- Eleaniztasuna
- Ama hizkuntza
- Hizkuntza ikasketa
- Eleaniztasunaren esperientzia pertsonala
- Euskarari buruzko iritziak
- Hiztegia 101L
- Abestiak
- Hitz batzuk euskaraz
- Kultur aniztasuna
- Aurkezpen pertsonalak
- Kultur aniztasunaz esperientzia pertsonala
- Jatorrizko herrialdea
- Bizikidetza proiektuak
- Turismoa (101L)
- Migrazioak
- Zergatik aldatu bizitokiz
- Lehenengo hilabeteetako esperientzia
- Zer falta jatorriko bizitokitik?
- Zer gustatu Euskal Herritik?
- Integrazioa
- Etorkinen bizitza baldintzak
- Integraziorako bideak eta arazoak
- Euskara, integrazio hizkuntza
- Arrazakeria
- Bizitzako ametsak eta erronkak
Eleaniztasuna
-
Hizkuntza gehiegi toki berean ez
Thomas Pierre (1977) Paris, Frantzia
Hizkuntza asko hitz egiteak onurak badituela dio, baina ez dio zentzu gehiegi ikusten herrialde batean hizkuntza asko hitz egiteari, ez da praktikoa.
-
Helduek badakite errusiera Hungarian
Edina Eszter (1977) Hungaria, Hungaria
Hungariako hizkuntza ofiziala hungariera da; ingelesa ikasten da gaur egun, zaharrek ordea, errusiera badakite, izan ere, herrialde komunista izan zenez, beharrezkoa zuten ikastea.
-
Hizkuntza asko Indonesian
Alia Adhia (1982) Yakarta, Indonesia
Indonesian hizkuntza asko hitz egiten dira; adibidez, bere aitak beste hizkuntza bat hitz egiten du, berak ulertu bai baina hitz egiten ez dakiena. Bere irlan, eta baita besteetan ere, hizkuntza asko daude.
-
Bertako hizkuntza jakiteak etxean bezala egoten lagundu
Ruta Grinyte (1986) Lituania, Lituania
Hizkuntza ikasten lehenago hasi behar zuela pentsatzen du; orain damu da. Dibertigarriagoa da, eta hobeto sentitzen zara bertako hizkuntza dakizunean, etxean bezala. Horregatik, orain euskara ikasten hasi da.
-
Lituaniera, errusiera, ingelesa eta gaztelania
Ruta Grinyte (1986) Lituania, Lituania
Lau hizkuntza hitz egiten ditu: lituaniera, errusiera, ingelesa eta gaztelania.
-
Bost hizkuntza dakizki
Aurel Ibo (1973) Korça, Albania
Albanieraz, grezieraz, ingelesaz, gaztelaniaz eta euskaraz hitz egiten ditu.
-
Hamaika hizkuntza ofizial Hego Afrikan
Macebo Mavuso () Hego Afrika, Hego Afrika
Macebok bere burua aurkezten du: Hego Afrikakoa da, xhosera hizkuntza hitz egiten du, Hego Afrikako 11 hizkuntza ofizialetako bat; badakizki beste asko ere.
-
Joanesburgon bizi da
Macebo Mavuso () Hego Afrika, Hego Afrika
Hego Afrikako bigarren hizkuntza zabalduena da xhosera. Joanesburgon bizi zen elkarrizketa garaian, eta bertan Hego Afrikako 11 hizkuntza ofizialak hitz egiten dira.
-
Senegalen, hizkuntza asko
Bake Diatta (1972) Senegal, Senegal
Senegalen bertan hitz egiten diren hizkuntzak oso ezberdinak dira bata bestearekiko. Mandinkera bertsioa ez dago.
-
Bospasei hizkuntza Zizurkilen
Bake Diatta (1972) Senegal, Senegal
Zizurkilen gutxi gorabehera bospasei hizkuntza hitz egiten direla pentsatzen du Bakek. Senegalen egunero bost-sei hizkuntza erabiltzen zituen.
-
Italianoa galtzen ari da Miki
Miki Lamedica (1986) Assisi, Italia
Italianoz oso gutxi hitz egiten du orain. Euskal Herrian italiar gutxi daudela dio. Italianoa galtzen ari da pixkat gaztelaniaren eraginez.
-
Williamek zenbat hizkuntza dakizki?
William Cisilino (1974) Vain, Italia
Williamen ama hizkuntza friulera eta italiera dira. Gaztelania eta ingelesa ezagutzen ditu pixka bat, eta katalana eta esloveniera ulertu.
-
Euskal Herrian: gaztelania eta euskara
Fadilu Salifu (1997) Ghana, Ghana
Fadilu Euskal Herrira etorri zenean, konturatu zen gaztelaniaz gain, beste hizkuntza bat ere bazela: euskara.
-
Zenbatek dakite zeinu hizkuntza?
Carolina Rementeria Fernández (1988) Bilbo, Euskal Herria
Donostian ez daki zenbat pertsonak jakingo duten zeinu hizkuntza, estatuan 100.000 pertsonek dakitela dio. Horietatik %20-30ek dute euren bigarren hizkuntza bezala zeinu hizkuntza.
-
Hizkuntzek batu, ez banandu
Carolina Rementeria Fernández (1988) Bilbo, Euskal Herria
Hizkuntza desberdinek batu egiten gaituzte, ez banandu. Munduko txoko guztietara joan gaitezke hizkuntza desberdinak jakinda.
-
Hizkuntza gutxituen aldeko aldarria
Candelaria Ramos Ul (1982) Toribio, Kolonbia
Hizkuntza gutxituen inguruan hausnarketa bat egiten du. Berarentzat oso garrantzitsuak dira hizkuntzak eta, horregatik, etorkizuneko belaunaldiek hizkuntzen alde borrokatu behar dutela uste du.
-
Esperientziak eta jakintzak elkartrukatzen
Olga Sitan Miculax (1982) Patzun, Guatemala
Eskerrak ematen ditu hona etortzeko aukera izan duelako, eta esperientziak eta jakintzak elkartrukatzeagatik.
-
Erresuma Batuan gaelera ere hitz egiten da
Aritz Branton (1964) Malmesbury, Ingalaterra
Erresuma Batuan gaelera ere hitz egiten da: Eskozian, eta oso hiztun gutxi ditu. Galesen eta Ipar Irlandan beste mota bateko gaelerak hitz egiten dira. Gaur egun ehunka hizkuntza hitz egiten dira Erresuma Batuan.
-
Itzultzailea eta Booktegi proiektuko sortzaile
Aritz Branton (1964) Malmesbury, Ingalaterra
Itzultzaile moduan lanean aritzen da. Euskararen eta ingelesaren arteko desberdintasunetako bat sintaxia dela dio. Horrez gain, Booktegi proiektuko sortzaileetako bat da.
-
Gaztelania, gutxi erabiltzen duen tresna
Aritz Branton (1964) Malmesbury, Ingalaterra
Iraganean gaztelaniarekin harreman handia izan du Espainian, baina Euskal Herrian euskararekin. Gaztelania gutxi darabil.
-
"Euskaltzalea naiz"
Aritz Branton (1964) Malmesbury, Ingalaterra
Euskaltzalea dela dio, euskara maite baitu. Euskal kulturaren oinarria euskara dela uste du, azken finean kultura guztien oinarria hizkuntzak direlako.
-
Donostiako hizkuntzak
Aritz Branton (1964) Malmesbury, Ingalaterra
Donostian ehun bat hizkuntza daudela dio, nahiz eta seguru ez jakin.
