Arrazakeria

  • Thomas Courriel Aurreiritziak toki guztietan daude

    Thomas Pierre (1977) Paris, Frantzia

    Zoazen tokira zoazela, bertakoek beti izango dituzte aurreiritziak etorkinekin, eta hori normala dela dio.

  • Fariba 2 Atzerritar sentitzea

    Fariba Sheikhan Uriarte (1988) Gernika, Euskal Herria

    Jendeak bere izena entzutean atzerritarra dela pentsatzen du, eta era batean bada, hemendik kanpo denbora asko ematen duelako.

  • Ling Aurreiritzien inguruan bere iritzia

    Zhanpeng Ling (1990) Hong Kong, Txina

    Denok ditugula aurreiritziak uste du. Berauei aurre egiteko garrantzitsuena, bakoitzak bere identitatea modu sendo batean eraikitzea dela dio.

  • Zishan Tariq Ondo tratatua sentitu da herrian

    Zishan Tariq (1993) Pakistan, Pakistan

    Berak ez du arrazakeriarik jasan. Umetan ikastolan ibili zen, eta lehenengotako paskitandarra zen gainera Antzuolan.

  • Etsuko Oku Arrazakeriarik ez du pairatu

    Etsuko Oku (1956) Chiba, Japonia

    Londresen ez zuen arrazakeriarik sentitu; agian herri txikietara bidaiatzean bai begiratzen ziotela pixka bat gaizki. Donostian, 2006an iritsi zenean, agian ez zegoen orain beste asiar, eta horregatik jendeak jakin-minez begiratzen zion; baina ez da inoiz gaizki sentitu.

  • Helen Groome Arrazakeria, gutxi I

    Helen Groome (1958) Erresuma Batua, Ingalaterra

    Pertsonalki behin izan zuen arrazakeriarekin loturiko arazo bat, bestela ez. Bere iritziz, Euskal Herrian arrazakeria gutxi dago.

  • Jordi Estivill i Castany Arrazakeriarik ikusi duzu?

    Jordi Estivill i Castany (1985) Bartzelona, Katalunia

    Begi bistakoa ez bada ere, arrazakeria sozio-kulturala orokorra dagoela dio Jordik.

  • Naran Mongolia Arrazakeriari buruz

    Naran-Erdene Tumur-Urgudul () Ulan Bator, Mongolia

    Bera ez da baztertuta sentitu, baina neska musulmanak bai, zapia daramatenak, ez dituztelako lanetan hartzen. Ez du arrazakeriarik jasan, baina mina ematen dio hemen down sindromedunei "mongoliko" edo "mongol" esaten diegula entzuten duenean.

  • Sara Egipto Beloari edo buruko zapiari buruz

    Sara El Houssiny (1986) El Cairo, Egipto

    Integratzeko arazorik izan duen galdetuta, beloa edo buruko zapia aipatu du. Batzuek gorrotoz begiratzen diote, uste dutelako zapia eramatera derrigortu dutela, eta ez da egia.

  • Sara Egipto Erronka: lana aurkitzea

    Sara El Houssiny (1986) El Cairo, Egipto

    Neska musulmanentzat lana aurkitzea erronka bat dela dio.

  • Sara Egipto Beloa eramatea, lana aurkitzeko oztopo

    Sara El Houssiny (1986) El Cairo, Egipto

    Lana aurkitzeko, beloa edo buruko zapia eramatea oztopo bat da hemen: ez ei dituzte kontratatzen. Hala ere, publikoaren aurrean lana egitea ez da bere asmoa, oso zaila ikusten duelako, baina bai bulego batean.

  • Sara Egipto Arrazakeria, beloa dela eta

    Sara El Houssiny (1986) El Cairo, Egipto

    Arrazakeria. Birritan gertatu zaio emakumeak gerturatzea, esanez hemen ezin duela buruko zapia erabili.

  • Sara Egipto Jatorriak baldintzatuta

    Sara El Houssiny (1986) El Cairo, Egipto

    Jatorriaren arabera, etorkinak ezberdin hartzea mundu osoan gertatzen dela dio.

  • Anneli Estonia Arrazakeriarik ez du somatu

    Anneli Kurg (1979) Estonia, Estonia

    Ez du arrazakeriarik ikusi hemen.

  • Radi Bulgaria Atzerritarrei buruz gaizkiesanak

    Radi Stoyanova (1999) Bulgaria, Bulgaria

    Atzerritarrei buruzko komentario txarrak entzun izan ditu, mingarriak. Bere esanetan, hori ez da errealitatea.

  • Alia Indonesia Jatorrak dira Donostian

    Alia Adhia (1982) Yakarta, Indonesia

    Donostiako jendea jatorra da, eta ez du integrazio edo arrazakeria kasurik pairatu. Bertakoa balitz bezala tratatu dute.

  • salman turkiera Sudur eta belarri euskaldunak

    Salman Garip (1980) Kahraman Maraç, Turkia

    Kanpotarra izateagatik ez da baztertua sentitu; gainera, dituen sudur eta belarriekin pixka bat euskalduna ematen duela dio. Askotan jendeak euskaraz egiten zion, nahastuta.

  • Bake Diatta Integrazio arazoak izatea ohikoa da

    Bake Diatta (1972) Senegal, Senegal

    Integrazio arazoak izateari normala deritzo: batzuk gaizki begiratuko zaituzte, beste batzuk jatorrak dira; halakoa da bizitza!

  • Bake Diatta Senegalen, denak senegaldar

    Bake Diatta (1972) Senegal, Senegal

    Etorkin maila ezberdinak daude: balantza batzuen alde eta besteen kontra dago (afrikarrak); ohituta dago. Senegalen ez da hori gertatzen kanpotarrekin.

  • tarana azerbaian Integrazioari buruzko hausnarketa

    Tarana Karimova (1977) Culfa, Azerbaijan

    SOS Arrazakerian egiten du lana. Integrazioa ez da erraza izaten, baina berak lana izan du hasieratik. Konturatu da gizartean guneak banatuta daudela. Bakoitzak bere nortasunaren arabera bizi behar du prozesua. Zapia eramateagatik izan duen esperientzia.

  • tarana azerbaian Kultur aniztasunaz, elkarbizitzaz eta ezjakintasunaz

    Tarana Karimova (1977) Culfa, Azerbaijan

    Beti defendatu du kultur aniztasuna. Aberastasuna da. Gai honetan nola sentsibilizatu? Non daude etorkinak? Askotan auzo jakinetan pilatzen dira. Garrantzitsua da nahastuta bizitzea, elkarbizitzarako. Behar berdinak dauzkagula dio. Ezjakintasun handia dauka jendeak.

  • Reda Bibito2 Gaizki begiratua, marokoarra delako

    Reda Bibito (1995) Maroko, Maroko

    Marokoarra izateagatik gaizki begiratzen diote, eta lana aurkitzeko arazoak ditu.

  • Surendra Pantha Arrazakeriarik ez

    Surendra Pantha (1980) Pokhara, Nepal

    Arrazakeriarik ez du ikusi hemen. Bertako jendearekin irteten da, eta gustura dago.

  • Fadilu Arazoak eta aukerak izan ditu Euskal Herrian

    Fadilu Salifu (1997) Ghana, Ghana

    Arazo asko izan zituen Euskal Herrira etortzean: oso pozik zegoen baina gauzak ez ziren berak uste bezala atera. Euskal Herrian dena eman diotela aipatzen du: ikasteko aukera, lanerako aukera...

  • Marie susuera "Jendearen erreakzioa da garrantzitsuena"

    Marie Toure (1976) Konakry, Gineako Errepublika

    Ez du arrazakeriarik ezagutu bertan. Beretzat garrantzitsuena pertsonak dira; erreakzioak ikusita ikus daiteke bakoitza nolakoa den.

  • Jamel Musulmanekin tentsiorik bai herrian?

    Jamel Djellaoui (1967) Cherchell, Aljeria

    Zumaian ez du horrelakorik nabaritu.

  • Aritz Branton Integrazioa eta arrazakeria

    Aritz Branton (1964) Malmesbury, Ingalaterra

    Nahiz eta berak integratzeko arazorik ez izan, arrazakeria dagoela uste du, ez bakarrik hemen, baizik eta mundu osoan. Gainera, desberdintasunak egiten direla dio etorkinen jatorriaren arabera.

  • Aisha Etorkinei buruzko aurreiritziak

    Aisha Ourdi El Alaoui (1989) Er Rashidia, Maroko

    Aishak ez du buruko zapia erabiltzen eta beraz ez du horrekin lotutako arazorik izan. Baina egia da marokoarrei buruzko aurreiritziak badaudela. Etorkinei buruzko komentarioak.

  • Khalila Lamkhanter Kanpotarra eta euskalduna izatearen "arazoa"

    Khalila Lamkhanter Ouafa (1989) Fraita, Maroko

    Zumarraga eta Urretxun ez da horrenbeste euskara entzuten kalean. Khalila euskaraz egiten du baina batzuetan bere burua mugatzen du, pertsona batzuk ez direlako ongi sentitzen berak euskaraz dakielako eta haiek ez.

  • Khalila Lamkhanter Lehenengo hitza euskaraz, aurreiritziak apurtzeko

    Khalila Lamkhanter Ouafa (1989) Fraita, Maroko

    Buruan zapia eramatea bandera bat eramatea bezalakoa da eta horrek aurreiritziak sortzen ditu., nahiz eta hitz egiten hasi orduko aldendu. Lehenengo hitza euskaraz egitea asko lagundtzen dio hasierako aurreiritziekin apurtzeko.

  • Khalila Lamkhanter Zapia eramaten hasteagatik lanean baztertua

    Khalila Lamkhanter Ouafa (1989) Fraita, Maroko

    Ez du beti zapia eraman eta ipini zuenean, arazoak izan zituen lana aurkitzeko. Aurretik lan egindako denda batean ez zioten lana eman, nahiz eta langileak behar zituzten. Orain ospitalean lan egiten du eta ez du inoiz arazorik izan.

  • Khalila Lamkhanter Islamofobia eta txiroen aurkako arrazakeria

    Khalila Lamkhanter Ouafa (1989) Fraita, Maroko

    Etorkinen jatorriaren araberagatik baino, erlijioagatik arrazakeria gehiago edo gutxiago dagoela uste du. Musulmanen aurkako arrazakeria handiagoa izan da. Txiroen kontrako arrazakeria leku guztietan dago.

  • carolina Szczygielska Pertsonaren izaerak integrazioa baldintzatu

    Karolina Angelika Szczygielska (1998) Lubartów, Polonia

    Hasieran desberdina sentitu zen arren, arrazakeriarik ez du jasan eta, orokorrean, ez du ikusi ere. Hala ere, jatorria edo koloreari baino, kanpoko pertsonak integratzeko egiten duen ahaleginari begiratu beharko litzaiokeela iruditzen zaio. Jatorriak baino, integratzeko orduan garrantzia handiagoa luke pertsonaren izaerak eta haren gogoak.

  • Manuel Peña Bazterketarik ez

    Manuel Peña Fernandez (1939) Villanueva de las Peras, Espainia

    Urolako trena itxi zutenean, Urretxura bizitzera joan ziren denerako autoa behar zutelako. Ez dute inoiz bazterketarik jasa eta oso ondo integratu da, nahiz eta euskaraz ez jakin.

  • Gorka Hermosa Abizen erdalduna izateagatik burlak jasotzea

    Gorka Hermosa Sánchez (1976) Urretxu, Euskal Herria

    Gorka da guraso kanpotarrak dituen bere kuadrilako bakarra. Umetan, abizenagatik burlak jasotzen zituzten.

  • Jon Maia Bi Euskal Herri

    Jon Maia Soria (1972) Urretxu, Euskal Herria

    Bertako askok kanpokoa mehatxu gisa ikusi izan du. Aurreiritzi asko egon dira bi aldeetatik. Oraindik banaketa horrek irauten duela uste du, batez ere politikoki. Kanpotarrak izendatzeko hitzak. Garai hartako eta gaur eguneko inmigrazioan gauza batzuk errepikatu egiten dira, batez ere klasismoa.

  • Jon Maia "Hezur Beltzak"

    Jon Maia Soria (1972) Urretxu, Euskal Herria

    "Hezur Beltzak" musika taldea ikuskizun batetik sortu zuen Jonek. Bertan ezagutu zituen Gorka Hermosa eta Jesus Prieto 'Pitti'. "Hezur beltzak" izena nondik datorren. Kanpotarrei deitzeko beste modu batzuk.

  • Souad Kanpotarra izateagatik, ezberdin tratatua

    Souad Ouafa Hamriri (1968) Torres de Alcala, Maroko

    Arrazagatik ezberdin tratatua izan dela sentitu da. Egoera batzuk kontatzen ditu.

  • Souad Zapia eramateagatik lana aurkitzeko zailtasunak

    Souad Ouafa Hamriri (1968) Torres de Alcala, Maroko

    Lau semeak piskat nagusiagoak zirenean lan bila joan zen eta zapia eramateagatik ez zuen arazorik izan baina bere lehengusina batek bai.

  • Sidi Izenagatik, aurreiritziak

    Sidi El Bouanani Ouafa (1990) Zumarraga, Euskal Herria

    Guraso etorkinak izateagatik ez da inoiz baldintzatua sentitu, baina bai bizileku aldaketengatik. Aldiz, izenagatik aurreiritziak jasan izan ditu.

  • Sidi Bezeroei lehenengo hitza beti euskaraz

    Sidi El Bouanani Ouafa (1990) Zumarraga, Euskal Herria

    Informatika-denda batean lan egiten du eta bere leheneng hitza beti euskaraz da. Askotan, nahiz eta berak euskaraz egin eta bezeroa ere euskalduna izan, azken honek gaztelaniara jotzen du Sidi kanpotarra dela pentsatuz.

  • Mila Etxezarreta Alardea oso umiliagarria zen

    Mila Etxezarreta Agirre (1957) Joxe Mari Mendizabal Lete (1955) ,

    Diskurtsoa ere aldatu egin zuten alardean. Oso umiliagarria zela kontatzen dute. Orain euskaraz egiten dela diote.

  • Jon Maia Bi Euskal Herri

    Jon Maia Soria (1972) ,

    Bertako askok kanpokoa mehatxu gisa ikusi izan du. Aurreiritzi asko egon dira bi aldeetatik. Oraindik banaketa horrek irauten duela uste du, batez ere politikoki. Kanpotarrak izendatzeko hitzak. Garai hartako eta gaur eguneko inmigrazioan gauza batzuk errepikatu egiten dira, batez ere klasismoa.

  • Jon Maia "Hezur Beltzak"

    Jon Maia Soria (1972) ,

    "Hezur Beltzak" musika taldea ikuskizun batetik sortu zuen Jonek. Bertan ezagutu zituen Gorka Hermosa eta Jesus Prieto 'Pitti'. "Hezur beltzak" izena nondik datorren. Kanpotarrei deitzeko beste modu batzuk.

Gipuzkoako aldundia Eusko Jaularitza