Gorka Hermosa

Gorka Hermosa Sánchez

Urretxu (Euskal Herria) - 1976
Euskara, Gaztelania

Biografia

Urretxun jaioa, Iparragirre kalean, sei urterekin Zumarragara joan ziren bizitzera. Ama Extremadurakoa dauka eta aita Segoviakoa. Arreba bat dauka. Nahiz eta gurasoek euskaraz ez jakin, ikastolan ikasi du eta euskaldun sentitzen da. Konpositorea eta akordeoi jotzailea da. Oso gaztetatik sariak irabazi ditu, eta gaur egun famatua da mundu mailan: batetik bestera ibiltzen da, kontzertuak ematen. Herrian bertan hasi zen musika ikasketak egiten, eta Gasteizen jarraitu zuen goi mailako akordeoi ikasketekin. Ondoren, Valladolideko konserbatorioan hasi zen, klaseak ematen. Gaur egun Cantabrian bizi da: Santanderko musika konserbatorioan egiten du lana, irakasle moduan. Bi alaba ditu eta euskaraz hitz egiten du beraiekin. Hainbat disko dauzka eta zazpi liburu idatzi ditu (akordeoiaren historiari buruz, besteak beste). Hezurbeltzak musika taldeko kidea da, Jon Maiarekin batera. Bertakotzen proiekturako elkarrizketatu genuen, bere ama Ana Sánchezekin batera. 

Zintak

#KodeaDataIraupena
1 101-255 2021 106 min

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Urretxu eta Zumarraga Bideoaren ikonoa
2 Gerraostean, Extremaduratik Valladolidera eta handik Antzuolara Bideoaren ikonoa
3 Aiton-amonak, Euskal Herrira oso ondo moldatuak Bideoaren ikonoa
4 Aita Segoviatik Euskal Herrira nola heldu zen Bideoaren ikonoa
5 Seme-alabak euskaldun bezala heztea; Ikastola Bideoaren ikonoa
6 Eskoletan industriako immigrazioarekin sortutako "txoke kultural"-a Bideoaren ikonoa
7 Abizen erdalduna izateagatik burlak jasotzea Bideoaren ikonoa
8 Ikastolan, hizkuntzagatik banatuak Bideoaren ikonoa
9 Gaztelera, bihurri eta "makarren" hizkuntza Bideoaren ikonoa
10 Musika klasikotik punkera Bideoaren ikonoa
11 Akordeoia aukeratu zuen musikatresna bezala Bideoaren ikonoa
12 Euskal folkloreak eta punkiak garrantzia handia du bere musikan Bideoaren ikonoa
13 Politika eta herri-nortasuna Bideoaren ikonoa
14 Hizkuntzaren arkeologian, euskara altxor bat da Bideoaren ikonoa
15 Euskaldunak, ijitoak eta juduak Bideoaren ikonoa
16 Euskalduna eta "el pueblo"-koa Bideoaren ikonoa
17 Aiton-amonen ohiturak Bideoaren ikonoa
18 Gurasoek euskara ikasteko zailtasunak Bideoaren ikonoa
19 Gurasoen esfortzua seme-alabak euskalduntzeko Bideoaren ikonoa
20 Euskal musikariekin harremana Bideoaren ikonoa
21 Hezurbeltzak proiektuaren sorrera Bideoaren ikonoa
22 Hezurbeltzak proiektuaren indarra Bideoaren ikonoa
23 Akordeoiaren historia Bideoaren ikonoa
24 Akordeoia Euskal Herrira nola iritsi zen; Zumarraga Bideoaren ikonoa
25 Akordeoia, jende xumearen musika tresna Bideoaren ikonoa
26 Trikitixa edo akordeoia, infernuko musika tresna Bideoaren ikonoa
27 Jose Mari Iparragirre Bideoaren ikonoa
28 Castelfidardo herriko akordeoiak Bideoaren ikonoa
29 Akordeoiarekin irabazitako sariak Bideoaren ikonoa
30 Musikari famatua Bideoaren ikonoa
31 Bere piezak interneten daude eskuragai Bideoaren ikonoa
32 Gorka Hermosa musika-eskola Italian Bideoaren ikonoa
Gipuzkoako aldundia Eusko Jaularitza