Urdua

Urdua Indian eta Pakistanen mintzatzen den indoeuropar hizkuntza da. Pakistanen estatuko hizkuntzatzat dute, eta Indian, berriz, herrialdeko 24 hizkuntza ofizialetako bat da. Delhi hirian du sorrera: hiri horretan, BiharJammu eta KaxmirUttar Pradesh eta Andhra Pradesh estatuetan ofiziala da. Pakistango hizkuntza ofiziala izan arren, biztanleen % 10ek baizik ez du lehen hizkuntzatzat han. Urdu mintzatua eta hindia (Indiako hizkuntza) antzekoak dira, baina haien arteko berezitasun nagusia idazkera da: urdua alfabeto pertsaren bitartez idazten da eta hindia debanagari alfabetoaz. 104 milioi pertsonak hitz egiten dute urdua. 

Elkarrizketatuak

Imran Shafir

Aligarh (India)
Urdua

Imtiaz Hussain

Gujrat (Pakistan)
Urdua

Ahotsak bideoa