Leonor Nogales García
Valle de la Serena, Badajoz (Espainia) - 1953
Gaztelania
Biografia
Leo Valle de la Serenan jaio zen, Badajozko probintzian. 5 urterekin Aizpurutxora joan zen bizitzera, gurasoekin (haiek pare bat urte lehenago etorriak ziren, lan kontuengatik). Badajozko herrian wolframioaren harrobi bat zegoen, eta aitak bertan egiten zuen lan. Harrobia itxi zutenean, herriko jende askok emigratu egin zuen. Aizpurutxotik Zumarragara joan ziren bizitzera. Urte batzuetan etxe berean hiru bikote eta eurak (gurasoak eta 3 anai-arrebak) bizi izan ziren, bakoitza logela batean. Ez zuen euskararekin arazorik izan, debekatua zegoenez ez zuelako behar izan. Nafarroako mutil batekin ezkondu zen; hark ere ez zekien euskaraz. Semeak izan zituztenean, ikastolara eramatea erabaki zuten eta euskaldunak dira. Ilobekin saiatzen da euskaraz ikasten. Bertakotzen proiekturako elkarrizketatua, Jokin Rodriguez semearekin batera.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
1 | 101-250 | 2021 | 50 min | 101L - Bertakotzen Urretxu-Zumarraga | Idoia Etxeberria - Itziar Sapsootham |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute