Familia Urretxura nola iritsi zen

Familia Urretxura nola iritsi zen Urretxun jaio zen Jon. Ama Extremaduratik etorri zen eta aita Zamoratik. Ama 4 urterekin iritsi zen Urretxura, familia guztiarekin. Igartzako baserri abandonatu batean egon ziren bizitzen lehendabizi, geroago Etxeberri auzora joan ziren; bertan auzokide gehienak etorkinak ziren. Aita berriz 16 urterekin etorri zen Zumarragara, anaia batekin, eta Orbegozon hasi zen lanean. Anaiak inprenta bat jarri zuen. Beste anai-arrebak ere Euskal Herrira etorri ziren, gurasoak Zamoran geratu ziren. Jatorrizko herrietan ez zegoen lan askorik, Euskal Herria berriz momentu horretan industrializazio betean zegoen, Orbegozo eta Patricio Echeverria bezalako lantegi handiekin. Gerraren eragina jasandako familia zen Jonena, eta beldur horrek ere bultzatu zituen alde egitera.

Hizlaria(k): Jon Maia Soria (1972)
Herria: ()

Urretxun jaio zen Jon. Ama Extremaduratik etorri zen eta aita Zamoratik. Ama 4 urterekin iritsi zen Urretxura, familia guztiarekin. Igartzako baserri abandonatu batean egon ziren bizitzen lehendabizi, geroago Etxeberri auzora joan ziren; bertan auzokide gehienak etorkinak ziren. Aita berriz 16 urterekin etorri zen Zumarragara, anaia batekin, eta Orbegozon hasi zen lanean. Anaiak inprenta bat jarri zuen. Beste anai-arrebak ere Euskal Herrira etorri ziren, gurasoak Zamoran geratu ziren. Jatorrizko herrietan ez zegoen lan askorik, Euskal Herria berriz momentu horretan industrializazio betean zegoen, Orbegozo eta Patricio Echeverria bezalako lantegi handiekin. Gerraren eragina jasandako familia zen Jonena, eta beldur horrek ere bultzatu zituen alde egitera.

Bideo gehiago

Gipuzkoako aldundia Eusko Jaularitza