-
Hizkuntza gutxituen esperientziak ezagutzen
Tiöma Fum Dökter (1993) Wilamowice, Polonia
Tiöma hizkuntza gutxituen hiztunen topaketan parte hartzera etorri da. Horrek asko pozten du; izan ere, jende askorekin hitz egiteko aukera dauka, baita bere egoera berdinean dauden pertsonekin ere.
-
Finlandiako hizkuntzak
Tuomo Salonen (1993) Joensuu, Finlandia
Finlandian hainbat hizkuntza hitz egiten dira: samiera, finlandiera, kareliera, suediera, ijito hizkera etab.
-
Maneraren bilakaera: berpiztutako hizkuntza
Ben O Ceallaigh (1989) Galway, Irlanda
Manera berpizutako hizkuntza dela dio. 1974an manera hitz egiten zuen azken hiztuna hil zen, eta 2004an hiztun batzuk manera berreskuratzeko prozesuarekin hasi ziren. Orain manerak bere eskola propioa dauka, eta irakasleek manera hitz egiten dute. Munduko hizkuntzentzako oso adibide ona dela esaten du.
-
Guatemalan, 25 hizkuntza
María Salomé Huinac Xiloj (1970) Cautel, Guatemala
Guatemalan 25 hizkuntza daude; horietatik 22k hizkuntza maietan dute jatorria. Hizkuntza batzuk aipatzen ditu, baita hizkuntza gutxituen artean dagoen hizkuntza bat ere.
-
Kitxeera eta kektxiera
María Salomé Huinac Xiloj (1970) Cautel, Guatemala
Kitxeera eta kektxiera familia bereko hizkuntzak dira. Bost hizkuntza maia dira familia horren parte, baina kektxiera da kitxeeraren antzekoena.
-
Hizkuntzen inguruko hausnarketa txiki bat
María Salomé Huinac Xiloj (1970) Cautel, Guatemala
Askotan itzulpenak egitea zaila da, hitzak galdu egiten direlako. Baina hizkuntzak erabili egin behar dira, gure jakintzen ibilgailu direlako.
-
Guatemalako hizkuntza-aniztasuna
Iris Esmeralda Ac Ramirez (1978) San Pedro Carchá, Guatemala
Guatemalan 25 hizkuntza daude. Hizkuntzen artean ez dago antzekotasunik. Egia da hizkuntza batzuen artean hitz batzuk berdin esaten direla, baina orokorrean hizkuntzak guztiz desberdinak ei dira.
-
"Erabiltzen ez den hizkuntza hil egiten da"
Iris Esmeralda Ac Ramirez (1978) San Pedro Carchá, Guatemala
Hizkuntzaren inguruan bakoitzak bere aldetik egiten du lan. Kektxierak indartze prozesu bat bizi izan du, baina hor ez da bukatzen prozesua, jarraitu beharra dago. Alta Verapaz eskualdean hizkuntza maien akademiak dira soilik indartze prozesu horretan laguntzen dutenak. Beraiek ez dute zabaltze-prozesurik egiten; hiztuna joan behar da beraiengana eta zerbait behar badu, laguntzeko daude. Ez dira ari inolako kanpaina edo aldarrikapenik egiten hizkuntzaren prestigioa handitzeko. Kektxierak hiztunak baditu, baina ez dago hizkuntzarekiko kontzientziaziorik, ezta kezkarik ere.
-
Guztira 24 hizkuntza maia
Marcos Regino Pech Naal (1988) Xaya, Yukatan, Mexiko
Yukatanen yukatakeraz eta gaztelaniaz gain, badaude beste hizkuntza batzuk. Hizkuntza gutxituak dira. Guztira 24 hizkuntza maia daude. Mexikon yukatakera hitz egiten da; beste hizkuntza maia guztiak Guatemalan, Belizen eta Hondurasen hitz egiten dira.
-
Yukatakeraren eta beste hizkuntza maien arteko antzekotasunak
Marcos Regino Pech Naal (1988) Xaya, Yukatan, Mexiko
Yukatakera hitz egiten dutenak Chiapasen hitz egiten den hizkuntza maia ulertzeko gai dira. Horrez gain, yukatakerak ez du gainerako hizkuntza maiekin antzekotasunik, soilik hitz batzuetan.
-
Brasilen 150 hizkuntza, horietako asko galzorian
Tui Jose Benedito (1973) Tarauacá, Brasil
Brasilen 150 hizkuntza daude, baina horietatik 35 hizkuntza bakarrik dira hitz egiten direnak gaur egun. Izan ere, hizkuntza asko galzorian daude. Hatxa kuin hizkuntza 5 herritan mantentzen da.
-
Nepaleko hizkuntzak
Shakti Tamang Moktan (1986) Lalitpur, Nepal
Nepalera hizkuntza nazionala bada ere, etnia ugari daude Nepalen eta bakoitzak bere hizkuntza du. Adibidez, Shakti tamanga da eta tamang hizkuntza ere hitz egiten du. Nepaleraren oso desberdina da.
-
Boliviako hizkuntzak
Axel . (2007) Bolivia, Bolivia
Boliviako hizkuntzak. Amak aimara hitz egiten du eta aitak ketxua. Norekin hitz egiten duten.
-
Stefiak eta bere gurasoek hitz egiten dituzten hizkuntzak
Stefia . (2010) Elgoibar, Euskal Herria
Gurasoek hitz egiten dituzten hizkuntzak: frantsesa, lingala eta gaztelera. Stefiak dakizkien hizkuntzak: aurrekoez gainera, ingelesa eta euskara. Gurasoekin gazteleraz hitz egin ohi du.
-
Brasilgo hizkuntza ofiziala, portugesa
Simone De Sousa (1972) Pernambuco, Recife, Brasil
Paisaia eta biztanle aldetik aniztasun handia dago Brasilen. Hala ere, hizkuntza ofiziala bakarra da, portugesa, nahiz eta hegoaldeko leku batzuetan beste hizkuntza batzuk hitz egiten diren, alemana eta japoniera, adibidez. Hizkuntza indigenak ia galduta daude; guaraniera da hiztun gehien dituena. Eskoletan portugesez irakasten da. Bigarren hizkuntza ikasiena ingelesa da. Brasilgo portugesa eta Portugalekoa hizkuntza bera dira.
-
Calabriako hizkuntzak
Emilio Malvaso () Calabria, Italia
Calabrian italiera hitz egiten da baina baita bertako dialektoa ere. Albaniera, greziera eta okzitaniera ere hitz egiten dira.
-
Euskara ikastea
Quico Pugès Suárez (1981) Vic, Bartzelona, Katalunia
Euskara hizkuntza zaila dela esatea topiko bat iruditzen zaio. Baina egia da ez duela harremanik beste hizkuntzekin eta hutsetik ikasten hasi behar zarela. Batzuetan jendeak esan izan dio "ze grazia", euskara ikasten aritzea denbora-pasa irudituko balitzaie bezala. Quicorentzat ordea, munduaren beste ikuspegi bat ezagutzea da.
-
Hizkuntza zaila da Poloniera
Michalina Szczygielska (1975) Lubartów, Polonia
Poloniera eta gaztelania hitz egiten ditu. Euskara baino zailagoa iruditzen zaio poloniera letra konposatuak eta ahoskera zaila duelako, besteak beste. Bere abizena, adibidez, 6 kontsonantez hasten da. Gaztelera aldiz erraza iruditzen zaio eta erraz ikasi zuela dio.
-
Eleaniztuna izatea
Antxon Charles Ayestaran Laubach (1994) ,
Antxonen ama estatubatuarra da eta ondorioz, Antxon txikitatik eleanitza izan da. Hiru hizkuntza hitz egiteak haurtzaroan arazoak zerkarzkion arren, egun inglesez, gazteleraz eta euskaraz arazorik gabe mintzatu daiteke.