- Eleaniztasuna
- Ama hizkuntza
- Hizkuntza ikasketa
- Eleaniztasunaren esperientzia pertsonala
- Euskarari buruzko iritziak
- Hiztegia 101L
- Abestiak
- Hitz batzuk euskaraz
- Kultur aniztasuna
- Aurkezpen pertsonalak
- Kultur aniztasunaz esperientzia pertsonala
- Jatorrizko herrialdea
- Bizikidetza proiektuak
- Turismoa (101L)
- Migrazioak
- Zergatik aldatu bizitokiz
- Lehenengo hilabeteetako esperientzia
- Zer falta jatorriko bizitokitik?
- Zer gustatu Euskal Herritik?
- Integrazioa
- Etorkinen bizitza baldintzak
- Integraziorako bideak eta arazoak
- Euskara, integrazio hizkuntza
- Arrazakeria
- Bizitzako ametsak eta erronkak
Aurkezpen pertsonalak
-
Parisen jaioa
Thomas Pierre (1977) Paris, Frantzia
Thomasek bere burua aurkezten du, euskaraz eta frantsesez.
-
Urnietan bizi den txinatarra
Jie Shen (1983) Suzhou, Txina
Jieren aurkezpena: nongoa den, zein hizkuntza hitz egiten dituen.
-
Gernikan jaioa
Fariba Sheikhan Uriarte (1988) Gernika, Euskal Herria
Faribak bere buruaren aurkezpena egiten du.
-
Hong Kongetik Donostiara bizitzera
Zhanpeng Ling (1990) Hong Kong, Txina
Hong Kongen jaio zen 1987an. Euskal Herrira 2001ean iritsi zen, gurasoekin batera. Gaztelania zaila iruditu zitzaion hasiera batean, baina zortzi hilabetean-edo ikasi zuen. Etorri zenean artean txinatar gutxi zegoen Donostian.
-
Pakistandik etorria
Zishan Tariq (1993) Pakistan, Pakistan
Aurkezpena punjaberaz eta euskaraz. Pakistangoa da Zishan.
-
Ginea Bissaun jaioa
Wednesday Silva Lopez (1976) Bissau, Ginea Bissau
Aurkezpena: izena eta jatorria.
-
Arrasaten jaiotako txinarra
Ding Chen Yin (1995) Arrasate, Euskal Herria
Aurkezpena
-
Finlandiatik Euskal Herrira
Cilla Ulrika Pihlström (1962) Finlandia, Finlandia
Cilla Finlandiarra da, 22 urte daramatza Donostian bizitzen eta euskaraz hitz egiten du. Suediera eta suomiera (finlandiera) dira bere jatorrizko hizkuntzak.
-
Etxe okupetan bizi izan da Donostian
Cilla Ulrika Pihlström (1962) Finlandia, Finlandia
Donostian bizi izan da beti, auzo ezberdinetan. Etxe okupatu batean bizi izan da, Martutenen, urte askoan. Europa osoan zehar etxeak okupatzen ibili da. Orain, Egia auzoan bizi da.
-
Nor da Cilla?
Cilla Ulrika Pihlström (1962) Finlandia, Finlandia
Bere buruaren aurkezpen txiki bat egiten du Cillak, suomieraz eta euskaraz.
-
Hindia, urdua eta ingelesa
Syyada Faheem () India, India
Syyada Faheem Indiakoa da baina orain Australian bizi da. Hindia, urdua eta ingelesa dira berak dakizkien hizkuntzak. Indian hizkuntza asko daude.
-
Hindia, urdua eta ingelesa (hindiz)
Syyada Faheem () India, India
Syyada Faheem Indiakoa da baina orain Australian bizi da. Hindia, urdua eta ingelesa dira berak dakizkien hizkuntzak. Indian hizkuntza asko daude (hindiz).
-
Lidia errusiarra da
Lidia Kuznetsova (1981) Errusia, Errusia
Lidiak bere burua aurkeztu du.
-
Donostian bizi den senegaldarra
André Laurence Gomis (1963) Senegal, Senegal
André senegaldarra da, eta Donostian 13 edo 14 urte daramatza gutxi gorabehera.
-
Txiban jaio zen, Japonian
Etsuko Oku (1956) Chiba, Japonia
Etsukok bere burua aurkezten du: Txibakoa da jaiotzez, Londresen ezagutu zuen orain bere senarra den gizon euskalduna, eta Donostian ezkondu ziren.
-
Barryren aurkezpena
Barry Manley (1961) Cork, Irlanda
Aurkezpena. Irlandan jaioa, Corken, Donostian bizi da.
-
Hernanin bizi den mongoliarra
Naran-Erdene Tumur-Urgudul () Ulan Bator, Mongolia
Bere burua aurkezten du. Mongoliarra da eta sei urte daramatza Euskal Herrian. Hernanin bizi da.
-
Egiptokoa da Sara
Sara El Houssiny (1986) El Cairo, Egipto
Aurkezpena, gaztelaniaz eta arabieraz. Egiptokoa da, Alejandrian bizi izan da eta lau urte daramatza Donostian bizitzen.
-
Estoniakoa da
Anneli Kurg (1979) Estonia, Estonia
Aurkezpena. Estoniakoa da, eta bi urte daramatza Euskal Herrian. Gustatzen zaio hemen bizitzea: hondartza, jendea, janaria...
-
Alemaneko irakaslea da
Anneli Kurg (1979) Estonia, Estonia
Alemaneko irakaslea da, umeekin. Familia batean eta Zarauzko akademia batean egiten du lana. Eta Donostiako hizkuntza eskolara ere joaten da, astean lautan.
-
Nor da Radi?
Radi Stoyanova (1999) Bulgaria, Bulgaria
Radi Bulgariako Sofia hirikoa da, eta bulgarieraz hitz egiten du.
-
Telebista gidoilari korearra
Eunhye Kim (1973) Seul, Hego Korea
Telebista gidoilaria da, korearra, eta ia sei urte daramatza Amaran bizitzen, Donostian.
-
Nazioarteko lankidetza bideratu nahian
Eunhye Kim (1973) Seul, Hego Korea
Gidoilaria da, eta bertako telebista eta Koreakoa harremanetan jarri nahi zituen, nazioarteko lankidetzarako. Baina ez du interesik ikusi.
-
Hamar urte zituela etorri zen Armeniatik
Vahe Papyan (1993) Armadir, Armenia
Vahek bere burua aurkezten du: Armenian jaio zen, eta hamar urte zituela etorri zen Donostiara. Ingeniaritza informatikari ikasketak egiten ari da.
-
Aita eraikuntzan hasi zen lanean
Vahe Papyan (1993) Armadir, Armenia
Bisatua lortzea zaila izan zuten gurasoek hona etortzeko; behin Euskal Herrian, eraikuntzan lanean hasi zen aita, eta, langile ona zenez, horretan jarraitu zuen.
-
Gurasoak bi urte lehenago etorri ziren
Vahe Papyan (1993) Armadir, Armenia
Etorri zirenean ea pentsatu bezala zen galdetzean, Vahek kontatu digu ez zitzaiela hori inporta. Gurasoak bera eta anaia baino bi urte lehenago etorri ziren eta haurrak aiton-amonekin geratu ziren Armenian; beraz, beraiek nahi zutena gurasoekin egotea zen, eta ez zitzaien inporta non. Hemen lagunak egitea erraza egin zitzaien, eta urteak pasa ahala, sustraiak bota dituztela sentitzen du. Gurasoei egoera zailagoa egingo zitzaiela pentsatzen du.
-
Ukrainan jaioa
Eugene Zheleznyi (1991) Talne, Ukraina
Eugene Ukrainan jaio zen. Ukraniera du ama hizkuntza, eta Euskal Herrira iristean Donostian bizi izan da; orain Hernanin bizi da.
-
Hungariarra Donostian
Edina Eszter (1977) Hungaria, Hungaria
Edina Hungariarra da eta Donostian bizi da.
-
Bikoteari dendan laguntzen dio
Edina Eszter (1977) Hungaria, Hungaria
Ofizialki langabetua da, baina bikoteari dendan laguntzen dio.
-
Duela 8 urtetik Donostian bizitzen
Marlijn Van Ijzeren (1978) Amersfoort, Herbehereak
Marlijn Herbeheretako Amersfoort herrikoa da. Duela 8 urte etorri zen New Yorketik Donostiara bizitzera, bere senarraren lana zela eta.
-
Yakartakoa da Alia
Alia Adhia (1982) Yakarta, Indonesia
Aliak lau urte daramatza Donostian, bere senarra bertakoa baita; Yakartakoa da bera. bi alaba txiki dituzte. Ia hogeitamalau urte ditu (elkarrizketa garaian).
-
Hemen lana aurkitzea gustatuko litzaioke
Alia Adhia (1982) Yakarta, Indonesia
Yakartan hiru urtez eta Abu-dabin bost urtez azafata moduan egon zen lanean; orain, gaztelania ikastearen arrazoietako bat bertan lana aurkitzearena da, ekitaldietako laguntzaile edo izateko adibidez. Lana egin nahi du, bertan bizitza egin, ez du beti etxean egon nahi.
-
Nikos, Atenasko ingeniaria
Nikos Politakos (1982) Atenas, Grezia
Atenaskoa da, ingeniaria. 2010ean etorri zen EHUra, ikastera. Biomagunen dabil lanean. Gustatzen zaiona ere aipatzen du.
-
Lituania iparraldekoa
Ruta Grinyte (1986) Lituania, Lituania
Ruta Lituania iparraldeko hiri batekoa da.
-
Zentroan bizi da
Ruta Grinyte (1986) Lituania, Lituania
Zentro aldean bizi da Donostian.
-
Zientzilaria da
Ruta Grinyte (1986) Lituania, Lituania
Zientzilaria da eta orain doktorego tesia egiten ari da; ikertzaile bezala dabil, gaixotasunak aztertzen.
-
Taiwandarra da
Yiwen Wang (1981) Kaohsiung, Taiwan
Taiwangoa da. Taiweraz gainera, mandarinera, gaztelania eta alemana hitz egiten ditu, eta ingeles pixka bat ere bai.
-
Hitz batzuk euskaraz
Yiwen Wang (1981) Kaohsiung, Taiwan
Hitz batzuk esaten ditu euskaraz. Euskara ikasten ari da pixkanaka.
-
Turkian jaio zen baina kurdua da
Salman Garip (1980) Kahraman Maraç, Turkia
Salman Turkian jaio zen, baina kurdua da. 35 urte ditu (elkarrizketa garaian).
-
Turkiera gurasoekin hitz egiten du
Salman Garip (1980) Kahraman Maraç, Turkia
Turkiera gurasoekin hitz egiten du, batez ere amarekin; amak ez baitaki kurduera.
-
Albaniera da hizkuntza ofiziala Albanian
Aurel Ibo (1973) Korça, Albania
Albanian jaio zen. Bere herrialdeko hizkuntza ofiziala albaniera da; grekera ere hitz egiten da bertan.
-
22 urterekin, Nepaletik Indiara ikastera
Acharya Lama Sönam Rabgye (1973) Nepal, Nepal
Nepalen jaioa, Tibetekin muga egiten duen ipar aldekoa, izena Sönam Rabgye du; 22 urterekin Indiara joan zen monastegi batera eta monje bilakatu zen. Bertan, hamar urteko ikasketak egin zituen. Elkarrizketa garaian 54 urte zituen, 1962an jaioa baita. Nisan, bere jaioterriko hizkuntza hitz egiten du; tibetera, nepalera, ingelesa apurtxo bat eta alemaniera pixka bat.
-
Maribor herrikoa, Esloveniakoa
Tina Zigart (1985) Maribor, Eslovenia
Aurkezpena. Mariborrekoa da, Esloveniakoa. Gaztelania eta frantsesa ere hitz egiten ditu.
-
13 urte Euskal Herrian
Andreea Denisov (1990) Bucarest, Errumania
Andreeak 13 urte daramatza Euskal Herrian. 26 urte ditu, eta Errumaniakoa da. Zubiri-Manteon ikasi dute ahizpak eta berak.
-
Enpresaritza ikasi du
Andreea Denisov (1990) Bucarest, Errumania
Enpresaritza ikasi du, eta lanean dago.
-
Hamaika hizkuntza ofizial Hego Afrikan
Macebo Mavuso () Hego Afrika, Hego Afrika
Macebok bere burua aurkezten du: Hego Afrikakoa da, xhosera hizkuntza hitz egiten du, Hego Afrikako 11 hizkuntza ofizialetako bat; badakizki beste asko ere.
-
Joanesburgon bizi da
Macebo Mavuso () Hego Afrika, Hego Afrika
Hego Afrikako bigarren hizkuntza zabalduena da xhosera. Joanesburgon bizi zen elkarrizketa garaian, eta bertan Hego Afrikako 11 hizkuntza ofizialak hitz egiten dira.
-
Aktorea da izatez
Macebo Mavuso () Hego Afrika, Hego Afrika
Txotxongiloena bere aktore lana sakontzeko oso ongi datorkio; aktore batek, bere lana edo eginbeharra aberasteko, ezinbestekoak ditu halako ekintzak: ahots errejistroak landu, kantuan ibili...
-
Guinea Bissaukoa, Iruran bizi da
Jorge Naur Mango Barai (1980) Ginea Bissau, Ginea Bissau
Bere burua aurkezten du Naurrek,. Guinea Bissaukoa da eta Iruran bizi da.
-
Zizurkilera Senegaldik
Bake Diatta (1972) Senegal, Senegal
Sei urte daramatza Zizurkilen bizitzen. Senegaldik etorri zen.
-
Norvegia iparraldekoa
Lill Tove Fredriksen (1971) Norvegia, Norvegia
Norvegia iparraldekoa, oso iparraldekoa da: Trumso hirian bizi da.
-
Clararen aurkezpena
Clara Martin (1978) Lyon, Frantzia
Clararen aurkezpena. Lyongoa da. Frantsesa, gaztelania eta ingelesa hitz egiten ditu, eta euskara pixka bat.
-
Turkiako kurdistandarra
Omar Erten (1979) Mardin, Turkia, Kurdistan
Omarrek 36 urte ditu, eta Turkiako gobernuaren eskumenean dagoen Kurdistandik dator. Bi urte daramatza Donostian.
-
Alejandro asturiarra da I
Alejandro Martinez (1982) Cangas del Narcea, Asturies
Aurkezpen pertsonala.
-
Alejandro asturiarra da II (asturieraz)
Alejandro Martinez (1982) Cangas del Narcea, Asturies
Aurkezpena asturieraz.
-
Alabari asturiera irakasten, Donostian
Alejandro Martinez (1982) Cangas del Narcea, Asturies
Familiarekin, lagunen batekin eta alabarekin egiten du asturieraz. Donostian bizi arren, alabak aitona-amonekin hitz egin dezan, ez daitezen galdu kultura eta hizkuntza.
-
Azerbaijangoa da
Tarana Karimova (1977) Culfa, Azerbaijan
Tarana Azerbaijangoa da. 14 urte daramatza Euskal Herrian bizitzen, Tolosan.
-
Alemaniakoa da
Petra Elser (1953) Frankfurt, Alemania
Aurkezpena. Alemaniakoa, Donostian bizi da.
-
Durken aurkezpena
Durk Gorter (1952) Easterwâlde, Frisia
Durken aurkezpena, ingelesez eta frisieraz. Frisiakoa da.
-
Thomas danimarkarra
Thomas Frederiksen (1978) Copenhague, Danimarka
Thomas Danimarkakoa da. Bere burua gaztelaniaz eta danieraz aurkezten du.
-
Estrasburgokoa da
Caroline Suss (1971) Estrasburgo, Alsazia
Caroline Suss Estrasburgokoa da. Estrasburgo Alsazian dago, Frantziako ekialdean. Carolinek alsazieraz hitz egiten du.
-
Herbeheretakoa da I
Dominique Janssen (1962) Tilburg, Herbehereak
Herbeheretako da, eta nederlanderaz hitz egiten du.
-
Herbeheretakoa da II
Dominique Janssen (1962) Tilburg, Herbehereak
Aurkezpena berriro: Herbeheretakoa da eta nederlanderaz hitzegiten du.
-
Georgiako da
Lela Iosava (1983) Tbilisi, Georgia
Georgiakoa da, Tibilisin bizi da, hiriburuan, eta georgiera hitz egiten du. Aurkezpena ingelesez eta georgieraz.
-
EHUko Filosofia fakultatean
Lela Iosava (1983) Tbilisi, Georgia
EHUn Filosofia fakultatean zertan ari den azaltzen du.
-
Pragakoa, Donostian 'au pair' gisa
Marketa Kostalova (1996) Praga, Txekiar Errepublika
Txekiarra da, Pragakoa. Unibertsitatean Ekonomia ikasten dihardu, 1. maila. 'Aupai'r moduan etorri da Donostiara, udarako.
-
Marokoarra
Reda Bibito (1995) Maroko, Maroko
Mohamed Reda du izena, eta Marokokoa da.
-
Nor da Yuriy?
Yuriy Zadorozhnyak (1978) Ukraina, Ukraina
Yuriy Donostian bizi da, gaztelania, portugesa, italiera, errumaniera, moldaviera, ukraniera, errusiera, frantsesa, ingelesa... dakizki.
-
Donostian bizi da Yuriy
Yuriy Zadorozhnyak (1978) Ukraina, Ukraina
2005. urteaz geroztik bizi da Donostian.
-
Unibertsitatean ikasi zuen Euskal Herriari buruz
Yuriy Zadorozhnyak (1978) Ukraina, Ukraina
Bazekien Euskal Herrira etorri baino lehen bertako historia eta euskararen historia; unibertsitatean ikasi zituen.
-
Suediako hiriburukoa
Henrik Osterberg (1965) Estokolmo, Suedia
Aurkezpena. Stokholmekoa da Henric.
-
Blanca, ekuatoriarra
Blanca Rocío Tabi Fuérez (1983) Otalavo, Ekuador
Bere burua aurkezten du.
-
Danitzaren aurkezpena
Danitza Rosilla () Peru, Peru
Danitzaren aurkezpena. Perukoa da. Tolosan
-
Danitza izenari buruz
Danitza Rosilla () Peru, Peru
Danitza izena Kroaziakoa da, amaren aita hangoa delako.
-
Ingelesa irakastera Euskal Herrira
Jakub Zajac (1983) Eslovakia, Eslovakia
Neskalagunarekin etorri da Euskal Herrira. Zarautzen hizkuntza akademia batean egingo dute lana hilabetez biek, eta Donostian biziko dira.
-
Bratislavakoa
Jakub Zajac (1983) Eslovakia, Eslovakia
Eslovakiako hiriburukoa da, Bratislavakoa.
-
Nepalgoa, bi urte Donostian
Surendra Pantha (1980) Pokhara, Nepal
Surendra Nepalgoa da eta Donostian bizitzen bi urte daramatza, Egian.
-
Kultura maite du
Surendra Pantha (1980) Pokhara, Nepal
Kulturarekin lotutako gauzak egin nahiko lituzke, baina lana aurkitzea nahiko luke lehenengo.
-
Gujaratera dakien britainiarra
Krishna Haveliwala (1986) Manchester, Ingalaterra
Aurkezpena gaztelaniaz eta gujarateraz. Hiru hizkuntza dakizki: ingelesa, gujaratera eta gaztelania apur bat. Aita Keniakoa du eta ama Indiakoa.
-
Dianak sei hizkuntza hitz egiten ditu
Diana Glebkute (1981) Vievis, Lituania
Dianak bere burua aurkezten du. Lituaniera, errusiera, poloniera, ingelesa, gaztelania eta euskara hitz egiten ditu.
-
Davide galiziarra
Davide Gándara (1980) Salceda de Caselas, Galizia
Davide du izena, eta galiziarra da. Turismoa egiten ari da Donostian.
-
Davide galiziarra (galizieraz)
Davide Gándara (1980) Salceda de Caselas, Galizia
Aurkezpena galizieraz.
-
Indiakoa da, baina Danimarkan bizi da
Ashish Dsouza (1982) Munbai, India
Bere burua aurkezten du. Indiakoa da, baina Danimarkan bizi da. Marathera hitz egiten du.
-
Togokoa, Frantzian bizi da I
Jeannette Assengone Ayissou (1987) Togo, Togo
Togokoa da eta Frantzian bizi da. Oporretan dago Donostian.
-
Togokoa, Frantzian bizi da II
Jeannette Assengone Ayissou (1987) Togo, Togo
Aurkezpena, mina hizkuntzan.
-
Aurkezpena, tamileraz
A.Zechariah Jonathan (2004) India, India
Bere burua aurkezten du, tamileraz.
-
Aurkezpena, bengaleraz
S.K. Sahil Ranman (2004) India, India
Aurkezpena. Bere izena esaten du, nongoa den eta bere hizkuntza begalera dela.
-
Voro hizkuntzari buruz
Kadri Koreinik () Estonia, Estonia
Bere burua aurkezten du. Estoniakoa da. Voro hizkuntzari buruz hitz egiten du.
-
Faroe uharteetakoa
Petur í Gong (1973) Faroe uharteak, Faroe Uharteak
Bere burua aurkezten du, ingelesez eta faroeraz. Faroe uharteetakoa da eta faroera hitz egiten du.
-
Aragoitik Euskal Herrira
Chuserra Barrios Irache (1980) Zaragoza, Espainia
Chuserra Aragoikoa da: Zaragozakoa, hain zuzen ere. Ondarrun bizi da baina Donostian ere bizi izan zen.
-
Unibertsitateko irakasle eta poeta
Eurig Salisbury (1983) Cardiff, Gales
Eurig Salisbury Galestik etorri da. Bere ama hizkuntza galesera da. Unibertsitateko irakaslea eta poeta da.
-
Marta, etiopiarra
Marta Abiy (1986) Etiopia, Etiopia
Marta Etiopiakoa da. Amharera hizkuntza hitz egiten du.
-
Zeinu hizkuntza dakien bilbotarra
Carolina Rementeria Fernández (1988) Bilbo, Euskal Herria
Carolina Bilbokoa da. Une honetan Donostian bizi da. Zeinu hizkuntza daki.
-
Dublindar bat Zumaian
Len Bux (1967) Dublin, Irlanda
Lenek bere burua aurkezten du euskaraz eta ingelesez.
-
Marie Zumaian bizi da
Marie Toure (1976) Konakry, Gineako Errepublika
Zumaian bizi da Marie.
-
"Ni Aleks naiz eta Serbiakoa naiz"
Aleks Milovanovic (1972) Novi Sad, Serbia
Bere burua aurkezten du.
-
Bizitza kalitatea hobea delako etorri da
Aleks Milovanovic (1972) Novi Sad, Serbia
Aurkezpena gaztelaniaz. Bizitza kalitatea hobetzeko etorri da AEBetatik bueltan Europara.
-
Bizitza kalitatea hobea delako etorri da (serbieraz)
Aleks Milovanovic (1972) Novi Sad, Serbia
Aurkezpena gaztelaniaz. Bizitza kalitatea hobetzeko etorri da AEBetatik bueltan Europara (serbieraz).
-
"Sebastian naiz, Lyongoa"
Sebastien Cartier (1970) Lyon, Frantzia
Sebastianek bere burua aurkezten du.
-
Suedieraz, norvegieraz, ingelesez, euskaraz eta gaztelaniaz hitz egiten daki
Anders Lanzén (1977) Estokholm, Suedia
Bere burua aurkezten du. Suedieraz, norvegieraz, ingelesez, euskaraz eta gaztelaniaz hitz egiten du.
-
"Nuria naiz, katalana naiz eta Zumaian bizi naiz"
Nuria Puig (1978) Torroella de Montgrí, Katalunia
Nuriak bere burua aurkezten du.
-
Aurkezpen pertsonala
Adina Olaru (1982) Sibiu, Errumania
Bere burua aurkezten du Adinak.
-
Monserrat Mbasogo
Monserrat Mbasogo (1984) Niefang, Ekuatore Ginea
Bere buruaren aurkezpena egiten du.
-
Maimouma senegaldarra
Maimouma Bassoum (1986) Podor, Senegal
Aurkezpena
-
Irina errusiarra
Irina Tichtchenko (1971) Krasnodar, Errusia
Bere burua aurkezten du.
-
Giovanni italiarra
Giovanni Zanon (1967) Male, Trento, Italia
Giovannik bere burua aurkezten du.
-
Anelia bulgariarra
Anelia Todoroa (1984) Vraca, Bulgaria
Aneliak bere burua aurkezten du.
-
Willem holandarra
Willem Prinse (1962) Heerle, Herbehereak
Willemek bere burua aurkezten du.
-
Ridial senegaldarra
Ridial Diame (1986) Fimela, Senegal
Bere burua aurkezten du euskaraz eta serereraz.
-
Mohamed marokoarra
Mohamed El Idrissi () Alhucemas, Maroko
Aurkezpen pertsonala.
-
Attila hungariarra
Attila Csaki (1980) Nyiregyhaza, Hungaria
Bere burua aurkezten du.
-
Aljeriarra
Jamel Djellaoui (1967) Cherchell, Aljeria
Aurkezpena.
-
Hasmik armeniarra
Hasmik Minasyan (2008) Zumaia, Euskal Herria
Aurkezpena.
-
Zumaian bizi den getariarra
Argizka Zulaika (1981) Getaria, Euskal Herria
Argizkaren aurkezpena.
-
Sire senegaldarra
Sire Damba (1979) Kedougou, Senegal
Aurkezpena gaztelaniaz.
-
Sire senegaldarra (mandinkeraz)
Sire Damba (1979) Kedougou, Senegal
Aurkezpena mandinkeraz.
