- Eleaniztasuna
- Ama hizkuntza
- Hizkuntza ikasketa
- Eleaniztasunaren esperientzia pertsonala
- Euskarari buruzko iritziak
- Hiztegia 101L
- Abestiak
- Hitz batzuk euskaraz
- Kultur aniztasuna
- Aurkezpen pertsonalak
- Kultur aniztasunaz esperientzia pertsonala
- Jatorrizko herrialdea
- Bizikidetza proiektuak
- Turismoa (101L)
- Migrazioak
- Zergatik aldatu bizitokiz
- Lehenengo hilabeteetako esperientzia
- Zer falta jatorriko bizitokitik?
- Zer gustatu Euskal Herritik?
- Integrazioa
- Etorkinen bizitza baldintzak
- Integraziorako bideak eta arazoak
- Euskara, integrazio hizkuntza
- Arrazakeria
- Bizitzako ametsak eta erronkak
Ama hizkuntza
-
Ama hizkuntza: frantsesa
Thomas Pierre (1977) Paris, Frantzia
Frantsesa du ama hizkuntza , euskara badaki eta gaztelania hobetzen ari da.
-
Milioika hiztun ditu mandarinak
Jie Shen (1983) Suzhou, Txina
Txinera mandarinak zenbat hiztun dituen esaten du: miloika.
-
Mandarin batek ez du ulertzen wu-yua
Jie Shen (1983) Suzhou, Txina
Wu-yu bere ama hizkuntzaren nondik norakoak kontatzen ditu, nola 80 milioi hiztun dituen eta mandarin batek, adibidez, ez duela ulertzen.
-
Farsia eta euskara, ama hizkuntzak
Fariba Sheikhan Uriarte (1988) Gernika, Euskal Herria
Ama hizkuntza: euskara ta farsia (persiera) ikasi zituen momentu berean.
-
Farsiaren inguruan
Fariba Sheikhan Uriarte (1988) Gernika, Euskal Herria
Farsiaren inguruko informazioa ematen du: zazpi bokal ditu, ezberdin idazten da etab. Zenbat hiztun dituen, non hitz egiten den.
-
Kantoneraren inguruan hitz eginez
Zhanpeng Ling (1990) Hong Kong, Txina
Kantonera txinatar estatuak inposatutako mandarina baino lehenagokoa dela dio. 31 milioi hiztun ditu, eta batez ere hegoaldean hitz egiten da. Antzinatik datozen hizkuntzen artean, ongien gordetzen denetako bat ei da. Mandarina baino askoz ere zailagoa da.
-
Urduera, eskolako hizkuntza; punjabera, herriarena
Zishan Tariq (1993) Pakistan, Pakistan
Urduera eskoletan ikasten da eta punjabera herri xehearen hizkuntza da. Gehienek ez dakite punjabieraz idazten; unibertsitatean ikas daiteke.
-
Punjabera erabiltzen du gehiago
Zishan Tariq (1993) Pakistan, Pakistan
Punjabera erabiltzen du urduera baino gehiago, hori delako herriko hizkuntza.
-
Punjabera eta urduera, erabat desberdinak
Zishan Tariq (1993) Pakistan, Pakistan
Urduerak eta arabierak antzekotasunak dituzte, baina punjabera desberdina da. Irakurtzeko oso zaila da punjabera berarentzat.
-
Punjabera, Pakistanen eta Indian; gustuko esaldia
Zishan Tariq (1993) Pakistan, Pakistan
Ez daki abestirik punjaberaz. Punjab erdi Pakistanen dago, eta beste erdia Indian. Han, Indian, erakusten dute punjabera eskolan, baina Pakistanen ez. Bere gustuko esaera bat esaten du.
-
Ginea Bissauko kriolera
Wednesday Silva Lopez (1976) Bissau, Ginea Bissau
Ginea Bissaun hainbat hizkuntza hitz egiten dira, baina hedatuetan kriolera da (portugesa, bertako hizkuntzekin nahastuta). Kriolera familiakoekin erabiltzen du.
-
Cabo Verdeko kriolera, antzekoa
Wednesday Silva Lopez (1976) Bissau, Ginea Bissau
Ginea Bissauko kriolera eta Cabo Verdekoa oso antzekoak dira, oinarri bera dutelako: portugesa. Kuban Cabo Verdeko asko egon ziren; hasieran aparte zeuden, baina gero batera eskolan.
-
"Yarama": eskerrik asko
Wednesday Silva Lopez (1976) Bissau, Ginea Bissau
Tribu bakoitzak agurtzeko bere hizkuntza erabiltzen du. Eskerrak emateko "yarama" erabiltzen dute Bissau hiriburuan, eta berez fulera da.
-
Esaera bat krioleraz
Wednesday Silva Lopez (1976) Bissau, Ginea Bissau
Esaera bat krioleraz. Esanahia: ezkonduak (umea daukaten bikoteak) maleta eta labezomorroa bezala dira, beti daude elkarrekin.
-
Ama hizkuntza
Ding Chen Yin (1995) Arrasate, Euskal Herria
Arrasaten senideekin nola hitz egiten duen.
-
Suomierari buruzko datu batzuk
Cilla Ulrika Pihlström (1962) Finlandia, Finlandia
Hizkuntza txikia da suomiera. Ez da germanikoa eta ezta indoeuroparra ere. Suomierak eta suedierak ez daukate euren artean zerikusirik. Suomierak atzizkiak erabiltzen ditu, euskarak bezala.
-
Finlandieraz eta suedieraz hitz egiten da Finlandian
Cilla Ulrika Pihlström (1962) Finlandia, Finlandia
Finlandian, finlandieraz eta suedieraz hitz egiten da, baina suedieraz oso gutxi.
-
Suomiera hitz egiten da Finlandian
Cilla Ulrika Pihlström (1962) Finlandia, Finlandia
Suomiera Finlandiako biztanle guztiek hitz egiten dute.
-
Finlandiako ikastetxeetan suomiera erabiltzen da
Cilla Ulrika Pihlström (1962) Finlandia, Finlandia
Suomiera hizkuntza ofiziala da Finlandian eta, nahiz eta denek ingelesez jakin, hezkuntzan suomiera irakatsi eta erabiltzen da.
-
Kongoko hizkuntzak
Elisabeth Wassa Isimba (1978) Kinshasa, Kongo
Kongon gehienbat frantsesa eta lingala erabiltzen badira ere, suajilia, kikongoa eta chiluba hizkuntzak ere ofizialak dira. Elisabethek lingala eta frantsesa erabiltzen ditu.
-
Hindia, urdua eta ingelesa
Syyada Faheem () India, India
Syyada Faheem Indiakoa da baina orain Australian bizi da. Hindia, urdua eta ingelesa dira berak dakizkien hizkuntzak. Indian hizkuntza asko daude.
-
Hindia, urdua eta ingelesa (hindiz)
Syyada Faheem () India, India
Syyada Faheem Indiakoa da baina orain Australian bizi da. Hindia, urdua eta ingelesa dira berak dakizkien hizkuntzak. Indian hizkuntza asko daude (hindiz).
-
Errusierari buruzko datu batzuk
Lidia Kuznetsova (1981) Errusia, Errusia
Errusierari buruzko datu batzuk. Gero eta jende gehiagok ikasten du, nahiz eta hizkuntza konplexua izan. Hizkuntza eslaviarra da, eta alfabetoa zirilikoa da.
-
Japoniera non hitz egiten den
Etsuko Oku (1956) Chiba, Japonia
Japoniera non hitz egiten den, zenbatek hitz egiten duten... Brasilen komunitate batzuek ere hitz egiten dute, Bigarren Mundu Gerraren ondorio bezala bertara joandako etorkin japoniarrengatik.
-
Japonierak ez du harremanik beste hizkuntzekin
Etsuko Oku (1956) Chiba, Japonia
Japoniera hizkuntza isolatua da: ez du beste hizkuntzekin harremanik. (Aipatzen ez duen arren, esan behar da Japonian beste hizkuntza asko hitz egiten direla, horien artean Ainua, zeina baztertua dagoen eta oso hizlari gutxi dituen)
-
Galizierari buruzko datuak
Davide Filgueiras Cabaleiro (1982) Coruña, Galizia
Galiziarren %75ak hitz egiten du galiziera, baina kopurua jaisten ari da. Bere inguruan beti erabiltzen du galiziera.
-
Galizieraren egoera
Davide Filgueiras Cabaleiro (1982) Coruña, Galizia
Nolabaiteko lotsa ematen dio zenbaiteri galiziera hitz egiteak, gaztelaniaren azpitik balego bezala. Davidek dio kulturalki ahaldundu behar direla eta harrotasunez erakutsi behar dutela galiziarrak direla. Egoera hau Galiziako Hizkuntza Politikaren ondorio da Davidentzat, gobernuak galizieraren kontra egiten baitu.
-
Alabarekin ingelesez
Helen Groome (1958) Erresuma Batua, Ingalaterra
Alabari ingelesa transmititu nahi dionez, berekin beti ingelesez egiten du. Bost urtez ibili zen AEK euskaltegietan, ondoren bere kabuz.
-
Katalanak 11 milioi hiztun
Jordi Estivill i Castany (1985) Bartzelona, Katalunia
Katalanari buruzko datuak ematen ditu Jordik.
-
Norekin hitz egiten duzu katalanez?
Jordi Estivill i Castany (1985) Bartzelona, Katalunia
Familia eta lagunekin hitz egiten du katalanez, baina kaleko jendearekin ere bai.
-
Katalanaren egoera
Jordi Estivill i Castany (1985) Bartzelona, Katalunia
Katalanaren egoera geografikoki oso ezberdiña da. Jordirentzat ez da egoera ona, gaztelaniaren eta frantsesaren presioa jasaten baitu, eta mendekotasun horrek asko ahultzen baitu. Instituzioen papera eta jendearen konpromisoa azpimarratzen ditu.
-
Nor da Janusz Borkowski?
Janusz Borkowski (1984) Suwaki, Polonia
Duela 7 urte etorri zen Poloniatik Euskal Herrira bizitzera Janusz Borkowski. Hasieran Donostian bizi zen, eta orain Oiartzunen. 31 urte ditu.
-
Polonierari buruzko datu batzuk
Janusz Borkowski (1984) Suwaki, Polonia
Poloniera hizkuntza eslaviarra da. Errusiera, kroaziera, txekoslovakiera eta eslovenieraren antza dauka.
-
Mongolierari buruz
Naran-Erdene Tumur-Urgudul () Ulan Bator, Mongolia
Mongolierari buruz. Ez dakite jatorria zein duen... euskara bezalaxe bertan sortua dela uste dute.
-
Mongoliako hizkuntzak
Naran-Erdene Tumur-Urgudul () Ulan Bator, Mongolia
Mongolian hitz egiten diren hizkuntzak. Idazkera berezia du mongolierak.
-
Euskarari buruz dakiena
Naran-Erdene Tumur-Urgudul () Ulan Bator, Mongolia
Euskarari eta euskaldunei buruz dakiena. Mendez mende iraun duela euskarak. Badu gogoa euskara ikasteko, baina zaila iruditzen zaio. Mongolieraz ere ez dute generorik, eta badu antzekotasunik. "Bertsolari" dokumentala asko gustatu zaio: bere herrialdean ere badaude inprobisatzaileak.
-
Arabiera, ama hizkuntza
Sara El Houssiny (1986) El Cairo, Egipto
Arabiera da bere ama hizkuntza. Egiptoko arabierari buruz hitz egiten du. Arabiera klasikoa erabiltzen dute beste herrialde batzuetako jendearekin, elkarren artean ulertzeko.
-
Estonierari buruz
Anneli Kurg (1979) Estonia, Estonia
Estoniera ez da ikasteko erraza, ez baitator latinetik. Berak sei hizkuntza hitz egiten ditu, eta estoniera da guztietan desberdinena. Finlandieraren familiakoa da.
-
Estoniera eta finlandiera
Anneli Kurg (1979) Estonia, Estonia
Finlandieraz eta estonieraz "kaixo" hitza antzekoak dira, baina desberdintasun asko dituzte.
-
Euskara ikasteko modua
Anneli Kurg (1979) Estonia, Estonia
Lasarteko AEK euskaltegian egon zen euskara ikasten. Alemana-euskara hiztegia ere badauka. Estoniera ere desberdina da, eta badauzka antzekotasunak euskararekin: deklinabidea dute biek. Gaztelania ondo ikasitakoan hasiko da euskararekin.
-
Bulgarierari buruz datu batzuk I
Radi Stoyanova (1999) Bulgaria, Bulgaria
Bulgariako hizkuntza ofiziala bulgariera da. Hizkuntza eslaviarra da.
-
Bulgarierari buruz datu batzuk II
Radi Stoyanova (1999) Bulgaria, Bulgaria
Bulgarierari buruz hitz egiten du, bulgarieraz.
-
Koreera, Koreako hizkuntza
Eunhye Kim (1973) Seul, Hego Korea
Koreera Hego eta Ipar Korean hitz egiten da, eta inmigrazioaren eraginez, baita Txinako probintzia batzuetan eta Hego Amerikan ere.
-
Koreera eta euskara, jatorri berekoak?
Eunhye Kim (1973) Seul, Hego Korea
Koreera ural hizkuntzetako bat da, eta euskarari buruz ere gauza bera entzun du. Antzekotasun batzuk aipatzen ditu.
-
Armenierak eta euskarak hitz berdin ugari
Vahe Papyan (1993) Armadir, Armenia
Armeniar hizkuntza euskararekin alderatzen da askotan, bi hizkuntzetan hitz asko berdinak dira gauza berdinetarako: 50 hitzetan adibidez, kointzidentziak daude.
-
Armeniera gehiago hitz egiten da diasporan
Vahe Papyan (1993) Armadir, Armenia
Armeniera gutxi gorabehera hamar milioik hitz egiten dute; hala ere, Armeniak hiru milioi biztanle ditu; diasporan bizi dira armeniar gehienak eta hizkuntza gorde dute.
