Asturiera

Asturiera hizkuntza erromantzea da, "ibero-erromaniko" familiakoa. Era berean, asturleonera hizkuntza familia barnean kokatuta dago. Hizkuntzak izen ugari hartzen ditu ohituraren arabera: Asturianu, Llingua asturiana edo Bable, azken hau askotan hizkuntza gutxiesteko erabili izan dena. Estimazioen arabera, 550.000 bat lagunek hitz egiten dute Asturiasen (100.000k jatorrizko hizkuntza gisa dute). Asturiastik kanpo Leon, Zamora eta Salamancan ere hitz egiten da mintzatzen denak leonera izena hartzen du. Extremadura eta Kantabriako zonalde batzuetan ere aldaera bereziak mintzatzen dira, eta batzuek hizkuntza beregaintzat ere hartzen dituzte: extremeñoa eta montañera. Portugalgo ipar ekialdean, Miranda do Douro inguruan, berriz, izaera ofiziala duen mirandera hitz egiten da, leoneraren aldaera (ikus jasotako hizkuntzen zerrendan).

Elkarrizketatuak

Alejandro Martinez

Cangas del Narcea (Asturies)
Asturiera

Ahotsak bideoa

Gipuzkoako aldundia Eusko Jaularitza