Zer gustatu Euskal Herritik?

  • Jie Shen Tabernaz taberna joateko ohiturari buruz

    Jie Shen (1983) Suzhou, Txina

    Txinatik hona etortzean gehien harritu zuena: tabernaz taberna joateko hemen dugun ohitura; berari nekagarria egiten zaio.

  • Fariba 2 Arroza eta dilistak yogurtarekin

    Fariba Sheikhan Uriarte (1988) Gernika, Euskal Herria

    Irango ohituretatik soilik gastronomikoa gorde dute. Hango bizitza lasaiagoa dela dio, egunerokotasunean familia gehiago elkartzen dela.

  • Zishan Tariq Bizitza soziala alde batera utzi du

    Zishan Tariq (1993) Pakistan, Pakistan

    Euskal Herrian bizitzea gustatzen zitzaion lehen: kalean ibiltzea, jendearekin hitz egitea... baina orain lehengo bizimodu hori alde batera utzia dauka. Ez da baztertuta sentitu, baina bere baitara bilduta bizi da orain.

  • Cilla Ulrika Orokorrean dena gustatzen zaio Euskal Herritik

    Cilla Ulrika Pihlström (1962) Finlandia, Finlandia

    Kaleko bizitza, bizitza soziala, jendea, ohiturak, janaria... gustatzen zaizkio Euskal Herritik.

  • Elisabeth Wassa Euskal Herria asko gustatzen zaio

    Elisabeth Wassa Isimba (1978) Kinshasa, Kongo

    Euskal Herritik dena gustatzen zaio: hemen daukan bizitza, janaria, jendea nola bizi den... Asko ikasi du etorri zenetik, eta ikasten jarraitu nahi du.

  • Lidia errusiera Umeak hezteko modua gustatzen zaio

    Lidia Kuznetsova (1981) Errusia, Errusia

    Orokorrean dena gustatzen zaio Euskal Herrian: bizimodua, jendearen izaera, umeen hezkuntza... Errusian oso desberdina zen, bere garaian: askatasun gutxiago zuten.

  • Lidia errusiera Hona etorri izana opari bat da

    Lidia Kuznetsova (1981) Errusia, Errusia

    Integratzea ez zen erraza izan, baina esperientzia polita izan da, opari bat. Ez du damurik.

  • Etsuko Oku Dendak eguerdian ixtea arraro

    Etsuko Oku (1956) Chiba, Japonia

    Hemengo lehen hilabeteak nolakoak izan ziren kontatzen digu: denden ordutegiak eta jateko ordutegiak oso arraroak egiten zitzaizkion.

  • Etsuko Oku Japoniarren eta euskaldunen arteko antzekotasunak

    Etsuko Oku (1956) Chiba, Japonia

    Euskaldunekin duen harremana ona da. Antzekotasun asko ikusten ditu Japoniaren eta Euskal Herriaren artean. Donostian arrain asko jaten da, eta akaso, jateko moduarengatik edo, bertako emakumeak luze bizi direla dio; hasiera batean lotsatiak bagara ere, behin irekita oso jatorrak garela, eta japoniarrek ere horrela jokatzen dutela.

  • Etsuko Oku Donostia osasuntsua da

    Etsuko Oku (1956) Chiba, Japonia

    Donostiatik gustatzen zaiona bizitzeko erritmoa da, baita aire osasuntsua eta paisaia ere.

  • Etsuko Oku Janaria, onegia

    Etsuko Oku (1956) Chiba, Japonia

    Hezetasun handiegia, janari on gehiegi... horiexek dira bertatik gustuko ez dituen gauzak. Janaria, asko jateak gizendu egiten duelako.

  • Janusz Borko Bizitza sozial aktiboa Euskal Herrian I

    Janusz Borkowski (1984) Suwaki, Polonia

    Poloniatik Euskal Herrira, aldaketarik handiena bizitza sozialean nabaritu du. Polonian plan gehienak etxean egiten dira. Euskal Herrian, berriz, kalean-eta plan asko. Euskal Herrian bizitza oso aktiboa da.

  • Naran Mongolia Mongolia oso eguzkitsua

    Naran-Erdene Tumur-Urgudul () Ulan Bator, Mongolia

    Mongolia oso eguzkitsua da eta Espainia ere hala zela esan zioten, baina Euskal Herrian euri asko egiten du.

  • Sara Egipto Pintxoak gustatzen zaizkio

    Sara El Houssiny (1986) El Cairo, Egipto

    Zer gustatzen zaion Donostiatik: natura, jendea, pintxoak... Euria da gutxien gustatzen zaiona.

  • Anneli Estonia Donostiatik gustatzen zaiona

    Anneli Kurg (1979) Estonia, Estonia

    Donostiatik hondartza, jendea, natura, janaria... gustatzen zaizkio. Ez dago gustatzen ez zaion ezer... hemengo hizkuntzak ez ulertzea ez zaio gustatzen, baina horrek esan nahi du ikasi beharra daukala.

