Integraziorako bideak eta arazoak

  • Thomas Courriel Ez du beste kulturekin harreman handirik

    Thomas Pierre (1977) Paris, Frantzia

    Beste kulturekin ez du harreman gehiegi, baina, Hizkuntza Eskola Ofizialean gaztelania ikasten zebilenean, Europa ekialdeko jendea ezagutu zuen.

  • Thomas Courriel Ez du beste paristarrik ezagutzen Donostian

    Thomas Pierre (1977) Paris, Frantzia

    Parisko inor ez du ezagutzen Donostian.

  • Jie Shen Bertakoekin harreman ona

    Jie Shen (1983) Suzhou, Txina

    Bertakoekin duen erlazioa oso ona da. Euskaldun batekin ezkondu zen, eta bertako jendearekin ez du arazorik izan.

  • Jie Shen Urtezahar txinatarra ospatzen du

    Jie Shen (1983) Suzhou, Txina

    Bertan bizi diren txinatarrekin duen harremana oso ona da; adibidez, txinatar urte berrian elkartu egiten dira elkarte batean, eta bere antzeko adina duten lagunak izatearen zortea badu.

  • Jie Shen Bertan txinatarrekin badu kontaktua

    Jie Shen (1983) Suzhou, Txina

    Hemen beste txinatarrekin harremana badu, jatetxeetan, dendetan, trenean, Internet bidez... ezagutuak.

  • Fariba 2 Irango beste inor ez hemendik

    Fariba Sheikhan Uriarte (1988) Gernika, Euskal Herria

    Ez du Irango beste inor ezagutzen inguruan; familiaren lagun bat egon zen duela urte batzuk, baina orain ez. Euskal Herritik kanpo egiten dira farsiarekin lotutako jardunaldiak.

  • Fariba 2 Beste kulturekin harremana

    Fariba Sheikhan Uriarte (1988) Gernika, Euskal Herria

    Atzerritar gehiagorekin eta beste pertsiarrekin ez ei du harreman gehiegi, atzerritar gutxi ezagutzen ditu hemen.

  • Fariba 2 Etorkinek irribarre gehiago egiten dute

    Fariba Sheikhan Uriarte (1988) Gernika, Euskal Herria

    Etorkinak ondo integratzen direla eta beste aire bat eta poztasuna ekartzen dutela dio.

  • Ling Ohitura txinatarrak mantendu ditu

    Zhanpeng Ling (1990) Hong Kong, Txina

    Orokorrean kanpotik etorri direnak, hainbeste ordu lan egin beharragatik, disfrutatzeaz ahaztu egin direla iruditzen zaio. Integratu nahi horretan, bizitzea zer den ahaztu egiten zaiela... eta horrela kultura galtzen joaten dela dio.

  • Ling Euskalduna ala txinatarra?

    Zhanpeng Ling (1990) Hong Kong, Txina

    Jaio-lekuak ohitura batzuk ezartzen dituela uste du, eta bera euskalduna eta txinatarra sentitzen da.

  • Ling Hemengook ez ditugu bereizten txinatarrak

    Zhanpeng Ling (1990) Hong Kong, Txina

    Batzuetan anaiarekin nahasten dutela dio. Txinatar gutxi ikusten direla, eta sinplifikatzeko joera dugula.

  • Zishan Tariq Hasiera gogorra izan zen, baina euskara erraz ikasi zuen

    Zishan Tariq (1993) Pakistan, Pakistan

    10 urterekin etorri zen. Amonarekin bizi zen, herri txiki batean, eta ingelesez ere ez zekien (bere anai-arrebek bai). Euskara, berriz, erraz ikasi zuen, lau hilabetean.

  • Zishan Tariq Ehun urte aurrera egitea bezala

    Zishan Tariq (1993) Pakistan, Pakistan

    Bizimodu aldaketa handia izan zen Pakistandik hona. Ehun urteren parekoa. Argirik ez zuten bera jaio zenean. Bere herrian telebista zuten bakarrak ziren, eta herri guztia biltzen zen. Emakumeak txofertzan ikustea arraroa egiten zitzaion.

  • Zishan Tariq Pakistango lagunak hemen

    Zishan Tariq (1993) Pakistan, Pakistan

    Pakistango lagunak Bergaran bizi dira gehienak. Asko Erresuma Batura joan dira bizitzera.

  • Zishan Tariq Harremana herrikoekin

    Zishan Tariq (1993) Pakistan, Pakistan

    Orain gutxi egoten da Antzuola bertako bere adineko gazteekin. Ostiraletan lagun pakistandarrekin egoten da, eta bestela lanean.

  • Zishan Tariq Bakarrik gustura egoten da

    Zishan Tariq (1993) Pakistan, Pakistan

    Umetan oso bihurria zen, eta lagun asko zituen. Orain, nahiago du bakarrik egotea, hala ohitu da eta. Gutxi hitz egiten du jendearekin.

  • Zishan Tariq Bizitza soziala alde batera utzi du

    Zishan Tariq (1993) Pakistan, Pakistan

    Euskal Herrian bizitzea gustatzen zitzaion lehen: kalean ibiltzea, jendearekin hitz egitea... baina orain lehengo bizimodu hori alde batera utzia dauka. Ez da baztertuta sentitu, baina bere baitara bilduta bizi da orain.

  • Zishan Tariq Ondo tratatua sentitu da herrian

    Zishan Tariq (1993) Pakistan, Pakistan

    Berak ez du arrazakeriarik jasan. Umetan ikastolan ibili zen, eta lehenengotako paskitandarra zen gainera Antzuolan.

  • Zishan Tariq Europako bizimoduarekin aspertuta

    Zishan Tariq (1993) Pakistan, Pakistan

    Europako bizimodua eta teknologia gustuko zituen lehen, baina orain aspertzen joan da. Bakarrik egotea gustatzen zaio, eta autoan ibiltzea, musika jarrita.

  • Wednesday Silva Oñatira egokitzea erraza

    Wednesday Silva Lopez (1976) Bissau, Ginea Bissau

    Oñatira etorri zenean, ordurako bi lagun oñatiar zituen, eta ez zitzaion gogorra gertatu egokitzapena. Gaztelaniaz ere bazekien, Kubatik.

  • Wednesday Silva Kubara, 11 urterekin

    Wednesday Silva Lopez (1976) Bissau, Ginea Bissau

    11 urterekin Kubara joan zeneko oroitzapen txarrik ez dauka. Ume mordoa joan ziren, 200dik gora, eta etxean bezala sentitu zen, lagunartean.

  • Wednesday Silva Integratzeko arazorik ez

    Wednesday Silva Lopez (1976) Bissau, Ginea Bissau

    Oñatin ez du integratzeko arazorik izan. Bi lagun zituen eta haien koadrilan sartu zen zuzenean, eta jendea ezagutzen joan da. Ez du arazorik izan.

  • Wednesday Silva Afrikar bakarra, iritsi zenean

    Wednesday Silva Lopez (1976) Bissau, Ginea Bissau

    Beste atzerritar batzuekin duen harremanaz mintzo da. Bertakoekin zein kanpokoekin, denekin dauka harremana. Iritsi zenean, afrikar bakarra zela dio. Orain gehiago daude, eta urtero afaria egiten dute.

  • Wednesday Silva Teknologia berriak, harremana mantentzeko

    Wednesday Silva Lopez (1976) Bissau, Ginea Bissau

    Teknologia berriak erabiltzen ditu, familiakoekin egoteko, baina ez da oso zalea. Facebook hasieran asko erabiltzen zuen Kuban ezagututako lagunekin harremanetan egoteko. Ez dauka Twitter. Interneteko "lagunei" buruz hitz egiten du. Teknologia gaizki erabiltzen da batzuetan.

  • Ding Chen Ezagunak eta lagunak

    Ding Chen Yin (1995) Arrasate, Euskal Herria

    Beste txinatar batzuekin duen harremana: ezagutzen ditu baina ez da asko egoten. Bere lagunak ikaskide ohiak eta kanpotik etorritakoak dira.

  • Cilla Ulrika Harreman oso ona euskal herritarrekin

    Cilla Ulrika Pihlström (1962) Finlandia, Finlandia

    Urte asko daramatzanez Euskal Herrian eta euskaraz hitz egiten duenez, harreman oso ona dauka bertakoekin.

  • Cilla Ulrika Gehienbat euskaldunekin ibiltzen da

    Cilla Ulrika Pihlström (1962) Finlandia, Finlandia

    Ez du harreman handirik beste herrialde batzuetako jendearekin. Gehienbat euskaldunekin ibiltzen da.

  • Cilla Ulrika Euskarak lagundu dio Donostian integratzen

    Cilla Ulrika Pihlström (1962) Finlandia, Finlandia

    Oso hiztuna denez, erraza izan da Euskal Herrian integratzea Cillarentzat, eta oso integratua sentitzen da. Bere esanetan, etorri berritan atzerritar bakarrenetakoa zen Donostian. Euskarak integratzen lagundu dio.

  • Elisabeth Wassa Etorkinak Donostian

    Elisabeth Wassa Isimba (1978) Kinshasa, Kongo

    Etorri berritan, ez zuen bere herrialdeko ia inor ikusten Donostian. Etorkinak ikusten zituenean ilusioa egiten zion. Gaur egun egoera oso bestelakoa dela dio Elisabethek.

  • Elisabeth Wassa Gustura euskaldunen artean

    Elisabeth Wassa Isimba (1978) Kinshasa, Kongo

    Urte asko daramatza Euskal Herrian eta jende asko ezagutzen du. Harreman ona dauka euskaldunekin, eta maitatua sentitzen da.

  • Lidia errusiera Hasiera gogorra, baina gero gustura

    Lidia Kuznetsova (1981) Errusia, Errusia

    Lehen urteak gogorrak izan ziren, oso gaztea zelako. Asko ikasi du hemen, eta bere garapenerako leku inportantea izan dela dio.

  • Lidia errusiera Denbora behar izan zuen hona egokitzeko

    Lidia Kuznetsova (1981) Errusia, Errusia

    Hizkuntzarekin ez zuen arazo handirik izan: erraz ikasi zuen gaztelania. Gizartea desberdina da hemen, eta denbora behar izan zuen egokitzeko.

  • Lidia errusiera Donostiako errusiarrak

    Lidia Kuznetsova (1981) Errusia, Errusia

    Donostian bizi diren errusiarrekin duen harremana: denak ezagutzen ditu eta batzuk lagunak dira.

  • Lidia errusiera Bi gizarte ezagutzeko zortea izan du

    Lidia Kuznetsova (1981) Errusia, Errusia

    Euskaldunekin duen harremanaz galdetuta, integratuta sentitzen dela dio, eta zorionekoa dela, bi esperientzia ezagutu dituelako: Errusiakoa eta hemengoa.

  • Lidia errusiera Hona etorri izana opari bat da

    Lidia Kuznetsova (1981) Errusia, Errusia

    Integratzea ez zen erraza izan, baina esperientzia polita izan da, opari bat. Ez du damurik.

  • Andre Gomis Donostiako bizimodura egokitzea ez zitzaion zaila egin

    André Laurence Gomis (1963) Senegal, Senegal

    Almerian urtebete igaro zuen, sindikatuekin lanean. Bartzelonan ere bizi izan zen eta Donostiara lan kontratuakin etortzeak asko lagundu dio.

  • Andre Gomis Donostiako bizimodura moldatzea ez zitzaion zaila egin (woloferaz)

    André Laurence Gomis (1963) Senegal, Senegal

    Andrék woloferaz azaltzen du Donostiako bizimodura egokitzea ez zitzaiola bereziki zaila egin.

  • Andre Gomis Donostian bizi diren beste senegaldarrekin duen harremana

    André Laurence Gomis (1963) Senegal, Senegal

    André Donostian dagoen senegaldarren elkarte baten bitartez harremantzen da bere sorterrikoekin.

  • Andre Gomis Euskaldunei buruzko iritzia

    André Laurence Gomis (1963) Senegal, Senegal

    Emakumeengandik asko ikasi duela dio, eta oro har ez direla ezezagunen beldur. Gizonezkoak, berriz, mesfidatiagoak direla iruditzen zaio.

  • Andre Gomis Atzerritar askorekin eraiki ditu harremanak Donostian

    André Laurence Gomis (1963) Senegal, Senegal

    Afrikeuskadi elkartearen bidez herrialde desberdinetako jendea ezagutzeko aukera izan du. Jatorriaren gainetik errespetua dagoela pentsatzen du.

  • Etsuko Oku Donostian, pentsatu baino japoniar gehiago

    Etsuko Oku (1956) Chiba, Japonia

    Londresen baino harreman gehiago dauka japoniarrekin hemen. Harritu egin zuen bertan japoniarrak aurkitzeak, eta 10 bat japoniarrekin badu erlazioa, batez ere euskaldunekin ezkondutakoak edo lanarengatik etorritakoak, eta pozik dago beraiekin japonieraz egin dezakeelako.

