta Bere haurrei mandinkeraz

    Bake Diatta (1972) Senegal, Senegal

    Bere haurrekin saiatzen da mandinkeraz egiten; telefonoz amarekin eta lagunekin egiten du. Hemen, Senegalgo bere lehengusuarekin ere bai, baina ez gehiegi. Senegal hegoaldean, Casamancen, gehiago hitz egiten da. Diola ere hitz egiten da bertan.

  • Bake Diatta Aldaketa handia Senegaldik hona; euskara ikasteko prozesua

    Bake Diatta (1972) Senegal, Senegal

    Aldaketa handia izan zen Zizurkilera etortzea; dena oso ezberdina da. Bera ere herri txiki batekoa da, baina hala ere ezberdin: etxeak, kaleak, janaria... baina gustura dabil familia eta umeekin. Hasieran ez zuen ezer ulertzen, ez zekien euskararik ez gaztelaniarik. Emaztearekin ingelesez egiten zuen, baina pixkanaka euskaraz, eta gero EPAn eman zuen izena eta horrela ikasi zuen. Kalean hitz egiten eta praktikatzen asko ikasi zuen.

  • Bake Diatta Euskarak integratzen lagundu dio

    Bake Diatta (1972) Senegal, Senegal

    Hasieran zaila egin zitzaion bertakoekin harremana izatea; hasteko hizkuntzagatik. Horri aurre egiteko euskara ikasten hasi zen, horrela jendearekin hitz egin zezakeen. Asko hobetzen ari da. Euskara ikasteak lagundu dio jendearekin erlazionatu ahal izateko. Eskolan baino gehiago ikasten ei da kalean.

  • Bake Diatta Frantsesa eta ingelesa Senegalen ikasi zituen

    Bake Diatta (1972) Senegal, Senegal

    Frantsesa eta ingelesa Senegalen ikasi zituen, baina hemen ia inork ez dakizki; beraz, euskara hobeto datorkio.

  • clara martin Bartzelonan ikasi zuen gaztelania

    Clara Martin (1978) Lyon, Frantzia

    Bartzelonara joan zenean, ez zekien gaztelania, ezta katalana ere, eta gaztelania ikasten hasi zen. Katalana frantsesaren oso antzekoa da irakurtzeko. Gaztelania ikasteko prozesua. Bere kabuz ikasi zuen, hitz eginez. Urtebete behar izan zuen.

  • clara martin Donostiara iristean, gaztelania eta euskara

    Clara Martin (1978) Lyon, Frantzia

    Donostiara etorri zenean, ez zuen ulermen arazorik izan. Hemengo gaztelania Bartzelonakoa baino ulergarriagoa iruditzen zaio. Ez zekien ezer euskarari buruz, eta oso desberdian iruditzen zaio; orain ari da ikasten.

  • clara martin Donostiara iristean, gaztelania eta euskara (frantsesez)

    Clara Martin (1978) Lyon, Frantzia

    Donostiara etorri zenean, ez zuen ulermen arazorik izan. Hemengo gaztelania Bartzelonakoa baino ulergarriagoa iruditzen zaio. Ez zekien ezer euskarari buruz, eta oso desberdina iruditzen zaio; orain ari da ikasten.

  • tarana azerbaian Lehenengo hilabeteak zailak

    Tarana Karimova (1977) Culfa, Azerbaijan

    Lehenengo hilabeteak zailak egin zitzaizkion. Ez zekien ez gaztelaniz eta ezta euskara ere, ingelesez bakarrik. Ingurukoek laguntzen zioten, baina inpotentzia sentitzen zuen. Nola hasi zen gaztelania eta euskara ikasten.

  • Miki Lamedica Euskara ikasten hasi zenekoa

    Miki Lamedica (1986) Assisi, Italia

    Euskal Herrira etorri zenean hasieran gaztelaniaz komunikatzen zen. Etorri eta urtebetera barnetegi batean egon zen euskara ikasten, eta esperientzia gogorra bezain polita egin zitzaion.

  • Petra Elser Hona etorri zenerako euskara bazekien

    Petra Elser (1953) Frankfurt, Alemania

    Euskara eta gaztelania, biak ezagutzen zituen hona etorri zenerako. Euskara kartzelan ikasi zuen, denbora libre asko zuelako.

  • Petra Elser Hona etorri zenerako euskara bazekien (alemanez)

    Petra Elser (1953) Frankfurt, Alemania

    Euskara eta gaztelania, biak zekizkien hona etorri zenean. Alemanez esaten du, berriro.

  • Lizuma letoiera Gaztelania menperatu, euskara ulertu

    Laura Lizuma (1988) Mazsalaca, Letonia

    Gaztelania lehendik ikasia zuen Letonian. Euskara ez zekien, orain, ulertzeko gai da.

  • Lizuma letoiera Gaztelania euskara baino errazagoa

    Laura Lizuma (1988) Mazsalaca, Letonia

    Gaztelania nahiko erraza egin zitzaion ikasteko, euskararen eta letonieraren aldean.

  • Lela Iosaba EHUn ikasi zuen gaztelania

    Lela Iosava (1983) Tbilisi, Georgia

    Gaztelania EHUn bertan ikasi zuen, ikastaroetan. Mintzapraktikak ere egin zituen gaztelania hitz egiten dutenekin.

  • Marketa Kostalova Donostian, gaztelania praktikatzen

    Marketa Kostalova (1996) Praga, Txekiar Errepublika

    Txekiar Errepublikan hasi zen gaztelania ikasten, baina praktikatzea da onena. Donostiako egonaldia oso ondo etortzen ari zaio horretarako.

  • Reda Bibito2 Ceutan ikasi zuen gaztelania

    Reda Bibito (1995) Maroko, Maroko

    Jendearekin hitz egiten ikasi zuen gaztelania, Ceutan. Beste bi bereberekin bizi da hemen.

  • Yuriy Zadorozhnyak Gaztelania kalean ikasi du

    Yuriy Zadorozhnyak (1978) Ukraina, Ukraina

    Espainian bizi izan da 1999. urteaz geroztik, eta gero etorri zen Euskal Herrira. Kalean ikasi du gaztelania.

  • Blanca Rocio "Ez nekien hemen euskaraz hitz egiten zenik"

    Blanca Rocío Tabi Fuérez (1983) Otalavo, Ekuador

    Kalean entzunda hitz batzuk ikasi ditu, oinarrizko hitzak batez ere.

  • Danitza Rosilla Barnetegian euskara ikasten

    Danitza Rosilla () Peru, Peru

    Alegiara joan ziren lehenengo, eta ondoren Tolosara. Alegian jendeak euskaraz hitz egiten duenez, barnetegi batera joan zen bi udatan, euskara ikastera.

  • Danitza Rosilla Euskara, integrazio hizkuntza

    Danitza Rosilla () Peru, Peru

    Euskaraz ikasiz gero, erraza da integratzea. Azkenaldian ez du praktikatzen eta asko galdu du. Gaztelaniaz eta euskaraz aparte, ingeles pixka bat daki.

  • Danitza Rosilla Euskara ikastea

    Danitza Rosilla () Peru, Peru

    Euskara ikastea zaila dela dio, baina garrantzitsuena saiatzea omen da.

  • Surendra Pantha Ohitura eta hizkuntza aldaketak

    Surendra Pantha (1980) Pokhara, Nepal

    Danimarkara joan zenean, hango gastronomia eta ordutegiak harrigarriak egin zitzaizkion. Baina azkar ohitu zen. Donostiako janariak antzekotasun gehiago ditu Nepalgoarekin. Hizkuntza Eskola Ofizialean ikasi du gaztelania.

  • Surendra Pantha Euskara ikasteko asmotan

    Surendra Pantha (1980) Pokhara, Nepal

    Euskarazko hitz batzuk. Euskara ikasteko asmoa dauka.

  • Diana Glebkute Lehen hilabeteak Donostian

    Diana Glebkute (1981) Vievis, Lituania

    Lehen hilabeteetan egunero gaztelania ikastera joaten zen. Alaba eduki ondoren euskara ikasteari heldu zion euskaltegian.

  • Diana Glebkute "Ni ez naiz lotsatia, beti euskaraz ari naiz"

    Diana Glebkute (1981) Vievis, Lituania

    Euskara ikastearen bere esperientzia kontatzen du.

  • Fadilu Ingelesarekin soilik ezin moldatu Euskal Herrian

    Fadilu Salifu (1997) Ghana, Ghana

    Euskal Herrira etorri zenean zailtasunak zituen jendearekin komunikatzeko, ingelesez soilik egiten zuen eta.

  • Chuserra Euskaltegian eta kalean ikasi du euskaraz

    Chuserra Barrios Irache (1980) Zaragoza, Espainia

    Euskaltegian ikasi zuen euskaraz eta gero kalean praktikatu izan du. Bere esanetan, garrantzitsua da pertsona batekin lehenengo kontaktua izaten duzun hizkuntza; asko baldintzatzen du gerorako hizkuntza-harremana.

  • Chuserra Neskalagunaren bidez hasi zen euskaraz

    Chuserra Barrios Irache (1980) Zaragoza, Espainia

    Hizkuntzak ikasteko zaletasuna dauka, eta euskarak bere arreta piztu zuen. Neskalagunarekin hasi zen euskarazko lehenengo hitzak ikasten.

  • Eurig Galesera eta hezkuntza

    Eurig Salisbury (1983) Cardiff, Gales

    Eskolari dagokionez, Galesen aukera dago galeseraz ikasteko bai eskolan eta bai unibertsitatean.

  • Marta Etiopia 7 urte Hondarribian

    Marta Abiy (1986) Etiopia, Etiopia

    Duela 7 urte etorri zen, eta pixkanaka ikasi zuen gaztelania jendearekin.

  • Rementeria zeinuena Zeinu hizkuntzaren ikasketa

    Carolina Rementeria Fernández (1988) Bilbo, Euskal Herria

    Unibertsitateko ikasketak egin behar dira zeinu hizkuntzako interprete izateko. Ikastetxe batzuetan hasi dira zeinu hizkuntza hautazko hizkuntza bezala ezartzen.

  • Len irlandakoa Euskarazko koaderno bat poltsikoan

    Len Bux (1967) Dublin, Irlanda

    Hitz solteak ikasten hasi zen, koaderno bat poltsikoan zuelarik. Ondoren AEK euskaltegian ibili zen euskara ikasten, eskola partikularrak ere jaso zituen, baina batez ere kalean ikasi du euskara.

  • Marie susuera "Inguruan beti dabil euskara, horregatik ari naiz ikasten"

    Marie Toure (1976) Konakry, Gineako Errepublika

    Euskara kalean ikasi du, eguneroko bizitzako euskara. Gaztelania, berriz, eskola bidez.

  • Aleks serbiera "Egunen batean euskara ikasiko dut!"

    Aleks Milovanovic (1972) Novi Sad, Serbia

    Gaztelania lehenengo bere kabuz eta ondoren akademia batean ikasi zuen; egunero-egunero joaten zen. Liburutegian ere egunero bi ordu ematen zituen gaztelania ikasten. Egunen batean euskara ikasiko duela esaten du.

  • Sebastien "Euskara kalean ikasi dut"

    Sebastien Cartier (1970) Lyon, Frantzia

    Gaztelania eskolan ikasi zuen, eta oso gustuko zuen, horregatik joan zen lehenago Bartzelonara. Euskara, berriz, bikotearekin eta umeekin ikasi du, kalean.

  • Anders Zumaia "Euskaraz hitz egiten saiatzen naiz"

    Anders Lanzén (1977) Estokholm, Suedia

    Gaztelania Norvegian hasi zen ikasten, eta Zumaian praktikara eraman zuen.

  • Anders Zumaia Euskara euskaltegian ikasten du

    Anders Lanzén (1977) Estokholm, Suedia

    Euskara ikastera euskaltegira joaten da, astean lau aldiz. Lagunekin eta emaztearen familiarekin euskaraz hitz egiten du.

  • Nuria katalana "Euskara oso hizkuntza polita da"

    Nuria Puig (1978) Torroella de Montgrí, Katalunia

    Euskara oso hizkuntza polita dela uste du; hobeto jakin nahiko luke. Euskaltegian egon da euskara ikasten bi urtez.

  • Nuria katalana Euskaltegian bi urtez

    Nuria Puig (1978) Torroella de Montgrí, Katalunia

    Euskaltegian bi urtez egon da euskara ikasten; orain seme-alabekin ari da praktikara eramaten eta ikasten.

  • Adina Errumania Umeei esker ikasi zuen gaztelania

    Adina Olaru (1982) Sibiu, Errumania

    Gaztelania umeekin lanean ikasi zuen, urteen poderioz hitz egiten hasi zen.

  • Monserrat Fangera Gaztelania eskolan

    Monserrat Mbasogo (1984) Niefang, Ekuatore Ginea

    Gaztelania eskolan ikasi zuen, txikitatik.

  • Lucy Brasil Entzunez ikasiz

    Lucy Ferreira (1979) Salvador de Bahia, Brasil

    Hizkuntza guztiak entzunez ikasi ditu, inoiz ez da akademietara joan.

  • Lucy Brasil Semearekin ikasten du euskara

    Lucy Ferreira (1979) Salvador de Bahia, Brasil

    Euskara bere semearekin ikasten du, musika entzunez...

  • Maimouma Senegal Gaztelania nola ikasi zenuen?

    Maimouma Bassoum (1986) Podor, Senegal

    Gaztelania Senegalen ikasi zuen apur bat, eta ondoren Zumaian akademian.

  • Maimouma Senegal Zumaiarren artean giro ona

    Maimouma Bassoum (1986) Podor, Senegal

    Euskara pixka bat ikasi du, hitz solteak. Zumaiako senegaldarrekin harreman ona dauka. Denek elkar agurtzen dute Zumaian, oso jende jatorra dago.

  • Irina Errusia Lehenengo gaztelania eta ondoren euskara ikasi zituen

    Irina Tichtchenko (1971) Krasnodar, Errusia

    Donostiako unibertsitatean gaztelania ikasi zuen. Ondoren, euskara ikasi zuen, alabei eskolan laguntzeko.

  • Irina Errusia Zarautzeko euskaltegian euskaldundu zen

    Irina Tichtchenko (1971) Krasnodar, Errusia

    Zarautzeko euskaltegian ikasi zuen euskara, eskola eta Internet bidez.

  • Giovanni "Gaztelania albistegiak ikusiz ikasi nuen"

    Giovanni Zanon (1967) Male, Trento, Italia

    Gaztelania albistegiak ikusten ikasi zuen, bata bestearen atzetik ikusten zituen, baita hauek grabatu ere. Pelikulak ere erabili zituen horretarako. Gakoa hitz egiten ausartzea izan zela dio.

  • Giovanni "Gaztelania albistegiak ikusiz ikasi nuen" (italieraz)

    Giovanni Zanon (1967) Male, Trento, Italia

    Gaztelania albistegiak ikusten ikasi zuen, bata bestearen atzetik ikusten zituen, baita hauek grabatu ere. Pelikulak ere erabili zituen horretarako. Gakoa hitz egiten ausartzea izan zela dio (italieraz).

  • Giovanni "Euskaraz inguraturik gaude Zumaian"

    Giovanni Zanon (1967) Male, Trento, Italia

    Kalean euskara asko entzuten duenez, hitz asko ikasi ditu kalean. Jarrera kontua ere badela dio, euskaraz komunikatzen saiatzen da kalean.

  • Giovanni "Euskaraz inguraturik gaude Zumaian" (italieraz)

    Giovanni Zanon (1967) Male, Trento, Italia

    Kalean euskara asko entzuten duenez, hitz asko ikasi ditu kalean. Jarrera kontua ere badela dio, euskaraz komunikatzen saiatzen da kalean (italieraz).

  • Anelia Gaztelania bere kabuz ikasi zuen

    Anelia Todoroa (1984) Vraca, Bulgaria

    Gaztelania bere kabuz eta lanean ikasi zuen, oso zaila izan zen.

  • Anelia Gaztelania euskara baino errazagoa

    Anelia Todoroa (1984) Vraca, Bulgaria

    Euskara oso zaila dela dio, gaztelania errazagoa egiten zaio.

  • Willem Nola ikasi zenuen gaztelania?

    Willem Prinse (1962) Heerle, Herbehereak

    Gaztelania bere kabuz ikasi zuen, komunikazio beharra zela eta.

  • Willem Bi urtez euskaltegian

    Willem Prinse (1962) Heerle, Herbehereak

    Gaztelaniaz gain euskara hitz egiten zela konturatu zen eta hiru urteren buruan euskaltegira joaten hasi zen. Orain gauza batzuk ulertzen ditu euskaraz.

  • Mohamed tamazigth Gaztelania kalean ikasi zuen

    Mohamed El Idrissi () Alhucemas, Maroko

    Inoiz ez du akademikoki gaztelania ikasi, horregatik uste du oraindik ez duela guztiz ongi menderatzen.

  • Attila "euskaltegira joatea gustatzen zait"

    Attila Csaki (1980) Nyiregyhaza, Hungaria

    Esperientzia polita da beretzat euskaltegira joatea baina euskara oso zaila dela uste du.

  • Hasmik armeniera Nola ikasi duzu armeniera?

    Hasmik Minasyan (2008) Zumaia, Euskal Herria

    Bere gurasoengandik ikasi du.

  • Argizka Zergatik ikasi zeinu hizkuntza?

    Argizka Zulaika (1981) Getaria, Euskal Herria

    Zergatik ikasi zuen zeinu hizkuntza. Irakaslea da, eta ume gorren bat izanez gero ikasleen artean, zuzenean komunikatzea nahiko luke.

  • Mia suomiera Gaztelania eta euskara ikasten

    Mia Rissanen (1963) Helsinki, Finlandia

    Komunikazioa ez zen erraza hasieran. Ingelesez oso gutxik zekiten, eta uste zuena baino lehenago ikasi behar izan zituen hemengo hizkuntzak. Gaztelania Finlandian ikasi zuen urtebetez. Euskara ikasteko AEKn eman zuen izena. Euskara erabat desberdina zen, eta hutsetik hasi behar.

  • Mia suomiera Gaztelania eta euskara ikasten (suomieraz)

    Mia Rissanen (1963) Helsinki, Finlandia

    Hemengo hizkuntzak ikasteko prozesua azaltzen du, suomieraz (aurretik euskaraz esandakoa).

  • Mia suomiera Euskara ikasteko prozesua

    Mia Rissanen (1963) Helsinki, Finlandia

    Euskara ikasteko prozesua. Gogoa handia zeukan, eta azkar ikasi zuen. AEKz aparte, Egunkaria irakurtzen zuen, Euskadi Irratia entzun... eta hitz egin, hanka sartu arren.

  • Mia suomiera Euskaraz bizitzeko hautua

    Mia Rissanen (1963) Helsinki, Finlandia

    Lehen bi urteetan ez, baina ordutik hona euskaraz bizitzen saiatzen da. Hasieran ingelesa, gaztelania, suomiera... denak nahasten zituen.

  • Mia suomiera Euskara, integraziorako tresna

    Mia Rissanen (1963) Helsinki, Finlandia

    Euskaraz jakitea garrantzitsua da integratzeko. Adinekoekin komunikatzeko, adibidez, euskara izan zen bere giltza, gaztelania ez baitzen haien lehen hizkuntza.

  • Mia suomiera Kanpotarrak euskaraz jakiteak bertakoengan eragina du

    Mia Rissanen (1963) Helsinki, Finlandia

    Bera euskaraz hitz egiten ikusita, batzuek hunkitu ere egiten ziren. Euskara hobetzeko motibazioa ere izan daiteke atzerritarrek euskara ikastea, akuilua bertakoentzat (euskara gutxi erabiltzen dutenentzat, adibidez).

  • Mia suomiera Euskaraz entzunda harritu?

    Mia Rissanen (1963) Helsinki, Finlandia

    Zumaia inguruan jada inor ez da harritzen euskaraz dakielako, baina beste toki batzuetan bai. Lehenengo hitza euskaraz egiten du. Hemengotzen joan den heinean, gutxiago igartzen zaio Finlandiakoa dela.

  • Chenshi txinera Gaztelania ikasteko prozesua

    Chenshi Fu (1988) Txina, Txina

    Gaztelania nola ikasi duen: urte erdiz ikasi zuen akademia batean, eta gero dendan.

  • Chenshi txinera Euskara eta gaztelania ikasten, dendan

    Chenshi Fu (1988) Txina, Txina

    Dendan ikasi du gaztelaniaz eta euskaraz dakiena, bezeroekin.

  • Michael alemana Gaztelania ikasteko modua

    Michael Obach (1968) Melsungen, Alemania

    Gaztelania nola ikasi zuen azaltzen du.

  • Michael alemana Euskara ulertu bai, baina hitz egin...

    Michael Obach (1968) Melsungen, Alemania

    Euskaraz ikasten ibili da, Zumaian eta Donostian. Ulertzen du, baina zaila gertatzen zaio hitz egitea. Semeak ederki daki euskaraz.

  • Fatou diolera Senegalen gaztelania pixka bat ikasi zuen

    Fatou Badji (1979) Dakar, Senegal

    Eskolan gaztelania pixka bat ikasi zuen, Senegalen, baina ez asko.

  • Fatou diolera Euskara ikasten hasi bai, baina jarraitu ez

    Fatou Badji (1979) Dakar, Senegal

    Gaztelania kalean ikasi du, jendearekin hizketan. Euskara ikasteko bai, joan zen toki batera (senarrarekin eta haren lagunekin), baina ez zuen jarraitu.

  • Elias-guaraniera Elias Caurey

    Elias Caurey (1977) Ipitakuape, Bolivia

    Elias Caurey Boliviakoa da, eta bere ama hizkuntza guaraniera da. Horrez gain, gaztelania ere badaki. Bideoak grabatzen ari direla dio, hurrengo belaunaldiek bere hizkuntzaren berri izan dezaten.

  • Candelaria-nasa Nasa hizkuntzan murgiltzeko zentroak

    Candelaria Ramos Ul (1982) Toribio, Kolonbia

    Nasa yuwe hizkuntza familian ikasten da, eta naturarekin eta animaliekin oso erlazionaturik dagoela dio Candelariak. 2011n nasa hizkuntzan murgiltzeko zentroak sortu zituzten, hizkuntza irakasteko helburuarekin.

  • Filomena-aimara Aimara eskoletan

    Filomena Nina Huarcacho (1958) Italaque, Bolivia

    Gobernuko lege batek dio hizkuntzak eskoletan erakutsi egin behar direla, baina ez dago hori irakasteko irakaslerik. Ahoz transmititu den hizkuntza bat da eta, horregatik, ez dago hizkuntzaren inguruko idazkirik.

  • Sara Agnetti Euskara ikasten, euskaltegian

    Sara Agnetti (1984) Felino, Italia

    Euskaltegian dabil eta oso gustura. Hitzen ordena aldatu behar da euskaraz aritzeko baina, gauza guztietan bezala, ikasi egin behar da.

  • Sara Agnetti Gaztelania ikasteko modua

    Sara Agnetti (1984) Felino, Italia

    Eskolan bi urtez jardun zuen gaztelania ikasten eta ondoren bidaiatzen, mutil lagunarekin... ikasi du.

  • Truc Phuong Lehenengo, euskaraz ikasi zuen

    Truc Phuong Truong Thi (1973) Dalat, Vietnam

    Etorri eta bi urtera, galdetu zion senarrari zein zen lehenengo ikasi beharreko hizkuntza: euskara ala gaztelania. Irunen kalean erdaraz egiten da asko baina baserrian eta umeekin Senarraren amak asko lagundu dio. Irratia eta musika entzunez eta senarrarekin ere asko ikasi du.

  • Truc Phuong Euskara ikasteko prozesua

    Truc Phuong Truong Thi (1973) Dalat, Vietnam

    Etxean euskara pixka bat ikasi ondoren, iritsi eta bi urtera, euskaltegira joan zen (Irungo AEK). Aditzak oso zailak egiten zitzaizkion, vietnameraz oso desberdinak direlako. Gero lehenengo umea izan zuten. Poliki-poliki joan da ikasten.

  • Sara Casado Mansilla Lanean aritzeko ikasi zuen euskara

    Sara Casado Mansilla (1981) Talavera de la Reina, Espainia

    Nagusiki lanean behar zuelako hasi zen euskara ikasten; hala ere, hizkuntza gustatu izanak gehiago ikastera bultzatu du.

  • Sara Casado Mansilla Euskara desberdina Gernikan

    Sara Casado Mansilla (1981) Talavera de la Reina, Espainia

    Iruñean euskara batura ohitu zen, baina Gernikan oso euskara desberdina topatu zuen, eta gehiago kostatu zitzaion.

  • Jordi Estivill i Castany Zergatik euskara ikasi?

    Jordi Estivill i Castany (1985) Bartzelona, Katalunia

    Bere bikote ohia eta ingurua euskalduna zelako ikasi zuen batez ere. Gainera, bikoteak katalana ikasi zuen, eta trukean euskara ikasten hasi zen Jordi.

  • Jordi Estivill i Castany Bartzelonan bertan hasi zen euskara ikasten

    Jordi Estivill i Castany (1985) Bartzelona, Katalunia

    Han hasi eta oinarrizko maila batekin etorri zen Euskal Herrira.

  • Jordi Estivill i Castany Euskara hutsetik ikasten hastea zaila da

    Jordi Estivill i Castany (1985) Bartzelona, Katalunia

    Zaila bada ere, ordainsaria handia da.

  • Jordi Estivill i Castany Inguruan egunerokotasunean erdaraz

    Jordi Estivill i Castany (1985) Bartzelona, Katalunia

    Jordiren adineko gehienak euskaldunak dira bere inguruan, baina Jordi da euskara gehien egiten duena.

  • Davide Filgueiras Cabaleiro "Etorkinak ere euskaldunak gara"

    Davide Filgueiras Cabaleiro (1982) Coruña, Galizia

    Euskaraz dakiena da euskalduna, jatorria jatorri.

  • Davide Filgueiras Cabaleiro Euskara ikastea erraza baina garestia

    Davide Filgueiras Cabaleiro (1982) Coruña, Galizia

    Euskara ikastea zaila dela mito bat da berarentzat: zaila baino garestia dela dio.

  • Davide Filgueiras Cabaleiro Familia eta galiziera ematen ditu faltan

    Davide Filgueiras Cabaleiro (1982) Coruña, Galizia

    Hizkuntzak mundua ikusteko moduak dira.

  • Davide Filgueiras Cabaleiro Irainak gaztelaniaz

    Davide Filgueiras Cabaleiro (1982) Coruña, Galizia

    Umorea adierazteko, orokorrean, euskara erabiltzen du. Hiketa, ordea, ez du erabiltzen.

  • Davide Filgueiras Cabaleiro "Hizkuntzarekiko planteamendua aldatu behar dugu"

    Davide Filgueiras Cabaleiro (1982) Coruña, Galizia

    Euskarari buruzko iritzia.

  • Davide Filgueiras Cabaleiro Zein da euskararen etorkizuna?

    Davide Filgueiras Cabaleiro (1982) Coruña, Galizia

    Euskararen egoera aldatu behar dela dio, instituzio arloan batez ere.

  • Aritz Branton "Ingelesa ondo ikastea infernu bat izan behar da"

    Aritz Branton (1964) Malmesbury, Ingalaterra

    Edozein gauza ondo egiteko denbora eta grina behar direla dio, eta hizkuntza bat ikasteko: irakasle eta ikaskide onak, grina eta denbora. Ingelesa ondo ikastea infernu bat izan behar dela uste du, oso anarkikoa baita.

  • Aritz Branton Lagunak egitea ez da oso erraza

    Aritz Branton (1964) Malmesbury, Ingalaterra

    Lagunak egitea ez da oso erraza, eta 40 urterekin gutxiago. Etorri zenean gaztelania bazekien, eta euskara ikasteari berehala ekin zion.

  • Aritz Branton Bagera euskara elkarteko lehendakariorde

    Aritz Branton (1964) Malmesbury, Ingalaterra

    Euskara ikastea prozesu ederra izan da eta izaten jarraitzen du. Donostiako euskaltegi batean ikasi du eta, gainera, Bagera Elkarteak asko lagundu dio. Orain elkarteko lehendakariordea da.

  • Aritz Branton Barnetegietan euskara ikasten

    Aritz Branton (1964) Malmesbury, Ingalaterra

    Barnetegietara joan zen euskara ikasteko. Lehenengoan ez zuen ezer ulertzen, gogorra izan zen. Baina denbora, grina eta gogoa zuenez, ikasten jarraitu zuen.

  • Aritz Branton Gaztelania, gutxi erabiltzen duen tresna

    Aritz Branton (1964) Malmesbury, Ingalaterra

    Iraganean gaztelaniarekin harreman handia izan du Espainian, baina Euskal Herrian euskararekin. Gaztelania gutxi darabil.

  • Albert Badosa Albertek serbieraz ikasi zuenekoa

    Albert Badosa Roldós (1994) Bartzelona, Katalunia

    Polonian gradu amaierako lana sorabieraren inguruan egin zuen.

  • Tuomo Salonen Aita kareliarra

    Tuomo Salonen (1993) Joensuu, Finlandia

    Kareliera Finlandiakoa da. Finlandierari eta estonierari oso lotua dagoen hizkuntza da. Tuomok bere kabuz ikasi zuen hizkuntza, bere aita kareliarra delako.

  • Tuomo Salonen Karelieraren bilakaera

    Tuomo Salonen (1993) Joensuu, Finlandia

    Finlandiako gobernuak ez du onartzen kareliera; alde horretatik, legalki ez daude babestuta. Urte askotan hizkuntza diskriminatua izan da, eta, horregatik, bere egoera ez da batere ona izan. Baina orain jendea berriro hasi da hizkuntza ikasten.

  • Tuomo Salonen Karelieraz ikasteko aukera gutxi

    Tuomo Salonen (1993) Joensuu, Finlandia

    Finlandian ez da ohikoa karelieraz ikastea. Eskola batek bakarrik ematen du aukera hizkuntza horretan ikasteko. Eta unibertsitateko ikasketak karelieraz egiteko ere unibertsitate jakin batera joan behar da.

  • Tuomo Salonen Kareliera ikasteko prozesua

    Tuomo Salonen (1993) Joensuu, Finlandia

    16 urterekin hasi zen kareliera bere kabuz ikasten. Lehenengo liburuak eta hiztegiak irakurtzen hasi zen. Unibertsitatera joan zenean, karelieraz zeuden ikasgaiak hartzen zituen; horrela, gehiago ikasteko eta gelakideekin hitz egiteko aukera zuen.

  • Ben O Ceallaigh Maneraren bilakaera: berpiztutako hizkuntza

    Ben O Ceallaigh (1989) Galway, Irlanda

    Manera berpizutako hizkuntza dela dio. 1974an manera hitz egiten zuen azken hiztuna hil zen, eta 2004an hiztun batzuk manera berreskuratzeko prozesuarekin hasi ziren. Orain manerak bere eskola propioa dauka, eta irakasleek manera hitz egiten dute. Munduko hizkuntzentzako oso adibide ona dela esaten du.

  • Ben O Ceallaigh Unibertsitateko lagun batek irakatsi dio manera

    Ben O Ceallaigh (1989) Galway, Irlanda

    Eskoziako unibertsitatean ikasi du manera. Baina honen aurretik Eskoziako gaelera ikasi zuen. Graduondoa egiten ari zela pertsona bat ezagutu zuen. Lagun horrek erakutsi dio manera hizkuntza. Hiru urtez gauetan bere etxera joaten zen manera ikastera. Orain lagun handiak dira, eta beraien artean maneraz hitz egiten dute.

  • Ben O Ceallaigh Manera nondik dator?

    Ben O Ceallaigh (1989) Galway, Irlanda

    Manera Eskoziako gaeleraren eta irlanderaren artean dago. Bi hizkuntzen arteko nahasketa bat dauka, baina Eskoziako gaelerarekin lotura handiagoa duela uste du. Bi hizkuntzak dakizkien pertsona bati manera ikastea gomendatzen dio, nahiz eta zaila izan, interesantea delako.

  • Ben O Ceallaigh Manera ikasteko eskola

    Ben O Ceallaigh (1989) Galway, Irlanda

    1974an maneraz hitz egiten zuen hiztun bakarra hil zen. Baina urte batzuen ondoren talde batek hizkuntza berreskuratzeari ekin zion gaur arte. Orain manerak eskola propioa dauka, hiztun berriak sortzen dituena.

  • LiamCrouse Eskoziera ikasteko prozesua

    Liam Crouse (1990) Wakefield, AEB

    Eskoziako gaelera nola ikasi duen azaltzen du.

  • Talwyn Baudu Hizkuntza transmizioa

    Talwyn Baudu (1993) Brest, Bretainia, Frantzia

    Bretainiera bere aitarekin ikasi zuen etxean. Bretainiera ez da bere aitaren ama hizkuntza. Bere aita gaztea zela, unibertsitatean ikasi zuen hizkuntza hori. Ondoren bere semeari transmititzea erabaki zuen.

  • Salome kitxeera Kitxeera ama hizkuntza

    María Salomé Huinac Xiloj (1970) Cautel, Guatemala

    Kitxeera bere ama hizkuntza da. María Salomé Cautel herrian bizi da. Bertan ia jende guztiak kitxeera hitz egiten du eta berak txikitatik familian ikasi du.

  • Salome kitxeera María Salomé Lehen Hezkuntzako irakasle

    María Salomé Huinac Xiloj (1970) Cautel, Guatemala

    María Salomék txikitatik erabiltzen du kitxeera. Baina bere formazio akademikoa gaztelaniaz egin du. Lehen Hezkuntzako irakaslea da, eta graduatu ondoren aukera izan zuen landa-eremuko emakumeekin kitxeeraz lan egiteko. Duela 17 urte irakasle elebidun bezala hasi zen lanean. Eta orain, kitxeeraren inguruan dagoen elkarte batean dago, hizkuntza indartzeko helburuarekin.

  • Tui hatxakui Hatxa kuineraren aldeko joerak

    Tui Jose Benedito (1973) Tarauacá, Brasil

    Lurralde barruan hiru testuinguru daude. Haurrek etxean ikasten dute hatxa kuinera, beraien familiekin eta gero eskolara joaten dira idazketa ikastera. Eskolan portugesa ere ikasten dute. Azkenaldian, hizkuntzaren aldeko joera batzuk ikusi dira, hizkuntza indartzeko asmoz.

  • Reiner Marron Euskara ikasi nahi luke

    Reiner Marrón Arnau (1977) La Habana, Kuba

    Gizartean eta kulturan integratzea erraza izan zaio baina euskara ere ikasi nahi luke. Alaben bitartez ikasten du orain. Hala ere, ikasteko prozesu hori pixka bat azkarragoa eta hobea izatea gustatuko litzaioke.

  • Reiner Marron Alaba eta lankideekin saiatzen da euskaraz egiten

    Reiner Marrón Arnau (1977) La Habana, Kuba

    Hitz solteak ikasten ditu alabei esker. Mutrikuko lankide batek ere erakusten dizkio esamolde batzuk.

  • Reiner Marron Errusiera hitz egiten daki

    Reiner Marrón Arnau (1977) La Habana, Kuba

    Errusiera hitz egiten du, gurasoak 1991n Errusiara joan zirelako lan egitera. 20 urteren ondoren, mantendu egin du. Dakizkien beste hizkuntzak. 60. hamarkadan, Kuba eta Errusiaren artean gazteak ikastera joateko hitzarmenak zeuden. Kubako eskoletan errusiera irakasten zen eta ohikoa zen garai hartan errusieraz zekiten kubatarrak aurkitzea. Oso hizkuntza zaila iruditzen zaio.

  • Neama Hitz egiten dituen hizkuntzak

    Neama Fawzy Elsayed Abdelnaby (1989) Sidi Besher, Alexandria, Egipto

    Hitz egiten dituen hizkuntzak: Arabiera, ingelesa, frantsesa, gaztelera eta euskara. Euskara ikasten ari da.

  • Neama Seme-alabei ulertzeko euskara ikasten

    Neama Fawzy Elsayed Abdelnaby (1989) Sidi Besher, Alexandria, Egipto

    Bere etxean orain euskara oso garrantzitsua da. Seme-alabek euskaraz ikasten dute eta gurasoek ez zuten ulertzen. Ikastetxean aholkatu zieten euskara ikasteko talderen batean sartzea eta orain, horri esker, gehiago uler dezake.

  • Aisha Lehenengo hilabeteak Eibarren

    Aisha Ourdi El Alaoui (1989) Er Rashidia, Maroko

    Aishak 12 urte zituen Eibarrera iritsi zenean. Aldaketa oso handia izan zen: klima, hizkuntza... Baina ez zitzaion hain gogorra egin, berehala egin zituen lagunak. Gaztelera ikasi aurretik euskara ikasi zuen eta hasieran arazo batzuk izan zituen bertakoekin komunikatzeko.

  • Aisha Euskara ikastearen garrantzia

    Aisha Ourdi El Alaoui (1989) Er Rashidia, Maroko

    Eibarrera iritsi zenean, ikastetxean euskara ikasteaz gain, euskaltegian ere hasi zen. Euskara ikastea integratzeko garrantzitsua iruditzen zaio. Denda bat dauka eta jende askori ilusioa egiten dio euskaraz egiten dienean. Anekdota bat kontatzen du. Semeek euskaraz ikasten dute eta haiekin egiteko ere beharrezkoa ikusten du euskara jakitea.

  • yuxuan Hitz batzuk txineraz idatzita

    Yu Shuan . () Eibar, Euskal Herria

    Astean behin txinerako klaseetara joaten da. Hitz batzuk txineraz idatzita erakusten ditu.

  • Rokhaya Alabak euskara irakasten dio

    Rokhaya Diaw () Dakar, Senegal

    Euskal Herrira iritsi zenean, euskara ikasten ibili zen baina lana aurkitu zuen eta utzi egin behar izan zuen. Orain alabak erakusten dio. Hitz batzuk esaten ditu euskaraz. Alabak 8 urte ditu eta 3 urte zituela etorri zen Eibarrera. Ikastetxeko lehen urtean ikasi zuen euskara, oso erraz.

  • Simone Sousa "Lotsagarria da hemen bizi eta euskaraz ez hitz egitea"

    Simone De Sousa (1972) Pernambuco, Recife, Brasil

    Euskara ikasten ari da eta Hizkuntza Eskola Ofizialeko B1 maila dauka. Hitz egitea zaila egiten zaio eta bere buruarekin haserretu egiten da. Hala ere, ikasi beharra duela dio, lotsagarria iruditzen baitzaio hemen bizi eta euskara ez jakitea.

  • Simone Sousa Mutil-lagunak Simone konkistatzeko erabili zuen trikimailua

    Simone De Sousa (1972) Pernambuco, Recife, Brasil

    Mutil-lagunak Simone konkistatzeko Ken Zazpi taldearen "Ezer ez da betiko" kanta erabili zuen. Izatez, abestiaren letra tristea da, harreman baten bukaeraz hitz egiten baitu. Baina mutil-lagunak Simoneri ez zion benetako itzulpena esaten. Euskara ikasi zuenean konturatu zen gezurraz. Abestu egiten du.

  • Emilio Malvaso Euskara ikasteko prozesua

    Emilio Malvaso () Calabria, Italia

    Emiliok hizkuntzak ikasteko erraztasuna duen arren, euskara zaila iruditzen zaio, ez baitu loturarik beste hizkuntzekin. Euskalkiek are zailagoa egiten dute.

  • Quico Puges Euskara ikastea

    Quico Pugès Suárez (1981) Vic, Bartzelona, Katalunia

    Euskara hizkuntza zaila dela esatea topiko bat iruditzen zaio. Baina egia da ez duela harremanik beste hizkuntzekin eta hutsetik ikasten hasi behar zarela. Batzuetan jendeak esan izan dio "ze grazia", euskara ikasten aritzea denbora-pasa irudituko balitzaie bezala. Quicorentzat ordea, munduaren beste ikuspegi bat ezagutzea da.

  • Imane Semeak erakusten dizkio euskarazko hitzak

    Imane Merini (1992) Oujda, Maroko

    Euskaraz dakizkien hitzak. Hobeto ikasteko klaseak hartu beharko lituzkeela uste du.

  • Adriana Maria Semearen laguntzarekin euskara ikasten

    Adriana Maria Schiau () Sibiu, Errumania

    Euskarazko hitz solte batzuk badakizki eta gutxi gorabehera ulertzeko gai da. Semeak lagundu ohi dio euskararekin; adibidez, Elgoibarko 'Barren' aldizkarian ulertzen ez dituen gauzak semeari galdetzen dizkio. Hari euskarazko ipuinak irakurtzearen poderioz ere ikasi du. Euskarazko "tz" soinua errumanieraz ere existitzen da eta horregatik Mariari erraza egiten zaio ahoskatzea.

  • Khalila Lamkhanter Alfonbrak saltzen: etxez-etxe, merkatuan eta dendak

    Khalila Lamkhanter Ouafa (1989) Fraita, Maroko

    Zazpi anai-arreba dira, haietatik bi txikienak Euskal Herrian jaioak. Oporretan Marokora joaten ziren. Markinara heldu zirenean, Khalilaren familia eta beste familia bat ziren etorkin bakarrak eta oso ondo hartuak izan ziren. Bizilagunen laguntza handia jaso dute beti.

  • Khalila Lamkhanter Euskal identitatearekin identifikatua

    Khalila Lamkhanter Ouafa (1989) Fraita, Maroko

    Khalila, euskalduna sentitzen da baina batzuetan kanpotarra dela sentiarazten dute. Euskal identitatearekin identifikatzen da. Euskara, gaztelera eta marokierra modu naturalean ikasi ditu.

  • Joao Pedro Lima Euskara azkar ikasi zuen ikastolako lagunekin

    Joao Pedro Lima (2007) San Luis, Brasil

    Euskal Herrira etorri aurretik, gaztelera piskat ikasi zuen Brasilen. Euskara ikastea ez zitzaion horren zaila egin, ikastolan lagun guztiek euskaraz hitz egiten ziotelako. Etxean portugesez hitz egiten dute baina batzuetan euskaraz ere, gurasoek ikasteko. Euskara jakitea baliogarria dela uste du, batez ere ikastolan. Kalean gazteleraz eta euskaraz hitz egiten du lagunekin. Zumarragan gaztelera asko hitz egiten da.

  • Werner Lima Brito Zergatik euskara ikasi

    Werner Lima Brito (1968) San Luis, Brasil

    Hizkuntzak gustatzen zaizko eta Euskal Herrian bizi bada, euskara jakin behar duela juste du. Lanerako ere ateak zabalduko dizkio. Hizkuntza guztiak ikastea zaila da, baina praktikarekin errezagoa da. Bi urte darama euskaltegian. Laneko lagunek ere laguntzen diote.

  • carolina Szczygielska Poloniera, ingelesa, euskara eta gaztelania

    Karolina Angelika Szczygielska (1998) Lubartów, Polonia

    Poloniera, ingelesa, gaztelania eta euskara hitz egiten ditu Karolinak. Poloniera du ama hizkuntza eta ingelesa ere sorterrian ikasi zuen (haur-eskolan). Bost urte zituela heldu zen Euskal Herrira. Euskara ikasi zuen lehenbizi, Ikastolan eta euskaltegian. Bederatzi urterekin gaztelera, gaztelaniazko irakasgaia hastearekin batera, nahiz eta aurretik hasia zen zertxobait ulertzen.

