Kultur aniztasunaz esperientzia pertsonala

  • Fariba 2 Arroza eta dilistak yogurtarekin

    Fariba Sheikhan Uriarte (1988) Gernika, Euskal Herria

    Irango ohituretatik soilik gastronomikoa gorde dute. Hango bizitza lasaiagoa dela dio, egunerokotasunean familia gehiago elkartzen dela.

  • Zishan Tariq Ehun urte aurrera egitea bezala

    Zishan Tariq (1993) Pakistan, Pakistan

    Bizimodu aldaketa handia izan zen Pakistandik hona. Ehun urteren parekoa. Argirik ez zuten bera jaio zenean. Bere herrian telebista zuten bakarrak ziren, eta herri guztia biltzen zen. Emakumeak txofertzan ikustea arraroa egiten zitzaion.

  • Zishan Tariq Pakistandik erlijioa eta hizkuntza gorde ditu

    Zishan Tariq (1993) Pakistan, Pakistan

    Pakistandik mantendu duena erlijioa da. Musulmana da. Bere hizkuntza ere galdu egin zuen, baina gero berreskuratu egin du. Pakistandik zetozenei euskara irakasten zien, eta haiek berari jatorrizko hizkuntza. Ez daki urdueraz eta punjaberaz idazten.

  • Zishan Tariq Urduera eta punjabera berreskuratzeko prozesua

    Zishan Tariq (1993) Pakistan, Pakistan

    Urduera eta punjabera berreskuratzeko prozesua nolakoa izan zen. Erlijioaren bitartez ikasi zuen, lagunekin hitz egiten, ordenagailuan irakurtzen... Pakistango lagun asko ditu eta haiekin egoten da.

  • Zishan Tariq Musulman praktikantea da

    Zishan Tariq (1993) Pakistan, Pakistan

    Musulmana da, eta orain erlijioak agindutakoa betetzen hasi da.

  • Wednesday Silva Ez du Gineako ohiturarik gorde

    Wednesday Silva Lopez (1976) Bissau, Ginea Bissau

    Ez du Ginea Bissauko ohiturarik mantendu. Arroza da plater nagusia han, hemen ogia bezala. Baina Wednesdayk noizean behin bakarrik jaten du arroza. Erlijio aldetik antzeko ospakizunak dituzte Ginea Bissaun, musulmanen "arkumearen jaia" kenduta. Musika bai, entzuten du, baina ez dauka norekin dantzatu.

  • Ding Chen Jatetxe txinarra

    Ding Chen Yin (1995) Arrasate, Euskal Herria

    Jatetxe txinatarra dute Arrasaten. Txinako gastronomia hemengora egokitu dute.

  • Ding Chen Jatetxe txinarra (mandarineraz)

    Ding Chen Yin (1995) Arrasate, Euskal Herria

    Txinako gastronomia hemengora egokitu dute beren jatetxean. (mandarineraz)

  • Ding Chen "Udaberriko biribilkia"

    Ding Chen Yin (1995) Arrasate, Euskal Herria

    "Udaberriko biribilkia" ez da frijituta jaten Txinan.

  • Elisabeth Wassa Jan batzuk jatea kosta

    Elisabeth Wassa Isimba (1978) Kinshasa, Kongo

    Hasieran kosta egiten zitzaion Euskal Herriko janari batzuk jatea: entsaladako letxuga, txipiroiak, mariskoa...

  • Etsuko Oku Abenduaren 31tik urtarrilaren 3ra, Japoniako ospakizuna

    Etsuko Oku (1956) Chiba, Japonia

    Japoniak mantendu dituen ohiturak: abenduaren 31tik urtarrilaren 3ra dira bertako jai garrantzitsuenak, eta pasta japoniar batzuekin ospatzen dute.

  • Helen Groome Euskal ohiturak bereganatzen

    Helen Groome (1958) Erresuma Batua, Ingalaterra

    Helen etorri zenetik murgildu zen euskararen aldeko zenbait ekintza edo ohituretan, hala nola, Korrika, ibilaldiak (Kilometroak)...

  • Helen Groome Arrazakeria, gutxi I

    Helen Groome (1958) Erresuma Batua, Ingalaterra

    Pertsonalki behin izan zuen arrazakeriarekin loturiko arazo bat, bestela ez. Bere iritziz, Euskal Herrian arrazakeria gutxi dago.

  • Helen Groome Arrazakeria, gutxi II

    Helen Groome (1958) Erresuma Batua, Ingalaterra

    Pertsonalki behin izan zuen arrazakeriarekin loturiko arazo bat, bestela ez. Bere iritziz, Euskal Herrian arrazakeria gutxi dago. Garai batean, ordea, egon zen arrazakeria gehiago.

  • Helen Groome Sistema integrazioaren aurkakoa da

    Helen Groome (1958) Erresuma Batua, Ingalaterra

    Euskarari dagokionez, euskara ikastea gomendatuko lieke Helenek beste etorkinei. Bestetik, uste du guettoetan bizitzeko ohitura handirik ez dagoela Euskal Herrian, eta egotekotan, gizarte arazoa dela, ez atzerritarrena.

  • Janusz Borko Bizitza sozial aktiboa Euskal Herrian II (polonieraz)

    Janusz Borkowski (1984) Suwaki, Polonia

    Euskal Herrian bizitza sozial aktiboagoa, Polonian baino. Polonieraz hitz egiten du.

  • Sara Egipto Otoitz egiteko mezkitak

    Sara El Houssiny (1986) El Cairo, Egipto

    Musulmana da, eta Donostiako erdigunean mezkitarik ez dagoela dio. Gainera, marokoarrak izaten dira gehienak, eta ez du haiek otoitzerako darabilten arabiera oso ondo ulertzen.

  • Sara Egipto Tortilla patata, asteazkenero

    Sara El Houssiny (1986) El Cairo, Egipto

    Egipton familiak gehiago elkartzen dira hemen baino, baina beraiek hemen ere familia euskaldun batekin asteazkenero elkartzen dira, patata tortilla jateko.

  • Radi Bulgaria Antzeko ohiturak Bulgarian eta Euskal Herrian

    Radi Stoyanova (1999) Bulgaria, Bulgaria

    Bulgaria eta Euskal Herria alderatzen ditu, bulgarieraz hitz egiten. Bere esanetan, ohitura oso antzekoak daude bietan.

  • Radi Bulgaria Antzeko bizimodua gazteek Bulgarian eta Euskal Herrian

    Radi Stoyanova (1999) Bulgaria, Bulgaria

    Bulgariako gazteen bizimoduaren eta Euskal Herrikoaren arteko alde bakarra "lokal" edo "gazteleku"-ak egotea da. Bulgarian ez dago horrelakorik.

  • Radi Bulgaria Euskara ulertu bai, baina erabili gutxi

    Radi Stoyanova (1999) Bulgaria, Bulgaria

    Euskara ikasten saiatu den arren, ez du erabiltzeko erraztasunik. Elkarrizketa batean euskara ulertzen du, baina erantzuna gaztelaniaz ematen du. Buruz dakizki esaldi batzuk, adibidez: "komunera joan naiteke?", "ez dut ulertzen", "kaixo", "zer moduz?"...

  • Eunhye Korea Inguruan bizi diren korearrak

    Eunhye Kim (1973) Seul, Hego Korea

    Duela bost urte korear bakarar zela uste zuen, baina gero emakume korear bat ezagutu zuen, eta hark zazpi korear aurkeztu zizkion. Horietako hiru Donostian bizi dira. Urte berri korearra ospatzen dute elkarrekin.

  • Eunhye Korea Urte berri korearra

    Eunhye Kim (1973) Seul, Hego Korea

    Urte berria otsailean ospatzen dute normalean, egutegi txinatarrean bezala. Ospakizuna azaltzen du. Umeek ere jolas tradizionalak ikasten dituzte.

  • Eunhye Korea Fermentazioaren erabilera Koreako gastronomian

    Eunhye Kim (1973) Seul, Hego Korea

    Koreako gastronomiaz hitz egiten du: fermentazioa asko erabiltzen dute. Txinan bezala, arroza asko darabilte, baina haiek baino olio gutxiago.

  • Edina Hungaria Kaldereroak Errumaniakoak, ez Hungariakoak

    Edina Eszter (1977) Hungaria, Hungaria

    Kaldereroen kantua Hungarian ez da ezagutzen: lehen aldiz hemen entzun zuen. Hungariatik datozen kaldereroak, hartzarekin... hura ez dela horrela. Pentsatzen du, Transilbaniako (Errumania) jendea izango zela, lehen Hungaria baitzen.

  • Marlijn Herbehereak Herbeheretan eta Donostian desberdinak

    Marlijn Van Ijzeren (1978) Amersfoort, Herbehereak

    Herbeheretan jendea Euskal Herrian baino direktoagoa dela dio. Atzerritar izateagatik Donostian zailagoa da adiskideak egitea, Marlijnen ustez.

  • Marlijn Herbehereak Hizkuntza eta ordutegia desberdinak Herbeheretan eta Euskal Herrian

    Marlijn Van Ijzeren (1978) Amersfoort, Herbehereak

    Nederlanderaz hitz egitearen falta igartzen du. Herbeheretako ordutegia eta Euskal Herrikoa ez dira berdinak, ohiturak aldatzen dira. Jatorrizko lurraldean, jendearekin kontaktu gehiago duela nabaritzen du.

  • Ruta Lituania Skypetik lituanieraz

    Ruta Grinyte (1986) Lituania, Lituania

    Hemen, lituaniera soilik bere familiarekin skypez eta bisitan etorri den lagunen batekin hitz egiten du.

  • Lama Donostian bigarren aldia du, tailer batzuk ematen

    Acharya Lama Sönam Rabgye (1973) Nepal, Nepal

    Bigarren aldia Donostian. Aurretik ere meditazioaren inguruko jardunaldi batzuk ematera etorri zen. Meditazio mota honek asko laguntzen die bertakoei; izan ere, garai latzak bizitzen ari gara, estresa, presioak, lana... bere teknikekin emozio txar horiek murriztea lortzen da. Gero eta jende gehiago dago hemen, mendebaldean, budismoan interesa dutenak.

  • Lama Budismoa: hizkuntza unibertsala

    Acharya Lama Sönam Rabgye (1973) Nepal, Nepal

    Budak dio pertsona guztiak berdinak garela, bere filosofiak munduko bakea du ardatz, eta hori lengoaia bat bezala izan daiteke, denok bata besteon beharra baitugu. Gaur egun, puntu horiek, ordea, ez dira jarraitzen edo ulertzen, horregatik dago gizartea dagoen egoeran.

  • arnulf samiera Jojk, samien kanta tradizionalak

    Arnulf Soleng (1955) Norvegia, Norvegia

    Jojk kanten berezitasunei buruz hitz egiten du (samieraz eta ingelesez); zer desberdintasun duten ohiko abestiekin alderatuta. Jojk samien kanta tradizionalak dira.

  • arnulf samiera Belaunaldiz belaunaldi eta ahoz aho

    Arnulf Soleng (1955) Norvegia, Norvegia

    Jojk kantak ahoz aho transmititzen dira, belaunaldiz belaunaldi. Ez du idatzizko tradiziorik.

  • Lizuma letoiera Kanpora joateko beharrik ez euskaldunek

    Laura Lizuma (1988) Mazsalaca, Letonia

    Orokorrean Euskal Herriko jendea oso gutxi arrieskatzen dela dio. Ez dutela kanpora joateko beharrik sentitzen, Euskal Herrian errotuta daudelako. Hori da gutxien gustatzen zaiona Laurari Euskal Herritik.

  • Ashish Dsouza1 Kultur aniztasuna gustuko

    Ashish Dsouza (1982) Munbai, India

    Kultura ezberdinak ezagutzea gustatzen zaio. Sei urte daramatza Danimarkan bizitzen, eta Europako hainbat herrialdetan egon da, eta ez da sekula etorkin sentitu.

  • Chuserra Nolakoak dira euskaldunak?

    Chuserra Barrios Irache (1980) Zaragoza, Espainia

    Euskaldunak itxiak diren ala ez pertsonen arabera dela dio Chuserrak. Hala ere, igartzen du aldea Zaragoza eta Euskal Herriko jendearen artean. Euskarak intregatzen lagundu izan dio.

  • Chuserra Jendea, ohiturak eta kultura faltan ematen ditu

    Chuserra Barrios Irache (1980) Zaragoza, Espainia

    Bere herrialdetik jendea faltan ematen du. Zaragozako ohiturak eta kultura ere faltan ematen ditu.

  • Chuserra Nafar aragoierari aitortza

    Chuserra Barrios Irache (1980) Zaragoza, Espainia

    Faltan ematendu Nafarroan nafar aragoierari bere tokia eskaintzea. Erromantzea baino ez dute aipatzen.

