Dylan

Dylan Inglis

Devon (Ingalaterra) - 1998
Euskara

Biografia

Erresuma Batuko Devon probintzian jaioa, ama ingelesa dauka (Kornubiakoa) eta aita eskoziarra. Gurasoekin etorri zen Euskal Herrira lehenengo aldiz, ama sorginkeriari buruzko liburu bat idazten ari zelako. Hizkuntza-zalea da Dylan (ingelesaz gainera, frantsesa, gaztelania eta mandarinera dakizki). Euskarak erakarrita, unibertsitatean urte sabatikoa hartu, eta euskara ikasteari ekin zion, bere kabuz eta barnetegi batean. Batuaz aparte, bizkaiera eta zuberera ere ikasi ditu. Korrikan parte hartu zuen eta baita Euskarabentura espedizioan ere; bere esperientziaren berri eman digu. Euskaraz eta euskarari buruz hitz egin dugu. Hizkuntzek (euskarak, gaztelaniak eta frantsesak) ingurumenarekin duten harremana ikertzeko asmoa du, Iratiko basoan. 

Zintak

#KodeaDataIraupena
1 101-215 2019 74 min

Pasarteak

Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.

Gipuzkoako aldundia Eusko Jaularitza