Zergatik aldatu bizitokiz

  • Jie Shen Madrildik Euskal Herrira ikastera

    Jie Shen (1983) Suzhou, Txina

    Madrilera joan zen ikastera, eta, Euskal Herrira bidaiatu zuen batean, orain bere senarra dena ezagutu zuen. Hona etorri zen ikastera, eta hemen topatu du lana.

  • Ling Hong Kongetik Donostiara bizitzera

    Zhanpeng Ling (1990) Hong Kong, Txina

    Hong Kongen jaio zen 1987an. Euskal Herrira 2001ean iritsi zen, gurasoekin batera. Gaztelania zaila iruditu zitzaion hasiera batean, baina zortzi hilabetean-edo ikasi zuen. Etorri zenean artean txinatar gutxi zegoen Donostian.

  • Ling Donostiara etortzeko arrazoiak

    Zhanpeng Ling (1990) Hong Kong, Txina

    Donostiara etortzeko arrazoia: amak (banandu egin zen, 52 urterekin) bere senarra izango zena ezagutu zuen. Gizon hura Donostian jatetxe txinatar bat ireki zuen lehenatarikoa izan zen ("Pekin" jatetxea).

  • Zishan Tariq Mutikoa zela etorri zen

    Zishan Tariq (1993) Pakistan, Pakistan

    Duela hamaika urte etorri zen, gurasoekin. Ikasketak bertan egin zituen eta orain lanean dabil.

  • Zishan Tariq Aita etorri zen lehenengo

    Zishan Tariq (1993) Pakistan, Pakistan

    Bere aita lehenago etorri zen, eta gero familia ekarri zuen hona.

  • Wednesday Silva Bissautik Kubara, handik Portugalera eta ondoren Euskal Herrira

    Wednesday Silva Lopez (1976) Bissau, Ginea Bissau

    Euskal Herrira Master bat ikastera etorri zen, Kubatik. 11 urterekin joan zen Kubara bizitzera, ikasketa beka batekin. Bere adineko asko bidali zituzten, barnetegi batera. Portugalera joan zen bi urterako eta handik Oñatira.

  • Ding Chen Gurasoak txinatarrak

    Ding Chen Yin (1995) Arrasate, Euskal Herria

    Gurasoak txinatarrak ditu. Zonalde beretik etorritako txinatar asko ezagutzen ditu.

  • Cilla Ulrika Gaztelaniak ekarri zuen Euskal Herrira

    Cilla Ulrika Pihlström (1962) Finlandia, Finlandia

    Euskal Herrira gaztelania ikastera etorri zen lagun batzuekin, unibertsitatera. Beste hizkuntza bat ere badela konturatu zen, euskara. Unibertsitatean hasi zen lanean.

  • Elisabeth Wassa Kongotik Euskal Herrira, maitasunak ekarrita

    Elisabeth Wassa Isimba (1978) Kinshasa, Kongo

    2003. urtean etorri zen Euskal Herrira, Kongon ezagututako euskaldun batekin ezkondu ostean.

  • Lidia errusiera Errusiatik Donostiara, 19 urterekin

    Lidia Kuznetsova (1981) Errusia, Errusia

    19 urterekin etorri zen, duela 14 urte. Bizitza hobeagoaren bila etorri zen familia osoa. Madrilera joateko asmoa zuten, baina Donostiara iritsi ziren eta bertan geratu.

  • Andre Gomis Donostiara iritsi baino lehen bizi izan den lekuak

    André Laurence Gomis (1963) Senegal, Senegal

    2000. urtean iritsi zen Donostiara, Almerian, Bartzelonan eta Bilbon barrena ibili ondoren. Donostia bere bigarren etxetzat dauka, Senegalen ondoren.

  • Andre Gomis Donostiara iritsi baino lehen bizi izan den lekuak (frantsesez)

    André Laurence Gomis (1963) Senegal, Senegal

    Donostiara iritsi baino lehen bizitu izan den lekuen berri ematen du Andrék, frantsesez.

  • Etsuko Oku Txiban jaio zen, Japonian

    Etsuko Oku (1956) Chiba, Japonia

    Etsukok bere burua aurkezten du: Txibakoa da jaiotzez, Londresen ezagutu zuen orain bere senarra den gizon euskalduna, eta Donostian ezkondu ziren.

  • Etsuko Oku Dendak eguerdian ixtea arraro

    Etsuko Oku (1956) Chiba, Japonia

    Hemengo lehen hilabeteak nolakoak izan ziren kontatzen digu: denden ordutegiak eta jateko ordutegiak oso arraroak egiten zitzaizkion.

  • Barry Manley Ingeleseko irakasle gisa etorri

    Barry Manley (1961) Cork, Irlanda

    Irlandan krisia zegoen, eta 22 urterekin Irunera etorri zen ingeles irakasle gisa lan egitera.

  • Davide Filgueiras Cabaleiro Zerk ekarri zintuen Euskal Herrira?

    Davide Filgueiras Cabaleiro (1982) Coruña, Galizia

    Lagun asko ditu bertan. Lan proiektua ere amaitzen ari zitzaion, eta bi urteko ikastaro bat egitera etorri zen bertara. Hala ere, Euskal Herrian gelditzea erabaki du eta bost urte daramatza hemen.

  • Helen Groome Lanagatik Euskal Herrira

    Helen Groome (1958) Erresuma Batua, Ingalaterra

    Basogintzarekin loturiko tesia egitera joan zen Madrilera, eta ondoren, Euskal Herrira hurbildu zen lanarekin jarraitzera. Bertan lana eskaini zioten, eta onartu egin zuen.

  • Jordi Estivill i Castany Maitasunak ekarri zuen Euskal Herrira

    Jordi Estivill i Castany (1985) Bartzelona, Katalunia

    Bere bikote ohia euskalduna zen, eta Bartzelonan elkarrekin bizi ondoren, Euskal Herrira etortzea erabaki zuten.

  • Jordi Estivill i Castany Lan aukera gehiago Euskal Herrian

    Jordi Estivill i Castany (1985) Bartzelona, Katalunia

    Lan bila ari zen Jordi elkarrizketa egin zen unean. Bere irudipena zen Euskal Herrian lana topatzea errazagoa zela, egoera sozio-ekonomikoa ere hobea delako. Euskara jakitea ere abantaila bat da lana topatzeko orduan.

  • Janusz Borko Maitasunak ekarri zuen Euskal Herrira

    Janusz Borkowski (1984) Suwaki, Polonia

    Bere neskalagunarengatik bizi da Euskal Herrian. Neskalagunak Erasmus egin zuen Polonian, eta han ezagutu zuten elkar.

  • Naran Mongolia Austriatik Euskal Herrira

    Naran-Erdene Tumur-Urgudul () Ulan Bator, Mongolia

    Nolatan iritsi zen Euskal Herrira. Bost urte igaro zituen Austrian, baina ez zuen han geratzerik lortu. Bere ahizpa Urnietan bizi zen; ilobak hemen jaio ziren.

  • Naran Mongolia Mongolia oso eguzkitsua

    Naran-Erdene Tumur-Urgudul () Ulan Bator, Mongolia

    Mongolia oso eguzkitsua da eta Espainia ere hala zela esan zioten, baina Euskal Herrian euri asko egiten du.

  • Naran Mongolia Bizimodu hobearen bila, Europara

    Naran-Erdene Tumur-Urgudul () Ulan Bator, Mongolia

    Nolatan joan zen Mongoliatik Austriara. Ez zen erraza izan. Txekiar Errepublikara joan zen lehenengo. Bizimodu hobearen bila abiatu zen.

  • Naran Mongolia Europan bizitzeko, eragozpenak

    Naran-Erdene Tumur-Urgudul () Ulan Bator, Mongolia

    Txekian atxilotu egin zuten, muga igarotzeagatik. Austrian errefuxiatu zentro batean egon zen; poza sentitu zuen, ez zutelako exportatu, eta beldurra ere bai.

  • Sara Egipto Senarraren lanarengatik etorri zen

    Sara El Houssiny (1986) El Cairo, Egipto

    Sararen senarra Euskal Herrira etorri zen lanera, Donostiara, eta ezkondu zirenean, bera ere bai. Alejandriakoak dira biak, eta familiakoak.

  • Anneli Estonia Alemanian ezagutu zuen mutil-lagun euskalduna

    Anneli Kurg (1979) Estonia, Estonia

    Bere mutil-laguna eta biek Alemanian ezagutu zuten elkar, Municheko October Festen, eta mutila hemengoa da. Horregatik etorri da Donostiara bizitzera.

  • Radi Bulgaria Aitaren lanagatik Euskal Herrira

    Radi Stoyanova (1999) Bulgaria, Bulgaria

    4 urte daramatza Euskal Herrian bizitzen. Bere familiarekin etorri zen Lasartera, aitaren lanagatik. Etxean bulgarieraz hitz egiten du.

  • Eunhye Korea Nolatan Koreatik Donostiara?

    Eunhye Kim (1973) Seul, Hego Korea

    Koreatik lanera, Santiago bidea egitera eta gaztelania ikastera joan zen Espainiara. Donostiara turismoa egitera etorria zen batean, bere senarra ezagutu zuen, eta orain hemen bizi da.

  • Vahe Armenia Etorkizun hobeago baten bila

    Vahe Papyan (1993) Armadir, Armenia

    Bere familia Euskal Herrira aukera hobeagoen bila etorri zen; gainera, hizkuntza antzekoa zela iruditzen zitzaienez, tokiren bat aukeratzekotan, hauxe iruditu zitzaien ona.

  • Eugene Ukraina Lehenik oporretan egon ziren hemen

    Eugene Zheleznyi (1991) Talne, Ukraina

    Bertara bizitzera etorri baino lehen, oporretan egon ziren Donostialdean bi astez, eta horren ondorioz hona etortzea erabaki zuten, polita delako eta ezagun batzuk esan zietelako bertan bizitzea ondo dagoela.

  • Edina Hungaria Hamar urte Donostian, bikotearekin

    Edina Eszter (1977) Hungaria, Hungaria

    Mutila hemengoa duelako etorri zen Donostiara bizitzera, duela hamar urte (elkarrizketa garaian); bertara iritsi eta Hizkuntza Eskola Ofizialean gaztelania ikasten hasi zen, ez baitzekien tutik ere. Bikotearen familiak ingelesez egiten duenez, lehen hiru urteetan hala komunikatzen ziren.

  • Marlijn Herbehereak Estatu Batuetatik Donostiara

    Marlijn Van Ijzeren (1978) Amersfoort, Herbehereak

    Ameriketako Estatu Batuetatik Europara bueltatu nahi zuen Marlijnek. Bere senarrak Donostian lana bilatu zuen, eta Donostiara etorri ziren.

  • Alia Indonesia Abu-dabitik Donostiara

    Alia Adhia (1982) Yakarta, Indonesia

    Senarra eta biak Abu-dabin bizitzen saiatu ziren lehenago, bertan baitzegoen lanean, baina familia edukitzeko eta lanerako hobea zelako, senarraren sorterrira itzuli ziren, hau da, Donostiara.

  • Nikos Grezia Donostiara, postdoc-a egitera

    Nikos Politakos (1982) Atenas, Grezia

    Nolatan etorri zen Donostiara, EHUra postdoc-a egitera. Gustatu egin zitzaion, eta ia sei urte daramatza hemen.

  • Ruta Lituania Unibertsitateko ikasketak bukatuta etorri zen

    Ruta Grinyte (1986) Lituania, Lituania

    Sei urte daramatza Donostian bizitzen (elkarrizketa garaian). Unibertsitateko ikasketak bukatzean, irakasle batek esan zion hemen bazegoela lan aukera bat; eskaria bidali zuen eta onartu egin zuten.

  • Yiwen taiwan Alemanian mutil donostiarra ezagutu zuen

    Yiwen Wang (1981) Kaohsiung, Taiwan

    Alemaniara joan zen musika klasikoa ikastera, eta han nere senarra dena ezagutu zuen, donostiarra. Horregatik etorri zen, 2010ean.

  • salman turkiera Londresen neska euskalduna ezagutu

    Salman Garip (1980) Kahraman Maraç, Turkia

    Londresen bizi zela Euskal Herriko neska bat ezagutu zuen, eta bi urte han elkarrekin egon ondoren, bertara etorri ziren.

  • salman turkiera Errefuxiatu bezala Alemaniara

    Salman Garip (1980) Kahraman Maraç, Turkia

    7-8urte zituela, Turkiatik alde egin behar izan zuten eta Alemanian sei hilabetez errefuxiatu egon ondoren, Londresera joan ziren bizitzera. Bertan ia 25 urte pasa dituzte harrezkerotik.

  • aurel albaniera Donostiara 2003an etorri zen

    Aurel Ibo (1973) Korça, Albania

    Donostiara etorri baino lehen Londonen bizi zen; bertan bere emaztea dena ezagutu, euskalduna, eta 2003an Donostiara etorri ziren.

  • Lama 22 urterekin, Nepaletik Indiara ikastera

    Acharya Lama Sönam Rabgye (1973) Nepal, Nepal

    Nepalen jaioa, Tibetekin muga egiten duen ipar aldekoa, izena Sönam Rabgye du; 22 urterekin Indiara joan zen monastegi batera eta monje bilakatu zen. Bertan, hamar urteko ikasketak egin zituen. Elkarrizketa garaian 54 urte zituen, 1962an jaioa baita. Nisan, bere jaioterriko hizkuntza hitz egiten du; tibetera, nepalera, ingelesa apurtxo bat eta alemaniera pixka bat.

  • Tina Eslovenia Maitasunak ekarria

    Tina Zigart (1985) Maribor, Eslovenia

    Maitasunagatik etorri zen, hemengo mutil bat ezagutu zuelako. Lau urte daramatza Donostian.

  • Andreea Aitaren lanak ekarri zituen hona

    Andreea Denisov (1990) Bucarest, Errumania

    Familian aitona arrantzalea zen, eta baita aita ere. Aita hona etorri zen lanera, eta ondoren familia guztia, batera egoteko.

  • Mavuso Xhosera, hizkuntza zaila

    Macebo Mavuso () Hego Afrika, Hego Afrika

    Euskal Herrian bisitan dago. Izan ere, txotxongiloen naizoarteko jaialdian parte hartzen du bere taldeak, eta xhoseraz, ingelesez eta euskaraz izan da emanaldia. Xhosera kulturaren inguruan dago oinarritua. Bere hizkuntza oso zaila dela dio.

  • Mavuso Herbeheretako konpaiñia batekin biran

    Macebo Mavuso () Hego Afrika, Hego Afrika

    Herbeheretako antzerki konpainia batekin elkarlana dauka. Bere lan bat han egiten ari zela, konpainia hori ezagutu eta kontaktuan jarri zen beraiekin lana egin nahi zuelako. Hala, elkar ezagutzen joan eta biran zebiltzan elkarrekin, Tolosan.

  • Malu Senegaldik hona; euskara ikasi zuen lehenengo

    Jorge Naur Mango Barai (1980) Ginea Bissau, Ginea Bissau

    Senegalen bizi izan zen. Bere emaztea dena han ezagutu zuen, eta hona etorri zen, ezkonduta. Euskara ikasi zuen gaztelania baino lehenago. Andoainen ibili zen euskara ikasten, AEKn. Ia sei urte daramatza Euskal Herrian.

  • Bake Diatta Senegalen neska euskaldun bat ezagutu

    Bake Diatta (1972) Senegal, Senegal

    Neska euskaldun bat ezagutu zuen Senegalen, eta harremana mantendu zuten; oporrak zituenero hara joaten zen eta neska. Geroago, Bake ere Euskal Herrira etorri zen.

  • clara martin Euskara-gaztelania elebitasuna ikertzera etorria

    Clara Martin (1978) Lyon, Frantzia

    Neurozientzien ikertzailea da: elebitasuna ikertzen du, eta horrek ekarri zuen Euskal Herrira. Galesen eta Katalunian egon da aurretik. Orain euskara-gaztelania elebitasunari buruzko ikerketa egiten ari da, Donostian.

  • Omar kurduera Bikotekide euskalduna

    Omar Erten (1979) Mardin, Turkia, Kurdistan

    Euskal Herrira 2014an etortzeko aukera izan zuen. Bere bikotea hemengoa da, eta Euskal Herriaren berri bazuen etorri baino lehen. Hala ere, bere edertasunak harrituta uzten du. Hemen oso gustura bizi da.

  • Omar kurduera Bikotekide euskalduna (kurdueraz)

    Omar Erten (1979) Mardin, Turkia, Kurdistan

    Omarrek Euskal Herrira etortzeko arrazoien inguruan kurdueraz jarduten du.

  • alejandro bablea Master bategatik eta maitasunagatik etorri zen Donostiara

    Alejandro Martinez (1982) Cangas del Narcea, Asturies

    Donostiara bizitzera etorri zen, bertan BCBLn master bat ikasteko; Euskal Herrian ikerkuntza alorra oso ondo dagoelako. Bere orduko neska, orain emaztea dena, bertan bizi zenez, elkarbizitzarako apustua egin zuten.

  • tarana azerbaian Bikotekidearengatik etorri zen

    Tarana Karimova (1977) Culfa, Azerbaijan

    Nolatan etorri zen hona. Donostiako bikotekidea izan zuen, eta berarengana etorri zen. Familia sortu zuten, eta hemen egin du bizimodua.

  • Miki Lamedica Italiatik Euskal Herrira

    Miki Lamedica (1986) Assisi, Italia

    Erasmus egin zuen Portugalen eta han ezagutu zuen orain bere bikotea dena, euskalduna. Karrera bukatu ondoren, Euskal Herrira etorri zen bizitzera.

  • Petra Elser Nolatan Euskal Herrira?

    Petra Elser (1953) Frankfurt, Alemania

    Bi urte daramatza Donostian. Aurretik hamar urte igaro zituen Urnietan. 80ko hamarkadan etorri zen lehen aldiz, eta bizitzera geroago, bertako bikotekidea zuelako.

  • Lizuma letoiera Bi urte Donostian bizitzen

    Laura Lizuma (1988) Mazsalaca, Letonia

    Master bat amaitu ondoren etorri zen Donostiara bizitzera, jada bi urte daramatza bertan bizitzen. Lehendik etorria zen Donostiako zinemaldira.

  • Durk frisiera Ikerbasque programak ekarri zuen Donostiara

    Durk Gorter (1952) Easterwâlde, Frisia

    Donostiara Ikerbasque programaren bidez etorri zen, duela 9 urte. Hezkuntza eleanitzari buruzko ikerketa egiten dihardu eta hizkuntza gutxituen gaineko ikerketak ere bai.

  • Thomas daniera Donostiara etortzearen arrazoiak

    Thomas Frederiksen (1978) Copenhague, Danimarka

    2007an iritsi zen Donostiara, ikasketekin loturiko ikerketa proiektu bat burutzera.

  • Lela Iosaba Erasmus programarekin etorri zen

    Lela Iosava (1983) Tbilisi, Georgia

    Erasmusekin etorri zen Euskal Herrira, 2014an. Doktoregoa egiten ari da orain, EHUn.

  • Marketa Kostalova Zazpi asterako Donostian

    Marketa Kostalova (1996) Praga, Txekiar Errepublika

    Zergatik etorri den kontatzen du. Zazpi asterako etorri da, familia batera bi ume zaintzera.

  • Marketa Kostalova Donostian, gaztelania praktikatzen

    Marketa Kostalova (1996) Praga, Txekiar Errepublika

    Txekiar Errepublikan hasi zen gaztelania ikasten, baina praktikatzea da onena. Donostiako egonaldia oso ondo etortzen ari zaio horretarako.

  • Yuriy Zadorozhnyak Gustura bizi da Donostian

    Yuriy Zadorozhnyak (1978) Ukraina, Ukraina

    Gustura bizi da Euskal Herrian bere familiarekin Yuriy. 22 urte zituenetik bizi da Donostian. Bere semea Donostian jaio zen.

  • Blanca Rocio Zergatik etorri zinen Euskal Herrira?

    Blanca Rocío Tabi Fuérez (1983) Otalavo, Ekuador

    18 urterekin iritsi zen Madrilera. Bertatik Euskal Herrira etorri zen lan kontuengatik, lehenengo Iruñera eta ondoren Donostiara.

  • Danitza Rosilla Nolatan Euskal Herrira?

    Danitza Rosilla () Peru, Peru

    Gurasoek lana galdu zuten Perun, eta hona etorri ziren, eta ondoren beraiek, anaia eta bera. Bere birraitona, berriz, Perura joan zen lan bila.

  • Surendra Pantha Leku merkeagoaren bila, Danimarkatik Europa hegoaldera

    Surendra Pantha (1980) Pokhara, Nepal

    Danimarkatik etorri da Euskal Herrira. Ikastera joan zen hara, nazioarteko kultura, baina bizimodua garestia zen han, eta horregatik etorri zen.

  • Diana Glebkute Maitasunak ekarri duen Donostiara

    Diana Glebkute (1981) Vievis, Lituania

    Maitasuna zela eta etorri zen Euskal Herrira.

  • Petur faroera Donosti CUPen parte hartzera, Donostiara

    Petur í Gong (1973) Faroe uharteak, Faroe Uharteak

    Donostian egotearen arrazoia azaltzen du. Donosti CUPen parte hartzera etorri dira, gaztetxoekin. Aurretik Bartzelonan egon dira. Hirugarren aldia dute hemen.

  • Fadilu Ghanatik Euskal Herrira

    Fadilu Salifu (1997) Ghana, Ghana

    6 urte zituela etorri zen Fadilu Euskal Herrira, eta 13 daramatza jada hemen bizitzen.

  • Chuserra Aragoitik Euskal Herrira

    Chuserra Barrios Irache (1980) Zaragoza, Espainia

    Chuserra Aragoikoa da: Zaragozakoa, hain zuzen ere. Ondarrun bizi da baina Donostian ere bizi izan zen.

  • Eurig Zergatik Euskal Herrian?

    Eurig Salisbury (1983) Cardiff, Gales

    Bertsozale Elkarteak antolatutako inprobisazio jardunaldi batzuetan parte hartzera etorri da. Galesen inprobisazioaren kontua oso garrantzitsua da, eta bera inprobisatzen aritzen denez, horri buruz hitz egitera eta besteen esanak entzutera etorri da.

  • Marta Etiopia Maitasunak ekarri zuen Hondarribira

    Marta Abiy (1986) Etiopia, Etiopia

    Bere senagarrarengatik etorri zen Euskal Herrira.

  • Rementeria zeinuena Euskal Herrian zeinu hizkuntzarentzat aukerak

    Carolina Rementeria Fernández (1988) Bilbo, Euskal Herria

    Euren herrialdeetan baliabide gutxi dituztelako etortzen dira gorreria duten pertsona batzuk Euskal Herrira. Ikastetxeetan zeinu hizkuntza erakusten diete eta gurasoentzako ere badaude ikastaroak.

  • Len irlandakoa Urtebete pasatzeko asmoz etorri zen Euskal Herrira

    Len Bux (1967) Dublin, Irlanda

    Urtebeteko denboraldi bat pasatzeko asmoz etorri zen Euskal Herrira, baina oso gustukoa zuenez eta maitemindu egin zenez bertan gelditzea erabaki zuen.

  • Marie susuera Bizi-baldintza txarrak zirela eta etorri zen Euskal Herrira

    Marie Toure (1976) Konakry, Gineako Errepublika

    Gineako bizi-baldintza txarrengatik etorri zen Euskal Herrira, musika talde bat eratzeko asmoz. Ondoren dantza afrikarren irakasle lanetan hasi zen.

  • Marie susuera Bizi-baldintza txarrak zirela eta etorri zen Euskal Herrira (susueraz)

    Marie Toure (1976) Konakry, Gineako Errepublika

    Gineako bizi-baldintza txarrengatik etorri zen Euskal Herrira, musika talde bat eratzeko asmoz. Ondoren dantza afrikarren irakasle lanetan hasi zen.

  • Aleks serbiera Bizitza kalitatea hobea delako etorri da

    Aleks Milovanovic (1972) Novi Sad, Serbia

    Aurkezpena gaztelaniaz. Bizitza kalitatea hobetzeko etorri da AEBetatik bueltan Europara.

  • Aleks serbiera Bizitza kalitatea hobea delako etorri da (serbieraz)

    Aleks Milovanovic (1972) Novi Sad, Serbia

    Aurkezpena gaztelaniaz. Bizitza kalitatea hobetzeko etorri da AEBetatik bueltan Europara (serbieraz).

  • Aleks serbiera Serbiaren egoera gaur egun

    Aleks Milovanovic (1972) Novi Sad, Serbia

    Bere jatorriaren egoeraren berri ematen du Aleksek. AEBetako inperialismotik ihesi etorri zen Europara.

  • Aleks serbiera Oñatin lana lortu zuelako etorri zen Zumaiara

    Aleks Milovanovic (1972) Novi Sad, Serbia

    Zumaiara oporretara etorri zen kanpingera. Emaztearen gurasoak bertakoak dira, eta bertara bizitzera etortzea erabaki zuten Oñatin lana lortutakoan.

  • Aleks serbiera Oñatin lana lortu zuelako etorri zen Zumaiara (serbieraz)

    Aleks Milovanovic (1972) Novi Sad, Serbia

    Zumaiara oporretara etorri zen kanpingera. Emaztearen gurasoak bertakoak dira, eta bertara bizitzera etortzea erabaki zuten Oñatin lana lortutakoan (serbieraz).

  • Aleks serbiera Emaztearen gurasoak Zumaian bizi dira

    Aleks Milovanovic (1972) Novi Sad, Serbia

    Emaztearen gurasoak Zumaian bizi dira orain eta horregatik etorri ziren bertara bizitzera.

  • Sebastien Bartzelonatik Arrasatera, Arrasatetik Zumaiara

    Sebastien Cartier (1970) Lyon, Frantzia

    Bartzelonara etorri zen lehenengo lana zela eta. Bikotea arrasatekoa da eta ondoren kostara joan ziren bizitzera, Zumaiara.

  • Anders Zumaia Emaztea pasaitarra

    Anders Lanzén (1977) Estokholm, Suedia

    Zumaiara zergatik etorri zen azaltzen du.

  • Nuria katalana Maitasunak ekarri zuen Euskal Herrira

    Nuria Puig (1978) Torroella de Montgrí, Katalunia

    Maitasunagatik etorri zen Euskal Herrira.

  • Adina Errumania Lan kontuek ekarri zuten Zumaiara

    Adina Olaru (1982) Sibiu, Errumania

    Lan kontuengatik etorri ziren Zumaiara. Aurretik Madrilera, berriz, mundua ikusteko helburuz joan zen.

  • Monserrat Fangera Familiarengana etorri zen Euskal Herrira

    Monserrat Mbasogo (1984) Niefang, Ekuatore Ginea

    Euskal Herrira familia bertan zegoelako eta arrazoi pertsonalengatik etorri zen.

  • Monserrat Fangera "Ama etorri zen lehenago"

    Monserrat Mbasogo (1984) Niefang, Ekuatore Ginea

    Ama lan bila etorri zen Euskal Herrira, ondoren familia bertara ekartzeko askoz.

  • Lucy Brasil Lucy brasildarra

    Lucy Ferreira (1979) Salvador de Bahia, Brasil

    Brasildarra da, lan elkarrizketa bat egitera etorri zen urtebeteko lana egiteko. Bertako lasaitasuna oso gustuko du. Familia da gehien botatzen duena faltan.

  • Maimouma Senegal Zumaian ezkontzeko etorri zen

    Maimouma Bassoum (1986) Podor, Senegal

    Ezkontzeko etorri zen Zumaiara.

  • Irina Errusia Zergatik etorri zinen Zumaiara?

    Irina Tichtchenko (1971) Krasnodar, Errusia

    Senarra bertakoa zelako etorri zen Euskal Herrira, ikasketak amaitutakoan.

  • Giovanni "Sagarrak jasotzen ezagutu nuen nire emaztea"

    Giovanni Zanon (1967) Male, Trento, Italia

    Euskaldun batez maitemindu zen, eta Italiatik Zumaiara etorri zen harekin.

  • Anelia Zenbat hizkuntza hitz egiten dituzu?

    Anelia Todoroa (1984) Vraca, Bulgaria

    Bulgariera eta gaztelania hitz egiten ditu. Zumaiara lanera etorri zen.

  • Willem Duela hogei bat urte etorri zen

    Willem Prinse (1962) Heerle, Herbehereak

    Duela hogei bat urte etorri zen bertara lan bila. Zarautzen lanean hasi zen eta Zumaiara etorri zen bizitzera.

  • Ridial Zergatik etorri zinen Zumaiara?

    Ridial Diame (1986) Fimela, Senegal

    Getarian bizi zen lehenago, eta hobeto komunikatua dagoelako eta politagoa delako etorri da. Oso harreman ona dauka bertakoekin orokorrean, jende irekia dela dio.

  • Ridial Zergatik etorri zinen Zumaiara? (serereraz)

    Ridial Diame (1986) Fimela, Senegal

    Getarian bizi zen lehenago, eta hobeto komunikatua dagoelako eta politagoa delako etorri da. Oso harreman ona dauka bertakoekin orokorrean, jende irekia dela dio (serereraz).

  • Mohamed tamazigth Zergatik etorri zara Euskal Herrira?

    Mohamed El Idrissi () Alhucemas, Maroko

    Errenterian bizi zen Zumaian baino lehenago. Gusturago dago Zumaian, irekiak baitira.

  • Attila Zergatik etorri zinen Zumaiara?

    Attila Csaki (1980) Nyiregyhaza, Hungaria

    Dublinen bizitzen egon zen lanean, eta bertan ezagutu zuen bere emaztea. Horrela, emazteak Euskal Herrira itzuli nahi zuen eta elkarrekin egin zuten.

  • Jamel Zergatik etorri zinen Zumaiara?

    Jamel Djellaoui (1967) Cherchell, Aljeria

    Balentzian bizi izan zen lehenengo, baina lan kontuengatik Zumaiara mugitu ziren. Balentziara ere lanagatik joan zen.

  • Sire mandinkera Nolatan etorri zen Zumaiara

    Sire Damba (1979) Kedougou, Senegal

    Senarra Zumaiara etorri zen lanera, Iruñetik. Horregatik etorri zen bera ere.

  • Mia suomiera Maitasunak ekarri zuen

    Mia Rissanen (1963) Helsinki, Finlandia

    Finlandian mutil euskalduna ezagutu zuen, eta horregatik etorri zen.

  • Chenshi txinera 17 urterekin etorri zen, lanera; ez zeukan ikasten jarraitzeko gogorik

    Chenshi Fu (1988) Txina, Txina

    Ez zitzaion ikastea gustatzen, eta bidaiatzeko gogoa zeukan, mundua ezagutzekoa. Horregatik, 17 urterekin etorri zen, lanera. Aitaren lagun batek lan kontratua egin zion denda batean lan egiteko.

  • Michael alemana Nolatan etorri zen Zumaiara

    Michael Obach (1968) Melsungen, Alemania

    Alemanian ezagutu zuen orain bere emaztea dena, eta bizitzera Zumaiara etortzea erabaki zuten.

  • Jorge ketxuera Lanak ekarri zuen Zumaiara

    Jorge Paco Camperos (1972) Cochabamba, Bolivia

    Zumaiara nolatan etorri ziren kontatzen du. Lana eskaini zioten Asturiasen. Han bi urte egin zituen, eta handik Zumaiara bidali zuten lanera.

  • Jorge ketxuera Lanak ekarri zuen Zumaiara (ketxueraz)

    Jorge Paco Camperos (1972) Cochabamba, Bolivia

    Nolatan iritsi zen Zumaiara (ketxueraz). Boliviatik Asturiasera joan zen, eta handik Zumaiara, lanarengatik. Prozesua kontatzen du.

  • Sara Agnetti Donostiara iristearen arrazoiak

    Sara Agnetti (1984) Felino, Italia

    Maitasunari esker etorri da Donostiara. Elkarrizketa egin zitzaion unean zortzi hilabete zeramatzan Donostian.

  • Truc Phuong Vietnametik Irunera

    Truc Phuong Truong Thi (1973) Dalat, Vietnam

    Bere izenaren esanahia: "kainaberaren norabidea". 16 urte daramatza Irunen bizitzen, baserrian. Lehenengo urtea oso gogorra egin zitzaion. Senarrak vietnamera ikasi du eta berak euskara.

  • Truc Phuong Nolatan Euskal Herrira?

    Truc Phuong Truong Thi (1973) Dalat, Vietnam

    Ezkonduta etorri zen. Istorio luzea eta erromantikoa dela dio.

  • Truc Phuong Senarra nola ezagutu zuen

    Truc Phuong Truong Thi (1973) Dalat, Vietnam

    Senarra toki askotara joaten zen oporretan, eta Vietnamen ezagutu zuten elkar. Thailandiatik joan zen hara, hiru asterako. Bere izebarekin bizi zen eta denda bere esku utzi zuen; arropa josten zuen han, eta edariak ere saltzen zituen. Senarra dendara joan zen behin, esnea erostera, eta hitz egiten hasi ziren, vietnameraz eta ingelesez. Bueltatu zenean, elkarri eskutitzak idazten hasi ziren.

  • Truc Phuong Ezkontzaren gorabeherak

    Truc Phuong Truong Thi (1973) Dalat, Vietnam

    Handik urtebetera itzuli zen senarra Vietnamera. Ezkontza paperak egiten hasi zen, berari ezer esan gabe. Vietnamen gurasoei eskatu behar zaie baimena, eta joan zen hara ere. Ondo pentsatzeko esan zioten, zaila izango zela. Vietnamen ezkondu ziren.

  • Sara Casado Mansilla Lan bila etorri zen Euskal Herrira

    Sara Casado Mansilla (1981) Talavera de la Reina, Espainia

    28 bat urterekin etorri zen Euskal Herrira.

  • Jordi Estivill i Castany Zergatik Euskal Herrira?

    Jordi Estivill i Castany (1985) Bartzelona, Katalunia

    Arrazoi nagusia bikote ohia euskalduna izatea zen. 27 urte zituen Euskal Herrira etorri zenean.

  • Davide Filgueiras Cabaleiro Zergatik etorri zinen Euskal Herrira?

    Davide Filgueiras Cabaleiro (1982) Coruña, Galizia

    Hasiera batean bi urte pasatzeko asmoz etorri zen, ikastera. Lagun batzuk bertan dituenez, eta bertako kultura gustatzen zaionez, bertara etortzea erabaki zuen. Bost-sei urte daramatza Euskal Herrian.

  • Aritz Branton Orain dela hamabi urte etorria

    Aritz Branton (1964) Malmesbury, Ingalaterra

    Kasualitatez hemengo neska bat ezagutu zuen, eta euskal gramatikaz hitz egin zion. Maitemindu egin zen bietaz, orain dela hamabi urte.

  • Tioma Fum Dokter Hizkuntza gutxituen esperientziak ezagutzen

    Tiöma Fum Dökter (1993) Wilamowice, Polonia

    Tiöma hizkuntza gutxituen hiztunen topaketan parte hartzera etorri da. Horrek asko pozten du; izan ere, jende askorekin hitz egiteko aukera dauka, baita bere egoera berdinean dauden pertsonekin ere.

  • Araceli Juarez Euskal Herrira etortzeko arrazoiak

    Araceli Juarez Chavez (1988) San Juan Mixtepec, Oaxaca, Mexiko

    Bere komunitatean hizkuntza berpizteko egin dituen saiakerak daude Euskal Herrira etortzeko erabakiaren oinarrian. Mixtekeraren idazkera oinarritzeko lanetan dabiltza, eta beste herrialde batzuetan nola egin duten jakin nahi du.

  • Carlos Esteban Callapa Ikasketek ekarri dute Euskal Herrira

    Carlos Esteban Callapa Flores (1986) Cochabamba, Bolivia

    Kultur aniztasuna eta eleaniztasuna interesatzen zaizkio eta baita bere uru jatorrian sakontzea ere. Hizkuntza ardatz hartuta eta identitatearekin lotuta, bere jaioterriko ekonomian eragin nahiko luke.

  • Talwyn Baudu Zergatik Euskal Herrian?

    Talwyn Baudu (1993) Brest, Bretainia, Frantzia

    Hizkuntza gutxituen hiztun gazteen topaketan parte hartzeko etorri da Euskal Herrira. Bertan munduan dauden hizkuntzak ezagutu eta haien egoera zein den jakiteko aukera izan du, eta baita bere esperientzia kontatzekoa ere.

  • Abbie White Gaztelania hobetzera etorri zen lehenengoz

    Abbie White (1989) Belfast, Ipar Irlanda

    Filologia ikasketak amaituta, Madrilera joan zen aurrena. Gaztelania hobetzeaz batera, irakasle izan nahi zuela kontatzen du. Handik etxera itzuli zenean, euskaldun talde bat ezagutu zuen Belfasten. Haien bitartez, Donostiako ikastola batetan lortu zuen irakasle lana. Lagun talde hartako kide bat bere senarra da gaur egun.

  • Neama Lehen bi urteak, gogorrak

    Neama Fawzy Elsayed Abdelnaby (1989) Sidi Besher, Alexandria, Egipto

    7 urte daramatza Eibarren. Senarrarekin etorri zen, hark 15 urte daramatza hemen. Lehen bi urteak oso gogorrak izan ziren Neamarentzat. Astegunetan ez zen etxetik ateratzen, soilik asteburuan senarrarekin erosketak egitera. Ezin zen bakarrik kalera atera, hizkuntza ez zuelako ezagutzen. Orain oso gustura dago. Josten eta euskara ikasten ari da eta lagunak egin ditu.

  • Simone Sousa Nolatan etorri zen Elgoibarrera

    Simone De Sousa (1972) Pernambuco, Recife, Brasil

    Madrilen ikasten ari zela, Elgoibarko mutil-laguna ezagutu zuen. Hark Euskal Herriko Unibertsitateaz hitz egin zion eta doktoretza egitera etortzea erabaki zuen. Euskaraz ezer gutxi zekien ordura arte, baina mutila euskalduna da (Ken Zazpiren abestiak kantatzen zizkion) eta pixkanaka euskara ezagutzen hasi zen.

  • Emilio Malvaso Euskara, hizkuntza ezezaguna

    Emilio Malvaso () Calabria, Italia

    Bere emaztea Calabrian Erasmus egiten zegoela ezagutu zuen. Ikasketak amaituta, hona etortzeko erabakia hartu zuten. Emiliok ia ez zekien ezer Euskal Herriari buruz. Lehen aldiz etorri zenean, harritu egiten zuen jendea "hizkuntza ezezagun batean" hitz egiten entzuteak.

  • Adriana Maria Nolatan etorri zen Euskal Herrira?

    Adriana Maria Schiau () Sibiu, Errumania

    Mariaren senarra etorri zen lehendabizi Euskal Herrira lanera. Maria hasieran oporretan etortzen zen eta azkenean bertan gelditu zen. Lehenengo 3 urtez Orion bizi izan ziren. Lehen aldiz Madrilera iritsi zenean ez zitzaion gustatu, baina Euskal Herrira heldu zenean paisaiak bere jaioterriaren antza gehiago zuela ikusi zuen eta bertan bizitzeko gustatu zitzaion.

  • Khalila Lamkhanter Bere aita, Marokotik Euskal Herrira

    Khalila Lamkhanter Ouafa (1989) Fraita, Maroko

    80. hamarkada amaieran, Khalilaren aita Euskal Herrira etorri zen lanera. Garai hartan ia ez zegoen etorkin marrokiarrik ez eta gaur egungo laguntza edo erreztasunik. Urte batzuen ostean, familia ekarri zuen. Khalilak 3 urte zituen. Aita hasieran Ordizin bizi bazen ere, Markinan finkatu zuen etxebizitza, familia ekartzeko.

  • Khalila Lamkhanter Alfonbrak saltzen: etxez-etxe, merkatuan eta dendak

    Khalila Lamkhanter Ouafa (1989) Fraita, Maroko

    Khalilaren aita Euskal Herrira heldu zenean, ez zegoen lan askorik eta galtzerdiak erosi eta saltzen hasi zen, etxez-etxe, tabernaz-taberna... Gero alfonbrak saltzen hasi zen. Familia ekarri zuenerako, merkatu batzuetan alfonbrak saltzen zituen eta gerora, denda batzuk ireki zituen.

  • Khalila Lamkhanter Euskal identitatearekin identifikatua

    Khalila Lamkhanter Ouafa (1989) Fraita, Maroko

    Khalila, euskalduna sentitzen da baina batzuetan kanpotarra dela sentiarazten dute. Euskal identitatearekin identifikatzen da. Euskara, gaztelera eta marokierra modu naturalean ikasi ditu.

  • Joao Pedro Lima Brasiletik Zumarragara 11 urterekin

    Joao Pedro Lima (2007) San Luis, Brasil

    2018ko irailean joan ziren Zumarragara bizitzera, Brasileko indarkeria, lapurreta eta mafietatik ihesi. Lagunak eta ahizpa nagusia Brasilen uztea izan zen zailena.

  • Werner Lima Brito Brasileko etxea saldu eta Zumarragara

    Werner Lima Brito (1968) San Luis, Brasil

    Brasildar portugesa da bere ama hizkuntza. Ingelesa eta gaztelera hitz egiten ditu eta euskara ikasten ari da. Bere alaba nagusi bat Euskal Herrian bizi zen eta etortzera gonbidatu zituen. Brasilen zuten etxea saldu zuten eta diru horrekin 8 hilabetez bizi ahal izan ziren Zumarragan. Gizarte zerbitzuetako laguntza izan dute eta Wernerrek ikastaro ezberdinak egin ditu. Mekanizazio ikastaro bat egin zuen eta orain bekadun dago enpresa batean.

  • carolina Szczygielska Gogotsu ekin zion bertakotzeari

    Karolina Angelika Szczygielska (1998) Lubartów, Polonia

    Osabaren bitartez heldu zen amarekin batera Zumarragara. Aiton-amonengandik aldentzea izan zen Karolinarentzat mingarriena. Hasieran, hizkuntza ikasi eta bertara egitea zaila izango zela bazekien arren, gogotsu ekin ziola dio. Laguntza handia izan zuen etxean, baita Ikastolan ere.

  • Rosa Fernandez Zumarragan bizi berria

    Rosa Fernandez Fernandez (1961) Arnedillo, Errioxa, Espainia

    Nahiz eta Bartzelonan lagun oso onak egin, gurasoek Arnedillora bueltatu nahi zuten. Rosak Bartzelonan jarraitu zuen baina gaur egun senarra dena ezagutu zuen eta hiru urtetara Zumarragara joan zen bizitzera. Bikoteak taberna bat zuenez, jende asko ezagutu zuen.

  • Leo Nogales Aizpurutxotik Zumarragara

    Leonor Nogales García (1953) Valle de la Serena, Badajoz, Espainia

    Valle de la Serenan jaio zen Leo, baina hango oroitzapen gutxi dauka. Gurasoak etorri ziren lehenengo eta 3 seme-alabak urtebetez aiton-amonekin egon ziren bizitzen. Azkoitiko Aizpurutxo auzora etorri ziren, bertan eskolara joan eta jaunartzea egin zuten. Ondoren Zumarragara aldatu zuten bizilekua. Lehenengo errentan egon ziren, lehengusu batzuekin etxea elkarbanatzen, eta geroago gurasoek etxe bat erosi zuten. Oso oroitzapen onak ditu.

  • Leo Nogales Valle de la Serenako bizimodua

    Leonor Nogales García (1953) Valle de la Serena, Badajoz, Espainia

    5-6 urterekin etorri zen Euskal Herria, lehenengo Aizpurutxora (Azkoitia) eta gero Zumarragara. Gurasoen herrian wolframio meatze bat zegoen eta herritarrek egiten zuten bertan lan. Bigarren Mundu Gerran alemanen esku zegoen meatzea; handik ateratako materialarekin soldaduentzako kaskoak egiten ziren. Baina gerra ondoren meatzea itxi egin zen eta orduan hasi zen jendea handik alde egiten. Herria handia da baina gaur egun biztanle gutxi ditu. Udan gurasoen etxera itzultzen dira eta han badituzte senideak.

  • Leo Nogales Anaiaren oroitzapenak

    Leonor Nogales García (1953) Valle de la Serena, Badajoz, Espainia

    Gurasoek lan egiten zuten meatzea itxi zenean, lan bila etorri behar izan zuten Euskal Herrira. Leok txikitako oroitzapen gutxi du, baina anaia zaharrenak gogoan du hango bizimodua: baserriko lan gogorrak, jolasteko denbora gutxi...

  • Jokin Rodriguez Gurasoak Zumarragara nola iritsi ziren

    Jokin Rodriguez Nogales (1982) Zumarraga, Euskal Herria

    Jokinen ama Extremadurakoa da eta aita nafarra. Ama gurasoekin etorri zen umetan Zumarragara. Lan bila etorri ziren. Aita Legazpiko CIE lantegian egon zen lanean.

  • Celia Rubio Palentziatik Zumarragara nola iritsi ziren

    Celia Rubio Antolín (1940) Cobos de Cerrato, Palentzia, Espainia

    Cobos de Cerrato herrian jaio zen, Palentzian. 12 urterekin etorri zen Zumarragara. Bere anaiak soldaduska Loiolan egin zuen, eta Zumarragako lagun handi bat egin zuen: haren bitartez, anaia etorri zen lehenengo. Aitari asko kostatu zitzaion herria utzi eta gainerako seme-alabekin etortzea (ama hila zen ordurako). Bigarren anai bat etorri zen eta pare bat urte beranduago guztiak etorri ziren. Iparragirre kalean topatu zuten etxea. Aitak eta anaia guztiek Orbegozon egiten zuten lan. Etxea erosteko, Orbegozok aurrerapen bat eman zien eta nominatik kentzen zien hilabetero.

  • Ana Sanchez Valladolid-etik Antzuolara

    Ana Sanchez Tena (1952) Higuera de la Serena, Badajoz, Espainia

    Higuera de la Serenan jaio eta Valladolid-en hasi zen. Hamazazpi urte zituenean, familiarekin Antzuolara bizitzera joan ziren eta ezkondu zenean, Zumarragara joan zen. Euskal Herrira zergatik etorri ziren azaltzen du. Ezkondu aurretik, torlojugintzako lantegi batean lan egiten zuen Bergaran.

  • Jon Maia Familia Urretxura nola iritsi zen

    Jon Maia Soria (1972) Urretxu, Euskal Herria

    Urretxun jaio zen Jon. Ama Extremaduratik etorri zen eta aita Zamoratik. Ama 4 urterekin iritsi zen Urretxura, familia guztiarekin. Igartzako baserri abandonatu batean egon ziren bizitzen lehendabizi, geroago Etxeberri auzora joan ziren; bertan auzokide gehienak etorkinak ziren. Aita berriz 16 urterekin etorri zen Zumarragara, anaia batekin, eta Orbegozon hasi zen lanean. Anaiak inprenta bat jarri zuen. Beste anai-arrebak ere Euskal Herrira etorri ziren, gurasoak Zamoran geratu ziren. Jatorrizko herrietan ez zegoen lan askorik, Euskal Herria berriz momentu horretan industrializazio betean zegoen, Orbegozo eta Patricio Echeverria bezalako lantegi handiekin. Gerraren eragina jasandako familia zen Jonena, eta beldur horrek ere bultzatu zituen alde egitera.

  • Souad Marokotik Zumarragara

    Souad Ouafa Hamriri (1968) Torres de Alcala, Maroko

    1987an Zumarragara bizitzera etorri zen. Aita Zumarragan bizi zen eta Souad ezkondu zenean, senarra eta bera bertara joan ziren bizitzera.

  • Souad Gurasoak Zumarragara lanera

    Souad Ouafa Hamriri (1968) Torres de Alcala, Maroko

    Souad-en gurasoak hasieran eta gero bera senarrarekin Zumarragara nola heldu ziren kontatzen du.

  • Sidi Marokotik Zumarragako baserri batera bizitzera

    Sidi El Bouanani Ouafa (1990) Zumarraga, Euskal Herria

    Familia Marokotik Zumarragara nola heldu zen kontatzen du Sidik. Zumarragako Agineta auzoko Izuzkitza baserrian bizi ziren hasieran eta Sidiren amak oso harreman ona egin zuen bizilagunekin.

  • Andoni Segundo Aita-amak Mantxatik etorritakoak

    Andoni Segundo Armero (1957) ,

    Gurasoak Mantxakoak ziren, herri txiki batekoak. Oso bizi baldintza gogorrak zituzten. Aitak hemezortzi urterekin gerrara joan behar izan zuen; preso hartu eta heriotza zigorra ezarri zioten. Behartutako lanetan ibili zen, mehategi batean. Amaren lehengusu bat berdin ibili zen eta Euskal Herrira etorrita, bertako batekin ezkondu zen. Lehengusu haren bitartez, Mantxako herri hartatik Euskal Herrira etorri ziren hainbat biztanle.

  • Jon Maia Familia Urretxura nola iritsi zen

    Jon Maia Soria (1972) ,

    Urretxun jaio zen Jon. Ama Extremaduratik etorri zen eta aita Zamoratik. Ama 4 urterekin iritsi zen Urretxura, familia guztiarekin. Igartzako baserri abandonatu batean egon ziren bizitzen lehendabizi, geroago Etxeberri auzora joan ziren; bertan auzokide gehienak etorkinak ziren. Aita berriz 16 urterekin etorri zen Zumarragara, anaia batekin, eta Orbegozon hasi zen lanean. Anaiak inprenta bat jarri zuen. Beste anai-arrebak ere Euskal Herrira etorri ziren, gurasoak Zamoran geratu ziren. Jatorrizko herrietan ez zegoen lan askorik, Euskal Herria berriz momentu horretan industrializazio betean zegoen, Orbegozo eta Patricio Echeverria bezalako lantegi handiekin. Gerraren eragina jasandako familia zen Jonena, eta beldur horrek ere bultzatu zituen alde egitera.

Gipuzkoako aldundia Eusko Jaularitza