- Eleaniztasuna
- Ama hizkuntza
- Hizkuntza ikasketa
- Eleaniztasunaren esperientzia pertsonala
- Euskarari buruzko iritziak
- Hiztegia 101L
- Abestiak
- Hitz batzuk euskaraz
- Kultur aniztasuna
- Aurkezpen pertsonalak
- Kultur aniztasunaz esperientzia pertsonala
- Jatorrizko herrialdea
- Bizikidetza proiektuak
- Turismoa (101L)
- Migrazioak
- Zergatik aldatu bizitokiz
- Lehenengo hilabeteetako esperientzia
- Zer falta jatorriko bizitokitik?
- Zer gustatu Euskal Herritik?
- Integrazioa
- Etorkinen bizitza baldintzak
- Integraziorako bideak eta arazoak
- Euskara, integrazio hizkuntza
- Arrazakeria
- Bizitzako ametsak eta erronkak
Etorkinen bizitza baldintzak
-
Euskal Herria asko gustatzen zaio
Elisabeth Wassa Isimba (1978) Kinshasa, Kongo
Euskal Herritik dena gustatzen zaio: hemen daukan bizitza, janaria, jendea nola bizi den... Asko ikasi du etorri zenetik, eta ikasten jarraitu nahi du.
-
Lana bilatzeko, Londresen arazorik ez
Etsuko Oku (1956) Chiba, Japonia
Lana bilatzeko momentuan, Londresen ez zuen arazorik eduki; hemen oraingoz ez dabil lanean.
-
Sindikatutik gazta egitera
Helen Groome (1958) Erresuma Batua, Ingalaterra
Inoiz ez du lana topatzeko arazorik izan. Sindikatu batean ibili zen lanean denbora batez, eta ondoren, baserriko esnearekin gazta egiten eta saltzen hasi zen.
-
Integrazioa zailagoa da emakumeentzat?
Helen Groome (1958) Erresuma Batua, Ingalaterra
Helenek, pertsonalki, ez du arazorik izan, ziur aski, Europarra eta zuria delako. Baina, uste du Afrikako emakumeentzat zailagoa izan daitekeela integratzea, batetik, emakumeak direlako, eta bestetik, Europatik kanpokoak direlako.
-
Lan aukera gehiago Euskal Herrian
Jordi Estivill i Castany (1985) Bartzelona, Katalunia
Lan bila ari zen Jordi elkarrizketa egin zen unean. Bere irudipena zen Euskal Herrian lana topatzea errazagoa zela, egoera sozio-ekonomikoa ere hobea delako. Euskara jakitea ere abantaila bat da lana topatzeko orduan.
-
Etorkizunari begira, Euskal Herrian hobeto
Radi Stoyanova (1999) Bulgaria, Bulgaria
Euskal Herritik gehien gustatzen zaiona etorkizunari begira izan ditzaken aukerak dira.
-
Gidoigile lanetan jarraitzeko zaila
Eunhye Kim (1973) Seul, Hego Korea
Ezin izan du gidoigile lanetan jarraitu hemen. Korean ikasitakoak ez dio balio hemen. Hala ere, egiten du lan pixka bat Koreatik datozenekin.
-
Ikasteko eta lanerako baimenak
Eunhye Kim (1973) Seul, Hego Korea
Koreatik turista moduan etortzea erraza da, 90 egunerako. Baina bertan ikasteko edo lan egiteko bisatua behar da. Ikasteko paperak lortzea ez da hain zaila, baina lanerako baimena lortzea askoz zailagoa da.
-
Lana aurkitzeko arazoak
Eugene Zheleznyi (1991) Talne, Ukraina
Lana bilatzeko zailtasunak ditu. Izan ere, turista bisarekin dago, eta horrek ez du egoera errazten. Hala ere, hilabete pare bat ibili zen lanean txirrindu denda batean, eta turistekin, batez ere australiarrekin, harremana izan zuen.
-
Beste hungariar batzuk, Donostian
Edina Eszter (1977) Hungaria, Hungaria
Liburu denda batean egiten du lan eta, behin, bezero batek esan zion bere koinatua hungariarra zela. Beste behin dendara gizon bat sartu zen, hungarieraz hitz egiten. Beste neska hungariar bat ere ezagutzen du hemen.
-
Orkestra Sinfonikoan jotzen zuen; irakaslea da orain
Yiwen Wang (1981) Kaohsiung, Taiwan
Lana aurkitzeko orduan zortea izan du. Euskadiko Orkestra Sinfonikoan jotzen zuen lehen, senarrarekin batera. Orain musika irakaslea da: txeloa eta pianoa; eta txinera ere erakusten du.
-
Iritsi bezain laster, ikastera eta lanera
Salman Garip (1980) Kahraman Maraç, Turkia
Elkarrizketa egin genion garaian sei urte zeramatzan Donostian. Iritsi zenean ez zuen gaztelania zantzurik, eta, iritsi eta hiru egunera akademia batean apuntatu zen; eta lanean hasi zen baita ere.
-
Integrazio arazoak izatea ohikoa da
Bake Diatta (1972) Senegal, Senegal
Integrazio arazoak izateari normala deritzo: batzuk gaizki begiratuko zaituzte, beste batzuk jatorrak dira; halakoa da bizitza!
-
Jatorria baino jarrera inportanteagoa
Laura Lizuma (1988) Mazsalaca, Letonia
Lauraren ustez jatorrizko herrialdeak ez du zerikusirik jendeak zurekiko duen tratuarekin, norbere jarrerak baizik.
-
Atzerritarrak eta burokrazia
Durk Gorter (1952) Easterwâlde, Frisia
Atzerritarra da, eta burokrazia sufritu du horregatik.
-
Donostia, hiri irekia atzerritarrekin
Durk Gorter (1952) Easterwâlde, Frisia
Atzerritarren mugimendu handia dago Donostian, turista zein langile. Nazioarteko hiria da Donostia, irekia. Errefuxiatuei ere harrera ona egiten zaie hemen, baina kopuru handia baletor ez daki zer gertatuko litzatekeen.
-
Atzerritarrak arriskua euskararentzat?
Durk Gorter (1952) Easterwâlde, Frisia
Atzerritarrak arrisku bihur daitezke euskararentzat? Bere ustez integrazioa oso ondo ari gara egiten (atzerritar askok ikasten dute euskara), eta beharbada arriskutsuagoak dira hemen bizitza dena daramatenak euskara ikasi gabe.
-
Paperei buruz
Surendra Pantha (1980) Pokhara, Nepal
Paperak ez ditu lortu oraindik, baina gustatzen zaio hau, eta uste du erraza egingo zaiola.
-
Arazoak eta aukerak izan ditu Euskal Herrian
Fadilu Salifu (1997) Ghana, Ghana
Arazo asko izan zituen Euskal Herrira etortzean: oso pozik zegoen baina gauzak ez ziren berak uste bezala atera. Euskal Herrian dena eman diotela aipatzen du: ikasteko aukera, lanerako aukera...
-
Ostalaritzan lanean
Marta Abiy (1986) Etiopia, Etiopia
Integrazioa erraza izan da Martarentzat. Ostalaritzan lan egiten du; lan gehiena udaran izaten dute.
-
Hizkuntzak jakin arren, lana lortzea zaila
Sire Damba (1979) Kedougou, Senegal
Zumaia herri polita da, eta gustura daude, baina lana lortzea zaila dela dio. Gaitasuna izatea eta hizkuntza asko jakitea ez da aski; titulua eskatzen diete. Senegalen errazagoa dela uste du.
-
Sukaldaritza ikastaroa egiten
Sire Damba (1979) Kedougou, Senegal
Sukaldaritza ikastaro bat egiten ari da. Badauka esperientzia sukaldean lanean, baina titulua lortu nahi du.
-
Vietnamera gutxi joan da
Truc Phuong Truong Thi (1973) Dalat, Vietnam
Vietnamdik faltan duena: bertako jendea, alabek vietnamera gehiago hitz egiteko. 16 urtean 3 aldiz joan da. Aurreko udan bi alabekin joan zen. Paperekin arazoak izan ditu denbora luzean, nahiz eta umeak hemen jaio.
-
Zailtasunak lanerako
Truc Phuong Truong Thi (1973) Dalat, Vietnam
Atzerritarra izanik, paperak lortzeko hainbat arazo izan ditu, eta lana aurkitzea ere ez ei da erraza, beltzean ez bada. Senarrari laguntzen dio autoak konpontzen; asko ikasi du karrozeriaz.
-
Buruko zapiarengatik arazoak
Neama Fawzy Elsayed Abdelnaby (1989) Sidi Besher, Alexandria, Egipto
Buruko zapiarekin arazoak izan ditu. Arabierako irakaslea da baina hemen ezin du lanik aurkitu. Aurreiritziak daudela uste du. Egipton ia jende guztiak eramaten duelako janzten du berak ere.
-
Bere aita, Marokotik Euskal Herrira
Khalila Lamkhanter Ouafa (1989) Fraita, Maroko
80. hamarkada amaieran, Khalilaren aita Euskal Herrira etorri zen lanera. Garai hartan ia ez zegoen etorkin marrokiarrik ez eta gaur egungo laguntza edo erreztasunik. Urte batzuen ostean, familia ekarri zuen. Khalilak 3 urte zituen. Aita hasieran Ordizin bizi bazen ere, Markinan finkatu zuen etxebizitza, familia ekartzeko.
-
Alfonbrak saltzen: etxez-etxe, merkatuan eta dendak
Khalila Lamkhanter Ouafa (1989) Fraita, Maroko
Khalilaren aita Euskal Herrira heldu zenean, ez zegoen lan askorik eta galtzerdiak erosi eta saltzen hasi zen, etxez-etxe, tabernaz-taberna... Gero alfonbrak saltzen hasi zen. Familia ekarri zuenerako, merkatu batzuetan alfonbrak saltzen zituen eta gerora, denda batzuk ireki zituen.
-
Alfonbrak saltzen: etxez-etxe, merkatuan eta dendak
Khalila Lamkhanter Ouafa (1989) Fraita, Maroko
Zazpi anai-arreba dira, haietatik bi txikienak Euskal Herrian jaioak. Oporretan Marokora joaten ziren. Markinara heldu zirenean, Khalilaren familia eta beste familia bat ziren etorkin bakarrak eta oso ondo hartuak izan ziren. Bizilagunen laguntza handia jaso dute beti.
-
Esfortzua egin behar da lana aurkitzeko
Werner Lima Brito (1968) San Luis, Brasil
Ez da erreza etorkina izan eta lan eta bizi-baldintza onak lortzea. Esfortzua behar da horretarako.
-
Aizpurutxotik Zumarragara
Leonor Nogales García (1953) Valle de la Serena, Badajoz, Espainia
Valle de la Serenan jaio zen Leo, baina hango oroitzapen gutxi dauka. Gurasoak etorri ziren lehenengo eta 3 seme-alabak urtebetez aiton-amonekin egon ziren bizitzen. Azkoitiko Aizpurutxo auzora etorri ziren, bertan eskolara joan eta jaunartzea egin zuten. Ondoren Zumarragara aldatu zuten bizilekua. Lehenengo errentan egon ziren, lehengusu batzuekin etxea elkarbanatzen, eta geroago gurasoek etxe bat erosi zuten. Oso oroitzapen onak ditu.
-
Lan asko baina etxe gutxi
Leonor Nogales García (1953) Valle de la Serena, Badajoz, Espainia
Zumarragan hasiera batean lehengusuekin elkarbanatzen zuten etxea. Beraien etxea izan zutenean, lehengusuen lagunak ere etxean hartzen zituzten denboraldi batez. Etxe gutxi zegoen orduan, beraiena erosi zutenean egiteko zegoen eta guztiz amaitu gabe zegoela sartu ziren. Beraien auzoan leku askotako etorkinak zeuden, ez Extremadurakoak bakarrik. Gogoan du bere amak izaraz beteriko saski bat ekarri zuela.
-
Palentziako bizitza umetan
Celia Rubio Antolín (1940) Cobos de Cerrato, Palentzia, Espainia
Aitak ahuntzak zaintzen zituen, anaiak behiak eta neskek etxeko-lanak egiten zituzten. Ondo bizi ziren, baina Zumarragan hobeto, aurrera egin baitzuten: etxe propioa erosi, lana aurkitu... Anaia zaharrena 32 urterekin hil zen. Beste sei anai-arrebetatik Celia bakarrik geratzen da, 82 urte betetzear.
-
Zumarragan etxe bila
Celia Rubio Antolín (1940) Cobos de Cerrato, Palentzia, Espainia
Dagoeneko Zumarragan zeuden bi semeei herriaren erdigunean etxe bat topatzeko eskatu zien aitak. Ez zituen alaba txikienak baserrietako txaboletan bizitzera ekarri nahi.
-
Aita erretiratutakoan ordainsaririk ez
Celia Rubio Antolín (1940) Cobos de Cerrato, Palentzia, Espainia
Aita 57 urterekin iritsi zen Zumarragara eta Orbegozo lantegian sartu zen. 70 urterekin erretiratutakoan ez zuen ordainsaririk jasotzeko eskubiderik izan. Baina ez zitzaion ezer falta izan. Iparragirre kaleko etxean jarraitu zuen bizitzen eta seme-alaben etxera bazkaltzera sarri joan ohi zen.
-
Legorburu altzari fabrikan lanean
Celia Rubio Antolín (1940) Cobos de Cerrato, Palentzia, Espainia
Oso harrena ona izan zuten Zumarragan. Anaiak eta aita Orbegozon egon ziren lanean erretiratu arte. Celia bi urtez joan zen eskolara, 14 urtera arte. Guillermina maistrari omenaldia egin zioten urte batzuk beranduago Donostian eta bertan izan ziren. Ikasketak amaitu eta Legorburu altzari fabrikan sartu zen. Zumezko aulkiak egiten zituzten; gizonek egurrezko egitura eta emakumeek eserlekua eta bizkarraldea josi.
-
Etorkinen "guettoak"
Jon Maia Soria (1972) Urretxu, Euskal Herria
Etxeberri auzoan gehienbat etorkinak bizi ziren. Ghetto modukoa zen, Francoren garaian eginiko etxeekin. Nola izendatzen zituzten: "Casa baratas", "Mundo mejor", "Manchurria", "Poblado", "Catanga"... Herrien kanpoaldean egoten ziren langile auzoak ziren. Integrazioa asko zailtzen zuen. Gainera diktadura garaia zen, euskal hizkuntza eta kultura zapalduak zeuden. Klasismo askoko garaia ere bazen. Asko txaboletan ere bizi ziren, bere aitona adibidez. Lurrari oso lotuta jendea zen. Askok ez zuten jasaten lantegietako esplotazio bortitza eta jatorrizko herrira bueltatzen ziren.
-
Etorkinen "guettoak"
Jon Maia Soria (1972) ,
Etxeberri auzoan gehienbat etorkinak bizi ziren. Ghetto modukoa zen, Francoren garaian eginiko etxeekin. Nola izendatzen zituzten: "Casa baratas", "Mundo mejor", "Manchurria", "Poblado", "Catanga"... Herrien kanpoaldean egoten ziren langile auzoak ziren. Integrazioa asko zailtzen zuen. Gainera diktadura garaia zen, euskal hizkuntza eta kultura zapalduak zeuden. Klasismo askoko garaia ere bazen. Asko txaboletan ere bizi ziren, bere aitona adibidez. Lurrari oso lotuta jendea zen. Askok ez zuten jasaten lantegietako esplotazio bortitza eta jatorrizko herrira bueltatzen ziren.