Migrazioak

  • Etsuko Oku Londresen bizi izan zen 21 urtez

    Etsuko Oku (1956) Chiba, Japonia

    Donostiara iritsi baino lehen, Londresen bizi izan zen. Ingelesa ikastera joan zen hara, eta 21 urte eman zituen.

  • Edina Hungaria Hungariatik Donostiara

    Edina Eszter (1977) Hungaria, Hungaria

    Hungaria eta Donostiatik aparte ez da beste inon bizi izan.

  • Alia Indonesia Lagunak egitea pixka bat zaila

    Alia Adhia (1982) Yakarta, Indonesia

    Egin dituen harremanak batez ere ikaskideekin izan dira, baina zaila da baita ere, denak kanpotarrak izanik askok gero alde egiten baitute; beraz, harreman gehien senarraren lagunekin eta familiarekin eta Indonesiako beste neskekin dauka.

  • Alia Indonesia Gero eta asiar gehiago Donostian

    Alia Adhia (1982) Yakarta, Indonesia

    Hizkuntza asko daude Donostian: Europa, Amerika, Asiako jendea...Hasieran ez zitzaion iruditzen hainbeste kanpotar zegoenik, baina denbora pasa ahala, ikusi du baietz. Iruditzen zaio gero eta asiar gehiago etortzen dela bertara, gainera, nola bera asiarra den, gehiago fijatzen da horretan.

  • Ruta Lituania Bere sorterriko jenderik ez Donostian

    Ruta Grinyte (1986) Lituania, Lituania

    Ez du bere herrialdeko beste inor ezagutu Donostian daramatzan sei urteetan.

  • salman turkiera Errefuxiatu bezala Alemaniara

    Salman Garip (1980) Kahraman Maraç, Turkia

    7-8urte zituela, Turkiatik alde egin behar izan zuten eta Alemanian sei hilabetez errefuxiatu egon ondoren, Londresera joan ziren bizitzera. Bertan ia 25 urte pasa dituzte harrezkerotik.

  • Lama Hizkuntzen ikasketa prozesuak zailak izan ziren

    Acharya Lama Sönam Rabgye (1973) Nepal, Nepal

    Nahiko zaila izan zuen beste hizkuntzak ikastea; tibetera budismoarekin duten loturagatik ikasi zuen. Katmandura joan zenean, komunikazio zailtasunak eduki zituen; izan ere, bertan ez zuten bere herriko dialektoa ulertzen. Beraz, nepaliera ere ikasi behar izan zuen. Hortik Indiara joan zen unibertsitate budista batera ikastera, eta bertako hizkuntza ikasi behar izan zuen. Ikasketak bukatu ondoren, mendebaldera bidaiatu zuen askotan, eta komunikatzeko ingelesa ikasi behar izan zuen. Alemaniara joan zen bizitzera, eta bertan, jende askok ez duenez ingelesez egiten, alemana ere ikasi zuen. Prozesuak zailak izan arren, oso onuragarria da hizkuntzak ikastea bai bakoitzaren buruarentzat eta ingurukoentzat, komunikazioa oso garrantzitsua baita.

  • Leo Nogales Valle de la Serenako bizimodua

    Leonor Nogales García (1953) Valle de la Serena, Badajoz, Espainia

    5-6 urterekin etorri zen Euskal Herria, lehenengo Aizpurutxora (Azkoitia) eta gero Zumarragara. Gurasoen herrian wolframio meatze bat zegoen eta herritarrek egiten zuten bertan lan. Bigarren Mundu Gerran alemanen esku zegoen meatzea; handik ateratako materialarekin soldaduentzako kaskoak egiten ziren. Baina gerra ondoren meatzea itxi egin zen eta orduan hasi zen jendea handik alde egiten. Herria handia da baina gaur egun biztanle gutxi ditu. Udan gurasoen etxera itzultzen dira eta han badituzte senideak.

  • Leo Nogales Anaiaren oroitzapenak

    Leonor Nogales García (1953) Valle de la Serena, Badajoz, Espainia

    Gurasoek lan egiten zuten meatzea itxi zenean, lan bila etorri behar izan zuten Euskal Herrira. Leok txikitako oroitzapen gutxi du, baina anaia zaharrenak gogoan du hango bizimodua: baserriko lan gogorrak, jolasteko denbora gutxi...