  • Aleks serbiera "Nire bizitzako aldaketarik onena izan da hona etortzea"

    Aleks Milovanovic (1972) Novi Sad, Serbia

    Lehen hilabeteetan hoberako aldaketa bizi izan zuen. Oso lasaia da, polita, txikia, zerbitzu asko ditu...

  • Aleks serbiera "Nire bizitzako aldaketarik onena izan da hona etortzea" (serbieraz)

    Aleks Milovanovic (1972) Novi Sad, Serbia

    Lehen hilabeteetan hoberako aldaketa bizi izan zuen. Oso lasaia da, polita, txikia, zerbitzu asko ditu... (serbieraz)

  • Sebastien Desberdintasun kulturalak

    Sebastien Cartier (1970) Lyon, Frantzia

    Zumaian jendea kalean bizi da. Frantzian, berriz, ez. Jateko ohiturak, elikagaiak etab. ere ezberdinak dira.

  • Adina Errumania "Txikiteoak asko harritu ninduen"

    Adina Olaru (1982) Sibiu, Errumania

    Zumaian kalean Errumanian baino ume gehiago daudela dio. Kaleko bizitzak eta txikiteoak harritu zuen gehienbat.

  • Monserrat Fangera "Hemen dena kontrolaturik dago"

    Monserrat Mbasogo (1984) Niefang, Ekuatore Ginea

    Bertako ordenak, antolaketak, harritu zuen bereziki.

  • Monserrat Fangera "Integratzea ez zen erraza izan"

    Monserrat Mbasogo (1984) Niefang, Ekuatore Ginea

    Zumaiara egokitzea oso zaila izan zen beretzat, bertako bizitza oso ezberdina delako.

  • Lucy Brasil "Elkartasuna falta da"

    Lucy Ferreira (1979) Salvador de Bahia, Brasil

    Brasileko bizimodua oso ezberdina da. Han izugarrizko elkartasuna dagoela dio, hemen ez hainbeste. Han dena elkarbanatzen da.

  • Lucy Brasil "Elkartasuna falta da" (portugesez)

    Lucy Ferreira (1979) Salvador de Bahia, Brasil

    Brasileko bizimodua oso ezberdina da. Han izugarrizko elkartasuna dagoela dio, hemen ez hainbeste. Han dena elkarbanatzen da (portugesez).

  • Lucy Brasil Elkartasunaz hitz batzuk (portugesez)

    Lucy Ferreira (1979) Salvador de Bahia, Brasil

    Elkartasuna Brasilen (portugesez).

  • Maimouma Senegal Gauza asko ikasi ditu Zumaian

    Maimouma Bassoum (1986) Podor, Senegal

    Gauza asko ikasi ditu hemen: irakurtzen, idazten...

  • Irina Errusia "Euskaldunak oso tradizionalak dira"

    Irina Tichtchenko (1971) Krasnodar, Errusia

    Euskaldunak oso tradizionalak direla dio, tradizioa haien identitatearen parte dela. Zirkuluak nahiko itxiak dira.

  • Irina Errusia "Euskaldunak oso tradizionalak dira" (errusieraz)

    Irina Tichtchenko (1971) Krasnodar, Errusia

    Euskaldunak oso tradizionalak direla dio, tradizioa haien identitatearen parte dela. Zirkuluak nahiko itxiak dira (errusieraz).

  • Irina Errusia Errusiar ohiturak gordez

    Irina Tichtchenko (1971) Krasnodar, Errusia

    Errusiar ohitura batzuk gordetzen dituela uste du: ordutegia, janaria...

  • Irina Errusia "Errusian asteburutan ere lan egiten da"

    Irina Tichtchenko (1971) Krasnodar, Errusia

    Ordutegira ohitzea asko kostatu zitzaion, batez ere dendetakora.

  • Giovanni Zerk harritu zintuen gehien?

    Giovanni Zanon (1967) Male, Trento, Italia

    Izateko eran nahiko antzekoak garela sentitu du, baina kalean egiten den bizitzak harritu zuen batez ere.

  • Giovanni Zerk harritu zintuen gehien?(italieraz)

    Giovanni Zanon (1967) Male, Trento, Italia

    Izateko eran nahiko antzekoak garela sentitu du, baina kalean egiten den bizitzak harritu zuen batez ere (italieraz).

  • Willem "Euskal Herriko sozializazoa desberdina da"

    Willem Prinse (1962) Heerle, Herbehereak

    Euskaldunak jatorrak direla dio, gustura dago haien artean. Kulturalki holandarrekin konparatuz, sozializazioa ezberdina da, Holandan ez baita koadrilan ibiltzen.

  • Ridial Senegaldik Zumaiarako aldaketa handia izan al da?

    Ridial Diame (1986) Fimela, Senegal

    Kultura batetik besterako saltoa handia da edonorentzat. Desberdintasun kulturalak ulertu ere errespetatu behar direla dio.

  • Ridial Senegaldik Zumaiarako aldaketa handia izan al da? (serereraz)

    Ridial Diame (1986) Fimela, Senegal

    Kultura batetik besterako saltoa handia da edonorentzat. Desberdintasun kulturalak ulertu ere errespetatu behar direla dio.

  • Mohamed tamazigth Beloarekin gatazkarik Zumaian?

    Mohamed El Idrissi () Alhucemas, Maroko

    Beloarekin gatazkarik ez da izan Zumaian; bakoitzaren kultura errespetatu behar dela dio.

  • Attila Zerk harritu zintuen gehien?

    Attila Csaki (1980) Nyiregyhaza, Hungaria

    Janaria oso ezberdina da, baita jendearen izaera ere. Euskara eta gaztelania (biak) hitz egiteak harritu zuen, Hungarian bakarra hitz egiten baita.

  • Attila Nolakoak dira euskaldunak?

    Attila Csaki (1980) Nyiregyhaza, Hungaria

    Hasiera batean hotzak dirudite, baina behin ezagututa oso jende ona dela dio, asko laguntzen duen jendea dela.

  • Jamel Ramadana Zumaian

    Jamel Djellaoui (1967) Cherchell, Aljeria

    Batzuk jatorrira itzultzen dira.

  • Jamel Zumaiako zerk harritu zintuen gehien?

    Jamel Djellaoui (1967) Cherchell, Aljeria

    Ezberdintasun kulturala handia da, baina komunean duguna begiratu behar duela dio.

  • Sire mandinkera Musulmanen otoitzak

    Sire Damba (1979) Kedougou, Senegal

    Gizonezkoak mezkitara joaten dira ostiralero. Emakumeak ez. Berak etxean egiten du otoitz. Lanean ibilita ez da erraza otoitz orduak betetzea.

  • Olga kaqchikelera Gautemalan 21 hizkuntza maia daude

    Olga Sitan Miculax (1982) Patzun, Guatemala

    Guatemalan 21 hizkuntza maia hitz egiten dira. Bere hizkuntzaren jatorria Mexikon dago. Jatorri berdinetik datozen hizkuntzen artean errespetua dago.

  • Truc Phuong Ezkontzaren gorabeherak

    Truc Phuong Truong Thi (1973) Dalat, Vietnam

    Handik urtebetera itzuli zen senarra Vietnamera. Ezkontza paperak egiten hasi zen, berari ezer esan gabe. Vietnamen gurasoei eskatu behar zaie baimena, eta joan zen hara ere. Ondo pentsatzeko esan zioten, zaila izango zela. Vietnamen ezkondu ziren.

  • Truc Phuong Vietnamgo gastronomia eta hemengoa

    Truc Phuong Truong Thi (1973) Dalat, Vietnam

    Hemengo janaria eta Vietnamgoa, biak prestatzen ditu. Baionara joaten da erosketak egitera, eta han lortzen ditu jaki batzuk. Txinatar asko etorri da azken urteetan eta gero eta denda gehiago dago.

  • Jordi Estivill i Castany Katalanen kolektiboaren parte

    Jordi Estivill i Castany (1985) Bartzelona, Katalunia

    Ekintza sozialetan aktiboki hartzen du parte.

  • Aritz Branton Euskaldunekin komunikatzeko aukera

    Aritz Branton (1964) Malmesbury, Ingalaterra

    Euskarak euskaldunekin komunikatzeko aukera eman dio, euskal literatura eta baita hausnartzeko aukera ere.

  • Aritz Branton Aniztasunaren definizioa

    Aritz Branton (1964) Malmesbury, Ingalaterra

    Aniztasuna pertsona edo kultura askoren iritziak eta eraginak onartzea izan daiteke. Euskaran aniztasuna zer den argi ikusten da, euskalkietan hain zuzen. Hizkuntza aniztasunak hizkuntza guztiak baliogarriak direla ulertzeko balio du.

  • Shakti Budismoa

    Shakti Tamang Moktan (1986) Lalitpur, Nepal

    Erlijio aniztasun handia dago Nepalen. Shaktiren familia budista da. Buda Nepalen jaio zela esaten da eta jende asko joan ohi da haren jaioterria omen den Lumbini herrira.

  • Shakti Nepaleko bandera

    Shakti Tamang Moktan (1986) Lalitpur, Nepal

    Nepaleko banderaren esanahia azaltzen du. Kolore urdinak lasaitasuna esan nahi du; gorriak, aldiz, odola. Ilargi bat eta eguzki bat daude. Jainkoa irudikatzen dutela uste da. Berezitasun nabarmenena, banderak bi triangeluren forma duela da.

  • Shakti Nepaleko janzkera tradizionala

    Shakti Tamang Moktan (1986) Lalitpur, Nepal

    Ospakizun nazionaletan tipikoa den janzkera erakusten du. Hala ere, etnia bakoitzak bere janzkera dauka.

  • Shakti Nepaleko plater tipikoa

    Shakti Tamang Moktan (1986) Lalitpur, Nepal

    Nepalen ohikoa da plater bakarrean jaki desberdinak prestatzea: arroza, barazkiak, dilistak, okela curryarekin, entsalada eta jogurta. Bakoitza nola prestatzen den azaltzen du.

  • Shakti Nepaleko ospakizun bereziak: Dashain eta Tihar

    Shakti Tamang Moktan (1986) Lalitpur, Nepal

    Nepalen komunitate ezberdin asko daude eta bakoitzak bere ospakizunak ditu. Baina bada ospakizun nazional bat, "Dashain" deiturikoa. 15 egun irauten du. Beste festa ezagun bat "Tihar" da. Bekokian "tika" bat ipini ohi diote anai-arrebek elkarri. "Tika"-ren koloreei buruz azalpenak ematen ditu. Bilbon nepaldar gehiago dagoenez, hara joan ohi dira urtero "Dashain" elkarrekin ospatzera.

  • Shakti "Dandi-biyo" jolasa

    Shakti Tamang Moktan (1986) Lalitpur, Nepal

    Nepaleko jolas bat azaltzen du, "Dandi-biyo", euskal "Txirikiletan" jolasaren antzekoa.

  • Adrian Kanika jolas bat

    Adrian . (2008) Eibar, Euskal Herria

    Kanika jolas bat, etxean egina. Mexikoko barraketan ohikoak dira, baina tamaina handian.

  • Axel "Pollera", Boliviako jantzi tradizionala

    Axel . (2007) Bolivia, Bolivia

    Jantzi tradizionalak. Bolivian gona luzeari "pollera" esaten diote. Koloretakoa izaten da. Buruan txapel modukoa janzten da. Emakumeek bakarrik eramaten dute arropa tradizionala.

  • Axel Boliviako janari tipikoak

    Axel . (2007) Bolivia, Bolivia

    Bolivian ohikoa da janari pikantea baina Axeli ez zaio gustatzen. Amak Boliviako plater batzuk egin ohi ditu: "picante de pollo", oilaskoa barazki saltsarekin, edo "cuñapé", gaztaz beteriko opila.

  • Stefia Kongoko jantzi koloretsuak

    Stefia . (2010) Elgoibar, Euskal Herria

    Kongon askotan janzten dira koloretako zapiekin. Stefiak ere jantzi ohi du amak egindako soinekoa ospakizunen batetara joatean.

  • Abbie White "What's the time, Mr Wolf?" jolasa

    Abbie White (1989) Belfast, Ipar Irlanda

    "What's the time, Mr Wolf" jolasari buruzko azalpenak ematen ditu.

  • Abbie White Jai egunetako gosari tipikoa

    Abbie White (1989) Belfast, Ipar Irlanda

    Jai egunetan egiten dituzte hain ezagunak zaizkigun gosari tipiko horiek: ogi mota desberdinak, hirugihar txigortua, saltxitxak, arrautzak, barrengorriak, etab. Ingalaterra, Irlanda eta Eskoziako gosariaren arteko desberdintasunei buruz dihardu.

  • Abbie White St Patric's Day da gehien ospatzen den jai eguna

    Abbie White (1989) Belfast, Ipar Irlanda

    Ez da Euskal Herrian bezain beste jai egunik izaten: Gabonak, Halloween eta, batez ere, St Patric's Day eguna ospatzen dituzte. Martxoan izaten da azken hau.

  • Reiner Marron Puru habanoak eta rona

    Reiner Marrón Arnau (1977) La Habana, Kuba

    Puru habanoak eta rona dira Kubako irudia. Hala ere, geroz eta jende gutxiago ikusten da puruak erretzen. Dantzarako musika, dominoa eta ron botilak ezinbesteko dituzte lagunak elkartzen direnean.

  • Reiner Marron "Yaquis"-ak eta bestelako jolasak

    Reiner Marrón Arnau (1977) La Habana, Kuba

    "Yaquis" jolaserako izartxoen moduko 10 piezak eta pilota bat dira beharrezkoak. Azalpenak ematen ditu. Sokasaltoan edo txingoka ere aritzen dira haurrak, neskak gehienetan. Puxtarriekin jolasten dute mutilek. Futbola edo beisbola dira ezagunenak Kuban.

  • Reiner Marron "Arroz congrí" plater tipikoa da baina "arroza Kubako eran" ez da existitzen

    Reiner Marrón Arnau (1977) La Habana, Kuba

    "Arroz congrí" kubatar plater tipikoari buruzko azalpena. Platano mota asko dago eta modu desberdinetan presta daitezke gainera. Arroza kubatar erara, edo tomatearekin jatea hemen asmatutako platera dela dio: kubatar batentzat astakeria galanta omen da arroza tomatearekin jatea.

  • Reiner Marron "Arroz congri" nola egin eta noiz jan: jai egun bereziak

    Reiner Marrón Arnau (1977) La Habana, Kuba

    "Arroz congrÍ" prestatzeko errezeta. Plater hau egun berezietan jaten da. Asko daude urtean zehar, esaterako urtarrilaren lehen egunean Iraultzaren Garaipenaren Eguna ospatzen da. Egun honetan, hainbat ekitaldi politiko eta kultural antolatzen dira. Abenduaren 24a "Día de las madres" bezala ezagutzen da, abenduaren 31 ere familiarekin egoteko egun berezia da. Martxoak 8ak ere, emakumeen nazioarteko egunak, berebiziko indarra du Kuban.

  • Neama Egiptoarrak, jende alaia

    Neama Fawzy Elsayed Abdelnaby (1989) Sidi Besher, Alexandria, Egipto

    Egiptoarrak jende alaia dira. Kalean abestea eta dantzatzea gustatzen zaie. Gaur egun hemen bezala janzten dira. Batzuek buruko zapia eramaten dute baina beste batzuk ez. Jantzi tradizionala erakusten du argazki batean, baita faraoien garaikoa ere.

  • Neama Faraoien garaiko mahai-jolas bat

    Neama Fawzy Elsayed Abdelnaby (1989) Sidi Besher, Alexandria, Egipto

    Faraoien garaiko mahai-jolas bat azaltzen du.

  • Neama Egiptoko plater tipikoak

    Neama Fawzy Elsayed Abdelnaby (1989) Sidi Besher, Alexandria, Egipto

    "Kunafa" deituriko postrea erakusten du. Aberatsek gosaltzen jaten omen dute. "Ful" barazkiekin egindako platera da. Egiptoko ogia ere erakusten du.

  • Neama "Udaberriko festa", faraoien garaiko ospakizuna

    Neama Fawzy Elsayed Abdelnaby (1989) Sidi Besher, Alexandria, Egipto

    "Udaberriko festa" faraoien garaikoa da. Egiptoarrak parkeetara joaten dira egun pasa. Parkeetara sartzeko ordaindu egin behar da. Egun horretan, arrautzak margotzen dituzte eta kalean bazkaltzen dute. Egun horretako janari tipikoa arraina izaten da.

  • Rudiger Schmidt Alemaniako jaki tipikoak

    Rüdiger Schmidt (1967) Hameln, Alemania

    Alemaniako iparraldeko jaki tipikoak "currywurst" edo saltxitxak dira. Ketchup eta curry ipintzen zaie gainetik. Hegoaldean, berriz, "schweinshaxe" edo txerri-ukondoa. Eibarren ospatu ohi den "Oktoberfest" jaialdian aurki daitezke bi plater hauek.

  • Aisha Erlijio musulmaneko otoitzak

    Aisha Ourdi El Alaoui (1989) Er Rashidia, Maroko

    Erlijio musulmana praktikatzen du. Egunean 5 aldiz otoitz egin behar dute, Mecara begira. Gaur egun aplikazioak daude Meca non dagoen jakiteko.

  • Aisha Ramadana

    Aisha Ourdi El Alaoui (1989) Er Rashidia, Maroko

    Ramadana zer den eta zertarako egiten den azaltzen du.

  • Aisha "Tajin", Marokoko plater tipikoa

    Aisha Ourdi El Alaoui (1989) Er Rashidia, Maroko

    "Tajin" Marokoko plater tipiko bat da eta etxean prestatu ohi dute. Ontzi berezi batean egiten da eta Marokotik ekartzen dute. Barazkiak eta haragia dira osagai nagusiak. Nola prestatzen den azaltzen du.

  • Aisha Kuminoa, Marokon asko erabiltzen den espezia

    Aisha Ourdi El Alaoui (1989) Er Rashidia, Maroko

    Kuminoa Marokon asko erabiltzen den espezia da. Jaterakoan bota behar da, bestela zaporea galtzen du.

  • Aisha Arkumearen eguna

    Aisha Ourdi El Alaoui (1989) Er Rashidia, Maroko

    Marokoko ohiturak ez dituzte galdu, baina desberdin ospatzen dituzte. "Arkumearen eguna" zer den azaltzen du; Ramadanaren ondoren izaten da. "Halal" erara hil behar izaten da arkumea.

  • Sebinda Senegaleko soinekoa

    Sebinda . (2010) Eibar, Euskal Herria

    Senegaleko soineko bat erakusten du. Egun berezietan janzten da.

  • Sebinda Senegaleko plater tipiko bat

    Sebinda . (2010) Eibar, Euskal Herria

    Senegaleko plater tipiko bat erakusten du. Pikantea ez zaio gustatzen Sebindari.

  • Maitane Ospakizunetarako jantzi berezia

    Maitane . (2009) Eibar, Euskal Herria

    Ospakizunetan janzten duten arropa berezi bat erakusten du, eskuz egina.

  • yuxuan Urte Berri txinatarra

    Yu Shuan . () Eibar, Euskal Herria

    Urte Berri txinatarra nola ospatzen duten azaltzen du. Familia afari batean elkartzen da eta opariak egiten dizkiote elkarri.

  • yuxuan Janari txinatarra

    Yu Shuan . () Eibar, Euskal Herria

    Txinan normalean bakoitzak arroz plater bat izaten du eta beste janari guztia mahaiaren erdian partekatzen da. Pekinen ohikoa da ahatea jatea. Yu Shuanen etxean prestatzen dituzten platerak aipatzen ditu. Bere gustukoenak zein diren esaten du. Txerria asko jaten da Txinan.

  • yuxuan Soja saltsa sukaldean asko erabiltzen da

    Yu Shuan . () Eibar, Euskal Herria

    Soja botila bat erakusten du, Bilboko txinatar jakien denda batetik ekarria. Zertarako erabiltzen den azaltzen du.

  • yuxuan Txinatar goxokiak

    Yu Shuan . () Eibar, Euskal Herria

    Txinatar goxoki batzuk erakusten ditu.

  • yuxuan Zotz txinatarrak

    Yu Shuan . () Eibar, Euskal Herria

    Zotz txinatarrak erakusten ditu. Egurrezkoak edo metalezkoak izan daitezke. Yu Shuanek egunero afaltzen du zotzekin.

  • yuxuan Mahai-jolas txinatar bat

    Yu Shuan . () Eibar, Euskal Herria

    Mahai-jolas txinatar bat azaltzen du.

  • Mohamed Marokoko janari tipikoak

    Mohamed . (2008) Eibar, Euskal Herria

    Kuskusa Marokoko plater tipiko bat da. Osagaiak aipatzen ditu. Tajina ere ezaguna da.

  • Debora Carla Acosta Matea, Argentinako edari ezaguna

    Debora Carla Acosta (1987) Boca, Buenos Aires, Argentina

    Matea nola prestatzen den azaltzen du. Mikatza izan ohi da, baina gaur egun beste zapore batzuekin nahastuta ere saltzen da. Edateko erabiltzen diren ontziak material ezberdinetakoak izaten dira. Matea hotza ere edaten da, batez ere iparraldean, eta "tereré" deitzen zaio. Eguneko edozein momentutan hartzen da matea.

  • Debora Carla Acosta Jantzi tradizionalak

    Debora Carla Acosta (1987) Boca, Buenos Aires, Argentina

    Gizon eta emakumeen jantzi tradizionalak erakusten ditu. Ospakizun berezietan janzten dituzte.

  • Debora Carla Acosta Maiatzaren 25eko ospakizuna

    Debora Carla Acosta (1987) Boca, Buenos Aires, Argentina

    Maiatzak 25eko iraultzaren ospakizuna da Argentinako festarik garrantzitsuena. Nola janzten diren eta zer jaten duten aipatzen du.

  • Debora Carla Acosta "Locro", egun berezietako platera

    Debora Carla Acosta (1987) Boca, Buenos Aires, Argentina

    "Locro" zer den azaltzen du. Egun berezietan jan ohi da.

  • Debora Carla Acosta Alfajorea, gozoki tipikoa

    Debora Carla Acosta (1987) Boca, Buenos Aires, Argentina

    Alfajoreak Argentinako gozoki tipikoa dira. Mota askotakoak daude.

  • Rokhaya Senegaleko aniztasuna

    Rokhaya Diaw () Dakar, Senegal

    Senegal Afrikako kostaldeko herrialde bat da. Aniztasun handia dago, bai kulturalki, bai janari edo janzkera aldetik ere. Gambia Senegal "barruan" kokatua dagoela esan daiteke. Senegalen erlijio musulmana da nagusi baina katolikoak ere badaude eta bi erlijioetako festak batera ospatzen dituzte, arazorik gabe.

  • Rokhaya Senegaleko janari tipikoak

    Rokhaya Diaw () Dakar, Senegal

    "Thieboudienne" izeneko platera da Senegaleko ezagunena. Arroza, arraina eta barazkiak ditu. Kakahuete saltsa ere tipikoa da; "maafé" izeneko platera egiteko erabiltzen da.

  • Rokhaya Senegaleko ohiturak mantentzen saiatzen dira

    Rokhaya Diaw () Dakar, Senegal

    Senegaleko ospakizunak egiten jarraitzen dute hemen ere. Senegalen larunbatero emakumeak elkartu eta askaria egiten dute norbaiten etxean, festa giroan. Seme-alabei hango ohiturak helarazten saiatzen dira.

  • Rokhaya Ramadanaren zentzu solidarioa

    Rokhaya Diaw () Dakar, Senegal

    Erlijio musulmanekoak dira eta etxean egiten dute otoitz. Ramadana egin ohi dute. Solidaritatezko ekintza moduan ulertzen dute.

  • Rokhaya Senegaleko musika tresna bat

    Rokhaya Diaw () Dakar, Senegal

    Senegaleko danbor txiki bat erakusten du. Festetan erabili ohi da.

  • Rokhaya Senegaleko jantziak

    Rokhaya Diaw () Dakar, Senegal

    Senegaleko soineko batzuk erakusten ditu. Ospakizun berezietan erabiltzen dira. Ostiralak bereziak izaten dira Senegalen.

  • Awa Balla Senegaleko jolas bat

    Awa Balla . (2011) Rokhaya Diaw () Eibar, Euskal Herria

    Senegaleko jolas bat erakusten dute ama-alabak.

  • Awa Balla Senegaleko abesti bat

    Awa Balla . (2011) Rokhaya Diaw () Eibar, Euskal Herria

    Senegaleko abesti bat kantatzen dute ama-alabak.

  • Estrella Ilean txirikordak nola egiten diren

    Estrella . (2010) Elgoibar, Euskal Herria

    Txirikordak ilean nola egiten diren erakusten du Estrellak.

  • Simone Sousa "A canoa virou" kanta-jolasa

    Simone De Sousa (1972) Pernambuco, Recife, Brasil

    "Cantigas de roda" deituriko kanta-jolasak tipikoak dira Brasilen. Haurrak borobilean esertzen dira jolasteko. Indioek erabiltzen zituzten kanoekin lotura duen jolas bat azaltzen du: "A canoa virou".

  • Simone Sousa "Brigadeiro", Brasilgo goxoki tipikoa

    Simone De Sousa (1972) Pernambuco, Recife, Brasil

    "Feijoada" oso plater tipikoa da Brasilen, hemengo babarrunen antzekoa. Umeen artean goxoki ezagunena "brigadeiro"-a da. Esne kondentsatua eta txokolatearekin egiten da.

