Serbiera

Serbiera eslaviar hizkuntza bat da. Serbian, Montenegron eta Bosnia-Herzegovinan mintzaira ofiziala da, eta baita Mazedoniako herri batzuetan ere. 12 milioi lagunek hitz egiten dute. Serbieraz idazteko bi alfabeto erabiltzen dira: latindar alfabetoa eta alfabeto zirilikoa. Kroaziera, serbiera, montenegroera eta bosniera serbokroazieraren aldaerak dira, gaur egun politika-arrazoiengatik hizkuntza beregaintzat hartzen badira ere. Serbokroaziera 1918tik 1991 arte lehenik Jugoslaviako erreinuko eta gero Jugoslaviako Errepublika Federal Sozialistako hizkuntza ofiziala izan zen. Ikus Wikipedian.

Elkarrizketatuak

Tomi Glisich

Belgrado (Serbia)
Serbiera

Aleks Milovanovic

Novi Sad (Serbia)
Serbiera

Ahotsak bideoa

Gipuzkoako aldundia Eusko Jaularitza