  • Radi Bulgaria Etorkizunari begira, Euskal Herrian hobeto

    Radi Stoyanova (1999) Bulgaria, Bulgaria

    Euskal Herritik gehien gustatzen zaiona etorkizunari begira izan ditzaken aukerak dira.

  • Radi Bulgaria Gutxien gustatzen zaiona: eguraldia

    Radi Stoyanova (1999) Bulgaria, Bulgaria

    Eguraldia da gutxien gustatzen zaiona Euskal Herritik.

  • Eunhye Korea Seul eta Donostia konparatzen

    Eunhye Kim (1973) Seul, Hego Korea

    Seul eta Donostia alderatzen ditu. Seul hiria 24 orduz dago piztuta, eta posible da edozein ordutan jatea, erostea... Donostian ez. Hemen gurasoak seme-alabekin asko daude eta asko jolasten dute kalean; Seulen ez.

  • Eunhye Korea Donostia ez oso irekita mundura

    Eunhye Kim (1973) Seul, Hego Korea

    Donostia gustatzen zaio, ondarea zaintzen duelako, baina ez du oso irekia ikusten kanpoko kulturei begira.

  • Eunhye Korea Korean lan eta lan, pentsatu gabe

    Eunhye Kim (1973) Seul, Hego Korea

    Euskal Herritik zer gustatzen zaion galdetuta, presarik gabe bizitzea erantzun du. Zer nahi dugun eta zer gustatzen zaigun pentsatzen ei dugu. Korean, berriz, beti lanean dabiltza, pentsatu gabe eta aisialdi gabe.

  • Vahe Armenia Erevango unibertsitatean, euskal kultura ikasten

    Vahe Papyan (1993) Armadir, Armenia

    Bere gurasoek Euskal Herriaren ezagutza nola izan zuten bada? Euren helmuga Espainia zen, baina ondo begiratu zuten lehenik zer egoera zeuden bertan, eta antzekotasunak ikusirik Euskal Herria aukeratu zuten. Gaur egun informazio gehiago dago Armenian, eta Erevaneko unibertsitatean euskal kultura eta hizkuntzaren inguruko ikasketak badira.

  • Vahe Armenia Donostia hiri handia iruditu zitzaion

    Vahe Papyan (1993) Armadir, Armenia

    Lehen hilabeteetan ikusi zituen ezberdintasunak ez zitzaizkion oso handiak iruditu; eskolan gaztelania azkar ikasi zuen laguntza klaseekin. Hori bai, bera herri batetik zetorrenez, Donostia oso hiri handia iruditu zitzaion.

  • Vahe Armenia Gustura bizi da hemen

    Vahe Papyan (1993) Armadir, Armenia

    Politika da hemen gustatzen ez zaiona. Bestela, oso gustura dago.

  • Eugene Ukraina Kaleko bizitza Ukrainan ezberdina

    Eugene Zheleznyi (1991) Talne, Ukraina

    Ukraina eta Euskal Herriko ezberdintasun handietako bat kaleko bizitza da; han ez dago ohitura kalean geratzeko edo poteatzeko, jendeak nahiago du etxeetan geratu; hori izan da gehien harritu duena.

  • Eugene Ukraina Bertako sagardoa naturalagoa da

    Eugene Zheleznyi (1991) Talne, Ukraina

    Hemendik zer ez duen gustuko galdetuta, ez daki zer erantzun. Sagardoa asko gustatzen zaiola deskubritu du, eta Hernani inguruetan dauden baserri askok sagardoa egiten dutenez, pozik dago.

  • Edina Hungaria Kalean bizitza soziala egitea atsegin du

    Edina Eszter (1977) Hungaria, Hungaria

    Hondartza eta itsasoa ditu Donostiatik gustuko. Eta kaleko bizitza, jendea kalean bizi dela.

  • Edina Hungaria Elurra du faltan

    Edina Eszter (1977) Hungaria, Hungaria

    Bere hizkuntzan bezain ondo ezin komunikatu ahal izatea eta euria ez ditu gustuko, Hungaria herrialde oso lehorra baita. Elurra ere faltan ematen du.

  • Marlijn Herbehereak Donostia hiri txikia, New Yorkekin alderatuta

    Marlijn Van Ijzeren (1978) Amersfoort, Herbehereak

    8 urte daramatza Donostian bizitzen. New Yorkekin alderatuz, hiri txikiagoa izanik, eskaintza gutxiago daudela azaltzen du Marlijnek. Identitate propioa duen hiria dela dio Donostia.

  • Marlijn Herbehereak Hizkuntza eta ordutegia desberdinak Herbeheretan eta Euskal Herrian

    Marlijn Van Ijzeren (1978) Amersfoort, Herbehereak

    Nederlanderaz hitz egitearen falta igartzen du. Herbeheretako ordutegia eta Euskal Herrikoa ez dira berdinak, ohiturak aldatzen dira. Jatorrizko lurraldean, jendearekin kontaktu gehiago duela nabaritzen du.