  • carolina Szczygielska Gogotsu ekin zion bertakotzeari

    Karolina Angelika Szczygielska (1998) Lubartów, Polonia

    Osabaren bitartez heldu zen amarekin batera Zumarragara. Aiton-amonengandik aldentzea izan zen Karolinarentzat mingarriena. Hasieran, hizkuntza ikasi eta bertara egitea zaila izango zela bazekien arren, gogotsu ekin ziola dio. Laguntza handia izan zuen etxean, baita Ikastolan ere.

  • michelina Szczygielska Hizkuntza zaila da Poloniera

    Michalina Szczygielska (1975) Lubartów, Polonia

    Poloniera eta gaztelania hitz egiten ditu. Euskara baino zailagoa iruditzen zaio poloniera letra konposatuak eta ahoskera zaila duelako, besteak beste. Bere abizena, adibidez, 6 kontsonantez hasten da. Gaztelera aldiz erraza iruditzen zaio eta erraz ikasi zuela dio.

  • michelina Szczygielska HHEn ikasi zuen gaztelania

    Michalina Szczygielska (1975) Lubartów, Polonia

    Helduen Hezkuntza (HHE) eskoletan ikasi zuen gaztelania. Irakaslea estimu handiz gogoratzen duen arren, subjuntibotik ez zela pasa kontatzen du.

  • Rosa Fernandez Umetan Arnedillotik Bartzelonara

    Rosa Fernandez Fernandez (1961) Arnedillo, Errioxa, Espainia

    Rosa Arnedillon jaio zen, Errioxan. Sei urterekin Bartzelonara joan ziren bizitzera. Eskolan ondo moldatu zen arren, herria faltan botatzen zuen. Magisteritza ikasi zuen eta bertan lanean egon zen irakasle bezala.

  • Rosa Fernandez Aitak Arnedillo faltan botatzen zuen

    Rosa Fernandez Fernandez (1961) Arnedillo, Errioxa, Espainia

    Gurasoak Bartzelonan gustura bizi baziren ere, herria asko botatzen zuten faltan. Aita itxiagoa zen eta ez zuen katalana ikasi, baina amak bai.

  • Rosa Fernandez Euskara ikastearen zailtasunak

    Rosa Fernandez Fernandez (1961) Arnedillo, Errioxa, Espainia

    Zumarragara iritsi eta euskara ikasten hasi zen. Oso gogorra egin zitzaion baina euskaltegiko irakaslea bere laguna ere bazen eta horregatik iraun zuen ikasketan. Hizkuntzaren egitura ez jakitean, oso zaila egin zitzaion. Ondo ulertzen du etorkinen egoera, hizkuntza ikasten dutenean.

  • Rosa Fernandez Barnetegian euskara ikasten

    Rosa Fernandez Fernandez (1961) Arnedillo, Errioxa, Espainia

    Euskaltegiko lehenengo urtea bukatuta, 15 eguneko barnetegi batera joan zen Zestoara.

  • Rosa Fernandez Euskaltegi eta barnetegietan buru-belarri

    Rosa Fernandez Fernandez (1961) Arnedillo, Errioxa, Espainia

    Euskara ikasteko prozesua: euskaltegiak, barnetegiak... Rosaren helburua euskarazko ziurtagiria ateratzea zen, irakaskuntzan lan egiteko.

  • Rosa Fernandez Errioxako herri txiki batean irakasle

    Rosa Fernandez Fernandez (1961) Arnedillo, Errioxa, Espainia

    Oposizioak atera aurretik, bere lan-egoerarekin nahiko erreta zegoen eta Errioxan urtebetez lan egin zuen, berrogei biztanleko herri batean. Atsedenaldi bezala hartu zuen epe bat izan zen.

  • Leo Nogales Semeak ikastolara eramateko erabakia

    Leonor Nogales García (1953) Valle de la Serena, Badajoz, Espainia

    Fagorren hasi zen lanean eta han gehiago hitz egiten zen euskaraz. Ikasteko gogoa bazuen ere, bizimoduagatik, lotsagatik... ez zuen egin. Semeak ikastolara eramatea erabaki zuten. Zaharrenari batez ere gogorra egin zitzaion. Hiru semeen neska-lagunak euskaldunak dira.

  • Leo Nogales Gaur egun euskarari balio gehiago ematen zaio

    Leonor Nogales García (1953) Valle de la Serena, Badajoz, Espainia

    Euskara beti kontuan izan du, nahiz eta ez duen ikasteko pausua eman. Gaur egun euskarari balio gehiago ematen zaio eta gehiago erabiltzen da.

  • Leo Nogales Bilobekin euskaraz

    Leonor Nogales García (1953) Valle de la Serena, Badajoz, Espainia

    6 biloba ditu eta haiekin zerbait egiten du euskaraz. Ulertzen die eta hitz batzuk ere egiten ditu.

  • Jokin Rodriguez Euskara ikastolan ikasia

    Jokin Rodriguez Nogales (1982) Zumarraga, Euskal Herria

    Etxean gazteleraz egiten zuten baina hiru anaiak ikastolara joan ziren. Gurasoek argi zuten semeek euskara ikastea nahi zutela. D ereduan ikastea hasieran pixka bat zaila egin zitzaien. Euskaraz guztiz ondo moldatzen ez zirenak "gela berezia" deiturikora joaten ziren. Jokinen gelakide gehienak bertakoak ziren eta abizen euskaldunak zituzten. Irakasle batzuengan enpatia falta sumatzen zuen.

  • Jokin Rodriguez Lagun artean gazteleraz

    Jokin Rodriguez Nogales (1982) Zumarraga, Euskal Herria

    Lagunak ez ziren ikastolakoak, lehengusuekin eta haien lagunekin ibili izan dira eta beraien artean, nahiz eta euskaraz jakin, gazteleraz egiten zuten. Gurasoak beti saiatu ziren semeak giro euskaldunean hezten.

  • Jokin Rodriguez Euskarak ateak zabaldu

    Jokin Rodriguez Nogales (1982) Zumarraga, Euskal Herria

    Jokinentzat gaur egun euskara da bere ama hizkuntza. Azken urteetan herrian ere gehiago erabiltzen dela sumatzen du. Orain erosoago sentitzen da euskararekin gaztelerarekin baino. Lanak, emaztearen familiak... asko lagundu diote. Komertzial gisa egin du lan eta argi zeukan euskara erabili beharra zeukala. Euskarak ateak ireki dizkio: adibidez, Euskal Telebistako saio batean parte hartu zuten anaiak eta biek.

  • Jokin Rodriguez Euskara, ama hizkuntza

    Jokin Rodriguez Nogales (1982) Zumarraga, Euskal Herria

    Jokinen ustez, euskara derrigorrez ikasteak atxikimendu eza ekar dezake. Beraiek derrigortasun hori bizi izan bazuten ere, denborarekin Euskal Herrian bizitzeko euskara beharrezkoa zela konturatu ziren. Gaur egun bere ama hizkuntza sentitzen du euskara eta hizkuntza honetan pentsatzen ez zituen gauzak egitera iritsi da. Erronka txikiak gainditzen joan da.

  • Jokin Rodriguez Hizkuntza bat ikasteko lotsa gainditu behar

    Jokin Rodriguez Nogales (1982) Zumarraga, Euskal Herria

    Pena du gurasoek ez zutelako euskara ikasi, baina garai hartan muga asko izan zituzten. Semeak giro euskaldunean hazteagatik meritua dutela uste du. Bilobek hitz batzuk egiten dizkiete euskaraz eta hitz egitera animatuko diren esperantza dauka Jokinek.

