Omar Erten
Mardin, Turkia (Kurdistan) - 1979
Kurduera
Biografia
Mardin herrian jaio zen, Turkiaren menpe dagoen Kurdistanen. Oso gaztea zela etxetik joan zen lan bila, eta Estanbulen bizi izan zen, ostalaritzan lan egiten. Neska euskaldun bat ezagutu zuen han, eta euskaldunen eta kurduen arteko elkartasunaren berri zuenez, jakinminez, bisitan etorri zen Donostiara. Bertan bizitzea erabaki zuen orduan, bere herrian gerra baitago eta kurdua izanda bertan bizitzea ez baita erraza. Handik urtebetera, 2012an, hona etorri zen, eta, neskaren laguntzaz, bertan bizi ahal izatea lortu du. Zizurkilen bizi da momentuz, eta, elkarrizketa garaian, Donostiako taberna batean lan egiten hastekoa zen.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
1 | 101-076 | 2016 | 80 min | 101L - DSS2016 Donostialdea | Idoia Mauleon |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute