- Eleaniztasuna
- Ama hizkuntza
- Hizkuntza ikasketa
- Eleaniztasunaren esperientzia pertsonala
- Euskarari buruzko iritziak
- Hiztegia 101L
- Abestiak
- Hitz batzuk euskaraz
- Kultur aniztasuna
- Aurkezpen pertsonalak
- Kultur aniztasunaz esperientzia pertsonala
- Jatorrizko herrialdea
- Bizikidetza proiektuak
- Turismoa (101L)
- Migrazioak
- Zergatik aldatu bizitokiz
- Lehenengo hilabeteetako esperientzia
- Zer falta jatorriko bizitokitik?
- Zer gustatu Euskal Herritik?
- Integrazioa
- Etorkinen bizitza baldintzak
- Integraziorako bideak eta arazoak
- Euskara, integrazio hizkuntza
- Arrazakeria
- Bizitzako ametsak eta erronkak
Euskarari buruzko iritziak
-
Euskara etorkizun batean ikasiko du
Jie Shen (1983) Suzhou, Txina
Euskararekin duen harremana: ez du ikasi, baina etorkizunean egingo duela dio, senarrak eta familiak badakitelako, eta umeak izanez gero gustatuko litzaiokeela eurekin euskaraz hitz egitea.
-
Euskara ikasten ari da
Zhanpeng Ling (1990) Hong Kong, Txina
Euskara ikasten saiatzen ari da, beharrezkoa ikusten du eta.
-
Gaztelania eta euskara ikasten
Elisabeth Wassa Isimba (1978) Kinshasa, Kongo
Gaztelania telebistako saioen bitartez eta egunkari eta aldizkariak irakurriz ikasi zuen, bere kabuz. Euskara, berriz, asko interesatzen zaio, baina gehiago kostatzen zaio.
-
Euskal Herriari buruz, bertaratu baino lehen zekiena
André Laurence Gomis (1963) Senegal, Senegal
Euskaldunen berri lehen aldiz Almerian izan zuen, eta Europako iparraldeko jendeaz mintzatzen ari zitzaizkiola pentsatu zuen. Identitate desberdinen berri bere kabuz jakin behar izan zuen, Senegalen Espainiari buruzko orokortasunak bakarrik esan zizkiotelako.
-
Donostiara iritsi baino lehen ez zeukan euskararen berri
André Laurence Gomis (1963) Senegal, Senegal
Ez zekien hemen beste hizkuntza bat hitz egiten zenik, gaztelaniaz gain. Inork ez zion ezer esan bere jaioterrian.
-
Euskararen inguruko ezagutzak
Etsuko Oku (1956) Chiba, Japonia
Euskararen inguruan dakiena: gramatika oso zaila omen daukala, baina hala ere, japonieraren antzeko ordena erabiltzen dela; oraingoz ez dauka ikasteko asmorik, oso zaila omen delako.
-
Bakarrizketak, euskaraz
Barry Manley (1961) Cork, Irlanda
Bakarrizketak egiten nolatan hasi zen azaltzen du. Kanpotik ikusita, euskara oso zaila dela dio. 29 urterekin argitaratu zuen lehen nobela. Komedia beti gustatu izan zaio eta erronka ipini zion bere buruari: 5 minutuko bakarrizketa egitea euskaraz (oso gutxik egiten dute). Gaztetxe batean egin zuen lehenengoa, 45 minutukoa.
-
Bost urtean herriz herri
Barry Manley (1961) Cork, Irlanda
Bakarrizketetan euskarari eta euskaldunei buruz hitz egiten du. Irlandarra izateak abantailak eta desabantailak ditu umorea egiteko. Bost urte daramatza herriz herri joaten. Komedia gauza serioa dela dio. Jendearekin harremana bilatzen du, publikoarengana iristea.
-
Nolakoa da publiko euskalduna?
Barry Manley (1961) Cork, Irlanda
Publikoari buruz hitz egiten du. Aukera bat ematea, hori bakarrik eskatzen du. 34 urterekin hasi zen euskara serio ikasten. Posible da euskaraz ikasi eta ondo pasatzea.
-
Euskararen erabilerari buruz
Barry Manley (1961) Cork, Irlanda
Euskararen ezagutza eta erabilera ez datoz bat. Gazteengatik esaten dugu baina erantzukizuna gurea ere bada. Euskara erakargarriagoa egitea da erronka. Euskara azterketa batzuk desegokiak iruditzen zaizkio.
-
Ruper Ordorika zalea
Barry Manley (1961) Cork, Irlanda
Musika asko gustatzen zaio, Ruper Ordorika eta Mikel Laboa adibidez, nahiz eta ez ondo ulertu. Kultura sustatu behar dela dio. DSS2016ri buruz hitz egiten du.
-
"Euskara Jendea"
Davide Filgueiras Cabaleiro (1982) Coruña, Galizia
Bi urtez "Euskara Jendea" dokumenta egiten aritu zen, eta bertan gauza mordoa ikasi zuen euskararen historiaren inguruan.
-
Zer dakizu euskarari buruz?
Helen Groome (1958) Erresuma Batua, Ingalaterra
Euskara oso hizkuntza zaharra dela badaki Helenek, euskalkiak dituena, eta Frankismo garaian zapaldua izan zena.
-
Zer egin euskara bultzatzeko?
Helen Groome (1958) Erresuma Batua, Ingalaterra
Euskara erabiltzea oso garratzitsua da, eta lehen pausua izan beharko litzateke Helenen iritziz. Gainera, euskararen kontrako jarrera dutenei euskara zergatik erabili behar den azaltzen die, integra daitezen.
-
"Euskara fenomeno izugarria da"
Jordi Estivill i Castany (1985) Bartzelona, Katalunia
Jordiri asko gustatzen zaio euskararen historia, batez ere, katalunia eta euskara lotzen dituen toponimia kontuak.
-
Euskara menperatzea ez da erraza
Janusz Borkowski (1984) Suwaki, Polonia
Euskara ikasteko prozesua zaila izan da Januszentzat. Bere helburua euskaraz komunikatzea da. Baina batzuetan ez da erraza.
-
Gaztelania euskara baino errazago
Janusz Borkowski (1984) Suwaki, Polonia
Gaztelania ikastea errazagoa egin zitzaion, ingelesarekin eta alemanarekin antzekotasunak dituelako.
-
Euskarari buruz dakiena
Naran-Erdene Tumur-Urgudul () Ulan Bator, Mongolia
Euskarari eta euskaldunei buruz dakiena. Mendez mende iraun duela euskarak. Badu gogoa euskara ikasteko, baina zaila iruditzen zaio. Mongolieraz ere ez dute generorik, eta badu antzekotasunik. "Bertsolari" dokumentala asko gustatu zaio: bere herrialdean ere badaude inprobisatzaileak.
-
Euskara eta gaztelania batera ikasi nahi zituen
Naran-Erdene Tumur-Urgudul () Ulan Bator, Mongolia
Euskarari buruz mintzo da. Azkar konturatu zen Euskal herrian zegoela, duela bost urte etorri zenean: dena euskaraz idatzita ikusten zuen kalean. Hernaniko EPAn biak ikasi nahi zituen: gaztelania eta euskara. Lehenengo gaztelania ikastea gomendatu zioten, eta gero euskara; pena du ez zituelako biak batera ikasi.
-
Zergatik nahi duen euskara ikastea
Sara El Houssiny (1986) El Cairo, Egipto
Euskarari buruz dakiena: zaila dela esan diote, baina ez da ikasten saitu. Umea negarrez dauka kanpoan. Zergatik ikasi nahi duen.
-
Koreera eta euskara, jatorri berekoak?
Eunhye Kim (1973) Seul, Hego Korea
Koreera ural hizkuntzetako bat da, eta euskarari buruz ere gauza bera entzun du. Antzekotasun batzuk aipatzen ditu.
-
Euskara, misteriotsua eta interesgarria
Eunhye Kim (1973) Seul, Hego Korea
Euskara oso interesgarria iruditzen zaio, misteriotsua. Koreerarekin dituen antzekotasunak direla eta, baliteke gaztelania baino errazagoa gertatzea berari. Japoniaren menpe egon zirenean, etxean ikasten zuten koreera (euskararekin gertatu zen bezala).
-
Dezente erabiltzen du euskara gaur egun
Vahe Papyan (1993) Armadir, Armenia
Euskara dezente erabiltzen du euskara. Bere amak gozoki denda dauka Antiguan, eta bezero askok euskaraz egiten diote. Unibertsitatean ere badu euskaraz norekin hitz egin.
-
Hobe lehenengo hizkuntza bat eta gero bestea
Eugene Zheleznyi (1991) Talne, Ukraina
Euskararen inguruan ez zekiten ezer, etorri zirenean. Orain, hizkuntza bat ikastearekin nahikoa du hasteko; agian etorkizun batean ikasiko du.
-
Ezagutzarik ez euskararen inguruan
Eugene Zheleznyi (1991) Talne, Ukraina
Euskarari eta euskaldunei buruz ez dakie gehiegi.
-
Euskararen inguruan gutxi du esateko
Edina Eszter (1977) Hungaria, Hungaria
Euskaraz hitz batzuk dakizki.
-
Hasiera zaila Euskal Herrian
Marlijn Van Ijzeren (1978) Amersfoort, Herbehereak
Hasiera zaila izan zen Euskal Herrian. Gaztelania ikasten hasi zen, euskara zaila iruditu zitzaiolako. Haurdun zegoen Marlijn. Bakarrik sentitzen zen, gogorra egin zitzaion.
-
Gaztelania ikasi zuen
Marlijn Van Ijzeren (1978) Amersfoort, Herbehereak
Lakuntza akademiara joan zen gaztelania ikastera. Euskara ikasten ez da saiatu ere egin, hitz batzuk soilik ikasi ditu. Bertako hizkuntza ikastea baino, berak dakiena ematea aberasgarriagoa dela dio Marlijnek. Seme-alabak euskara ikasten ari dira.
-
Alabengatik daki "Sorgina Pirulina" kantua
Alia Adhia (1982) Yakarta, Indonesia
Euskarari buruz dakiena alabei esker da: hitz batzuk eta "Sorgina Pirulina" kantua.
-
Baliteke euskara ikastea kanten bidez
Alia Adhia (1982) Yakarta, Indonesia
Etorkizun batean euskaraz hitz egingo duen ez du oso garbi ikusten. Oraingoz nahikoa dauka gaztelaniarekin eta agian nahi gabe ikasiko du kanturen bat, esanahia jakin gabe... baina nork daki!
-
Alabak ikastolara doaz
Alia Adhia (1982) Yakarta, Indonesia
Alabak Aitor ikastolara bidali dituzte, aita euskalduna izanda garrantzitsua iruditzen baitzaio haurrak bertara joatea; gainera, zentroa gustatzen zaie.
-
Euskarari buruz dakiena; hitz batzuk euskaraz
Nikos Politakos (1982) Atenas, Grezia
Euskarari buruz dakiena: antzinakoa dela eta desberdina. Harrigarria gertatu zitzaiona: alfabeto latindarra erabiltzea. EHUn, euskaraz hitz batzuk ikasi zituen. Hitz batzuk esaten ditu euskaraz. Euskara ikasteko liburu bat ere badu. Bere lagun greziar batek ondo hitz egiten du euskaraz.
-
Bertako hizkuntza jakiteak etxean bezala egoten lagundu
Ruta Grinyte (1986) Lituania, Lituania
Hizkuntza ikasten lehenago hasi behar zuela pentsatzen du; orain damu da. Dibertigarriagoa da, eta hobeto sentitzen zara bertako hizkuntza dakizunean, etxean bezala. Horregatik, orain euskara ikasten hasi da.
-
Laneko euskaldunek ez dute hitz egiten
Ruta Grinyte (1986) Lituania, Lituania
Euskaldun gutxi dago berarekin euskaraz egiten duena, baina, hitz batzuk esanez gero, jendea oso pozik jartzen da. Lanean baditu Euskal Herrikoak diren lankideak, baina ez dute hitz egiten.
-
Euskarazko hitzak buruz ikastea zaila
Ruta Grinyte (1986) Lituania, Lituania
Euskara ikastea oso zaila egiten ari zaio. Hitzak oso zailak dira buruz ikasteko, kalean oso gutxi entzuten baita.
-
Euskaldunei euskaraz hitz egitea laket
Salman Garip (1980) Kahraman Maraç, Turkia
Euskara hizkuntza oso zaharra dela daki, eta bertakoek oso gustuko dutela hitz egitea.
-
Euskararen berri bazuen lehenago ere
Aurel Ibo (1973) Korça, Albania
Bikotea ezagutu baino lehen jada ezagutzen zituen euskaldunak. Bazuen euskararen berri, eta hitz solte batzuk ikasi zituen.
-
Euskara nahi zuelako, euskaltegira
Aurel Ibo (1973) Korça, Albania
Euskaltegi batean ikasi zuen euskara; bertan ikasleen gehiengoa lanagarentik behartuta zegoen. Hori ez zen, ordea, bere kasua: ikasi nahi zuelako zegoen bertan.
-
Euskara, hizkuntza zaharra
Aurel Ibo (1973) Korça, Albania
Euskara oso hizkuntza zaharra dela eta, albanierak bezala, ingurukoekin zer ikusirik ez duela dio.
-
Euskarari buruz eta euskaraz dakiena
Tina Zigart (1985) Maribor, Eslovenia
Etorri aurretik ez zekien ia ezer euskarari buruz. Kalean entzun du. Hitz batzuk esaten ditu euskaraz.
-
Euskara hizkuntza indartsua da
Macebo Mavuso () Hego Afrika, Hego Afrika
Antzezlanean bi euskaldunek parte hartu dute. Euskara hizkuntza indartsua iruditzen zaio, baita adiskidetsua ere.
-
Euskarak integratzen lagundu dio
Bake Diatta (1972) Senegal, Senegal
Hasieran zaila egin zitzaion bertakoekin harremana izatea; hasteko hizkuntzagatik. Horri aurre egiteko euskara ikasten hasi zen, horrela jendearekin hitz egin zezakeen. Asko hobetzen ari da. Euskara ikasteak lagundu dio jendearekin erlazionatu ahal izateko. Eskolan baino gehiago ikasten ei da kalean.
-
Donostiara iristean, gaztelania eta euskara
Clara Martin (1978) Lyon, Frantzia
Donostiara etorri zenean, ez zuen ulermen arazorik izan. Hemengo gaztelania Bartzelonakoa baino ulergarriagoa iruditzen zaio. Ez zekien ezer euskarari buruz, eta oso desberdian iruditzen zaio; orain ari da ikasten.
-
Donostiara iristean, gaztelania eta euskara (frantsesez)
Clara Martin (1978) Lyon, Frantzia
Donostiara etorri zenean, ez zuen ulermen arazorik izan. Hemengo gaztelania Bartzelonakoa baino ulergarriagoa iruditzen zaio. Ez zekien ezer euskarari buruz, eta oso desberdina iruditzen zaio; orain ari da ikasten.
-
Euskara ikasteko asmoa zuen, etorri zenean
Omar Erten (1979) Mardin, Turkia, Kurdistan
Etortzean euskara ikasi behar zuela oso garbi zeukala dio, baina gaztelania ikasteko premia handiagoa zen lana lehenbailehen aurkitzeko.
-
Euskara ikasteko asmoa zuen, etorri zenean (kurdueraz)
Omar Erten (1979) Mardin, Turkia, Kurdistan
Omarrek kurdueraz hitz egingo du, Euskal Herrira etorri eta gaztelania ikasi beharraz.
-
Euskara, asturiera baino egoera hobean I
Alejandro Martinez (1982) Cangas del Narcea, Asturies
Ez zuen uste hona iristean hainbeste euskara hitz egiten zenik; bazekien hitz egiten zela, bere ikerkuntza alor horren inguruan baita, elebitasuna, baina biziki harritu zen egunerokotasunean zenbatek hitz egiten duten ikustean. Asturierarekin konparatuz, hemen zortea dugula dio.
-
Gaztelania euskara baino errazagoa
Laura Lizuma (1988) Mazsalaca, Letonia
Gaztelania nahiko erraza egin zitzaion ikasteko, euskararen eta letonieraren aldean.
-
Euskararen eta frisieraren egoerak
Durk Gorter (1952) Easterwâlde, Frisia
Euskararen eta frisieraren egoerak alderatzen ditu: hizkuntza hegemonikoen aurrean dugun jarrera.
-
Etorri baino lehen bazuen euskararen berri
Thomas Frederiksen (1978) Copenhague, Danimarka
Euskara ezagutzen zuen Donostiara iritsi baino lehen, eta bere "zailtasunaren" berri zuen.
-
Lilura sentitzen du euskaldunekiko
Caroline Suss (1971) Estrasburgo, Alsazia
Euskal Herriari eta euskarari buruz galdetzean, lilura sentitzen duela dio; euskaldunok ideiak oso argi ditugula ikusten du eta helburuak bete arte ez garela gelditzen.
-
Euskal kultura, antzinakoa
Dominique Janssen (1962) Tilburg, Herbehereak
Gustatzen zaio kultura desberdinak ezagutzea. Euskal kulturari buruz dakiena: antzinakoa dela. Euskarari buruz, berriz, zaila dela ikasteko.
-
Euskarari buruz dakiena
Lela Iosava (1983) Tbilisi, Georgia
Euskarari buruz dakiena esaten du: Europako zaharrena dela, ez dela indoeuroparra... eta badituela antzekotasun batzuk georgierarekin.
-
Euskaraz hitz bat ikasi du: "agur"
Marketa Kostalova (1996) Praga, Txekiar Errepublika
Euskarari buruz dakiena: hizkuntza zaila dela. "Agur" hitza ikasi du.
-
Euskara ezezaguna
Reda Bibito (1995) Maroko, Maroko
Ez zekien ezer euskarari buruz, hona etorri zenean.
-
Euskaldunei buruz dakiena
Henrik Osterberg (1965) Estokolmo, Suedia
Gutxi daki euskaldunei buruz. Erregina bat Donostiara etortzen zela oporretan, hori kontatu diote.
-
Euskarari buruz dakiena
Henrik Osterberg (1965) Estokolmo, Suedia
Euskarari buruz: gaztelania eta euskara antzekoak zirela uste zuen, eta orain jakin du ezetz. Suediera eta norvegiera oso antzekoak dira.
-
Euskara ikastea
Danitza Rosilla () Peru, Peru
Euskara ikastea zaila dela dio, baina garrantzitsuena saiatzea omen da.
-
Euskarari eta euskaldunei buruz dakiena
Jakub Zajac (1983) Eslovakia, Eslovakia
Euskarari buruz dakiena: ez dela indoeuroparra. Euskaldunei buruz dakiena.
-
"Hemen bizi nahi dut, eta euskara oso garrantzitsua da"
Diana Glebkute (1981) Vievis, Lituania
Euskara ikasteak integratzeko balio du. Beretzat euskara hizkuntza polita da, abestiak oso gustuko ditu.
-
Euskaraz eta euskarari buruz
Davide Gándara (1980) Salceda de Caselas, Galizia
Euskaraz hitz batzuk esaten ditu. Hizkuntza gutxituen alde dago. Euskara oso hizkuntza desberdina iruditzen zaio, ez datorrelako latinetik, eta, hain zaila denez ulertzeko, kalean kartelak gaztelaniaz ere egotea beharrezkoa ei da.
-
Euskarari buruz ezer gutxi
Ashish Dsouza (1982) Munbai, India
Euskarari buruz gutxi daki. "Pintxos" bakarrik.
-
Antzekotasunak Euskal Herriarekin
Petur í Gong (1973) Faroe uharteak, Faroe Uharteak
Euskarari buruz ez daki asko, baina beraiek ere herrialde txiki batekoak dira, eta interesa dute jakiteko. Danimarkatik bereiztea nahi dutenak ere badira Faroe uharteetan; beraz, antzeko egoeran daude.
-
"Etxean bezala sentitu naiz"
Eurig Salisbury (1983) Cardiff, Gales
Euskal Herriari buruz badakizki zenbait gauza, baina hona etorri denean ulertu du zein den hemengo egoera eta esentzia. Jendearekin hitz egin eta gero konturatu da aspektu askotan Galesekin antzekotasunak daudela.
-
Euskaldunen inguruan iritzi txarrik ez
Marie Toure (1976) Konakry, Gineako Errepublika
Ez du euskaldunekiko iritzi txarrik, baina egunero-egunero gauza asko ikasten ditu.
-
"Euskara hizkuntza zaila da"
Aleks Milovanovic (1972) Novi Sad, Serbia
Euskaraz hitz zenbait dakizki. Ikasten zaila den hizkuntza bat dela dio.
-
"Euskara oso hizkuntza polita da"
Nuria Puig (1978) Torroella de Montgrí, Katalunia
Euskara oso hizkuntza polita dela uste du; hobeto jakin nahiko luke. Euskaltegian egon da euskara ikasten bi urtez.
-
"Zaila da euskara"
Lucy Ferreira (1979) Salvador de Bahia, Brasil
Euskara hizkuntza ezberdina da beretzat, nahiko zaila iruditzen zaio.
-
"Espainiako topikoak bakarrik ezagutzen nituen"
Irina Tichtchenko (1971) Krasnodar, Errusia
Euskal Herria lehenago ez zuen ezagutzen, Espainiako topikoak bakarrik. Senarrak erakutsi zion.
-
Nolakoa iruditzen zaizu euskara?
Irina Tichtchenko (1971) Krasnodar, Errusia
Euskara ikastearen zailena hitz egiten ausartzea da.
-
Gaztelania euskara baino errazagoa
Anelia Todoroa (1984) Vraca, Bulgaria
Euskara oso zaila dela dio, gaztelania errazagoa egiten zaio.
-
"Nire alabek asko maite dute euskara"
Mohamed El Idrissi () Alhucemas, Maroko
Balore gehiago dauka euskarak bere alabentzat gaztelaniak baino.
-
"Euskara asko kostatzen zait"
Mohamed El Idrissi () Alhucemas, Maroko
Euskaldun askorekin egin du lan, baina euskara asko kostatzen zaio eta gaztelaniaz hitz egiten du beraiekin.
-
"euskaltegira joatea gustatzen zait"
Attila Csaki (1980) Nyiregyhaza, Hungaria
Esperientzia polita da beretzat euskaltegira joatea baina euskara oso zaila dela uste du.
-
Gaztelania eta euskara ikasten
Mia Rissanen (1963) Helsinki, Finlandia
Komunikazioa ez zen erraza hasieran. Ingelesez oso gutxik zekiten, eta uste zuena baino lehenago ikasi behar izan zituen hemengo hizkuntzak. Gaztelania Finlandian ikasi zuen urtebetez. Euskara ikasteko AEKn eman zuen izena. Euskara erabat desberdina zen, eta hutsetik hasi behar.
-
Euskara ulertu bai, baina hitz egin...
Michael Obach (1968) Melsungen, Alemania
Euskaraz ikasten ibili da, Zumaian eta Donostian. Ulertzen du, baina zaila gertatzen zaio hitz egitea. Semeak ederki daki euskaraz.
-
Euskarari buruz dakiena
Sara Agnetti (1984) Felino, Italia
Euskara beste hizkuntzen artean erabat desberdina dela dio, aintzinakoa dela... eta ikasteko oso zaila dela.
-
Euskara ikasten, euskaltegian
Sara Agnetti (1984) Felino, Italia
Euskaltegian dabil eta oso gustura. Hitzen ordena aldatu behar da euskaraz aritzeko baina, gauza guztietan bezala, ikasi egin behar da.
-
Euskara ikasteko prozesua
Truc Phuong Truong Thi (1973) Dalat, Vietnam
Etxean euskara pixka bat ikasi ondoren, iritsi eta bi urtera, euskaltegira joan zen (Irungo AEK). Aditzak oso zailak egiten zitzaizkion, vietnameraz oso desberdinak direlako. Gero lehenengo umea izan zuten. Poliki-poliki joan da ikasten.
-
Euskaraz gaztelaniaz baino hobeto
Truc Phuong Truong Thi (1973) Dalat, Vietnam
Gaztelania ikasten ari da, entzunez. Tailerrera datozen bezeroekin ikasten du. Ulertzen du baina hitz egin gutxi. Kalera doanean, euskaraz egiten du; euskaldunei laguntza eskatzen die ulertu ahal izateko.
-
Euskaldunak itxiak, hasieran
Truc Phuong Truong Thi (1973) Dalat, Vietnam
Euskaldunei buruzko iritzia. Hizkuntza jakitea beharrezkoa da ulertzeko... hasieran hemengo jendea itxi egiten da. Gaztelaniaz egiten diote askotan, euskaraz ez duela jakingo pentsatuta.
-
Euskalkiak ulertzeko arazoak
Truc Phuong Truong Thi (1973) Dalat, Vietnam
Euskalkiei buruz hitz egiten du: nafarrera eta bizkaiera ulertzeko zailtasunak. Iparraldean ere beste doinu batekin egiten dute euskaraz.
-
Euskara desberdina Gernikan
Sara Casado Mansilla (1981) Talavera de la Reina, Espainia
Iruñean euskara batura ohitu zen, baina Gernikan oso euskara desberdina topatu zuen, eta gehiago kostatu zitzaion.
-
Lagun euskaldunekin gaztelaniaz
Sara Casado Mansilla (1981) Talavera de la Reina, Espainia
Lagunek, euskaldunak badira ere, Sararekin gaztelaniaz hitz egiten dute gehienetan. Batuan egiteko ohiturarik ez dute.
-
Aisialdian gaztelaniaz
Sara Casado Mansilla (1981) Talavera de la Reina, Espainia
Orokorrean lagunekin gaztelaniaz egiteko ohitura du
-
Norekin egiten duzu euskaraz?
Sara Casado Mansilla (1981) Talavera de la Reina, Espainia
Ikaskideekin euskaraz egiten du beti, lankideekin ere bai, eta noizean behin, lagunekin.
-
Gazteen hizkuntza ohiturak
Sara Casado Mansilla (1981) Talavera de la Reina, Espainia
Gernikako eta Bilboko egoera desberdinak direla dio. Gernikan giro euskalduna dago eta gazteek euskaraz egiten dute; Bilbon, ordea, ez hainbeste.
-
Euskara indartzeko neurriak
Sara Casado Mansilla (1981) Talavera de la Reina, Espainia
Instituzioen aldetik euskarari babes eta garrantzi handiagoa eman behar zaiola uste du Sarak.
-
"Euskara paralizaturik dago, ez dago aurrerapenik"
Jordi Estivill i Castany (1985) Bartzelona, Katalunia
Euskara geroz eta gehiago menperatzen da, baina egunerokotasunean erabilera ez da hobetzen.
-
"Euskara barik turista moduan ibiliko nintzateke"
Davide Filgueiras Cabaleiro (1982) Coruña, Galizia
Gauza normala iruditu zitzaion euskara ikastea. Euskalduna izan nahi zuen, bertako jendea bezalaxe. Hemengo bizimoduan parte hartzeko euskara garrantzitsuena dela dio.
-
"Etorkinak ere euskaldunak gara"
Davide Filgueiras Cabaleiro (1982) Coruña, Galizia
Euskaraz dakiena da euskalduna, jatorria jatorri.
-
Musika izan zen Euskal Herriarekin lehen lotura
Davide Filgueiras Cabaleiro (1982) Coruña, Galizia
Negu Gorriak taldearekin hasi zen euskal musika entzuten.
-
Erdara nagusi aisialdian
Davide Filgueiras Cabaleiro (1982) Coruña, Galizia
Hizkuntza erabilera testuinguruaren arabera aldatzen dutela dio. Bertako jendeak gaztelaniaz hitz egiteko joera handia ei du, eta amorrarazi egiten du horrek.
-
"Ingelesa euskara baino askoz kaotikoagoa da"
Aritz Branton (1964) Malmesbury, Ingalaterra
Brantonen arabera, euskara hizkuntza digitala da, oso garatua, eta ingelesa, aldiz, analogikoa. Euskarak bere logika eta sistemak ditu; ingelesez ez dira hitz guztiak konfiguratzen, eta askoz kaotikoagoa da. Hala ere, bi hizkuntzak oso onak direla dio.
-
"Euskal Herria erakargarria da"
Aritz Branton (1964) Malmesbury, Ingalaterra
Euskal Herria erakargarria dela dio: paisaia, janaria, ohiturak eta hezkuntza. Hezkuntza bera erakargarria da, egiturengatik.
-
"Euskarak bluetootha dauka"
Aritz Branton (1964) Malmesbury, Ingalaterra
Euskara ikasteal bere denbora behar du. Hitz guztiak konfiguratu behar dira, eta ondoren nahi diren bezala ordenatu. Euskararen ñabardurak aipatzen ditu, indarra ematen dion faktore bat.
-
"Gu-tasuna", euskararen ezaugarria
Aritz Branton (1964) Malmesbury, Ingalaterra
Euskararen ikuspuntu garrantzitsu bat "gu-tasuna" da. Taldeak garrantzia handia dauka Euskal Herrian.
-
"Donostian bizi naiz eta euskaraz bizi naiz"
Aritz Branton (1964) Malmesbury, Ingalaterra
Euskara lagun guztiekin erabiltzen du; laguna zentzu zabalean harturik. Euskaraz bizi da, eta hori lortu daitekeela argi ikusten du.
-
Itzultzailea eta Booktegi proiektuko sortzaile
Aritz Branton (1964) Malmesbury, Ingalaterra
Itzultzaile moduan lanean aritzen da. Euskararen eta ingelesaren arteko desberdintasunetako bat sintaxia dela dio. Horrez gain, Booktegi proiektuko sortzaileetako bat da.
-
"Euskaltzalea naiz"
Aritz Branton (1964) Malmesbury, Ingalaterra
Euskaltzalea dela dio, euskara maite baitu. Euskal kulturaren oinarria euskara dela uste du, azken finean kultura guztien oinarria hizkuntzak direlako.
-
Donostiako hizkuntzak
Aritz Branton (1964) Malmesbury, Ingalaterra
Donostian ehun bat hizkuntza daudela dio, nahiz eta seguru ez jakin.
-
Euskarari buruz dakiena
Tiöma Fum Dökter (1993) Wilamowice, Polonia
Bere arreba orain dela 10 urte Donostiara etorri zen. Berak kontatu zion gaztelaniaz gain beste hizkuntza ofizial bat zegoela hemen, euskara. Horrek asko harritu zuen, eta, horregatik, hemengo egoerari buruz informatzen eta artikuluak irakurtzen hasi zen.
-
Euskara
Bartlomiej Wanot (1995) Laurahuta, Polonia
Euskaren doinua asko gustatzen zaio, baina zerbait euskaraz irakurtzen hasten denean ez du ezer ulertzen. Euskarari buruz zenbait artikulu irakurri ditu, eta asko interesatu zaizkio euskararen jatorriari buruzko teoriak.
-
Euskarari buruz dakiena
Eudes Calambas Tunubala (1984) Silvia, Cauca, Kolonbia
Euskarari buruz gutxi dakiela onartzen du, baina jatorri ezezaguna duela badaki eta indarberritzeko egiten diren ahaleginak goraipatzekoak direla uste du.
-
Euskara eredu bezala
Araceli Juarez Chavez (1988) San Juan Mixtepec, Oaxaca, Mexiko
Euskara zabaldua ikusten du, eta biztanleriaren %70ak baduela bere berri uste du. Erdedu bezala ikusten du, Mexikon ere hizkuntza gutxituak beren ofizialtasuna lortzeko.
-
Euskarari buruz dakiena
Carlos Esteban Callapa Flores (1986) Cochabamba, Bolivia
Carlos Estebanentzat euskara eredu da, hizkuntza suspertzeko egiten diren egitasmoen artean.
-
Euskarari buruz dakiena
Tuomo Salonen (1993) Joensuu, Finlandia
Euskara hizkuntza isolatua dela esaten du: ez dago beste hizkuntzarik euskararekin antza duenik. Bere egoera ez da ideala baina hizkuntza ofiziala izateak estatus bat ematen dio. Kareliera euskararen maila berdinera iristea espero du.
-
Euskara
Liam Crouse (1990) Wakefield, AEB
Gutxi daki Euskal Herriari buruz: euskaraz hitz egiten dela.
-
Bretainiako "korrika!"
Talwyn Baudu (1993) Brest, Bretainia, Frantzia
Bretainian hizkuntza sustatzeko helburuarekin ideia eta proiektuen bila aritu ziren. Halako batean, Euskal Herrian korrika egiten zela ikusi zuten, eta ideia polita iruditu zitzaien. Jada hamar edizio egin dira Bretainian.
-
Integraziorako garrantzitsua da euskaraz jakitea
Reiner Marrón Arnau (1977) La Habana, Kuba
Hitz batzuk euskaraz. Eibarko lagun taldearekin ez dauka euskaraz jarduteko aukerarik. Soraluzeko lagunekin zein lankideekin gehiago praktikatzen du. Integraziorako oso baliagarria deritzo euskara jakitea. Hizkuntza aberats eta baliotsua iruditzen zaio, bizirik mantendu beharrekoa.
-
Eibartik gehien harritu zuena, hizkuntza
Debora Carla Acosta (1987) Boca, Buenos Aires, Argentina
Eibarrera iritsi zenean, hizkuntzak erabat harritu zuen. Orain zertxobait ulertzen du.
-
"Lotsagarria da hemen bizi eta euskaraz ez hitz egitea"
Simone De Sousa (1972) Pernambuco, Recife, Brasil
Euskara ikasten ari da eta Hizkuntza Eskola Ofizialeko B1 maila dauka. Hitz egitea zaila egiten zaio eta bere buruarekin haserretu egiten da. Hala ere, ikasi beharra duela dio, lotsagarria iruditzen baitzaio hemen bizi eta euskara ez jakitea.
-
Euskara, hizkuntza ezezaguna
Emilio Malvaso () Calabria, Italia
Bere emaztea Calabrian Erasmus egiten zegoela ezagutu zuen. Ikasketak amaituta, hona etortzeko erabakia hartu zuten. Emiliok ia ez zekien ezer Euskal Herriari buruz. Lehen aldiz etorri zenean, harritu egiten zuen jendea "hizkuntza ezezagun batean" hitz egiten entzuteak.
-
Euskara ikasteko prozesua
Emilio Malvaso () Calabria, Italia
Emiliok hizkuntzak ikasteko erraztasuna duen arren, euskara zaila iruditzen zaio, ez baitu loturarik beste hizkuntzekin. Euskalkiek are zailagoa egiten dute.
-
Euskara ikastea
Quico Pugès Suárez (1981) Vic, Bartzelona, Katalunia
Euskara hizkuntza zaila dela esatea topiko bat iruditzen zaio. Baina egia da ez duela harremanik beste hizkuntzekin eta hutsetik ikasten hasi behar zarela. Batzuetan jendeak esan izan dio "ze grazia", euskara ikasten aritzea denbora-pasa irudituko balitzaie bezala. Quicorentzat ordea, munduaren beste ikuspegi bat ezagutzea da.
-
Euskararen garrantzia etorkina izanda edo ez
Khalila Lamkhanter Ouafa (1989) Fraita, Maroko
Anai-arreba nagusiek A ereduan ikasi zuten eta gainontzekoek D ereduan. Euskaraz jakitea abantaila bat dela uste du Khalilak. Euskararekiko duen ikuspegia azaltzen du.
-
Lau hizkuntza hitz egiten ditu
Joao Pedro Lima (2007) San Luis, Brasil
Portugesa, euskara, gaztelera eta ingelesa hitz egiten ditu. Gelan, marokoar bat eta hondurastar bat daude. Euskara, hizkuntza ezberdin bat dela uste du eta gustatzen zaio.
-
Zergatik euskara ikasi
Werner Lima Brito (1968) San Luis, Brasil
Hizkuntzak gustatzen zaizko eta Euskal Herrian bizi bada, euskara jakin behar duela juste du. Lanerako ere ateak zabalduko dizkio. Hizkuntza guztiak ikastea zaila da, baina praktikarekin errezagoa da. Bi urte darama euskaltegian. Laneko lagunek ere laguntzen diote.
-
Euskararen doinua ez zaio atsegin
Karolina Angelika Szczygielska (1998) Lubartów, Polonia
Nahiz eta bere hizkuntza poloniera dela sentitzen duen, bizi den herrialdeko hizkuntza ikasteko ideiaren aldeko ageri da. Euskararen doinua ez du gustuko `s´ eta `z´ gehiegi dituela iruditzen zaiolako. Gaztelania nagusitu da bere egunerokoan baina, aukera duenean, euskaraz hitz egitea hobesten du.
-
Euskara ikasteko beharrari buruz
Karolina Angelika Szczygielska (1998) Lubartów, Polonia
Euskararen egunean Ikastolak antolatzen zituen ekintzak ditu hizpide. Euskara sustatzeko ekimenak ez ditu beharrezko ikusten; bakoitzak nahi duen hizkuntza askatasun osoz aukeratu beharko lukeela deritzo. Hala ere, euskara ikastea garrantzizkoa dela iruditzen zaio.
-
Harro sentitzen da alabaren EGArekin
Michalina Szczygielska (1975) Lubartów, Polonia
Nahiz eta berak ez duen euskara ikasi, integraziorako elementu oso baliagarria iruditzen zaio. Harro sentitzen da alaba euskaraz hitz egiten entzuten duenean, eta are gehiago EGA duelako: meritu handia duela dio. Orotara, lau hizkuntza menperatzen ditu alabak.
-
Nahiz eta euskaraz ez jakin, ez du inguruan hitz egiteak gogaitzen
Michalina Szczygielska (1975) Lubartów, Polonia
Hasieratik izan zuen euskararekin harremana nahiz eta ez duen sekula ikasi. Anaiaren etxean euskaraz egiten zen eta izan dituen lan guztietan ere euskaraz egin izan da. Bere inguruan euskaraz hitz egiten dutenean ez zaio gaizki iruditzen, alderantziz. Oinarrizko hitz batzuk ikasi ditu.
-
Euskaraz ez jakiteagatik ez dute inoiz baztertu
Manuel Peña Fernandez (1939) Villanueva de las Peras, Espainia
Aizpurutxon bizi zirenean zituzten lagun guztiak euskaldunak ziren eta gehienak baserritarrak. Askotan barkamena eskatzen zioten euskaraz hitz egiten zutelako beraien artean, baina Manuelek esaten zien e zegoela ezer barkatzekorik eta haien hizkuntza euskara zela. Askotan ulertzen zien baina gero ez zekien nola erantzun.
-
Euskaraz hitz egiteak esklusibitatea ematen du
Pello Biain Peña (2002) Urretxu, Euskal Herria
Gainzuri ikastetxean egin zituen ikasketak, euskaraz. Euskaraz hitz egiteak esklusibitate bat ematen du. Umetako eta gaztetako lagunekin gazteleraz egiten du, nahiz eta denek eusakraz ikasi duten.
-
Euskarareriko sentimendua
Rosa Fernandez Fernandez (1961) Arnedillo, Errioxa, Espainia
Euskara bezala, katalana hitz egitea debekatua zegoen. Euskararekiko duen sentimenduaz hitz egiten du.
-
Gaur egun euskarari balio gehiago ematen zaio
Leonor Nogales García (1953) Valle de la Serena, Badajoz, Espainia
Euskara beti kontuan izan du, nahiz eta ez duen ikasteko pausua eman. Gaur egun euskarari balio gehiago ematen zaio eta gehiago erabiltzen da.
-
Euskara, babestu beharreko ondarea
Jokin Rodriguez Nogales (1982) Zumarraga, Euskal Herria
Garai batean, kanpotik zetorrena euskara eta Euskal Herriarentzat mehatxu moduan ikusten zen. Euskara ezker abertzalearekin lotzen zen. Gaur egun hori aldatu dela eta ikuspegi irekiagoa dagoela uste du. Amaren garaian gaztelera inposatua zegoen eta orduko euskaldunen mina ere hor zegoen. Jokinen ustez, euskara bertakook babestu beharreko ondarea da.
-
Seme-alabek euskara ikasi zuten
Celia Rubio Antolín (1940) Cobos de Cerrato, Palentzia, Espainia
Alaba udan Andoaingo baserri batera joaten zen euskara ikastera. Gero euskaltegira ere joaten zen, baita beste alabak ere. Berari eta senarrari oso ondo iruditzen zitzaien.
-
Euskara ulertzera iritsi da
Celia Rubio Antolín (1940) Cobos de Cerrato, Palentzia, Espainia
Juanita bizilagunari entzunez, euskara ulertzera iritsi zen. Anekdota bat. Hitz batzuk badakizki euskaraz. Suhiak eta alabak euskara desberdina egiten dutela konturatzen da, baita bizilagun izan zituenek ere.
-
Euskarak nolatan biziraun duen
Jon Maia Soria (1972) Urretxu, Euskal Herria
Euskarak biziraun du batzuetan borrokatzeagatik eta bestetan elkarbizitzen jakiteagatik. Garai bakoitzera egokitzen jakin du. Herriak mantendu du bizirik. Hala ere, etorkizunerako erabaki handiak hartu beharra dagoela uste du, pedagogiarekin eta legeekin.
-
Euskararen "basamortua"
Jon Maia Soria (1972) Urretxu, Euskal Herria
Euskararen ezagutza handituz joan da baina erabileran hutsune asko daude, "basamortu" bat dago aisialdian. Pedagogia handia egin behar dela uste du eta hizkuntza politiketan erabaki sendoak hartu.
-
Euskalduna sentitzen da
Sidi El Bouanani Ouafa (1990) Zumarraga, Euskal Herria
Euskararen kontsumoa. Euskalduna sentitzen da gehien bat eta marokoarra herentziagatik, baina identitate nahasia duela kontatzen du, hizkuntzarekin gertatzen zaion bezala.
-
Euskararen garrantzia integratzeko orduan
Sidi El Bouanani Ouafa (1990) Zumarraga, Euskal Herria
Euskaraz hitz egitea garrantzitsua da eta ikasteko aukerak daude, baina batzuek ez dute ikasi nahi eta horrek delitua duela uste du. Euskarak kulturalki gauza asko eman dizkio: musika, liburuak, zinea...
-
Euskaraz ahizpen artean Parisen
Suzanne Mireille Oyhanto (1927) ,
Euskaraz Parisen ahizparekin aritzen zen, haren senarrak gustuko ez bazuen ere.
-
Euskaraz ulertzen ez dutenekin frantsesez begirunez
Suzanne Mireille Oyhanto (1927) ,
Euskara ez zekitenekin bera frantsesez aritzen zen eta euskara ukatzen zuela leporatzen dioten, ez zuela ukatzen, prestuki jokatzen baizik “je ne renie pas, mais je suis polie”,
-
Zer da euskara zuretzat?
Arantxa Aizpurua Gaztelu (1942) Antton Arza Arin (1935) ,
Euskara zer den beraientzat. Gaztelania baino zaharragoa den hizkuntza bat galtzea ezinezkotzat jotzen dute.
-
Euskara, integraziorako tresna
Arantxa Aizpurua Gaztelu (1942) Antton Arza Arin (1935) ,
Espainiatik Gasteizera lanera joandakoen ilobek normalean euskaraz badakite. Ez duenak ikasten, berekoia delako da. Nazioartetik etorritakoek euskararekiko inplikazio gehiago dute.
-
Jende interesgarri asko ezagutu zuen gazte-gaztetatik
Daniel Landart Urruti (1946) ,
Kultur munduko erreferente bilakatu zen inprimeriatik hasita. Jende esanguratsu asko ezagutu zuen: Madariaga, Eneko Irigarai, Jakes Abeberry, Jean Louis Davant, Monzon... eta militantzian hasi zen gazte-gazterik.
-
Oso euskaldun sentitu da beti
Miguel Angel Lazpita Barrenetxea (1939) ,
Ohikoena Armeria Eskolatik, peritu-ikasketak egitera eta handik ingeniaritza egitea zen. Bartzelonan, bilbotarrei euskarazko klaseak ematen zizkien.
-
Euskararen zabalkundearen motorra falta da
Andres Alberdi Gorostiaga (1950) ,
Elgoibarren, euskara orain dela 50 urte baino egoera hobeagoan dagoen arren (udaletxean, banketxean...), euskararen erabilera ez dago normalizatua. Garai bateko Eusko Jaurlaritza eta alderdi politikoak, ideologia euskaldun baten alde egiten zuten eta euskararen zabalkundean lan handia egin zen. Gaur egun, ez.
-
Gaur egun euskarak ez du eremu zehatzik
Andres Alberdi Gorostiaga (1950) ,
Garai batean euskarak bere eremuak zituen (baserria, landa eremua...) eta gaztelaniak eremu horietan ez zuen lekurik. Gaur egun, euskarak ez du lekurik (telebistan, interneten, mugikorrean...).
-
Euskarak nolatan biziraun duen
Jon Maia Soria (1972) ,
Euskarak biziraun du batzuetan borrokatzeagatik eta bestetan elkarbizitzen jakiteagatik. Garai bakoitzera egokitzen jakin du. Herriak mantendu du bizirik. Hala ere, etorkizunerako erabaki handiak hartu beharra dagoela uste du, pedagogiarekin eta legeekin.
-
Euskararen "basamortua"
Jon Maia Soria (1972) ,
Euskararen ezagutza handituz joan da baina erabileran hutsune asko daude, "basamortu" bat dago aisialdian. Pedagogia handia egin behar dela uste du eta hizkuntza politiketan erabaki sendoak hartu.