Gorren hizkuntza

Gorren hizkuntzari keinu-hizkuntza edo zeinu-hizkuntza deitzen zaio, baina ez da keinuen bidez komunikatzeko modu bakarra. Gorrek komunikatzeko erabiltzen duten keinu-hizkuntza ere ez da bat eta bakarra. Herrialde eta komunitate bakoitzak bere keinu eta zeinu propioak ditu. Hitzak eskuekin, ezpainekin, aurpegiko muskuluekin, mingainarekin, buruarekin eta besoen mugimenduekin sortzen dira. Eta sistema ortografikoaren moldaketa bat ere erabiltzen dute, letrak ordezkatzeko: esku alfabetoa. Euskal Herrian Espainiako eta Frantziako keinu hizkuntzak erabiltzen dituzte bertako gorrek. Gurean ez dago, beraz, keinu hizkuntza propiorik, nahiz eta elementu ezberdin batzuk badauden.

Elkarrizketatuak

Carolina Rementeria Fernández

Bilbo (Euskal Herria)
Gorren hizkuntza

Ahotsak bideoa

Argizka Zulaika

Getaria (Euskal Herria)
Gorren hizkuntza

Ahotsak bideoa