Integrazioa

  • Thomas Courriel Ez da arrotza sentitzen, soilik gaztelaniarekin

    Thomas Pierre (1977) Paris, Frantzia

    Ez da arrotza sentitzen, antzeko ohiturak ditugulako eta euskara dakielako; agian gaztelaniaz egiten diotenean bai sentitzen da arrotza puntualki.

  • Syyada Faheem Australiako aniztasuna

    Syyada Faheem () India, India

    Syyada Australian bizi da. Bertan munduko leku askotako jendearekin erlazioa dauka; izan ere, Australiara jende asko joaten da, leku desberdin askotatik.

  • Janusz Borko Euskarak lagundu dio integratzen

    Janusz Borkowski (1984) Suwaki, Polonia

    Bikoteari esker ez zuen integratzeko arazorik izan. Euskarak ere lagundu dio integratzen, bereziki euskaldunekin.

  • Eugene Ukraina Ez da gutxietsia sentitu

    Eugene Zheleznyi (1991) Talne, Ukraina

    Etorkin bezala, ez da inoiz arrotza edo gutxietsia sentitu.

  • Edina Hungaria Familiaren laguntzarekin errazagoa da integrazioa

    Edina Eszter (1977) Hungaria, Hungaria

    Integrazio arazorik ez du izan, bikotekidearen familia oso jatorra delako.

  • Edina Hungaria Ez du uste euskaldunok hotzak garenik

    Edina Eszter (1977) Hungaria, Hungaria

    Ez du uste euskaldunok hotzak garenik, hungariarrekin alderatuta adibidez; han ez da kaleko bizitza egiten.

  • Alia Indonesia Jatorrak dira Donostian

    Alia Adhia (1982) Yakarta, Indonesia

    Donostiako jendea jatorra da, eta ez du integrazio edo arrazakeria kasurik pairatu. Bertakoa balitz bezala tratatu dute.

  • Ruta Lituania Ilehoria izateak arreta deitzen du neguan

    Ruta Grinyte (1986) Lituania, Lituania

    Hasieran bai nabaritu zuen jendeak ezberdin begiratzen ziola kanpotarra izateagatik: neguan, adibidez, ez daude hainbeste ilehori; udan, ordea, ez da inor fijatzen. Hala ere, ez du inoiz sentitu gaizki tratatu dutenik.

  • salman turkiera Sudur eta belarri euskaldunak

    Salman Garip (1980) Kahraman Maraç, Turkia

    Kanpotarra izateagatik ez da baztertua sentitu; gainera, dituen sudur eta belarriekin pixka bat euskalduna ematen duela dio. Askotan jendeak euskaraz egiten zion, nahastuta.

  • Bake Diatta Euskarak integratzen lagundu dio

    Bake Diatta (1972) Senegal, Senegal

    Hasieran zaila egin zitzaion bertakoekin harremana izatea; hasteko hizkuntzagatik. Horri aurre egiteko euskara ikasten hasi zen, horrela jendearekin hitz egin zezakeen. Asko hobetzen ari da. Euskara ikasteak lagundu dio jendearekin erlazionatu ahal izateko. Eskolan baino gehiago ikasten ei da kalean.

  • Bake Diatta Integrazio arazoak izatea ohikoa da

    Bake Diatta (1972) Senegal, Senegal

    Integrazio arazoak izateari normala deritzo: batzuk gaizki begiratuko zaituzte, beste batzuk jatorrak dira; halakoa da bizitza!

  • Bake Diatta Senegalen, denak senegaldar

    Bake Diatta (1972) Senegal, Senegal

    Etorkin maila ezberdinak daude: balantza batzuen alde eta besteen kontra dago (afrikarrak); ohituta dago. Senegalen ez da hori gertatzen kanpotarrekin.

  • Lizuma letoiera Euskal Herriko jendearekin harramentzen da

    Laura Lizuma (1988) Mazsalaca, Letonia

    Euskaldun batekin bizi da eta harreman gehiena bertako jendearekin dauka.

  • Lizuma letoiera Udaran atzerritar, neguan bertako

    Laura Lizuma (1988) Mazsalaca, Letonia

    Udaran atzerritar sentitu izan dela dio Laurak, ile horia denez jendeak ingelesz hitz egiten diolako. Baina, gainontzean integratzeko ez du arazorik izan.

  • Fadilu Arazoak eta aukerak izan ditu Euskal Herrian

    Fadilu Salifu (1997) Ghana, Ghana

    Arazo asko izan zituen Euskal Herrira etortzean: oso pozik zegoen baina gauzak ez ziren berak uste bezala atera. Euskal Herrian dena eman diotela aipatzen du: ikasteko aukera, lanerako aukera...

  • Marta Etiopia Ostalaritzan lanean

    Marta Abiy (1986) Etiopia, Etiopia

    Integrazioa erraza izan da Martarentzat. Ostalaritzan lan egiten du; lan gehiena udaran izaten dute.

  • Davide Filgueiras Cabaleiro Integraturik sentitzen al zara?

    Davide Filgueiras Cabaleiro (1982) Coruña, Galizia

    Hizkuntzari esker oso integraturik dagoela sentitzen du, edonora joan daitekeela.

  • Aritz Branton Integrazioa eta arrazakeria

    Aritz Branton (1964) Malmesbury, Ingalaterra

    Nahiz eta berak integratzeko arazorik ez izan, arrazakeria dagoela uste du, ez bakarrik hemen, baizik eta mundu osoan. Gainera, desberdintasunak egiten direla dio etorkinen jatorriaren arabera.

  • Leo Nogales Aizpurutxotik Zumarragara

    Leonor Nogales García (1953) Valle de la Serena, Badajoz, Espainia

    Valle de la Serenan jaio zen Leo, baina hango oroitzapen gutxi dauka. Gurasoak etorri ziren lehenengo eta 3 seme-alabak urtebetez aiton-amonekin egon ziren bizitzen. Azkoitiko Aizpurutxo auzora etorri ziren, bertan eskolara joan eta jaunartzea egin zuten. Ondoren Zumarragara aldatu zuten bizilekua. Lehenengo errentan egon ziren, lehengusu batzuekin etxea elkarbanatzen, eta geroago gurasoek etxe bat erosi zuten. Oso oroitzapen onak ditu.

  • Leo Nogales Bi munduren artean

    Leonor Nogales García (1953) Valle de la Serena, Badajoz, Espainia

    Gurasoek etxe egin berria utzi behar izan zuten Euskal Herrira etortzeko. Bueltatu zirenean gauzak falta ziren eta ez zegoen beraiek oroitzen zuten moduan. Ilusioa zapuztu zitzaiela dio Leok. Han zeudenean hona bueltatzeko gogoa sentitzen zuten.

  • Jokin Rodriguez "Kanpotarrak"

    Jokin Rodriguez Nogales (1982) Zumarraga, Euskal Herria

    Amak ez zuen euskalduna ez izateagatik bazterketarik bizi izan, baina Jokinek eta anaiek, eremu erabat euskaldunean bizi zirenez, nabaritu zuten. "Kanpotarrak" esaten zieten eta horrek min ematen zien. Gertatu izan zaio euskaraz ondo egiten duelako jendea harritzea.

  • Jokin Rodriguez Euskara, babestu beharreko ondarea

    Jokin Rodriguez Nogales (1982) Zumarraga, Euskal Herria

    Garai batean, kanpotik zetorrena euskara eta Euskal Herriarentzat mehatxu moduan ikusten zen. Euskara ezker abertzalearekin lotzen zen. Gaur egun hori aldatu dela eta ikuspegi irekiagoa dagoela uste du. Amaren garaian gaztelera inposatua zegoen eta orduko euskaldunen mina ere hor zegoen. Jokinen ustez, euskara bertakook babestu beharreko ondarea da.

  • Celia Rubio Zumarragan guztiz bertakotua

    Celia Rubio Antolín (1940) Cobos de Cerrato, Palentzia, Espainia

    70 urte doa hemen bizitzen eta hemengoa sentitzen da. Bere herrian etxea dauka eta udan joaten da.

  • Jon Maia Etorkinen "guettoak"

    Jon Maia Soria (1972) Urretxu, Euskal Herria

    Etxeberri auzoan gehienbat etorkinak bizi ziren. Ghetto modukoa zen, Francoren garaian eginiko etxeekin. Nola izendatzen zituzten: "Casa baratas", "Mundo mejor", "Manchurria", "Poblado", "Catanga"... Herrien kanpoaldean egoten ziren langile auzoak ziren. Integrazioa asko zailtzen zuen. Gainera diktadura garaia zen, euskal hizkuntza eta kultura zapalduak zeuden. Klasismo askoko garaia ere bazen. Asko txaboletan ere bizi ziren, bere aitona adibidez. Lurrari oso lotuta jendea zen. Askok ez zuten jasaten lantegietako esplotazio bortitza eta jatorrizko herrira bueltatzen ziren.

  • Jon Maia Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalean

    Jon Maia Soria (1972) Urretxu, Euskal Herria

    1997ko Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalean sartzea oso garrantzitsua izan zen Jonentzat. Bertan botatako azken agurrak, bere familiari izandako integrazioa eskertuz, oihartzuna izan zuen. Bertsoa kantatzen du. Momentu hori inflexio puntu bat izan zen. Etorkinen gaiarekin lotutako lanak, hitzaldiak... etorri ziren gero. "Riomundo" nobelan bere familiaren historia kontatzen du.

  • Jon Maia Euskara, integraziorako bidea

    Jon Maia Soria (1972) Urretxu, Euskal Herria

    Euskal Filologia ikasi zuen Gasteizen. Bere ibilbide guztia dago euskarari lotua. Euskarari dena zor diola sentitzen du. Integraziorako bidea dela pentsatzen du. Euskaldunok etorkinen harreran lehen lerroan egon beharko ginatekeela uste du. Integrazio politiketan euskara ez da oso kontutan hartzen.

  • Jon Maia Jonen hitzaldien harrena ona

    Jon Maia Soria (1972) Urretxu, Euskal Herria

    Ikastetxe edo elkarteetan hitzaldiak eman izan dituenean harrera beti oso hunkigarria eta esker onekoa izan da. Nahiz eta gehienek ez duten euskara ikasi, oso harro daude beraien bilobek ikasi dutelako.

  • Jon Maia Etorkinen "guettoak"

    Jon Maia Soria (1972) ,

    Etxeberri auzoan gehienbat etorkinak bizi ziren. Ghetto modukoa zen, Francoren garaian eginiko etxeekin. Nola izendatzen zituzten: "Casa baratas", "Mundo mejor", "Manchurria", "Poblado", "Catanga"... Herrien kanpoaldean egoten ziren langile auzoak ziren. Integrazioa asko zailtzen zuen. Gainera diktadura garaia zen, euskal hizkuntza eta kultura zapalduak zeuden. Klasismo askoko garaia ere bazen. Asko txaboletan ere bizi ziren, bere aitona adibidez. Lurrari oso lotuta jendea zen. Askok ez zuten jasaten lantegietako esplotazio bortitza eta jatorrizko herrira bueltatzen ziren.

  • Jon Maia Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalean

    Jon Maia Soria (1972) ,

    1997ko Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalean sartzea oso garrantzitsua izan zen Jonentzat. Bertan botatako azken agurrak, bere familiari izandako integrazioa eskertuz, oihartzuna izan zuen. Bertsoa kantatzen du. Momentu hori inflexio puntu bat izan zen. Etorkinen gaiarekin lotutako lanak, hitzaldiak... etorri ziren gero. "Riomundo" nobelan bere familiaren historia kontatzen du.

  • Jon Maia Euskara, integraziorako bidea

    Jon Maia Soria (1972) ,

    Euskal Filologia ikasi zuen Gasteizen. Bere ibilbide guztia dago euskarari lotua. Euskarari dena zor diola sentitzen du. Integraziorako bidea dela pentsatzen du. Euskaldunok etorkinen harreran lehen lerroan egon beharko ginatekeela uste du. Integrazio politiketan euskara ez da oso kontutan hartzen.

  • Jon Maia Jonen hitzaldien harrera ona

    Jon Maia Soria (1972) ,

    Ikastetxe edo elkarteetan hitzaldiak eman izan dituenean harrera beti oso hunkigarria eta esker onekoa izan da. Nahiz eta gehienek ez duten euskara ikasi, oso harro daude beraien bilobek ikasi dutelako.

Gipuzkoako aldundia Eusko Jaularitza