Michalina Szczygielska
Lubartów (Polonia) - 1975
Gaztelania, Poloniera
Biografia
Michelina Lubartów hirian jaio zen, Polonian. 2003. urtean Zumarragara joan zen bizitzera, bost urteko Carolina alabarekin. Izan ere, bere anaia bertan bizi zen, emaztearekin. Alaba ikastolan sartu zuen, eta bertan asko lagundu zioten. Gaztelania erraz ikasi zuen, lehenengo helduen eskolan eta geroago kalean, egindako lagun berriekin. Michelinak ez du euskaraz ikasi, etorri zenean ez zuelako behar izan, baina oso harro dago bere alabak euskaraz hitz egiten duelako. Bertakotzen proiekturako elkarrizketatua izan da, Carolina Szczygielska alabarekin batera.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
1 | 101-246 | 2021 | 39 min | 101L - Bertakotzen Urretxu-Zumarraga | Idoia Etxeberria - Itziar Sapsootham |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute