- Eleaniztasuna
- Ama hizkuntza
- Hizkuntza ikasketa
- Eleaniztasunaren esperientzia pertsonala
- Euskarari buruzko iritziak
- Hiztegia 101L
- Abestiak
- Hitz batzuk euskaraz
- Kultur aniztasuna
- Aurkezpen pertsonalak
- Kultur aniztasunaz esperientzia pertsonala
- Jatorrizko herrialdea
- Bizikidetza proiektuak
- Turismoa (101L)
- Migrazioak
- Zergatik aldatu bizitokiz
- Lehenengo hilabeteetako esperientzia
- Zer falta jatorriko bizitokitik?
- Zer gustatu Euskal Herritik?
- Integrazioa
- Etorkinen bizitza baldintzak
- Integraziorako bideak eta arazoak
- Euskara, integrazio hizkuntza
- Arrazakeria
- Bizitzako ametsak eta erronkak
Zergatik aldatu bizitokiz
-
Madrildik Euskal Herrira ikastera
Jie Shen (1983) Suzhou, Txina
Madrilera joan zen ikastera, eta, Euskal Herrira bidaiatu zuen batean, orain bere senarra dena ezagutu zuen. Hona etorri zen ikastera, eta hemen topatu du lana.
-
Hong Kongetik Donostiara bizitzera
Zhanpeng Ling (1990) Hong Kong, Txina
Hong Kongen jaio zen 1987an. Euskal Herrira 2001ean iritsi zen, gurasoekin batera. Gaztelania zaila iruditu zitzaion hasiera batean, baina zortzi hilabetean-edo ikasi zuen. Etorri zenean artean txinatar gutxi zegoen Donostian.
-
Donostiara etortzeko arrazoiak
Zhanpeng Ling (1990) Hong Kong, Txina
Donostiara etortzeko arrazoia: amak (banandu egin zen, 52 urterekin) bere senarra izango zena ezagutu zuen. Gizon hura Donostian jatetxe txinatar bat ireki zuen lehenatarikoa izan zen ("Pekin" jatetxea).
-
Mutikoa zela etorri zen
Zishan Tariq (1993) Pakistan, Pakistan
Duela hamaika urte etorri zen, gurasoekin. Ikasketak bertan egin zituen eta orain lanean dabil.
-
Aita etorri zen lehenengo
Zishan Tariq (1993) Pakistan, Pakistan
Bere aita lehenago etorri zen, eta gero familia ekarri zuen hona.
-
Bissautik Kubara, handik Portugalera eta ondoren Euskal Herrira
Wednesday Silva Lopez (1976) Bissau, Ginea Bissau
Euskal Herrira Master bat ikastera etorri zen, Kubatik. 11 urterekin joan zen Kubara bizitzera, ikasketa beka batekin. Bere adineko asko bidali zituzten, barnetegi batera. Portugalera joan zen bi urterako eta handik Oñatira.
-
Gurasoak txinatarrak
Ding Chen Yin (1995) Arrasate, Euskal Herria
Gurasoak txinatarrak ditu. Zonalde beretik etorritako txinatar asko ezagutzen ditu.
-
Gaztelaniak ekarri zuen Euskal Herrira
Cilla Ulrika Pihlström (1962) Finlandia, Finlandia
Euskal Herrira gaztelania ikastera etorri zen lagun batzuekin, unibertsitatera. Beste hizkuntza bat ere badela konturatu zen, euskara. Unibertsitatean hasi zen lanean.
-
Kongotik Euskal Herrira, maitasunak ekarrita
Elisabeth Wassa Isimba (1978) Kinshasa, Kongo
2003. urtean etorri zen Euskal Herrira, Kongon ezagututako euskaldun batekin ezkondu ostean.
-
Errusiatik Donostiara, 19 urterekin
Lidia Kuznetsova (1981) Errusia, Errusia
19 urterekin etorri zen, duela 14 urte. Bizitza hobeagoaren bila etorri zen familia osoa. Madrilera joateko asmoa zuten, baina Donostiara iritsi ziren eta bertan geratu.
-
Donostiara iritsi baino lehen bizi izan den lekuak
André Laurence Gomis (1963) Senegal, Senegal
2000. urtean iritsi zen Donostiara, Almerian, Bartzelonan eta Bilbon barrena ibili ondoren. Donostia bere bigarren etxetzat dauka, Senegalen ondoren.
-
Donostiara iritsi baino lehen bizi izan den lekuak (frantsesez)
André Laurence Gomis (1963) Senegal, Senegal
Donostiara iritsi baino lehen bizitu izan den lekuen berri ematen du Andrék, frantsesez.
-
Txiban jaio zen, Japonian
Etsuko Oku (1956) Chiba, Japonia
Etsukok bere burua aurkezten du: Txibakoa da jaiotzez, Londresen ezagutu zuen orain bere senarra den gizon euskalduna, eta Donostian ezkondu ziren.
-
Dendak eguerdian ixtea arraro
Etsuko Oku (1956) Chiba, Japonia
Hemengo lehen hilabeteak nolakoak izan ziren kontatzen digu: denden ordutegiak eta jateko ordutegiak oso arraroak egiten zitzaizkion.
-
Ingeleseko irakasle gisa etorri
Barry Manley (1961) Cork, Irlanda
Irlandan krisia zegoen, eta 22 urterekin Irunera etorri zen ingeles irakasle gisa lan egitera.
-
Zerk ekarri zintuen Euskal Herrira?
Davide Filgueiras Cabaleiro (1982) Coruña, Galizia
Lagun asko ditu bertan. Lan proiektua ere amaitzen ari zitzaion, eta bi urteko ikastaro bat egitera etorri zen bertara. Hala ere, Euskal Herrian gelditzea erabaki du eta bost urte daramatza hemen.
-
Lanagatik Euskal Herrira
Helen Groome (1958) Erresuma Batua, Ingalaterra
Basogintzarekin loturiko tesia egitera joan zen Madrilera, eta ondoren, Euskal Herrira hurbildu zen lanarekin jarraitzera. Bertan lana eskaini zioten, eta onartu egin zuen.
-
Maitasunak ekarri zuen Euskal Herrira
Jordi Estivill i Castany (1985) Bartzelona, Katalunia
Bere bikote ohia euskalduna zen, eta Bartzelonan elkarrekin bizi ondoren, Euskal Herrira etortzea erabaki zuten.
-
Lan aukera gehiago Euskal Herrian
Jordi Estivill i Castany (1985) Bartzelona, Katalunia
Lan bila ari zen Jordi elkarrizketa egin zen unean. Bere irudipena zen Euskal Herrian lana topatzea errazagoa zela, egoera sozio-ekonomikoa ere hobea delako. Euskara jakitea ere abantaila bat da lana topatzeko orduan.
-
Maitasunak ekarri zuen Euskal Herrira
Janusz Borkowski (1984) Suwaki, Polonia
Bere neskalagunarengatik bizi da Euskal Herrian. Neskalagunak Erasmus egin zuen Polonian, eta han ezagutu zuten elkar.
-
Austriatik Euskal Herrira
Naran-Erdene Tumur-Urgudul () Ulan Bator, Mongolia
Nolatan iritsi zen Euskal Herrira. Bost urte igaro zituen Austrian, baina ez zuen han geratzerik lortu. Bere ahizpa Urnietan bizi zen; ilobak hemen jaio ziren.
-
Mongolia oso eguzkitsua
Naran-Erdene Tumur-Urgudul () Ulan Bator, Mongolia
Mongolia oso eguzkitsua da eta Espainia ere hala zela esan zioten, baina Euskal Herrian euri asko egiten du.
-
Bizimodu hobearen bila, Europara
Naran-Erdene Tumur-Urgudul () Ulan Bator, Mongolia
Nolatan joan zen Mongoliatik Austriara. Ez zen erraza izan. Txekiar Errepublikara joan zen lehenengo. Bizimodu hobearen bila abiatu zen.
-
Europan bizitzeko, eragozpenak
Naran-Erdene Tumur-Urgudul () Ulan Bator, Mongolia
Txekian atxilotu egin zuten, muga igarotzeagatik. Austrian errefuxiatu zentro batean egon zen; poza sentitu zuen, ez zutelako exportatu, eta beldurra ere bai.
-
Senarraren lanarengatik etorri zen
Sara El Houssiny (1986) El Cairo, Egipto
Sararen senarra Euskal Herrira etorri zen lanera, Donostiara, eta ezkondu zirenean, bera ere bai. Alejandriakoak dira biak, eta familiakoak.
-
Alemanian ezagutu zuen mutil-lagun euskalduna
Anneli Kurg (1979) Estonia, Estonia
Bere mutil-laguna eta biek Alemanian ezagutu zuten elkar, Municheko October Festen, eta mutila hemengoa da. Horregatik etorri da Donostiara bizitzera.
