Ana Sanchez Tena
Higuera de la Serena, Badajoz (Espainia) - 1952
Gaztelania
Biografia
Higuera de la Serenan jaioa, Badajozko probintzian. 3-4 urterekin Olmos de la Esguevara joan ziren bizitzera (Valladolid). Bost anai-arreba dira. Han 16-17 urte bete arte egon ziren, eta familia osoa Antzuolara joan zen bizitzera. Gurasoek osasun arazoak zituzten, eta zaila zen haientzat nekazaritzan lan egitea. Horregatik erabaki zuten Antzuolara joatea: osaba bat zuten han, Bergarako torloju tailer batean lanean, eta anai-arrebetako batzuk (Ana bera ere bai) bertan hasi ziren lanean. Handik gutxira, Telefonicako zerbitzuaren ardura eskaini zieten, Antzuolan: etxea Telefonicarena zen, eta familia guztiak egin zuen lan bertan. Anak ez zuen euskaraz ikasi (ahizpa txikiak bai). Ezkondu, eta Urretxura joan zen bizitzera. Bi seme-alaba izan zituen eta hasieratik argi zuen euskaraz egingo zituztela ikasketak eta euskaldun izango zirela. Gorka Hermosa semearekin batera elkarrizketatu dugu, Bertakotzen proiekturako.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
1 | 101-254 | 2021 | 27 min | 101L - Bertakotzen Urretxu-Zumarraga | Idoia Etxeberria - Itziar Sapsootham |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute