Bizikidetza proiektuak

  • Thomas Courriel Kultur aniztasuna hobetzeko

    Thomas Pierre (1977) Paris, Frantzia

    Kultur aniztasuna hobetzeko ez daki zer egin daitekeen, baina proiektu hau ideia ona iruditzen zaio adibidez.

  • Cilla Ulrika Suomitar elkartea: Euskal Herria eta Finlandiaren arteko zubi

    Cilla Ulrika Pihlström (1962) Finlandia, Finlandia

    Suomitar izeneko kultur elkarte bat daukate, Euskal Herria eta Finlandia lotzen dituena. Hiztegia egin dute Finlandiera-Euskara, Euskara-Finlandiera.

  • Elisabeth Wassa Afrika-Euskadi elkartea

    Elisabeth Wassa Isimba (1978) Kinshasa, Kongo

    Afrika-Euskadi izeneko elkarte bat daukate. Jatorri askotako afrikarrak elkartzen dira, eta helburua euskal kultura ikastea da, denen artean euren seme-alabei erakusteko.

  • Lidia errusiera Nasledie elkartearen sorrera

    Lidia Kuznetsova (1981) Errusia, Errusia

    Errusiar hiztunen Nasledie elkartea 2009an sortu zuten, Donostiako kultur ekintzetan parte hartu ahal izateko. (Errusieraz alderantziz itzultzen du; lehenengo elkartearen izenaren esanahaia eta gero zergatik sortu zen)

  • Janusz Borko Poloniar lagun taldea

    Janusz Borkowski (1984) Suwaki, Polonia

    Badaukate talde bat planak egiteko Euskal Herrian bizi diren poloniarrek.

  • Naran Mongolia AHMER elkartean dago

    Naran-Erdene Tumur-Urgudul () Ulan Bator, Mongolia

    Hernanin bizi da, eta bertako elkarte batean dago: AHMER elkartean (SOS Arrazakeria). Toki askotako jendea elkartzen da han. Etxe garbitzaileen taldea osatu dute, eta jarduera asko egiten dituzte elkar laguntzeko.

  • Vahe Armenia Armeniarren elkartea

    Vahe Papyan (1993) Armadir, Armenia

    Elkarte bat daukate, ehundik gora armeniar biltzen dituena Gipuzkoan. Harreman du askorekin, eta batekin euskaraz ere hitz egiten du batzuetan, praktikatzeko.

  • alejandro bablea Hizkuntza asko jakitea onuragarri

    Alejandro Martinez (1982) Cangas del Narcea, Asturies

    Hizkuntzak jakiteak onura asko dakar, eta Donostian kultur aniztasuna sustatzeko hizkuntza gehiagoren erabilera bururatzen zaio. Kulturalki eta osasunarentzat onura ekartzen dio pertsonari.

  • Petra Elser Badu Bada elkartearen lana

    Petra Elser (1953) Frankfurt, Alemania

    Badu Bada elkartearen lana zein den azaltzen du. Integratzeko zailtasunei aurre egiteko sortu zen, duela sei urte. Euskal gizartera eta euskarara hurbiltzeko. Lan mundurako ere ematen dituzte ikastaroak. Gaur egun ez da atzerritarrentzat bakarrik.

  • Petra Elser Euskara, integrazio hizkuntza?

    Petra Elser (1953) Frankfurt, Alemania

    Atzerritar askok ez dute euskara integratzeko hizkuntza gisa ikusten. Harreman asko gaztelaniaz sortzen dira, eta ondoren ez dute euskara ikasteko beharrik ikusten. Lanean balio erantsia da euskara, bere ustez; horregatik hasi ziren lanarekin lotuta ikastaroak ematen.

  • Caroline alsaziera Alsazieraren transmisioa sustatzen

    Caroline Suss (1971) Estrasburgo, Alsazia

    Caroline, beste emakume batzuekin batera, alsaziera mantentzeko proiektu batean ari da lanean. Hori lortzeko gurasoen laguntza jasotzen ari dira, hizkuntzari buruzko jakintzak jaso eta ikasteko.