  • Simone Sousa Brasilgo inauteriez saltzen den irudia

    Simone De Sousa (1972) Pernambuco, Recife, Brasil

    Brasilgo inauteriei buruz saltzen den irudia, arropa gutxi daramaten emakumeena da. Baina samba eskoletan milaka parte-hartzaile egoten dira eta hauetatik bi emakume bakarrik izaten dira arropa gutxirekin ateratzen direnak. Hala ere, Simoneren eskualdean desberdinak dira inauteriak. Dantza bereziak egiten dituzte, "frevo" deiturikoa adibidez.

  • Simone Sousa Brasilgo kondaira zahar bat

    Simone De Sousa (1972) Pernambuco, Recife, Brasil

    Brasilen uretan sortzen den "Victoria Regia" izeneko loreari buruzko kondaira.

  • Emilio Malvaso Italiako jolas zahar bat: "bost harritxoak"

    Emilio Malvaso () Calabria, Italia

    Bost harritxorekin egiten den jolasa azaltzen du, tortolosen jolasaren antzekoa.

  • Emilio Malvaso Pizza nola prestatzen den

    Emilio Malvaso () Calabria, Italia

    Emiliok sarritan egiten du etxean pizza. Nola egiten den azaltzen du.

  • Emilio Malvaso Ravioliak eta beste italiar jaki tipiko batzuk

    Emilio Malvaso () Calabria, Italia

    Ravioliak nola prestatzen dituen azaltzen du. Risottoa (arroza) ere prestatu ohi du. Saltsa ezberdinak. Postreak.

  • Emilio Malvaso "Ferragosto" eta Epifania

    Emilio Malvaso () Calabria, Italia

    Italiako bi festa nagusienak: "Ferragosto" egunean (abuztuak 15) egunpasa joan ohi dira italiarrak; Epifania egunean (urtarrilak 6), Befana izeneko sorginak opariak ekartzen dizkie haurrei.

  • Quico Puges Kataluniako txikitako jolasak

    Quico Pugès Suárez (1981) Vic, Bartzelona, Katalunia

    "Harri, orri, ar" jolasa Katalunian ere egiten da; han "Pedra, paper, tisora" deitzen da. Txikitan jolasten zuten beste joko bat, "Arranca cebes" (tipulak atera) azaltzen du.

  • Quico Puges Kataluniako plater tipikoak

    Quico Pugès Suárez (1981) Vic, Bartzelona, Katalunia

    Kataluniako plater tipikoak: "Pa amb tomàquet" (ogia tomatearekin) eta "Calçots" (tipulak).

  • Quico Puges Sant Jordi eguna

    Quico Pugès Suárez (1981) Vic, Bartzelona, Katalunia

    Sant Jordi egunean (apirilak 23) tradizioa da arrosa eta liburuak oparitzea. Egun horretan ikastetxeetan literatur sariak ere ematen dira. Kataluniar kultura eta hizkuntza bultzatzen duen festa da.

  • Quico Puges "Castellers"-ak, aniztasunaren adibide

    Quico Pugès Suárez (1981) Vic, Bartzelona, Katalunia

    "Castellers"-ek (gizaki dorreek) ezaugarri desberdinetako jendea elkartzen dute, eta aniztasunaren adibide polita dira.

  • Quico Puges Kataluniar jantzi tradizionalak

    Quico Pugès Suárez (1981) Vic, Bartzelona, Katalunia

    "Barretina" kataluniar txapel tipikoaren historia azaltzen du. "Espardenya"-k (abarketak) espartzuzkoak izaten dira.

  • Quico Puges "Tió de nadal", gabonetako opariak ekartzen dituen enborra

    Quico Pugès Suárez (1981) Vic, Bartzelona, Katalunia

    "Tió de nadal"-en tradizioa azaltzen du: gabonetan, "kaka egin" eta opariak ateratzen dituen enborra. Garai bateko Olentzerorekin antzekotasunak baditu.

  • Hassun Ramadana zer den azaltzen du

    Hassun . () El Aaiun, Mendebaldeko Sahara

    Ramadana azaltzen du. Txerrikirik ez dute jaten, ezta "halal" moduan hil ez den animaliarik ere.

  • Hassun Saharako ospakizun garrantzitsuenak

    Hassun . () El Aaiun, Mendebaldeko Sahara

    Saharako ospakizun garrantzitsuenak: Eid al Fitr (Ramadanaren amaiera), Aid el Kebir (bildotsaren festa)

  • Sadina Albaniako arropa tradizionala

    Sadina . (2009) Puka, Albania

    Albaniako arropa tradizionala erakusten du, familiako argazki batzuetan.

  • Sadina Albaniako plater tipikoak

    Sadina . (2009) Puka, Albania

    Albaniako plater tipiko bat "byrek" deitzen den kalabazaz edo barazkiz beteriko pastel bat da. Gabonetan jaten den postre tipikoa "bakllava" da.

  • Imane Meskitan egiten dituzten ekintzak

    Imane Merini (1992) Oujda, Maroko

    Elgoibarko komunitate musulmanean elkar laguntzen dute eta ospakizunak ere egiten dituzte. Meskitan elkartu ohi dira. Imanek, adibidez, ingelesa irakasten die haurrei meskitan. Arabieraz idazten eta irakurtzen ere ikasten dute.

  • Imane Erlijio musulmaneko 5 betebeharrak eta Ramadana

    Imane Merini (1992) Oujda, Maroko

    Erlijio musulmaneko 5 betebeharrak azaltzen ditu. Horietako bat, Ramadana, zer den azaltzen du.

  • Imane "Bildotsaren festa"

    Imane Merini (1992) Oujda, Maroko

    "Bildotsaren festa", Ramadanetik 2 hilabetera ospatzen dute. Zentzu erlijiosoa dauka: Jainkoari eskainitako sakrifizio bat da. Baina zentzu soziala ere badu: arkumearen erdia familia behartsuei entregatu behar diete. Ohitura da, baita ere, haiek bazkarira gonbidatzea.

  • Imane Harritxoekin egiten den Marokoko jolas bat

    Imane Merini (1992) Oujda, Maroko

    Harritxoekin egiten den Marokoko jolas bat azaltzen du.

  • Imane Marokoko plater tipikoak: oilasko-pastela eta kuskusa

    Imane Merini (1992) Oujda, Maroko

    Marokoko plater tipikoak: oilasko-pastela eta kuskusa.

