Celia Rubio Antolín
Cobos de Cerrato, Palentzia (Espainia) - 1940
Gaztelania
Biografia
Cobos de Cerrato herrian jaioa, Palentziako probintzian. 12 urterekin etorri zen Euskal Herrira. Bere anaiak soldaduzka Loiolan egin zuen, eta Zumarragako lagun handi bat egin zuen: haren bitartez, anaia etorri zen lehenengo. Aitari asko kostatu zitzaion herria utzi, eta gainerako seme-alabekin etortzea (ama hila zen ordurako). Iparragirre kalean bizi izan ziren, eta anaia guztiek Orbegozon egin dute lan jubilatu arte. Etxea erosteko, Orbegozok aurrerapen bat eman zien eta nominatik kentzen zien hilabetero. Lau alaba eta seme bat izan ditu. Celiak ez zuen euskara ikasi, baina bere ondorengoek bai. Bertakotzen proiekturako elkarrizketatua, bere biloba Maria Gallastegirekin batera.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
1 | 101-252 | 2021 | 48 min | 101L - Bertakotzen Urretxu-Zumarraga | Idoia Etxeberria - Itziar Sapsootham |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute