- Eleaniztasuna
- Ama hizkuntza
- Hizkuntza ikasketa
- Eleaniztasunaren esperientzia pertsonala
- Euskarari buruzko iritziak
- Hiztegia 101L
- Abestiak
- Hitz batzuk euskaraz
- Kultur aniztasuna
- Aurkezpen pertsonalak
- Kultur aniztasunaz esperientzia pertsonala
- Jatorrizko herrialdea
- Bizikidetza proiektuak
- Turismoa (101L)
- Migrazioak
- Zergatik aldatu bizitokiz
- Lehenengo hilabeteetako esperientzia
- Zer falta jatorriko bizitokitik?
- Zer gustatu Euskal Herritik?
- Integrazioa
- Etorkinen bizitza baldintzak
- Integraziorako bideak eta arazoak
- Euskara, integrazio hizkuntza
- Arrazakeria
- Bizitzako ametsak eta erronkak
Zer gustatu Euskal Herritik?
-
Tabernaz taberna joateko ohiturari buruz
Jie Shen (1983) Suzhou, Txina
Txinatik hona etortzean gehien harritu zuena: tabernaz taberna joateko hemen dugun ohitura; berari nekagarria egiten zaio.
-
Arroza eta dilistak yogurtarekin
Fariba Sheikhan Uriarte (1988) Gernika, Euskal Herria
Irango ohituretatik soilik gastronomikoa gorde dute. Hango bizitza lasaiagoa dela dio, egunerokotasunean familia gehiago elkartzen dela.
-
Hemengo ohituren inguruan uste duena
Zhanpeng Ling (1990) Hong Kong, Txina
Hemengo kultura ikusterakoan, norbanakoa bi munduren artean dabilela nabari du. Globalizazioak eragina ere baduela uste du, jadanik zein zaren ere ez dakizula pentsatzera eraman arte.
-
Hemengo kultura era hotzagoan ikusten du
Zhanpeng Ling (1990) Hong Kong, Txina
Kultura adimenetik ikusten du, eta bertakoek pasioarekin ikusten dutela iruditzen zaio.
-
Bizitza soziala alde batera utzi du
Zishan Tariq (1993) Pakistan, Pakistan
Euskal Herrian bizitzea gustatzen zitzaion lehen: kalean ibiltzea, jendearekin hitz egitea... baina orain lehengo bizimodu hori alde batera utzia dauka. Ez da baztertuta sentitu, baina bere baitara bilduta bizi da orain.
-
Gazteagoa zenean, kirolzalea
Wednesday Silva Lopez (1976) Bissau, Ginea Bissau
Ez dela gaztea dio, bere herrian zaharra dela. Kirol asko egiten zuen gaztetan. Saskibaloia, beisbola, futbola... egiten zituen Kuban. Oñatiko herri txapelketan ibili da, baina ordezko gisa. Mendia eta korrika egitea.
-
Poteoari buruz
Wednesday Silva Lopez (1976) Bissau, Ginea Bissau
Poteoari buruz hitz egiten du. Badu ohitura tabernaz taberna ibiltzeko, lagunekin.
-
Zinema, irakurtzea eta idaztea
Wednesday Silva Lopez (1976) Bissau, Ginea Bissau
Pelikulak ikustea gustatzen zaio baina zinema aretora joatea ez, jende asko egoten delako. Irakurtzea eta idaztea ere gustatzen zaizkio. Gaztelaniaz pentsatzen du eta gero itzuli.
-
Oñatin, dantza egiteko aukera gutxi
Wednesday Silva Lopez (1976) Bissau, Ginea Bissau
Kuban bizi zenean ez zen oso parrandazalea; berandu hasi zen ateratzen. Dantza egiten nola ikasi zuen kontatzen du. Oñatin aukera gutxi dauzka saltsa dantzatzeko.
-
"Udaberriko biribilkia"
Ding Chen Yin (1995) Arrasate, Euskal Herria
"Udaberriko biribilkia" ez da frijituta jaten Txinan.
-
Hemengo erara ohituta
Ding Chen Yin (1995) Arrasate, Euskal Herria
Txinako janaria ematen du faltan hemen. Urteberri txinatarra ez dute ospatzen baina bazkari berezi bat egiten dute. Bestela, hemengo erara bizi dira erabat.
-
Hemengo bizimodua nahiago
Ding Chen Yin (1995) Arrasate, Euskal Herria
Hemengo bizimodua nahiago du Txinakoa baino. Hemen ditu lagunak. Toki askotako jendea ezagutzen du: euskaldunez gain, marokoarrak, ekuadortarrak...
-
Belaunaldi berriak irekiagoak
Ding Chen Yin (1995) Arrasate, Euskal Herria
Adineko txinatarrak asko egoten dira etxean (horregatik esaten da ez direla integratzen), baina bere adineko gazteak irekiagoak dira.
-
Txinan itxiagoak?
Ding Chen Yin (1995) Arrasate, Euskal Herria
Txinako eta hemengo ohiturak alderatzen ditu. Han karaokea egiten dute lagunartean. Txinan itxiagoak direla uste du. Hala ere, Txina asko aldatu da azken urteetan, modernizatu.
-
Orokorrean dena gustatzen zaio Euskal Herritik
Cilla Ulrika Pihlström (1962) Finlandia, Finlandia
Kaleko bizitza, bizitza soziala, jendea, ohiturak, janaria... gustatzen zaizkio Euskal Herritik.
-
Euskal Herria asko gustatzen zaio
Elisabeth Wassa Isimba (1978) Kinshasa, Kongo
Euskal Herritik dena gustatzen zaio: hemen daukan bizitza, janaria, jendea nola bizi den... Asko ikasi du etorri zenetik, eta ikasten jarraitu nahi du.
-
India eta Euskal Herria
Syyada Faheem () India, India
Donostia asko gustatzen zaio, oso polita eta garbia dela esaten du. Indiaren eta Euskal Herriaren artean desberdintasun asko daude.
-
Umeak hezteko modua gustatzen zaio
Lidia Kuznetsova (1981) Errusia, Errusia
Orokorrean dena gustatzen zaio Euskal Herrian: bizimodua, jendearen izaera, umeen hezkuntza... Errusian oso desberdina zen, bere garaian: askatasun gutxiago zuten.
-
Hona etorri izana opari bat da
Lidia Kuznetsova (1981) Errusia, Errusia
Integratzea ez zen erraza izan, baina esperientzia polita izan da, opari bat. Ez du damurik.
-
Euskal Herritik gehien gustatzen zaiona
André Laurence Gomis (1963) Senegal, Senegal
Euskal Herrian, herriarekiko dugun harrotasuna gustatzen zaio batez ere.
-
Euskal Herrian gutxien gustatzen zaiona
André Laurence Gomis (1963) Senegal, Senegal
Gutxien gustatzen zaiona gizonezkoen zintzotasun falta dela dio; emakumeak zorrotzagoak, argiagoak, direla iruditzen zaio. Errazagoa da emakumeekin hitz egitea oro har, bere ustez.
-
Dendak eguerdian ixtea arraro
Etsuko Oku (1956) Chiba, Japonia
Hemengo lehen hilabeteak nolakoak izan ziren kontatzen digu: denden ordutegiak eta jateko ordutegiak oso arraroak egiten zitzaizkion.
-
Japoniarren eta euskaldunen arteko antzekotasunak
Etsuko Oku (1956) Chiba, Japonia
Euskaldunekin duen harremana ona da. Antzekotasun asko ikusten ditu Japoniaren eta Euskal Herriaren artean. Donostian arrain asko jaten da, eta akaso, jateko moduarengatik edo, bertako emakumeak luze bizi direla dio; hasiera batean lotsatiak bagara ere, behin irekita oso jatorrak garela, eta japoniarrek ere horrela jokatzen dutela.
-
Donostia osasuntsua da
Etsuko Oku (1956) Chiba, Japonia
Donostiatik gustatzen zaiona bizitzeko erritmoa da, baita aire osasuntsua eta paisaia ere.
-
Janaria, onegia
Etsuko Oku (1956) Chiba, Japonia
Hezetasun handiegia, janari on gehiegi... horiexek dira bertatik gustuko ez dituen gauzak. Janaria, asko jateak gizendu egiten duelako.
-
Aldaketa Irlandatik Euskal Herrira
Barry Manley (1961) Cork, Irlanda
Irlandaren eta Euskal Herriaren arteko diferentziak esaten ditu, umorez. Ez zekien asko euskaldunei buruz, etorri zenean. Gatazka politikoaren berri bazuen. Euskara ikastea izan zen bere ekarpena.
-
Zer gustatzen zaizu Euskal Herritik?
Davide Filgueiras Cabaleiro (1982) Coruña, Galizia
Gehien gustatzen zaizkion Euskal Herriko gauzak, euskara, kultura eta hemengo ohiturak. Esaterako, kalea oso garrantzitsua da euskaldunentzat, eta Davide oso kalezalea da. Bestetik, paisaia ere asko gustatzen zaio. Gustatzen ez zaionaren artean, euskararekiko konpomiso falta edo atxikimendu falta aipatzen ditu.
-
Zer gustatu Euskal Herritik? Zer ez?
Helen Groome (1958) Erresuma Batua, Ingalaterra
Heleni ez zaio gustatzen Gobernuak egingo duela esaten duenaren eta egiten duenaren arteko aldea, euren hitza ez betetzea. Bestetik, gauza asko dira gustatzen zaizkionak, batik bat, paisaia, ingurumena., eta jendearen elkartasuna.
-
Bizitza sozial aktiboa Euskal Herrian I
Janusz Borkowski (1984) Suwaki, Polonia
Poloniatik Euskal Herrira, aldaketarik handiena bizitza sozialean nabaritu du. Polonian plan gehienak etxean egiten dira. Euskal Herrian, berriz, kalean-eta plan asko. Euskal Herrian bizitza oso aktiboa da.
-
Mongolia oso eguzkitsua
Naran-Erdene Tumur-Urgudul () Ulan Bator, Mongolia
Mongolia oso eguzkitsua da eta Espainia ere hala zela esan zioten, baina Euskal Herrian euri asko egiten du.
-
Pintxoak gustatzen zaizkio
Sara El Houssiny (1986) El Cairo, Egipto
Zer gustatzen zaion Donostiatik: natura, jendea, pintxoak... Euria da gutxien gustatzen zaiona.
-
Donostiatik gustatzen zaiona
Anneli Kurg (1979) Estonia, Estonia
Donostiatik hondartza, jendea, natura, janaria... gustatzen zaizkio. Ez dago gustatzen ez zaion ezer... hemengo hizkuntzak ez ulertzea ez zaio gustatzen, baina horrek esan nahi du ikasi beharra daukala.
-
Etorkizunari begira, Euskal Herrian hobeto
Radi Stoyanova (1999) Bulgaria, Bulgaria
Euskal Herritik gehien gustatzen zaiona etorkizunari begira izan ditzaken aukerak dira.
-
Gutxien gustatzen zaiona: eguraldia
Radi Stoyanova (1999) Bulgaria, Bulgaria
Eguraldia da gutxien gustatzen zaiona Euskal Herritik.
-
Seul eta Donostia konparatzen
Eunhye Kim (1973) Seul, Hego Korea
Seul eta Donostia alderatzen ditu. Seul hiria 24 orduz dago piztuta, eta posible da edozein ordutan jatea, erostea... Donostian ez. Hemen gurasoak seme-alabekin asko daude eta asko jolasten dute kalean; Seulen ez.
-
Donostia ez oso irekita mundura
Eunhye Kim (1973) Seul, Hego Korea
Donostia gustatzen zaio, ondarea zaintzen duelako, baina ez du oso irekia ikusten kanpoko kulturei begira.
-
Korean lan eta lan, pentsatu gabe
Eunhye Kim (1973) Seul, Hego Korea
Euskal Herritik zer gustatzen zaion galdetuta, presarik gabe bizitzea erantzun du. Zer nahi dugun eta zer gustatzen zaigun pentsatzen ei dugu. Korean, berriz, beti lanean dabiltza, pentsatu gabe eta aisialdi gabe.
-
Erevango unibertsitatean, euskal kultura ikasten
Vahe Papyan (1993) Armadir, Armenia
Bere gurasoek Euskal Herriaren ezagutza nola izan zuten bada? Euren helmuga Espainia zen, baina ondo begiratu zuten lehenik zer egoera zeuden bertan, eta antzekotasunak ikusirik Euskal Herria aukeratu zuten. Gaur egun informazio gehiago dago Armenian, eta Erevaneko unibertsitatean euskal kultura eta hizkuntzaren inguruko ikasketak badira.
-
Donostia hiri handia iruditu zitzaion
Vahe Papyan (1993) Armadir, Armenia
Lehen hilabeteetan ikusi zituen ezberdintasunak ez zitzaizkion oso handiak iruditu; eskolan gaztelania azkar ikasi zuen laguntza klaseekin. Hori bai, bera herri batetik zetorrenez, Donostia oso hiri handia iruditu zitzaion.
-
Gustura bizi da hemen
Vahe Papyan (1993) Armadir, Armenia
Politika da hemen gustatzen ez zaiona. Bestela, oso gustura dago.
-
Kaleko bizitza Ukrainan ezberdina
Eugene Zheleznyi (1991) Talne, Ukraina
Ukraina eta Euskal Herriko ezberdintasun handietako bat kaleko bizitza da; han ez dago ohitura kalean geratzeko edo poteatzeko, jendeak nahiago du etxeetan geratu; hori izan da gehien harritu duena.
-
Bertako sagardoa naturalagoa da
Eugene Zheleznyi (1991) Talne, Ukraina
Hemendik zer ez duen gustuko galdetuta, ez daki zer erantzun. Sagardoa asko gustatzen zaiola deskubritu du, eta Hernani inguruetan dauden baserri askok sagardoa egiten dutenez, pozik dago.
-
Kalean bizitza soziala egitea atsegin du
Edina Eszter (1977) Hungaria, Hungaria
Hondartza eta itsasoa ditu Donostiatik gustuko. Eta kaleko bizitza, jendea kalean bizi dela.
-
Elurra du faltan
Edina Eszter (1977) Hungaria, Hungaria
Bere hizkuntzan bezain ondo ezin komunikatu ahal izatea eta euria ez ditu gustuko, Hungaria herrialde oso lehorra baita. Elurra ere faltan ematen du.
-
Donostia hiri txikia, New Yorkekin alderatuta
Marlijn Van Ijzeren (1978) Amersfoort, Herbehereak
8 urte daramatza Donostian bizitzen. New Yorkekin alderatuz, hiri txikiagoa izanik, eskaintza gutxiago daudela azaltzen du Marlijnek. Identitate propioa duen hiria dela dio Donostia.
-
Hizkuntza eta ordutegia desberdinak Herbeheretan eta Euskal Herrian
Marlijn Van Ijzeren (1978) Amersfoort, Herbehereak
Nederlanderaz hitz egitearen falta igartzen du. Herbeheretako ordutegia eta Euskal Herrikoa ez dira berdinak, ohiturak aldatzen dira. Jatorrizko lurraldean, jendearekin kontaktu gehiago duela nabaritzen du.
-
Donostian oso ondo jaten da
Marlijn Van Ijzeren (1978) Amersfoort, Herbehereak
Etxetik kanpo jatorduak egitea gustatzen zaio Euskal Herrian, erosoa dela dio. Pintxoak asko gustatzen zaizkio.
-
Euskal Herria polita da
Marlijn Van Ijzeren (1978) Amersfoort, Herbehereak
Herbeheretako herriak bai, baina paisaia ez du faltan ematen. Donostiako pasaia polita dela dio.
-
Kafetegi gutxiegi lehen, Donostian
Marlijn Van Ijzeren (1978) Amersfoort, Herbehereak
Euskal Herrira etorri zenean, ez zeuden kafetegi asko. Orain, gehiago daude. Asko gustatzen zaio Marlijni.
-
Jatordu desbedinak Herbeheretan eta Euskal Herrian
Marlijn Van Ijzeren (1978) Amersfoort, Herbehereak
Euskal Herrian Herbeheretan baino garrantzia gehiago ematen zaie jatorduei.
-
Hiri erosoa da Donostia
Alia Adhia (1982) Yakarta, Indonesia
Donostia oso erosoa eta polita iruditzen zaio, hiri guztian zehar ibili daitekeelako: umeekin bizitzeko da batez ere ona.
-
Kontxako ilunabarrak gustuko
Alia Adhia (1982) Yakarta, Indonesia
Donostiatik gustatzen zaiona: pintxoak, mostoa, "Mejillonera" taberna, patata minak, txipiroiak, mendia, hondartza, Kontxako pasealekutik ikusten diren ilunabarrak...
-
Ipar haizea oso hotza da berarentzat
Alia Adhia (1982) Yakarta, Indonesia
Hemengo euria eta haize bortitza ez ditu atsegin: aterkiekin ezinezkoa da.
-
Pintxoak eta natura gustuko
Nikos Politakos (1982) Atenas, Grezia
Euskal Herriko gastronomia eta natura gustatzen zaizkio. Hasieran kosta egin zitzaion janarira ohitzea, baina orain pintxoak gustatzen zaizkio. Hondarribia gustuko du. Bidaiatzea erraza da: Frantziara, Espainiara, Portugalera...
-
Eguraldia da gutxien gustatzen zaiona
Nikos Politakos (1982) Atenas, Grezia
Eguraldiaz aparte, ez dago gustatzen ez zaion ezer. Jendearen izaerara ere ohitu da. Lagun batek esaten dio euskaldunak betirako lagunak direla. Iraila da garai ona Donostiara etortzeko. Etorri zenean, uztailean euro asko egin zuen.
-
Beroagoa espero zuen Donostia
Ruta Grinyte (1986) Lituania, Lituania
Bere lantokia espresa internazionala izanda, denek ingelesez egiten zuten, beraz, lehen hilabetetan komunikatzeko hizkuntza ingelesa zuen. Bankura, erosketak egitera etab. joan behar zuenean arazoak zituen, baina jendeak asko laguntzen zion; gaztelaniaren falta ez zuen somatzen, moldatzen zen. Behin bertako gizartearekin gehiago integratu nahi izan duenean hasi da gaztelania ikasten. Gainera, uste zuen Espainara zetorrela eta beroa egingo zuela, baina iritsi zenean elurra egiten hasi zen.
-
Neguan Lituanian gutxi ateratzen dira etxetik
Ruta Grinyte (1986) Lituania, Lituania
Bizitza gehiago egiten da hemen kalean, Lituanian baino. Han jendeak oso gaztetatik osatzen du familia. Umeak ere oso berandu arte ibiltzen dira kalean hemen. Iruditzen zaio jendeak gehiago gozatzen duela bizitzaz hemen Lituanian baino; gainera, han hotz handiagoa egiten du.
-
Jendea oso kirolaria da hemen
Ruta Grinyte (1986) Lituania, Lituania
Hondartza, mendia... natura izugarria iruditzen zaio hemen. Jendea oso kirolaria da.
-
Ozenegi hitz egiten du jendeak
Ruta Grinyte (1986) Lituania, Lituania
Jendeak oso ozen hitz egiten duela iruditzen zaio, eta hori ez du atsegin. Goizetan erdi lo autobusean, eta jendea jada ozenki dabil berriketan. Baina ohitu da horretara ere. Euria eta hotza ere ez ditu gustuko.
-
Donostiatik gustatzen zaiona
Yiwen Wang (1981) Kaohsiung, Taiwan
Donostia oso erosoa iruditzen zaio bizitzeko, eta gastronomia ere atsegin du. Eta oso jende jatorra ezagutu du.
-
Donostiatik dena gustatzen zaio
Yiwen Wang (1981) Kaohsiung, Taiwan
Dena gustatzen zaio Donostiatik. Lehen dendak ixtea eta siesta ordua harrigarria egiten zitzaizkion, baina ondo iruditzen zaio jendeak atseden hartzea.
-
'Kuadrila' batean sartzea, zaila omen
Salman Garip (1980) Kahraman Maraç, Turkia
Euskaldunekin ez du arazorik; badaki 'kuadrila' batean sartzea oso zaila dela, baina jatorrak direladio.
-
Txuletazalea
Salman Garip (1980) Kahraman Maraç, Turkia
Donostiatik hondartza, gastronomia, sagardotegiak eta txuleta gustatzen zaizkio.
-
Eguzki gehiagorekin hobe
Salman Garip (1980) Kahraman Maraç, Turkia
Ez zaio eguraldia gustatzen, Londonekin konparatuz gero apurtxo bat hobea bada ere.
-
Donostia txikia, polita, lasaia eta garbia
Aurel Ibo (1973) Korça, Albania
Donostia txikia, polita, lasaia eta garbia delako du gustukoa.
-
Donostiak ez du alde txarrik
Aurel Ibo (1973) Korça, Albania
Donostiatik zer ez zaion gustatzen galdetuta, ez dakiela dio, ez duela inoiz horretan pentsatu, baina gustatzen ez zaion ezer ez dagoela.
-
Donostiatik zer gustatzen zaion
Tina Zigart (1985) Maribor, Eslovenia
Donostiatik zer gustatzen zaion: hondartza, eguzkia, natura, animaliak, janria, jendea, ohiturak, pintxoak...
-
Gustatzen ez zaiona
Tina Zigart (1985) Maribor, Eslovenia
Gustatzen ez zaiona: amatasun baja lau hilabete bakarrik izatea, eskola pribatuak egotea... Esloveniarekin alderatzen du. Jendeak ez du norbanakoen espazioa errespetatzen kalean.
-
Dena gustatzen zaio hemendik
Andreea Denisov (1990) Bucarest, Errumania
Dena gustatzen zaio hemen. Pertsona batzuk badira oso gustuko ez dituenak, baina hori edozien lekutan gerta daiteke.
-
Euskal Herrian lehen aldiz
Macebo Mavuso () Hego Afrika, Hego Afrika
Euskal Herrian lehen aldia du. Europan egona da lehenago, ordea. Asko gustatzen zaio Euskal Herria. Antzezlanak bukatu ondoren, Donejakue bidea egiteko asmoa du, eta inguruak gehiago ikusi eta ezagutuko dituela dio.
-
Gustura bizi da hemen
Jorge Naur Mango Barai (1980) Ginea Bissau, Ginea Bissau
Euskal Herritik gustatzen zaiona: jendea jatorra da, eta gustura dago.
-
Neguko hotzarekin, izoztuta
Jorge Naur Mango Barai (1980) Ginea Bissau, Ginea Bissau
Ia dena gustatzen zaio Euskal Herritik. Neguan eskuak izozten zaizkio. Hasieran ez zitzaizkion jaki batzuk gustatzen (txanpiñoiak). Patata tortilla egiten du.
-
Familiarekin eta lagunekin dituen planak atsegin ditu
Bake Diatta (1972) Senegal, Senegal
Hotza ez du gustuko. Familiarekin egotea, mendira joatea, bazkaria prestatzea, lagunekin egotea... dira atsegin dituen gauzak.
-
Hotzik ez, mesedez
Bake Diatta (1972) Senegal, Senegal
Uda eta udaberria gustatzen zaizkio, baina hotza bestela batere ez.
-
Kaleko giroa atsegin du
Clara Martin (1978) Lyon, Frantzia
Hemengo janaria ere gustatzen zaio... Baina kaleko giroa atsegin du gehien, kaleetako bizitasuna.
-
Euria ez zaio gustatzen
Clara Martin (1978) Lyon, Frantzia
Euria ez zaio gustatzen, eta Donostia txikiegia iruditzen zaio, hiri handizalea delako bera.
-
Bizitzera Donostiara joateko asmotan
Omar Erten (1979) Mardin, Turkia, Kurdistan
Zizurkilen bizi da bere bikotearekin, baina Donostiara joateko asmoa dute. Aukera asko eskaintzen dituelako atsegin du Donostia: mendia, leku askotako jendea ikusteko aukera eta itsasoa, besteak beste.
-
Euskal Herritik gustatzen ez zaion gauza bakarra
Omar Erten (1979) Mardin, Turkia, Kurdistan
Omarri Donostiatik eta oro har Euskal Herritik gustatzen ez zaiona kaleetan txakur-kakak topatzea da.
-
Iparraldeko estiloa hemen eta Asturian
Alejandro Martinez (1982) Cangas del Narcea, Asturies
Donostiako jendea gustuko du, borrokalaria eta prestua dela dio; bizitza estiloa asturiarraren oso antzekoa da, eta hori ere gustatzen zaio.
-
Ez dakigu sagardoa zerbitzatzen
Alejandro Martinez (1982) Cangas del Narcea, Asturies
Nahiago du Asturiasko sagardoa bertakoa baino; gainera, oso gaizki zerbitzatzen ei dugu hemen sagardoa.
-
Gustatzen zaiona eta ez zaiona gustatzen
Tarana Karimova (1977) Culfa, Azerbaijan
Hemendik gustatzen ez zaiona euria da. Gustatzen zaiona: askatasun gehiago duela norbanakoak, bere bizitza nahi duen erara egiteko. Azerbaijanen presio handiagoa dago.
-
Donostia: garestia eta turistentzat pentsatutako hiria
Miki Lamedica (1986) Assisi, Italia
Mikiren ustez, Donostia oso hiri polita den arren, ez dago herritarrentzat pentsatua, tusitentzat egokituak daudela dio gauza asko. Gainera, bizitzeko oso garestia dela aipatzen du. Donostiako giroa eta jendea asko gustatzen zaio.
-
Zer gustatu hemendik eta zer Alemaniatik?
Petra Elser (1953) Frankfurt, Alemania
Gustura dago hemen. Jendea aktiboa da, kultur eskaintza handia dago... Politikoki gatazka handia izan da, eta elkarbizitza berreraiki egin behar da. Alemaniara doanean ere gustura egoten da han; alemanen hausnarketarako zaletasuna gustatzen zaio.
-
Zer ez zaion gustatzen
Petra Elser (1953) Frankfurt, Alemania
Gustatzen ez zaiona: asko jaten dela. Dena janariaren bueltan antolatzen da, eta batzuetan beste jarduera batzuk egitea ere nahiko luke.
-
Hiri irekia da Donostia
Laura Lizuma (1988) Mazsalaca, Letonia
Donostiatik gehien gustatzen zaiona, hiri irekia izatearena da. Proiektu asko egin daitezke bertan eta oso ondo funtzionatzen duen hiria da. Mendia eta itsasoa ere gustatzen zaizkio Donostiatik.
-
Kanpora joateko beharrik ez euskaldunek
Laura Lizuma (1988) Mazsalaca, Letonia
Orokorrean Euskal Herriko jendea oso gutxi arrieskatzen dela dio. Ez dutela kanpora joateko beharrik sentitzen, Euskal Herrian errotuta daudelako. Hori da gutxien gustatzen zaiona Laurari Euskal Herritik.
-
Donostiatik gustatzen zaiona
Durk Gorter (1952) Easterwâlde, Frisia
Donostiatik gustatzen zaiona: itsasoa, gastronomia... Lanera oinez joatea ere atsegin du.
-
Burokrazia ez du atsegin
Durk Gorter (1952) Easterwâlde, Frisia
Burokrazia da ez zaiona gustatzen.
-
Donostiatik hiru gauza ditu aukeratzen ditu
Thomas Frederiksen (1978) Copenhague, Danimarka
Hiru gauza ditu gustukuen Donostiatik: janariarekin eta ongi bizitzearekin daukagun lilura, kirola eta natura.
-
Donostiatik gustatzen ez zaiona
Thomas Frederiksen (1978) Copenhague, Danimarka
Zerbait aipatzekotan, gutxien gustatzen zaiona burokrazia dela aitortzen du. Sarritan paper asko, ordena jakin batean eta ez bestean egin beharra ez du gustuko.
-
Donostia asko gustatu zaio
Marketa Kostalova (1996) Praga, Txekiar Errepublika
Donostia asko gustatu zaio, garbia delako eta gauza asko dituelako ikusteko.
-
Donostia asko gustatzen zaio
Reda Bibito (1995) Maroko, Maroko
Eibar aldean bizi da, baina Donostia gehiago gustatzen zaio.
-
Gustatzen ez zaiona: arrazakeria
Reda Bibito (1995) Maroko, Maroko
Euskal Herritik ez zaiona gustatzen: arrazakeria. Jendeak gaizki begiratzea, gaizkiletzat hartzea.
-
Donostiak eta Ukraniak antzekotasunak dituzte
Yuriy Zadorozhnyak (1978) Ukraina, Ukraina
Klima, arkitektura eta natura aldetik oso antzekoak dira Ukraniako bere sorterria eta Donostia.
-
Integratzeko arazorik ez Donostian
Yuriy Zadorozhnyak (1978) Ukraina, Ukraina
Ez du inoiz izan integratzeko arazorik Euskal Herrian. Asko gustatzen zaio bertako jendea.
-
Euskal Herritik gustatzen ez zaiona
Yuriy Zadorozhnyak (1978) Ukraina, Ukraina
Euskal Herritik ez zaio gustatzen burokrazia eta klima.
-
Donostia ezagutzen
Henrik Osterberg (1965) Estokolmo, Suedia
Donostian zer egin duen azaltzen du: hondartzan egon da. Aquariumera joan nahi du eta mendira ere joan nahiko luke. Hiria asko gustatu zaio.
-
Gastronomia gustatu zaio gehien
Henrik Osterberg (1965) Estokolmo, Suedia
Gustura bueltatuko dela dio. Jendea gustatu zaio, eta batez ere gastronomia. "Pintxoak" eta "pintxopotea". Suedian antzeko plater txikiak dituzte, ospakizun batzuetarako.
-
Gustatu zaiona: hondartza
Vera Vallina Cano (2005) Eriste, Espainia
Zarautzen daude, hango kanpinean, eta Donostiara egunpasa etorri dira. Hondartza gustatu zaio.
-
Donostiako zer duzu gustuko ?
Blanca Rocío Tabi Fuérez (1983) Otalavo, Ekuador
Giroa, jendea gustuko ditu. Adi dagoen jendea dela dio, jatorra. Horretaz gain, arrazakerarik ez dagoela dio.
-
Donostiako zer ez duzu gustuko?
Blanca Rocío Tabi Fuérez (1983) Otalavo, Ekuador
Polizia ez du gustuko, haiengandik ihesi ibili behar izatea.
-
Euskal Herrian gustura
Danitza Rosilla () Peru, Peru
Euskal Herritik gustatzen zaiona: kultura, musika, dantzak... Bera ere euskalduna sentitzen da jada.
-
Hemengo jendea eta bizimodua gustuko
Surendra Pantha (1980) Pokhara, Nepal
Gustatzen zaio hemengo jendea. Astero bi-hiru festa daudela dio, eta Nepalen ere hala dela. Familian bizitzeko ohitura ere badgo, han bezala. Oztopo bakarra hizkuntza ikastea izan dela dio.
-
Tabernetan dantza gutxi egiten da
Surendra Pantha (1980) Pokhara, Nepal
Nepalen edan eta dantza egiten dute, eta hemen futbola ikusten egoten da jendea tabernetan. Dantza egitea faltan ematen du.
-
Nepalgo mendiei buruz
Surendra Pantha (1980) Pokhara, Nepal
Nepalen bezala, hemen ere mendi asko dago, eta gustatzen zaio joatea.
-
Pintxopotea gustatzen zaio
Surendra Pantha (1980) Pokhara, Nepal
Pintxopotea gustatzen zaio, eta Tabakalera bezalako lekuak ere bai.
-
"Hemen poz-pozik bizi naiz"
Diana Glebkute (1981) Vievis, Lituania
Euskal Herriko jendea, mendiak, itsasoak... gustatzen zaizkio.
-
"Hemen poz-pozik bizi naiz" (lituanieraz)
Diana Glebkute (1981) Vievis, Lituania
Euskal Herriko jendea, mendiak, itsasoak... gustatzen zaizkio (lituanieraz).
-
Donostiatik gustatu zaiona
A.Zechariah Jonathan (2004) India, India
Hondartza gustatu zaio Donostiatik.
-
Euskal Herriko gustukoena: Klima eta jendearen inplikazioa.
Chuserra Barrios Irache (1980) Zaragoza, Espainia
Euskal Herritik gehien klima eta tenperatura gustatzen zaio. Euskal Herrian gauzak lortzeko jendea nola inplikatzen den ere gustatzen zaio.
-
Ingurukoen egoerari buruz ezagutza eskasa
Chuserra Barrios Irache (1980) Zaragoza, Espainia
Euskal Herriko batzuek inguruko herrialdeetako egoera politiko eta sozialari buruz daukaten ezagutza eskasa ez zaio gustatzen.
-
Nafar aragoierari aitortza
Chuserra Barrios Irache (1980) Zaragoza, Espainia
Faltan ematendu Nafarroan nafar aragoierari bere tokia eskaintzea. Erromantzea baino ez dute aipatzen.
-
"Etxean bezala sentitu naiz"
Eurig Salisbury (1983) Cardiff, Gales
Euskal Herriari buruz badakizki zenbait gauza, baina hona etorri denean ulertu du zein den hemengo egoera eta esentzia. Jendearekin hitz egin eta gero konturatu da aspektu askotan Galesekin antzekotasunak daudela.
-
Bertsolaritzaren eta Galesko inprobisazioaren arteko antzekotasunak
Eurig Salisbury (1983) Cardiff, Gales
Euskal Herriko eta Galesko inprobisazioen artean antzekotasunak daude. Horietako bat alde soziala da. Bi herrialdeetan jendeak inprobisazioa ondo pasatzearekin erlazionatzen du.
-
Bertsolaritzaren eta Galesko inprobisazioaren arteko antzekotasunak (galeseraz)
Eurig Salisbury (1983) Cardiff, Gales
Euskal Herriko eta Galesko inprobisazioen artean antzekotasunak daude. Horietako bat alde soziala da. Bi herrialdeetan jendeak inprobisazioa ondo pasatzearekin erlazionatzen du. (galeseraz)
-
Asko gustatzen zaio Euskal Herria
Marta Abiy (1986) Etiopia, Etiopia
Euskal Herriko gauza gehienak gustatzen zaizkio Martari: herria bera, jendea... Euskal Herriko negua ez zaio gustatzen.
-
Hondartza, kokapena eta bizimodua gustukoen
Len Bux (1967) Dublin, Irlanda
Zumaiatik gehien gustatzen zaizkion gauzak hondartza, kokapena, bertako jendea eta bizimodua dira. Gutxien, berriz, gatazka politikoak eta jendea itxia izatea.
-
"Bertako eguraldia ohitura kontua da"
Marie Toure (1976) Konakry, Gineako Errepublika
Euskal Herriko eguraldia ondo dagoela dio, dagoenarekin konformatu behar garela, ohitura besterik ez da.
-
"Bertako eguraldia ohitura kontua da" (susueraz)
Marie Toure (1976) Konakry, Gineako Errepublika
Euskal Herriko eguraldia ondo dagoela dio, dagoenarekin konformatu behar garela, ohitura besterik ez da (susueraz).
-
Gustukoena natura, itsasoa eta haizea
Marie Toure (1976) Konakry, Gineako Errepublika
Zumaiako lasaitasuna, natura, itsasoa eta haizea dira gehien gustatzen zaizkion gauzak.
-
Egonkortasun falta ez du gustuko
Marie Toure (1976) Konakry, Gineako Errepublika
Bertan pairatzen duen egoera da gustatzen ez zaiona: egonkortasun falta, biharko egunean zer gertatuko den ez jakitea.
-
Egonkortasun falta ez du gustuko (susueraz)
Marie Toure (1976) Konakry, Gineako Errepublika
Bertan pairatzen duen egoera da gustatzen ez zaiona: egonkortasun falta, biharko egunean zer gertatuko den ez jakitea (susueraz).
-
"Nire bizitzako aldaketarik onena izan da hona etortzea"
Aleks Milovanovic (1972) Novi Sad, Serbia
Lehen hilabeteetan hoberako aldaketa bizi izan zuen. Oso lasaia da, polita, txikia, zerbitzu asko ditu...
-
"Nire bizitzako aldaketarik onena izan da hona etortzea" (serbieraz)
Aleks Milovanovic (1972) Novi Sad, Serbia
Lehen hilabeteetan hoberako aldaketa bizi izan zuen. Oso lasaia da, polita, txikia, zerbitzu asko ditu... (serbieraz)
-
Zer gustatzen zaizu Zumaiatik?
Aleks Milovanovic (1972) Novi Sad, Serbia
Bertako lurra asko gustatzen zaio, itsaso eta mendiaren konbinazioa, tenperatura...
-
Zer gustatzen zaizu Zumaiatik? (serbieraz)
Aleks Milovanovic (1972) Novi Sad, Serbia
Bertako lurra asko gustatzen zaio, itsaso eta mendiaren konbinazioa, tenperatura...(serbieraz)
-
Bertako zer ez duzu gustuko?
Aleks Milovanovic (1972) Novi Sad, Serbia
Politikoak eta lapurrak ez ditu gustuko.
-
"Zumaia eta zumaiarrak hain irekiak izatea gustoko dut"
Sebastien Cartier (1970) Lyon, Frantzia
Zumaiako gauza gustukoena herri txikia izatea da, oso herri polit eta irekia izatea, jendea irekia izatea...
-
Zumaiako zer ez duzu gustuko?
Sebastien Cartier (1970) Lyon, Frantzia
Ez dago ezer gustuko ez duena.
-
"Zumaiako jendea oso jatorra eta irekia da"
Anders Lanzén (1977) Estokholm, Suedia
Bertako jendea oso jatorra dela dio, oso alaiak eta irekiak. Euskaraz hitz egiten dute berekin.
-
Zer duzu gustukoen Euskal Herritik?
Anders Lanzén (1977) Estokholm, Suedia
Zumaiako natura, kosta, gustatzen zaio. Bizitza kalean egitea.
-
Zer ez duzu gustuko Euskal Herritik?
Anders Lanzén (1977) Estokholm, Suedia
Lan bizitza burokratikoa da gustatzen ez zaiona. Lan kultura kontrolatua.
-
Zumaiako gertutasuna, natura, giroa... gustuko
Nuria Puig (1978) Torroella de Montgrí, Katalunia
Zumaiako gauza asko gustatzen zaizkio: denek elkar ezagutzea, natura, giroa, bizitasuna... Hasieran eguraldia ez zuen gustuko, baina dagoeneko ohiturik dagoela dio.
-
"Euskara oso bortitza iruditu zitzaidan"
Adina Olaru (1982) Sibiu, Errumania
Zumaia ikusgarria iruditu zitzaion hasieratik; hizkuntza berriz, oso bortitza egiten zitzaion akustikoki.
-
Zumaiako gertutasuna, natura, giroa... gustuko
Adina Olaru (1982) Sibiu, Errumania
Zumaian gustuko du kokapena, dena gertu egotea, pintxo potea eta ohiturak. Euria, klima, berriz, ez zaio gehiegi gustatzen.
-
"Zumaian seme-alabak salbu daudela sentitzen dut"
Monserrat Mbasogo (1984) Niefang, Ekuatore Ginea
Zumaiako lasaitasuna asko gustatzen zaio; seme-alabak salbu daudela sentitzen du.
-
Eguraldia ez da arazo
Monserrat Mbasogo (1984) Niefang, Ekuatore Ginea
Gusturago dago neguan udaran baino; eguraldia beretzat ez da arazoa.
-
Lucy brasildarra
Lucy Ferreira (1979) Salvador de Bahia, Brasil
Brasildarra da, lan elkarrizketa bat egitera etorri zen urtebeteko lana egiteko. Bertako lasaitasuna oso gustuko du. Familia da gehien botatzen duena faltan.
-
Paisaia, janaria, hontzartza... gustuko
Lucy Ferreira (1979) Salvador de Bahia, Brasil
Zumaiako paisaia, janaria, hondartza... gustatzen zaizkio.
-
Zumaiako lasaitasuna eta bizimodua gustuko
Maimouma Bassoum (1986) Podor, Senegal
Zumaiako lasaitasuna, bizimodua... gustatzen zaizkio.
-
Mendia eta itsasoa gustuko
Irina Tichtchenko (1971) Krasnodar, Errusia
Zumaia oso polita da, itsasoa, paseoak, alde zaharra... gustatzen zaizkio, mendia eta itsasoa batera edukitzea.
-
Zumaiako zer duzu gustuko?
Giovanni Zanon (1967) Male, Trento, Italia
Oso toki polita da Zumaia beretzat, atsegina, lasaia, irekia, gertukoa...
-
Zumaiako zer duzu gustuko?
Anelia Todoroa (1984) Vraca, Bulgaria
Zumaiako lasaitasuna gustuko du, jendeak bera ezagutzea.
-
Zumaiako zer duzu gustuko?
Willem Prinse (1962) Heerle, Herbehereak
Zumaiaren edertasuna, natura eta giroa gustatzen zaizkio, baita txikia izateak dakartzan abantailak ere.
-
Zumaiako zer gustatzen zaizu?
Mohamed El Idrissi () Alhucemas, Maroko
Zumaiako lasaitasuna eta jendearen izaera ditu gustukoen. Oso toki polita dela uste du.
-
"Zumaia txikia da baina oso polita"
Attila Csaki (1980) Nyiregyhaza, Hungaria
Zumaiako paisaia gustuko du, eta orokorrean, bertako arkitektura.
-
Zumaiako zer gustatzen zaizu?
Jamel Djellaoui (1967) Cherchell, Aljeria
Zumaia eta bere jatorriko hiria antzekoak dira, horregatik gustatzen zaio.
-
Gustuko ez duzun zerbait ba al dago?
Jamel Djellaoui (1967) Cherchell, Aljeria
Momentuz oso gustura dagoela dio.
-
Zer gustatzen zaizu Zumaiatik?
Hasmik Minasyan (2008) Zumaia, Euskal Herria
Lagunak, familia eta ikastetxea gustatzen zaizkio gehien.
-
Presaka bizitzea ez du atsegin
Sire Damba (1979) Kedougou, Senegal
Senegaldik faltan duena: askatasuna eta lasaitasuna. Presaka bizi da hemen, eta zaila egiten zaio.
-
Zumaiatik gustatzen zaiona
Sire Damba (1979) Kedougou, Senegal
Zumaiatik gustatzen zaiona: polita eta atsegina. Integrazioa ez da erraza, lotsatia izanda. Pixkanaka egin behar da.
-
Ingurune naturala gustatzen zaio
Mia Rissanen (1963) Helsinki, Finlandia
Zumaiatik gustatzen zaiona: itsasoa, mendia...
-
Zumaiatik itsasoa eta mendia ditu gustuko
Chenshi Fu (1988) Txina, Txina
Zumaiatik gustatzen zaiona: hondartza, mendia, lasaitasuna... eguzkia hartzea ez. Igero egiten ez daki.
-
Bederatzi urte Zumaian, gustura
Chenshi Fu (1988) Txina, Txina
Zumaia asko gustatzen zaio. Polita da eta gero eta eguraldi hobea egiten du. Zestoan eta Deban ere egon da. Bederatzi urte daramatza Zumaian.
-
Zumaiatik gustatzen zaiona
Michael Obach (1968) Melsungen, Alemania
Zumaiatik gustatzen zaiona: paisaia bera, uretako kirolak egiteko aukera, mendian korrika egitea... etxetik hurbil. Jendea ere gustatzen zaio, kalean zerbait hartzea...
-
Gustukoa du Zumaia eta zumaiarrak
Imtiaz Hussain (1975) Gujrat, Pakistan
Zumaiakoa jende ona dela dio, eta herria asko gustatzen zaiola. Mendia eta itsasoa, adibidez.
-
Zumaia gustuko du
Fatou Badji (1979) Dakar, Senegal
Zumaiatik dena gustatzen zaiola dio. Dendak, itsasoa, hondartza...
-
Gustatzen ez zaiona: presaka ibili beharra
Fatou Badji (1979) Dakar, Senegal
Hemendik gustatzen ez zaiona: ordutegiak, beti presaka ibili beharra. Berandu iristen da askotan.
-
Zumaiatik gustatzen zaiona
Jorge Paco Camperos (1972) Cochabamba, Bolivia
Zumaiatik gustatzen zaiona: hondartzak, janaria, herria bera... Harreman ona du herritarrekin, bai lanean eta baita lanetik kanpo ere.
-
Zumaiatik gustatzen zaiona (ketxueraz)
Jorge Paco Camperos (1972) Cochabamba, Bolivia
Zumaiatik gustatzen zaiona esaten du (ketxueraz): hondartza, herria, jendea... Alabak eukaraz badaki, eskolan ikasi duelako.
-
Eskerrak Euskal Herriari
Gabriel Vazquez Chavez (1972) Cuetzalan Puebla, Mexiko
Euskal Herritik gauza asko ikasi du eta esperientzia asko bizi izan ditu; horietako bat euskaldunen identitatearen jabetza izan da.
-
Hezkuntza alternatibo baten alde
Olga Sitan Miculax (1982) Patzun, Guatemala
Eskola batean egiten du lan. Bertan hainbat proiektu eramaten dira aurrera: gazteen lidergoa, emakumeen ahalduntzea, hezkuntza arloa, etab. Bera hezkuntza arloan dago. Honen helburua, gizartearentzako eskola alternatibo bat sortzea da. Umeei beraien kultura eta identitatea zein den erakustea, baita baloreak ere. Euskal Herrian dagoen egoerak inspiratu, eta bizitzen ari den prozesuak zerbaitetarako balio duela erakusten dio.
-
Esperientziak eta jakintzak elkartrukatzen
Olga Sitan Miculax (1982) Patzun, Guatemala
Eskerrak ematen ditu hona etortzeko aukera izan duelako, eta esperientziak eta jakintzak elkartrukatzeagatik.
-
Euskaldunak eta italiarrak, oso antzekoak
Sara Agnetti (1984) Felino, Italia
Italiarrak eta euskaldunak oso antzekoak direla dio, kultura berdina dugula eta munduaren alde berdinekoak garela. Desberdintasunik ere bada, hala ere. Italian ez bezala, jendearen arteko gertutasuna handiagoa iruditzen zaio hemen.
-
Euskal Herritik gehien eta gutxien gustatzen zaizkionak
Sara Agnetti (1984) Felino, Italia
Euskal Herritik gustukuen dituenak: paisaia, mendiak, bizimodu xehea... Gutxien: zaila egiten zaio topatzea.
-
Familia handiagoak Vietnamen
Truc Phuong Truong Thi (1973) Dalat, Vietnam
Aldaketa asko ikusten ditu Vietnamdik hona. Han familiak handiagoak dira eta etxera ezkontzen dira. Familiak gehiago laguntzen du hemen baino.
-
Zer gustatzen zaizu Euskal Herritik?
Jordi Estivill i Castany (1985) Bartzelona, Katalunia
Paisaia, kultura, hizkuntza gustatzen zaizkio, bereganatu egin baititu. Jendearen izaera ere gustatzen zaio, jende oso soziala dagoela. Gutxiena, aldiz, eguraldia.
-
"Kalea oso garrantzitsua da"
Davide Filgueiras Cabaleiro (1982) Coruña, Galizia
Hizkuntza eta bizimodua asko gustatzen zaizkio, kalean bizitza asko egiten baita. Eguraldia, berriz, ez zaio gustatzen.
-
Ligatzea erraza da
Davide Filgueiras Cabaleiro (1982) Coruña, Galizia
Hizkuntza ikasteko erraztasunak egon beharko liratekeela dio. Bertako mutilak lotsatiak ei dira.
-
"Euskal Herria erakargarria da"
Aritz Branton (1964) Malmesbury, Ingalaterra
Euskal Herria erakargarria dela dio: paisaia, janaria, ohiturak eta hezkuntza. Hezkuntza bera erakargarria da, egiturengatik.
-
Euskal Herria eta Erresuma Batua alderatzen
Aritz Branton (1964) Malmesbury, Ingalaterra
Erresuma Batuko garagardoa faltan botatzen du. Euskal Herrian bazkalosteko hizketaldiak oso onak eta luzeak direla dio, nahiz eta hau nahiko unibertsala izan. Horrez gain, mendira joateko dagoen zaletasuna gustuko du.
-
Kaleko giroa atsegin du batez ere
Abbie White (1989) Belfast, Ipar Irlanda
Aldaketa handia nabaritu zuen Donostiara bizitzera etorri zenean baina, are nabariagoa izan zen Eibarren. Euskara ikasi nahi luke, batez ere, semeari ikasketetan laguntzeko.
-
Txundituta geratu zen lehen aldiz etorri zenean
Reiner Marrón Arnau (1977) La Habana, Kuba
Euskal Herrira etorri zenean (Soraluzera hasiera batean), landa eremua erdigunetik hain hurbil egoteak harritu zuen; mendiak kaletik hain gertu ikusteak eta, kostaldea ere, kilometro gutxira izateak. Jendea gainera oso lagungarria eta irekia iruditu zitzaion, zahar nahiz gazte. Ez zuen integratzeko arazorik izan.
-
Zer da Eibar Deborarentzat?
Debora Carla Acosta (1987) Boca, Buenos Aires, Argentina
Ama bezala, bere alaba herri lasai batean haztea asko baloratzen du. Hemen egin ditzakeen gauza batzuk Argentinan ezingo lituzke egin.
-
Eibar eta Senegaleko kaleko giroa, antzerakoa
Rokhaya Diaw () Dakar, Senegal
Eibarren astebururo kalean festa dagoela ematen du. Senegalen ere bizitza asko egiten dute kalean.
-
Euskal Herriko festak oso gustuko ditu
Adriana Maria Schiau () Sibiu, Errumania
Euskal Herriko festak asko gustatzen zaizkio Mariari: inauteriak, danborrada...
-
Esfortzua egin behar da lana aurkitzeko
Werner Lima Brito (1968) San Luis, Brasil
Ez da erreza etorkina izan eta lan eta bizi-baldintza onak lortzea. Esfortzua behar da horretarako.
-
Horma-hilobiekin harrituta
Michalina Szczygielska (1975) Lubartów, Polonia
Hilerrietako horma-hilobiek harritu zuten erabat. Polonian lurperatu egiten dira hildako guztiak, oso katolikoak dira han.
-
Irekiak, adeitsuak eta hurbilak dira euskaldunak
Michalina Szczygielska (1975) Lubartów, Polonia
Taberna asko, jendea kalean lasai, elkarte gastronomikoak... ez dira Polonian ikusten. Uste denaren kontra, euskaldunak adeitsu eta hurbilak iruditu zitzaizkion hasieratik.