  • Imane Ospakizunak eta ezkontzak

    Imane Merini (1992) Oujda, Maroko

    Marokon aniztasun kultural handia dago. Ospakizun berezietarako emakumezko janzkerak erakusten ditu. Ezkontzak Marokon.

  • Adriana Maria Errumaniako plater tipikoak

    Adriana Maria Schiau () Sibiu, Errumania

    Errumaniako plater tipikoak: "Sarmale" gabonetan (azarekin bildutako haragia eta arroza) eta "Mamaliga" (arto-irinaz eginiko opila). Zonaldearen arabera janari desberdina jaten da. "Mititei" (saltxitxa modukoak) tipikoak dira azoketako janari-postuetan.

  • Adriana Maria Aste Santuko ohitura: arrautzak margotzea

    Adriana Maria Schiau () Sibiu, Errumania

    Aste Santuan Errumanian ohitura da arrautzak margotzea eta Pazko Igandean lagun edo senideen artean arrautzak elkarren artean kolpatu eta gero jatea. Errumanian Aste Santua hemen baino astebete beranduago izaten da. Arrautzak margotzeko koloretako hauts bereziak egoten dira. Baina Mariak modu naturalean tindatzen ditu, tipula-orriekin batera egosita. Gainera, hostotxoak pegatzen dizkie, marrazkiak egiteko.

  • Khalila Lamkhanter Ramadan-a, purifikazio hilabete bat

    Khalila Lamkhanter Ouafa (1989) Fraita, Maroko

    Euskal Herriko eta Marokoko festak eta ohiturak ospatzen dituzte. Marokoko jaiak erlijioarekin lotuta daude. Ramadan-a zer den azaltzen du. Purifikazio hilabete bat da, bizitzan zerbait aldatzeko: besteei lagundu, elikaduran hobetu...

  • Khalila Lamkhanter Ohitura marokiarrak: errezuak, arkumearen jaia, halal elikagaiak...

    Khalila Lamkhanter Ouafa (1989) Fraita, Maroko

    Bost aldiz errezatzen dute musulmanek. Meka-ra begira errezatzen dute, alfonbra baten gainean. Arkumearen jaia ere ospatzen dute. Halal elikagaiak. "Halal" hitzak onuragarria esan nahi du.

  • carolina Szczygielska Poloniako Gabonak maite ditu

    Karolina Angelika Szczygielska (1998) Lubartów, Polonia

    Poloniako ohituren artean, Gabonak ditu atseginen. Euskal Herriarekin alderatuta, Polonian Gabonei sentimendu handiagoa jartzen zaiela iruditzen zaio. Santa Claus-ek ekartzen zituen opariak Polonian eta Olentzerok Zumarragan; naturaltasun osoz bizi zuen ohitura nahasketa hau.

  • michelina Szczygielska Poloniako jakiak prestatzen ditu hemen ere

    Michalina Szczygielska (1975) Lubartów, Polonia

    Orokorrean, poloniar erako jakiak prestatzen ditu etxean: Pierogiak (enpanadillak), bigos (aza eta haragi mota desberdinak), zopak... Ez daukate hemen prestatzen direnekin inolako zerikusirik.

  • Leo Nogales Extremadurako plater tipikoak

    Leonor Nogales García (1953) Valle de la Serena, Badajoz, Espainia

    Extremadurako platera tipikoak mantendu izan dituzte. Gurasoek "migak" (ogi-mamiak), potajea, gazpatxoa... egiten zituzten. Gisatuak.

  • Leo Nogales Bi munduren artean

    Leonor Nogales García (1953) Valle de la Serena, Badajoz, Espainia

    Gurasoek etxe egin berria utzi behar izan zuten Euskal Herrira etortzeko. Bueltatu zirenean gauzak falta ziren eta ez zegoen beraiek oroitzen zuten moduan. Ilusioa zapuztu zitzaiela dio Leok. Han zeudenean hona bueltatzeko gogoa sentitzen zuten.

  • Jokin Rodriguez Amaren herrira udak pasatzera

    Jokin Rodriguez Nogales (1982) Zumarraga, Euskal Herria

    Umetan amaren herrira ("pueblora") autobusez egiten zuten bidaia. Udak pasatzen zituzten han. Autobuseko ilusio giroa du gogoan. Hemendik eramaten zituzten gauzak eta handik bueltan ekartzen zituztenak. 14 orduko bidaia neketsuak izaten ziten. Bere nortasunaren parte bat handik dator.

  • Celia Rubio Hemengo jakiak prestatzen ikasi

    Celia Rubio Antolín (1940) Cobos de Cerrato, Palentzia, Espainia

    Aitak bi txerri hiltzen zituen eta txerrikiekin egiten zuten lapikokoa. Gaztelan aza bakarrik ezagutzen zuten, ez zerba edo espinakarik; horiek hemen ezagutu zituen. Galdetuz ikasi zuen jakiak nola prestatu.

  • Jon Maia "Karidadeko Benta"

    Jon Maia Soria (1972) Urretxu, Euskal Herria

    2003an "Karidadeko Benta" musika taldea sortu zuen. Bertsoa zegoen oinarri moduan. Doinuak beste lurralde batzuetatik hartzen zituzten, batez ere Mediterraneo aldekoak. Letretan ere ikusten da kultur aniztasuna.

  • Daniel Landart Hogei libururik gora idatzi ditu

    Daniel Landart Urruti (1946) ,

    Hogei libururik gora idatzi ditu: antzerkiak, poesiak, eleberriak, itzulpenak... baita kantuen hitzak ere.

  • Jon Maia "Karidadeko Benta"

    Jon Maia Soria (1972) ,

    2003an "Karidadeko Benta" musika taldea sortu zuen. Bertsoa zegoen oinarri moduan. Doinuak beste lurralde batzuetatik hartzen zituzten, batez ere Mediterraneo aldekoak. Letretan ere ikusten da kultur aniztasuna.

  • Jexux Eizagirre Munduko ipuinak

    Jexux Eizagirre Portillo (1948) ,

    Dobera elkartearen bitartez, munduko istorioak biltzen dituzten ipuin batzuk argitaratu zituen. Hauetako istorio batzuk nondik jaso zituen kontatzen du: Saharakoa ("Chertat eta lehoia"), Armeniakoa ("Mozoloaren bidea") eta Senegalgoa ("Txori txikia eta krokodiloa"). Ikastetxeetara joaten ziren bi hizkuntzatan kontatzera.

Gipuzkoako aldundia Eusko Jaularitza