Jon Maia Soria
Urretxu (Euskal Herria) - 1972
Euskara
Biografia
Urretxun jaioa. Gurasoak kanpotik etorri ziren: ama Extremaduratik eta aita Zamoratik. Aitak euskara ikasi zuen, semeari hitz egin ahal izateko. Mutikoa zela, familia Zumaiara joan zen bizitzera. Ikastolan ibili zen eta bertso-eskolan ere bai, giro erabat euskaldunean. Ondoren Euskal Filologia ikasi zuen, Gasteizen. Bertsolari ezaguna da (lau aldiz iritsi da Euskal Herriko Txapelketa nagusiaren finalera) eta beste hainbat bide ere jorratu ditu: idazlea da, abeslaria, abesti letragilea, dokumentalgilea, irakaslea, komunikabideetako kolaboratzailea... Besteak beste, "Riomundo" eta "Berriak jaio ginen" liburuak idatzi ditu. Karidadeko Benta (2003-2007) eta Hezurbeltzak (2018) musika-taldeen sortzaileetako bat da, eta, Bertakotzen proiekturako elkarrizketatu genuenean, "Kantu bat gara" disko-liburua plazaratu berria zuen. Hezurbeltzak taldeko Gorka Hermosa ere elkarrizketatu dugu.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
1 | 101-256 | 2022 | 85 min | 101L - Bertakotzen Urretxu-Zumarraga | Idoia Etxeberria - Itziar Sapsootham |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute