Euskara ikasteko aitaren ahalegin handia
Hizlaria(k): Jon Maia Soria (1972) Herria: ()
Umetan ikastolara joan zen eta beraz euskaraz egin zituen ikasketak. Baina hortik kanpo gazteleraz bizi zen. Kalean asko ziren etorkinen seme-alabak eta gazteleraz egiten zuten; etxean ere gazteleraz egiten zuten, batez ere amarekin. Aitak Jon jaio aurretik euskara ikasi zuen. Langile mugimenduan hasi eta abertzale giroan murgildu zen aita, eta hortik etorri zitzaion euskararekiko kontzientzia. Amaren aldetik berriz errepublikanoak ziren eta hona etorritakoan "zapaldutako bandoan" kokatu ziren, euskaldunenean. Garai hartako giroan euskara ikasteko aitaren ahalegina handia izan zen. Gau eskoletan ibili zen. Etorkin askok euskalduntasuna borroka politikoaren bitartez deskubritu zuten.