  • Eurig Argitaletxeak vs Webguneak

    Eurig Salisbury (1983) Cardiff, Gales

    Galeseraz zerbait argitaratu nahi izanez gero, ez da oso zaila. Hainbat argitaletxe daude galeseraz argitaratzen dutenak. Eurigek Internet bidez ere argitaratzen ditu bere lanak bere webgunean. Horrela bere lanaren inguruko kontrol guztia bere eskuetan dago.

  • Eurig Argitaletxeak vs Webguneak (galeseraz)

    Eurig Salisbury (1983) Cardiff, Gales

    Galeseraz zerbait argitaratu nahi izanez gero, ez da oso zaila. Hainbat argitaletxe daude galeseraz argitaratzen dituztenak. Eurigek Internet bidez ere argitaratzen ditu bere lanak bere webgunean. Horrela bere lanaren inguruko kontrol guztia bere eskuetan dago (galeseraz).

  • Rementeria zeinuena Gorreria duten pertsonen komunitatea

    Carolina Rementeria Fernández (1988) Bilbo, Euskal Herria

    Gor komunitatea daukate gorreria duten pertsonek, eta identitatea ematen die horrek.

  • Sire mandinkera Zumaiako senegaldarrak

    Sire Damba (1979) Kedougou, Senegal

    Hemengo senegaldarrekin duen harremana. Etorri zenean, senegaldar bakarra zen Zumaian. Afrikarren elkartea sortu dute.

  • Sire mandinkera Antzezlana mutilazioaren kontra

    Sire Damba (1979) Kedougou, Senegal

    Antzezlan bat egin dute Afrikako errealitatea erakusteko (mutilazio genitalaren kontra).

  • Mia suomiera Suomitar elkartea

    Mia Rissanen (1963) Helsinki, Finlandia

    Hemengo finlandiarrek Suomitar Euskal Herria-Finlandiar elkartea sortu zuten. Euskara-suomiera hiztegia plazaratu zuten. Urtean behin ospakizuna egiten dute, Gabon Txiki gaua (finlandiar erara, sauna saioarekin). Badu harremana beste herrialde batzuetako jendearekin ere.

  • Mia suomiera Suomitar elkartea (suomieraz)

    Mia Rissanen (1963) Helsinki, Finlandia

    Hemen bizi diren finlandiarrek sortutako elkarteari buruz hitz egiten du, zein jarduera egiten dituzten, eta beste herrialde batzuetako jendearekin duen harremana aipatzen du. Aurrez euskaraz esandakoa, orain suomieraz.

  • Fatou diolera Afrikarren elkartea

    Fatou Badji (1979) Dakar, Senegal

    Afrikako toki askotako jendea bizi da Zumai inguruan, eta elkartea daukate. Oso ondo konpontzen dira.

  • Gabriel-nahuatlera Kooperatiba bateko sortzaile

    Gabriel Vazquez Chavez (1972) Cuetzalan Puebla, Mexiko

    Orain dela 39 urte kooperatiba bat sortu zuten, nekazaritzako eta elikaduraren inguruko arazoak eta lehentasunak lantzeko helburuarekin. Horrez gain, hezkuntzan aldaketak egiten ari dira eta, horretarako, Euskal Herriko laguntza jasotzen ari direla dio. Umeei naturaren garrantzia erakutsi nahi die, baita natura maitatzen ere.

  • Gabriel-nahuatlera Kooperatiba bateko sortzaile (nahuatleraz)

    Gabriel Vazquez Chavez (1972) Cuetzalan Puebla, Mexiko

    Kooperatibaren inguruan hitz egiten du, zer den eta zertan egiten duten lan (nahuatleraz).

  • Elias-guaraniera Gizartearen sentsibilizazioa

    Elias Caurey (1977) Ipitakuape, Bolivia

    Elias idazlea da, eta formazioz soziologo eta antropologoa. Azken urteetan hezkuntzaren inguruan aritu da lanean. Horrez gain, gizartea sentsibilizatzen saiatzen ari dira guaranierarekin.

