Euskara, integrazio hizkuntza

  • Thomas Courriel Gaztelania apenas erabiltzen duen

    Thomas Pierre (1977) Paris, Frantzia

    Gaztelania ez du apenas hitz egiten; neska eta inguruko jendea esukalduna da.

  • Thomas Courriel Euskara integraziorako

    Thomas Pierre (1977) Paris, Frantzia

    Euskara integratzeko tresna ona da, eta bertako gauzak ulertzeko balio du.

  • Zishan Tariq Hasiera gogorra izan zen, baina euskara erraz ikasi zuen

    Zishan Tariq (1993) Pakistan, Pakistan

    10 urterekin etorri zen. Amonarekin bizi zen, herri txiki batean, eta ingelesez ere ez zekien (bere anai-arrebek bai). Euskara, berriz, erraz ikasi zuen, lau hilabetean.

  • Wednesday Silva Euskara ikasteko prozesua

    Wednesday Silva Lopez (1976) Bissau, Ginea Bissau

    Portugalen, Coimbran, zegoela hasi zen euskarazko lehen hitzak ikasten, lagun euskaldunekin. "Zoroniak" esaten zuen "zorionak" esan ordez. Oñatira heldu zenean, euskaltegian eman zuen izena. Issac lagun azkoitiarrarekin ere dezente ikasi zuen. Etxean ere euskaraz egiten dute.

  • Cilla Ulrika Harreman oso ona euskal herritarrekin

    Cilla Ulrika Pihlström (1962) Finlandia, Finlandia

    Urte asko daramatzanez Euskal Herrian eta euskaraz hitz egiten duenez, harreman oso ona dauka bertakoekin.

  • Cilla Ulrika Euskarak lagundu dio Donostian integratzen

    Cilla Ulrika Pihlström (1962) Finlandia, Finlandia

    Oso hiztuna denez, erraza izan da Euskal Herrian integratzea Cillarentzat, eta oso integratua sentitzen da. Bere esanetan, etorri berritan atzerritar bakarrenetakoa zen Donostian. Euskarak integratzen lagundu dio.

  • Elisabeth Wassa Gaztelania eta euskara ikasten

    Elisabeth Wassa Isimba (1978) Kinshasa, Kongo

    Gaztelania telebistako saioen bitartez eta egunkari eta aldizkariak irakurriz ikasi zuen, bere kabuz. Euskara, berriz, asko interesatzen zaio, baina gehiago kostatzen zaio.

  • Lidia errusiera Euskaraz oinarrizkoa ikasi nahiko luke

    Lidia Kuznetsova (1981) Errusia, Errusia

    Euskara urrutikoa gertatu zaio urtetan. Orain bere umeen bitartez gertuago sentitzen du, haiek badakitelako. Oinarrizko hitzak ikasi nahiko lituzke euskaraz: betebehar hori duela iruditzen zaio.

  • Barry Manley Euskara ikasteko irrika hasieratik

    Barry Manley (1961) Cork, Irlanda

    Euskara ikasteko irrika izan du hasieratik. Bera ez da gaelikoz bizi izan Irlandan (eskolako hizkuntza bakarrik zen), baina euskaraz bizi nahi zuen hemen.

  • Barry Manley Euskara ikasteko prozesua

    Barry Manley (1961) Cork, Irlanda

    Euskara ikasteko prozesua. Batez ere bere kabuz ikasi du. Irakasle batekin eta barnetegian ere ibili zen garai batean. Bertso eskolara ere joan zen. Bertsolaritza zer den azaltzen du ingelesez.

  • Barry Manley Euskara, integratzeko baliagarria

    Barry Manley (1961) Cork, Irlanda

    Euskara ikastea baliagarria da bertako sentitzeko. Nelson Mandelaren aipu bat esaten du: norberaren hizkuntzan hitz eginda, arimaraino irits zaitezke. Hizkuntzak nortasunari buruz asko esaten du, eta ez du ulertzen batzuen interes falta.

  • Barry Manley Nolakoa da publiko euskalduna?

