Kroaziera

Kroaziera eslaviar hizkuntza bat da. Kroazian eta Bosnia-Herzegovinan mintzaira ofiziala da, eta baita Austria, Italia eta Serbiako zonalde batzuetan ere. Guztira 6 milioi lagunek hitz egiten dute. Kroazieraz idazteko latindar alfabetoa erabiltzen da (serbieraz alfabeto zirilikoa ere erabiltzen dute). Kroaziera, serbiera, montenegroera eta bosniera serbokroaziera hizkuntzaren aldaerak dira, gaur egun politika-arrazoiengatik hizkuntza beregaintzat hartzen badira ere. Serbokroaziera 1918tik 1991 arte lehenik Jugoslaviako erreinuko eta gero Jugoslaviako Errepublika Federal Sozialistako hizkuntza ofiziala izan zen. Ikus Wikipedian.

Elkarrizketatuak

Miljenko Zagar

Pag uhartea (Kroazia)
Kroaziera