-
Finlandian jaioa; 26 urte Euskal Herrian
Mia Rissanen (1963) Helsinki, Finlandia
Aurkezpena. Finlandiatik etorri zen duela 26 urte. Arroan bizi da, Zestoan.
-
Txinatarra da
Chenshi Fu (1988) Txina, Txina
Bere burua aurkezten du.
-
Bederatzi urte Zumaian, gustura
Chenshi Fu (1988) Txina, Txina
Zumaia asko gustatzen zaio. Polita da eta gero eta eguraldi hobea egiten du. Zestoan eta Deban ere egon da. Bederatzi urte daramatza Zumaian.
-
Urtean behin Txinara
Chenshi Fu (1988) Txina, Txina
Hasieran urtean birritan joaten zen Txinara, izebarekin; azken hiru urteetan urtean behin, hilabeterako.
-
Alemaniatik etorria
Michael Obach (1968) Melsungen, Alemania
Alemaniarra da, eta 13 urte daramatza Zumaian.
-
Pakistandik etorria
Imtiaz Hussain (1975) Gujrat, Pakistan
Pakistangoa da. Zarautzen bizi da. Goizetan Zumaian egiten du lana eta arratsaldetan Zarautzen, fruta denda banatan.
-
Valentzian bizi izan zen
Imtiaz Hussain (1975) Gujrat, Pakistan
Bi urte daramatza Euskal Herrian. Aurretik Valentzian bizi izan zen, 4-5 urtez.
-
Fatou, Senegalgoa
Fatou Badji (1979) Dakar, Senegal
Aurkezpena. Zumaian bizi da, senarrarekin eta seme-alabekin duela 12 urtetik. Aurretik Getarian bizi izan zen.
-
Boliviarra, zortzi urte daramatza Zumaian
Jorge Paco Camperos (1972) Cochabamba, Bolivia
Aurkezpena, gaztelaniaz eta ketxueraz. Boliviakoa da, eta zortzi urte daramatza Zumaian bizitzen.
-
Gabriel Vazquez Chavez, Mexikon jaioa
Gabriel Vazquez Chavez (1972) Cuetzalan Puebla, Mexiko
Gabriel Vazquez Chavez da eta nahuatlera da bere ama hizkuntza. Mexikon jaioa. Naturari eskerrak ematen dizkio bertatik ikasi duen guztiagatik.
-
Elias Caurey
Elias Caurey (1977) Ipitakuape, Bolivia
Elias Caurey Boliviakoa da, eta bere ama hizkuntza guaraniera da. Horrez gain, gaztelania ere badaki. Bideoak grabatzen ari direla dio, hurrengo belaunaldiek bere hizkuntzaren berri izan dezaten.
-
Gizartearen sentsibilizazioa
Elias Caurey (1977) Ipitakuape, Bolivia
Elias idazlea da, eta formazioz soziologo eta antropologoa. Azken urteetan hezkuntzaren inguruan aritu da lanean. Horrez gain, gizartea sentsibilizatzen saiatzen ari dira guaranierarekin.
-
Kolonbiarra
Candelaria Ramos Ul (1982) Toribio, Kolonbia
Candelaria Ramos Toribiokoa da, kolonbiarra.
-
Mapudungun hizkuntza
Alberto Huenchumilla Marilao (1984) Temuko, Wallmapu
Alberto Huenchumilla Marilao maputxea da. Mapudungun bere ama hizkuntza da. Hizkuntza isolatu hau Txilen eta Argentinan hitz egiten da. Hizkuntza gutxituen artean dago. Hiztun gehienak helduak dira, transmisioan etena egon delako.
-
Mapudungun hizkuntza (mapudungunez)
Alberto Huenchumilla Marilao (1984) Temuko, Wallmapu
Alberto Huenchumilla Marilao maputxea da. Mapudungun bere ama hizkuntza da. Hizkuntza isolatu hau Txilen eta Argentinan hitz egiten da. Hizkuntza gutxituen artean dago. Hiztun gehienak helduak dira, transmisioan etena egon delako. (mapudungunez)
-
Isaacek bere burua aurkezten du
Isaac Carrillo Can (1983) Peto, Yukatan, Mexiko
Isaac Carrillo poeta eta idazle mexikarra da.
-
Kitxua nazionalitatekoa
Maria Venancia Yamberla Moran (1976) Otavalo, Ekuador
Mariak kitxua nazionalitatekoa dela esaten du, bere ama hizkuntza kitxuera delako.
-
Filomena Nina Huarchaco
Filomena Nina Huarcacho (1958) Italaque, Bolivia
Filomena Nina Huarcacho aimara da, Boliviakoa.
-
Guatemalatik etorria
Olga Sitan Miculax (1982) Patzun, Guatemala
Olga Sitan Guatemalatik dator, eta bere ama hizkuntza kaqchikelera da.
-
Nor da Sara Agnetti?
Sara Agnetti (1984) Felino, Italia
Elkarrizketatuak bere burua aurkezten du.
-
Truc-en aurkezpena
Truc Phuong Truong Thi (1973) Dalat, Vietnam
Aurkezpena.
-
Vietnametik Irunera
Truc Phuong Truong Thi (1973) Dalat, Vietnam
Bere izenaren esanahia: "kainaberaren norabidea". 16 urte daramatza Irunen bizitzen, baserrian. Lehenengo urtea oso gogorra egin zitzaion. Senarrak vietnamera ikasi du eta berak euskara.
-
Booktegi proiektuan egiten du lan
Aritz Branton (1964) Malmesbury, Ingalaterra
Bere burua aurkezten du, euskaraz eta ingelesez. Donostian bizi da, eta Booktegi proiektuan lan egiten du.
-
Bere jatorrizko izena At da
Aritz Branton (1964) Malmesbury, Ingalaterra
Ingelesa da eta bere jatorrizko izena At da. "At" hitzak "kanpo" esan nahi du; horregatik, lagun batek Aritz izena proposatu zion.
-
Wilamowicetik dator, Silesiatik
Tiöma Fum Dökter (1993) Wilamowice, Polonia
Tiöma Wilamowicen bizi da. Bere herriko wymysory hizkuntza hitz egiten du. Wilamowice Silesiako eskualdean dago. Silesia Polonia eta Txekiar Errepublikan dago. Wymysory hizkuntza alemaniar bat da.
-
Hizkuntza asko dakizki
Bartlomiej Wanot (1995) Laurahuta, Polonia
Bartlomiej Wanot Poloniatik etorri da. Silesieraz gain, beste hainbat hizkuntza ere hitz egiten ditu: poloniera, errusiera, ukraniera, esperantoa...
-
Misak komunitatekoa
Eudes Calambas Tunubala (1984) Silvia, Cauca, Kolonbia
Kolonbiarra da, Cauca departamenduan dagoen Silvia herrikoa. Misak komunitatekoa da eta bere ama hizkuntza namtrik edo guambiera da, hizkuntza gutxitua.
-
Araceli Juarezek bere burua aurkezten du
Araceli Juarez Chavez (1988) San Juan Mixtepec, Oaxaca, Mexiko
Mexikarra da, Oaxaca estatukoa. 29 urte ditu eta kultur ekintzailea da.
-
Carlos Estebanek bere burua aurkezten du
Carlos Esteban Callapa Flores (1986) Cochabamba, Bolivia
Boliviarra da.
-
Finlandiatik dator
Tuomo Salonen (1993) Joensuu, Finlandia
Tuomo Salonen da. Finlandiatik dator, Joensuu herritik. Finlandiera eta kareliera hitz egiten ditu.
-
Ben O Ceallaigh
Ben O Ceallaigh (1989) Galway, Irlanda
Ben O Ceallaigh Irlandako mendebaldekoa da. Irlandera, Eskoziako gaelera eta manera hitz egiten ditu.
-
Manera erabiltzea nahiago (maneraz)
Ben O Ceallaigh (1989) Galway, Irlanda
Bere aurkezpen pertsonala egiteaz gain, bere hizkuntza gogokoena Eskoziako gaelera dela dio, nahiz eta, elkarrizketan manera erabiltzea nahiago duen, hiztun gutxiago dituelako (maneraz).
-
Eskoziako gaelera eta ingelesa hitz egiten ditu
Liam Crouse (1990) Wakefield, AEB
Liam Crouse da, eta Eskoziako gaelera eta ingelesa hitz egiten ditu.
-
Aita Bretainiakoa eta ama Kornubiakoa
Talwyn Baudu (1993) Brest, Bretainia, Frantzia
Talwyn Baudu Bretainiako da. Bere aita ere Bretainiakoa da baina ama Kornubiakoa.
-
Guatemalatik etorria
María Salomé Huinac Xiloj (1970) Cautel, Guatemala
María Salomé Huinac Xiloj Guatemalakoa da eta kitxeera hitz egiten du.
-
Kektxiera nagusitan ikasteko beharra
Iris Esmeralda Ac Ramirez (1978) San Pedro Carchá, Guatemala
Iris Esmeralda Ac Ramirez Guatemalatik etorri da eta berak kektxiera hitz egiten du. Hizkuntza hau nagusitan ikasi du, familian ez zelako transmisiorik egon.
-
Yukatakera ama-hizkuntza
Marcos Regino Pech Naal (1988) Xaya, Yukatan, Mexiko
Marcos Regino Pech Naal Yukatangoa da eta bere ama-hizkuntza Yukatango maiera edo yukatakera da. Bere herrian %99ak hitz egiten du hizkuntza hori.
-
Hatxa kuinera, "benetako hizkuntza"
Tui Jose Benedito (1973) Tarauacá, Brasil
Tui Jose Beneditok (nortasun agirian, Jose Benedito) hatxa kuin hizkuntza hitz egiten du. Brasilgo Amazoniako Huin Kuin herri indigenakoa da. Hatxa kuin-ek "benetako hizkuntza" esan nahi du.
-
Palentziatik Zumarragara nola iritsi ziren
Celia Rubio Antolín (1940) Cobos de Cerrato, Palentzia, Espainia
Cobos de Cerrato herrian jaio zen, Palentzian. 12 urterekin etorri zen Zumarragara. Bere anaiak soldaduska Loiolan egin zuen, eta Zumarragako lagun handi bat egin zuen: haren bitartez, anaia etorri zen lehenengo. Aitari asko kostatu zitzaion herria utzi eta gainerako seme-alabekin etortzea (ama hila zen ordurako). Bigarren anai bat etorri zen eta pare bat urte beranduago guztiak etorri ziren. Iparragirre kalean topatu zuten etxea. Aitak eta anaia guztiek Orbegozon egiten zuten lan. Etxea erosteko, Orbegozok aurrerapen bat eman zien eta nominatik kentzen zien hilabetero.
-
Familia handia
Celia Rubio Antolín (1940) Cobos de Cerrato, Palentzia, Espainia
Familia handia dira: 5 seme-alaba eta hauen bikoteak, 10 biloba, 3 birbiloba... Urte berri egunean guztiak elkartu ohi dira (senarraren urtebetetze eguna ere bazen). Harro dago daukan familia politarengatik eta egin duen bidearengatik. Lehen ohikoa zen baserrietan ume asko egotea, baina bere adinean 5 seme-alaba dituztenak ez dira asko.
-
Lana utzi eta etxekoak zaintzen
Celia Rubio Antolín (1940) Cobos de Cerrato, Palentzia, Espainia
Ia 16 urte zituela, ahizpa zaharragoa ezkondu egin zen eta etxekoak zaintzeko Celiak Legorburuko lana utzi behar izan zuen. Anaiez eta aitaz gain, hiru lehengusu ere bere kargu izan zituen. Eskuz garbitzen zuen arropa. Ahizpa txikiagoa Frantziara joan zen 20 urte ingururekin eta han bizi izan zen hil arte. Anaiak hazi arte Celiak ez zuen denbora libreaz gozatzeko aukera askorik izan. Gerora bidaia asko egin ditu, baita senarra hil ondoren ere.
-
Senarra nola ezagutu zuen
Celia Rubio Antolín (1940) Cobos de Cerrato, Palentzia, Espainia
Senarra nola ezagutu zuen. 19 urterekin ezkondu zen. 9 hilabetera izan zuen lehen alaba eta berak josi zion arropa.
-
Gaztetako erromeriak
Celia Rubio Antolín (1940) Cobos de Cerrato, Palentzia, Espainia
Elgetan astebururo trikitia ipintzen dute plazan eta gaztetako erromeriak etortzen zaizkio gogora. Oinez joaten ziren Azkoitira edo Azpeitira. Ezkondu arte asko joaten zen dantzatzera.
-
Seme-alabak hazten zoriontsu
Celia Rubio Antolín (1940) Cobos de Cerrato, Palentzia, Espainia
Semea jaio zen azkena. 10 urte zituela ekarri zuten garbigailua, baina lan asko ematen zuen. Seme-alabak hazten egoteagatik beste gauza batzuk galdu izanaren penarik ez du; zoriontsua izan da bere bizimoduarekin. Berak josten zien arropa, gauez berandura arte egoten zen.
-
Argazki zaharrak erakusten
Celia Rubio Antolín (1940) Cobos de Cerrato, Palentzia, Espainia
Argazkiak erakusten. Gurasoen ezkontza. Seme-alabak
-
Amonaren argazkiak
Maria Gallastegi Parejo (1995) Zumarraga, Euskal Herria
Argazki zaharrak erakusten: birraitona-amonaren ezkontza eta aiton-amonak alabekin.
-
Familia Urretxura nola iritsi zen
Jon Maia Soria (1972) Urretxu, Euskal Herria
Urretxun jaio zen Jon. Ama Extremaduratik etorri zen eta aita Zamoratik. Ama 4 urterekin iritsi zen Urretxura, familia guztiarekin. Igartzako baserri abandonatu batean egon ziren bizitzen lehendabizi, geroago Etxeberri auzora joan ziren; bertan auzokide gehienak etorkinak ziren. Aita berriz 16 urterekin etorri zen Zumarragara, anaia batekin, eta Orbegozon hasi zen lanean. Anaiak inprenta bat jarri zuen. Beste anai-arrebak ere Euskal Herrira etorri ziren, gurasoak Zamoran geratu ziren. Jatorrizko herrietan ez zegoen lan askorik, Euskal Herria berriz momentu horretan industrializazio betean zegoen, Orbegozo eta Patricio Echeverria bezalako lantegi handiekin. Gerraren eragina jasandako familia zen Jonena, eta beldur horrek ere bultzatu zituen alde egitera.
-
Ezkontzaz ateraldi berezia
Pierre Oyhanto (1925) ,
Norekin ezkondua den galdetuta, “andrearekin”.
-
Familia Urretxura nola iritsi zen
Jon Maia Soria (1972) ,
Urretxun jaio zen Jon. Ama Extremaduratik etorri zen eta aita Zamoratik. Ama 4 urterekin iritsi zen Urretxura, familia guztiarekin. Igartzako baserri abandonatu batean egon ziren bizitzen lehendabizi, geroago Etxeberri auzora joan ziren; bertan auzokide gehienak etorkinak ziren. Aita berriz 16 urterekin etorri zen Zumarragara, anaia batekin, eta Orbegozon hasi zen lanean. Anaiak inprenta bat jarri zuen. Beste anai-arrebak ere Euskal Herrira etorri ziren, gurasoak Zamoran geratu ziren. Jatorrizko herrietan ez zegoen lan askorik, Euskal Herria berriz momentu horretan industrializazio betean zegoen, Orbegozo eta Patricio Echeverria bezalako lantegi handiekin. Gerraren eragina jasandako familia zen Jonena, eta beldur horrek ere bultzatu zituen alde egitera.