- Eleaniztasuna
- Ama hizkuntza
- Hizkuntza ikasketa
- Eleaniztasunaren esperientzia pertsonala
- Euskarari buruzko iritziak
- Hiztegia 101L
- Abestiak
- Hitz batzuk euskaraz
- Kultur aniztasuna
- Aurkezpen pertsonalak
- Kultur aniztasunaz esperientzia pertsonala
- Jatorrizko herrialdea
- Bizikidetza proiektuak
- Turismoa (101L)
- Migrazioak
- Zergatik aldatu bizitokiz
- Lehenengo hilabeteetako esperientzia
- Zer falta jatorriko bizitokitik?
- Zer gustatu Euskal Herritik?
- Integrazioa
- Etorkinen bizitza baldintzak
- Integraziorako bideak eta arazoak
- Euskara, integrazio hizkuntza
- Arrazakeria
- Bizitzako ametsak eta erronkak
Kultur aniztasuna
-
Zaila ikusten du Euskal Herriko aniztasuna ezagutaraztea
Cilla Ulrika Pihlström (1962) Finlandia, Finlandia
Ekitaldi bat egitea bururatzen zaio Euskal Herriko aniztasuna ezagutarazteko. Horretarako, 11 Kolore bezalako elkarteak daudela dio, baina zaila ikusten du.
-
Sistema integrazioaren aurkakoa da
Helen Groome (1958) Erresuma Batua, Ingalaterra
Euskarari dagokionez, euskara ikastea gomendatuko lieke Helenek beste etorkinei. Bestetik, uste du guettoetan bizitzeko ohitura handirik ez dagoela Euskal Herrian, eta egotekotan, gizarte arazoa dela, ez atzerritarrena.
-
Harremana beste atzerritar batzuekin
Eugene Zheleznyi (1991) Talne, Ukraina
Beste atzerritarrekin zein erlazio duen kontatzen du; bera bezalako ukraniarrekin, frantses batzuekin, estatubatuar batzuekin... eta egiten dituzten planak zeintzuk diren.
-
Beste hungariar batzuk, Donostian
Edina Eszter (1977) Hungaria, Hungaria
Liburu denda batean egiten du lan eta, behin, bezero batek esan zion bere koinatua hungariarra zela. Beste behin dendara gizon bat sartu zen, hungarieraz hitz egiten. Beste neska hungariar bat ere ezagutzen du hemen.
-
Hizkuntza eskolako klaseak dibertigarriak dira
Alia Adhia (1982) Yakarta, Indonesia
Herrialde ezberdinetako jende asko ezagutu du Hizkuntza Eskola Ofizialean, eta oso dibertigarriak egiten zaizkio klaseak; kalera ere ateratzen dira elkarrekin praktikatzeko, baina askotan ingelesez hitz egiten bukatzen dute.
-
Kultur aniztasuna lantokian
Ruta Grinyte (1986) Lituania, Lituania
Lan egiten duen enpresan kultur aniztasun handia dago, mundu guztiko jendea dago bertan; horregatik da ingelesa komunikazio hizkuntza.
-
Herbeheretako konpaiñia batekin biran
Macebo Mavuso () Hego Afrika, Hego Afrika
Herbeheretako antzerki konpainia batekin elkarlana dauka. Bere lan bat han egiten ari zela, konpainia hori ezagutu eta kontaktuan jarri zen beraiekin lana egin nahi zuelako. Hala, elkar ezagutzen joan eta biran zebiltzan elkarrekin, Tolosan.
-
Jatorri askotakoak Donostian
Laura Lizuma (1988) Mazsalaca, Letonia
Kanpotik Donostiara bizitzera etorritako jende dexente ezagutzen du: alemanak, britainiarrak, peruarrak, hispanoamerikakoak, argentinoak....
-
Donostian kulturaniztasuna dago
Thomas Frederiksen (1978) Copenhague, Danimarka
Thomasek Donostian kultura asko gurutzatzen direla uste du, eta giro hori asko gustatzen zaio.
-
Jendea, ohiturak eta kultura faltan ematen ditu
Chuserra Barrios Irache (1980) Zaragoza, Espainia
Bere herrialdetik jendea faltan ematen du. Zaragozako ohiturak eta kultura ere faltan ematen ditu.
-
"Euskaltzalea naiz"
Aritz Branton (1964) Malmesbury, Ingalaterra
Euskaltzalea dela dio, euskara maite baitu. Euskal kulturaren oinarria euskara dela uste du, azken finean kultura guztien oinarria hizkuntzak direlako.
-
Aniztasunaren definizioa
Aritz Branton (1964) Malmesbury, Ingalaterra
Aniztasuna pertsona edo kultura askoren iritziak eta eraginak onartzea izan daiteke. Euskaran aniztasuna zer den argi ikusten da, euskalkietan hain zuzen. Hizkuntza aniztasunak hizkuntza guztiak baliogarriak direla ulertzeko balio du.
-
Euskal Herria eta Eibar
Rüdiger Schmidt (1967) Hameln, Alemania
Euskal Herrian kalean bizitza asko egiten da. Alemanian, aldiz, etxean gehiago egoten dira. Eibar ez zaio euskal herri tipikoa iruditzen; aniztasun handia dago eta "hiri kosmopolita" bat da ia.
-
Gasteizen Euskal Herri anitzago bat ezagutuz
Jon Maia Soria (1972) Urretxu, Euskal Herria
Jonen ustez, askotan Euskal Herria estereotipoen bidez idealizatu egiten dugu, baina herri txiki eta oso euskaldunez aparte, badago beste Euskal Herri anitz bat. Gasteizera Euskal Filologia ikastera joandako urteetan hori ezagutu zuen. Bertsolaritzari dagokionez, hurbilago sentitzen zituen hango bertsolariak. Esperimentatzeko ere libreago sentitzen ziren han.
-
`Etxe gabeak´ antzerkia zentsuratua
Daniel Landart Urruti (1946) ,
`Etxe gabeak´ antzerkia, Lazkaorako idatzia; Joxe Mari Begiristain eta antolatzaileak eskertzeko idatzi zuen eta osoki zentsuratu zuten. Aurretik eman zuten `Noiz´ antzerkiak ez zuen uste zuten zentsura kontrolik pasa.
-
Gasteizen Euskal Herri anitzago bat ezagutuz
Jon Maia Soria (1972) ,
Jonen ustez, askotan Euskal Herria estereotipoen bidez idealizatu egiten dugu, baina herri txiki eta oso euskaldunez aparte, badago beste Euskal Herri anitz bat. Gasteizera Euskal Filologia ikastera joandako urteetan hori ezagutu zuen. Bertsolaritzari dagokionez, hurbilago sentitzen zituen hango bertsolariak. Esperimentatzeko ere libreago sentitzen ziren han.