  • Marlijn Herbehereak Donostian oso ondo jaten da

    Marlijn Van Ijzeren (1978) Amersfoort, Herbehereak

    Etxetik kanpo jatorduak egitea gustatzen zaio Euskal Herrian, erosoa dela dio. Pintxoak asko gustatzen zaizkio.

  • Marlijn Herbehereak Euskal Herria polita da

    Marlijn Van Ijzeren (1978) Amersfoort, Herbehereak

    Herbeheretako herriak bai, baina paisaia ez du faltan ematen. Donostiako pasaia polita dela dio.

  • Marlijn Herbehereak Kafetegi gutxiegi lehen, Donostian

    Marlijn Van Ijzeren (1978) Amersfoort, Herbehereak

    Euskal Herrira etorri zenean, ez zeuden kafetegi asko. Orain, gehiago daude. Asko gustatzen zaio Marlijni.

  • Marlijn Herbehereak Jatordu desbedinak Herbeheretan eta Euskal Herrian

    Marlijn Van Ijzeren (1978) Amersfoort, Herbehereak

    Euskal Herrian Herbeheretan baino garrantzia gehiago ematen zaie jatorduei.

  • Alia Indonesia Hiri erosoa da Donostia

    Alia Adhia (1982) Yakarta, Indonesia

    Donostia oso erosoa eta polita iruditzen zaio, hiri guztian zehar ibili daitekeelako: umeekin bizitzeko da batez ere ona.

  • Alia Indonesia Kontxako ilunabarrak gustuko

    Alia Adhia (1982) Yakarta, Indonesia

    Donostiatik gustatzen zaiona: pintxoak, mostoa, "Mejillonera" taberna, patata minak, txipiroiak, mendia, hondartza, Kontxako pasealekutik ikusten diren ilunabarrak...

  • Alia Indonesia Ipar haizea oso hotza da berarentzat

    Alia Adhia (1982) Yakarta, Indonesia

    Hemengo euria eta haize bortitza ez ditu atsegin: aterkiekin ezinezkoa da.

  • Nikos Grezia Pintxoak eta natura gustuko

    Nikos Politakos (1982) Atenas, Grezia

    Euskal Herriko gastronomia eta natura gustatzen zaizkio. Hasieran kosta egin zitzaion janarira ohitzea, baina orain pintxoak gustatzen zaizkio. Hondarribia gustuko du. Bidaiatzea erraza da: Frantziara, Espainiara, Portugalera...

  • Nikos Grezia Eguraldia da gutxien gustatzen zaiona

    Nikos Politakos (1982) Atenas, Grezia

    Eguraldiaz aparte, ez dago gustatzen ez zaion ezer. Jendearen izaerara ere ohitu da. Lagun batek esaten dio euskaldunak betirako lagunak direla. Iraila da garai ona Donostiara etortzeko. Etorri zenean, uztailean euro asko egin zuen.

  • Ruta Lituania Beroagoa espero zuen Donostia

    Ruta Grinyte (1986) Lituania, Lituania

    Bere lantokia espresa internazionala izanda, denek ingelesez egiten zuten, beraz, lehen hilabetetan komunikatzeko hizkuntza ingelesa zuen. Bankura, erosketak egitera etab. joan behar zuenean arazoak zituen, baina jendeak asko laguntzen zion; gaztelaniaren falta ez zuen somatzen, moldatzen zen. Behin bertako gizartearekin gehiago integratu nahi izan duenean hasi da gaztelania ikasten. Gainera, uste zuen Espainara zetorrela eta beroa egingo zuela, baina iritsi zenean elurra egiten hasi zen.

  • Ruta Lituania Neguan Lituanian gutxi ateratzen dira etxetik

    Ruta Grinyte (1986) Lituania, Lituania

    Bizitza gehiago egiten da hemen kalean, Lituanian baino. Han jendeak oso gaztetatik osatzen du familia. Umeak ere oso berandu arte ibiltzen dira kalean hemen. Iruditzen zaio jendeak gehiago gozatzen duela bizitzaz hemen Lituanian baino; gainera, han hotz handiagoa egiten du.

  • Ruta Lituania Jendea oso kirolaria da hemen

    Ruta Grinyte (1986) Lituania, Lituania

    Hondartza, mendia... natura izugarria iruditzen zaio hemen. Jendea oso kirolaria da.

  • Ruta Lituania Ozenegi hitz egiten du jendeak

    Ruta Grinyte (1986) Lituania, Lituania

    Jendeak oso ozen hitz egiten duela iruditzen zaio, eta hori ez du atsegin. Goizetan erdi lo autobusean, eta jendea jada ozenki dabil berriketan. Baina ohitu da horretara ere. Euria eta hotza ere ez ditu gustuko.

  • Yiwen taiwan Donostiatik gustatzen zaiona

    Yiwen Wang (1981) Kaohsiung, Taiwan

    Donostia oso erosoa iruditzen zaio bizitzeko, eta gastronomia ere atsegin du. Eta oso jende jatorra ezagutu du.