  • Celia Rubio Bizilagunekin harreman bikaina

    Celia Rubio Antolín (1940) Cobos de Cerrato, Palentzia, Espainia

    Iparragirre kaleko etxean, beraien azpian Eskasibar familia bizi zen, Azpeitia edo Azkoitikoak ziren. Oso harreman ona zeukaten. Haien seme-alabek euskaraz egiten zuten baina hain justu Celiaren familia iritsi zenean euskara debekatuta zegoen dagoeneko eta galdu egin zuten. Celiak ez zuen ikasi baina ahizpa gazteagoak bai, haur euskaldun batzuk zaintzen baitzituen.

  • Celia Rubio Euskara ikasteko ilusioa

    Celia Rubio Antolín (1940) Cobos de Cerrato, Palentzia, Espainia

    Beti izan du euskara ikasteko ilusioa. Ezin izan zuen euskaltegira joan. Jubilatuetako ikastaro batera apuntatu zen baina ez zen jende nahikoa aurkeztu eta bertan behera geratu zen. Biloba guztiek dakite.

  • Celia Rubio Seme-alabek euskara ikasi zuten

    Celia Rubio Antolín (1940) Cobos de Cerrato, Palentzia, Espainia

    Alaba udan Andoaingo baserri batera joaten zen euskara ikastera. Gero euskaltegira ere joaten zen, baita beste alabak ere. Berari eta senarrari oso ondo iruditzen zitzaien.

  • Celia Rubio Euskara ulertzera iritsi da

    Celia Rubio Antolín (1940) Cobos de Cerrato, Palentzia, Espainia

    Juanita bizilagunari entzunez, euskara ulertzera iritsi zen. Anekdota bat. Hitz batzuk badakizki euskaraz. Suhiak eta alabak euskara desberdina egiten dutela konturatzen da, baita bizilagun izan zituenek ere.

  • Maria Gallastegi Amak euskara ikasi du

    Maria Gallastegi Parejo (1995) Zumarraga, Euskal Herria

    Mariaren amak euskara ikasi du. Baserri batean pasa zuen uda ikasten. Maria ikastolara joan zen eta horrek ere lagundu zion amari hizkuntza ikasten. Aitak ez du euskaraz oso ondo idazten, aldiz hitz egiteko ez du arazorik. Bergarako euskalkian egiten du. Amak berriz euskara batuan egiten du eta gehiago kostatzen zaio.

  • Ana Sanchez Jubilatuen etxean euskara ikasten

    Ana Sanchez Tena (1952) Higuera de la Serena, Badajoz, Espainia

    Ana euskara ikasten hasi zen pandemiaren aurretik. Astean bitan joaten da eta oso pozik dago. Hitz egitea asko kostatzen zaio baina ulermena hobeagoa du.

  • Jon Maia Euskara ikasteko aitaren ahalegin handia

    Jon Maia Soria (1972) Urretxu, Euskal Herria

    Umetan ikastolara joan zen eta beraz euskaraz egin zituen ikasketak. Baina hortik kanpo gazteleraz bizi zen. Kalean asko ziren etorkinen seme-alabak eta gazteleraz egiten zuten; etxean ere gazteleraz egiten zuten, batez ere amarekin. Aitak Jon jaio aurretik euskara ikasi zuen. Langile mugimenduan hasi eta abertzale giroan murgildu zen aita, eta hortik etorri zitzaion euskararekiko kontzientzia. Amaren aldetik berriz errepublikanoak ziren eta hona etorritakoan "zapaldutako bandoan" kokatu ziren, euskaldunenean. Garai hartako giroan euskara ikasteko aitaren ahalegina handia izan zen. Gau eskoletan ibili zen. Etorkin askok euskalduntasuna borroka politikoaren bitartez deskubritu zuten.

  • Maite Gonzalez Euskara ikasten Xabiertxo liburuarekin

    Maite Gonzalez Esnal (1943) ,

    Euskara ikasten 1967 inguruan hasi zen, Xabiertxo liburua hartuta. Ez zegoen beste materialik. Alde Zaharrean bazegoen euskaltzale talde bat, euskara erakusten zuena. Irakasle Manoli Aleman izan zuen hasieran.

  • Maite Gonzalez Euskarazko giroa non topatu zuen

    Maite Gonzalez Esnal (1943) ,

    Loiola irratia entzuten zuen euskara praktikatzeko eta Azpeitiko lagunak egin zituenean, hantxe entzuten zuen euskaraz. Euskara ikasten hasi zela jakiten zutenean, euskaldunek euskaraz egin nahi izaten zioten. Semea izan zuenean hasi zen euskaraz egiten.

  • Maite Gonzalez Donostian euskaraz ezin egin

    Maite Gonzalez Esnal (1943) ,

    Donostian ez zeukan euskaraz norekin aritu. Batzuek aitona eta amonarekin euskaraz egiten zuten. Hizkuntza bat menperatzen ez denean, ez du norberak elkarrizketa hizkuntza horretan hasten.

  • Maite Gonzalez Bartzelonatik bueltan, euskara lantzen

    Maite Gonzalez Esnal (1943) ,

    Bartzelonatik bueltan, euskara lantzen jarraitu zuen. Patxi Goenaga eta Jose Agustin Arrieta izan zituen irakasle. Bartzelonan Ez Dok Amairu ikusi zuen.

  • Maite Gonzalez Bertsoak ulertzearen poza

    Maite Gonzalez Esnal (1943) ,

    Afalondo batean bertsoak ulertu zituenean, harrotasuna sentitu zuen, hizkuntzaren ezagutza ahalbidetzen zion tribukoa sentitu zelako. Ingelesarekin eta katalanarekin ere berdin gertatu zitzaion.

  • Migel Alkaraz Euskara ikasten erretiroa hartu ostean

    Migel Alkaraz Luzuriaga (1942) ,

    Franco hil ondoren, udal-hauteskundeetara aurkeztu zen eta zinegotzi izan zen. Bere taldeko zortzi zinegotzietatik bik bakarrik zekiten euskaraz. Orduan hartu zuen kontzientzia. Euskaraz ikasi, erretiroa hartu ondoren ikasi zuen, euskaltegian Idoia Arbelaitzekin eta etxean bere kabuz.

  • Jon Maia Euskara ikasteko aitaren ahalegin handia

    Jon Maia Soria (1972) ,

    Umetan ikastolara joan zen eta beraz euskaraz egin zituen ikasketak. Baina hortik kanpo gazteleraz bizi zen. Kalean asko ziren etorkinen seme-alabak eta gazteleraz egiten zuten; etxean ere gazteleraz egiten zuten, batez ere amarekin. Aitak Jon jaio aurretik euskara ikasi zuen. Langile mugimenduan hasi eta abertzale giroan murgildu zen aita, eta hortik etorri zitzaion euskararekiko kontzientzia. Amaren aldetik berriz errepublikanoak ziren eta hona etorritakoan "zapaldutako bandoan" kokatu ziren, euskaldunenean. Garai hartako giroan euskara ikasteko aitaren ahalegina handia izan zen. Gau eskoletan ibili zen. Etorkin askok euskalduntasuna borroka politikoaren bitartez deskubritu zuten.

Gipuzkoako aldundia Eusko Jaularitza