Frisiera

FrisieraHerbehereetan, Alemanian eta, neurri txikiagoan, Danimarkan mintzatzen den hizkuntza bat da.  Hiztkuntza gutxitua da, 400.000 hiztun ingururekin. Ingelesaren eta eskozieraren hizkuntza gertukoena da: saxoiak eta angloak egungo frisieraren antzeko hizkuntza batean mintzatzen ziren Britainia Handira emigratu aurretik. XV. mendera arte, frisiera administrazioan eta kontu ofizialetan erabili zen hizkuntza bizi-bizia izan zen. Garai horretatik aurrera, nederlandera eta alemana frisiera ordezkatzen joan ziren. Frisieraz hitz egiten dugunean, hiru aldaerez ari gara, urruntasun geografikoa dela-eta beren artean ulergaitzak direnak: ekialdeko frisiera, mendebaldeko frisiera eta iparraldeko frisiera.

Elkarrizketatuak

Durk Gorter

Easterwâlde (Frisia)
Frisiera