  • Olga kaqchikelera Hezkuntza alternatibo baten alde

    Olga Sitan Miculax (1982) Patzun, Guatemala

    Eskola batean egiten du lan. Bertan hainbat proiektu eramaten dira aurrera: gazteen lidergoa, emakumeen ahalduntzea, hezkuntza arloa, etab. Bera hezkuntza arloan dago. Honen helburua, gizartearentzako eskola alternatibo bat sortzea da. Umeei beraien kultura eta identitatea zein den erakustea, baita baloreak ere. Euskal Herrian dagoen egoerak inspiratu, eta bizitzen ari den prozesuak zerbaitetarako balio duela erakusten dio.

  • Araceli Juarez Mixtekera biziberritzeko ahaleginak

    Araceli Juarez Chavez (1988) San Juan Mixtepec, Oaxaca, Mexiko

    Hizkuntza idatziaren oinarriak ezarri, eta elkarlanean oinarrituz eskoletara iristea lortu. Komunitatean arreta jarriaz, gazteen elkarlanari esker, proiektu desberdinak burutuko dituzte. Hizkuntza berreskuratzea helburu hartuta, musika, dantza, sare sozialak etab. erabiliko dituzte.

  • Araceli Juarez Legediaren hutsuneak elkarlanaren bitartez bete nahian

    Araceli Juarez Chavez (1988) San Juan Mixtepec, Oaxaca, Mexiko

    Hizkuntzaren alde egiten den lana ez dago legez onartua Mexikon, eta komunitateak du giltzarria. Boluntarioen lanean oinarritua dago.

  • Marcos yukatakera Haurrei artea yukatakeraz eskaintzea helburu duen proiektua

    Marcos Regino Pech Naal (1988) Xaya, Yukatan, Mexiko

    Gaur egun herri elkarte batean ari da lanean; bertan, yukatakera hitz egiten duten haurrekin ibiltzen dira lanean. Hezkuntza ez-formalaren barruan dago proiektu hori, eskolaz kanpoko ekintza moduan, artea haurrei ematea helburu izanik. Marcosek haurrei literaturari buruz hitz egiten die, yukatakerazko literaturari buruz. Horrez gain, proiektuak beste adar batzuk ditu, musika adibidez. Proiektu horretan helburu komun bat dago: haurrekin lantzen diren adar guztiak yukatakeraz izatea, hain zuzen.

  • Tui hatxakui Huin Kuineko eskola-politika espezifikoa

    Tui Jose Benedito (1973) Tarauacá, Brasil

    2001etik irakasle moduan egiten du lan Tuik. Gainera, elkarte batean ere aritzen da lanean. Elkarte horretan hizkuntza indartzeko egiten dute lan; kulturako hainbat aspektu lantzen dituzte eta baita arlo ekonomikoa ere. Orain dela urte batzuetatik, eskoletako hainbat irakaslerekin batera eskoletako politikaren inguruan dabiltza lanean. 2006an Huin Kuineko herrixkentzako eskola-politika zehatz bat sortzeari ekin zioten, baita material didaktikoa sortzeari ere.

  • Tui hatxakui Huin Kuineko eskola-politika espezifikoa (hatxa kuineraz)

    Tui Jose Benedito (1973) Tarauacá, Brasil

    2001etik irakasle moduan egiten du lan Tuik. Gainera, elkarte batean ere aritzen da lanean. Elkarte horretan hizkuntza indartzeko egiten dute lan; kulturako hainbat aspektu lantzen dituzte eta baita arlo ekonomikoa ere. Orain dela urte batzuetatik, eskoletako hainbat irakaslerekin batera eskoletako politikaren inguruan dabiltza lanean. 2006an Huin Kuineko herrixkentzako eskola-politika zehatz bat sortzeari ekin zioten, baita material didaktikoa sortzeari ere. (hatxa kuineraz)

  • Khalila Lamkhanter Bizikidetza ekimenak

    Khalila Lamkhanter Ouafa (1989) Fraita, Maroko

    Familiarekin parte hartu du herrian antolatutako auzotarren arteko afarietan. Bizikidetzako ekimen gehiago behar dira.