  • Etsuko Oku Sukaldaritza fusioa: euskal-japoniarra

    Etsuko Oku (1956) Chiba, Japonia

    Antiguako jatetxe batean Japoniako eta bertako platerren fusioa egiten dute, eta noizean behin jabeek (japoniarrak biak) bazkari edo afariren bat antolatzen dute.

  • Etsuko Oku Japoniarren eta euskaldunen arteko antzekotasunak

    Etsuko Oku (1956) Chiba, Japonia

    Euskaldunekin duen harremana ona da. Antzekotasun asko ikusten ditu Japoniaren eta Euskal Herriaren artean. Donostian arrain asko jaten da, eta akaso, jateko moduarengatik edo, bertako emakumeak luze bizi direla dio; hasiera batean lotsatiak bagara ere, behin irekita oso jatorrak garela, eta japoniarrek ere horrela jokatzen dutela.

  • Etsuko Oku Zer beste kulturetako jendea ezagutzen duen

    Etsuko Oku (1956) Chiba, Japonia

    Donostiako Hizkuntza Eskola Ofizialean toki askotako jendea ezagutu zuen. Nongoak ziren aipatzen du. Zenbat hizkuntza hitz egiten diren Donostian, bere ustez.

  • Barry Manley Hemen bizi diren atzerritarrak

    Barry Manley (1961) Cork, Irlanda

    Beste atzerritar batzuekin duen harremana. Baditu lagun irlandarrak eta ingelesak. Alemaniako emakume batekin egoten da tarteka, eta hark atzerritarrekin egiten du lana. Toki askotako jendea ezagutzen du.

  • Barry Manley Integrazioari buruz

    Barry Manley (1961) Cork, Irlanda

    Integrazioa erraza gertatu zaio, baina Senegaldik etorrita ez da hain erraza izango beharbada. Integrazioa zer den: Irlandan ere arrotza senti daiteke. 'Koadrila' itxiegia iruditzen zaio, baina jende zintzoa ezagutu du hemen. Herrimina sentitzea ohikoa da.

  • Davide Filgueiras Cabaleiro Galizaleak elkartea

    Davide Filgueiras Cabaleiro (1982) Coruña, Galizia

    Hasiera batean Andoain inguruan mugitzen zen. Trintxerpeko galiziar komunitatea ezagutzen du eta nolabaiteko nostalgia ematen dio honek. Beranduago, Bilboko galiziar batzuekin biltzen dira galiziera hitz egiteko eta euskal mundua haien kulturarekin uztartzeko.

  • Davide Filgueiras Cabaleiro Euskaldunekin oso harreman ona

    Davide Filgueiras Cabaleiro (1982) Coruña, Galizia

    Oso harreman ona du euskaldunekin. Daviden iritziz, oso garrantzitsua da eusaldunentzat euskara kanpotar batek euskara ikasi izana, eta horrek harremanak errazten ditu.

  • Helen Groome Harreman gutxi etorkinekin

    Helen Groome (1958) Erresuma Batua, Ingalaterra

    Oso harreman gutxi du Barakaldon bizi diren etorkinekin, bai Ingalaterrakoekin bai gainontzekoekin.

  • Helen Groome Euskalkia zaila egin zitzaion

    Helen Groome (1958) Erresuma Batua, Ingalaterra

    Inguruko euskaldunekin harreman ona du Helenek, baina euskaraz hitz egitean, zailtasunak izaten ditu leku jakin batzuetako euskara ulertzeko, besteak beste, Arratia, Bermeo, Ondarroa...

  • Helen Groome Zer egin euskara bultzatzeko?

    Helen Groome (1958) Erresuma Batua, Ingalaterra

    Euskara erabiltzea oso garratzitsua da, eta lehen pausua izan beharko litzateke Helenen iritziz. Gainera, euskararen kontrako jarrera dutenei euskara zergatik erabili behar den azaltzen die, integra daitezen.

  • Helen Groome Euskal ohiturak bereganatzen

    Helen Groome (1958) Erresuma Batua, Ingalaterra

    Helen etorri zenetik murgildu zen euskararen aldeko zenbait ekintza edo ohituretan, hala nola, Korrika, ibilaldiak (Kilometroak)...

  • Helen Groome Arrazakeria, gutxi II

    Helen Groome (1958) Erresuma Batua, Ingalaterra

    Pertsonalki behin izan zuen arrazakeriarekin loturiko arazo bat, bestela ez. Bere iritziz, Euskal Herrian arrazakeria gutxi dago. Garai batean, ordea, egon zen arrazakeria gehiago.

  • Helen Groome Sistema integrazioaren aurkakoa da

    Helen Groome (1958) Erresuma Batua, Ingalaterra

    Euskarari dagokionez, euskara ikastea gomendatuko lieke Helenek beste etorkinei. Bestetik, uste du guettoetan bizitzeko ohitura handirik ez dagoela Euskal Herrian, eta egotekotan, gizarte arazoa dela, ez atzerritarrena.

  • Jordi Estivill i Castany Harreman estua katalanekin

    Jordi Estivill i Castany (1985) Bartzelona, Katalunia

    Harreman estua du Euskal Herrian bizi diren katalanekin, izan ere, elkarte bat sortu dute eta maiz ikusten dute elkar.

  • Jordi Estivill i Castany Jendeak euskara ikastea eskertzen du

    Jordi Estivill i Castany (1985) Bartzelona, Katalunia

    Euskaldunekin harreman ona izan du hasieratik, asko eskertu izan baitiote beti euskara ikasi izana.

  • Jordi Estivill i Castany Integrazioa erraza izan da

    Jordi Estivill i Castany (1985) Bartzelona, Katalunia

    Euskal kultura, ohitura eta hizkuntza ezagutzen zituen Euskal Herrira etorri aurretik, eta gainera, bikotea ere euskalduna zuen. Horrek guztiak integrazio errazago bat izaten lagundu zion Jordiri.

  • Jordi Estivill i Castany Etorkinak, ezin integratu?

    Jordi Estivill i Castany (1985) Bartzelona, Katalunia

    Etorkinak eta etorkinak daude, Jordik bere burua salbuespentzat du. Gogoz kontra etortzen diren etorkinen paperean jarri eta haien integrazioa erraztu behar dela dio, haien kultura ezagutzeko interesa izan.

  • Jordi Estivill i Castany Mota ezberdineko etorkinak daude?

    Jordi Estivill i Castany (1985) Bartzelona, Katalunia

    Jatorriaren araberako etorkin motak daudela dio Jordik, ezin konpara dezakeela bere burua (Bartzelonatik etorrita) Afrikatik etorri den etorkin batekin.

  • Jordi Estivill i Castany Inmigrazioa Katalunian I

    Jordi Estivill i Castany (1985) Bartzelona, Katalunia

    Askotan inmigrazioaren kontzeptu okerra dugula dio Jordik, etorkinengan pentxatzen dugunean askotan Europaz kanpoko norbaitengan pentsatzen dugula, eta, adibidez Katalunian, italiarren presentzia handia dela. Hizkuntza, komunitatea eta beste zenbait gai interesgarri lantzen ditu pasarte honetan.

  • Jordi Estivill i Castany Inmigrazioa Katalunian II

    Jordi Estivill i Castany (1985) Bartzelona, Katalunia

    Askotan inmigrazioaren kontzeptu okerra dugula dio Jordik, etorkinengan pentxatzen dugunean askotan Europaz kanpoko norbaitengan pentsatzen dugula, eta, adibidez Katalunian, italiarren presentzia handia dela. Hizkuntza, komunitatea eta beste zenbait gai interesgarri lantzen ditu pasarte honetan.

  • Janusz Borko Lagun euskaldunak

    Janusz Borkowski (1984) Suwaki, Polonia

    Euskaldunekin harreman ona dauka, bikotea Euskal Herrikoa da, eta koadrilan planak egiten dituzte euskal munduan. Euskaraz inguratuta bizi da.

  • Janusz Borko Euskarak lagundu dio integratzen

    Janusz Borkowski (1984) Suwaki, Polonia

    Bikoteari esker ez zuen integratzeko arazorik izan. Euskarak ere lagundu dio integratzen, bereziki euskaldunekin.

  • Naran Mongolia Europan bizitzeko, eragozpenak

    Naran-Erdene Tumur-Urgudul () Ulan Bator, Mongolia

    Txekian atxilotu egin zuten, muga igarotzeagatik. Austrian errefuxiatu zentro batean egon zen; poza sentitu zuen, ez zutelako exportatu, eta beldurra ere bai.

  • Naran Mongolia Gaztelania ikastea errazagoa gertatu zaio alemaniera baino

    Naran-Erdene Tumur-Urgudul () Ulan Bator, Mongolia

    Hona etorri zenean, berriz hasieratik hasi behar izan zuen: hizkuntza ikasten... baina hemen aukera gehiago izan zuen. Austrian, berriz, "legez kanpoko" etorkina zenez, telebista ikusiz ikasi zuen alemaniera. Gaztelania EPAn ikasi zuen (Donostiako hizkuntza eskola ofizialean ere bai, gero). Kalean ere praktikatu du.

  • Naran Mongolia AHMER elkartean dago

    Naran-Erdene Tumur-Urgudul () Ulan Bator, Mongolia

    Hernanin bizi da, eta bertako elkarte batean dago: AHMER elkartean (SOS Arrazakeria). Toki askotako jendea elkartzen da han. Etxe garbitzaileen taldea osatu dute, eta jarduera asko egiten dituzte elkar laguntzeko.

  • Naran Mongolia Hemengoa ere sentitzen da

    Naran-Erdene Tumur-Urgudul () Ulan Bator, Mongolia

    Hernanin euskaldun asko dagoela eta kanpotik ere parrandan joaten da jende asko. Lagun eta ezaguna euskaldunak ditu, eta gustatzen zaizkio. Hitzekoak direla dio eta laguntzeko prest daudela beti. Hemengoa ere sentitzen da pixka bat, nomada delako.

  • Sara Egipto Euskaldunak egiptoarrak baino hotzagoak, hasieran

    Sara El Houssiny (1986) El Cairo, Egipto

    Egipton kalean jendearekin hitz egitea gustatzen zaie, baita ezezagunekin ere. Hemen itxiagoak ei gara, hasieran.

  • Sara Egipto Lagun egipziarrik ez hemen

    Sara El Houssiny (1986) El Cairo, Egipto

    Ez du lagun egipziarrik hemen, une honetan.

  • Sara Egipto Harremana euskaldunekin

    Sara El Houssiny (1986) El Cairo, Egipto

    Euskaldunekin duen harreman gero eta hobea da. Ikastaroetan bertako jende asko ezagutu du, eta familia euskaldun batekin oso gertuko harremana dute.

  • Sara Egipto Beloari edo buruko zapiari buruz

    Sara El Houssiny (1986) El Cairo, Egipto

    Integratzeko arazorik izan duen galdetuta, beloa edo buruko zapia aipatu du. Batzuek gorrotoz begiratzen diote, uste dutelako zapia eramatera derrigortu dutela, eta ez da egia.

  • Sara Egipto Tortilla patata, asteazkenero

    Sara El Houssiny (1986) El Cairo, Egipto

    Egipton familiak gehiago elkartzen dira hemen baino, baina beraiek hemen ere familia euskaldun batekin asteazkenero elkartzen dira, patata tortilla jateko.

  • Sara Egipto Erronka: lana aurkitzea

    Sara El Houssiny (1986) El Cairo, Egipto

    Neska musulmanentzat lana aurkitzea erronka bat dela dio.

  • Sara Egipto Beloa eramatea, lana aurkitzeko oztopo

    Sara El Houssiny (1986) El Cairo, Egipto

    Lana aurkitzeko, beloa edo buruko zapia eramatea oztopo bat da hemen: ez ei dituzte kontratatzen. Hala ere, publikoaren aurrean lana egitea ez da bere asmoa, oso zaila ikusten duelako, baina bai bulego batean.

  • Sara Egipto Arrazakeria, beloa dela eta

    Sara El Houssiny (1986) El Cairo, Egipto

    Arrazakeria. Birritan gertatu zaio emakumeak gerturatzea, esanez hemen ezin duela buruko zapia erabili.

  • Sara Egipto Jatorriak baldintzatuta

    Sara El Houssiny (1986) El Cairo, Egipto

    Jatorriaren arabera, etorkinak ezberdin hartzea mundu osoan gertatzen dela dio.

  • Anneli Estonia Nongo jendea ezagutzen duen

    Anneli Kurg (1979) Estonia, Estonia

    Nongo jendea ezagutzen duen esaten du: Alemania, Kanada, Australia... Ingelesez eta alemanez hitz egiten du haiekin.

  • Anneli Estonia Ingelesa, gaztelania eta euskara

    Anneli Kurg (1979) Estonia, Estonia

    Bere lagun atzerritarrei errazagoa egiten zaie ingelesez hizt egitea gaztelaniaz baino. Berak gaztelania eta euskara ikasi nahi ditu. Hitz batzuk euskaraz.

  • Anneli Estonia Integrazioa erraza izaten ari da

    Anneli Kurg (1979) Estonia, Estonia

    Integrazioa oso erraza izan da berarentzat. Bikotearen familiak asko laguntzen dio, eta toki askotara joaten dira elkarrekin. Iaz euskara ikasten egon zen.

  • Radi Bulgaria Bulgariatik Lasartera

    Radi Stoyanova (1999) Bulgaria, Bulgaria

    Udaran iritsi zen Lasartera. Ikastetxean egin zituen lagunak, hasi eta berehala. Bulgariako eta Euskal Herriko ohiturak alderatuz gero, ez dira oso desberdinak Radiren esanetan.

  • Radi Bulgaria Antzeko ohiturak Bulgarian eta Euskal Herrian

    Radi Stoyanova (1999) Bulgaria, Bulgaria

    Bulgaria eta Euskal Herria alderatzen ditu, bulgarieraz hitz egiten. Bere esanetan, ohitura oso antzekoak daude bietan.

  • Radi Bulgaria Atzerritarrei buruz gaizkiesanak

    Radi Stoyanova (1999) Bulgaria, Bulgaria

    Atzerritarrei buruzko komentario txarrak entzun izan ditu, mingarriak. Bere esanetan, hori ez da errealitatea.

  • Radi Bulgaria Atzerritarrek osatzen dute bere 'kuadrila'

    Radi Stoyanova (1999) Bulgaria, Bulgaria

    Euskal Herrian, beste atzerritar batzuekin ere erlazionatzen da. Euskal Herrian bizi diren Bulgariakoekin badauka erlazioa, aitaren lanaren bidez.

  • Radi Bulgaria Lagunak Euskal Herrian

    Radi Stoyanova (1999) Bulgaria, Bulgaria

    Era guztietako lagunak ditu Euskal Herrian, bertakoak zein kanpotik etorritakoak.

  • Eunhye Korea Asiarren jatorriak bereiztea kostatzen zaigu euskaldunoi

    Eunhye Kim (1973) Seul, Hego Korea

    Aurreiritziak baino, ikusten duena da zaila dela guretzat Asiako herrialdeetako pertsonen jatorria bereiztea. Hasieran ez zitzaion gustatzen, baina orain ulertzen du.

  • Eunhye Korea Lagunak egitea kosta

    Eunhye Kim (1973) Seul, Hego Korea

    Integrazioa. Senarrarengatik etorri da, eta hasieran haren familia eta lagunak bakarrik ezagutzen zuen. Jendea ezagutzea etalagun onak egitea kostatu zitzaion. "Koadrila" hesi bat dela iruditzen zaio.

  • Eunhye Korea Gidoigile lanetan jarraitzeko zaila

    Eunhye Kim (1973) Seul, Hego Korea

    Ezin izan du gidoigile lanetan jarraitu hemen. Korean ikasitakoak ez dio balio hemen. Hala ere, egiten du lan pixka bat Koreatik datozenekin.

  • Eunhye Korea Inguruan bizi diren korearrak

    Eunhye Kim (1973) Seul, Hego Korea

    Duela bost urte korear bakarar zela uste zuen, baina gero emakume korear bat ezagutu zuen, eta hark zazpi korear aurkeztu zizkion. Horietako hiru Donostian bizi dira. Urte berri korearra ospatzen dute elkarrekin.

  • Vahe Armenia Armeniarren elkartea

    Vahe Papyan (1993) Armadir, Armenia

    Elkarte bat daukate, ehundik gora armeniar biltzen dituena Gipuzkoan. Harreman du askorekin, eta batekin euskaraz ere hitz egiten du batzuetan, praktikatzeko.

  • Vahe Armenia Lagun atzerritarrak, Ukraina eta Errusiakoak

    Vahe Papyan (1993) Armadir, Armenia

    Lagun euskaldunez eta armeniarrez gainera, Ukrainako eta Errusiako lagunak ere baditu hemen. Errusieraz hitz egiten du haiekin.

  • Vahe Armenia Integratzeko arazorik ez

    Vahe Papyan (1993) Armadir, Armenia

    Ez du integratzeko arazorik izan, oso umetan etorri zelako.

  • Eugene Ukraina Ukrainar gehiagorekin badu erlazioa hemen

    Eugene Zheleznyi (1991) Talne, Ukraina

    Hemen bere emaztearekin hitz egiten du ukraineraz, baita EPAn eta Hizkuntza Eskola Ofizialean ezagutu zituzten beste ukraniarrekin ere; ondo etortzen da zure herriko jendearekin kontaktua edukitzea.

  • Eugene Ukraina Harremana beste atzerritar batzuekin

    Eugene Zheleznyi (1991) Talne, Ukraina

    Beste atzerritarrekin zein erlazio duen kontatzen du; bera bezalako ukraniarrekin, frantses batzuekin, estatubatuar batzuekin... eta egiten dituzten planak zeintzuk diren.

  • Eugene Ukraina Bertakoekin harreman gehiegi ez

    Eugene Zheleznyi (1991) Talne, Ukraina

    Bertako jendearekin ez du erlazio gehiegi. Euskaldunak itxiak garen galdetuta, hainbesterako ez dela dio. Izan ere, ukraniarrak ere nahiko serioak dira.

  • Eugene Ukraina Ez da gutxietsia sentitu

    Eugene Zheleznyi (1991) Talne, Ukraina

    Etorkin bezala, ez da inoiz arrotza edo gutxietsia sentitu.

  • Edina Hungaria Hizkuntza eskolan jende asko ezagutu

    Edina Eszter (1977) Hungaria, Hungaria

    Bikotearen familiarekin eta hizkuntza eskolako mundu guztiko jendearekin du kontaktua.

  • Edina Hungaria Hizkuntza eskolako gelakideen jatorria

    Edina Eszter (1977) Hungaria, Hungaria

    Hizkuntza Eskolako gelakideen nazionalitateak aipatzen ditu.

  • Edina Hungaria Bertakoekin erlazio gehiegi ez

    Edina Eszter (1977) Hungaria, Hungaria

    Bertako jendearekin ez du harreman handirik. Batez ere bera bezalako etorkinekin du harremana; ezagutzen dituen euskaldunak, adibidez bere irakasleak dira, baina ez dute gertuko erlaziorik.

  • Marlijn Herbehereak Harremana bertakoekin I

    Marlijn Van Ijzeren (1978) Amersfoort, Herbehereak

    Ez du harreman handirik bertako jendearekin.

  • Marlijn Herbehereak Harremana bertakoekin II (nederlanderaz)

    Marlijn Van Ijzeren (1978) Amersfoort, Herbehereak

    Ez du harreman handirik bertako jendearekin (nederlanderaz kontatzen du).

  • Marlijn Herbehereak Klaseak ematen dizkie haurrei

    Marlijn Van Ijzeren (1978) Amersfoort, Herbehereak

    Haurrei klaseak ematen dizkie, era horretan harremantzen da bertakoekin.

  • Marlijn Herbehereak Herbeheretan eta Donostian desberdinak

    Marlijn Van Ijzeren (1978) Amersfoort, Herbehereak

    Herbeheretan jendea Euskal Herrian baino direktoagoa dela dio. Atzerritar izateagatik Donostian zailagoa da adiskideak egitea, Marlijnen ustez.

  • Alia Indonesia Hizkuntza eskolako klaseak dibertigarriak dira

    Alia Adhia (1982) Yakarta, Indonesia

    Herrialde ezberdinetako jende asko ezagutu du Hizkuntza Eskola Ofizialean, eta oso dibertigarriak egiten zaizkio klaseak; kalera ere ateratzen dira elkarrekin praktikatzeko, baina askotan ingelesez hitz egiten bukatzen dute.

  • Alia Indonesia Beste indonesiar batzuk, Euskal Herrian

    Alia Adhia (1982) Yakarta, Indonesia

    Indonesiako lau neska ezagutzen ditu Euskal Herrian: Tolosa eta Irunen.

  • Alia Indonesia Lagunak egitea pixka bat zaila

    Alia Adhia (1982) Yakarta, Indonesia

    Egin dituen harremanak batez ere ikaskideekin izan dira, baina zaila da baita ere, denak kanpotarrak izanik askok gero alde egiten baitute; beraz, harreman gehien senarraren lagunekin eta familiarekin eta Indonesiako beste neskekin dauka.

  • Alia Indonesia Jatorrak dira Donostian

    Alia Adhia (1982) Yakarta, Indonesia

    Donostiako jendea jatorra da, eta ez du integrazio edo arrazakeria kasurik pairatu. Bertakoa balitz bezala tratatu dute.

  • Nikos Grezia Ezagutu dituen atzerritarrak

    Nikos Politakos (1982) Atenas, Grezia

    Biomagunen jatorri askotako jendea dabil lanean, eta toki askotako jendea ezagutzen du. Gaztelaniako ikastaroetan ere atzerritar dezente ezagutu zituen. EHUn ikasle gehienak bertakoak ziren.

  • Nikos Grezia Euskaldunak itxiak, hasieran

    Nikos Politakos (1982) Atenas, Grezia

    Hasieran euskaldunak hotzak iruditu zitzaizkion, baina orain bertako lagunak baditu. Elkarte gastronomikoetara ere joaten da. Izaeraz itxiak dira euskaldunak, eta nahiko bakarrik sentitzen zen.

  • Nikos Grezia Bizi daiteke ingelesez Donostian?

    Nikos Politakos (1982) Atenas, Grezia

    Donostian ingelesez bakarrik lana egitea posible da, baina ingelesez bizitzea ez da erraza, jendeak ez dakielako. Oinarrizko hitzak behintzat ikasi behar dira gaztelaniaz edo euskaraz.

  • Nikos Grezia Biomagunen, ingelesa asko erabiltzen du

    Nikos Politakos (1982) Atenas, Grezia

    EHUn ingelesa jakin bai, baina langileek gaztelania gehiago erabiltzen zuten. Ikasi beharra izan zuen. Biomagunen atzerriko jende gehiago dago, eta ingelesa askoz gehiago erabiltzen da.

  • Ruta Lituania Laneko euskaldunek ez dute hitz egiten

    Ruta Grinyte (1986) Lituania, Lituania

    Euskaldun gutxi dago berarekin euskaraz egiten duena, baina, hitz batzuk esanez gero, jendea oso pozik jartzen da. Lanean baditu Euskal Herrikoak diren lankideak, baina ez dute hitz egiten.

  • Ruta Lituania Euskaldunak, itxiak baina beti laguntzeko prest

    Ruta Grinyte (1986) Lituania, Lituania

    Rutaren ustez, egia da hotzak garelak euskaldunak; hala ere, berarentzat ez da zaila izan harremanak egitea. Gainera, laneko lagunekin nahikoa du, gazte asko baitira. Kuadrila batean zaila da sartzea, eurek jada denbora asko baitaramate elkarrekin, eta pertsona berri bati zaila egiten zaio dinamika horretan sartzea. Beti laguntzeko prest daude euskaldunak.

  • Yiwen taiwan Taiwango lagunak Euskal Herrian

    Yiwen Wang (1981) Kaohsiung, Taiwan

    Ez du Taiwaneko inor ezagutzen Donostian, baina bai Euskal Herrian. Txinera madarineraz hitz egiten du haiekin.

  • Yiwen taiwan Bertako lagunak

    Yiwen Wang (1981) Kaohsiung, Taiwan

    Euskara ikasten ibili zenean lagun batzuk egin zituen, eta musika irakaslea denez, ikasleekin ere badu harremana.

  • Yiwen taiwan Mutil lagunaren koadrilakoa da orain

    Yiwen Wang (1981) Kaohsiung, Taiwan

    Euskaldunak ez zaizkio hotzak iruditzen. Mutil-lagunaren koadrilan oso ondo hartu dute.

  • Yiwen taiwan Onartua sentitu da oro har

    Yiwen Wang (1981) Kaohsiung, Taiwan

    Atzerritarra delako arraro begitzea erlatiboa dela dio: norbera seguru egonda, ez dago arazorik. Alemanian jendea hemen baino gogorragoa dela uste du. Kanpoko gero eta jende gehiago dago Donostian eta onartuak dira.

  • salman turkiera Ez zuen beste turkiarrik ezagutzen

    Salman Garip (1980) Kahraman Maraç, Turkia

    Iritsi eta handik lau urtera arte ez zuen beste turkiarrik ezagutu.

  • salman turkiera Sozializazio prozesua

    Salman Garip (1980) Kahraman Maraç, Turkia

    Ez zuen denbora gehiegi hasieran jendearekin erlazionatzeko, lanekoekin etab... Hasieran ingelesez laguntzen zion jendeak, baina segituan hasi zen gauzak ulertzen.

  • salman turkiera Ikasgelan aniztasuna

    Salman Garip (1980) Kahraman Maraç, Turkia

    Hizkuntza Eskola Ofizialean munduko toki askotako jende anitz ezagutu duela dio.

  • salman turkiera 'Kuadrila' batean sartzea, zaila omen

    Salman Garip (1980) Kahraman Maraç, Turkia

    Euskaldunekin ez du arazorik; badaki 'kuadrila' batean sartzea oso zaila dela, baina jatorrak direladio.

  • aurel albaniera Beste albaniarrik ez du ezagutzen hemen

    Aurel Ibo (1973) Korça, Albania

    Ez du beste albaniarrik ezagutzen hemen.

  • aurel albaniera Euskaldunak itxiak garela prototipoa da

    Aurel Ibo (1973) Korça, Albania

    Euskaldunak itxiak diren edo ez galdetzean, hori prototipoez hitz egitea dela dio, eta pertsonen araberakoa dela.

  • aurel albaniera Bertako lagunak ditu eta nahiko pozik dago

    Aurel Ibo (1973) Korça, Albania

    Ez du inoiz sentitu baztertua izan denik kanpotarra izateagatik; bertako lagunak ditu eta ondo sentitzen da.

  • Lama Donostian bigarren aldia du, tailer batzuk ematen

    Acharya Lama Sönam Rabgye (1973) Nepal, Nepal

    Bigarren aldia Donostian. Aurretik ere meditazioaren inguruko jardunaldi batzuk ematera etorri zen. Meditazio mota honek asko laguntzen die bertakoei; izan ere, garai latzak bizitzen ari gara, estresa, presioak, lana... bere teknikekin emozio txar horiek murriztea lortzen da. Gero eta jende gehiago dago hemen, mendebaldean, budismoan interesa dutenak.

  • Tina Eslovenia Esloveniarrik ez du ezagutzen hemen

    Tina Zigart (1985) Maribor, Eslovenia

    Ez du Esloveniako inor ezagutzen hemen. Badaki bat Tolosan bizi dela, baina ez daki nor den.

  • Tina Eslovenia Toki askotakjo lagunak ditu

    Tina Zigart (1985) Maribor, Eslovenia

    Munduko toki askotako jendea ezagutu du gaztelaniako ikastaroetan. Eta bikotearen lagunak ere bai, gimnasiokoak, lanekoak...

  • Tina Eslovenia Euskal koadrilak oso itxiak

    Tina Zigart (1985) Maribor, Eslovenia

    Euskaldunak itxiak iruditu zitzaizkion. Koadrilak batez ere. Hori bai, konfidantza lortuz gero, betirako lagunak direla dio.

  • Tina Eslovenia Jakinmina pizten du besteengan

    Tina Zigart (1985) Maribor, Eslovenia

    Integrazio arazorik ez du izan. Jakinminez gerturatu zaio jendea orain arte, desberdina delako, baina ez da baztertua sentitu.

  • Malu "Koadrilan" integratuta

    Jorge Naur Mango Barai (1980) Ginea Bissau, Ginea Bissau

    "Koadrilan" gustura sentitzen da, baina orokorrean jendea hemen itxiagoa da bere herrialdean baino.

  • Malu Guinea Bissauko gutxi hemen

    Jorge Naur Mango Barai (1980) Ginea Bissau, Ginea Bissau

    Guinea Bissauko beste bi ezagutzen ditu, eta hasieran asko egoten ziren, baina azkenaldian ez da asko egoten haiekin.

  • Malu Etorkina izateari buruz

    Jorge Naur Mango Barai (1980) Ginea Bissau, Ginea Bissau

    Etorkina izateari buruz: ez du pentsamendu txarrik izaten. Aurrera egin behar da beti.

  • Bake Diatta Integrazio arazoak izatea ohikoa da

    Bake Diatta (1972) Senegal, Senegal

    Integrazio arazoak izateari normala deritzo: batzuk gaizki begiratuko zaituzte, beste batzuk jatorrak dira; halakoa da bizitza!

  • Bake Diatta Senegalen, denak senegaldar

    Bake Diatta (1972) Senegal, Senegal

    Etorkin maila ezberdinak daude: balantza batzuen alde eta besteen kontra dago (afrikarrak); ohituta dago. Senegalen ez da hori gertatzen kanpotarrekin.

  • Bake Diatta Hitz eginda ulertzen da jendea

    Bake Diatta (1972) Senegal, Senegal

    Integrazio eta arrazakeria arazoak jendearekin hitz eginez eta irekiz konpondu daitezke, jendea elkartuz. Zizurkilen pozik dago, ez du arazorik.

  • Omar kurduera Kurdueraz norekin hitz egiten duen orain

    Omar Erten (1979) Mardin, Turkia, Kurdistan

    Pertsona bakarrakin hitz egin dezake kurduera, eta Bilbon bizi den euskaldun bat da. Telefonoz etxekoekin kurdueraz jarduten du. Bere gurasoek ez dakite turkiera: kurduera soilik hitz egiten dute.

  • Omar kurduera Gaztelaniaz lau hitz zekizkien, iritsi zenean

    Omar Erten (1979) Mardin, Turkia, Kurdistan

    11 urterekin atera zen bere gurasoen etxetik eta 15 urterekin jada bakarrik bizi zen. Hiriz hiri ibili da: Zipre, Istanbul... Euskal Herria izan zen, iristerakoan, hizkuntza ulertzen ez duen lehen herria.

  • Omar kurduera Kurduek eta euskaldunek antzeko kulturak

    Omar Erten (1979) Mardin, Turkia, Kurdistan

    Omarrek euskaldunekin ez du arazorik izan. Euskaldunei bihotza ukitzean erabat irekitzen direla dio. Kurduen eta euskaldunen kulturak nekazal munduan sustraituak egoteak antzeko egiten dituela dio.

  • Omar kurduera Kurduek eta euskaldunek antzeko kulturak (kurdueraz)

    Omar Erten (1979) Mardin, Turkia, Kurdistan

    Omarrek euskaldunekin ez du arazorik izan. Euskaldunei bihotza ukitzean erabat irekitzen direla dio. Kurduen eta euskaldunen kulturak nekazal munduan sustraituak egoteak antzeko egiten dituela dio. (kurdueraz)

  • Omar kurduera Dokumentuak legeztatzeko prozesua

    Omar Erten (1979) Mardin, Turkia, Kurdistan

    Ez du arazorik izan dokumentuak legeztatzeko, ez eta bertakoekin harremantzeko ere. Omarrek ez du legez kanpo egon nahi hemen. Bere bikotearekin "izatezko bikote" formula erabiltzea adostu zuten, bere egoera Euskal Herrian legeztatzeko.

  • Omar kurduera Dokumentuak legeztatzeko prozesua (kurdueraz)

    Omar Erten (1979) Mardin, Turkia, Kurdistan

    Bere bikotearekin "izatezko bikote" egitea erabaki zutela adierazko du Omarrek, kurdueraz.

  • alejandro bablea Bertakoekin harremana badu

    Alejandro Martinez (1982) Cangas del Narcea, Asturies

    Bertako jendearekin badu harremana lanetik kanpo ere; bere hitzeta,n irekiak gara hemen.

  • tarana azerbaian Lehenengo hilabeteak zailak

    Tarana Karimova (1977) Culfa, Azerbaijan

    Lehenengo hilabeteak zailak egin zitzaizkion. Ez zekien ez gaztelaniz eta ezta euskara ere, ingelesez bakarrik. Ingurukoek laguntzen zioten, baina inpotentzia sentitzen zuen. Nola hasi zen gaztelania eta euskara ikasten.

  • tarana azerbaian Azerbaijango pertsonak inguruan

    Tarana Karimova (1977) Culfa, Azerbaijan

    Donostian badaude Azerbaijango gehiago. Estatuan 200-300 pertsona egongo direla pentsatzen du.

  • tarana azerbaian Integrazioari buruzko hausnarketa

    Tarana Karimova (1977) Culfa, Azerbaijan

    SOS Arrazakerian egiten du lana. Integrazioa ez da erraza izaten, baina berak lana izan du hasieratik. Konturatu da gizartean guneak banatuta daudela. Bakoitzak bere nortasunaren arabera bizi behar du prozesua. Zapia eramateagatik izan duen esperientzia.

  • tarana azerbaian Kultur aniztasunaz, elkarbizitzaz eta ezjakintasunaz

    Tarana Karimova (1977) Culfa, Azerbaijan

    Beti defendatu du kultur aniztasuna. Aberastasuna da. Gai honetan nola sentsibilizatu? Non daude etorkinak? Askotan auzo jakinetan pilatzen dira. Garrantzitsua da nahastuta bizitzea, elkarbizitzarako. Behar berdinak dauzkagula dio. Ezjakintasun handia dauka jendeak.

  • Miki Lamedica Ondo hartu zuten Euskal Herrian

    Miki Lamedica (1986) Assisi, Italia

    Atzerritarra izan arren, ez du berarekiko inoiz jarrera txarrik sumatu jendearen artean: oso ondo hartu dute Euskal Herrian. Hala ere, hasiera guztiak zailak izaten direla dio. Jatorriaren arabera integratzea zailagoa izan daitekeela dio Mikik: europarra izateak abantailak ditu bere ustez.

  • Petra Elser Integrazioa ez da erraza hemen

    Petra Elser (1953) Frankfurt, Alemania

    Integrazioa. Hizkuntza jakin arren, konturatu zen zaila zela hemen integratzea. Bikotea kartzelan zegoen, eta bakarrik bizi zen hemen, semearekin. 'Koadrilarik' ez zuen. Ez da erraza hor sartzea.

  • Lizuma letoiera Jatorri askotakoak Donostian

    Laura Lizuma (1988) Mazsalaca, Letonia

    Kanpotik Donostiara bizitzera etorritako jende dexente ezagutzen du: alemanak, britainiarrak, peruarrak, hispanoamerikakoak, argentinoak....

  • Lizuma letoiera Euskal Herriko jendearekin harramentzen da

    Laura Lizuma (1988) Mazsalaca, Letonia

    Euskaldun batekin bizi da eta harreman gehiena bertako jendearekin dauka.

  • Lizuma letoiera Udaran atzerritar, neguan bertako

    Laura Lizuma (1988) Mazsalaca, Letonia

    Udaran atzerritar sentitu izan dela dio Laurak, ile horia denez jendeak ingelesz hitz egiten diolako. Baina, gainontzean integratzeko ez du arazorik izan.

  • Lizuma letoiera Jatorria baino jarrera inportanteagoa

    Laura Lizuma (1988) Mazsalaca, Letonia

    Lauraren ustez jatorrizko herrialdeak ez du zerikusirik jendeak zurekiko duen tratuarekin, norbere jarrerak baizik.

  • Durk frisiera Euskal Herrian bizi diren frisiarrak

    Durk Gorter (1952) Easterwâlde, Frisia

    Euskal Herrian ez du frisiera hiztunik ezagutzen.

  • Durk frisiera Euskaldunekin duen harremana

    Durk Gorter (1952) Easterwâlde, Frisia

    Euskaldunekin duen harremanaz dihardu. Bere ustez, ez gara itxiak.

  • Durk frisiera Euskara, integrazio hizkuntza

    Durk Gorter (1952) Easterwâlde, Frisia

    Euskara jakiteak integratzeko balio duela dio.

  • Durk frisiera Donostia, hiri irekia atzerritarrekin

    Durk Gorter (1952) Easterwâlde, Frisia

    Atzerritarren mugimendu handia dago Donostian, turista zein langile. Nazioarteko hiria da Donostia, irekia. Errefuxiatuei ere harrera ona egiten zaie hemen, baina kopuru handia baletor ez daki zer gertatuko litzatekeen.

  • Durk frisiera Atzerritarrak arriskua euskararentzat?

    Durk Gorter (1952) Easterwâlde, Frisia

    Atzerritarrak arrisku bihur daitezke euskararentzat? Bere ustez integrazioa oso ondo ari gara egiten (atzerritar askok ikasten dute euskara), eta beharbada arriskutsuagoak dira hemen bizitza dena daramatenak euskara ikasi gabe.

  • Thomas daniera Egia ote da euskaldunak itxiak direla?

    Thomas Frederiksen (1978) Copenhague, Danimarka

    Thomasen ustez, ez da egia euskaldunak itxiak direla. Zurrumurruak badirela dio baina, bere esperientziari dagokionez, ez zaio batere zaila egin jendearekin konektatzea.

  • Thomas daniera Ez da inoiz baztertua sentitu

    Thomas Frederiksen (1978) Copenhague, Danimarka

    Ongi hartua sentitu da eta ezin du baztertua izan denik esan, erabat kontrakoa baizik. Horregatik aukeratu du Donostian bizitzen gelditzea.

  • Lela Iosaba Hasiera zaila, hizkuntzarengatik

    Lela Iosava (1983) Tbilisi, Georgia

    Hasierako hilabeteak zailak izan ziren, ez baitzekien ez gaztelania eta ez euskara. Gaztelania ikasten hasi eta bertako jendea ezagutu ahala errazagoa izan zen.

  • Lela Iosaba Harreman ona du bertako jendearekin

    Lela Iosava (1983) Tbilisi, Georgia

    Ezagutu du bertako jendea, eta jatorra iruditzen zaio. EHUko gelakideekin ere harreman ona du.

  • Lela Iosaba Harremana beste atzerritar batzuekin

    Lela Iosava (1983) Tbilisi, Georgia

    Erasmusekin etorri zen arren, ez du atzerriko jende asko ezagutu, doktoretzarekin lanpetuta ibili delako. Herrialde hauetako jendea ezagutu du: Erresuma Batua, Armenia, Iran, Ukraina, ...

  • Lela Iosaba Gaztelania jakin gabe, ezin integratu

    Lela Iosava (1983) Tbilisi, Georgia

    Integrazioa ez zaio erraza gertatu: gaztelania jakin aurretik, ez zegoen integratuta.

  • Marketa Kostalova Hemengo jendea, lagunkoia

    Marketa Kostalova (1996) Praga, Txekiar Errepublika

    Euskal Herriko jendea atsegina iruditu zaio, eta beti laguntzeko prest daudela.

  • Reda Bibito2 Hasiera gogorra, baina orain gustura

    Reda Bibito (1995) Maroko, Maroko

    Hiru urte daramatza hemen. Ceutan bizi zenean ikasi zuen gaztelania. Hala ere, hasiera gogorra egin zitzaion, baina orain gustura dago.

  • Reda Bibito2 Gaizki begiratua, marokoarra delako

    Reda Bibito (1995) Maroko, Maroko

    Marokoarra izateagatik gaizki begiratzen diote, eta lana aurkitzeko arazoak ditu.

  • Blanca Rocio Ekuatoriar dexente dago Donostian

    Blanca Rocío Tabi Fuérez (1983) Otalavo, Ekuador

    Ahizparekin hitz egiten du ketxuera, baina gaztelaniarekin nahastuta.

  • Blanca Rocio Bazterturik sentitu zara?

    Blanca Rocío Tabi Fuérez (1983) Otalavo, Ekuador

    Janzkera aldetik desberdinak sentitzen ziren, baina denborarekin irekiagoak egin ziren eta bertako arropa erabiltzen hasi ziren.

  • Blanca Rocio Donostiako zer duzu gustuko ?

    Blanca Rocío Tabi Fuérez (1983) Otalavo, Ekuador

    Giroa, jendea gustuko ditu. Adi dagoen jendea dela dio, jatorra. Horretaz gain, arrazakerarik ez dagoela dio.

  • Blanca Rocio Donostiako zer ez duzu gustuko?

    Blanca Rocío Tabi Fuérez (1983) Otalavo, Ekuador

    Polizia ez du gustuko, haiengandik ihesi ibili behar izatea.

  • Danitza Rosilla Nongo lagunak dituen

    Danitza Rosilla () Peru, Peru

    Alegiko eta Tolosako lagunak ditu, Kroaziakoak, Hego Ameriketakoak...

  • Surendra Pantha Hemengo jendea eta bizimodua gustuko

    Surendra Pantha (1980) Pokhara, Nepal

    Gustatzen zaio hemengo jendea. Astero bi-hiru festa daudela dio, eta Nepalen ere hala dela. Familian bizitzeko ohitura ere badgo, han bezala. Oztopo bakarra hizkuntza ikastea izan dela dio.

  • Surendra Pantha Arrazakeriarik ez

    Surendra Pantha (1980) Pokhara, Nepal

    Arrazakeriarik ez du ikusi hemen. Bertako jendearekin irteten da, eta gustura dago.

  • Surendra Pantha Lagun gehienak bertakoak; bere ikasleak, toki askotakoak

    Surendra Pantha (1980) Pokhara, Nepal

    Dituen lagun gehienak hemengoak dira. Ingeleseko irakaslea da, boluntario bezala, GKEetan. Ikasleak Ameriketako eta Afrikakoak ditu asko.

  • Diana Glebkute Nolakoak dira euskaldunak?

    Diana Glebkute (1981) Vievis, Lituania

    Euskaldunak oso jatorrak direla dio, laguntza ematen diotela beti.

  • Diana Glebkute Atzerritarrekin harreman gutxi

    Diana Glebkute (1981) Vievis, Lituania

    Ez du atzerritar askorik ezagutzen, errusiarrak eta armeniar batzuk.

  • Ashish Dsouza1 Kultur aniztasuna gustuko

    Ashish Dsouza (1982) Munbai, India

    Kultura ezberdinak ezagutzea gustatzen zaio. Sei urte daramatza Danimarkan bizitzen, eta Europako hainbat herrialdetan egon da, eta ez da sekula etorkin sentitu.

  • Fadilu Ghanako lagunekin hausaz

    Fadilu Salifu (1997) Ghana, Ghana

    Euskal Herrian baditu Ghanako lagun batzuk. Horiekin hitz egiten du batzuetan hauseraz.

  • Fadilu Ingelesarekin soilik ezin moldatu Euskal Herrian

    Fadilu Salifu (1997) Ghana, Ghana

    Euskal Herrira etorri zenean zailtasunak zituen jendearekin komunikatzeko, ingelesez soilik egiten zuen eta.

  • Fadilu Hizkuntzen garrantziaz

    Fadilu Salifu (1997) Ghana, Ghana

    Donostian hizkuntza asko hitz egiten direla dio Fadiluk. Berarentzat oso aberasgarria da hizkuntzak ikastea, bidaiatu ahal izateko. Pozik dago hizkuntza asko dakizkielako.

  • Chuserra Nolakoak dira euskaldunak?

    Chuserra Barrios Irache (1980) Zaragoza, Espainia

    Euskaldunak itxiak diren ala ez pertsonen arabera dela dio Chuserrak. Hala ere, igartzen du aldea Zaragoza eta Euskal Herriko jendearen artean. Euskarak intregatzen lagundu izan dio.

  • Chuserra Jendea, ohiturak eta kultura faltan ematen ditu

    Chuserra Barrios Irache (1980) Zaragoza, Espainia

    Bere herrialdetik jendea faltan ematen du. Zaragozako ohiturak eta kultura ere faltan ematen ditu.

  • Marta Etiopia Jende atsegina Hondarribian

    Marta Abiy (1986) Etiopia, Etiopia

    Jende oso jatorra dago Hondarribian, oso atsegina Martaren esanetan.

  • Marta Etiopia Atsegina izan behar da jendearekin

    Marta Abiy (1986) Etiopia, Etiopia

    Oso harreman ona dauka euskal herritarrekin; atsegina izan behar dela eta bertako jendea ezagutu behar dela dio Martak.

  • Len irlandakoa Euskaldunekiko iritzia

    Len Bux (1967) Dublin, Irlanda

    Euskaldunekiko zuen iritzia eta orain duena kontatzen du.

  • Len irlandakoa Herrialde askotako lagunak

    Len Bux (1967) Dublin, Irlanda

    Zenbait herrialdetako lagunak ditu bertan: frantsesak, serbiarrak, holandarrak, amerikarrak...

  • Len irlandakoa Emazteak integrazioa erraztu zion

    Len Bux (1967) Dublin, Irlanda

    Integrazioa errazagoa izan zen bere emaztea bertakoa izan zelako. Hasieran zaila izan daitekeela dio, jendea itxia delako.

  • Marie susuera Bizi-baldintza txarrak zirela eta etorri zen Euskal Herrira

    Marie Toure (1976) Konakry, Gineako Errepublika

    Gineako bizi-baldintza txarrengatik etorri zen Euskal Herrira, musika talde bat eratzeko asmoz. Ondoren dantza afrikarren irakasle lanetan hasi zen.

  • Marie susuera "Jendea euskaraz agurtzen dut"

    Marie Toure (1976) Konakry, Gineako Errepublika

    Hizkuntza ez bazekien ere oso jarrera irekia eduki zuen etorri zenean, eta, hortaz, bertakoak ere irekiak izan ziren. Hala ere, pixkanaka-pixkanaka ikasten eta integratzen hasi zen.

  • Marie susuera "Euskaldun beltzarana naiz"

    Marie Toure (1976) Konakry, Gineako Errepublika

    Hasieran asko begiratzen zuten baina bertako kulturan eta ohituretan parte hartu (joaldunekin, txalapartariekin...), eta segituan integraturik sentitu zen.

  • Marie susuera "Euskaldun beltzarana naiz" (susueraz)

    Marie Toure (1976) Konakry, Gineako Errepublika

    Hasieran asko begiratzen zuten, baina bertako kulturan eta ohituretan parte hartu eta segituan integraturik sentitu zen (susueraz).

  • Marie susuera Euskaldunen inguruan iritzi txarrik ez

    Marie Toure (1976) Konakry, Gineako Errepublika

    Ez du euskaldunekiko iritzi txarrik, baina egunero-egunero gauza asko ikasten ditu.

  • Marie susuera Integraziorako pazientzia

    Marie Toure (1976) Konakry, Gineako Errepublika

    Integrazioa ez da batere erraza Euskal Herrian. Apurka-apurka lortzen dira hemen gauzak, pazientziaz.

  • Marie susuera Harreman ona bertakoekin

    Marie Toure (1976) Konakry, Gineako Errepublika

    Oso harreman ona dauka bertako jendearekin.

  • Aleks serbiera "Euskaldunen artean denetarik dago, toki guztietan bezala"

    Aleks Milovanovic (1972) Novi Sad, Serbia

    Denetatik dago bertakoen artean. Hasiera batean bertakoak hotzak izan badaitezke ere, ondoren gertukoak direla dio, baina orokorrean hotzak ez direla dio.

  • Aleks serbiera "Bertako jendearekin harremantzea oso erraza izan da"

    Aleks Milovanovic (1972) Novi Sad, Serbia

    Bertako jendearekin harremana izatea oso erraza izan da; komunikazioarekin ere ez du inongo arazorik.

  • Aleks serbiera Atzerritar zumaiarrekin ere harreman ona

    Aleks Milovanovic (1972) Novi Sad, Serbia

    Zumaian bizi diren kanpotarrekin oso harreman ona du.

  • Sebastien "Oso erraza da zumaiarrekin konektatzea"

    Sebastien Cartier (1970) Lyon, Frantzia

    Harreman ona dauka zumaiarrekin. Oso erraza dela dio haiekin konektatzea, oso irekiak baitira.

  • Sebastien Atzerritarrekin ere harremana du

    Sebastien Cartier (1970) Lyon, Frantzia

    Arrasateko, Bilboko eta Elorrioko jendearekin harremana du. Zumaian bizi diren beste atzerritar batzuekin ere bai.

  • Sebastien Nolakoak dira euskaldunak?

    Sebastien Cartier (1970) Lyon, Frantzia

    Euskaldunen inguruan duen iritzia ematen du, batzuk hotzak direla dio, baina beste batzuk ez.

  • Anders Zumaia "Zumaiako jendea oso jatorra eta irekia da"

    Anders Lanzén (1977) Estokholm, Suedia

    Bertako jendea oso jatorra dela dio, oso alaiak eta irekiak. Euskaraz hitz egiten dute berekin.

  • Anders Zumaia Atzerritarrekin duen harremana

    Anders Lanzén (1977) Estokholm, Suedia

    Norvegiako lagun bat dauka Durangon. Euskaltegian ere neska ingeles bat dago.

  • Anders Zumaia "Integrazioa erraza izan da, baina hizkuntza arazo bat da"

    Anders Lanzén (1977) Estokholm, Suedia

    Integrazioa erraza izan da, baina hizkuntza arazo bat da.

  • Nuria katalana Harremana atzerritarrekin

    Nuria Puig (1978) Torroella de Montgrí, Katalunia

    Atzerritarrekin duen harremana.

  • Nuria katalana "Oso parrandazaleak dira euskaldun batzuk"

    Nuria Puig (1978) Torroella de Montgrí, Katalunia

    Ez du euskaldunen eta kataluniarren artean alde handirik ikusten. Oso kirolariak dira euskaldunak, parrandazaleak...

  • Adina Errumania Harreman gutxi Zumaiako atzerritarrekin

    Adina Olaru (1982) Sibiu, Errumania

    Zumaian bizi diren errumaniarrekin harreman gutxi dauka, baita gainontzeko atzerritarrekin ere.

  • Adina Errumania "Oso integraturik sentitzen naiz"

    Adina Olaru (1982) Sibiu, Errumania

    Bere iritziz euskaldunak hasiera batean itxiak izan daitezke, baina behin konfiantza hartzean guztiz kontrakoa. Hala ere, hasieran integratzea kostatu zitzaion.

  • Adina Errumania "Orain nire tokian nago"

    Adina Olaru (1982) Sibiu, Errumania

    Integrazioa ez zen erraza izan hasieran, baina orain bere tokian dagoela dio.

  • Monserrat Fangera "Integratzea ez zen erraza izan"

    Monserrat Mbasogo (1984) Niefang, Ekuatore Ginea

    Zumaiara egokitzea oso zaila izan zen beretzat, bertako bizitza oso ezberdina delako.

  • Monserrat Fangera "Denak niri begira zeudela sentitzen nuen"

    Monserrat Mbasogo (1984) Niefang, Ekuatore Ginea

    Toki berri batera iristean denak zuri begira daudela sentitzen ohikoa da, baina ez da benetan gertatzen dena.

  • Monserrat Fangera Lana lortzeko zailtasunak

    Monserrat Mbasogo (1984) Niefang, Ekuatore Ginea

    Lagunei esker lortzen du lana, baina ez da erraza.

  • Monserrat Fangera Zumaiako beste atzerritarrekin harreman ona

    Monserrat Mbasogo (1984) Niefang, Ekuatore Ginea

    Zumaian eta inguruan bizi den Ekuatore Gineako jendearekin harreman ona dauka, baita gainerako atzerritarrekin ere: senegaldarrak, kubatarra, kamerundarrak...

  • Monserrat Fangera "Denetariko jendea dago Zumaian, irekia eta itxia"

    Monserrat Mbasogo (1984) Niefang, Ekuatore Ginea

    Denetariko jendea dago Euskal Herrian: itxia eta irekia. Norberaren jarrera kontua da.

  • Monserrat Fangera "Hasieran integratzea ez zen erraza izan"

    Monserrat Mbasogo (1984) Niefang, Ekuatore Ginea

    Euskal Herrian integratzea bakoitzaren araberakoa dela dio. Hasieran ez zen erraza izan beretzat.

  • Lucy Brasil "Euskaldunek asko eskertzen dute euskara ikasteko gogoa"

    Lucy Ferreira (1979) Salvador de Bahia, Brasil

    Jendea jatorra dela dio, eta ikasteko gogoz ikusten bazaituzte asko eskertzen dutela.

  • Lucy Brasil Atzerritarrekin harremana

    Lucy Ferreira (1979) Salvador de Bahia, Brasil

    Zenbait atzerritarrekin harreman ona du, brasildar asko daude: Txile, Argentina, Nikaragua, Errumania...

  • Lucy Brasil Zumaiarrak hasieran itxiak

    Lucy Ferreira (1979) Salvador de Bahia, Brasil

    Zumaiarrekin ere harreman ona du, baina hasiera batean oso itxiak direla dio.

  • Maimouma Senegal Zumaiarren artean giro ona

    Maimouma Bassoum (1986) Podor, Senegal

    Euskara pixka bat ikasi du, hitz solteak. Zumaiako senegaldarrekin harreman ona dauka. Denek elkar agurtzen dute Zumaian, oso jende jatorra dago.

  • Maimouma Senegal Seme-alabei esker jendea ezagutuz

    Maimouma Bassoum (1986) Podor, Senegal

    Senarra zumaiarra da. Senarraren familiaz gain, herritarrak ere agurtzen ditu. Bere seme-alabei esker jende asko ezagutu du.

  • Irina Errusia Zumaian bizi diren zenbait atzerritar ezagutzen ditu

    Irina Tichtchenko (1971) Krasnodar, Errusia

    Zumaian bizi diren aljeriar, marokoar, ukraniar, bulgariar eta italiar batzuk ezagutzen ditu.

  • Irina Errusia "Koadrila batean sartzea oso zaila da"

    Irina Tichtchenko (1971) Krasnodar, Errusia

    Koadrila batean sartzea oso zaila da; kanpokoek haien taldean egotea nahiago dute.

  • Giovanni "Beti sentitu naiz integraturik"

    Giovanni Zanon (1967) Male, Trento, Italia

    Zailena Italiako azken hilabeteetako denboraldia izan zen. Zumaian integratzeko elkarte eta ekintza askotan hartu zuen parte, eta horri esker ez zuen zailtasunik izan. Beti sentitu da integraturik.

  • Giovanni "Beti sentitu naiz integraturik" (italieraz)

    Giovanni Zanon (1967) Male, Trento, Italia

    Zailena Italiako azken hilabeteetako denboraldia izan zen. Zumaian integratzeko elkarte eta ekintza askotan hartu zuen parte, eta horri esker ez zuen zailtasunik izan. Beti sentitu da integraturik (italieraz).

  • Giovanni Euskal Herriko italiarrekin harremanik bai?

    Giovanni Zanon (1967) Male, Trento, Italia

    Euskal Herrian bizi diren italiarrekin oso harreman ona dauka.

  • Giovanni Zumaiako atzerritarrekin harremana

    Giovanni Zanon (1967) Male, Trento, Italia

    Atzerritar asko daude Zumaian: italiarrak, ingelesak, serbiarrak, irlandesak...

  • Giovanni "Ez naiz inoiz zelatatua eta begiratua sentitu"

    Giovanni Zanon (1967) Male, Trento, Italia

    Euskaldunak ireki daitezen zugan konfiantza izan behar dute, nobleak dira, zintzoak.

  • Giovanni "Ez naiz inoiz zelatatua eta begiratua sentitu"(italieraz)

    Giovanni Zanon (1967) Male, Trento, Italia

    Euskaldunak ireki daitezen zugan konfiantza izan behar dute, nobleak dira, zintzoak (italieraz).

  • Anelia Atzerritarrak Zumaian

    Anelia Todoroa (1984) Vraca, Bulgaria

    Oso jende bulgariar gutxi dago orain Zumaian. Beste herrialdetako jendea ere ezagutzen du: marrokiarrak, errumaniarrak, kolonbiarrak...

  • Anelia Harreman ona zumaiarrekin

    Anelia Todoroa (1984) Vraca, Bulgaria

    Bertako jendearekin oso harreman ona dauka.

  • Anelia Nolakoa izan da integrazioa?

    Anelia Todoroa (1984) Vraca, Bulgaria

    Integrazioa erraza izan da bere kasuan, baina bada zaila egin zaionik ere.

  • Willem Zumaiako atzerritarrak. Zenbat hizkuntza hitz egiten dira Zumaian?

    Willem Prinse (1962) Heerle, Herbehereak

    Zumaian atzerritar asko ezagutzen ditu: irlandarrak, serbiarrak, marrokiarrak, afrikarrak... Guztira, hamabost edo hogei hizkuntza hitz egiten direla uste du Zumaian.

  • Willem "Batzuetan zumaiarra izan nahi dut, besterik gabe"

    Willem Prinse (1962) Heerle, Herbehereak

    Zumaian integratzea erraza eta zaila izan da aldi berean. Lagunak dituen arren, beti ezberdina izango dela dio.

  • Ridial Zergatik etorri zinen Zumaiara?

    Ridial Diame (1986) Fimela, Senegal

    Getarian bizi zen lehenago, eta hobeto komunikatua dagoelako eta politagoa delako etorri da. Oso harreman ona dauka bertakoekin orokorrean, jende irekia dela dio.

  • Ridial Zergatik etorri zinen Zumaiara? (serereraz)

    Ridial Diame (1986) Fimela, Senegal

    Getarian bizi zen lehenago, eta hobeto komunikatua dagoelako eta politagoa delako etorri da. Oso harreman ona dauka bertakoekin orokorrean, jende irekia dela dio (serereraz).

  • Mohamed tamazigth Zergatik etorri zara Euskal Herrira?

    Mohamed El Idrissi () Alhucemas, Maroko

    Errenterian bizi zen Zumaian baino lehenago. Gusturago dago Zumaian, irekiak baitira.

  • Mohamed tamazigth Nolako harremana duzu Zumaiako atzerritarrekin?

    Mohamed El Idrissi () Alhucemas, Maroko

    Harreman ona dauka Zumaian bizi diren beste atzerritarrekin, asko daude: pakistandarrak,marokoarrak...

  • Mohamed tamazigth Zumaiarrekin harremanik bai?

    Mohamed El Idrissi () Alhucemas, Maroko

    Zumaiarrekin oso ona dela dio, inoiz ez dago kexu zein gatazkarik. Denak berdinak dira Zumaian.

  • Attila Atzerritarrekin eta zumaiarrekin harremana

    Attila Csaki (1980) Nyiregyhaza, Hungaria

    Hungariako emakume bat ezagutzen du Zarautzen bizi dena. Bestetik, Zumaian bizi diren beste atzerritarrekin harremana du: marokoarrekin, frantsesekin, errusiarrekin...

  • Attila Harreman ona zumaiarrekin

    Attila Csaki (1980) Nyiregyhaza, Hungaria

    Harreman ona dauka zumaiarrekin.

  • Attila Nolakoak dira euskaldunak?

    Attila Csaki (1980) Nyiregyhaza, Hungaria

    Hasiera batean hotzak dirudite, baina behin ezagututa oso jende ona dela dio, asko laguntzen duen jendea dela.

  • Jamel Integrazioa erraza izan da?

    Jamel Djellaoui (1967) Cherchell, Aljeria

    Integrazioa ez zen erraza izan, eta oraindik ere ez da. Hasieran beldurra zioten baina denborarekin lortu zuten.

  • Jamel Atzerritarrekin harremanik bai?

    Jamel Djellaoui (1967) Cherchell, Aljeria

    Zumaiako mezkitan elkartzen dira.

  • Jamel Zumaiarrekin nolako harremana duzu?

    Jamel Djellaoui (1967) Cherchell, Aljeria

    Orokorrean harreman ona dauka.

  • Jamel "Dagoeneko zumaiarra sentitzen naiz"

    Jamel Djellaoui (1967) Cherchell, Aljeria

    Hamar urte daramatza Zumaian.

  • Hasmik armeniera Zumaian bizi den atzerritarrik ezagutzen duzu?

    Hasmik Minasyan (2008) Zumaia, Euskal Herria

    Amerikarrak, txinatarrak eta errusiarrak ezagutzen ditu.

  • Sire mandinkera Zumaiako senegaldarrak

    Sire Damba (1979) Kedougou, Senegal

    Hemengo senegaldarrekin duen harremana. Etorri zenean, senegaldar bakarra zen Zumaian. Afrikarren elkartea sortu dute.

  • Sire mandinkera Integrazioa oso zaila

    Sire Damba (1979) Kedougou, Senegal

    Euskaldunak atseginak direla dio, baina integrazioa ez dela erraza hala ere; oso zaila dela. Senegalgo bizimodua eta hemengoa parekatzen ditu.

  • Sire mandinkera Hizkuntzak jakin arren, lana lortzea zaila

    Sire Damba (1979) Kedougou, Senegal

    Zumaia herri polita da, eta gustura daude, baina lana lortzea zaila dela dio. Gaitasuna izatea eta hizkuntza asko jakitea ez da aski; titulua eskatzen diete. Senegalen errazagoa dela uste du.

  • Mia suomiera Finlandiar euskaldunaren esperientzia

    Mia Rissanen (1963) Helsinki, Finlandia

    Oso ongi etorria sentitu da beti Euskal Herrian. Europako atzerritarrek beste kontinente batzuetakoek baino harrera hobea ote duten... Suomierak ere interesa piztu du jendearengan.

  • Mia suomiera Euskaraz entzunda harritu?

    Mia Rissanen (1963) Helsinki, Finlandia

    Zumaia inguruan jada inor ez da harritzen euskaraz dakielako, baina beste toki batzuetan bai. Lehenengo hitza euskaraz egiten du. Hemengotzen joan den heinean, gutxiago igartzen zaio Finlandiakoa dela.

  • Mia suomiera Suomitar elkartea

    Mia Rissanen (1963) Helsinki, Finlandia

    Hemengo finlandiarrek Suomitar Euskal Herria-Finlandiar elkartea sortu zuten. Euskara-suomiera hiztegia plazaratu zuten. Urtean behin ospakizuna egiten dute, Gabon Txiki gaua (finlandiar erara, sauna saioarekin). Badu harremana beste herrialde batzuetako jendearekin ere.

  • Mia suomiera Suomitar elkartea (suomieraz)

    Mia Rissanen (1963) Helsinki, Finlandia

    Hemen bizi diren finlandiarrek sortutako elkarteari buruz hitz egiten du, zein jarduera egiten dituzten, eta beste herrialde batzuetako jendearekin duen harremana aipatzen du. Aurrez euskaraz esandakoa, orain suomieraz.

  • Mia suomiera Zumaiarekin duen harremana

    Mia Rissanen (1963) Helsinki, Finlandia

    Donostian hilabete batzuk igaro ondoren Zumaiara joan ziren bizitzera, eta urte batzuk igaro zituzten bertan. Zumaiatik gustatu zitzaiona: denek elkar ezagutzea. Hori ez da Finlandian gertatzen. Senarraren familia zumaiarra da. Lagunak ere baditu Zumaian.

  • Mia suomiera Zumaiarekin duen harremana II

    Mia Rissanen (1963) Helsinki, Finlandia

    Arroan bizi arren, Zumaiarekin harreman handia du orain ere, gertu dagoelako. Seme-alabek bertan ikasi dute 12 urtetik aurrera.

  • Mia suomiera Euskaldunak gero eta irekiago

    Mia Rissanen (1963) Helsinki, Finlandia

    Bere harremana zumaiarrekin ona da. Euskaldunak asko ireki dira kanpora begira, bere ustez. Bertako hizkuntza indartu egin da, gainera; baita euskalkiak ere.

  • Chenshi txinera Zumaiako txinatarrak

    Chenshi Fu (1988) Txina, Txina

    Txinatar gehiago ere ezagutzen ditu Zumaian. Ez daude asko.

  • Chenshi txinera Zumaiarrekin duen harremana

    Chenshi Fu (1988) Txina, Txina

    Zumaiarrekin harreman ona du. Bi lagun-min ditu.