    Barry Manley (1961) Cork, Irlanda

    Publikoari buruz hitz egiten du. Aukera bat ematea, hori bakarrik eskatzen du. 34 urterekin hasi zen euskara serio ikasten. Posible da euskaraz ikasi eta ondo pasatzea.

  • Helen Groome Alabarekin ingelesez

    Helen Groome (1958) Erresuma Batua, Ingalaterra

    Alabari ingelesa transmititu nahi dionez, berekin beti ingelesez egiten du. Bost urtez ibili zen AEK euskaltegietan, ondoren bere kabuz.

  • Helen Groome 25 bat urtez Euskal Herrian

    Helen Groome (1958) Erresuma Batua, Ingalaterra

    Barakaldora joan zen Helen bizitzera. Bertako kuadrilla ezagutzen zuen, eta beraz, nahiko errazak izan ziren lehen egunak Euskal Herrian. Euskara ikasteak lagundu egin zuen integrazioa.

  • Helen Groome Euskalkia zaila egin zitzaion

    Helen Groome (1958) Erresuma Batua, Ingalaterra

    Inguruko euskaldunekin harreman ona du Helenek, baina euskaraz hitz egitean, zailtasunak izaten ditu leku jakin batzuetako euskara ulertzeko, besteak beste, Arratia, Bermeo, Ondarroa...

  • Jordi Estivill i Castany "Ate guztiak zabalik topatu nituen"

    Jordi Estivill i Castany (1985) Bartzelona, Katalunia

    Lehenengo egunak Euskal Herrian onak izan ziren, oso harrera ona egin zioten euskaldunek Jordiri, batez ere hizkuntza apur bat ezagutzen zuelako.

  • Jordi Estivill i Castany Harreman estua katalanekin

    Jordi Estivill i Castany (1985) Bartzelona, Katalunia

    Harreman estua du Euskal Herrian bizi diren katalanekin, izan ere, elkarte bat sortu dute eta maiz ikusten dute elkar.

  • Jordi Estivill i Castany Jendeak euskara ikastea eskertzen du

    Jordi Estivill i Castany (1985) Bartzelona, Katalunia

    Euskaldunekin harreman ona izan du hasieratik, asko eskertu izan baitiote beti euskara ikasi izana.

  • Jordi Estivill i Castany Etorkinak, ezin integratu?

    Jordi Estivill i Castany (1985) Bartzelona, Katalunia

    Etorkinak eta etorkinak daude, Jordik bere burua salbuespentzat du. Gogoz kontra etortzen diren etorkinen paperean jarri eta haien integrazioa erraztu behar dela dio, haien kultura ezagutzeko interesa izan.

  • Janusz Borko Gaztelania eta euskara beharrezkoak Donostian bizitzeko

    Janusz Borkowski (1984) Suwaki, Polonia

    Hasieran pentsatzen zuen Donostia oso turistikoa denez, ingelesarekin moldatuko zela. Baina gaztelania eta euskara ikasi behar izan ditu, hemen bizitzeko.

  • Janusz Borko Lagun euskaldunak

    Janusz Borkowski (1984) Suwaki, Polonia

    Euskaldunekin harreman ona dauka, bikotea Euskal Herrikoa da, eta koadrilan planak egiten dituzte euskal munduan. Euskaraz inguratuta bizi da.

  • Janusz Borko Euskarak lagundu dio integratzen

    Janusz Borkowski (1984) Suwaki, Polonia

    Bikoteari esker ez zuen integratzeko arazorik izan. Euskarak ere lagundu dio integratzen, bereziki euskaldunekin.

  • Sara Egipto Zergatik nahi duen euskara ikastea

    Sara El Houssiny (1986) El Cairo, Egipto

    Euskarari buruz dakiena: zaila dela esan diote, baina ez da ikasten saitu. Umea negarrez dauka kanpoan. Zergatik ikasi nahi duen.

  • Sara Egipto Alabetako bat, Lorea

    Sara El Houssiny (1986) El Cairo, Egipto

    Alabetako bati Lorea jarri diote izena. Ez da erraza Egipton ahozkatzea, baina gustatu egiten zaie.

  • Vahe Armenia Euskara, integrazio hizkuntza

    Vahe Papyan (1993) Armadir, Armenia

    Euskara hobeto jakitea nahiko luke, gaztelaniaz bezain ongi. Integratzeko balio duela garbi dauka, eta saiatzen da praktikatzen.

  • Andreea Euskara ikastearen garrantzia

    Andreea Denisov (1990) Bucarest, Errumania

    Euskara ikastea garrantzitsua da lanerako. Horregatik amak eskola euskaldun batera bidali zituen.

  • Andreea Euskara ikasteko prozesua

    Andreea Denisov (1990) Bucarest, Errumania

    Euskara ikasteko prozesua. Integratzeko balio du. zaila da ikastea, baina ez ezinezkoa.

  • Malu Euskara eta gaztelania nola ari den ikasten

    Jorge Naur Mango Barai (1980) Ginea Bissau, Ginea Bissau

    Hasieran isilik egoten zen, entzuten. Villabonako EPAn hasi zen euskara ikasten, eta gero Andoainen jarraitu zuen, AEKn. Badauka zer hobetua, baina moldatzen da. Gaztelania ez zuen ikasi, portugesa dakielako Guinea Bissautik. Praktikatzen ikasten du berak.

  • Bake Diatta Euskarak integratzen lagundu dio

    Bake Diatta (1972) Senegal, Senegal

    Hasieran zaila egin zitzaion bertakoekin harremana izatea; hasteko hizkuntzagatik. Horri aurre egiteko euskara ikasten hasi zen, horrela jendearekin hitz egin zezakeen. Asko hobetzen ari da. Euskara ikasteak lagundu dio jendearekin erlazionatu ahal izateko. Eskolan baino gehiago ikasten ei da kalean.

  • tarana azerbaian Euskaraz eginda, gertutasuna

    Tarana Karimova (1977) Culfa, Azerbaijan

    Euskara eta integrazioa. Euskaraz hitz egiten duenean, jendea harritu egiten da. Hurbiltasuna ematen duela nabaritu du.

  • Miki Lamedica Euskara funtsezko tresna Euskal Herrian

    Miki Lamedica (1986) Assisi, Italia

    Hasieran Euskal Herriko jendea harritu egiten zen Mikik euskaraz hitz egiten zuelako. Berarentzako, normalena da tokian tokiko hizkuntza ikastea. Gainera, euskaraz izaten ziren eta dira bere intereseko antzerki, kontzertu eta ekitaldi gehienak

  • Petra Elser Euskara, integrazio hizkuntza?

    Petra Elser (1953) Frankfurt, Alemania

    Atzerritar askok ez dute euskara integratzeko hizkuntza gisa ikusten. Harreman asko gaztelaniaz sortzen dira, eta ondoren ez dute euskara ikasteko beharrik ikusten. Lanean balio erantsia da euskara, bere ustez; horregatik hasi ziren lanarekin lotuta ikastaroak ematen.

  • Durk frisiera Hemen darabiltzan hizkuntzak

    Durk Gorter (1952) Easterwâlde, Frisia

    Etorri zenean, oso gaztelania gutxi zekien eta euskara ezer ez. Orain gaztelaniaz ondo moldatzen da eta euskaraz ia dena ulertzen du. Lau hizkuntza darabiltza eguneroko bizitzan.

  • Durk frisiera Euskara, integrazio hizkuntza

    Durk Gorter (1952) Easterwâlde, Frisia

    Euskara jakiteak integratzeko balio duela dio.

  • Durk frisiera Atzerritarrak arriskua euskararentzat?

    Durk Gorter (1952) Easterwâlde, Frisia

    Atzerritarrak arrisku bihur daitezke euskararentzat? Bere ustez integrazioa oso ondo ari gara egiten (atzerritar askok ikasten dute euskara), eta beharbada arriskutsuagoak dira hemen bizitza dena daramatenak euskara ikasi gabe.

  • Danitza Rosilla Barnetegian euskara ikasten

    Danitza Rosilla () Peru, Peru

    Alegiara joan ziren lehenengo, eta ondoren Tolosara. Alegian jendeak euskaraz hitz egiten duenez, barnetegi batera joan zen bi udatan, euskara ikastera.

  • Danitza Rosilla Euskara, integrazio hizkuntza

    Danitza Rosilla () Peru, Peru

    Euskaraz ikasiz gero, erraza da integratzea. Azkenaldian ez du praktikatzen eta asko galdu du. Gaztelaniaz eta euskaraz aparte, ingeles pixka bat daki.

  • Diana Glebkute "Hemen bizi nahi dut, eta euskara oso garrantzitsua da"

    Diana Glebkute (1981) Vievis, Lituania

    Euskara ikasteak integratzeko balio du. Beretzat euskara hizkuntza polita da, abestiak oso gustuko ditu.

  • Chuserra Euskaltegian eta kalean ikasi du euskaraz

    Chuserra Barrios Irache (1980) Zaragoza, Espainia

    Euskaltegian ikasi zuen euskaraz eta gero kalean praktikatu izan du. Bere esanetan, garrantzitsua da pertsona batekin lehenengo kontaktua izaten duzun hizkuntza; asko baldintzatzen du gerorako hizkuntza-harremana.

  • Chuserra Nolakoak dira euskaldunak?

    Chuserra Barrios Irache (1980) Zaragoza, Espainia

    Euskaldunak itxiak diren ala ez pertsonen arabera dela dio Chuserrak. Hala ere, igartzen du aldea Zaragoza eta Euskal Herriko jendearen artean. Euskarak intregatzen lagundu izan dio.

  • Rementeria zeinuena Gorreriak identitatean eragiten du

    Carolina Rementeria Fernández (1988) Bilbo, Euskal Herria

    Zeinu hizkuntza gorreria duten pertsonek eta beraien ingurukoek erabiltzen dute. 2007. urtetik da hizkuntza ofiziala. Gorreria duten pertsonentzat gogorra da beren hizkuntza komunitatearekin ez dutela komunikatzeko aukerarik: nortasunean eragiten du horrek.

  • Len irlandakoa Euskara integraziorako gakoa

    Len Bux (1967) Dublin, Irlanda

    Euskara ikastea integraziorako gakoa dela dio, batez ere umeekin.

  • Marie susuera "Jendea euskaraz agurtzen dut"

    Marie Toure (1976) Konakry, Gineako Errepublika

    Hizkuntza ez bazekien ere oso jarrera irekia eduki zuen etorri zenean, eta, hortaz, bertakoak ere irekiak izan ziren. Hala ere, pixkanaka-pixkanaka ikasten eta integratzen hasi zen.

  • Marie susuera "Inguruan beti dabil euskara, horregatik ari naiz ikasten"

    Marie Toure (1976) Konakry, Gineako Errepublika

    Euskara kalean ikasi du, eguneroko bizitzako euskara. Gaztelania, berriz, eskola bidez.

  • Sebastien "Euskara garrantzitsua da Zumaian, atea zabaltzeko behintzat"

    Sebastien Cartier (1970) Lyon, Frantzia

    Euskara Zumaian integratzeko garrantzitsua dela dio, ulermen mailan behintzat.

  • Anders Zumaia "Euskaraz hitz egiten saiatzen naiz"

    Anders Lanzén (1977) Estokholm, Suedia

    Gaztelania Norvegian hasi zen ikasten, eta Zumaian praktikara eraman zuen.

  • Anders Zumaia "Euskaraz hitz egitea oso garrantzitsua da niretzat"

    Anders Lanzén (1977) Estokholm, Suedia

    Euskara bere emaztearen eta bere familiaren hizkuntza da, Zumaiako hizkuntza nagusia.

  • Anders Zumaia "Integrazioa erraza izan da, baina hizkuntza arazo bat da"

    Anders Lanzén (1977) Estokholm, Suedia

    Integrazioa erraza izan da, baina hizkuntza arazo bat da.

  • Nuria katalana "Euskara hobeto jakiteak asko lagunduko luke integrazioa"

    Nuria Puig (1978) Torroella de Montgrí, Katalunia

    Euskara hobeto jakiteak asko lagunduko lukeela dio integrazioan; oso garrantzitsua dela, Katalunian bezalaxe.

  • Adina Errumania Ia dena ulertzen du euskaraz

    Adina Olaru (1982) Sibiu, Errumania

    Euskaraz hitz solteak dakizki baina ia dena ulertzen du. Hala ere, semeari eskolako lanekin laguntzeko arazoak dituela dio.

  • Monserrat Fangera Euskara kalean ikasiz

    Monserrat Mbasogo (1984) Niefang, Ekuatore Ginea

    Euskara kalean ikasten ari da: umeekin, hitz solteak ikasten... oinarrizkoa.

  • Lucy Brasil "Euskaldunek asko eskertzen dute euskara ikasteko gogoa"

    Lucy Ferreira (1979) Salvador de Bahia, Brasil

    Jendea jatorra dela dio, eta ikasteko gogoz ikusten bazaituzte asko eskertzen dutela.

  • Lucy Brasil "Hizkuntza muga izan da batzuetan"

    Lucy Ferreira (1979) Salvador de Bahia, Brasil

    Batzuetan bazterturik sentitu da: hizkuntza muga izan da batzuetan, gainditu duen arte.

  • Irina Errusia Euskara harreman sareak zabalduz

    Irina Tichtchenko (1971) Krasnodar, Errusia

    Euskara ikasteak harreman sareak zabaltzen lagundu zion.

  • Giovanni "Euskaraz inguraturik gaude Zumaian"

    Giovanni Zanon (1967) Male, Trento, Italia

    Kalean euskara asko entzuten duenez, hitz asko ikasi ditu kalean. Jarrera kontua ere badela dio, euskaraz komunikatzen saiatzen da kalean.

  • Giovanni "Euskaraz inguraturik gaude Zumaian" (italieraz)

    Giovanni Zanon (1967) Male, Trento, Italia

    Kalean euskara asko entzuten duenez, hitz asko ikasi ditu kalean. Jarrera kontua ere badela dio, euskaraz komunikatzen saiatzen da kalean (italieraz).

  • Mia suomiera Euskara, integraziorako tresna

    Mia Rissanen (1963) Helsinki, Finlandia

    Euskaraz jakitea garrantzitsua da integratzeko. Adinekoekin komunikatzeko, adibidez, euskara izan zen bere giltza, gaztelania ez baitzen haien lehen hizkuntza.

  • Mia suomiera Kanpotarrak euskaraz jakiteak bertakoengan eragina du

    Mia Rissanen (1963) Helsinki, Finlandia

    Bera euskaraz hitz egiten ikusita, batzuek hunkitu ere egiten ziren. Euskara hobetzeko motibazioa ere izan daiteke atzerritarrek euskara ikastea, akuilua bertakoentzat (euskara gutxi erabiltzen dutenentzat, adibidez).

  • Mia suomiera Euskaraz entzunda harritu?

    Mia Rissanen (1963) Helsinki, Finlandia

    Zumaia inguruan jada inor ez da harritzen euskaraz dakielako, baina beste toki batzuetan bai. Lehenengo hitza euskaraz egiten du. Hemengotzen joan den heinean, gutxiago igartzen zaio Finlandiakoa dela.

  • Truc Phuong Lehenengo, euskaraz ikasi zuen

    Truc Phuong Truong Thi (1973) Dalat, Vietnam

    Etorri eta bi urtera, galdetu zion senarrari zein zen lehenengo ikasi beharreko hizkuntza: euskara ala gaztelania. Irunen kalean erdaraz egiten da asko baina baserrian eta umeekin Senarraren amak asko lagundu dio. Irratia eta musika entzunez eta senarrarekin ere asko ikasi du.

  • Truc Phuong Euskaraz gaztelaniaz baino hobeto

    Truc Phuong Truong Thi (1973) Dalat, Vietnam

    Gaztelania ikasten ari da, entzunez. Tailerrera datozen bezeroekin ikasten du. Ulertzen du baina hitz egin gutxi. Kalera doanean, euskaraz egiten du; euskaldunei laguntza eskatzen die ulertu ahal izateko.

  • Truc Phuong Euskaraz atera zuen gidabaimena

    Truc Phuong Truong Thi (1973) Dalat, Vietnam

    Irunen bizi den vietnamdar bakarra dela dio, baina Astigarragan bizi den neska batekin badu harremana. Gidabaimena atera zuenean (euskaraz, Oiartzunen; prozesua azaltzen du), kazetari bat etorri zen ETBrako elkarrizketa egitera, eta Astigarragako vietnamdarrak orduan izan zuen bere berri, eta harremanetan jarri ziren. Vietnamdar gehiago ere ezagutzen ditu.

  • Truc Phuong Norekin vietnameraz?

    Truc Phuong Truong Thi (1973) Dalat, Vietnam

    Alabekin vietnameraz hitz egiten du, eta senarrarekin biak, euskaraz eta vietnameraz. Amaginarrebarekin eta kalean, berriz, euskaraz.

  • Truc Phuong Euskaldunak itxiak, hasieran

    Truc Phuong Truong Thi (1973) Dalat, Vietnam

    Euskaldunei buruzko iritzia. Hizkuntza jakitea beharrezkoa da ulertzeko... hasieran hemengo jendea itxi egiten da. Gaztelaniaz egiten diote askotan, euskaraz ez duela jakingo pentsatuta.

  • Truc Phuong Integrazioari buruz

    Truc Phuong Truong Thi (1973) Dalat, Vietnam

    Integrazioari buruz hitz egiten du. Bere ustez, jende alaia eta irekia da hemengoa orokorrean, baina batzuk hasieran pixka bat hotzak izan daitezke atzerritarrekin.

  • Truc Phuong Integrazioari buruz (vietnameraz)

    Truc Phuong Truong Thi (1973) Dalat, Vietnam

    Integrazioari buruz, vietnameraz. Hizkuntza jakinda erreazagoa da.

  • Sara Casado Mansilla Lagun euskaldunekin gaztelaniaz

    Sara Casado Mansilla (1981) Talavera de la Reina, Espainia

    Lagunek, euskaldunak badira ere, Sararekin gaztelaniaz hitz egiten dute gehienetan. Batuan egiteko ohiturarik ez dute.

  • Sara Casado Mansilla Arraun taldean beti euskaraz

    Sara Casado Mansilla (1981) Talavera de la Reina, Espainia

    Arraunari eta arraun taldeari buruz dihardu Sarak.

  • Jordi Estivill i Castany Bartzelonan bertan hasi zen euskara ikasten

    Jordi Estivill i Castany (1985) Bartzelona, Katalunia

    Han hasi eta oinarrizko maila batekin etorri zen Euskal Herrira.

  • Jordi Estivill i Castany Euskara hutsetik ikasten hastea zaila da

    Jordi Estivill i Castany (1985) Bartzelona, Katalunia

    Zaila bada ere, ordainsaria handia da.

  • Jordi Estivill i Castany "Euskararekin ate asko zabaltzen dira"

    Jordi Estivill i Castany (1985) Bartzelona, Katalunia

    Ez da bertakoa sentitzen, katalana sentitzen da. Aldi berean, ordea, euskalduna ere bada. Bestetik, integrazioa bere kasuan erraza izan da, bikote ohia bertakoa baitzen.

  • Davide Filgueiras Cabaleiro "Euskara barik turista moduan ibiliko nintzateke"

    Davide Filgueiras Cabaleiro (1982) Coruña, Galizia

    Gauza normala iruditu zitzaion euskara ikastea. Euskalduna izan nahi zuen, bertako jendea bezalaxe. Hemengo bizimoduan parte hartzeko euskara garrantzitsuena dela dio.

  • Davide Filgueiras Cabaleiro "Etorkinak ere euskaldunak gara"

    Davide Filgueiras Cabaleiro (1982) Coruña, Galizia

    Euskaraz dakiena da euskalduna, jatorria jatorri.

  • Davide Filgueiras Cabaleiro "Euskaraz bizitzea ez da erraza"

    Davide Filgueiras Cabaleiro (1982) Coruña, Galizia

    Bilbon euskaldun moduan bizitza aurrera eramatea zaila dela dio.