Arrazakeria

  • Thomas Courriel Aurreiritziak toki guztietan daude

    Thomas Pierre (1977) Paris, Frantzia

    Zoazen tokira zoazela, bertakoek beti izango dituzte aurreiritziak etorkinekin, eta hori normala dela dio.

  • Fariba 2 Atzerritar sentitzea

    Fariba Sheikhan Uriarte (1988) Gernika, Euskal Herria

    Jendeak bere izena entzutean atzerritarra dela pentsatzen du, eta era batean bada, hemendik kanpo denbora asko ematen duelako.

  • Zishan Tariq Ondo tratatua sentitu da herrian

    Zishan Tariq (1993) Pakistan, Pakistan

    Berak ez du arrazakeriarik jasan. Umetan ikastolan ibili zen, eta lehenengotako paskitandarra zen gainera Antzuolan.

  • Etsuko Oku Arrazakeriarik ez du pairatu

    Etsuko Oku (1956) Chiba, Japonia

    Londresen ez zuen arrazakeriarik sentitu; agian herri txikietara bidaiatzean bai begiratzen ziotela pixka bat gaizki. Donostian, 2006an iritsi zenean, agian ez zegoen orain beste asiar, eta horregatik jendeak jakin-minez begiratzen zion; baina ez da inoiz gaizki sentitu.

  • Naran Mongolia Arrazakeriari buruz

    Naran-Erdene Tumur-Urgudul () Ulan Bator, Mongolia

    Bera ez da baztertuta sentitu, baina neska musulmanak bai, zapia daramatenak, ez dituztelako lanetan hartzen. Ez du arrazakeriarik jasan, baina mina ematen dio hemen down sindromedunei "mongoliko" edo "mongol" esaten diegula entzuten duenean.

  • Sara Egipto Beloari edo buruko zapiari buruz

    Sara El Houssiny (1986) El Cairo, Egipto

    Integratzeko arazorik izan duen galdetuta, beloa edo buruko zapia aipatu du. Batzuek gorrotoz begiratzen diote, uste dutelako zapia eramatera derrigortu dutela, eta ez da egia.

  • Sara Egipto Erronka: lana aurkitzea

    Sara El Houssiny (1986) El Cairo, Egipto

    Neska musulmanentzat lana aurkitzea erronka bat dela dio.

  • Sara Egipto Beloa eramatea, lana aurkitzeko oztopo

    Sara El Houssiny (1986) El Cairo, Egipto

    Lana aurkitzeko, beloa edo buruko zapia eramatea oztopo bat da hemen: ez ei dituzte kontratatzen. Hala ere, publikoaren aurrean lana egitea ez da bere asmoa, oso zaila ikusten duelako, baina bai bulego batean.

  • Sara Egipto Arrazakeria, beloa dela eta

    Sara El Houssiny (1986) El Cairo, Egipto

    Arrazakeria. Birritan gertatu zaio emakumeak gerturatzea, esanez hemen ezin duela buruko zapia erabili.

  • Sara Egipto Jatorriak baldintzatuta

    Sara El Houssiny (1986) El Cairo, Egipto

    Jatorriaren arabera, etorkinak ezberdin hartzea mundu osoan gertatzen dela dio.

  • Anneli Estonia Arrazakeriarik ez du somatu

    Anneli Kurg (1979) Estonia, Estonia

    Ez du arrazakeriarik ikusi hemen.

  • Radi Bulgaria Atzerritarrei buruz gaizkiesanak

    Radi Stoyanova (1999) Bulgaria, Bulgaria

    Atzerritarrei buruzko komentario txarrak entzun izan ditu, mingarriak. Bere esanetan, hori ez da errealitatea.

  • Alia Indonesia Jatorrak dira Donostian

    Alia Adhia (1982) Yakarta, Indonesia

    Donostiako jendea jatorra da, eta ez du integrazio edo arrazakeria kasurik pairatu. Bertakoa balitz bezala tratatu dute.

  • salman turkiera Sudur eta belarri euskaldunak

    Salman Garip (1980) Kahraman Maraç, Turkia

    Kanpotarra izateagatik ez da baztertua sentitu; gainera, dituen sudur eta belarriekin pixka bat euskalduna ematen duela dio. Askotan jendeak euskaraz egiten zion, nahastuta.

  • Bake Diatta Integrazio arazoak izatea ohikoa da

    Bake Diatta (1972) Senegal, Senegal

    Integrazio arazoak izateari normala deritzo: batzuk gaizki begiratuko zaituzte, beste batzuk jatorrak dira; halakoa da bizitza!

  • Bake Diatta Senegalen, denak senegaldar

    Bake Diatta (1972) Senegal, Senegal

    Etorkin maila ezberdinak daude: balantza batzuen alde eta besteen kontra dago (afrikarrak); ohituta dago. Senegalen ez da hori gertatzen kanpotarrekin.

  • tarana azerbaian Integrazioari buruzko hausnarketa

    Tarana Karimova (1977) Culfa, Azerbaijan

    SOS Arrazakerian egiten du lana. Integrazioa ez da erraza izaten, baina berak lana izan du hasieratik. Konturatu da gizartean guneak banatuta daudela. Bakoitzak bere nortasunaren arabera bizi behar du prozesua. Zapia eramateagatik izan duen esperientzia.

  • tarana azerbaian Kultur aniztasunaz, elkarbizitzaz eta ezjakintasunaz

    Tarana Karimova (1977) Culfa, Azerbaijan

    Beti defendatu du kultur aniztasuna. Aberastasuna da. Gai honetan nola sentsibilizatu? Non daude etorkinak? Askotan auzo jakinetan pilatzen dira. Garrantzitsua da nahastuta bizitzea, elkarbizitzarako. Behar berdinak dauzkagula dio. Ezjakintasun handia dauka jendeak.

  • Reda Bibito2 Gaizki begiratua, marokoarra delako

    Reda Bibito (1995) Maroko, Maroko

    Marokoarra izateagatik gaizki begiratzen diote, eta lana aurkitzeko arazoak ditu.

  • Surendra Pantha Arrazakeriarik ez

    Surendra Pantha (1980) Pokhara, Nepal

    Arrazakeriarik ez du ikusi hemen. Bertako jendearekin irteten da, eta gustura dago.

  • Fadilu Arazoak eta aukerak izan ditu Euskal Herrian

    Fadilu Salifu (1997) Ghana, Ghana

    Arazo asko izan zituen Euskal Herrira etortzean: oso pozik zegoen baina gauzak ez ziren berak uste bezala atera. Euskal Herrian dena eman diotela aipatzen du: ikasteko aukera, lanerako aukera...

  • Marie susuera "Jendearen erreakzioa da garrantzitsuena"

    Marie Toure (1976) Konakry, Gineako Errepublika

    Ez du arrazakeriarik ezagutu bertan. Beretzat garrantzitsuena pertsonak dira; erreakzioak ikusita ikus daiteke bakoitza nolakoa den.

  • Jamel Musulmanekin tentsiorik bai herrian?

    Jamel Djellaoui (1967) Cherchell, Aljeria

    Zumaian ez du horrelakorik nabaritu.

  • Zishan Tariq Ondo tratatua sentitu da herrian

    Zishan Tariq (1993) ,

    Berak ez du arrazakeriarik jasan. Umetan ikastolan ibili zen, eta lehenengotako paskitandarra zen gainera Antzuolan.