  • Yiwen taiwan Donostiatik dena gustatzen zaio

    Yiwen Wang (1981) Kaohsiung, Taiwan

    Dena gustatzen zaio Donostiatik. Lehen dendak ixtea eta siesta ordua harrigarria egiten zitzaizkion, baina ondo iruditzen zaio jendeak atseden hartzea.

  • salman turkiera 'Kuadrila' batean sartzea, zaila omen

    Salman Garip (1980) Kahraman Maraç, Turkia

    Euskaldunekin ez du arazorik; badaki 'kuadrila' batean sartzea oso zaila dela, baina jatorrak direladio.

  • salman turkiera Txuletazalea

    Salman Garip (1980) Kahraman Maraç, Turkia

    Donostiatik hondartza, gastronomia, sagardotegiak eta txuleta gustatzen zaizkio.

  • salman turkiera Eguzki gehiagorekin hobe

    Salman Garip (1980) Kahraman Maraç, Turkia

    Ez zaio eguraldia gustatzen, Londonekin konparatuz gero apurtxo bat hobea bada ere.

  • aurel albaniera Donostia txikia, polita, lasaia eta garbia

    Aurel Ibo (1973) Korça, Albania

    Donostia txikia, polita, lasaia eta garbia delako du gustukoa.

  • aurel albaniera Donostiak ez du alde txarrik

    Aurel Ibo (1973) Korça, Albania

    Donostiatik zer ez zaion gustatzen galdetuta, ez dakiela dio, ez duela inoiz horretan pentsatu, baina gustatzen ez zaion ezer ez dagoela.

  • Tina Eslovenia Donostiatik zer gustatzen zaion

    Tina Zigart (1985) Maribor, Eslovenia

    Donostiatik zer gustatzen zaion: hondartza, eguzkia, natura, animaliak, janria, jendea, ohiturak, pintxoak...

  • Tina Eslovenia Gustatzen ez zaiona

    Tina Zigart (1985) Maribor, Eslovenia

    Gustatzen ez zaiona: amatasun baja lau hilabete bakarrik izatea, eskola pribatuak egotea... Esloveniarekin alderatzen du. Jendeak ez du norbanakoen espazioa errespetatzen kalean.

  • Andreea Dena gustatzen zaio hemendik

    Andreea Denisov (1990) Bucarest, Errumania

    Dena gustatzen zaio hemen. Pertsona batzuk badira oso gustuko ez dituenak, baina hori edozien lekutan gerta daiteke.

  • Mavuso Euskal Herrian lehen aldiz

    Macebo Mavuso () Hego Afrika, Hego Afrika

    Euskal Herrian lehen aldia du. Europan egona da lehenago, ordea. Asko gustatzen zaio Euskal Herria. Antzezlanak bukatu ondoren, Donejakue bidea egiteko asmoa du, eta inguruak gehiago ikusi eta ezagutuko dituela dio.

  • Malu Gustura bizi da hemen

    Jorge Naur Mango Barai (1980) Ginea Bissau, Ginea Bissau

    Euskal Herritik gustatzen zaiona: jendea jatorra da, eta gustura dago.

  • Malu Neguko hotzarekin, izoztuta

    Jorge Naur Mango Barai (1980) Ginea Bissau, Ginea Bissau

    Ia dena gustatzen zaio Euskal Herritik. Neguan eskuak izozten zaizkio. Hasieran ez zitzaizkion jaki batzuk gustatzen (txanpiñoiak). Patata tortilla egiten du.

  • Bake Diatta Familiarekin eta lagunekin dituen planak atsegin ditu

    Bake Diatta (1972) Senegal, Senegal

    Hotza ez du gustuko. Familiarekin egotea, mendira joatea, bazkaria prestatzea, lagunekin egotea... dira atsegin dituen gauzak.

  • Bake Diatta Hotzik ez, mesedez

    Bake Diatta (1972) Senegal, Senegal

    Uda eta udaberria gustatzen zaizkio, baina hotza bestela batere ez.

  • alejandro bablea Iparraldeko estiloa hemen eta Asturian

    Alejandro Martinez (1982) Cangas del Narcea, Asturies

    Donostiako jendea gustuko du, borrokalaria eta prestua dela dio; bizitza estiloa asturiarraren oso antzekoa da, eta hori ere gustatzen zaio.

  • alejandro bablea Ez dakigu sagardoa zerbitzatzen

    Alejandro Martinez (1982) Cangas del Narcea, Asturies

    Nahiago du Asturiasko sagardoa bertakoa baino; gainera, oso gaizki zerbitzatzen ei dugu hemen sagardoa.

  • tarana azerbaian Gustatzen zaiona eta ez zaiona gustatzen

    Tarana Karimova (1977) Culfa, Azerbaijan

    Hemendik gustatzen ez zaiona euria da. Gustatzen zaiona: askatasun gehiago duela norbanakoak, bere bizitza nahi duen erara egiteko. Azerbaijanen presio handiagoa dago.