  • Jon Maia Jonen hitzaldien harrena ona

    Jon Maia Soria (1972) Urretxu, Euskal Herria

    Ikastetxe edo elkarteetan hitzaldiak eman izan dituenean harrera beti oso hunkigarria eta esker onekoa izan da. Nahiz eta gehienek ez duten euskara ikasi, oso harro daude beraien bilobek ikasi dutelako.

  • Souad Itzultzaile-lanak egiten ospitalean emakume etorkinekin

    Souad Ouafa Hamriri (1968) Torres de Alcala, Maroko

    El Amal emakumeen elkarteari buruz hitz egiten du. Emakume asko gaztelera jakin gabe heltzen dira eta gertatu izan zaio ospitalean lanean egonda, itzultzaile lanak egin behar izatea emakumeak erditzera doazenean.

  • Sidi Bizikidetza proiektu gehio egon beharko liratekeen

    Sidi El Bouanani Ouafa (1990) Zumarraga, Euskal Herria

    Bizikidetza proiektu batean parte hartu zuen. Herrialde ezberdinetako jendea biltzen ziren hitz egiteko, afariak egiteko... Harreman onak sortu ziren. Horrelako proiektu gehiago egon beharko lirateken.

  • Amaia Hennebutte Desafio eta proiektu berrien zalea

    Amaia Hennebutte (1972) ,

    Proiektuak, erronkak behar ditu bizitzeko eta horiek biziarazten dute.

  • Amaia Hennebutte IKUSI MIKUSI ekitaldiaz

    Amaia Hennebutte (1972) ,

    Ikusi-Mikusi ekitaldiarekin (Euskal Herriko eta soilik euskarazko lehen haur literatura azoka, Saran ) lortu nahiko lukeena. Euskal haur literaturaz kontzientzia hartzea.

  • Amaia Hennebutte "Haur bat liburu bat" proiektuaz

    Amaia Hennebutte (1972) ,

    Ikusi-Mikusi ekitaldiko “Haur bat liburu bat” proiektua: haur bakoitzari bonu bat eman nahi zion eta lehen euskarazko liburua erosi ahalko zuen horrekin. Ez da bururaino eraman ahal izan.

  • Amaia Hennebutte Euskal Herri osoko haurrak biltzeko gunea da mugaz gaindi

    Amaia Hennebutte (1972) ,

    Ikusi-Mikusi ekitaldian haurrak gurutzatzea da helburua eta Covidaren oztopoa muga handia bihurtu da. Sara horretarako erreferentziazkoa da.

  • Aizpea Goenaga "Bidea eraikitzen" dokumentalaz eta bizikidetzaz

    Aizpea Goenaga Mendiola (1959) ,

    "Bidea eraikitzen" dokumentala egin dute, Donostiako hiritar foroan bizikidetza lantzen aritu direnek. Elkarbizitza eraikitzea gizartearen ardura dela dio. Gaiari buruzko iritzia ematen du.

  • Daniel Landart Euskal departamentuaren hasiera

    Daniel Landart Urruti (1946) ,

    Euskal departamentuaren sorreran parte hartu zuen. “Xanza handia izan dut mogimendu horien guztien abian parte hartu baitut xumeki. Zinez aberatsa izan da niretzat, ez diruz, bai izatez”.

  • Jon Maia Jonen hitzaldien harrera ona

    Jon Maia Soria (1972) ,

    Ikastetxe edo elkarteetan hitzaldiak eman izan dituenean harrera beti oso hunkigarria eta esker onekoa izan da. Nahiz eta gehienek ez duten euskara ikasi, oso harro daude beraien bilobek ikasi dutelako.

Gipuzkoako aldundia Eusko Jaularitza