  • Chenshi txinera Hizkuntza ikasita, integrazioa erraza

    Chenshi Fu (1988) Txina, Txina

    Behin hizkuntza ikasita, errazagoa da integratzea. Jendea jatorra dela dio.

  • Michael alemana Harreman ona beste alemaniarrekin

    Michael Obach (1968) Melsungen, Alemania

    Alemaniar gehiago ere ezagutzen ditu Euskal Herrian, eta sarri elkartzen dira elkarte gastronomikoan.

  • Michael alemana Euskaldunak eta alemaniarrak antzekoak

    Michael Obach (1968) Melsungen, Alemania

    Euskaldunekin harreman ona dauka. Izaeraz alemaniarrekin antzekotasunak dituzte.

  • Michael alemana Integrazioa erraza gertatu zaio

    Michael Obach (1968) Melsungen, Alemania

    Integrazioa erraza gertatu zaio, emaztearen familiari esker neurri handi batean. Ospakizunetan, kiroletan, elkarte gastronomikoan... gizarte arlo askotan parte hartzen du.

  • Imtiaz pakistandarra Gustukoa du Zumaia eta zumaiarrak

    Imtiaz Hussain (1975) Gujrat, Pakistan

    Zumaiakoa jende ona dela dio, eta herria asko gustatzen zaiola. Mendia eta itsasoa, adibidez.

  • Imtiaz pakistandarra Erraz egokitu da

    Imtiaz Hussain (1975) Gujrat, Pakistan

    Ez zaio zaila gertatu hona egokitzea.

  • Fatou diolera Afrikarren elkartea

    Fatou Badji (1979) Dakar, Senegal

    Afrikako toki askotako jendea bizi da Zumai inguruan, eta elkartea daukate. Oso ondo konpontzen dira.

  • Fatou diolera Harreman ona euskaldunekin

    Fatou Badji (1979) Dakar, Senegal

    Zumaiako eta Getariako jendearekin harreman ona du. Asko lagundu diote. Sarea josten erakutsi zioten.

  • Fatou diolera Erraz integratu da

    Fatou Badji (1979) Dakar, Senegal

    Integratzea ez zaio asko kostatu. Hasiera gogorra egin zitzaion, baina asko lagundu zioten. Frantsesa-gaztelania hiztegia oparitu zioten, iritsi zenean.

  • Sara Agnetti Bere sorterrikoekin eta beste herrialdeetakoekin harremanak

    Sara Agnetti (1984) Felino, Italia

    Lankide italiarra dauka eta errumaniar bat ere ezagutu du, belgiar bat ere bai... baina batez ere hemengo jendearekin harremantzen da.

  • Sara Agnetti Kultura hurbiltasunak integrazioan laguntzen du

    Sara Agnetti (1984) Felino, Italia

    Ez zaio batere zaila egin Donostiara egokitzea, eta jendearen jarrera txalotzen du: oso adeitsua iruditzen zaio.

  • Sara Agnetti Norekin hitz egiten du parmeseraz orain?

    Sara Agnetti (1984) Felino, Italia

    Donostian dagoenetik parmeseraz aitona-amonekin hitz egiten du eta baita aitarekin ere.

  • Truc Phuong Lehenengo, euskaraz ikasi zuen

    Truc Phuong Truong Thi (1973) Dalat, Vietnam

    Etorri eta bi urtera, galdetu zion senarrari zein zen lehenengo ikasi beharreko hizkuntza: euskara ala gaztelania. Irunen kalean erdaraz egiten da asko baina baserrian eta umeekin Senarraren amak asko lagundu dio. Irratia eta musika entzunez eta senarrarekin ere asko ikasi du.

  • Truc Phuong Euskaraz gaztelaniaz baino hobeto

    Truc Phuong Truong Thi (1973) Dalat, Vietnam

    Gaztelania ikasten ari da, entzunez. Tailerrera datozen bezeroekin ikasten du. Ulertzen du baina hitz egin gutxi. Kalera doanean, euskaraz egiten du; euskaldunei laguntza eskatzen die ulertu ahal izateko.

  • Truc Phuong Euskaraz atera zuen gidabaimena

    Truc Phuong Truong Thi (1973) Dalat, Vietnam

    Irunen bizi den vietnamdar bakarra dela dio, baina Astigarragan bizi den neska batekin badu harremana. Gidabaimena atera zuenean (euskaraz, Oiartzunen; prozesua azaltzen du), kazetari bat etorri zen ETBrako elkarrizketa egitera, eta Astigarragako vietnamdarrak orduan izan zuen bere berri, eta harremanetan jarri ziren. Vietnamdar gehiago ere ezagutzen ditu.

  • Truc Phuong Euskaldunak itxiak, hasieran

    Truc Phuong Truong Thi (1973) Dalat, Vietnam

    Euskaldunei buruzko iritzia. Hizkuntza jakitea beharrezkoa da ulertzeko... hasieran hemengo jendea itxi egiten da. Gaztelaniaz egiten diote askotan, euskaraz ez duela jakingo pentsatuta.

  • Truc Phuong Euskal dantzak eta bertso eskola

    Truc Phuong Truong Thi (1973) Dalat, Vietnam

    Haurrak euskal dantzara eramaten ditu, eta gustatzen zaio; bertso eskolara ere joaten da alaba zaharrena.

  • Truc Phuong Integrazioari buruz

    Truc Phuong Truong Thi (1973) Dalat, Vietnam

    Integrazioari buruz hitz egiten du. Bere ustez, jende alaia eta irekia da hemengoa orokorrean, baina batzuk hasieran pixka bat hotzak izan daitezke atzerritarrekin.

  • Truc Phuong Integrazioari buruz (vietnameraz)

    Truc Phuong Truong Thi (1973) Dalat, Vietnam

    Integrazioari buruz, vietnameraz. Hizkuntza jakinda erreazagoa da.

  • Sara Casado Mansilla Erosketetan, tabernetan... euskaraz?

    Sara Casado Mansilla (1981) Talavera de la Reina, Espainia

    Bizitza euskaraz egiten saiatzen da.

  • Sara Casado Mansilla Euskaldunak itxiagoak

    Sara Casado Mansilla (1981) Talavera de la Reina, Espainia

    Euskaldunak itxiagoak direla dio baina, behin jendea ezagututa, oso gertukoak direla.

  • Sara Casado Mansilla Etorri bezain pronto integratu zuten lagunek

    Sara Casado Mansilla (1981) Talavera de la Reina, Espainia

    Integrazioa.

  • Davide Filgueiras Cabaleiro "Euskaraz bizitzea ez da erraza"

    Davide Filgueiras Cabaleiro (1982) Coruña, Galizia

    Bilbon euskaldun moduan bizitza aurrera eramatea zaila dela dio.

  • Davide Filgueiras Cabaleiro Integraturik sentitzen al zara?

    Davide Filgueiras Cabaleiro (1982) Coruña, Galizia

    Hizkuntzari esker oso integraturik dagoela sentitzen du, edonora joan daitekeela.

  • Davide Filgueiras Cabaleiro Antzerkia eta euskal dantza

    Davide Filgueiras Cabaleiro (1982) Coruña, Galizia

    Euskal dantza ikasten hasi da duela gutxi.

  • Aritz Branton Bere burua ezin du euskararik gabe ikusi

    Aritz Branton (1964) Malmesbury, Ingalaterra

    Ezin du bere burua euskararik gabe imajinatu.

  • Aritz Branton Integrazioa eta arrazakeria

    Aritz Branton (1964) Malmesbury, Ingalaterra

    Nahiz eta berak integratzeko arazorik ez izan, arrazakeria dagoela uste du, ez bakarrik hemen, baizik eta mundu osoan. Gainera, desberdintasunak egiten direla dio etorkinen jatorriaren arabera.

  • Abbie White Bikoteari esker errazago integratu

    Abbie White (1989) Belfast, Ipar Irlanda

    Sorterriko jendea sumatzen du faltan batzuetan Abbiek. Integratzeko arazorik ez zuen izan: bikotearen familiak eta lagun taldeak primeran hartu zutela kontatzen du. Bakarrik etorri izan balitz ordea, zailagoa izango litzatekeela iruditzen zaio.

  • Reiner Marron Txundituta geratu zen lehen aldiz etorri zenean

    Reiner Marrón Arnau (1977) La Habana, Kuba

    Euskal Herrira etorri zenean (Soraluzera hasiera batean), landa eremua erdigunetik hain hurbil egoteak harritu zuen; mendiak kaletik hain gertu ikusteak eta, kostaldea ere, kilometro gutxira izateak. Jendea gainera oso lagungarria eta irekia iruditu zitzaion, zahar nahiz gazte. Ez zuen integratzeko arazorik izan.

  • Neama Buruko zapiarengatik arazoak

    Neama Fawzy Elsayed Abdelnaby (1989) Sidi Besher, Alexandria, Egipto

    Buruko zapiarekin arazoak izan ditu. Arabierako irakaslea da baina hemen ezin du lanik aurkitu. Aurreiritziak daudela uste du. Egipton ia jende guztiak eramaten duelako janzten du berak ere.

  • Aisha Etorkinei buruzko aurreiritziak

    Aisha Ourdi El Alaoui (1989) Er Rashidia, Maroko

    Aishak ez du buruko zapia erabiltzen eta beraz ez du horrekin lotutako arazorik izan. Baina egia da marokoarrei buruzko aurreiritziak badaudela. Etorkinei buruzko komentarioak.

  • Debora Carla Acosta Hasierako hilabete gogorrak

    Debora Carla Acosta (1987) Boca, Buenos Aires, Argentina

    Hasiera gogorra izan zen Deborarentzat. Gainera, euskaldunak eta argentinarrak oso desberdinak direla uste du. Barne gatazka bat ere sortzen da, norberaren izaera galtzeko arriskua baitago. Bestalde, euskaldunak irekiak direla uste du eta beti ondo hartu dute.

  • Simone Sousa Brasil eta Euskal Herriaren arteko desberdintasunak

    Simone De Sousa (1972) Pernambuco, Recife, Brasil

    Brasil eta Euskal Herriaren arteko desberdintasunak. Bere eskualdean uste osoan egiten du bero eta Elgoibarrera iritsi zenean "tipula bat" bezala janzten zen. Euskaldunon izaera nolakoa den azaltzen du. Integrazioa nola bizi izan zuen.

  • Simone Sousa Jendearen erantzun txarrek ez zuten euskara ikasteko gogogabetu

    Simone De Sousa (1972) Pernambuco, Recife, Brasil

    Euskara ikasteak integratzerako orduan asko laguntzen duela uste du. Erreakzio txarrak ere jasan izan ditu, euskara ikasi nahi zuela esatean edo baita behin baserritarrez jantzi zenean ere. Horrek pixka bat gogogabetu zuen, baina gero berriz ekin zion euskara ikasteari.

  • Imane Euskaldunekin ez du inongo arazorik izan

    Imane Merini (1992) Oujda, Maroko

    Ez du inongo arazorik izan integratzerako orduan. Euskaldunek beti ondo hartu dutela dio.

  • Khalila Lamkhanter Integratzea ez da jatorrizko herrialdeaz arnegatzea

    Khalila Lamkhanter Ouafa (1989) Fraita, Maroko

    Integrazioa era natural batean egin beharko litzake gizartean onartuak izateko. Etorkinek lan asko egiten dute integratzeko. Integratzea ez da jatorrizko herrialdeaz arnegatzea.

  • Werner Lima Brito Integratzea erreza izan da

    Werner Lima Brito (1968) San Luis, Brasil

    Euskal gizartean integratzea ez da zaila izan. Laguntza asko jaso dute, batez ere elizarengandik. Apaizak lagundu zien etxebizitza lortzen. Heldu zirenean, koroan abesten hasi zen eta jendea oso adeitsua zen. UGLE-n (Urola Garaiko Lanbide Eskola) ere asko lagundu diote.

  • carolina Szczygielska Poloniarra sentitzen da

    Karolina Angelika Szczygielska (1998) Lubartów, Polonia

    Nahiz eta umetatik Zumarragan bizi den poloniartzat du bere burua. Hizkuntzak edo bizilekuak ez diote pertsona bati nortasuna ematen bere ustetan

  • carolina Szczygielska Pertsonaren izaerak integrazioa baldintzatu

    Karolina Angelika Szczygielska (1998) Lubartów, Polonia

    Hasieran desberdina sentitu zen arren, arrazakeriarik ez du jasan eta, orokorrean, ez du ikusi ere. Hala ere, jatorria edo koloreari baino, kanpoko pertsonak integratzeko egiten duen ahaleginari begiratu beharko litzaiokeela iruditzen zaio. Jatorriak baino, integratzeko orduan garrantzia handiagoa luke pertsonaren izaerak eta haren gogoak.

  • Leo Nogales Txikitan zoriontsu izan zen

    Leonor Nogales García (1953) Valle de la Serena, Badajoz, Espainia

    Familia etorkinak ikusten dituenean umeak zoriontsu direla ikusten du eta bera ere txikitan zoriontsu zela oroitzen da. Gurasoak kanpokoak izateari garrantzirik ez zion ematen.