  • Miki Lamedica Donostia: garestia eta turistentzat pentsatutako hiria

    Miki Lamedica (1986) Assisi, Italia

    Mikiren ustez, Donostia oso hiri polita den arren, ez dago herritarrentzat pentsatua, tusitentzat egokituak daudela dio gauza asko. Gainera, bizitzeko oso garestia dela aipatzen du. Donostiako giroa eta jendea asko gustatzen zaio.

  • Petra Elser Zer gustatu hemendik eta zer Alemaniatik?

    Petra Elser (1953) Frankfurt, Alemania

    Gustura dago hemen. Jendea aktiboa da, kultur eskaintza handia dago... Politikoki gatazka handia izan da, eta elkarbizitza berreraiki egin behar da. Alemaniara doanean ere gustura egoten da han; alemanen hausnarketarako zaletasuna gustatzen zaio.

  • Petra Elser Zer ez zaion gustatzen

    Petra Elser (1953) Frankfurt, Alemania

    Gustatzen ez zaiona: asko jaten dela. Dena janariaren bueltan antolatzen da, eta batzuetan beste jarduera batzuk egitea ere nahiko luke.

  • Lizuma letoiera Hiri irekia da Donostia

    Laura Lizuma (1988) Mazsalaca, Letonia

    Donostiatik gehien gustatzen zaiona, hiri irekia izatearena da. Proiektu asko egin daitezke bertan eta oso ondo funtzionatzen duen hiria da. Mendia eta itsasoa ere gustatzen zaizkio Donostiatik.

  • Lizuma letoiera Kanpora joateko beharrik ez euskaldunek

    Laura Lizuma (1988) Mazsalaca, Letonia

    Orokorrean Euskal Herriko jendea oso gutxi arrieskatzen dela dio. Ez dutela kanpora joateko beharrik sentitzen, Euskal Herrian errotuta daudelako. Hori da gutxien gustatzen zaiona Laurari Euskal Herritik.

  • Marketa Kostalova Donostia asko gustatu zaio

    Marketa Kostalova (1996) Praga, Txekiar Errepublika

    Donostia asko gustatu zaio, garbia delako eta gauza asko dituelako ikusteko.

  • Reda Bibito2 Donostia asko gustatzen zaio

    Reda Bibito (1995) Maroko, Maroko

    Eibar aldean bizi da, baina Donostia gehiago gustatzen zaio.

  • Reda Bibito2 Gustatzen ez zaiona: arrazakeria

    Reda Bibito (1995) Maroko, Maroko

    Euskal Herritik ez zaiona gustatzen: arrazakeria. Jendeak gaizki begiratzea, gaizkiletzat hartzea.

  • Yuriy Zadorozhnyak Donostiak eta Ukraniak antzekotasunak dituzte

    Yuriy Zadorozhnyak (1978) Ukraina, Ukraina

    Klima, arkitektura eta natura aldetik oso antzekoak dira Ukraniako bere sorterria eta Donostia.

  • Yuriy Zadorozhnyak Integratzeko arazorik ez Donostian

    Yuriy Zadorozhnyak (1978) Ukraina, Ukraina

    Ez du inoiz izan integratzeko arazorik Euskal Herrian. Asko gustatzen zaio bertako jendea.

  • Yuriy Zadorozhnyak Euskal Herritik gustatzen ez zaiona

    Yuriy Zadorozhnyak (1978) Ukraina, Ukraina

    Euskal Herritik ez zaio gustatzen burokrazia eta klima.

  • Henrik suediarra Donostia ezagutzen

    Henrik Osterberg (1965) Estokolmo, Suedia

    Donostian zer egin duen azaltzen du: hondartzan egon da. Aquariumera joan nahi du eta mendira ere joan nahiko luke. Hiria asko gustatu zaio.

  • Henrik suediarra Gastronomia gustatu zaio gehien

    Henrik Osterberg (1965) Estokolmo, Suedia

    Gustura bueltatuko dela dio. Jendea gustatu zaio, eta batez ere gastronomia. "Pintxoak" eta "pintxopotea". Suedian antzeko plater txikiak dituzte, ospakizun batzuetarako.

  • Vera Vallina Gustatu zaiona: hondartza

    Vera Vallina Cano (2005) Eriste, Espainia

    Zarautzen daude, hango kanpinean, eta Donostiara egunpasa etorri dira. Hondartza gustatu zaio.

  • Blanca Rocio Donostiako zer duzu gustuko ?

    Blanca Rocío Tabi Fuérez (1983) Otalavo, Ekuador

    Giroa, jendea gustuko ditu. Adi dagoen jendea dela dio, jatorra. Horretaz gain, arrazakerarik ez dagoela dio.

  • Blanca Rocio Donostiako zer ez duzu gustuko?

    Blanca Rocío Tabi Fuérez (1983) Otalavo, Ekuador

    Polizia ez du gustuko, haiengandik ihesi ibili behar izatea.