  • Leo Nogales Lan asko baina etxe gutxi

    Leonor Nogales García (1953) Valle de la Serena, Badajoz, Espainia

    Zumarragan hasiera batean lehengusuekin elkarbanatzen zuten etxea. Beraien etxea izan zutenean, lehengusuen lagunak ere etxean hartzen zituzten denboraldi batez. Etxe gutxi zegoen orduan, beraiena erosi zutenean egiteko zegoen eta guztiz amaitu gabe zegoela sartu ziren. Beraien auzoan leku askotako etorkinak zeuden, ez Extremadurakoak bakarrik. Gogoan du bere amak izaraz beteriko saski bat ekarri zuela.

  • Leo Nogales Bi munduren artean

    Leonor Nogales García (1953) Valle de la Serena, Badajoz, Espainia

    Gurasoek etxe egin berria utzi behar izan zuten Euskal Herrira etortzeko. Bueltatu zirenean gauzak falta ziren eta ez zegoen beraiek oroitzen zuten moduan. Ilusioa zapuztu zitzaiela dio Leok. Han zeudenean hona bueltatzeko gogoa sentitzen zuten.

  • Celia Rubio Palentziatik Zumarragara nola iritsi ziren

    Celia Rubio Antolín (1940) Cobos de Cerrato, Palentzia, Espainia

    Cobos de Cerrato herrian jaio zen, Palentzian. 12 urterekin etorri zen Zumarragara. Bere anaiak soldaduska Loiolan egin zuen, eta Zumarragako lagun handi bat egin zuen: haren bitartez, anaia etorri zen lehenengo. Aitari asko kostatu zitzaion herria utzi eta gainerako seme-alabekin etortzea (ama hila zen ordurako). Bigarren anai bat etorri zen eta pare bat urte beranduago guztiak etorri ziren. Iparragirre kalean topatu zuten etxea. Aitak eta anaia guztiek Orbegozon egiten zuten lan. Etxea erosteko, Orbegozok aurrerapen bat eman zien eta nominatik kentzen zien hilabetero.

  • Maria Gallastegi Amona Zumarragara nola iritsi zen

    Maria Gallastegi Parejo (1995) Zumarraga, Euskal Herria

    Bere aitaren lanagatik etorri zen amona Zumarragara (Palentziatik). Ez daki euskaraz, txikitan ez zuelako ikasteko aukerarik izan.

  • Jon Maia Familia Urretxura nola iritsi zen

    Jon Maia Soria (1972) Urretxu, Euskal Herria

    Urretxun jaio zen Jon. Ama Extremaduratik etorri zen eta aita Zamoratik. Ama 4 urterekin iritsi zen Urretxura, familia guztiarekin. Igartzako baserri abandonatu batean egon ziren bizitzen lehendabizi, geroago Etxeberri auzora joan ziren; bertan auzokide gehienak etorkinak ziren. Aita berriz 16 urterekin etorri zen Zumarragara, anaia batekin, eta Orbegozon hasi zen lanean. Anaiak inprenta bat jarri zuen. Beste anai-arrebak ere Euskal Herrira etorri ziren, gurasoak Zamoran geratu ziren. Jatorrizko herrietan ez zegoen lan askorik, Euskal Herria berriz momentu horretan industrializazio betean zegoen, Orbegozo eta Patricio Echeverria bezalako lantegi handiekin. Gerraren eragina jasandako familia zen Jonena, eta beldur horrek ere bultzatu zituen alde egitera.

  • Jon Maia Etorkin uholdea

    Jon Maia Soria (1972) Urretxu, Euskal Herria

    50-60 hamarkadetan, 2.000 biztanle inguru izatetik 12.000 izatera pasa zen Zumarraga. Trena faktore garrantzitsua izan zen, ondo komunikatuta baitzegoen. 4 biztanletik bakarra zen bertakoa, uholde modukoa izan zen. Etorkinen bizitza kasuala.

  • Jon Maia Bere identitatearekin adiskidetzen

    Jon Maia Soria (1972) Urretxu, Euskal Herria

    25 urte ingururekin hasi zen bere identitatearekin adiskidetzen.1997an Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusirako klasifikatu zen eta hori prestatzen ari zela, Bertolt Brecht-en hausnarketa bat irakurri zuen. Orduan lehen aldiz bere familia etorkin bezala ikusi zuen.

  • Jon Maia Euskal Herriaren irudi estereotipatua

    Jon Maia Soria (1972) Urretxu, Euskal Herria

    Euskaldunen migrazioak aztertu izan ditu Jonek. Euskal Herriari buruz eraikitako irudia ez dela erreala uste du. Historikoki herri irekia izan gara, itsasoaren bitartez batez ere.

  • Jon Maia Euskaldunak ere emigranteak

    Jon Maia Soria (1972) Urretxu, Euskal Herria

    Euskaldunak ere emigranteak izan gara eta garrantzitsua da gure historia jakitea. Ezagutza hori izango bagenu, gaur egungo etorkinak hobeto hartuko genituzke.

  • Jon Maia Jonen hitzaldien harrena ona

    Jon Maia Soria (1972) Urretxu, Euskal Herria

    Ikastetxe edo elkarteetan hitzaldiak eman izan dituenean harrera beti oso hunkigarria eta esker onekoa izan da. Nahiz eta gehienek ez duten euskara ikasi, oso harro daude beraien bilobek ikasi dutelako.

  • Jon Maia "Abuelari" olioa

    Jon Maia Soria (1972) Urretxu, Euskal Herria

    Eltziegoko "Abuelari" olioaren aitabitxia izateko proposamena egin zioten. Kontzeptua, izena, eta abar aukeratzen utzi zioten. Bere amonaren familiari olibondoak kendu zizkiotela gogoratu zen eta polita iruditu zitzaion "omenaldi" hori egitea.

  • Iñigo Etxezarreta "Eihera" kooperatiba harreman horizontalagoak lantzen

    Iñigo Etxezarreta Toca (1995) ,

    "Eihera" kooperatibaren lana zein den azaltzen du. Beraiek sortu duten dinamikak parte hartzaileekiko harremanak horizontalagoak izatea eragin du. Gazte migranteen harrera etxe batean lan egin zuenekoa kontatzen du.

  • Jon Maia Familia Urretxura nola iritsi zen

    Jon Maia Soria (1972) ,

    Urretxun jaio zen Jon. Ama Extremaduratik etorri zen eta aita Zamoratik. Ama 4 urterekin iritsi zen Urretxura, familia guztiarekin. Igartzako baserri abandonatu batean egon ziren bizitzen lehendabizi, geroago Etxeberri auzora joan ziren; bertan auzokide gehienak etorkinak ziren. Aita berriz 16 urterekin etorri zen Zumarragara, anaia batekin, eta Orbegozon hasi zen lanean. Anaiak inprenta bat jarri zuen. Beste anai-arrebak ere Euskal Herrira etorri ziren, gurasoak Zamoran geratu ziren. Jatorrizko herrietan ez zegoen lan askorik, Euskal Herria berriz momentu horretan industrializazio betean zegoen, Orbegozo eta Patricio Echeverria bezalako lantegi handiekin. Gerraren eragina jasandako familia zen Jonena, eta beldur horrek ere bultzatu zituen alde egitera.

  • Jon Maia Etorkin uholdea

    Jon Maia Soria (1972) ,

    50-60 hamarkadetan, 2.000 biztanle inguru izatetik 12.000 izatera pasa zen Zumarraga. Trena faktore garrantzitsua izan zen, ondo komunikatuta baitzegoen. 4 biztanletik bakarra zen bertakoa, uholde modukoa izan zen. Etorkinen bizitza kasuala.

  • Jon Maia Bere identitatearekin adiskidetzen

    Jon Maia Soria (1972) ,

    25 urte ingururekin hasi zen bere identitatearekin adiskidetzen.1997an Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusirako klasifikatu zen eta hori prestatzen ari zela, Bertolt Brecht-en hausnarketa bat irakurri zuen. Orduan lehen aldiz bere familia etorkin bezala ikusi zuen.

  • Jon Maia Euskal Herriaren irudi estereotipatua

    Jon Maia Soria (1972) ,

    Euskaldunen migrazioak aztertu izan ditu Jonek. Euskal Herriari buruz eraikitako irudia ez dela erreala uste du. Historikoki herri irekia izan gara, itsasoaren bitartez batez ere.

  • Jon Maia Euskaldunak ere emigranteak

    Jon Maia Soria (1972) ,

    Euskaldunak ere emigranteak izan gara eta garrantzitsua da gure historia jakitea. Ezagutza hori izango bagenu, gaur egungo etorkinak hobeto hartuko genituzke.

  • Jon Maia Jonen hitzaldien harrera ona

    Jon Maia Soria (1972) ,

    Ikastetxe edo elkarteetan hitzaldiak eman izan dituenean harrera beti oso hunkigarria eta esker onekoa izan da. Nahiz eta gehienek ez duten euskara ikasi, oso harro daude beraien bilobek ikasi dutelako.

  • Jon Maia "Abuelari" olioa

    Jon Maia Soria (1972) ,

    Eltziegoko "Abuelari" olioaren aitabitxia izateko proposamena egin zioten. Kontzeptua, izena, eta abar aukeratzen utzi zioten. Bere amonaren familiari olibondoak kendu zizkiotela gogoratu zen eta polita iruditu zitzaion "omenaldi" hori egitea.

Gipuzkoako aldundia Eusko Jaularitza