  • Jokin Rodriguez "Kanpotarrak"

    Jokin Rodriguez Nogales (1982) Zumarraga, Euskal Herria

    Amak ez zuen euskalduna ez izateagatik bazterketarik bizi izan, baina Jokinek eta anaiek, eremu erabat euskaldunean bizi zirenez, nabaritu zuten. "Kanpotarrak" esaten zieten eta horrek min ematen zien. Gertatu izan zaio euskaraz ondo egiten duelako jendea harritzea.

  • Jokin Rodriguez Euskara, babestu beharreko ondarea

    Jokin Rodriguez Nogales (1982) Zumarraga, Euskal Herria

    Garai batean, kanpotik zetorrena euskara eta Euskal Herriarentzat mehatxu moduan ikusten zen. Euskara ezker abertzalearekin lotzen zen. Gaur egun hori aldatu dela eta ikuspegi irekiagoa dagoela uste du. Amaren garaian gaztelera inposatua zegoen eta orduko euskaldunen mina ere hor zegoen. Jokinen ustez, euskara bertakook babestu beharreko ondarea da.

  • Celia Rubio Bizilagunekin harreman bikaina

    Celia Rubio Antolín (1940) Cobos de Cerrato, Palentzia, Espainia

    Iparragirre kaleko etxean, beraien azpian Eskasibar familia bizi zen, Azpeitia edo Azkoitikoak ziren. Oso harreman ona zeukaten. Haien seme-alabek euskaraz egiten zuten baina hain justu Celiaren familia iritsi zenean euskara debekatuta zegoen dagoeneko eta galdu egin zuten. Celiak ez zuen ikasi baina ahizpa gazteagoak bai, haur euskaldun batzuk zaintzen baitzituen.

  • Celia Rubio Zumarragako bizitza

    Celia Rubio Antolín (1940) Cobos de Cerrato, Palentzia, Espainia

    12-14 urte bitartean Zumarragako eskolara joan zen, udaletxean zegoen. 19 urterekin ezkondu zen Extremadurako Manuelekin. 5 seme-alaba izan zituzten. Legorburu altzari fabrikan egin zuen lan, zumezko aulkien jarlekuak josten. Emakume euskaldun nahiz erdaldunekin lan egin izan du eta ez du inoiz komentario txarrik jaso. Alderantziz, oso ondo hartua izan da beti. Batzuk gizona erretiratutakoan etxea saldu eta jatorrizko herrira itzuli izan dira, baina berak ez luke sekula hori egingo. Palentzia eta Gipuzkoa, biak maite ditu.

  • Celia Rubio Legorburu altzari fabrikan lanean

    Celia Rubio Antolín (1940) Cobos de Cerrato, Palentzia, Espainia

    Oso harrena ona izan zuten Zumarragan. Anaiak eta aita Orbegozon egon ziren lanean erretiratu arte. Celia bi urtez joan zen eskolara, 14 urtera arte. Guillermina maistrari omenaldia egin zioten urte batzuk beranduago Donostian eta bertan izan ziren. Ikasketak amaitu eta Legorburu altzari fabrikan sartu zen. Zumezko aulkiak egiten zituzten; gizonek egurrezko egitura eta emakumeek eserlekua eta bizkarraldea josi.

  • Gorka Hermosa Aiton-amonak, Euskal Herrira oso ondo moldatuak

    Gorka Hermosa Sánchez (1976) Urretxu, Euskal Herria

    Urretxun bizitzera ondo moldatu ziren, batez ere gerraostean Extremaduran eta Valladoliden klaseen arteko ezberdintasun handia zegoelako eta Euskal Herrian ez. Aitona Antzuolan oso ondo sentitzen zen, lagun euskaldunak zituen...

  • Jon Maia Etorkinen "guettoak"

    Jon Maia Soria (1972) Urretxu, Euskal Herria

    Etxeberri auzoan gehienbat etorkinak bizi ziren. Ghetto modukoa zen, Francoren garaian eginiko etxeekin. Nola izendatzen zituzten: "Casa baratas", "Mundo mejor", "Manchurria", "Poblado", "Catanga"... Herrien kanpoaldean egoten ziren langile auzoak ziren. Integrazioa asko zailtzen zuen. Gainera diktadura garaia zen, euskal hizkuntza eta kultura zapalduak zeuden. Klasismo askoko garaia ere bazen. Asko txaboletan ere bizi ziren, bere aitona adibidez. Lurrari oso lotuta jendea zen. Askok ez zuten jasaten lantegietako esplotazio bortitza eta jatorrizko herrira bueltatzen ziren.

  • Jon Maia Euskal "pedigria" ez izatearen gatazka

    Jon Maia Soria (1972) Urretxu, Euskal Herria

    Gurasoei ez die inoiz entzun baztertuta sentitu zirenik, baina egia da etorkinen inguru batean bizi zirela. Semeek, aldiz, gehiago bizi izan dute "desberdin" sentitzearen gatazka.

  • Jon Maia Bi Euskal Herri

    Jon Maia Soria (1972) Urretxu, Euskal Herria

    Bertako askok kanpokoa mehatxu gisa ikusi izan du. Aurreiritzi asko egon dira bi aldeetatik. Oraindik banaketa horrek irauten duela uste du, batez ere politikoki. Kanpotarrak izendatzeko hitzak. Garai hartako eta gaur eguneko inmigrazioan gauza batzuk errepikatu egiten dira, batez ere klasismoa.

  • Jon Maia Zumaian nortasun gatazkaren hasiera

    Jon Maia Soria (1972) Urretxu, Euskal Herria

    Umea zela Urretxutik Zumaiara aldatu zuten bizilekua. Zumaian ez zegoen hainbeste etorkin, herri euskaldunagoa zen, ikastolan hitanoa erabiltzen zuten... Han hasi zen Jonen nortasun gatazka. Bere familia nondik datorren eta zer egin duen ulertu behar izan du bere burua onartzeko eta lotsatu ordez harro sentitzeko.

  • Jon Maia Bertsolaritzan bere lekua bilatzen

    Jon Maia Soria (1972) Urretxu, Euskal Herria

    Zumaian bertso-eskolan hasi zen. Ez zuen familia erdaldunekoa zen bertsolaririk ezagutzen eta desberdina sentitzen zen. Ez zeukan orduko bertsolarien perfila. Dena arrotza egiten zitzaion eta bere buruaren onarpen prozesu bat egin behar izan zuen.

  • Jon Maia Gasteizen Euskal Herri anitzago bat ezagutuz

    Jon Maia Soria (1972) Urretxu, Euskal Herria

    Jonen ustez, askotan Euskal Herria estereotipoen bidez idealizatu egiten dugu, baina herri txiki eta oso euskaldunez aparte, badago beste Euskal Herri anitz bat. Gasteizera Euskal Filologia ikastera joandako urteetan hori ezagutu zuen. Bertsolaritzari dagokionez, hurbilago sentitzen zituen hango bertsolariak. Esperimentatzeko ere libreago sentitzen ziren han.

  • Jon Maia Bere identitatearekin adiskidetzen

    Jon Maia Soria (1972) Urretxu, Euskal Herria

    25 urte ingururekin hasi zen bere identitatearekin adiskidetzen.1997an Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusirako klasifikatu zen eta hori prestatzen ari zela, Bertolt Brecht-en hausnarketa bat irakurri zuen. Orduan lehen aldiz bere familia etorkin bezala ikusi zuen.

  • Jon Maia Jonen hitzaldien harrena ona

    Jon Maia Soria (1972) Urretxu, Euskal Herria

    Ikastetxe edo elkarteetan hitzaldiak eman izan dituenean harrera beti oso hunkigarria eta esker onekoa izan da. Nahiz eta gehienek ez duten euskara ikasi, oso harro daude beraien bilobek ikasi dutelako.

  • Souad Merkatuetan saltzen

    Souad Ouafa Hamriri (1968) Torres de Alcala, Maroko

    Zumarragara bizitzera joan zenean, baserri batean bizi ziren eta bizilagunek asko lagundu zioten integratzen. Urte batzietara, Markinara joan ziren bizitzera eta handik Azpeitiara. Merkatuetan lan egiten zuten.

  • Souad Zapia eramateagatik lana aurkitzeko zailtasunak

    Souad Ouafa Hamriri (1968) Torres de Alcala, Maroko

    Lau semeak piskat nagusiagoak zirenean lan bila joan zen eta zapia eramateagatik ez zuen arazorik izan baina bere lehengusina batek bai.

  • Sidi Marokotik Zumarragako baserri batera bizitzera

    Sidi El Bouanani Ouafa (1990) Zumarraga, Euskal Herria

    Familia Marokotik Zumarragara nola heldu zen kontatzen du Sidik. Zumarragako Agineta auzoko Izuzkitza baserrian bizi ziren hasieran eta Sidiren amak oso harreman ona egin zuen bizilagunekin.

  • Sidi Integrazioa, bi alderdietako kontua da

    Sidi El Bouanani Ouafa (1990) Zumarraga, Euskal Herria

    Etorkinek integratzeko egiten duten ahalegina askotan ez da ikusten eta kritikatu egiten da. Bertakoek ere ahalegina egin beharko lukete etorkinak integratzen uzteko eta kultura berrietara zabaltzeko.

  • Jon Maia Etorkinen "guettoak"

    Jon Maia Soria (1972) ,

    Etxeberri auzoan gehienbat etorkinak bizi ziren. Ghetto modukoa zen, Francoren garaian eginiko etxeekin. Nola izendatzen zituzten: "Casa baratas", "Mundo mejor", "Manchurria", "Poblado", "Catanga"... Herrien kanpoaldean egoten ziren langile auzoak ziren. Integrazioa asko zailtzen zuen. Gainera diktadura garaia zen, euskal hizkuntza eta kultura zapalduak zeuden. Klasismo askoko garaia ere bazen. Asko txaboletan ere bizi ziren, bere aitona adibidez. Lurrari oso lotuta jendea zen. Askok ez zuten jasaten lantegietako esplotazio bortitza eta jatorrizko herrira bueltatzen ziren.

  • Jon Maia Euskal "pedigria" ez izatearen gatazka

    Jon Maia Soria (1972) ,

    Gurasoei ez die inoiz entzun baztertuta sentitu zirenik, baina egia da etorkinen inguru batean bizi zirela. Semeek, aldiz, gehiago bizi izan dute "desberdin" sentitzearen gatazka.

  • Jon Maia Bi Euskal Herri

    Jon Maia Soria (1972) ,

    Bertako askok kanpokoa mehatxu gisa ikusi izan du. Aurreiritzi asko egon dira bi aldeetatik. Oraindik banaketa horrek irauten duela uste du, batez ere politikoki. Kanpotarrak izendatzeko hitzak. Garai hartako eta gaur eguneko inmigrazioan gauza batzuk errepikatu egiten dira, batez ere klasismoa.

  • Jon Maia Zumaian nortasun gatazkaren hasiera

    Jon Maia Soria (1972) ,

    Umea zela Urretxutik Zumaiara aldatu zuten bizilekua. Zumaian ez zegoen hainbeste etorkin, herri euskaldunagoa zen, ikastolan hitanoa erabiltzen zuten... Han hasi zen Jonen nortasun gatazka. Bere familia nondik datorren eta zer egin duen ulertu behar izan du bere burua onartzeko eta lotsatu ordez harro sentitzeko.

  • Jon Maia Bertsolaritzan bere lekua bilatzen

    Jon Maia Soria (1972) ,

    Zumaian bertso-eskolan hasi zen. Ez zuen familia erdaldunekoa zen bertsolaririk ezagutzen eta desberdina sentitzen zen. Ez zeukan orduko bertsolarien perfila. Dena arrotza egiten zitzaion eta bere buruaren onarpen prozesu bat egin behar izan zuen.

  • Jon Maia Gasteizen Euskal Herri anitzago bat ezagutuz

    Jon Maia Soria (1972) ,

    Jonen ustez, askotan Euskal Herria estereotipoen bidez idealizatu egiten dugu, baina herri txiki eta oso euskaldunez aparte, badago beste Euskal Herri anitz bat. Gasteizera Euskal Filologia ikastera joandako urteetan hori ezagutu zuen. Bertsolaritzari dagokionez, hurbilago sentitzen zituen hango bertsolariak. Esperimentatzeko ere libreago sentitzen ziren han.

  • Jon Maia Bere identitatearekin adiskidetzen

    Jon Maia Soria (1972) ,

    25 urte ingururekin hasi zen bere identitatearekin adiskidetzen.1997an Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusirako klasifikatu zen eta hori prestatzen ari zela, Bertolt Brecht-en hausnarketa bat irakurri zuen. Orduan lehen aldiz bere familia etorkin bezala ikusi zuen.

  • Jon Maia Jonen hitzaldien harrera ona

    Jon Maia Soria (1972) ,

    Ikastetxe edo elkarteetan hitzaldiak eman izan dituenean harrera beti oso hunkigarria eta esker onekoa izan da. Nahiz eta gehienek ez duten euskara ikasi, oso harro daude beraien bilobek ikasi dutelako.

Gipuzkoako aldundia Eusko Jaularitza