- Eleaniztasuna
- Ama hizkuntza
- Hizkuntza ikasketa
- Eleaniztasunaren esperientzia pertsonala
- Euskarari buruzko iritziak
- Hiztegia 101L
- Abestiak
- Hitz batzuk euskaraz
- Kultur aniztasuna
- Aurkezpen pertsonalak
- Kultur aniztasunaz esperientzia pertsonala
- Jatorrizko herrialdea
- Bizikidetza proiektuak
- Turismoa (101L)
- Migrazioak
- Zergatik aldatu bizitokiz
- Lehenengo hilabeteetako esperientzia
- Zer falta jatorriko bizitokitik?
- Zer gustatu Euskal Herritik?
- Integrazioa
- Etorkinen bizitza baldintzak
- Integraziorako bideak eta arazoak
- Euskara, integrazio hizkuntza
- Arrazakeria
- Bizitzako ametsak eta erronkak
Zer falta jatorriko bizitokitik?
- 
                    
                    
                    Hamar urte Pakistanera joan gabe, herrimina Zishan Tariq (1993) Pakistan, Pakistan Pakistandik faltan ematen duena. Hamar urte daramatza hara joan gabe. Senide asko hil egin dira, berak ikusi gabe. Lagunak ere ematen ditu faltan. 
- 
                    
                    
                    Finlandiako janariak gogoan Cilla Ulrika Pihlström (1962) Finlandia, Finlandia Finlandiako janari batzuen falta igartzen du hemen: ogi berezi batzuk, arrainak, gozokiak... Finlandiara joaten denean edo lagunen bat bisitan etortzen zaionean, beti ekartzen ditu janari horiek. 
- 
                    
                    
                    Donostian Kongon baino hobeto Elisabeth Wassa Isimba (1978) Kinshasa, Kongo Kongo herrialdea ez du faltan ematen, baina bere familia bai. Kongon injustizia eta sufrimentu asko jasan izan zituen. Bizitza askoz hobea dauka Donostian. 
- 
                    
                    
                    Errusiatik lagunak eta janaria faltan Lidia Kuznetsova (1981) Errusia, Errusia Errusiatik faltan ematen duena: lagunak eta gastronomia. 
- 
                    
                    
                    Senideen hutsunea da gehien nabaritzen duena André Laurence Gomis (1963) Senegal, Senegal Andrék dionaren arabera, Senegaldik ama eta anai-arreben falta sumatzen du gehien. Senegalen gauzak asko aldatzen ari direla ere aipatzen du, teknologia berriak medio, nahiz eta hango bizimoduak askoz ere lasaiago izaten jarraitu. 
- 
                    
                    
                    'Onsen'-ak ditu faltan Japonetik Etsuko Oku (1956) Chiba, Japonia Japonetik faltan gehien ematen duena 'onsen'-ak dira, putzu termalak, mendialdean daudenak; garbitzeko eta erlaxatzeko erabiltzen dituzte japoniarrek. 
- 
                    
                    
                    Txirula, herrimina uxatzeko Barry Manley (1961) Cork, Irlanda Herriminarentzat bere erremedioa zein den erakusten du. Txirula jotzen du. Aitonaren soinua jotzen ikasten hasi zen duela hiru urte. Bakarrizketak egiten ditu euskaraz, eta orain soinuari buruzko saio bat egiten hasi da gaztelaniaz. Irlandara joatea arnasaldia izaten da. Irlandarrak irekiagoak ei dira euskaldunak baino. 
- 
                    
                    
                     Zer ematen duzu faltan Galiziatik? Zer ematen duzu faltan Galiziatik?Davide Filgueiras Cabaleiro (1982) Coruña, Galizia Galiziera kaleetan zehar entzutea, aitarekin egotea eta itsasoa ematen ditu gehienbat faltan. 
- 
                    
                    
                     Zer faltan jatorritik? Zer faltan jatorritik?Helen Groome (1958) Erresuma Batua, Ingalaterra Hasiera batean elikagai zenbait ematen zituen faltan: txokolatea, tea. Puntualtasuna ere aipatzen du hemen, batez ere Madrilen egon zenean konturatu zen Ingalaterran askoz ere puntualagoak direla. 
- 
                    
                    
                     Zer ematen duzu faltan? Zer ematen duzu faltan?Jordi Estivill i Castany (1985) Bartzelona, Katalunia Jordik, batez ere, familia eta lagunak ematen ditu faltan. Bestetik, eguraldia ere azpimarratzen du, eguzkia ere faltan duelako. 
- 
                    
                    
                    Poloniatik faltan ematen duena Janusz Borkowski (1984) Suwaki, Polonia Planak egiteko beste modu bat, janaria eta familia faltan ematen ditu Poloniatik. 
- 
                    
                    
                     Mongoliatik faltan ematen duena Mongoliatik faltan ematen duenaNaran-Erdene Tumur-Urgudul () Ulan Bator, Mongolia Mongolia eta hau konparatzen ditu: hura biziagoa dela dio, hau lasaiagoa. Hango natura ere faltan ematen du. Herrimina dauka; Mongoliara bueltatu nahiko lkuke hiltzera. 
- 
                    
                    
                     Lehengo bizimodua faltan Lehengo bizimodua faltanSara El Houssiny (1986) El Cairo, Egipto Familia ematen zuen faltan, eta lagunak. Lekuak ere bai, eta lana. 
- 
                    
                    
                     Ogi beltza faltan Ogi beltza faltanAnneli Kurg (1979) Estonia, Estonia Estoniatik ogia igartzen du faltan: ogi beltza. Hemengo giroarekin gustura dago. Estoniera ez du faltan botatzen. 
- 
                    
                    
                     Familia eta lagunak Bulgarian Familia eta lagunak BulgarianRadi Stoyanova (1999) Bulgaria, Bulgaria Eguraldiaz gain, bere familia eta lagunak faltan ematen ditu Bulgariatik. 
- 
                    
                    
                     Koreako bizimodua faltan Koreako bizimodua faltanEunhye Kim (1973) Seul, Hego Korea Koreatik faltan ematen duena: telebistako lana. Hamabost urtean egin zuen lana horretan, eta estresatuta ibiltzen zen, baina gustura. Janaria baino gehiago hango bizimodua ematen du faltan. 
- 
                    
                    
                     Abrikota faltan Armeniatik Abrikota faltan ArmeniatikVahe Papyan (1993) Armadir, Armenia Armeniatik fruta ematen du faltan: abrikota. Armeniako banderako koloreetako bat laranja hori da, abrikotarena. 
- 
                    
                    
                     Armeniako lagunak ematen ditu faltan Armeniako lagunak ematen ditu faltanVahe Papyan (1993) Armadir, Armenia Armeniatik lagunak ematen ditu faltan. Familia osoa hemen dauka. 
- 
                    
                    
                     Gauzak ondo azaltzeko gaitasuna faltan Gauzak ondo azaltzeko gaitasuna faltanEugene Zheleznyi (1991) Talne, Ukraina Ukrainatik gehien faltan ematen duena sentitzen/pentsatzen duena transmititu ahal izatea da, hemen, askotan, ezin baitu nahi duena ondo azaldu. 
- 
                    
                    
                     Ketutako janaria faltan Ketutako janaria faltanEdina Eszter (1977) Hungaria, Hungaria Hungariatik familia du faltan, baita zopak eta ketutako janaria ere. 
- 
                    
                    
                     Elurra du faltan Elurra du faltanEdina Eszter (1977) Hungaria, Hungaria Bere hizkuntzan bezain ondo ezin komunikatu ahal izatea eta euria ez ditu gustuko, Hungaria herrialde oso lehorra baita. Elurra ere faltan ematen du. 
- 
                    
                    
                     Hizkuntza eta ordutegia desberdinak Herbeheretan eta Euskal Herrian Hizkuntza eta ordutegia desberdinak Herbeheretan eta Euskal HerrianMarlijn Van Ijzeren (1978) Amersfoort, Herbehereak Nederlanderaz hitz egitearen falta igartzen du. Herbeheretako ordutegia eta Euskal Herrikoa ez dira berdinak, ohiturak aldatzen dira. Jatorrizko lurraldean, jendearekin kontaktu gehiago duela nabaritzen du. 
- 
                    
                    
                     Kafetegi gutxiegi lehen, Donostian Kafetegi gutxiegi lehen, DonostianMarlijn Van Ijzeren (1978) Amersfoort, Herbehereak Euskal Herrira etorri zenean, ez zeuden kafetegi asko. Orain, gehiago daude. Asko gustatzen zaio Marlijni. 
- 
                    
                    
                     Janaria eta familia ditu faltan Janaria eta familia ditu faltanAlia Adhia (1982) Yakarta, Indonesia Janaria eta familia igartzen ditu faltan bere herrialdetik. Yakarta oso zaratatsua eta kutsadura handikoa da; hori, beraz, ez du faltan ematen. 
- 
                    
                    
                     Greziatik zer faltan? Greziatik zer faltan?Nikos Politakos (1982) Atenas, Grezia Greziatik faltan duena: familia eta lagunak. Bestela, denetik du hemen. Hemengo janaria gustatzen zaio, baina Greziako jaki batzuen falta igartzen du. Eguraldia ere ez zaio gustatzen, urtaro denak izatea egun bakar batean. 
- 
                    
                    
                     Greziako postreak eta yogurta Greziako postreak eta yogurtaNikos Politakos (1982) Atenas, Grezia Greziako postreak. Yogurta aipatzen du. Inguruko herrialdeetan ere antzekoa da gastronomia, eta Greziakoa nahasketa bat dela dio. 
- 
                    
                    
                     Hasieran janaria ere botatzen zuen faltan Hasieran janaria ere botatzen zuen faltanRuta Grinyte (1986) Lituania, Lituania Familia eta, hasiera batean janaria, ematen zituen faltan; orain ohitu egin da janarira. 
- 
                    
                    
                     Taiwango janaria faltan Taiwango janaria faltanYiwen Wang (1981) Kaohsiung, Taiwan Janria igartzen du faltan Taiwandik. Hango edari tipikoa. Familia ere bai, baina Internet bidez egoten da haiekin. 
- 
                    
                    
                     Umetan aske sentitzen zen Turkian Umetan aske sentitzen zen TurkianSalman Garip (1980) Kahraman Maraç, Turkia Turkiatik faltan ematen duena umetako askatasuna da: oroitzapen hori du, basora joan eta aske sentitzea, ez zegoen arriskurik. Londonetik, berriz, bere amaren janaria falta du, turkiar estilokoa. 
- 
                    
                    
                     Albaniatik ez du ezer faltan Albaniatik ez du ezer faltanAurel Ibo (1973) Korça, Albania Albaniatik ez du ezer ematen faltan. 
- 
                    
                    
                     Esloveniatik faltan Esloveniatik faltanTina Zigart (1985) Maribor, Eslovenia Esloveniatik faltan duena: familia, laguna, txakurra... Pentstau gabe hitz egitea, janaria, musika... 
- 
                    
                    
                     Esloveniatik faltan II (eslovenieraz) Esloveniatik faltan II (eslovenieraz)Tina Zigart (1985) Maribor, Eslovenia Faltan botatzen duena. Eslovenieraz esaten du aurretik gaztelaniaz esandakoa. 
- 
                    
                    
                     Errumaniatik lagunak faltan Errumaniatik lagunak faltanAndreea Denisov (1990) Bucarest, Errumania Errumaniatik falta duena: hango jendea eta ohiturak. Gastronomia, lagunak... 
- 
                    
                    
                     Familia, lagunak eta hizkuntza faltan Familia, lagunak eta hizkuntza faltanJorge Naur Mango Barai (1980) Ginea Bissau, Ginea Bissau Guinea Bissautik eta Senegaldik lagunak eta familia ematen ditu faltan, eta baita bere hizkuntza ere: mankanyera. Hemen oso gutxi erabiltzen duenez, galtzen ari da. Hemengo lagun afrikarrak Senegal, Mali, Nigeria, Camerun... herrialdetakoak dira. Lehengusu batekin egiten du mankanyera pixka bat. 
- 
                    
                    
                     Senegaldik gauza asko ditu faltan Senegaldik gauza asko ditu faltanBake Diatta (1972) Senegal, Senegal Senegaldik gauza askoren falta igartzen du: familia, lagunak, janaria, hondartza, frutak, bere hizkuntza... noizean behin Senegalera itzultzen da, eta bertakoekin Skype-etik edo Wassap-ez ere hitz egiten du. 
- 
                    
                    
                     Lyondik faltan: janaria Lyondik faltan: janariaClara Martin (1978) Lyon, Frantzia Janaria faltan ematen du, eta lagunak eta familia ere bai. 
- 
                    
                    
                     Kurdistandik faltan sentitzen duena Kurdistandik faltan sentitzen duenaOmar Erten (1979) Mardin, Turkia, Kurdistan Kurduen abegi ona, poza eta dantzatzeko grina dira gehien faltan sentitzen dituenak. 
- 
                    
                    
                     Familia ematen du faltan Familia ematen du faltanAlejandro Martinez (1982) Cangas del Narcea, Asturies Familia ematen du faltan, baita lagunak ere. Festez ere gogoratzen da. 
- 
                    
                    
                     Azerbaijandik faltan ematen duena Azerbaijandik faltan ematen duenaTarana Karimova (1977) Culfa, Azerbaijan Azerbaijanetik faltan ematen du: hizkuntza entzutea kalean. Janaria, musika, usainak, lekuak... Joaten dira noizbehinka, umeekin, familia bisitatzera. 
- 
                    
                    
                     Italiatik faltan ematen duena Italiatik faltan ematen duenaMiki Lamedica (1986) Assisi, Italia Orokorrean faltan ematen du Italiako jendea, kultura eta janaria. 
- 
                    
                    
                     Letoniako ingurumena faltan ematen du Letoniako ingurumena faltan ematen duLaura Lizuma (1988) Mazsalaca, Letonia Faltan ematen du Letoniako ingurumena: lurra eta basoak. 
- 
                    
                    
                     Urruti baina gertu Urruti baina gertuDurk Gorter (1952) Easterwâlde, Frisia Jatorrizko herrialdetik ez du gauza asko faltan ematen. Sarritan joaten da hara, eta harremanetan dago Internet bidez, eta gertu sentitzen ditu hango lagun eta senideak. 
- 
                    
                    
                     Sorterrira maiz itzultzen da Sorterrira maiz itzultzen daThomas Frederiksen (1978) Copenhague, Danimarka Familiaren hutsunea igartzen badu ere, Danimarkara bidaiatzeko zailtasunik ez dagoela esaten du. 
- 
                    
                    
                     Sorterrira maiz itzultzen da (danieraz) Sorterrira maiz itzultzen da (danieraz)Thomas Frederiksen (1978) Copenhague, Danimarka Thomasek, danieraz hitz eginez, familiaren hutsunea nabaritzen duela baina beraiengana joatea ez dela zaila kontatzen du. 
- 
                    
                    
                     Georgian airea puruagoa Georgian airea puruagoaLela Iosava (1983) Tbilisi, Georgia Georgiatik airea ematen du faltan. Gustatzen zaio hemengo mendia eta itsasoa, baina Georgian airea puruagoa da. 
- 
                    
                    
                     Zer duzu faltan jatorritik? Zer duzu faltan jatorritik?Blanca Rocío Tabi Fuérez (1983) Otalavo, Ekuador Familia botatzen du faltan. 
- 
                    
                    
                     Perutik falta zaiona Perutik falta zaionaDanitza Rosilla () Peru, Peru Perutko familia eta lagunen falta igartzen du hemen dagoenean, baina Perura doanean alderantziz: hemengoena. 
- 
                    
                    
                     Zer botatzen duzu faltan? Zer botatzen duzu faltan?Diana Glebkute (1981) Vievis, Lituania Janaria da Lituaniatik faltan gehien botatzen duena. 
- 
                    
                    
                     Ez du bere herrialdeko oroitzapen asko Ez du bere herrialdeko oroitzapen askoFadilu Salifu (1997) Ghana, Ghana Ez du oroitzapen handirik bere herrialdearena. Baina hango jendea faltan ematen du. 
- 
                    
                    
                     Jendea, ohiturak eta kultura faltan ematen ditu Jendea, ohiturak eta kultura faltan ematen dituChuserra Barrios Irache (1980) Zaragoza, Espainia Bere herrialdetik jendea faltan ematen du. Zaragozako ohiturak eta kultura ere faltan ematen ditu. 
- 
                    
                    
                     Dena faltan ematen du Etiopiatik Dena faltan ematen du EtiopiatikMarta Abiy (1986) Etiopia, Etiopia Kultura, familia, bizilagunak... dena faltan ematen du Martak Etiopiatik. 
- 
                    
                    
                     Irlandako musika, familia eta garagardoa faltan Irlandako musika, familia eta garagardoa faltanLen Bux (1967) Dublin, Irlanda Irlandako musika, garagardo beltza, familia eta lagunak ditu faltan. 
- 
                    
                    
                     Familia botatzen du faltan Familia botatzen du faltanMarie Toure (1976) Konakry, Gineako Errepublika Familia asko botatzen du faltan, laguntza behar dutenean lagundu ahal izatea. 
- 
                    
                    
                     Zer falta duzu Serbiatik? Zer falta duzu Serbiatik?Aleks Milovanovic (1972) Novi Sad, Serbia Serbian duen familia asko botatzen du faltan, baita lagunak ere, bere hiria eta bertako erreka, hondartza... 
- 
                    
                    
                     "Gazta da faltan dudana" "Gazta da faltan dudana"Sebastien Cartier (1970) Lyon, Frantzia Gazta da faltan gehien botatzen duena, Frantzia gertu baitago. 
- 
                    
                    
                     Familia, lagunak eta hiria faltan Familia, lagunak eta hiria faltanAnders Lanzén (1977) Estokholm, Suedia Suedian duen familia eta lagunak botatzen ditu faltan, baita dena ulertzea ere. Stockholm hiriaren handitasuna ere faltan botatzen du. 
- 
                    
                    
                     Eguraldi ona faltan Eguraldi ona faltanNuria Puig (1978) Torroella de Montgrí, Katalunia Kataluniako eguraldia botatzen zuen faltan hasieran, eguzkia. 
- 
                    
                    
                     Zer duzu faltan Errumaniatik? Zer duzu faltan Errumaniatik?Adina Olaru (1982) Sibiu, Errumania Bere ahizpa eta bere haurtzaroa da gehien faltan botatzen duena, Errumaniako zenbait leku. 
- 
                    
                    
                     Zer duzu faltan? Zer duzu faltan?Monserrat Mbasogo (1984) Niefang, Ekuatore Ginea Ekuatore Gineako janaria, familia eta giroa botatzen ditu faltan. 
- 
                    
                    
                     Lucy brasildarra Lucy brasildarraLucy Ferreira (1979) Salvador de Bahia, Brasil Brasildarra da, lan elkarrizketa bat egitera etorri zen urtebeteko lana egiteko. Bertako lasaitasuna oso gustuko du. Familia da gehien botatzen duena faltan. 
- 
                    
                    
                     Familia eta janaria faltan Familia eta janaria faltanLucy Ferreira (1979) Salvador de Bahia, Brasil Familia da Brasildik faltan gehien ematen duena. Hango janaria ere faltan du. 
- 
                    
                    
                     "Ahal dudanetan Senegalera joaten naiz" "Ahal dudanetan Senegalera joaten naiz"Maimouma Bassoum (1986) Podor, Senegal Senegaleko familia faltan botatzen du, batez ere ahizpak. 
- 
                    
                    
                     Errusiako lagunak eta janaria botatzen ditu faltan Errusiako lagunak eta janaria botatzen ditu faltanIrina Tichtchenko (1971) Krasnodar, Errusia Errusiako lagunak ditu faltan, baita janaria ere. 
- 
                    
                    
                     Italiako zer duzu faltan? Italiako zer duzu faltan?Giovanni Zanon (1967) Male, Trento, Italia Orokorrean familia da faltan gehien botatzen duena. baina Italiara itzultzen denean bere tokia daukala sentitzen du. 
- 
                    
                    
                     Italiako zer duzu faltan? (italieraz) Italiako zer duzu faltan? (italieraz)Giovanni Zanon (1967) Male, Trento, Italia Orokorrean familia da faltan gehien botatzen duena. baina Italiara itzultzen denean bere tokia daukala sentitzen du. 
- 
                    
                    
                     Zer duzu faltan jatorritik? Zer duzu faltan jatorritik?Anelia Todoroa (1984) Vraca, Bulgaria Familia eta bere etxea botatzen ditu batez ere faltan. 
- 
                    
                    
                     Zer duzu faltan Holandatik? Zer duzu faltan Holandatik?Willem Prinse (1962) Heerle, Herbehereak Gehien faltan botatzen duena jendearen inguruko informazioa erraz jakitea da. 
- 
                    
                    
                     Zer duzu faltan Marokotik? Zer duzu faltan Marokotik?Mohamed El Idrissi () Alhucemas, Maroko Bere lurra da eta gauza asko botatzen ditu faltan Marokotik. 
- 
                    
                    
                     "Hungarieraz hitz egitea faltan botatzen dut" "Hungarieraz hitz egitea faltan botatzen dut"Attila Csaki (1980) Nyiregyhaza, Hungaria Hungariako familia eta janaria botatzen ditu faltan. 
- 
                    
                    
                     Zer duzu faltan? Zer duzu faltan?Jamel Djellaoui (1967) Cherchell, Aljeria Familia, jendea eta festak dira faltan botatzen dituenak. 
- 
                    
                    
                     Negurik ez hemen Negurik ez hemenMia Rissanen (1963) Helsinki, Finlandia Lehenengo hilabeteak nolakoak izan ziren kontatzen du. Donostian bizi ziren, eta gero Zumaian. Negurik ez dago hemen, Finlandiarekin parekatuta. 
- 
                    
                    
                     Finlandiatik negua faltan Finlandiatik negua faltanMia Rissanen (1963) Helsinki, Finlandia Finlandiatik faltan: negua, elurtutako paisaiak, eta udarako gau luzeak, etxera bizikletan bueltatzeko. 
- 
                    
                    
                     Ordutegiak oso desberdinak Txinan Ordutegiak oso desberdinak TxinanChenshi Fu (1988) Txina, Txina Txina eta Euskal Herria alderatzen ditu. Ordutegiak oso desberdinak dira, baina ohitzen ari da. 
- 
                    
                    
                     Gurasoen falta igartzen du Gurasoen falta igartzen duChenshi Fu (1988) Txina, Txina Alaba bakarra da eta gurasoak ematen ditu faltan. 
- 
                    
                    
                     Gauza gutxi faltan Alemaniatik Gauza gutxi faltan AlemaniatikMichael Obach (1968) Melsungen, Alemania Alemaniatik familia ematen du faltan; batzuetan janaria ere bai... Gurasoenera doanean asko disfrutatzen du. Satelite bidezko telebistarekin eta Interneten bidez ere zuzeneko harremana dauka alemanierarekin. 
- 
                    
                    
                     Senegalgo kaleko giroa faltan Senegalgo kaleko giroa faltanFatou Badji (1979) Dakar, Senegal Senegaldik falta duena: kaleko giroa... lagunak, familia... 
- 
                    
                    
                     Italiatik faltan sumatzen dituenak Italiatik faltan sumatzen dituenakSara Agnetti (1984) Felino, Italia Lagunak, senideak eta jakiak sumatzen ditu faltan. Pasta beteak, gaztak... 
- 
                    
                    
                     Vietnamera gutxi joan da Vietnamera gutxi joan daTruc Phuong Truong Thi (1973) Dalat, Vietnam Vietnamdik faltan duena: bertako jendea, alabek vietnamera gehiago hitz egiteko. 16 urtean 3 aldiz joan da. Aurreko udan bi alabekin joan zen. Paperekin arazoak izan ditu denbora luzean, nahiz eta umeak hemen jaio. 
- 
                    
                    
                     Jendea eta eguraldia Jendea eta eguraldiaJordi Estivill i Castany (1985) Bartzelona, Katalunia Jendea eta eguraldi ona faltan Kataluniatik. 
- 
                    
                    
                     Familia eta galiziera ematen ditu faltan Familia eta galiziera ematen ditu faltanDavide Filgueiras Cabaleiro (1982) Coruña, Galizia Hizkuntzak mundua ikusteko moduak dira. 
- 
                    
                    
                     Euskal Herria eta Erresuma Batua alderatzen Euskal Herria eta Erresuma Batua alderatzenAritz Branton (1964) Malmesbury, Ingalaterra Erresuma Batuko garagardoa faltan botatzen du. Euskal Herrian bazkalosteko hizketaldiak oso onak eta luzeak direla dio, nahiz eta hau nahiko unibertsala izan. Horrez gain, mendira joateko dagoen zaletasuna gustuko du. 
- 
                    
                    
                    Kubako eguraldi ona faltan botatzen du Reiner Marrón Arnau (1977) La Habana, Kuba Familia eta lagunak ez ezik, Kubako giroa faltan botatzen du. Egun ilunak, hotza eta euria ez ditu gustoko nahiz eta ohitu dela aitortu. Kuban bi ordu baino ez du irauten eguraldi txarrak. 
- 
                    
                    
                     Poloniako jakiak prestatzen ditu hemen ere Poloniako jakiak prestatzen ditu hemen ereMichalina Szczygielska (1975) Lubartów, Polonia Orokorrean, poloniar erako jakiak prestatzen ditu etxean: Pierogiak (enpanadillak), bigos (aza eta haragi mota desberdinak), zopak... Ez daukate hemen prestatzen direnekin inolako zerikusirik. 
- 
                    
                    
                     Maleta janariz betea Maleta janariz beteaManuel Peña Fernandez (1939) Villanueva de las Peras, Espainia Zumarragara etorri aurretik, Zamoran ari zen ikasten. Hasieran bakarrik sentitu zen baina gero lagunak egin zituen. Lehengusu batek egin zion egurrezko maletan, amak janaria sartu zion (txorizoak, urdaiazpikoa, babarrunak...). Tren aldaketa batean maleta zabaldu eta janari guztia erori zitzaion. 
- 
                    
                    
                     Aitak Arnedillo faltan botatzen zuen Aitak Arnedillo faltan botatzen zuenRosa Fernandez Fernandez (1961) Arnedillo, Errioxa, Espainia Gurasoak Bartzelonan gustura bizi baziren ere, herria asko botatzen zuten faltan. Aita itxiagoa zen eta ez zuen katalana ikasi, baina amak bai. 



