Esperantoa

Esperantoa munduan zabalduen dagoen nazioarteko hizkuntza eraikia da. Ludwi Lejzer Zamenhof mediku poloniarrak 1887an “Lingvo Internacia” (Nazioarteko Hizkuntza) izenarekin argitaratu zuen berak garatutako hizkuntza. Laster, Zamenhofek erabilitako ezizena "Doktoro Esperanto" (Doktore Itxaropentsua) hizkuntzaren beraren izena bihurtu zen. Nazioarteko komunikazioa erraztuko zuen hizkuntza laguntzaile neutral eta ikasteko erraza sortzea izan zen Zamenhofen helburua. Hizkuntza neutral horrek, hizkuntza naturalak ez bezala, ez zuen tokian tokiko hizkuntzarik ordezkatu behar: aldiz, gizateria osoaren bigarren hizkuntza izan behar zuen. Zenbat jendek hitz egiten duen esatea oso zaila da, ez baita inongo estatuko hizkuntza. 

Elkarrizketatuak

Aitor Arana Luzuriaga

Legazpi (Euskal Herria)
Esperantoa

Gipuzkoako aldundia Eusko Jaularitza