Galiziera

Galiziera edo galegoa hizkuntza erromantzea da, latinetik datorrena. Galizian hitz egiten da, eta bertan izaera koofiziala du gaztelaniarekin batera. Halaber, Asturiaseko mendebaldean (eonaviera esaten zaio eta asturieraren eragin handia du) eta Gaztela eta Leongo erkidegoko eskualde batzuetan ere hitz egiten da, estatus koofizialik izan gabe. Horrekin batera, Extremadurako Jalimako bailarako hiru herritan hitz egiten den mintzaira (Extremadurako fala) galizieratzat jotzen dute hizkuntzalari batzuek. Portugesarekin batera, sistema linguistiko bakarra osatzen du galizierak: galego-portugesa; bi hizkuntza horien arteko antzekotasunak handiak baitira. Eztabaida ere badago galiziera eta portugesa bi hizkuntza ote diren ala galego-portugesaren bi aldaera. Hiru milioi lagun inguruk hitz egiten dute galiziera. 

Elkarrizketatuak

Davide Filgueiras Cabaleiro

Coruña (Galizia)
Galiziera

Ahotsak bideoa

Suso Lista Neira

Corme (Galizia)
Galiziera

Davide Gándara

Salceda de Caselas (Galizia)
Galiziera

Ahotsak bideoa

Gipuzkoako aldundia Eusko Jaularitza