Arabiera

Arabiera hizkuntza semita bat da. Hizkuntza ofizial bakarra da hogei estatutan, eta koofiziala gutxienez beste seitan. Nazio Batuen Erakundeko sei hizkuntzetariko bat da. Mundu osoko musulman guztientzat liturgia-hizkuntza da. Arabierak bi forma nagusi ditu: batetik, Koraneko arabieran oinarritutako arabiera klasikoa dago eta bestetik, tokian tokiko dialektoak. Lehenengoa idazteko, hizkera jasoan erabiltzeko, beste zonaldeetako arabiar hiztunekin komunikatzeko eta hedabideetan erabiltzen da. Dialektoak, berriz, eguneroko bizitzan erabiltzen dira. Makina bat dialekto daude, batzuetan euren artean ulertezinak, hiztegi eta fonologia aldetik ezberdintasun esanguratsuak baitaude, sintaxi-egitura berak izan arren. 280 milioi pertsonak hitz egiten dute arabiera, horietako 150 milioik ama hizkuntza moduan. 

Elkarrizketatuak

Ahmed Salem Mohamed Moussa

Mederedra (Mauritania)
Arabiera

Sara El Houssiny

El Cairo (Egipto)
Arabiera

Ahotsak bideoa

Badredin El Hijra

Tetuan (Maroko)
Arabiera

Jamel Djellaoui

Cherchell (Aljeria)
Arabiera

Ahotsak bideoa