-
Aitaren lanagatik Euskal Herrira
Radi Stoyanova (1999) Bulgaria, Bulgaria
4 urte daramatza Euskal Herrian bizitzen. Bere familiarekin etorri zen Lasartera, aitaren lanagatik. Etxean bulgarieraz hitz egiten du.
-
Nolatan Koreatik Donostiara?
Eunhye Kim (1973) Seul, Hego Korea
Koreatik lanera, Santiago bidea egitera eta gaztelania ikastera joan zen Espainiara. Donostiara turismoa egitera etorria zen batean, bere senarra ezagutu zuen, eta orain hemen bizi da.
-
Etorkizun hobeago baten bila
Vahe Papyan (1993) Armadir, Armenia
Bere familia Euskal Herrira aukera hobeagoen bila etorri zen; gainera, hizkuntza antzekoa zela iruditzen zitzaienez, tokiren bat aukeratzekotan, hauxe iruditu zitzaien ona.
-
Lehenik oporretan egon ziren hemen
Eugene Zheleznyi (1991) Talne, Ukraina
Bertara bizitzera etorri baino lehen, oporretan egon ziren Donostialdean bi astez, eta horren ondorioz hona etortzea erabaki zuten, polita delako eta ezagun batzuk esan zietelako bertan bizitzea ondo dagoela.
-
Hamar urte Donostian, bikotearekin
Edina Eszter (1977) Hungaria, Hungaria
Mutila hemengoa duelako etorri zen Donostiara bizitzera, duela hamar urte (elkarrizketa garaian); bertara iritsi eta Hizkuntza Eskola Ofizialean gaztelania ikasten hasi zen, ez baitzekien tutik ere. Bikotearen familiak ingelesez egiten duenez, lehen hiru urteetan hala komunikatzen ziren.
-
Estatu Batuetatik Donostiara
Marlijn Van Ijzeren (1978) Amersfoort, Herbehereak
Ameriketako Estatu Batuetatik Europara bueltatu nahi zuen Marlijnek. Bere senarrak Donostian lana bilatu zuen, eta Donostiara etorri ziren.
-
Abu-dabitik Donostiara
Alia Adhia (1982) Yakarta, Indonesia
Senarra eta biak Abu-dabin bizitzen saiatu ziren lehenago, bertan baitzegoen lanean, baina familia edukitzeko eta lanerako hobea zelako, senarraren sorterrira itzuli ziren, hau da, Donostiara.
-
Donostiara, postdoc-a egitera
Nikos Politakos (1982) Atenas, Grezia
Nolatan etorri zen Donostiara, EHUra postdoc-a egitera. Gustatu egin zitzaion, eta ia sei urte daramatza hemen.
-
Unibertsitateko ikasketak bukatuta etorri zen
Ruta Grinyte (1986) Lituania, Lituania
Sei urte daramatza Donostian bizitzen (elkarrizketa garaian). Unibertsitateko ikasketak bukatzean, irakasle batek esan zion hemen bazegoela lan aukera bat; eskaria bidali zuen eta onartu egin zuten.
-
Alemanian mutil donostiarra ezagutu zuen
Yiwen Wang (1981) Kaohsiung, Taiwan
Alemaniara joan zen musika klasikoa ikastera, eta han nere senarra dena ezagutu zuen, donostiarra. Horregatik etorri zen, 2010ean.
-
Londresen neska euskalduna ezagutu
Salman Garip (1980) Kahraman Maraç, Turkia
Londresen bizi zela Euskal Herriko neska bat ezagutu zuen, eta bi urte han elkarrekin egon ondoren, bertara etorri ziren.
-
Errefuxiatu bezala Alemaniara
Salman Garip (1980) Kahraman Maraç, Turkia
7-8urte zituela, Turkiatik alde egin behar izan zuten eta Alemanian sei hilabetez errefuxiatu egon ondoren, Londresera joan ziren bizitzera. Bertan ia 25 urte pasa dituzte harrezkerotik.
-
Donostiara 2003an etorri zen
Aurel Ibo (1973) Korça, Albania
Donostiara etorri baino lehen Londonen bizi zen; bertan bere emaztea dena ezagutu, euskalduna, eta 2003an Donostiara etorri ziren.
-
22 urterekin, Nepaletik Indiara ikastera
Acharya Lama Sönam Rabgye (1973) Nepal, Nepal
Nepalen jaioa, Tibetekin muga egiten duen ipar aldekoa, izena Sönam Rabgye du; 22 urterekin Indiara joan zen monastegi batera eta monje bilakatu zen. Bertan, hamar urteko ikasketak egin zituen. Elkarrizketa garaian 54 urte zituen, 1962an jaioa baita. Nisan, bere jaioterriko hizkuntza hitz egiten du; tibetera, nepalera, ingelesa apurtxo bat eta alemaniera pixka bat.
-
Maitasunak ekarria
Tina Zigart (1985) Maribor, Eslovenia
Maitasunagatik etorri zen, hemengo mutil bat ezagutu zuelako. Lau urte daramatza Donostian.
-
Aitaren lanak ekarri zituen hona
Andreea Denisov (1990) Bucarest, Errumania
Familian aitona arrantzalea zen, eta baita aita ere. Aita hona etorri zen lanera, eta ondoren familia guztia, batera egoteko.
-
Xhosera, hizkuntza zaila
Macebo Mavuso () Hego Afrika, Hego Afrika
Euskal Herrian bisitan dago. Izan ere, txotxongiloen naizoarteko jaialdian parte hartzen du bere taldeak, eta xhoseraz, ingelesez eta euskaraz izan da emanaldia. Xhosera kulturaren inguruan dago oinarritua. Bere hizkuntza oso zaila dela dio.
-
Herbeheretako konpaiñia batekin biran
Macebo Mavuso () Hego Afrika, Hego Afrika
Herbeheretako antzerki konpainia batekin elkarlana dauka. Bere lan bat han egiten ari zela, konpainia hori ezagutu eta kontaktuan jarri zen beraiekin lana egin nahi zuelako. Hala, elkar ezagutzen joan eta biran zebiltzan elkarrekin, Tolosan.
-
Senegaldik hona; euskara ikasi zuen lehenengo
Jorge Naur Mango Barai (1980) Ginea Bissau, Ginea Bissau
Senegalen bizi izan zen. Bere emaztea dena han ezagutu zuen, eta hona etorri zen, ezkonduta. Euskara ikasi zuen gaztelania baino lehenago. Andoainen ibili zen euskara ikasten, AEKn. Ia sei urte daramatza Euskal Herrian.
-
Senegalen neska euskaldun bat ezagutu
Bake Diatta (1972) Senegal, Senegal
Neska euskaldun bat ezagutu zuen Senegalen, eta harremana mantendu zuten; oporrak zituenero hara joaten zen eta neska. Geroago, Bake ere Euskal Herrira etorri zen.
-
Euskara-gaztelania elebitasuna ikertzera etorria
Clara Martin (1978) Lyon, Frantzia
Neurozientzien ikertzailea da: elebitasuna ikertzen du, eta horrek ekarri zuen Euskal Herrira. Galesen eta Katalunian egon da aurretik. Orain euskara-gaztelania elebitasunari buruzko ikerketa egiten ari da, Donostian.
-
Bikotekide euskalduna
Omar Erten (1979) Mardin, Turkia, Kurdistan
Euskal Herrira 2014an etortzeko aukera izan zuen. Bere bikotea hemengoa da, eta Euskal Herriaren berri bazuen etorri baino lehen. Hala ere, bere edertasunak harrituta uzten du. Hemen oso gustura bizi da.
-
Bikotekide euskalduna (kurdueraz)
Omar Erten (1979) Mardin, Turkia, Kurdistan
Omarrek Euskal Herrira etortzeko arrazoien inguruan kurdueraz jarduten du.
-
Master bategatik eta maitasunagatik etorri zen Donostiara
Alejandro Martinez (1982) Cangas del Narcea, Asturies
Donostiara bizitzera etorri zen, bertan BCBLn master bat ikasteko; Euskal Herrian ikerkuntza alorra oso ondo dagoelako. Bere orduko neska, orain emaztea dena, bertan bizi zenez, elkarbizitzarako apustua egin zuten.
-
Bikotekidearengatik etorri zen
Tarana Karimova (1977) Culfa, Azerbaijan
Nolatan etorri zen hona. Donostiako bikotekidea izan zuen, eta berarengana etorri zen. Familia sortu zuten, eta hemen egin du bizimodua.
-
Italiatik Euskal Herrira
Miki Lamedica (1986) Assisi, Italia
Erasmus egin zuen Portugalen eta han ezagutu zuen orain bere bikotea dena, euskalduna. Karrera bukatu ondoren, Euskal Herrira etorri zen bizitzera.
-
Nolatan Euskal Herrira?
Petra Elser (1953) Frankfurt, Alemania
Bi urte daramatza Donostian. Aurretik hamar urte igaro zituen Urnietan. 80ko hamarkadan etorri zen lehen aldiz, eta bizitzera geroago, bertako bikotekidea zuelako.
-
Bi urte Donostian bizitzen
Laura Lizuma (1988) Mazsalaca, Letonia
Master bat amaitu ondoren etorri zen Donostiara bizitzera, jada bi urte daramatza bertan bizitzen. Lehendik etorria zen Donostiako zinemaldira.
-
Ikerbasque programak ekarri zuen Donostiara
Durk Gorter (1952) Easterwâlde, Frisia
Donostiara Ikerbasque programaren bidez etorri zen, duela 9 urte. Hezkuntza eleanitzari buruzko ikerketa egiten dihardu eta hizkuntza gutxituen gaineko ikerketak ere bai.
-
Donostiara etortzearen arrazoiak
Thomas Frederiksen (1978) Copenhague, Danimarka
2007an iritsi zen Donostiara, ikasketekin loturiko ikerketa proiektu bat burutzera.
-
Erasmus programarekin etorri zen
Lela Iosava (1983) Tbilisi, Georgia
Erasmusekin etorri zen Euskal Herrira, 2014an. Doktoregoa egiten ari da orain, EHUn.
-
Zazpi asterako Donostian
Marketa Kostalova (1996) Praga, Txekiar Errepublika
Zergatik etorri den kontatzen du. Zazpi asterako etorri da, familia batera bi ume zaintzera.
-
Donostian, gaztelania praktikatzen
Marketa Kostalova (1996) Praga, Txekiar Errepublika
Txekiar Errepublikan hasi zen gaztelania ikasten, baina praktikatzea da onena. Donostiako egonaldia oso ondo etortzen ari zaio horretarako.
-
Gustura bizi da Donostian
Yuriy Zadorozhnyak (1978) Ukraina, Ukraina
Gustura bizi da Euskal Herrian bere familiarekin Yuriy. 22 urte zituenetik bizi da Donostian. Bere semea Donostian jaio zen.
-
Zergatik etorri zinen Euskal Herrira?
Blanca Rocío Tabi Fuérez (1983) Otalavo, Ekuador
18 urterekin iritsi zen Madrilera. Bertatik Euskal Herrira etorri zen lan kontuengatik, lehenengo Iruñera eta ondoren Donostiara.
-
Nolatan Euskal Herrira?
Danitza Rosilla () Peru, Peru
Gurasoek lana galdu zuten Perun, eta hona etorri ziren, eta ondoren beraiek, anaia eta bera. Bere birraitona, berriz, Perura joan zen lan bila.
-
Leku merkeagoaren bila, Danimarkatik Europa hegoaldera
Surendra Pantha (1980) Pokhara, Nepal
Danimarkatik etorri da Euskal Herrira. Ikastera joan zen hara, nazioarteko kultura, baina bizimodua garestia zen han, eta horregatik etorri zen.
-
Maitasunak ekarri duen Donostiara
Diana Glebkute (1981) Vievis, Lituania
Maitasuna zela eta etorri zen Euskal Herrira.
-
Donosti CUPen parte hartzera, Donostiara
Petur í Gong (1973) Faroe uharteak, Faroe Uharteak
Donostian egotearen arrazoia azaltzen du. Donosti CUPen parte hartzera etorri dira, gaztetxoekin. Aurretik Bartzelonan egon dira. Hirugarren aldia dute hemen.
-
Ghanatik Euskal Herrira
Fadilu Salifu (1997) Ghana, Ghana
6 urte zituela etorri zen Fadilu Euskal Herrira, eta 13 daramatza jada hemen bizitzen.
-
Aragoitik Euskal Herrira
Chuserra Barrios Irache (1980) Zaragoza, Espainia
Chuserra Aragoikoa da: Zaragozakoa, hain zuzen ere. Ondarrun bizi da baina Donostian ere bizi izan zen.
-
Zergatik Euskal Herrian?
Eurig Salisbury (1983) Cardiff, Gales
Bertsozale Elkarteak antolatutako inprobisazio jardunaldi batzuetan parte hartzera etorri da. Galesen inprobisazioaren kontua oso garrantzitsua da, eta bera inprobisatzen aritzen denez, horri buruz hitz egitera eta besteen esanak entzutera etorri da.
-
Maitasunak ekarri zuen Hondarribira
Marta Abiy (1986) Etiopia, Etiopia
Bere senagarrarengatik etorri zen Euskal Herrira.
-
Euskal Herrian zeinu hizkuntzarentzat aukerak
Carolina Rementeria Fernández (1988) Bilbo, Euskal Herria
Euren herrialdeetan baliabide gutxi dituztelako etortzen dira gorreria duten pertsona batzuk Euskal Herrira. Ikastetxeetan zeinu hizkuntza erakusten diete eta gurasoentzako ere badaude ikastaroak.
-
Urtebete pasatzeko asmoz etorri zen Euskal Herrira
Len Bux (1967) Dublin, Irlanda
Urtebeteko denboraldi bat pasatzeko asmoz etorri zen Euskal Herrira, baina oso gustukoa zuenez eta maitemindu egin zenez bertan gelditzea erabaki zuen.
-
Bizi-baldintza txarrak zirela eta etorri zen Euskal Herrira
Marie Toure (1976) Konakry, Gineako Errepublika
Gineako bizi-baldintza txarrengatik etorri zen Euskal Herrira, musika talde bat eratzeko asmoz. Ondoren dantza afrikarren irakasle lanetan hasi zen.
-
Bizi-baldintza txarrak zirela eta etorri zen Euskal Herrira (susueraz)
Marie Toure (1976) Konakry, Gineako Errepublika
Gineako bizi-baldintza txarrengatik etorri zen Euskal Herrira, musika talde bat eratzeko asmoz. Ondoren dantza afrikarren irakasle lanetan hasi zen.
-
Bizitza kalitatea hobea delako etorri da
Aleks Milovanovic (1972) Novi Sad, Serbia
Aurkezpena gaztelaniaz. Bizitza kalitatea hobetzeko etorri da AEBetatik bueltan Europara.
-
Bizitza kalitatea hobea delako etorri da (serbieraz)
Aleks Milovanovic (1972) Novi Sad, Serbia
Aurkezpena gaztelaniaz. Bizitza kalitatea hobetzeko etorri da AEBetatik bueltan Europara (serbieraz).
-
Serbiaren egoera gaur egun
Aleks Milovanovic (1972) Novi Sad, Serbia
Bere jatorriaren egoeraren berri ematen du Aleksek. AEBetako inperialismotik ihesi etorri zen Europara.
-
Oñatin lana lortu zuelako etorri zen Zumaiara
Aleks Milovanovic (1972) Novi Sad, Serbia
Zumaiara oporretara etorri zen kanpingera. Emaztearen gurasoak bertakoak dira, eta bertara bizitzera etortzea erabaki zuten Oñatin lana lortutakoan.
-
Oñatin lana lortu zuelako etorri zen Zumaiara (serbieraz)
Aleks Milovanovic (1972) Novi Sad, Serbia
Zumaiara oporretara etorri zen kanpingera. Emaztearen gurasoak bertakoak dira, eta bertara bizitzera etortzea erabaki zuten Oñatin lana lortutakoan (serbieraz).
-
Emaztearen gurasoak Zumaian bizi dira
Aleks Milovanovic (1972) Novi Sad, Serbia
Emaztearen gurasoak Zumaian bizi dira orain eta horregatik etorri ziren bertara bizitzera.
-
Bartzelonatik Arrasatera, Arrasatetik Zumaiara
Sebastien Cartier (1970) Lyon, Frantzia
Bartzelonara etorri zen lehenengo lana zela eta. Bikotea arrasatekoa da eta ondoren kostara joan ziren bizitzera, Zumaiara.
-
Emaztea pasaitarra
Anders Lanzén (1977) Estokholm, Suedia
Zumaiara zergatik etorri zen azaltzen du.
-
Maitasunak ekarri zuen Euskal Herrira
Nuria Puig (1978) Torroella de Montgrí, Katalunia
Maitasunagatik etorri zen Euskal Herrira.
-
Lan kontuek ekarri zuten Zumaiara
Adina Olaru (1982) Sibiu, Errumania
Lan kontuengatik etorri ziren Zumaiara. Aurretik Madrilera, berriz, mundua ikusteko helburuz joan zen.
-
Familiarengana etorri zen Euskal Herrira
Monserrat Mbasogo (1984) Niefang, Ekuatore Ginea
Euskal Herrira familia bertan zegoelako eta arrazoi pertsonalengatik etorri zen.
-
"Ama etorri zen lehenago"
Monserrat Mbasogo (1984) Niefang, Ekuatore Ginea
Ama lan bila etorri zen Euskal Herrira, ondoren familia bertara ekartzeko askoz.
-
Lucy brasildarra
Lucy Ferreira (1979) Salvador de Bahia, Brasil
Brasildarra da, lan elkarrizketa bat egitera etorri zen urtebeteko lana egiteko. Bertako lasaitasuna oso gustuko du. Familia da gehien botatzen duena faltan.
-
Zumaian ezkontzeko etorri zen
Maimouma Bassoum (1986) Podor, Senegal
Ezkontzeko etorri zen Zumaiara.
-
Zergatik etorri zinen Zumaiara?
Irina Tichtchenko (1971) Krasnodar, Errusia
Senarra bertakoa zelako etorri zen Euskal Herrira, ikasketak amaitutakoan.
-
"Sagarrak jasotzen ezagutu nuen nire emaztea"
Giovanni Zanon (1967) Male, Trento, Italia
Euskaldun batez maitemindu zen, eta Italiatik Zumaiara etorri zen harekin.
-
Zenbat hizkuntza hitz egiten dituzu?
Anelia Todoroa (1984) Vraca, Bulgaria
Bulgariera eta gaztelania hitz egiten ditu. Zumaiara lanera etorri zen.
-
Duela hogei bat urte etorri zen
Willem Prinse (1962) Heerle, Herbehereak
Duela hogei bat urte etorri zen bertara lan bila. Zarautzen lanean hasi zen eta Zumaiara etorri zen bizitzera.
-
Zergatik etorri zinen Zumaiara?
Ridial Diame (1986) Fimela, Senegal
Getarian bizi zen lehenago, eta hobeto komunikatua dagoelako eta politagoa delako etorri da. Oso harreman ona dauka bertakoekin orokorrean, jende irekia dela dio.
-
Zergatik etorri zinen Zumaiara? (serereraz)
Ridial Diame (1986) Fimela, Senegal
Getarian bizi zen lehenago, eta hobeto komunikatua dagoelako eta politagoa delako etorri da. Oso harreman ona dauka bertakoekin orokorrean, jende irekia dela dio (serereraz).
-
Zergatik etorri zara Euskal Herrira?
Mohamed El Idrissi () Alhucemas, Maroko
Errenterian bizi zen Zumaian baino lehenago. Gusturago dago Zumaian, irekiak baitira.
-
Zergatik etorri zinen Zumaiara?
Attila Csaki (1980) Nyiregyhaza, Hungaria
Dublinen bizitzen egon zen lanean, eta bertan ezagutu zuen bere emaztea. Horrela, emazteak Euskal Herrira itzuli nahi zuen eta elkarrekin egin zuten.
-
Zergatik etorri zinen Zumaiara?
Jamel Djellaoui (1967) Cherchell, Aljeria
Balentzian bizi izan zen lehenengo, baina lan kontuengatik Zumaiara mugitu ziren. Balentziara ere lanagatik joan zen.
-
Nolatan etorri zen Zumaiara
Sire Damba (1979) Kedougou, Senegal
Senarra Zumaiara etorri zen lanera, Iruñetik. Horregatik etorri zen bera ere.
-
Maitasunak ekarri zuen
Mia Rissanen (1963) Helsinki, Finlandia
Finlandian mutil euskalduna ezagutu zuen, eta horregatik etorri zen.
-
17 urterekin etorri zen, lanera; ez zeukan ikasten jarraitzeko gogorik
Chenshi Fu (1988) Txina, Txina
Ez zitzaion ikastea gustatzen, eta bidaiatzeko gogoa zeukan, mundua ezagutzekoa. Horregatik, 17 urterekin etorri zen, lanera. Aitaren lagun batek lan kontratua egin zion denda batean lan egiteko.
-
Nolatan etorri zen Zumaiara
Michael Obach (1968) Melsungen, Alemania
Alemanian ezagutu zuen orain bere emaztea dena, eta bizitzera Zumaiara etortzea erabaki zuten.
-
Lanak ekarri zuen Zumaiara
Jorge Paco Camperos (1972) Cochabamba, Bolivia
Zumaiara nolatan etorri ziren kontatzen du. Lana eskaini zioten Asturiasen. Han bi urte egin zituen, eta handik Zumaiara bidali zuten lanera.
-
Lanak ekarri zuen Zumaiara (ketxueraz)
Jorge Paco Camperos (1972) Cochabamba, Bolivia
Nolatan iritsi zen Zumaiara (ketxueraz). Boliviatik Asturiasera joan zen, eta handik Zumaiara, lanarengatik. Prozesua kontatzen du.
-
Donostiara iristearen arrazoiak
Sara Agnetti (1984) Felino, Italia
Maitasunari esker etorri da Donostiara. Elkarrizketa egin zitzaion unean zortzi hilabete zeramatzan Donostian.
-
Vietnametik Irunera
Truc Phuong Truong Thi (1973) Dalat, Vietnam
Bere izenaren esanahia: "kainaberaren norabidea". 16 urte daramatza Irunen bizitzen, baserrian. Lehenengo urtea oso gogorra egin zitzaion. Senarrak vietnamera ikasi du eta berak euskara.
-
Nolatan Euskal Herrira?
Truc Phuong Truong Thi (1973) Dalat, Vietnam
Ezkonduta etorri zen. Istorio luzea eta erromantikoa dela dio.
-
Senarra nola ezagutu zuen
Truc Phuong Truong Thi (1973) Dalat, Vietnam
Senarra toki askotara joaten zen oporretan, eta Vietnamen ezagutu zuten elkar. Thailandiatik joan zen hara, hiru asterako. Bere izebarekin bizi zen eta denda bere esku utzi zuen; arropa josten zuen han, eta edariak ere saltzen zituen. Senarra dendara joan zen behin, esnea erostera, eta hitz egiten hasi ziren, vietnameraz eta ingelesez. Bueltatu zenean, elkarri eskutitzak idazten hasi ziren.
-
Ezkontzaren gorabeherak
Truc Phuong Truong Thi (1973) Dalat, Vietnam
Handik urtebetera itzuli zen senarra Vietnamera. Ezkontza paperak egiten hasi zen, berari ezer esan gabe. Vietnamen gurasoei eskatu behar zaie baimena, eta joan zen hara ere. Ondo pentsatzeko esan zioten, zaila izango zela. Vietnamen ezkondu ziren.
-
Lan bila etorri zen Euskal Herrira
Sara Casado Mansilla (1981) Talavera de la Reina, Espainia
28 bat urterekin etorri zen Euskal Herrira.
-
Zergatik Euskal Herrira?
Jordi Estivill i Castany (1985) Bartzelona, Katalunia
Arrazoi nagusia bikote ohia euskalduna izatea zen. 27 urte zituen Euskal Herrira etorri zenean.
-
Zergatik etorri zinen Euskal Herrira?
Davide Filgueiras Cabaleiro (1982) Coruña, Galizia
Hasiera batean bi urte pasatzeko asmoz etorri zen, ikastera. Lagun batzuk bertan dituenez, eta bertako kultura gustatzen zaionez, bertara etortzea erabaki zuen. Bost-sei urte daramatza Euskal Herrian.
-
Orain dela hamabi urte etorria
Aritz Branton (1964) Malmesbury, Ingalaterra
Kasualitatez hemengo neska bat ezagutu zuen, eta euskal gramatikaz hitz egin zion. Maitemindu egin zen bietaz, orain dela hamabi urte.
-
Hizkuntza gutxituen esperientziak ezagutzen
Tiöma Fum Dökter (1993) Wilamowice, Polonia
Tiöma hizkuntza gutxituen hiztunen topaketan parte hartzera etorri da. Horrek asko pozten du; izan ere, jende askorekin hitz egiteko aukera dauka, baita bere egoera berdinean dauden pertsonekin ere.
-
Euskal Herrira etortzeko arrazoiak
Araceli Juarez Chavez (1988) San Juan Mixtepec, Oaxaca, Mexiko
Bere komunitatean hizkuntza berpizteko egin dituen saiakerak daude Euskal Herrira etortzeko erabakiaren oinarrian. Mixtekeraren idazkera oinarritzeko lanetan dabiltza, eta beste herrialde batzuetan nola egin duten jakin nahi du.
-
Ikasketek ekarri dute Euskal Herrira
Carlos Esteban Callapa Flores (1986) Cochabamba, Bolivia
Kultur aniztasuna eta eleaniztasuna interesatzen zaizkio eta baita bere uru jatorrian sakontzea ere. Hizkuntza ardatz hartuta eta identitatearekin lotuta, bere jaioterriko ekonomian eragin nahiko luke.
-
Zergatik Euskal Herrian?
Talwyn Baudu (1993) Brest, Bretainia, Frantzia
Hizkuntza gutxituen hiztun gazteen topaketan parte hartzeko etorri da Euskal Herrira. Bertan munduan dauden hizkuntzak ezagutu eta haien egoera zein den jakiteko aukera izan du, eta baita bere esperientzia kontatzekoa ere.