  • Surendra Pantha Hemengo jendea eta bizimodua gustuko

    Surendra Pantha (1980) Pokhara, Nepal

    Gustatzen zaio hemengo jendea. Astero bi-hiru festa daudela dio, eta Nepalen ere hala dela. Familian bizitzeko ohitura ere badgo, han bezala. Oztopo bakarra hizkuntza ikastea izan dela dio.

  • Surendra Pantha Tabernetan dantza gutxi egiten da

    Surendra Pantha (1980) Pokhara, Nepal

    Nepalen edan eta dantza egiten dute, eta hemen futbola ikusten egoten da jendea tabernetan. Dantza egitea faltan ematen du.

  • Surendra Pantha Nepalgo mendiei buruz

    Surendra Pantha (1980) Pokhara, Nepal

    Nepalen bezala, hemen ere mendi asko dago, eta gustatzen zaio joatea.

  • Surendra Pantha Pintxopotea gustatzen zaio

    Surendra Pantha (1980) Pokhara, Nepal

    Pintxopotea gustatzen zaio, eta Tabakalera bezalako lekuak ere bai.

  • Diana Glebkute "Hemen poz-pozik bizi naiz"

    Diana Glebkute (1981) Vievis, Lituania

    Euskal Herriko jendea, mendiak, itsasoak... gustatzen zaizkio.

  • Diana Glebkute "Hemen poz-pozik bizi naiz" (lituanieraz)

    Diana Glebkute (1981) Vievis, Lituania

    Euskal Herriko jendea, mendiak, itsasoak... gustatzen zaizkio (lituanieraz).

  • Jonathab Zechariah Donostiatik gustatu zaiona

    A.Zechariah Jonathan (2004) India, India

    Hondartza gustatu zaio Donostiatik.

  • Chuserra Euskal Herriko gustukoena: Klima eta jendearen inplikazioa.

    Chuserra Barrios Irache (1980) Zaragoza, Espainia

    Euskal Herritik gehien klima eta tenperatura gustatzen zaio. Euskal Herrian gauzak lortzeko jendea nola inplikatzen den ere gustatzen zaio.

  • Chuserra Ingurukoen egoerari buruz ezagutza eskasa

    Chuserra Barrios Irache (1980) Zaragoza, Espainia

    Euskal Herriko batzuek inguruko herrialdeetako egoera politiko eta sozialari buruz daukaten ezagutza eskasa ez zaio gustatzen.

  • Chuserra Nafar aragoierari aitortza

    Chuserra Barrios Irache (1980) Zaragoza, Espainia

    Faltan ematendu Nafarroan nafar aragoierari bere tokia eskaintzea. Erromantzea baino ez dute aipatzen.

  • Marta Etiopia Asko gustatzen zaio Euskal Herria

    Marta Abiy (1986) Etiopia, Etiopia

    Euskal Herriko gauza gehienak gustatzen zaizkio Martari: herria bera, jendea... Euskal Herriko negua ez zaio gustatzen.

  • Len irlandakoa Hondartza, kokapena eta bizimodua gustukoen

    Len Bux (1967) Dublin, Irlanda

    Zumaiatik gehien gustatzen zaizkion gauzak hondartza, kokapena, bertako jendea eta bizimodua dira. Gutxien, berriz, gatazka politikoak eta jendea itxia izatea.

  • Marie susuera "Bertako eguraldia ohitura kontua da"

    Marie Toure (1976) Konakry, Gineako Errepublika

    Euskal Herriko eguraldia ondo dagoela dio, dagoenarekin konformatu behar garela, ohitura besterik ez da.

  • Marie susuera "Bertako eguraldia ohitura kontua da" (susueraz)

    Marie Toure (1976) Konakry, Gineako Errepublika

    Euskal Herriko eguraldia ondo dagoela dio, dagoenarekin konformatu behar garela, ohitura besterik ez da (susueraz).

  • Marie susuera Gustukoena natura, itsasoa eta haizea

    Marie Toure (1976) Konakry, Gineako Errepublika

    Zumaiako lasaitasuna, natura, itsasoa eta haizea dira gehien gustatzen zaizkion gauzak.

  • Marie susuera Egonkortasun falta ez du gustuko

    Marie Toure (1976) Konakry, Gineako Errepublika

    Bertan pairatzen duen egoera da gustatzen ez zaiona: egonkortasun falta, biharko egunean zer gertatuko den ez jakitea.

  • Marie susuera Egonkortasun falta ez du gustuko (susueraz)

    Marie Toure (1976) Konakry, Gineako Errepublika

    Bertan pairatzen duen egoera da gustatzen ez zaiona: egonkortasun falta, biharko egunean zer gertatuko den ez jakitea (susueraz).

  • Aleks serbiera "Nire bizitzako aldaketarik onena izan da hona etortzea"

    Aleks Milovanovic (1972) Novi Sad, Serbia

    Lehen hilabeteetan hoberako aldaketa bizi izan zuen. Oso lasaia da, polita, txikia, zerbitzu asko ditu...

  • Aleks serbiera "Nire bizitzako aldaketarik onena izan da hona etortzea" (serbieraz)

    Aleks Milovanovic (1972) Novi Sad, Serbia

    Lehen hilabeteetan hoberako aldaketa bizi izan zuen. Oso lasaia da, polita, txikia, zerbitzu asko ditu... (serbieraz)

  • Aleks serbiera Zer gustatzen zaizu Zumaiatik?

    Aleks Milovanovic (1972) Novi Sad, Serbia

    Bertako lurra asko gustatzen zaio, itsaso eta mendiaren konbinazioa, tenperatura...

  • Aleks serbiera Zer gustatzen zaizu Zumaiatik? (serbieraz)

    Aleks Milovanovic (1972) Novi Sad, Serbia

    Bertako lurra asko gustatzen zaio, itsaso eta mendiaren konbinazioa, tenperatura...(serbieraz)

  • Aleks serbiera Bertako zer ez duzu gustuko?

    Aleks Milovanovic (1972) Novi Sad, Serbia

    Politikoak eta lapurrak ez ditu gustuko.

  • Sebastien "Zumaia eta zumaiarrak hain irekiak izatea gustoko dut"

    Sebastien Cartier (1970) Lyon, Frantzia

    Zumaiako gauza gustukoena herri txikia izatea da, oso herri polit eta irekia izatea, jendea irekia izatea...

  • Sebastien Zumaiako zer ez duzu gustuko?

    Sebastien Cartier (1970) Lyon, Frantzia

    Ez dago ezer gustuko ez duena.

  • Anders Zumaia "Zumaiako jendea oso jatorra eta irekia da"

    Anders Lanzén (1977) Estokholm, Suedia

    Bertako jendea oso jatorra dela dio, oso alaiak eta irekiak. Euskaraz hitz egiten dute berekin.

  • Anders Zumaia Zer duzu gustukoen Euskal Herritik?

    Anders Lanzén (1977) Estokholm, Suedia

    Zumaiako natura, kosta, gustatzen zaio. Bizitza kalean egitea.

  • Anders Zumaia Zer ez duzu gustuko Euskal Herritik?

    Anders Lanzén (1977) Estokholm, Suedia

    Lan bizitza burokratikoa da gustatzen ez zaiona. Lan kultura kontrolatua.

  • Nuria katalana Zumaiako gertutasuna, natura, giroa... gustuko

    Nuria Puig (1978) Torroella de Montgrí, Katalunia

    Zumaiako gauza asko gustatzen zaizkio: denek elkar ezagutzea, natura, giroa, bizitasuna... Hasieran eguraldia ez zuen gustuko, baina dagoeneko ohiturik dagoela dio.

  • Adina Errumania "Euskara oso bortitza iruditu zitzaidan"

    Adina Olaru (1982) Sibiu, Errumania

    Zumaia ikusgarria iruditu zitzaion hasieratik; hizkuntza berriz, oso bortitza egiten zitzaion akustikoki.

  • Adina Errumania Zumaiako gertutasuna, natura, giroa... gustuko

    Adina Olaru (1982) Sibiu, Errumania

    Zumaian gustuko du kokapena, dena gertu egotea, pintxo potea eta ohiturak. Euria, klima, berriz, ez zaio gehiegi gustatzen.

  • Monserrat Fangera "Zumaian seme-alabak salbu daudela sentitzen dut"

    Monserrat Mbasogo (1984) Niefang, Ekuatore Ginea

    Zumaiako lasaitasuna asko gustatzen zaio; seme-alabak salbu daudela sentitzen du.

  • Monserrat Fangera Eguraldia ez da arazo

    Monserrat Mbasogo (1984) Niefang, Ekuatore Ginea

    Gusturago dago neguan udaran baino; eguraldia beretzat ez da arazoa.

  • Lucy Brasil Lucy brasildarra

    Lucy Ferreira (1979) Salvador de Bahia, Brasil

    Brasildarra da, lan elkarrizketa bat egitera etorri zen urtebeteko lana egiteko. Bertako lasaitasuna oso gustuko du. Familia da gehien botatzen duena faltan.

  • Lucy Brasil Paisaia, janaria, hontzartza... gustuko

    Lucy Ferreira (1979) Salvador de Bahia, Brasil

    Zumaiako paisaia, janaria, hondartza... gustatzen zaizkio.

  • Maimouma Senegal Zumaiako lasaitasuna eta bizimodua gustuko

    Maimouma Bassoum (1986) Podor, Senegal

    Zumaiako lasaitasuna, bizimodua... gustatzen zaizkio.

  • Irina Errusia Mendia eta itsasoa gustuko

    Irina Tichtchenko (1971) Krasnodar, Errusia

    Zumaia oso polita da, itsasoa, paseoak, alde zaharra... gustatzen zaizkio, mendia eta itsasoa batera edukitzea.

  • Giovanni Zumaiako zer duzu gustuko?

    Giovanni Zanon (1967) Male, Trento, Italia

    Oso toki polita da Zumaia beretzat, atsegina, lasaia, irekia, gertukoa...

  • Anelia Zumaiako zer duzu gustuko?

    Anelia Todoroa (1984) Vraca, Bulgaria

    Zumaiako lasaitasuna gustuko du, jendeak bera ezagutzea.

  • Willem Zumaiako zer duzu gustuko?

    Willem Prinse (1962) Heerle, Herbehereak

    Zumaiaren edertasuna, natura eta giroa gustatzen zaizkio, baita txikia izateak dakartzan abantailak ere.

  • Mohamed tamazigth Zumaiako zer gustatzen zaizu?

    Mohamed El Idrissi () Alhucemas, Maroko

    Zumaiako lasaitasuna eta jendearen izaera ditu gustukoen. Oso toki polita dela uste du.

  • Attila "Zumaia txikia da baina oso polita"

    Attila Csaki (1980) Nyiregyhaza, Hungaria

    Zumaiako paisaia gustuko du, eta orokorrean, bertako arkitektura.

  • Jamel Zumaiako zer gustatzen zaizu?

    Jamel Djellaoui (1967) Cherchell, Aljeria

    Zumaia eta bere jatorriko hiria antzekoak dira, horregatik gustatzen zaio.

  • Jamel Gustuko ez duzun zerbait ba al dago?

    Jamel Djellaoui (1967) Cherchell, Aljeria

    Momentuz oso gustura dagoela dio.

  • Hasmik armeniera Zer gustatzen zaizu Zumaiatik?

    Hasmik Minasyan (2008) Zumaia, Euskal Herria

    Lagunak, familia eta ikastetxea gustatzen zaizkio gehien.

  • Sire mandinkera Presaka bizitzea ez du atsegin

    Sire Damba (1979) Kedougou, Senegal

    Senegaldik faltan duena: askatasuna eta lasaitasuna. Presaka bizi da hemen, eta zaila egiten zaio.

  • Sire mandinkera Zumaiatik gustatzen zaiona

    Sire Damba (1979) Kedougou, Senegal

    Zumaiatik gustatzen zaiona: polita eta atsegina. Integrazioa ez da erraza, lotsatia izanda. Pixkanaka egin behar da.

  • Mia suomiera Ingurune naturala gustatzen zaio

    Mia Rissanen (1963) Helsinki, Finlandia

    Zumaiatik gustatzen zaiona: itsasoa, mendia...

  • Chenshi txinera Zumaiatik itsasoa eta mendia ditu gustuko

    Chenshi Fu (1988) Txina, Txina

    Zumaiatik gustatzen zaiona: hondartza, mendia, lasaitasuna... eguzkia hartzea ez. Igero egiten ez daki.

  • Chenshi txinera Bederatzi urte Zumaian, gustura

    Chenshi Fu (1988) Txina, Txina

    Zumaia asko gustatzen zaio. Polita da eta gero eta eguraldi hobea egiten du. Zestoan eta Deban ere egon da. Bederatzi urte daramatza Zumaian.

  • Michael alemana Zumaiatik gustatzen zaiona

    Michael Obach (1968) Melsungen, Alemania

    Zumaiatik gustatzen zaiona: paisaia bera, uretako kirolak egiteko aukera, mendian korrika egitea... etxetik hurbil. Jendea ere gustatzen zaio, kalean zerbait hartzea...

  • Imtiaz pakistandarra Gustukoa du Zumaia eta zumaiarrak

    Imtiaz Hussain (1975) Gujrat, Pakistan

    Zumaiakoa jende ona dela dio, eta herria asko gustatzen zaiola. Mendia eta itsasoa, adibidez.

  • Fatou diolera Zumaia gustuko du

    Fatou Badji (1979) Dakar, Senegal

    Zumaiatik dena gustatzen zaiola dio. Dendak, itsasoa, hondartza...

  • Fatou diolera Gustatzen ez zaiona: presaka ibili beharra

    Fatou Badji (1979) Dakar, Senegal

    Hemendik gustatzen ez zaiona: ordutegiak, beti presaka ibili beharra. Berandu iristen da askotan.

  • Jorge ketxuera Zumaiatik gustatzen zaiona

    Jorge Paco Camperos (1972) Cochabamba, Bolivia

    Zumaiatik gustatzen zaiona: hondartzak, janaria, herria bera... Harreman ona du herritarrekin, bai lanean eta baita lanetik kanpo ere.

  • Jorge ketxuera Zumaiatik gustatzen zaiona (ketxueraz)

    Jorge Paco Camperos (1972) Cochabamba, Bolivia

    Zumaiatik gustatzen zaiona esaten du (ketxueraz): hondartza, herria, jendea... Alabak eukaraz badaki, eskolan ikasi duelako.

  • Zishan Tariq Bizitza soziala alde batera utzi du

    Zishan Tariq (1993) ,

    Euskal Herrian bizitzea gustatzen zitzaion lehen: kalean ibiltzea, jendearekin hitz egitea... baina orain lehengo bizimodu hori alde batera utzia dauka. Ez da baztertuta sentitu, baina bere baitara bilduta bizi da orain.