Migrazioak

  • Etsuko Oku Londresen bizi izan zen 21 urtez

    Etsuko Oku (1956) Chiba, Japonia

    Donostiara iritsi baino lehen, Londresen bizi izan zen. Ingelesa ikastera joan zen hara, eta 21 urte eman zituen.

  • Edina Hungaria Hungariatik Donostiara

    Edina Eszter (1977) Hungaria, Hungaria

    Hungaria eta Donostiatik aparte ez da beste inon bizi izan.

  • Alia Indonesia Lagunak egitea pixka bat zaila

    Alia Adhia (1982) Yakarta, Indonesia

    Egin dituen harremanak batez ere ikaskideekin izan dira, baina zaila da baita ere, denak kanpotarrak izanik askok gero alde egiten baitute; beraz, harreman gehien senarraren lagunekin eta familiarekin eta Indonesiako beste neskekin dauka.

  • Alia Indonesia Gero eta asiar gehiago Donostian

    Alia Adhia (1982) Yakarta, Indonesia

    Hizkuntza asko daude Donostian: Europa, Amerika, Asiako jendea...Hasieran ez zitzaion iruditzen hainbeste kanpotar zegoenik, baina denbora pasa ahala, ikusi du baietz. Iruditzen zaio gero eta asiar gehiago etortzen dela bertara, gainera, nola bera asiarra den, gehiago fijatzen da horretan.

  • Ruta Lituania Bere sorterriko jenderik ez Donostian

    Ruta Grinyte (1986) Lituania, Lituania

    Ez du bere herrialdeko beste inor ezagutu Donostian daramatzan sei urteetan.

  • salman turkiera Errefuxiatu bezala Alemaniara

    Salman Garip (1980) Kahraman Maraç, Turkia

    7-8urte zituela, Turkiatik alde egin behar izan zuten eta Alemanian sei hilabetez errefuxiatu egon ondoren, Londresera joan ziren bizitzera. Bertan ia 25 urte pasa dituzte harrezkerotik.

  • Lama Hizkuntzen ikasketa prozesuak zailak izan ziren

    Acharya Lama Sönam Rabgye (1973) Nepal, Nepal

    Nahiko zaila izan zuen beste hizkuntzak ikastea; tibetera budismoarekin duten loturagatik ikasi zuen. Katmandura joan zenean, komunikazio zailtasunak eduki zituen; izan ere, bertan ez zuten bere herriko dialektoa ulertzen. Beraz, nepaliera ere ikasi behar izan zuen. Hortik Indiara joan zen unibertsitate budista batera ikastera, eta bertako hizkuntza ikasi behar izan zuen. Ikasketak bukatu ondoren, mendebaldera bidaiatu zuen askotan, eta komunikatzeko ingelesa ikasi behar izan zuen. Alemaniara joan zen bizitzera, eta bertan, jende askok ez duenez ingelesez egiten, alemana ere ikasi zuen. Prozesuak zailak izan arren, oso onuragarria da hizkuntzak ikastea bai bakoitzaren buruarentzat eta ingurukoentzat, komunikazioa oso garrantzitsua baita.