-
Errusiera ere hitz egiten da bertan
Vahe Papyan (1993) Armadir, Armenia
Armenieraz gain, errusiera hitz egiten da Armenian, Sobietar Batasunaren parte izan baitzen. Ingelesa ere nahikotxo erabiltzen da bertan.
-
Armeniera ikasteari buruz
Vahe Papyan (1993) Armadir, Armenia
Ez du ezagutzen armeniera ikasten dabilen euskaldunik.
-
Hizkuntza eslabiarra da ukrainera
Eugene Zheleznyi (1991) Talne, Ukraina
Ukraineraren inguruko informazioa: hizkuntza eslabiarra da, idazkera zirilikoa du, inguruko herrialdeko hizkuntzen antzekoa da... Errusiera ere hitz egiten da Ukrainan, baina ofiziala ukraniera da.
-
Hungaiera: alfabetoan 44 letra
Edina Eszter (1977) Hungaria, Hungaria
Ez dago hizkuntzarik hungarieraren antzekoa denik; ez dago generorik, eta askok diote ikasteko zaila dela. Alfabetoan 44 letra daude; letra asko bi dira elkarrekin, hementgo tx bezala.
-
Ahizparekin eta gurasoekin hungarieraz I
Edina Eszter (1977) Hungaria, Hungaria
Gaur egun hungariera gurasoekin eta ahizparekin hitz egiten du; haiek Hungarian bizi dira.
-
Ahizparekin ta gurasoekin hungarieraz II
Edina Eszter (1977) Hungaria, Hungaria
Hungariera zeinekin hitz egiten duen, hungarieraz azaldua.
-
Berorika hitz egiten dute normalean hungarieraz
Edina Eszter (1977) Hungaria, Hungaria
Itzulitako hitzak zuka izan dira, eta normalean hungarieraz berorika egiten dute, eta nahiko errespetu falta da ez bada hala egiten.
-
Nederlanderari buruzko datu batzuk
Marlijn Van Ijzeren (1978) Amersfoort, Herbehereak
Nederlandera ingelesaren eta alemanaren antza duen hizkuntza germanikoa da. Herbeheretan lurralde gehienean erabiltzen da, nahiz eta iparraldean frisiera ere erabiltzen duten.
-
Seme-alabekin nederlanderaz
Marlijn Van Ijzeren (1978) Amersfoort, Herbehereak
Bere seme-alabekin erabiltzen du nederlandera, senarrarekin ingelesa. Donostian ez du ia batere holandarrik ezagutzen.
-
Indonesiera, denen artean ulertzeko
Alia Adhia (1982) Yakarta, Indonesia
Bere herrialdean indonesiera hitz egiten da; badaude beste dialekto eta hizkuntza dezente ere, baina elkarren artean ulertzeko hizkuntza indonesiera da.
-
Indonesiar gehienek dakite indonesiera I
Alia Adhia (1982) Yakarta, Indonesia
Ia irlatar guziek hitz egiten dute indonesiera, baina agian egongo da herri apartaturen batean ez dakienik, beste hizkuntzaren bat egiten duenik, baina jeneralean denek hitz egiten dute.
-
Indonesiar gehienek dakite indonesiera II
Alia Adhia (1982) Yakarta, Indonesia
Aurretik gaztelaniaz esan duen bera esaten du, indonesieraz.
-
Alabei indonesieraz
Alia Adhia (1982) Yakarta, Indonesia
Indonesieraz bere alabei egiten die, baina, nola hizkuntza asko duten inguruan, batzuetan arraro begiratzen diote. Bere amarekin egiten du indonesieraz baita ere, eta amonak ilobei hitz egiten dienean ere arraro egiten zaie; horregatik, amonarekin hitz egin ahal izateko, indonesieraz egiten die.
-
Hizkuntza asko Indonesian
Alia Adhia (1982) Yakarta, Indonesia
Indonesian hizkuntza asko hitz egiten dira; adibidez, bere aitak beste hizkuntza bat hitz egiten du, berak ulertu bai baina hitz egiten ez dakiena. Bere irlan, eta baita besteetan ere, hizkuntza asko daude.
-
Grezierari buruz
Nikos Politakos (1982) Atenas, Grezia
Grezierari buruz hitz egiten du: zaila dela ikasteko, desberdina delako. Alfabeto greziarra erabiltzen dute.
-
Grezierari buruz II
Nikos Politakos (1982) Atenas, Grezia
Grezierako hitz asko erabiltzen dira beste hizkuntza batzuetan. Aldi berean, grezierak beste hizkuntza batzuen eragina izan du; hainbat hitz hartu ditu.
-
Grezieraz norekin?
Nikos Politakos (1982) Atenas, Grezia
Neskalaguna ere Greziakoa da, eta grezieraz hitz egiten dute elkarrekin. Lankide batzuekin ere erabili izan du, baina jada ez daude hemen. Iruñean bizi den lagun batekin hitz egiten du.
-
Lituaniera, hizkuntza zaila I
Ruta Grinyte (1986) Lituania, Lituania
Oso hizkuntza zaila omen da lituaniera: bertaratzen diren atzerritarrak ere oso zaila dela diote. Euskara bezain zaila dela dio. Ahozkatzeko ere zaila da. Lituaniera eta letoiera errai baltiko beretik omen datoz.
-
Lituaniera, hizkuntza zaila II
Ruta Grinyte (1986) Lituania, Lituania
Lituanierari buruzko azalpenak, lituanieraz.
-
Taiwerari buruzko datuak
Yiwen Wang (1981) Kaohsiung, Taiwan
Taiwera non hitz egiten den. Uhartean ehuneko 80k hitz egiten du, nahiz eta ez den hizkuntza ofiziala. Amonarekin hitz egiten zuen lehen, eta orain gurasoekin, baina gutxitan.
-
Turkiera hizkuntza berria da
Salman Garip (1980) Kahraman Maraç, Turkia
Turkiera nahiko hizkuntza berria da: duela 85 bat urte aldatu zuten; lehen, arabiera hitz egiten zen. Alfabeto latindarra ere orduan sartu zuten.
-
Arabieraren eta turkieraren arteko ezberdintasunak
Salman Garip (1980) Kahraman Maraç, Turkia
Turkieraren eta arabieraren arteko ezberdintasunak azaltzen ditu. Kemal Atatürk jeneralak janzkera, ohiturak etab. aldatu nahi izan zituen, Turkia europartzeko prozesu batean.
-
Non eta nork hitz egiten du turkiera?
Salman Garip (1980) Kahraman Maraç, Turkia
Turkian hitz egiten da turkiera, baita inguruko herrialdeetan ere bai pixka bat. Batzuetan hizkuntza batzuk nahastu egiten dira elkarren artean: bulgariar turkiera etab.
-
Turkiera gurasoekin hitz egiten du
Salman Garip (1980) Kahraman Maraç, Turkia
Turkiera gurasoekin hitz egiten du, batez ere amarekin; amak ez baitaki kurduera.
-
Turkiako hizkuntzak; kurduera
Salman Garip (1980) Kahraman Maraç, Turkia
Bere aitak kurduera hitz egiten du; 1992 arte debekatua egon zen kurdueraz hitz egitea.
-
Albaniera da hizkuntza ofiziala Albanian
Aurel Ibo (1973) Korça, Albania
Albanian jaio zen. Bere herrialdeko hizkuntza ofiziala albaniera da; grekera ere hitz egiten da bertan.
-
Inguruko hizkuntzekin zer ikusirik ez
Aurel Ibo (1973) Korça, Albania
Albanierak ez du inguruko hizkuntzekin zer ikusirik. Aurelek dio preindoeuroparra dela (baina indoeuroparra da); oso ezberdina da, hala ere.
-
22 urterekin, Nepaletik Indiara ikastera
Acharya Lama Sönam Rabgye (1973) Nepal, Nepal
Nepalen jaioa, Tibetekin muga egiten duen ipar aldekoa, izena Sönam Rabgye du; 22 urterekin Indiara joan zen monastegi batera eta monje bilakatu zen. Bertan, hamar urteko ikasketak egin zituen. Elkarrizketa garaian 54 urte zituen, 1962an jaioa baita. Nisan, bere jaioterriko hizkuntza hitz egiten du; tibetera, nepalera, ingelesa apurtxo bat eta alemaniera pixka bat.
-
Tibetera: Ü-Tsang dialektoa da ofiziala
Acharya Lama Sönam Rabgye (1973) Nepal, Nepal
Hizkuntza tibetarrak dialekto ezberdinak ditu; ofiziala Ü-Tsang dialektoa da.
-
Tibetera hitz egiteko arazorik ez
Acharya Lama Sönam Rabgye (1973) Nepal, Nepal
Tibetera hitz egiteko arazorik ez dago; Nepalen, tibetar errefuxiatu asko dago, eta, tibetar gobernuak (Tibetetik kanpo dagoena) eskola eta ospital asko ireki ditu errefuxiatuek beren hizkuntzan bizitzen jarrai dezaten. Himalayan bizi den jendeak, gainera, tibetarrekin lotura berezia du, bai hizkuntza mailan eta bai kultura eta espiritualtasun mailan ere; eurek ere tibetera ikasten dute.
-
Eslovenierari buruz
Tina Zigart (1985) Maribor, Eslovenia
Esloveniera gurasoekin bakarrik hitz egiten du orain, telefonoz. Eslovenierari buruz hitz egiten du. Ikasteko hizkuntza zaila dela dio, baina ez ezinezkoa.
-
Hamaika hizkuntza ofizial Hego Afrikan
Macebo Mavuso () Hego Afrika, Hego Afrika
Macebok bere burua aurkezten du: Hego Afrikakoa da, xhosera hizkuntza hitz egiten du, Hego Afrikako 11 hizkuntza ofizialetako bat; badakizki beste asko ere.
-
Joanesburgon bizi da
Macebo Mavuso () Hego Afrika, Hego Afrika
Hego Afrikako bigarren hizkuntza zabalduena da xhosera. Joanesburgon bizi zen elkarrizketa garaian, eta bertan Hego Afrikako 11 hizkuntza ofizialak hitz egiten dira.
-
Xhosera, hizkuntza zaila
Macebo Mavuso () Hego Afrika, Hego Afrika
Euskal Herrian bisitan dago. Izan ere, txotxongiloen naizoarteko jaialdian parte hartzen du bere taldeak, eta xhoseraz, ingelesez eta euskaraz izan da emanaldia. Xhosera kulturaren inguruan dago oinarritua. Bere hizkuntza oso zaila dela dio.
-
Mankanyera, bere ama hizkuntza
Jorge Naur Mango Barai (1980) Ginea Bissau, Ginea Bissau
Mankanyera da bere ama hizkuntza. Gurasoekin eta anai-arrebekin hitz egiten du. Baina Guinea Bissaun elkar ulertzeko kriolera erabiltzen dute. Hemen ez dauka norekin hitz egin.
-
Seme-alabekin krioleraz gehienbat
Jorge Naur Mango Barai (1980) Ginea Bissau, Ginea Bissau
Hiru urteko alabari krioleraz hitz egiten dio gehiena, baina mankanyeraz ere esaten dizkio hitz batzuk. Semearekin ere krioleraz egiten du.
-
Mankanyera, Guinea Bissaun eta Senegalen
Jorge Naur Mango Barai (1980) Ginea Bissau, Ginea Bissau
Mankanyera ez dujende askok hitz egiten Guinea Bissaun, etnia txikia dela dio. Senegalen ere hitz egiten da, gehiago. Hangoekin woloferaz hitz egiten du, mankanyera ez baldin badakite.
-
Guinea Bissauko hizkuntzak
Jorge Naur Mango Barai (1980) Ginea Bissau, Ginea Bissau
Guinea Bissauko hizkuntzak. Gehienek krioleraz hitz egiten dute. Etniak aipatzen ditu. Hizkuntza asko galdu dira, krioleraren mesedetan.
-
Senegal inguruan ere hitz egiten da mandinkera
Bake Diatta (1972) Senegal, Senegal
Mandinkera hizkuntza Mali, Burkina, Ganbia... Senegal inguruko herrialdeetan hitz egiten da; jende askok erabiltzen du.
-
Bere haurrei mandinkeraz
Bake Diatta (1972) Senegal, Senegal
Bere haurrekin saiatzen da mandinkeraz egiten; telefonoz amarekin eta lagunekin egiten du. Hemen, Senegalgo bere lehengusuarekin ere bai, baina ez gehiegi. Senegal hegoaldean, Casamancen, gehiago hitz egiten da. Diola ere hitz egiten da bertan.
-
Hungarieraren familiakoa omen samiera
Lill Tove Fredriksen (1971) Norvegia, Norvegia
70.000 sami dira gutxi gorabehera. Hiztunak 25.000 direla uste du, baina zaila da jakitea. Bederatzi dialekto daude, eta gehienek iparraldeko samiera hitz egiten dute. Teoria asko daude, herri europarra direla esaten dute; hungarieraren eta finlandieraren familiakoa dela dio. Euskaldunekin ere gauza asko omen dituzte komunean, genetikoki %30a baino gehiago.
-
Lau herrialdetan daude banatuta samiak
Lill Tove Fredriksen (1971) Norvegia, Norvegia
Bederatzi dialektoei hizkuntza esaten diete, eta askoren artean ez dira ulertzen. Berak, adibidez, hegoalderago bizi direnak ez ditu ulertzen. Lau herrialde ezberdinetan zehar daude barreiatuta samiak: Norvegia, Suedia, Finlandia eta Errusia.
-
Debekatua izan zuten samiera erabiltzea
Lill Tove Fredriksen (1971) Norvegia, Norvegia
Samien gehiengoa Norvegian bizi da; zaila da hizkuntza eta herri bat mantentzea, lau herrialdetan banatua dagoenean; izan ere, herrialde bakoitzak bere legeak eta eskubideak ditu. Adibidez, Norvegian eskubide gehiago dituzte samiek herri bezala besteetan baino, baina hala ere euren eskubideengatik borrokatzen jarraitzen dute. Norvegian hitzarmen bat sinatu dute samien eskubideak babesteko, beste herrietan ez. Gaur egun eskoletan irakasten da samiera, lehen ez bezala; Norvegian, adibidez, debekatua zegoen samiera hitz egitea.
-
Samiera berreskuratzen ari dira
Lill Tove Fredriksen (1971) Norvegia, Norvegia
Asko galdu da samiera hizkuntza mendeetan zehar, baina oraingo belaunaldiak oso kontzientziatuta daude eta lan asko egiten ari dira berreskuratzeko.
-
Frantsesari buruzko datuak
Clara Martin (1978) Lyon, Frantzia
Frantsesari buruzko datuak. Non hitz egiten den. Frantziako biztanle gehienak elebakarrak direla dio.
-
Frantsesari buruzko datuak (frantsesez)
Clara Martin (1978) Lyon, Frantzia
Frantsesari buruzko datuak, frantsesez.
-
Frantsesaren dialektoak
Clara Martin (1978) Lyon, Frantzia
Frantzian hitz egiten frantsesaren dialektoak ulergarriak dira; azentua da aldatzen dena. Canadakoa, berriz, desberdinagoa da; hiztegia ere aldatu egiten da.
-
Frantzian hitz egiten diren hizkuntzak
Clara Martin (1978) Lyon, Frantzia
Frantzian frantsesa da hizkuntza ofizial bakarra. Euskara, bretainiera, korsikera eta okzitaniera aipatzen ditu.
-
Frantziako gobernuaren jarrera hizkuntza gutxituen aurrean
Clara Martin (1978) Lyon, Frantzia
Frantziako gobernuak ez du ahaleginik egiten estatuan hitz egiten hizkuntza gutxituak salbatzeko. Hizkuntzen aberastasunaz hitz egiten du, eta esaten du oso ona da dela garunerako: gero eta hizkuntza gehiago jakin, hobeto.
-
Kurdueraren inguruko datu batzuk
Omar Erten (1979) Mardin, Turkia, Kurdistan
40 milioi pertsonek hitz egiten dute kurduera, eta hiztunak lau herrialdetan banatuta daudenez (Turkia, Iran, Irak eta Siria), herrialde bakoitzeko hizkuntza ofizialen bizikide dira.
-
Kurdueraren egoera Turkian
Omar Erten (1979) Mardin, Turkia, Kurdistan
Kurduera hitz egiten den herrialdeetan (Siria, Iran, Irak eta Turkia) arazoak daude. Turkian bereziki, arazo larriak daudela dio (gerraz mintzatzen da), nahiz eta hemengo hedabideek ezer ez esan.
-
Herrialde desberdinetako kurduek elkar ulertzen dute
Omar Erten (1979) Mardin, Turkia, Kurdistan
Kurduerak hainbat dialekto ditu. Turkian bertan dialekto desberdinak daude, baina elkar ongi ulertzen dute.
-
Kurduera nola idazten den
Omar Erten (1979) Mardin, Turkia, Kurdistan
Sirian eta Iraken hitz egiten den kurduera arabiar alfabetoa erabiliz idazten da, Iranen persiar alfabetoa erabiltzen dute eta Turkian, berriz, latindarra.
-
Kurduera batua sortzeko ahaleginetan
Omar Erten (1979) Mardin, Turkia, Kurdistan
Etorkizunari begira, lau herrialdeetan hitz egiten diren kurdueretatik kurduera bateratu bat egiteko lanean ari dira.
-
Kurduera ofizial baten aldeko borroka
Omar Erten (1979) Mardin, Turkia, Kurdistan
Turkiar gobernua eta PKK alderdia adostasun batera iritsi ziren une batean, eta kurduera hizkuntza ikasteko eskolak ireki ziren, hemengo euskaltegien modura (nahiz eta han pribatuak izan). 2013tik aurrera, ordea, turkiar gobernuak kurduei gerra deklaratu ostean, debekatu egin zituzten; eta unibertsitate kurdua ere bai.
-
Kurduera ofizial baten aldeko borroka (kurdueraz)
Omar Erten (1979) Mardin, Turkia, Kurdistan
Omarrek kurdueraz hitz egiten du, bere hizkuntzak ofiziala izateko dituen zailtasunetaz.
-
Asturierari buruz: Extremaduraraino iristen zen I
Alejandro Martinez (1982) Cangas del Narcea, Asturies
Asturiera hizkuntza oso zaharra da. Gaur egun adinekoek hitz egiten dute batez ere. Gaztelania bezain zaharra edo zaharragoa. Esaten denez, asturiera herri xehearen hizkuntza zen eta gaztelania jauntxoena. Gaztelaniak idazkera estandarra zuenez, gailendu egin zen. Hala ere, badaude idatziak eta literatura asturiarra ere. Extremaduraraino erabiltzen zen.
-
Asturierari buruz: Extremaduraraino iristen zen II (asturieraz)
Alejandro Martinez (1982) Cangas del Narcea, Asturies
Asturieraren inguruko azalpena, asturieraz.
-
Asturiera, gutxietsitako hizkuntza I
Alejandro Martinez (1982) Cangas del Narcea, Asturies
Haurra zela, asturiera ez zen eskoletan erabiltzen. Eskola batzuetan aukera libreko ikasgaia zen, baina ez zen gauza serioa. Oso gaizki ikusia zegoen asturieraz hitz egitea, "kateto"-en kontua. Gaur egun aldatzen ari da egoera, baina gobernuak erraztasunik ez du ematen.
-
Asturiera, gutxietsitako hizkuntza II (asturieraz)
Alejandro Martinez (1982) Cangas del Narcea, Asturies
Gaur egungo asturieraren egoera, asturieraz kontatua.
-
Azerbaijanerari buruz
Tarana Karimova (1977) Culfa, Azerbaijan
Azerbaijanera du ama hizkuntza, etxean ikasia. Datu batzuk ematen ditu hizkuntzari buruz: zein familiatakoa den, jatorria...
-
Azerbaijaneraz idazteko alfabetoa
Tarana Karimova (1977) Culfa, Azerbaijan
Azerbaijanera zein alfabetorekin idatzi izan den azaltzen du. Orain alfabeto latindarra erabiltzen dute.
-
Azerbaijanera seme-alabekin eta familiarekin erabiltzen du, eta mantentzea gustatuko litzaioke.
-
Azerbaijango hizkuntzak
Tarana Karimova (1977) Culfa, Azerbaijan
Azerbaijanen ehuneko 90ek azerbaijanera hitz egiten dute; errusiar hiztunak ere badira (Errusiaren menpe egon zelako). Ingelesa eta arabiera ere ikasten dira.
-
Nor da Miki?
Miki Lamedica (1986) Assisi, Italia
Miki Italiakoa da. Italieraz (bere ama hizkuntza), euskaraz, gaztelaniaz eta portugesez hitz egiten du.
-
Italierari buruz zertxobait
Miki Lamedica (1986) Assisi, Italia
Bere ama hizkuntzari buruzko, italierari buruzko, datu batzuk ematen ditu Mikik. Italiera hizkuntza oso zaharra ez izanik, nola hedatu den kontatzen du.
-
Hizkuntza gutxituak Italian
Miki Lamedica (1986) Assisi, Italia
Gobernutik ez da ezer egiten Italiako hizkuntza gutxituak babesteko. Ikastetxeetan ez dira hizkuntza horiek lantzen, baina jendea ari da sentsibilizatzen. Hizkuntza literarioak izatera heldu direnak babestuago daude, adibidez: siziliera eta napoliera.
-
Italianoa galtzen ari da Miki
Miki Lamedica (1986) Assisi, Italia
Italianoz oso gutxi hitz egiten du orain. Euskal Herrian italiar gutxi daudela dio. Italianoa galtzen ari da pixkat gaztelaniaren eraginez.
-
Alemanari buruzko datuak
Petra Elser (1953) Frankfurt, Alemania
Alemanari buruzko datu batzuk: non hitz egiten den. Prestigioa duen hizkuntza da, nahiko hedatua dagoena. Hala ere, ingelesezko hitzak erabiltzeko joera nabarmena dute.
-
Alemaniako hizkuntzak
Petra Elser (1953) Frankfurt, Alemania
Alemanian serbiarren hiztun komunitate bat ere badago, serbieraz funtzionatzen duena. Gero eta hizkuntza gehiago hitz egiten dira, inmigrazioa handia baita.
-
Alemanaren dialektoak eta batua
Petra Elser (1953) Frankfurt, Alemania
Alemanaren dialektoak eta batua. Estandarrak baditu 200 bat urte. Dialekto batzuk ulertzea ez da hain erraza; hitz batzuk oso ezberdinak dira.
-
Alemanaren dialektoak eta batua (alemanez)
Petra Elser (1953) Frankfurt, Alemania
Alemanaren dialektoei eta batuari buruz hitz egiten du. Euskaraz esan duena orain alemanez.
-
Alemanez gutxi, egunerokoan
Petra Elser (1953) Frankfurt, Alemania
Alemana gutxi erabiltzen du Donostian, egunerokotasunean. Hemen bizi diren alemaniarrekin bakarrik. Seme-alabekin ere bai, noizean behin. Euskaraz bizi da.
-
Nor da Laura Lizuma?
Laura Lizuma (1988) Mazsalaca, Letonia
Lauza Lizumak 28 urte ditu eta letoaniarra da. Donostiako Antigua auzoan bizi da.
-
Letonierari buruzko datu batzuk
Laura Lizuma (1988) Mazsalaca, Letonia
Letoniera Letonian soilik hitz egiten da.
-
Letoniera Letoniako hizkuntza ofizial bakarra
Laura Lizuma (1988) Mazsalaca, Letonia
Letonian hizkuntza ofizial bakarra dago: letoniera. Baina, errusiera eta beste hizkuntza batzuk ere erabiltzen dira.
-
Birtualki erabiltzen du letoniera
Laura Lizuma (1988) Mazsalaca, Letonia
Era birtualean erabiltzen du letoniera Laurak bere familiarekin, lagunekin eta arlo profesionalean.
-
Frisierari buruz
Durk Gorter (1952) Easterwâlde, Frisia
Frisierari buruzko datu batzuk, ingelesez eta frisieraz.
-
Frisieraren erabilera
Durk Gorter (1952) Easterwâlde, Frisia
Frisiera Herbeheretako bigarren hizkuntza ofiziala da; komunikazio hizkuntza da hainbat lekutan (modu informalean bereziki), baina beste hizkuntza gutxitu batzuek baino gutxiago sustatzen dute erakundeek.
-
Euskararen eta frisieraren egoerak
Durk Gorter (1952) Easterwâlde, Frisia
Euskararen eta frisieraren egoerak alderatzen ditu: hizkuntza hegemonikoen aurrean dugun jarrera.
-
Norekin frisieraz?
Durk Gorter (1952) Easterwâlde, Frisia
Frisiako lagunekin (batez ere telefonoz), bere umeekin eta Internetez (emailak) erabiltzen du frisiera.
-
Ikerbasque programak ekarri zuen Donostiara
Durk Gorter (1952) Easterwâlde, Frisia
Donostiara Ikerbasque programaren bidez etorri zen, duela 9 urte. Hezkuntza eleanitzari buruzko ikerketa egiten dihardu eta hizkuntza gutxituen gaineko ikerketak ere bai.
-
Danierari buruzko datu batzuk
Thomas Frederiksen (1978) Copenhague, Danimarka
Daniera hizkuntza germaniarra da, eta suedierarekin eta norvegierarekin harremanduta dago. Danimarkan hitz egiten da batez ere. Dialektoak ere baditu.
-
Danieraz norekin hitz egiten duen Donostian
Thomas Frederiksen (1978) Copenhague, Danimarka
Etxean alemaniera eta daniera hitz egiten dute. Lagunekin eta skype bidez, berriz, danieraz dihardu.
-
Danieraz norekin hitz egiten duen Donostian (danieraz)
Thomas Frederiksen (1978) Copenhague, Danimarka
Thomasek danieraz azaltzen du bere hizkuntzan zeinekin hitz egiteko aukera duen Donostian.
-
Daniar bakarra ezagutzen du Donostian
Thomas Frederiksen (1978) Copenhague, Danimarka
Danimarkar bakarra ezagutzen du Donostian, eta berarekin danieraz jarduten du.
-
Estrasburgokoa da
Caroline Suss (1971) Estrasburgo, Alsazia
Caroline Suss Estrasburgokoa da. Estrasburgo Alsazian dago, Frantziako ekialdean. Carolinek alsazieraz hitz egiten du.
-
Alsaziera, germaniar hizkuntza
Caroline Suss (1971) Estrasburgo, Alsazia
Alzasiera hizkuntza germaniar hizkuntza bat dela dio, eta gainera oso zaharra. Gaur egun alsaziera mota desberdinak daude, nahiz eta denak alsazieraren barruan egon.
-
Alsaziera, germaniar hizkuntza (alsazieraz)
Caroline Suss (1971) Estrasburgo, Alsazia
Gaur egun alsaziera mota desberdinak daude, nahiz eta denak alsazieraren barruan egon.
-
Alsazieraren egoera
Caroline Suss (1971) Estrasburgo, Alsazia
Eskoletan ume txikiekin erabiltzen da, baina eskola sistema guztiek ez dute erabiltzen. Beraren ustez garrantzitsua da umeekin lantzea, haiek baitira etorkizuna. Hizkuntza galtzea nahi ez bada, beraiekin landu behar dela argi du; izan ere, gelditzen diren hiztunak helduak dira. Oso gazte gutxik hitz egiten dute.
-
Alsazieraren transmisioa sustatzen
Caroline Suss (1971) Estrasburgo, Alsazia
Caroline, beste emakume batzuekin batera, alsaziera mantentzeko proiektu batean ari da lanean. Hori lortzeko gurasoen laguntza jasotzen ari dira, hizkuntzari buruzko jakintzak jaso eta ikasteko.
-
Nor da William?
William Cisilino (1974) Vain, Italia
William Italiako Friul eskualdekoa da, eta friuleraz hitz egiten du.
-
Friulerari buruz datu batzuk
William Cisilino (1974) Vain, Italia
Friulera Friul eskualdean hitz egiten da. Lurralde osoko hiru probintziatan erabiltzen den hizkuntza da. Lau hizkuntza ofizialetako bat da, eslovakiera, alemaniera eta italierarekin batera.
-
Friulera ofiziala da Friulen
William Cisilino (1974) Vain, Italia
Friulera ofizialki aitortua dago: Ikastetxeetan eta komunikabideetan erabiltzen da.
-
Friuleraren aldeko agentzia
William Cisilino (1974) Vain, Italia
Agentzia bat daukate friulera hizkuntzaren politika linguistikoa sustatzeko. Hizkuntzari dagozkion zerbitzuak eskaintzen ditu.
-
Euskal Herrian eredu bila
William Cisilino (1974) Vain, Italia
Duela ia 20 urte hizkuntza gutxituen inguruan lanean hasi zenean, Euskal Herrira etorri zen. Euskal Herrian euskara ezagutu zuen, eta asko ikasi zuen hemen egiten denetik.
-
Williamek zenbat hizkuntza dakizki?
William Cisilino (1974) Vain, Italia
Williamen ama hizkuntza friulera eta italiera dira. Gaztelania eta ingelesa ezagutzen ditu pixka bat, eta katalana eta esloveniera ulertu.
-
Georgierari buruz
Lela Iosava (1983) Tbilisi, Georgia
Georgierari buruzko datu batzuk. Alfabeto propioa dauka, 33 letrakoa. Antzinako hizkuntza da.
-
Georgiako hizkuntzak
Lela Iosava (1983) Tbilisi, Georgia
Georgian hitz egiten diren hizkuntzak zeintzuk diren.
-
Txekierari buruz datu batzuk
Marketa Kostalova (1996) Praga, Txekiar Errepublika
Txekierari buruzko datu batzuk. Zaila ei da ikasteko baina hizkuntza ederra.
-
Eskolan beste hizkuntza batzuk ere bai
Marketa Kostalova (1996) Praga, Txekiar Errepublika
Txekiar Errepublikan txekiera bakarrik hitz egiten dutela dio, baina eskolan beste hizkuntza batzuk ere ikasten dituztela.
-
Bereberea eta arabiera
Reda Bibito (1995) Maroko, Maroko
Atlas inguruan asko hitz egiten da bereberea. Marokon arabiera eta bereberea hitz egiten dira. Bere hizkuntza bereberea dela dio, baina arabieraz hitz egiten du.
-
Nor da Yuriy?
Yuriy Zadorozhnyak (1978) Ukraina, Ukraina
Yuriy Donostian bizi da, gaztelania, portugesa, italiera, errumaniera, moldaviera, ukraniera, errusiera, frantsesa, ingelesa... dakizki.
-
Ukranierari buruzko datu batzuk
Yuriy Zadorozhnyak (1978) Ukraina, Ukraina
Yuriyren ama hizkuntza ukraniera da.
-
Suedierari buruz
Henrik Osterberg (1965) Estokolmo, Suedia
Suedierari buruzko datu batzuk. Dialektoak dituzte.
-
Suediera Finlandian
Henrik Osterberg (1965) Estokolmo, Suedia
Finlandian finlanderaz aparte suediera ere ikasten dute. Gero eta gutxiago, hori bai.
-
Patuesa eskolan ikasi du
Vera Vallina Cano (2005) Eriste, Espainia
Patuera eskolan irakasten diete. Irakasle bat eskolaz eskola dabil, bailara horretan, erakusten. Huescako mendietan hitz egiten da.
-
Inken ondorengoak
Blanca Rocío Tabi Fuérez (1983) Otalavo, Ekuador
Ketxuerari buruzko datuak.
-
Ketxueraz gain, beste hizkuntzaren bat Ekuatorren?
Blanca Rocío Tabi Fuérez (1983) Otalavo, Ekuador
Natiboa den bakarra ketxuera da, eta honen dialektoak Ekuatore osoan hitz egiten dira.
-
Ekuatoriar dexente dago Donostian
Blanca Rocío Tabi Fuérez (1983) Otalavo, Ekuador
Ahizparekin hitz egiten du ketxuera, baina gaztelaniarekin nahastuta.
-
Peruko hizkuntzak
Danitza Rosilla () Peru, Peru
Perun hainbat hizkuntza hitz egiten dira, ketxua eta aimara, adibidez, baina Danitz akostaldekoa da eta gaztelaniaz soilik daki.
-
Eslovakierari buruz
Jakub Zajac (1983) Eslovakia, Eslovakia
Eslovakiera hizkuntza eslaviarra da. Ikasteko zaila da. Munduan zehar ere hitz egiten da, komunitateak daudelako toki batzuetan.
-
Nepalerari buruz
Surendra Pantha (1980) Pokhara, Nepal
Nepalgo hizkuntza ofiziala da nepalera, baina hizkuntza gehiago ere badaude Nepalen, jendeak etxean erabiltzen dituenak baina ez jendaurrean.
-
Nepaleraz hitz egiteko aukera
Surendra Pantha (1980) Pokhara, Nepal
Nepalera hitz egiteko aukera gutxi du. Nepaldar gutxi daude Donostian.
-
Lituania eta lituanierari buruzko datuak
Diana Glebkute (1981) Vievis, Lituania
Lituania eta lituanierari buruzko datuak.
-
Galiziera, hizkuntza gutxitua
Davide Gándara (1980) Salceda de Caselas, Galizia
Galizieraz hitz egiteko joera du familian eta lanean. Galizierak ez dauka euskarak eta katalanak daukaten indarrik. Komunikabideetan, adibidez. David zen lehen eta aldatu egin zuen berak: Davide da orain.
-
Maratherari buruz
Ashish Dsouza (1982) Munbai, India
Maratherari buruzko datu batzuk ematen ditu. Hiru milioi hiztun ditu, eta Mumbaiko hizkuntza nagusietako bat da.
-
Mina hizkuntzari buruz
Jeannette Assengone Ayissou (1987) Togo, Togo
Mina hizkuntzari buruz.
-
Norekin mina hizkuntzan?
Jeannette Assengone Ayissou (1987) Togo, Togo
Norekin hitz egiten duen mina hizkuntza.
-
Tamilerari buruz
A.Zechariah Jonathan (2004) India, India
Tamilerari buruz hitz egiten du. Indiako hizkuntza da.
-
Bengalerari buruz
S.K. Sahil Ranman (2004) India, India
Bengalerari buruz.
-
Rohan Indiakoa da
Rohan Bhoyar (2004) India, India
Rohanek bere datu pertsonalak kontatzen ditu, bere ama hizkuntzan, marathieraz, hain zuzen ere.
-
Marathiera, Indiako hizkuntza
Rohan Bhoyar (2004) India, India
Marathiera Indiako hizkuntzetako bat da; horri buruz hitz egiten du.
-
Voro hizkuntzari buruz
Kadri Koreinik () Estonia, Estonia
Bere burua aurkezten du. Estoniakoa da. Voro hizkuntzari buruz hitz egiten du.
-
Faroerari buruz
Petur í Gong (1973) Faroe uharteak, Faroe Uharteak
Faroerari buruz datu batzuk ematen ditu. Garai batean eskolan ez zuten faroeraz erakusten, danieraz baizik.
-
Faroeraren dialektoak eta islandiera
Petur í Gong (1973) Faroe uharteak, Faroe Uharteak
Faroeraren dialektoei buruz hitz egiten du. Islandiera desberdina da, baina badituzte antzekotasunak.
-
Ghanako Fadilu
Fadilu Salifu (1997) Ghana, Ghana
Fadilu Ghanakoa da.
-
Fadiluren ama hizkuntza: hausa
Fadilu Salifu (1997) Ghana, Ghana
Hausa eta twi (akaneraren aldaera bat) erabiltzen ditu Fadiluk. Hausa da bere ama hizkuntza.
-
Ghanako lagunekin hausaz
Fadilu Salifu (1997) Ghana, Ghana
Euskal Herrian baditu Ghanako lagun batzuk. Horiekin hitz egiten du batzuetan hauseraz.
-
Aragoitik Euskal Herrira
Chuserra Barrios Irache (1980) Zaragoza, Espainia
Chuserra Aragoikoa da: Zaragozakoa, hain zuzen ere. Ondarrun bizi da baina Donostian ere bizi izan zen.
-
Aragoieraren arnasguneak
Chuserra Barrios Irache (1980) Zaragoza, Espainia
Aragoiera batez ere Huescako zatian eta Zaragozako zati batean hitz egiten da. Hizkuntza egoera txarrean dago.
-
Aragoieraren egoera
Chuserra Barrios Irache (1980) Zaragoza, Espainia
Politikoen jarrera aragoiera hizkuntzarekin txarra dela dio. Aragoiera estatutoan aipatzen da, baina ez da ofiziala. Gobernuak hizkuntzari jartzen dizkion trabei buruz hitz egiten du.
-
Aragoieraz lagunekin, hara doanean
Chuserra Barrios Irache (1980) Zaragoza, Espainia
Euskal Herrian bizi denez, gertu dauka Aragoi eta hilean behin joaten da. Beraz, mantentzen du aragoiera bere lagunekin.
-
Nafar aragoierari aitortza
Chuserra Barrios Irache (1980) Zaragoza, Espainia
Faltan ematendu Nafarroan nafar aragoierari bere tokia eskaintzea. Erromantzea baino ez dute aipatzen.
-
Galesera
Eurig Salisbury (1983) Cardiff, Gales
Galesera Gales osoan hitz egiten da, baina ez du gizarte guztiak erabiltzen. Galesko biztanleen %20ak hitz egiten du, hain zuzen. Eurigen ustez hiztunen kopurua jaitsi egin da, eta horrek kezkatu egiten du.
-
"Gizarte eta gobernuak tandemean lan egin behar dute"
Eurig Salisbury (1983) Cardiff, Gales
Hizkuntza bat babesteko eta indartzeko gizarteak eta gobernuak batera egin behar dute lan. Galesko gobernuaren kasuan, hizkuntza indartzeko eta hiztunen kopurua handitzeko lan egiten dute. Hala ere, Eurigen ustez gobernuak diru gehiago eman beharko luke hizkuntzaren inguruan dauden aspektu guztiak asetzeko.
-
Galesera eta hezkuntza
Eurig Salisbury (1983) Cardiff, Gales
Eskolari dagokionez, Galesen aukera dago galeseraz ikasteko bai eskolan eta bai unibertsitatean.
-
Zergatik Euskal Herrian?
Eurig Salisbury (1983) Cardiff, Gales
Bertsozale Elkarteak antolatutako inprobisazio jardunaldi batzuetan parte hartzera etorri da. Galesen inprobisazioaren kontua oso garrantzitsua da, eta bera inprobisatzen aritzen denez, horri buruz hitz egitera eta besteen esanak entzutera etorri da.
-
Argitaletxeak vs Webguneak
Eurig Salisbury (1983) Cardiff, Gales
Galeseraz zerbait argitaratu nahi izanez gero, ez da oso zaila. Hainbat argitaletxe daude galeseraz argitaratzen dutenak. Eurigek Internet bidez ere argitaratzen ditu bere lanak bere webgunean. Horrela bere lanaren inguruko kontrol guztia bere eskuetan dago.
-
Argitaletxeak vs Webguneak (galeseraz)
Eurig Salisbury (1983) Cardiff, Gales
Galeseraz zerbait argitaratu nahi izanez gero, ez da oso zaila. Hainbat argitaletxe daude galeseraz argitaratzen dituztenak. Eurigek Internet bidez ere argitaratzen ditu bere lanak bere webgunean. Horrela bere lanaren inguruko kontrol guztia bere eskuetan dago (galeseraz).
-
Inprobisazioa
Eurig Salisbury (1983) Cardiff, Gales
Inprobisazioarena kontu sozial bat da Galesen. Aukera asko daude jende aurrean inprobisatzeko. Gainera, txapelketetan parte hartzeko aukera ere badago.
-
Bertsolaritzaren eta Galesko inprobisazioaren arteko antzekotasunak
Eurig Salisbury (1983) Cardiff, Gales
Euskal Herriko eta Galesko inprobisazioen artean antzekotasunak daude. Horietako bat alde soziala da. Bi herrialdeetan jendeak inprobisazioa ondo pasatzearekin erlazionatzen du.
-
Bertsolaritzaren eta Galesko inprobisazioaren arteko antzekotasunak (galeseraz)
Eurig Salisbury (1983) Cardiff, Gales
Euskal Herriko eta Galesko inprobisazioen artean antzekotasunak daude. Horietako bat alde soziala da. Bi herrialdeetan jendeak inprobisazioa ondo pasatzearekin erlazionatzen du. (galeseraz)
-
Galeseraren dialektoak
Eurig Salisbury (1983) Cardiff, Gales
Galeseraren barruan dialektoak daude: iparraldean eta hegoaldean ez da berdin hitz egiten; baina denek ulertzen dute elkar.
-
Marta, etiopiarra
Marta Abiy (1986) Etiopia, Etiopia
Marta Etiopiakoa da. Amharera hizkuntza hitz egiten du.
-
Amharerari buruzko datu batzuk
Marta Abiy (1986) Etiopia, Etiopia
Amharera hizkuntza batez ere hiriburuan hitz egiten da. 7 dialekto ditu hizkuntza horrek.
-
Amhareraz ahizparekin eta semearekin
Marta Abiy (1986) Etiopia, Etiopia
Bere ahizparekin eta semearekin hitz egiten du amhareraz. Ez du etiopiarrik aurkitu bere inguruan Euskal Herrian.
-
Zeinu hizkuntza
Carolina Rementeria Fernández (1988) Bilbo, Euskal Herria
Zeinu hizkuntzari buruzko datu batzuk ematen ditu.
-
Euskarazko zeinu hizkuntzarik ez dago
Carolina Rementeria Fernández (1988) Bilbo, Euskal Herria
Herrialde bakoitzean zeinu hizkuntza bat edo gehiago dago, ez dago unibertsalik. Zeinu hizkuntza ez dator ahozko hizkuntzatik. Ez dago euskarazko zeinu hizkuntzarik.
-
Zeinu hizkuntzaren ikasketa
Carolina Rementeria Fernández (1988) Bilbo, Euskal Herria
Unibertsitateko ikasketak egin behar dira zeinu hizkuntzako interprete izateko. Ikastetxe batzuetan hasi dira zeinu hizkuntza hautazko hizkuntza bezala ezartzen.
-
Hezkuntza sistema eta gorreria
Carolina Rementeria Fernández (1988) Bilbo, Euskal Herria
Euskal Herrian hezkuntza sistema hobea ei daukagu beste lurralde batzuetan baino gorreria duten pertsonentzako.
-
Euskal Herrian zeinu hizkuntzarentzat aukerak
Carolina Rementeria Fernández (1988) Bilbo, Euskal Herria
Euren herrialdeetan baliabide gutxi dituztelako etortzen dira gorreria duten pertsona batzuk Euskal Herrira. Ikastetxeetan zeinu hizkuntza erakusten diete eta gurasoentzako ere badaude ikastaroak.
-
Gorreriak identitatean eragiten du
Carolina Rementeria Fernández (1988) Bilbo, Euskal Herria
Zeinu hizkuntza gorreria duten pertsonek eta beraien ingurukoek erabiltzen dute. 2007. urtetik da hizkuntza ofiziala. Gorreria duten pertsonentzat gogorra da beren hizkuntza komunitatearekin ez dutela komunikatzeko aukerarik: nortasunean eragiten du horrek.
-
Zenbatek dakite zeinu hizkuntza?
Carolina Rementeria Fernández (1988) Bilbo, Euskal Herria
Donostian ez daki zenbat pertsonak jakingo duten zeinu hizkuntza, estatuan 100.000 pertsonek dakitela dio. Horietatik %20-30ek dute euren bigarren hizkuntza bezala zeinu hizkuntza.
-
Ingelesari buruzko datuak
Len Bux (1967) Dublin, Irlanda
Ingelesari buruzko datuak ematen ditu Lenek.
-
Gaelikoaren eta ingelesaren egoera
Len Bux (1967) Dublin, Irlanda
Irlandako Gaelikoaren egoerari buruz eta ingelesari buruz hitz egiten du Lenek.
-
Gineako hizkuntzak
Marie Toure (1976) Konakry, Gineako Errepublika
Ginean hizkuntza asko hitz egiten dira, denak ofizialak. Orokorrean susueraz hitz egiten dute, baita frantsesez ere.
-
"Serbiera oso hizkuntza zaila da"
Aleks Milovanovic (1972) Novi Sad, Serbia
Serbieraren inguruko datuak.
-
Bi alfabeto dituen hizkuntza da serbiera (serbieraz)
Aleks Milovanovic (1972) Novi Sad, Serbia
Serbieraren inguruko datuak (serbieraz). Bi alfabeto dituen hizkuntza da serbiera.
-
"Frantsesa oso hizkuntza potentea da"
Sebastien Cartier (1970) Lyon, Frantzia
Frantsesari buruzko datuak.
-
Suedierari buruzko datuak (suedieraz)
Anders Lanzén (1977) Estokholm, Suedia
Suedierari buruzko datuak (suedieraz).
-
Suedierari buruzko datuak
Anders Lanzén (1977) Estokholm, Suedia
Suedierari buruzko datuak.
-
Norvegiaz zenbait datu
Anders Lanzén (1977) Estokholm, Suedia
Norvegiaz eta norvegieraz zenbait datu.
-
Norvegiaz zenbait datu (norvegieraz eta euskaraz)
Anders Lanzén (1977) Estokholm, Suedia
Norvegiaz eta norvegieraz zenbait datu (norvegieraz eta euskaraz).
-
Katalanari buruzko zenbait datu
Nuria Puig (1978) Torroella de Montgrí, Katalunia
Katalanari buruzko zenbait datu.
-
Errumanierari buruzko datuak
Adina Olaru (1982) Sibiu, Errumania
Errumanierari buruzko datuak.
-
Fangerari buruzko datuak
Monserrat Mbasogo (1984) Niefang, Ekuatore Ginea
Fangerari buruzko datuak.
-
"Niretzat portugesa eta Brasileko portugesa bi hizkuntza dira"
Lucy Ferreira (1979) Salvador de Bahia, Brasil
Brasilgo portugesari buruzko datuak.
-
Pulaarerari eta Senegali buruzko datu batzuk
Maimouma Bassoum (1986) Podor, Senegal
Pulaarera eta Senegali buruzko datu batzuk.
-
Hizkuntza asko hitz egiten dira Errusian
Irina Tichtchenko (1971) Krasnodar, Errusia
Errusiari eta errusierari buruzko datuak.
-
Italierari buruzko datuak
Giovanni Zanon (1967) Male, Trento, Italia
Italierari buruzko datuak.
-
Italierari buruzko datuak (italieraz)
Giovanni Zanon (1967) Male, Trento, Italia
Italierari buruzko datuak (italieraz).
-
Bulgaria eta bulgarierari buruzko datuak
Anelia Todoroa (1984) Vraca, Bulgaria
Bulgaria eta bulgarierari buruzko datuak.
-
Nederlanderari buruzko datuak
Willem Prinse (1962) Heerle, Herbehereak
Nederlanderari buruzko datuak.
-
Alemana eta nederlandera
Willem Prinse (1962) Heerle, Herbehereak
Aleman apur bat ere badaki baina nederlanderaren oso antzekoa da.
-
Seme-alabekin nederlanderaz
Willem Prinse (1962) Heerle, Herbehereak
Nederlandera hasieran ez zuen ia erabiltzen Zumaian. Orain, berriz, seme-alabekin nederlanderaz hitz egiten du, ingelesarekin batera.
-
Serereraz datu batzuk.
Ridial Diame (1986) Fimela, Senegal
Serererari eta Senegali buruzkodatu batzuk.
-
Hiru sererera Senegalen
Ridial Diame (1986) Fimela, Senegal
Hiru sererera daude Senegalen. Hauek oso ezberdinak dira.
-
Hitz antzekoak euskaraz eta serereraz
Ridial Diame (1986) Fimela, Senegal
Serereraz eta euskaraz antzekotasunak.
-
Tamazigtherari buruzko datuak
Mohamed El Idrissi () Alhucemas, Maroko
Tamazigtherari buruzko datuak.
-
Tamazightera eta arabiera antzekoak al dira?
Mohamed El Idrissi () Alhucemas, Maroko
Tamazigtherako eta arabierako hitz asko antzekoak dira.
-
Tamazigtherak eta euskarak antzekotasunik bai?
Mohamed El Idrissi () Alhucemas, Maroko
Antzekotasunak daudela dio, hitz asko antzekoak baitira.
-
Hungarierari buruzko datuak
Attila Csaki (1980) Nyiregyhaza, Hungaria
Hungarierari buruzko datuak.
-
Lehen hizkuntza: arabiera
Jamel Djellaoui (1967) Cherchell, Aljeria
Arabierari buruzko datuak.
-
Non hitz egiten da arabiera?
Jamel Djellaoui (1967) Cherchell, Aljeria
Arabiera eta berberera hitz egiten diren tokiak izendatzen ditu.
-
Norekin hitz egiten duzu armeniera?
Hasmik Minasyan (2008) Zumaia, Euskal Herria
Familiarekin egiten du hitz armenieraz.
-
Senegalgo hizkuntzak
Sire Damba (1979) Kedougou, Senegal
Mandinkera Senegalgo hizkuntza bat da. Hizkuntza asko daude Senegalen.
-
Mandinkera norekin?
Sire Damba (1979) Kedougou, Senegal
Mandinkera etxean erabiltzen du.
-
Suomierari buruz
Mia Rissanen (1963) Helsinki, Finlandia
Suomiera ez da hizkuntza indoeuroparra, euskara bezalaxe. Hungariera, samiera, estoniera eta beste hizkuntz atxiki batzuk dira suomieraren familiakoak.
-
Finlandiako hizkuntzak
Mia Rissanen (1963) Helsinki, Finlandia
Finlandiako hizkuntza ofizialak suomiera eta suediera dira. Samiera ere hitz egiten da, baina errekonozimendu txikiagoa dauka.
-
Suomieraz zeinekin hemen?
Mia Rissanen (1963) Helsinki, Finlandia
Finlandiera senarrarekin eta seme-alabekin hitz egiten du; haiek euskaraz egiten diote sarritan. Herrikide batzuekin ere bai.
-
Txinerari buruz
Chenshi Fu (1988) Txina, Txina
Txinera mandarinera hitz egiten dute denek Txinan, baina hizkuntza gehiago ere badira. Hiri eta herri bakoitzak berea dauka. Kantonera hitz egiten da bere hirian.
-
Txinako hizkuntzak
Chenshi Fu (1988) Txina, Txina
Txinan hitz egiten diren hizkuntzei buruzko azalpena.
-
Alemanierari buruz
Michael Obach (1968) Melsungen, Alemania
Alemanierari buruzko datu batzuk.
-
Alemaniako hizkuntzak
Michael Obach (1968) Melsungen, Alemania
Alemanian alemaniera da hizkuntza ofiziala. Inmigrazioari esker, beste hainbat hizkuntza hitz egiten dira. Alemanierak aldaerak ere baditu.
-
Alemanieraz lanean eta etxean
Michael Obach (1968) Melsungen, Alemania
Alemanieraz lanean hitz egiten du egunero. Emaztearekin eta semearekin ere alemanieraz egiten du. Eta gurasoekin, Skip bidez.
-
Urduerari buruz
Imtiaz Hussain (1975) Gujrat, Pakistan
Urduerari eta punjabierari buruz. Desberdinak dira.
-
Urduera eta arabiera
Imtiaz Hussain (1975) Gujrat, Pakistan
Urdueraz eta arabieraz hitz batzuk berdinak dira.
-
Diolera hizkuntzari buruz
Fatou Badji (1979) Dakar, Senegal
Diolera hizkuntzari buruz. Hainbat aldaera ditu, eta beraiek zabalduena hitz egiten dute. Mandinkeraren antza dauka. Casamancen dauka jatorria diola etniak Senegalen.
-
Senegalgo hizkuntzak
Fatou Badji (1979) Dakar, Senegal
Senegalgo hizkuntza batzuk aipatzen ditu.
-
Woloferaz seme-alabekin
Fatou Badji (1979) Dakar, Senegal
Ez du diolera erabiltzen seme-alabekin. Wolofera erabiltzen dute etxean, Senegalgo hizkuntza ofiziala.
-
Ketxuerari buruz
Jorge Paco Camperos (1972) Cochabamba, Bolivia
Ketxuerari buruzko datuak. Herrialde batetik bestera dezente aldatzen da ketxuera. Bolivian, Ekuadorren eta Perun hitz egiten da.
-
Norekin hitz egiten duen ketxueraz
Jorge Paco Camperos (1972) Cochabamba, Bolivia
Boliviako hogei bat lagun daude Zumaian. Ketxueraz hitz egiten dute batzuetan baina ez asko: gehienetan gaztelaniaz. Gurasoek hobeto egiten dute ketxueraz gaztelaniaz baino.
-
Ketxueraren egoera Bolivian
Jorge Paco Camperos (1972) Cochabamba, Bolivia
Ketxueraren egoera hobetu egin da azken urteetan Bolivian. Eskoletan ikastea posible da orain.
-
Nahuatlera hizkuntza
Gabriel Vazquez Chavez (1972) Cuetzalan Puebla, Mexiko
Mexikon bertako hizkuntzak 65 dira; horien artean nahuatlera hizkuntza dago. 8-10 aldaera bitarte dituela uste du. Beraien bizitzan oso presente eta bizirik dagoela aitortzen du, nahiz eta orain gainbehera prozesu batean egon.
-
Elias Caurey
Elias Caurey (1977) Ipitakuape, Bolivia
Elias Caurey Boliviakoa da, eta bere ama hizkuntza guaraniera da. Horrez gain, gaztelania ere badaki. Bideoak grabatzen ari direla dio, hurrengo belaunaldiek bere hizkuntzaren berri izan dezaten.
-
Zer da guarani izatea?
Elias Caurey (1977) Ipitakuape, Bolivia
Guarani izatea, bizitzeko eta izateko forma bat da. Bolivia, Brasil, Paraguay eta Argentinan daude guaraniak. Herrialdean dagoen hizkuntza aniztasuna oso handia da.
-
Gizartearen sentsibilizazioa
Elias Caurey (1977) Ipitakuape, Bolivia
Elias idazlea da, eta formazioz soziologo eta antropologoa. Azken urteetan hezkuntzaren inguruan aritu da lanean. Horrez gain, gizartea sentsibilizatzen saiatzen ari dira guaranierarekin.
-
Nasa hizkuntza
Candelaria Ramos Ul (1982) Toribio, Kolonbia
Nasa yuwe Cauca departamenduan hitz egiten den hizkuntzetako bat da. Iparraldean %20k hitz egiten du, eta hiztun gehienak helduak dira.
-
Nasa, hizkuntza gutxituen artean
Candelaria Ramos Ul (1982) Toribio, Kolonbia
Kolonbian 63 hizkuntza daude, eta hauek departamendutan antolatzen dira. Nasa yuwe hizkuntza gutxituen artean aurkitzen da; izan ere, jendea departamenduz aldatzen ari da.
-
Nasa hizkuntzan murgiltzeko zentroak
Candelaria Ramos Ul (1982) Toribio, Kolonbia
Nasa yuwe hizkuntza familian ikasten da, eta naturarekin eta animaliekin oso erlazionaturik dagoela dio Candelariak. 2011n nasa hizkuntzan murgiltzeko zentroak sortu zituzten, hizkuntza irakasteko helburuarekin.
-
Hizkuntza gutxituen aldeko aldarria
Candelaria Ramos Ul (1982) Toribio, Kolonbia
Hizkuntza gutxituen inguruan hausnarketa bat egiten du. Berarentzat oso garrantzitsuak dira hizkuntzak eta, horregatik, etorkizuneko belaunaldiek hizkuntzen alde borrokatu behar dutela uste du.
-
Mapudungun hizkuntza
Alberto Huenchumilla Marilao (1984) Temuko, Wallmapu
Alberto Huenchumilla Marilao maputxea da. Mapudungun bere ama hizkuntza da. Hizkuntza isolatu hau Txilen eta Argentinan hitz egiten da. Hizkuntza gutxituen artean dago. Hiztun gehienak helduak dira, transmisioan etena egon delako.
-
Mapudungun hizkuntza (mapudungunez)
Alberto Huenchumilla Marilao (1984) Temuko, Wallmapu
Alberto Huenchumilla Marilao maputxea da. Mapudungun bere ama hizkuntza da. Hizkuntza isolatu hau Txilen eta Argentinan hitz egiten da. Hizkuntza gutxituen artean dago. Hiztun gehienak helduak dira, transmisioan etena egon delako. (mapudungunez)
-
Maputxe herria
Alberto Huenchumilla Marilao (1984) Temuko, Wallmapu
Txilen bederatzi herri indigena daude, eta horien artean dago maputxe herria. Herri indigena horietatik, gehien hitz egiten den hizkuntza maputxea da, %80 batean. Beraz, beste herrien egoera askoz ere kritikoagoa da. Instituzioek mapudungun hizkuntza onar dezatela nahi dute. Instituzioetan hizkuntza hau erabiltzeko eskubidea izatea nahi dute, komunikabideetara iristea eta hezkuntzan aukeran izatea.
-
Maputxe herria (mapudungunez)
Alberto Huenchumilla Marilao (1984) Temuko, Wallmapu
Txilen bederatzi herri indigena daude, eta horien artean dago maputxe herria. Herri indigena horietatik, gehien hitz egiten den hizkuntza maputxea da, %80 batean. Beraz, beste herrien egoera askoz ere kritikoagoa da. Instituzioek mapudungun hizkuntza onartzea nahiko lukete. Instituzioetan hizkuntza hau erabiltzeko eskubidea izatea nahi dute, komunikabideetara iristea eta hezkuntzan aukeran izatea. (mapudungunez)
-
Yukatakera, bere ama hizkuntza I
Isaac Carrillo Can (1983) Peto, Yukatan, Mexiko
Yukatakerak maia hizkuntza du jatorrian. 30 hizkuntza maia daude. Yukatakera Yucatán penintsulan hitz egiten da, eta 8.000.000 hiztun ditu gutxi gorabehera.
-
Yukatakera, bere ama hizkuntza II
Isaac Carrillo Can (1983) Peto, Yukatan, Mexiko
Yucatango maia hizkuntza ahoz transmititu da, eta ez da modu ofizialean idazteko erabiltzen. Hiztun kopuru handia badu ere, ez dago arriskutik kanpo.
-
Eskoletan ez da yukatakera hizkuntza erakusten
Isaac Carrillo Can (1983) Peto, Yukatan, Mexiko
Eskoletan ezin da Yucatango maia hizkuntzan ikasi. Elebidun programak badaude ere, gaztelania da hizkuntza menderatzailea.
-
Maia hizkuntzatik eratorritako hizkuntzak
Isaac Carrillo Can (1983) Peto, Yukatan, Mexiko
Hitz asko partekatzen badituzte ere, ez da erraza maiatik eratorritako hizkuntzen artean elkar ulertzea.
-
Kitxuerari buruzko datu batzuk
Maria Venancia Yamberla Moran (1976) Otavalo, Ekuador
Kitxueraren jatorria ketxueran dagoela dio. Inkak iritsi baino lehenagoko aintzinako hizkuntza da ketxuera eta beraiek zabaldu zuten.
-
Kitxueraren egoera Ekuadorren I
Maria Venancia Yamberla Moran (1976) Otavalo, Ekuador
Beste herrialdeetako kitxuera hiztunekin elkartzeko aukera ematen die Ekuadorrek kitxuera onartzeak. Bestalde, hizkuntzaren gaineko erabaki batzuk hartu dira bere erabilgarritasunaren mesederako.
-
Kitxueraren egoera Ekuadorren (II)
Maria Venancia Yamberla Moran (1976) Otavalo, Ekuador
Ekuador plurinazionala dela dio; 14 nazionalitate, bakoitza bere hizkuntzarekin, elkarrekin bizi direla eta kitxuera hamar bat probintziatan hitz egiten dela.
-
Kitxueraren egoera Ekuadorren (kitxueraz)
Maria Venancia Yamberla Moran (1976) Otavalo, Ekuador
Mariak, kitxuera hizkuntzak Ekuadorren duen egoeraren berri ematen du. (kitxueraz)
-
Kitxueraren mundu-ikuskera, ordezkaezina
Maria Venancia Yamberla Moran (1976) Otavalo, Ekuador
Kitxuera batez ere, familia eta komunitate mailan hitz egiten dela dio. Gaztelaniaren erruz, gutxietsia dagoela uste du. Mundu-ikuskerari dagokionez, ordea, ordezkaezina dela aitortzen du.
-
Kitxueraren mundu-ikuskera, ordezkaezina (kitxueraz)
Maria Venancia Yamberla Moran (1976) Otavalo, Ekuador
Mariak kitxueraz adieraziko du aurretik gaztelaniaz esandadoa, bere hizkuntzak egun Ekuadorren duen egoera.
-
Non hitz egiten da aimara?
Filomena Nina Huarcacho (1958) Italaque, Bolivia
Boliviako andeetan, Perun, Txile eta Argentinako iparraldean hitz egiten den arren, Bolivian hitz egiten da gehien aimara.
-
"Aimara egoera zail batean dago"
Filomena Nina Huarcacho (1958) Italaque, Bolivia
Gaztelania aimara ordezkatzen ari dela dio; jada ez da transmisiorik egiten, eta hiztun gehienak helduak dira.
-
Aimara eskoletan
Filomena Nina Huarcacho (1958) Italaque, Bolivia
Gobernuko lege batek dio hizkuntzak eskoletan erakutsi egin behar direla, baina ez dago hori irakasteko irakaslerik. Ahoz transmititu den hizkuntza bat da eta, horregatik, ez dago hizkuntzaren inguruko idazkirik.
-
Kaqchikelera, identitatearen parte
Olga Sitan Miculax (1982) Patzun, Guatemala
Kaqchikelera Guatemalako hiriburuko zentroan hitz egiten da, eta miloi erdi hiztun daude. Olgak kaqchikelera lagunekin eta familiarekin hitz egiteko erabiltzen du.
-
Gautemalan 21 hizkuntza maia daude
Olga Sitan Miculax (1982) Patzun, Guatemala
Guatemalan 21 hizkuntza maia hitz egiten dira. Bere hizkuntzaren jatorria Mexikon dago. Jatorri berdinetik datozen hizkuntzen artean errespetua dago.
-
Norvegiaz zenbait datu
Anders Lanzén (1977) Estokholm, Suedia
Norvegiaz eta norvegieraz zenbait datu.
-
Norvegiaz zenbait datu (norvegieraz eta euskaraz)
Anders Lanzén (1977) Estokholm, Suedia
Norvegiaz eta norvegieraz zenbait datu (norvegieraz eta euskaraz). Finlandiari eta finlandierari buruz ere hitz egiten du.
-
Parmeserari buruz hitz batzuk
Sara Agnetti (1984) Felino, Italia
Italian dauden milaka "dialektoetako" bat da berea: parmesera ez dago hizkuntza ofizial bezala onartua. Hezkuntzaren erronka parmeserarekiko. Dialektoen berreskurapena bermatzeko ekintza asko ari dira sortzen.
-
Parmeseraren dialektoak hiru dira
Sara Agnetti (1984) Felino, Italia
Parmeseraren hiru dialektoen deskribapen laburra egiten du.
-
Parmeseraren dialektoen arteko antzekotasunak
Sara Agnetti (1984) Felino, Italia
Parmeserak dituen dialektoen arteko harremana estua da. Hitz asko italieraz dira, eta frantsesaren eragina dute. Badira desberdintasunak ere, noski.
-
Italian hitz egiten diren beste hizkuntzak
Sara Agnetti (1984) Felino, Italia
Italian hitz egiten diren hizkuntzei buruz dihardu (dialektotzat hartuak direnak). Badira Italian zonaldeak non elebitasuna oso nabaria den. Iparraldean eta Hegoaldean desberdintasunak oso nabariak dira, besteak beste.
-
Ez da dena hizkuntza ofizialaren bitartez jasotzen
Sara Agnetti (1984) Felino, Italia
Lurrari eta nekazaritzari buruz transmititzen dena batez ere parmeseraz jaso du. Esaera zaharrak, ipuinak...
-
Vietnamerari buruz
Truc Phuong Truong Thi (1973) Dalat, Vietnam
Vietnam Txinaren menpe egon zen urte askoan, gerran, eta horerk hizkuntzan ere eragina izan zuen. Ondoren, frantsesak eta amerikarrak joan ziren, eta haien eraginez alfabeto latindarra erabiltzen dute eskoletan vietnameraz idazteko eta ez antzinako idazkera (txinatarraren antzekoa).
-
Vietnamgo hizkuntzak
Truc Phuong Truong Thi (1973) Dalat, Vietnam
Vietnam herrialde txikia da eta 36 familia txiki daude, eta hainbat hizkuntza eta berezitasun gorde dira mendietako herrixketan. Denek ikasten dute vietnamera, hizkuntza ofiziala.
-
Norekin vietnameraz?
Truc Phuong Truong Thi (1973) Dalat, Vietnam
Alabekin vietnameraz hitz egiten du, eta senarrarekin biak, euskaraz eta vietnameraz. Amaginarrebarekin eta kalean, berriz, euskaraz.
-
"Ingelesa euskara baino askoz kaotikoagoa da"
Aritz Branton (1964) Malmesbury, Ingalaterra
Brantonen arabera, euskara hizkuntza digitala da, oso garatua, eta ingelesa, aldiz, analogikoa. Euskarak bere logika eta sistemak ditu; ingelesez ez dira hitz guztiak konfiguratzen, eta askoz kaotikoagoa da. Hala ere, bi hizkuntzak oso onak direla dio.
-
Erresuma Batuan gaelera ere hitz egiten da
Aritz Branton (1964) Malmesbury, Ingalaterra
Erresuma Batuan gaelera ere hitz egiten da: Eskozian, eta oso hiztun gutxi ditu. Galesen eta Ipar Irlandan beste mota bateko gaelerak hitz egiten dira. Gaur egun ehunka hizkuntza hitz egiten dira Erresuma Batuan.
-
Itzultzailea eta Booktegi proiektuko sortzaile
Aritz Branton (1964) Malmesbury, Ingalaterra
Itzultzaile moduan lanean aritzen da. Euskararen eta ingelesaren arteko desberdintasunetako bat sintaxia dela dio. Horrez gain, Booktegi proiektuko sortzaileetako bat da.
-
Wilamowicetik dator, Silesiatik
Tiöma Fum Dökter (1993) Wilamowice, Polonia
Tiöma Wilamowicen bizi da. Bere herriko wymysory hizkuntza hitz egiten du. Wilamowice Silesiako eskualdean dago. Silesia Polonia eta Txekiar Errepublikan dago. Wymysory hizkuntza alemaniar bat da.
-
Wymysory, hizkuntza diskriminatua
Tiöma Fum Dökter (1993) Wilamowice, Polonia
Wymysory hizkuntza diskriminatua izan da Bigarren Mundu Gerratik, bere jatorri alemanaren ondorioz. Poloniako gobernuak ez du hizkuntza hori onartzen. Hala ere, aipatzekoa da azken urteetan hizkuntza ideologia aldatzen ari dela. 2013an Varsoviako unibertsitatean wymysory akademia sortu zuten hizkuntza suspertzeko helburuarekin.
-
Wymysory, hizkuntza diskriminatua (wymysoryz)
Tiöma Fum Dökter (1993) Wilamowice, Polonia
Wymysory hizkuntza diskriminatua izan da Bigarren Mundu Gerratik, bere jatorri alemanaren ondorioz. Poloniako gobernuak ez du hizkuntza hori onartzen. Hala ere, aipatzeko da azken urteetan hizkuntza ideologia aldatzen ari dela. 2013an Varsoviako unibertsitatean wymysory akademia sortu zuten, hizkuntza suspertzeko helburuarekin. (wymysoryz)
-
Non hitz egiten da silesiera?
Bartlomiej Wanot (1995) Laurahuta, Polonia
Silesiera Poloniako hegoaldean eta Txekiar Errepublikako ipar-mendebaldean hitz egiten da. Hizkuntza gutxituen artean aurkitzen da; horregatik, ahalik eta gehien hitz egin behar dela dio.
-
Silesieraren berezitasunak
Bartlomiej Wanot (1995) Laurahuta, Polonia
Hizkuntza guztiak bereziak dira, guztiek baitituzte beraien egiturak, hiztegia... Silesieraren kasuan, alemanaren antz handia dauka, Silesia urte askoan Alemaniaren menpean egon zelako. Horren ondorioz, silesierak alemanetik datozen gauza asko erabiltzen ditu: hiztegia, egitura batzuk, etab.
-
Misak komunitatekoa
Eudes Calambas Tunubala (1984) Silvia, Cauca, Kolonbia
Kolonbiarra da, Cauca departamenduan dagoen Silvia herrikoa. Misak komunitatekoa da eta bere ama hizkuntza namtrik edo guambiera da, hizkuntza gutxitua.
-
Namtrik edo guambierari buruz
Eudes Calambas Tunubala (1984) Silvia, Cauca, Kolonbia
Guambiera edo namtrik bertako hizkuntza bada ere, gazteen artean arrakalak sortzen ari dira erabilerari dagokionez. Namtrik hizkuntza indarberritzeko hainbat saiakera egiten ari dira. Epe luzerako lana da.
-
Bere ama hizkuntza: mixtekera
Araceli Juarez Chavez (1988) San Juan Mixtepec, Oaxaca, Mexiko
Mixteko (mixtekera) izenarekin ezagutzen da bere hizkuntza. Mexicon 68 hizkuntza elkarrekin bizi dira, eta mixtekera otomí familikoa da. Galbidean jartzen ari da, gaztelaniaren eraginez. Bateratze behar bat dago, mixtekeraren aldaera denetako hiztunek elkar ulertu ahal izateko, eta dialekto desberdinen arteko aldea gainditzeko. Alfabetatze saiakerak egiten ari dira.
-
Legediaren hutsuneak elkarlanaren bitartez bete nahian
Araceli Juarez Chavez (1988) San Juan Mixtepec, Oaxaca, Mexiko
Hizkuntzaren alde egiten den lana ez dago legez onartua Mexikon, eta komunitateak du giltzarria. Boluntarioen lanean oinarritua dago.
-
Ama hizkuntza etxean ikasi zuen
Araceli Juarez Chavez (1988) San Juan Mixtepec, Oaxaca, Mexiko
Etxean jaso zuen bere ama hizkuntza, mixtekera, eta gaztelania eskolan ikasi zuen 6 urterekin.
-
Ketxuera ez du etxean ikasi
Carlos Esteban Callapa Flores (1986) Cochabamba, Bolivia
Bere gurasoak ketxuak izan arren, ez zuen beraiengandik jaso hizkuntza hori. Etxean gaztelania ikasi zuen lehen hizkuntza bezala. Murgildurik zegoen testuinguruari esker ikasi zuen ketxuera.
-
Aita kareliarra
Tuomo Salonen (1993) Joensuu, Finlandia
Kareliera Finlandiakoa da. Finlandierari eta estonierari oso lotua dagoen hizkuntza da. Tuomok bere kabuz ikasi zuen hizkuntza, bere aita kareliarra delako.
-
Karelieraren bilakaera
Tuomo Salonen (1993) Joensuu, Finlandia
Finlandiako gobernuak ez du onartzen kareliera; alde horretatik, legalki ez daude babestuta. Urte askotan hizkuntza diskriminatua izan da, eta, horregatik, bere egoera ez da batere ona izan. Baina orain jendea berriro hasi da hizkuntza ikasten.
-
Karelieraren hiztun kopurua
Tuomo Salonen (1993) Joensuu, Finlandia
Karelierak duen hiztun kopurua jakitea oso zaila da, ez dagoelako datu ofizialik.
-
Manera erabiltzea nahiago
Ben O Ceallaigh (1989) Galway, Irlanda
Eskoziako gaelera da bere hizkuntza gogokoena, baina manera erabiltzea nahiago du, hiztun gutxiago dituelako.
-
Manera erabiltzea nahiago (maneraz)
Ben O Ceallaigh (1989) Galway, Irlanda
Bere aurkezpen pertsonala egiteaz gain, bere hizkuntza gogokoena Eskoziako gaelera dela dio, nahiz eta, elkarrizketan manera erabiltzea nahiago duen, hiztun gutxiago dituelako (maneraz).
-
Eskozian eta Kanadan hitz egiten da
Liam Crouse (1990) Wakefield, AEB
Eskoziako gaelera hizkuntza zelta da. Eskozian eta Kanadan hitz egiten da.
-
Eskoziako gaelera, hizkuntza gutxituen artean
Liam Crouse (1990) Wakefield, AEB
Eskoziako gaelera hizkuntza gutxituen artean dago. Honen inguruan lanean ari dira hizkuntza ez desagertzeko.
-
Eskozieraren dialektoak
Liam Crouse (1990) Wakefield, AEB
Eskozieraren barruan hainbat dialekto hitz egiten dira.
-
Zergatik Euskal Herrira?
Liam Crouse (1990) Wakefield, AEB
Euskal Herrira hizkuntza gutxituen hiztunak ezagutzeko etorri da; informazioa eman eta jasotzeko.
-
Bretainiera: zelta adarreko indoeuropar hizkuntza
Talwyn Baudu (1993) Brest, Bretainia, Frantzia
Bretainiera Bretainiako mendebaldean hitz egiten den zelta adarreko indoeuropar hizkuntza da. Hizkuntza gutxituen artean aurkitzen da. Kornubiera Erresuma Batuan hitz egiten da.
-
Bretainieraren egoera
Talwyn Baudu (1993) Brest, Bretainia, Frantzia
Bretainiera egoera zail batean dago. Hala ere, eskoletan badira umeak hizkuntza ikasten ari direnak. Bertako telebistan ere bada saioren bat bretainieraz eta baita irrati saioren bat.
-
Hizkuntza transmizioa
Talwyn Baudu (1993) Brest, Bretainia, Frantzia
Bretainiera bere aitarekin ikasi zuen etxean. Bretainiera ez da bere aitaren ama hizkuntza. Bere aita gaztea zela, unibertsitatean ikasi zuen hizkuntza hori. Ondoren bere semeari transmititzea erabaki zuen.
-
Kornubiera
Talwyn Baudu (1993) Brest, Bretainia, Frantzia
Kornubiera, beste hizkuntza asko bezala, egoera zail batean dago. Hizkuntzaren inguruan badago jendea lanean, bultzada bat eta babesa ematen dutenak. Beraien helburua hizkuntza libreki hitz egiteko espazioak sortzea da.
-
Kitxeerak hizkuntza maietan du jatorria
María Salomé Huinac Xiloj (1970) Cautel, Guatemala
Kitxeera hizkuntza maietatik dator. Hizkuntza maien artean hiztun gehien dituen hizkuntza da. Guatemalan eta Mexikon hitz egiten da.
-
Kitxeera ama hizkuntza
María Salomé Huinac Xiloj (1970) Cautel, Guatemala
Kitxeera bere ama hizkuntza da. María Salomé Cautel herrian bizi da. Bertan ia jende guztiak kitxeera hitz egiten du eta berak txikitatik familian ikasi du.
-
Kitxeera Guatemalako hizkuntza maia zabalduena
María Salomé Huinac Xiloj (1970) Cautel, Guatemala
2007-2008ko estatistikako datuetan kitxeerak 1.200.000 hiztun zituela neurtu zuten. Guatemalako hizkuntza maietatik, kitxeera gehien erabiltzen den hizkuntza da.
-
Guatemalan, 25 hizkuntza
María Salomé Huinac Xiloj (1970) Cautel, Guatemala
Guatemalan 25 hizkuntza daude; horietatik 22k hizkuntza maietan dute jatorria. Hizkuntza batzuk aipatzen ditu, baita hizkuntza gutxituen artean dagoen hizkuntza bat ere.
-
Kitxeera hirietatik kanpo
María Salomé Huinac Xiloj (1970) Cautel, Guatemala
Kitxeera merkatuan, familian, lan batzuetan eta landa-eremuetan erabiltzen da. Baina hirietan ez da erabiltzen eta, gainera, baztertua izan da. Nahiz eta legalki babestuta egon, administrazioan, osasunean eta hezkuntzan ez da erabiltzen.
-
María Salomé Lehen Hezkuntzako irakasle
María Salomé Huinac Xiloj (1970) Cautel, Guatemala
María Salomék txikitatik erabiltzen du kitxeera. Baina bere formazio akademikoa gaztelaniaz egin du. Lehen Hezkuntzako irakaslea da, eta graduatu ondoren aukera izan zuen landa-eremuko emakumeekin kitxeeraz lan egiteko. Duela 17 urte irakasle elebidun bezala hasi zen lanean. Eta orain, kitxeeraren inguruan dagoen elkarte batean dago, hizkuntza indartzeko helburuarekin.
-
Kitxeerazko materiala eskoletan
María Salomé Huinac Xiloj (1970) Cautel, Guatemala
Eskoletan kitxeerazko material nahikoa dagoela esaten du, baina integrazioa zaila izan dela. Hiru erakunde daude materiala sortzen dutenak. Material asko dago, baina sakabanatua; izan ere, inork ez du hori bateratzeko, integratzeko eta erabiltzeko lanik hartu.
-
Hizkuntza, behar-beharrezko tresna
María Salomé Huinac Xiloj (1970) Cautel, Guatemala
Hizkuntzaren indartze-prozesuan, konturatu dira hizkuntza oinarrizkoa dela beste faktore edo alderdi batzuk ez galtzeko: herria, ohiturak, kultura...
-
Kektxiera nagusitan ikasteko beharra
Iris Esmeralda Ac Ramirez (1978) San Pedro Carchá, Guatemala
Iris Esmeralda Ac Ramirez Guatemalatik etorri da eta berak kektxiera hitz egiten du. Hizkuntza hau nagusitan ikasi du, familian ez zelako transmisiorik egon.
-
Kektxierak 1.500.000 hiztun
Iris Esmeralda Ac Ramirez (1978) San Pedro Carchá, Guatemala
Kektxiera Guatemalako bost zonaldetan hitz egiten da. Hizkuntza maietatik dator, eta gutxi gorabehera 1.500.000 hiztun ditu.
-
Kektxiera, landa-eremuetako hizkuntza
Iris Esmeralda Ac Ramirez (1978) San Pedro Carchá, Guatemala
Guatemalako bere eskualdeko biztanleen artean %50ak kektxiera hitz egiten du, baina ez dago familia-transmisiorik. Landa-eremuetan hitz egiten jarraitzen da eta baita transmititzen ere. Hirietan, aldiz, kektxierak balioa galdu du eta guraso askori iruditzen zaie hizkuntza hori jakitea kaltegarria izan daitekeela, prestigiorik ez duelako.
-
Kektxierari balioa emateko lanak
Iris Esmeralda Ac Ramirez (1978) San Pedro Carchá, Guatemala
Iris Esmeraldak bertako hedabideetan egiten du lan, esatari moduan. Lanean beti bi hizkuntzatan aritu da: gaztelania eta kektxiera. Herritarren Behatokiko (Observatorio Ciudadano) elkarte batzuetan ere lan egiten du. Eta gizarteko hainbat prozesutan interesatzen da: emakumeen ahalduntzea, haurtzaroa... Ahal den guztietan bere hizkuntzari indarra ematen saiatzen da.
-
Yukatakera ama-hizkuntza
Marcos Regino Pech Naal (1988) Xaya, Yukatan, Mexiko
Marcos Regino Pech Naal Yukatangoa da eta bere ama-hizkuntza Yukatango maiera edo yukatakera da. Bere herrian %99ak hitz egiten du hizkuntza hori.
-
Yukatakera, landa-eremuetako hizkuntza
Marcos Regino Pech Naal (1988) Xaya, Yukatan, Mexiko
Yukatakerak gutxi gorabehera 800.000 hiztun ditu; baina poliki-poliki galtzen ari da. Hiriguneetan ez da hitz egiten edo oso gutxi; landa-eremuetako hizkuntza bat da.
-
Yukatakera arrisku egoeran
Marcos Regino Pech Naal (1988) Xaya, Yukatan, Mexiko
Yukatakera egoera arriskutsu batean dago. Instituzioek ez dute gauza handirik egiten; ez dago politika publikorik hizkuntza indartzeko, ezta lekurik erabiltzeko. Hizkuntzaren inguruan egiten diren gauzak lege eta arauak betetzeko egiten dira.
-
Yukatakeraren erabilera eskolan eta hedabideetan
Marcos Regino Pech Naal (1988) Xaya, Yukatan, Mexiko
Badaude eskola elebidun batzuk, baina gehiena gaztelaniaz irakasten da; yukatakera oso gutxi erabiltzen da. Hedabideetan poliki-poliki gauzak aldatzen doaz eta hainbat gauza aurki daitezke yukatakeraz. Azkenaldian hizkuntzaren zabalkuntza handiagoa egiten dela uste du.
-
Yukatakeraren transmisioa galtzen
Marcos Regino Pech Naal (1988) Xaya, Yukatan, Mexiko
Familia gazteek gaztelania erakusten diete beraien seme-alabei, etorkizun batean lana errazago aurkitzeko. Transmisioa galtzen ari da eta hori egungo teknologiengatik eta hedabideengatik izan daitekeela uste du.
-
Haurrei artea yukatakeraz eskaintzea helburu duen proiektua
Marcos Regino Pech Naal (1988) Xaya, Yukatan, Mexiko
Gaur egun herri elkarte batean ari da lanean; bertan, yukatakera hitz egiten duten haurrekin ibiltzen dira lanean. Hezkuntza ez-formalaren barruan dago proiektu hori, eskolaz kanpoko ekintza moduan, artea haurrei ematea helburu izanik. Marcosek haurrei literaturari buruz hitz egiten die, yukatakerazko literaturari buruz. Horrez gain, proiektuak beste adar batzuk ditu, musika adibidez. Proiektu horretan helburu komun bat dago: haurrekin lantzen diren adar guztiak yukatakeraz izatea, hain zuzen.
-
Hatxa kuinera, "benetako hizkuntza"
Tui Jose Benedito (1973) Tarauacá, Brasil
Tui Jose Beneditok (nortasun agirian, Jose Benedito) hatxa kuin hizkuntza hitz egiten du. Brasilgo Amazoniako Huin Kuin herri indigenakoa da. Hatxa kuin-ek "benetako hizkuntza" esan nahi du.
-
Huin Kuin herrixketan 14.000 herritar
Tui Jose Benedito (1973) Tarauacá, Brasil
Huin Kuin herrixketan 14.000 herritar daude gutxi gorabehera. 5 probintzietan banatzen da. Leku batzuetan %100ak hitz egiten du hatxa kuinera. Beste batzuetan %50ak. Eta besteetan portugesak indar gehiago du. Hiru testuinguru daude, beraz.
-
Hatxa kuineraren aldeko joerak
Tui Jose Benedito (1973) Tarauacá, Brasil
Lurralde barruan hiru testuinguru daude. Haurrek etxean ikasten dute hatxa kuinera, beraien familiekin eta gero eskolara joaten dira idazketa ikastera. Eskolan portugesa ere ikasten dute. Azkenaldian, hizkuntzaren aldeko joera batzuk ikusi dira, hizkuntza indartzeko asmoz.
-
Huin Kuineko eskola-politika espezifikoa
Tui Jose Benedito (1973) Tarauacá, Brasil
2001etik irakasle moduan egiten du lan Tuik. Gainera, elkarte batean ere aritzen da lanean. Elkarte horretan hizkuntza indartzeko egiten dute lan; kulturako hainbat aspektu lantzen dituzte eta baita arlo ekonomikoa ere. Orain dela urte batzuetatik, eskoletako hainbat irakaslerekin batera eskoletako politikaren inguruan dabiltza lanean. 2006an Huin Kuineko herrixkentzako eskola-politika zehatz bat sortzeari ekin zioten, baita material didaktikoa sortzeari ere.
-
Huin Kuineko eskola-politika espezifikoa (hatxa kuineraz)
Tui Jose Benedito (1973) Tarauacá, Brasil
2001etik irakasle moduan egiten du lan Tuik. Gainera, elkarte batean ere aritzen da lanean. Elkarte horretan hizkuntza indartzeko egiten dute lan; kulturako hainbat aspektu lantzen dituzte eta baita arlo ekonomikoa ere. Orain dela urte batzuetatik, eskoletako hainbat irakaslerekin batera eskoletako politikaren inguruan dabiltza lanean. 2006an Huin Kuineko herrixkentzako eskola-politika zehatz bat sortzeari ekin zioten, baita material didaktikoa sortzeari ere. (hatxa kuineraz)
-
Nepaleko hizkuntzak
Shakti Tamang Moktan (1986) Lalitpur, Nepal
Nepalera hizkuntza nazionala bada ere, etnia ugari daude Nepalen eta bakoitzak bere hizkuntza du. Adibidez, Shakti tamanga da eta tamang hizkuntza ere hitz egiten du. Nepaleraren oso desberdina da.
-
Tamang hizkuntza irakasteko eskola bat zabaldu nahiko luke
Shakti Tamang Moktan (1986) Lalitpur, Nepal
Tamang hizkuntza ez da ikastetxeetan irakasten, etxeko hizkuntza da. Shaktik eskola bat zabaldu nahi du Nepalen, tamang hizkuntza haurrei irakasteko. Bilbon badago nepalera irakasten duen elkarte bat.
-
Nepaleko ereserki nazionala
Shakti Tamang Moktan (1986) Lalitpur, Nepal
Nepaleko ereserki nazionala irakurtzen du eta idazkera erakusten du.
-
Nepalerako alfabetoa
Shakti Tamang Moktan (1986) Lalitpur, Nepal
Nepalerak alfabeto propioa du. Idatziz erakusten du. 36 hizki dira.
-
Boliviako hizkuntzak
Axel . (2007) Bolivia, Bolivia
Boliviako hizkuntzak. Amak aimara hitz egiten du eta aitak ketxua. Norekin hitz egiten duten.
-
Stefiak eta bere gurasoek hitz egiten dituzten hizkuntzak
Stefia . (2010) Elgoibar, Euskal Herria
Gurasoek hitz egiten dituzten hizkuntzak: frantsesa, lingala eta gaztelera. Stefiak dakizkien hizkuntzak: aurrekoez gainera, ingelesa eta euskara. Gurasoekin gazteleraz hitz egin ohi du.
-
Kubako gazteleraren berezitasunak
Reiner Marrón Arnau (1977) La Habana, Kuba
Kubako gaztelerak baditu zenbait berezitasun. Espainiatik joandako galego, andaluziar, etab. en hizkeraren nahastetik datorrela iruditzen zaio.
-
Alemana non hitz egiten den
Rüdiger Schmidt (1967) Hameln, Alemania
Alemana 83 milioi hiztun inguruk hitz egiten dute Alemanian. Gainera, Austria, Suitza eta beste herrialde batzuetan ere hitz egiten da.
-
Amazigera eta arabiera hizkuntzak
Aisha Ourdi El Alaoui (1989) Er Rashidia, Maroko
Berberera (edo amazigera) eta arabiera oso hizkuntza desberdinak dira. Ikastetxeetan arabiera irakasten da, beraz, berbere bat arabiera ulertzeko gai da, baina alderantziz ez. Amazigerako alfabeto idatzia erakusten du. Gaur egun eskoletan amazigera berreskuratzeko ahaleginak egiten ari dira.
-
Hitz batzuk txineraz idatzita
Yu Shuan . () Eibar, Euskal Herria
Astean behin txinerako klaseetara joaten da. Hitz batzuk txineraz idatzita erakusten ditu.
-
Argentinako gaztelerako hitz batzuk desberdinak dira
Debora Carla Acosta (1987) Boca, Buenos Aires, Argentina
Argentinan gazteleraz hitz egin arren, hitz batzuk desberdinak dira. Alaba txikia zenean, gauza batzuen izena bi modutara ikasi behar izan zuen.
-
Senegaleko hizkuntzak
Rokhaya Diaw () Dakar, Senegal
Senegaleko hizkuntza nagusiena wolofera da, nahiz eta beste dialekto batzuk dauden. Eskoletan frantsesa ere irakasten da.
-
Esaldi batzuk lingaleraz
Estrella . (2010) Elgoibar, Euskal Herria
"Zer jaten ari zara?", "zure izena zein da?", "eserita zaude", "jan behar duzu"... esaldiak lingaleraz.
-
Abesti bat lingaleraz
Estrella . (2010) Elgoibar, Euskal Herria
Estrellak lingaleraz sehaska kanta bat abesten du.
-
Brasilgo hizkuntza ofiziala, portugesa
Simone De Sousa (1972) Pernambuco, Recife, Brasil
Paisaia eta biztanle aldetik aniztasun handia dago Brasilen. Hala ere, hizkuntza ofiziala bakarra da, portugesa, nahiz eta hegoaldeko leku batzuetan beste hizkuntza batzuk hitz egiten diren, alemana eta japoniera, adibidez. Hizkuntza indigenak ia galduta daude; guaraniera da hiztun gehien dituena. Eskoletan portugesez irakasten da. Bigarren hizkuntza ikasiena ingelesa da. Brasilgo portugesa eta Portugalekoa hizkuntza bera dira.
-
Italiera batuaren jatorria
Emilio Malvaso () Calabria, Italia
Italiera batuari buruzko teoria desberdinak daude. Toscanan jaio zela diote, baina Sizilian ere antzerakoa hitz egiten omen zen. 1861ean, herrialdeko batasuna lortu ondoren, hedatzen hasi zen hizkuntza ofizial moduan. Ikastetxeetan italiera batua irakasten da.
-
Garai batean gaizki ikusia zegoen dialektoan hitz egitea
Emilio Malvaso () Calabria, Italia
Emilio haurra zela gaizki ikusia zegoen dialektoan hitz egitea.
-
Italieraren ezaugarriak
Emilio Malvaso () Calabria, Italia
Italiera latinetik datorren hizkuntza erromantze bat da eta 800 urte inguru ditu. Italiera ezaguna da batez ere artean edo musikan. Suitzan, Estatu Batuetan, Australian... ere hitz egiten da. 70 milioi hiztun inguru ditu italierak.
-
Katalan hizkuntzari buruz
Quico Pugès Suárez (1981) Vic, Bartzelona, Katalunia
Katalan hizkuntzari buruzko datuak ematen ditu Quicok. Bitxikeria bezala, Sardiniako Alghero herrian ere hitz egiten da katalana.
-
Arabiera hizkuntza
Imane Merini (1992) Oujda, Maroko
Arabiera hizkuntzari buruzko datuak ematen ditu Imanek. Bi aldaera mota daudela azaltzen du: arabiera klasikoa (idazkeran, hezkuntzan edo administrazioan erabiltzen dena) eta dialektoak. Hizkuntza berbereak (edo amazigak) ere badaude. Imanek Arabiar Literaturako lizentziatura ikasi du.
-
Euskara beti praktikan jartzen
Werner Lima Brito (1968) San Luis, Brasil
Euskaraz hitz egiten duenean, jendea pozten egiten da. Euskarak ez duela balio esaten dutenen aurkako irirtzia du. Eguneroko bizitzan, euskaraz dakiena praktikan jartzen du, hitz batzuk badira ere.
-
Amari zor dio polonieran alfabetatua izatea
Karolina Angelika Szczygielska (1998) Lubartów, Polonia
Amak irakatsi dio polonieraz idazten eta irakurtzen eta asko estimatzen dio hori egin izana. Bere ustez, haurrek erraztasun handiagoa dute hizkuntzak ikasteko; hazten doazen heinean, zailagoa bihurtzen da.
-
Euskara ikastolan ikasia
Jokin Rodriguez Nogales (1982) Zumarraga, Euskal Herria
Etxean gazteleraz egiten zuten baina hiru anaiak ikastolara joan ziren. Gurasoek argi zuten semeek euskara ikastea nahi zutela. D ereduan ikastea hasieran pixka bat zaila egin zitzaien. Euskaraz guztiz ondo moldatzen ez zirenak "gela berezia" deiturikora joaten ziren. Jokinen gelakide gehienak bertakoak ziren eta abizen euskaldunak zituzten. Irakasle batzuengan enpatia falta sumatzen zuen.
-
Lagun artean gazteleraz
Jokin Rodriguez Nogales (1982) Zumarraga, Euskal Herria
Lagunak ez ziren ikastolakoak, lehengusuekin eta haien lagunekin ibili izan dira eta beraien artean, nahiz eta euskaraz jakin, gazteleraz egiten zuten. Gurasoak beti saiatu ziren semeak giro euskaldunean hezten.
-
Euskarak ateak zabaldu
Jokin Rodriguez Nogales (1982) Zumarraga, Euskal Herria
Jokinentzat gaur egun euskara da bere ama hizkuntza. Azken urteetan herrian ere gehiago erabiltzen dela sumatzen du. Orain erosoago sentitzen da euskararekin gaztelerarekin baino. Lanak, emaztearen familiak... asko lagundu diote. Komertzial gisa egin du lan eta argi zeukan euskara erabili beharra zeukala. Euskarak ateak ireki dizkio: adibidez, Euskal Telebistako saio batean parte hartu zuten anaiak eta biek.
-
Euskara, ama hizkuntza
Jokin Rodriguez Nogales (1982) Zumarraga, Euskal Herria
Jokinen ustez, euskara derrigorrez ikasteak atxikimendu eza ekar dezake. Beraiek derrigortasun hori bizi izan bazuten ere, denborarekin Euskal Herrian bizitzeko euskara beharrezkoa zela konturatu ziren. Gaur egun bere ama hizkuntza sentitzen du euskara eta hizkuntza honetan pentsatzen ez zituen gauzak egitera iritsi da. Erronka txikiak gainditzen joan da.
-
Euskara, babestu beharreko ondarea
Jokin Rodriguez Nogales (1982) Zumarraga, Euskal Herria
Garai batean, kanpotik zetorrena euskara eta Euskal Herriarentzat mehatxu moduan ikusten zen. Euskara ezker abertzalearekin lotzen zen. Gaur egun hori aldatu dela eta ikuspegi irekiagoa dagoela uste du. Amaren garaian gaztelera inposatua zegoen eta orduko euskaldunen mina ere hor zegoen. Jokinen ustez, euskara bertakook babestu beharreko ondarea da.
-
Seme-alabek euskara ikasi zuten
Celia Rubio Antolín (1940) Cobos de Cerrato, Palentzia, Espainia
Alaba udan Andoaingo baserri batera joaten zen euskara ikastera. Gero euskaltegira ere joaten zen, baita beste alabak ere. Berari eta senarrari oso ondo iruditzen zitzaien.
-
Amona Zumarragara nola iritsi zen
Maria Gallastegi Parejo (1995) Zumarraga, Euskal Herria
Bere aitaren lanagatik etorri zen amona Zumarragara (Palentziatik). Ez daki euskaraz, txikitan ez zuelako ikasteko aukerarik izan.
-
Amak euskara ikasi du
Maria Gallastegi Parejo (1995) Zumarraga, Euskal Herria
Mariaren amak euskara ikasi du. Baserri batean pasa zuen uda ikasten. Maria ikastolara joan zen eta horrek ere lagundu zion amari hizkuntza ikasten. Aitak ez du euskaraz oso ondo idazten, aldiz hitz egiteko ez du arazorik. Bergarako euskalkian egiten du. Amak berriz euskara batuan egiten du eta gehiago kostatzen zaio.
-
Herri txikietan euskaraz gehiago egiten da
Maria Gallastegi Parejo (1995) Zumarraga, Euskal Herria
Herri txikietan euskaraz gehiago egiten dela iruditzen zaio. Lagun batzuekin euskaraz egiten du, beste batzuekin gazteleraz. Etxean aitarekin euskaraz eta amarekin erdaraz.
-
Euskara, ama hizkuntza
Maria Gallastegi Parejo (1995) Zumarraga, Euskal Herria
Euskara ama hizkuntza da beretzat. Baina eroso sentitzen da erdaraz ere. Biak erabiltzen ditu.