Kornubiera

Kornubiera (kornubieraz Kernowek edo Kernewek) Kornubia konderriko berezko hizkuntza da. Mintzaira indoeuroparra da: multzo zeltikoko talde britaniarraren barruan dago, bretainierarekin, galeserarekin eta galoarekin batera. Usadiozko azken hiztuna XIX. mendearen bukaeran hil zen arren, XX. mendean kornubiera berpiztu egin zuten. Gaur egun, 3.000 inguru dira kornubieraz zailtasunik gabe hitz egin dezaketenak.

Elkarrizketatuak

Talwyn Baudu

Brest, Bretainia (Frantzia)
Bretainiera, Kornubiera