Kaqchikelera

Kaqchikelera edo kaqchikel hizkuntza maia hizkuntzetako bat da. Guatemala Hirian eta Atitlan lakuaren ingururaino hitz egiten da, eta 400.000 hiztun inguru ditu. Maia etniak Mexiko hegoaldean eta Erdialdeko Amerikako iparraldean bizi diren amerindiarren hainbat multzok osatutako talde etnikoak dira. "Maia" terminoak kultur eta hizkuntz alorreko ondare komuna partekatzen duten zenbait herri izendatzeko erabiltzen den izen kolektiboa da; hala ere, terminoaren baitan talde etniko, populazio eta gizarte mota asko daude, eta horietako bakoitzak tradizio, kultura eta nortasun historiko berezia dauka. Jasota daukagun beste maia hizkuntzetako bat Mexikoko yukatakera da. 

Elkarrizketatuak

Olga Sitan Miculax

Patzun (Guatemala)
Kaqchikelera

Ahotsak bideoa

Gipuzkoako aldundia Eusko Jaularitza