Nederlandera

Nederlandera hizkuntza indoeuroparra da, jatorri germanikoa duena. Gutxi gorabehera 24 milioi pertsonak hitz egiten dute mundu osoan. Hizkuntza ofiziala da Herbehereetako Erresuman eta Surinamen. Belgikako hizkuntza ofizialetako bat da, frantsesarekin eta alemanarekin batera. Frantziako ipar-ekialdean ere 60.000 pertsona inguruk hitz egiten dute. Indonesiako hainbat lekutan ere hitz egiten da. Namibia eta Hegoafrikan hitz egiten den afrikaans hizkuntza (batzuen ustez dialektoa) ere nederlanderatik eratorria da. Nederlandera estandarrak ABN izena hartzen du, Algemeen Beschaafd Nederlands (landutako nederlandera orokorra), eta horixe da Herbehereetan eta Belgikan erabiltzen den aldaera. Flandrian hitz egiten dena flandriera edo flamenkera da.

Elkarrizketatuak

Marlijn Van Ijzeren

Amersfoort (Herbehereak)
Nederlandera

Ahotsak bideoa

Dominique Janssen

Tilburg (Herbehereak)
Nederlandera

Ahotsak bideoa

Nathalie De Vis

Gante (Belgika)
Nederlandera

Willem Prinse

Heerle (Herbehereak)
Nederlandera

Ahotsak bideoa

Gipuzkoako aldundia Eusko Jaularitza