Aita-amak Mantxatik etorritakoak
Hizlaria(k): Andoni Segundo Armero (1957) Herria: ()
Gurasoak Mantxakoak ziren, herri txiki batekoak. Oso bizi baldintza gogorrak zituzten. Aitak hemezortzi urterekin gerrara joan behar izan zuen; preso hartu eta heriotza zigorra ezarri zioten. Behartutako lanetan ibili zen, mehategi batean. Amaren lehengusu bat berdin ibili zen eta Euskal Herrira etorrita, bertako batekin ezkondu zen. Lehengusu haren bitartez, Mantxako herri hartatik Euskal Herrira etorri ziren hainbat biztanle.