- Eleaniztasuna
- Ama hizkuntza
- Hizkuntza ikasketa
- Eleaniztasunaren esperientzia pertsonala
- Euskarari buruzko iritziak
- Hiztegia 101L
- Abestiak
- Hitz batzuk euskaraz
- Kultur aniztasuna
- Aurkezpen pertsonalak
- Kultur aniztasunaz esperientzia pertsonala
- Jatorrizko herrialdea
- Bizikidetza proiektuak
- Turismoa (101L)
- Migrazioak
- Zergatik aldatu bizitokiz
- Lehenengo hilabeteetako esperientzia
- Zer falta jatorriko bizitokitik?
- Zer gustatu Euskal Herritik?
- Integrazioa
- Etorkinen bizitza baldintzak
- Integraziorako bideak eta arazoak
- Euskara, integrazio hizkuntza
- Arrazakeria
- Bizitzako ametsak eta erronkak
Lehenengo hilabeteetako esperientzia
-
Hasierako hilabeteak ondo eraman zituen
Jie Shen (1983) Suzhou, Txina
Europara etorrita izandako lehen esperientziak kontatzen ditu: Madrilen pozik, jende asko ezagutu zuelako, janari berria dastatu, dezente bidaiatu... ez ei zen gogorra izan.
-
Istilu garaian etorri zen Euskal Herrira
Cilla Ulrika Pihlström (1962) Finlandia, Finlandia
Bera etorri zenean istilu handiak zeuden Euskal Herrian. Okupa eta punkia zen. Euskararen inguruko interes handia piztu zitzaion.
-
Hasiera gogorra izan zen
Elisabeth Wassa Isimba (1978) Kinshasa, Kongo
Lehenengo egunak eta hilabeteak gogorrak izan ziren. Ilusio handiarekin eta ametsez beteta etorri zen Euskal Herrira, baina bere familiaren falta sumatzen zuen.
-
Dendak eguerdian ixtea arraro
Etsuko Oku (1956) Chiba, Japonia
Hemengo lehen hilabeteak nolakoak izan ziren kontatzen digu: denden ordutegiak eta jateko ordutegiak oso arraroak egiten zitzaizkion.
-
Aldaketa Irlandatik Euskal Herrira
Barry Manley (1961) Cork, Irlanda
Irlandaren eta Euskal Herriaren arteko diferentziak esaten ditu, umorez. Ez zekien asko euskaldunei buruz, etorri zenean. Gatazka politikoaren berri bazuen. Euskara ikastea izan zen bere ekarpena.
-
Lehenengo hilabeteak
Barry Manley (1961) Cork, Irlanda
Lehenengo hilabeteetako esperientzia: pentsio batean egon zen Irunen. Matilde zen etxeko jabea, Aiakoa, eta paella eman zion jateko. Ez zeukan luzaro geratzeko asmorik. Bigarren urtean euskaldun gehiago ezagutu zituen. AEBetara joan zen eta berriz bueltan etorri, 25 urterekin.
-
Lehen egunak Euskal Herrian
Davide Filgueiras Cabaleiro (1982) Coruña, Galizia
Lehen egunak berezi xamarrak izan ziren Euskal Herrian Davidentzat, baina argi zuen turista moduan ez ibiltzeko euskara ikasi behar zuela, eta hala egin zuen.
-
25 bat urtez Euskal Herrian
Helen Groome (1958) Erresuma Batua, Ingalaterra
Barakaldora joan zen Helen bizitzera. Bertako kuadrilla ezagutzen zuen, eta beraz, nahiko errazak izan ziren lehen egunak Euskal Herrian. Euskara ikasteak lagundu egin zuen integrazioa.
-
"Ate guztiak zabalik topatu nituen"
Jordi Estivill i Castany (1985) Bartzelona, Katalunia
Lehenengo egunak Euskal Herrian onak izan ziren, oso harrera ona egin zioten euskaldunek Jordiri, batez ere hizkuntza apur bat ezagutzen zuelako.
-
Gaztelania eta euskara beharrezkoak Donostian bizitzeko
Janusz Borkowski (1984) Suwaki, Polonia
Hasieran pentsatzen zuen Donostia oso turistikoa denez, ingelesarekin moldatuko zela. Baina gaztelania eta euskara ikasi behar izan ditu, hemen bizitzeko.
-
Lehen egunetan ondo, baina gero...
Sara El Houssiny (1986) El Cairo, Egipto
Lehen egunak onak izan zirela dio, dena berria zelako, baina gero gogorra egin zitzaion.
-
Hasiera ez zitzaion gogorra egin
Anneli Kurg (1979) Estonia, Estonia
Lehen hilabeteetako esperientzia. Sorpresa izan zen bi hizkuntza izatea. Ez zen zaila izan, aurretik ere beste toki batzuetan bizi izan delako.
-
Bulgariatik Lasartera
Radi Stoyanova (1999) Bulgaria, Bulgaria
Udaran iritsi zen Lasartera. Ikastetxean egin zituen lagunak, hasi eta berehala. Bulgariako eta Euskal Herriko ohiturak alderatuz gero, ez dira oso desberdinak Radiren esanetan.
-
Hasiera gogorra
Eunhye Kim (1973) Seul, Hego Korea
Hasiera gogorra egin zitzaion, gaztelaniaz zertxobait bazekien arren. Euskarazko hitzak oso luzeak iruditzen zitzaizkion.
-
Donostia hiri handia iruditu zitzaion
Vahe Papyan (1993) Armadir, Armenia
Lehen hilabeteetan ikusi zituen ezberdintasunak ez zitzaizkion oso handiak iruditu; eskolan gaztelania azkar ikasi zuen laguntza klaseekin. Hori bai, bera herri batetik zetorrenez, Donostia oso hiri handia iruditu zitzaion.
-
Hasieran ez zuten deus ulertzen
Eugene Zheleznyi (1991) Talne, Ukraina
Hasierako egunak zailak izan ziren hizkuntzarengatik, ulertu ahal izateko soilik ingelesa baitzuten, eta batzuetan gaizki-ulertuak izaten zituzten kalean gauzak galdetzeko momentuan. Behin gaztelania ikasten hasita, dena askoz hobeto eta errazago dihoakie.
-
Bazkari familiarretan deus ulertu ez
Edina Eszter (1977) Hungaria, Hungaria
Lehen hilabeteak ondo, baina familia bazkariak zituztenean eta, agian bakarrik bik hitz egiten zuten ingelesez, eta taldean hitz egiten zutenean ez zuen deus ere ulertzen.
-
Hasiera zaila Euskal Herrian
Marlijn Van Ijzeren (1978) Amersfoort, Herbehereak
Hasiera zaila izan zen Euskal Herrian. Gaztelania ikasten hasi zen, euskara zaila iruditu zitzaiolako. Haurdun zegoen Marlijn. Bakarrik sentitzen zen, gogorra egin zitzaion.
-
Senarrarekin ingelesez
Alia Adhia (1982) Yakarta, Indonesia
Hasieran, etorri zenean, ez zuen ezer ulertzen, gaztelaniaz ez baitzekien hitz egiten. Ingelesez moldatzen zen, eta senarrarekin ingelesez egiten zuen.
-
Gaztelania ikasteko prozesua
Nikos Politakos (1982) Atenas, Grezia
Lehenengo hilabeteak nolakoak izan ziren. Ez zekiten gaztelaniaz, ez berak ez bere neskalagunak. Jendea ez zen oso irekia, hasieran. EHUn bertan gaztelania ikasten hasi zen eta ondoren hizkuntza eskola ofizialean.
-
Beroagoa espero zuen Donostia
Ruta Grinyte (1986) Lituania, Lituania
Bere lantokia espresa internazionala izanda, denek ingelesez egiten zuten, beraz, lehen hilabetetan komunikatzeko hizkuntza ingelesa zuen. Bankura, erosketak egitera etab. joan behar zuenean arazoak zituen, baina jendeak asko laguntzen zion; gaztelaniaren falta ez zuen somatzen, moldatzen zen. Behin bertako gizartearekin gehiago integratu nahi izan duenean hasi da gaztelania ikasten. Gainera, uste zuen Espainara zetorrela eta beroa egingo zuela, baina iritsi zenean elurra egiten hasi zen.
-
Lehen urtea gogorra egin zitzaion
Yiwen Wang (1981) Kaohsiung, Taiwan
Lehen hilabeteak. Ezagutzen zuen Donostia aurretik, baina bertan bizitzea ezberdina da. Lehen urtea gogorra izan zen.
-
Sozializazio prozesua
Salman Garip (1980) Kahraman Maraç, Turkia
Ez zuen denbora gehiegi hasieran jendearekin erlazionatzeko, lanekoekin etab... Hasieran ingelesez laguntzen zion jendeak, baina segituan hasi zen gauzak ulertzen.
-
Gaztelania lehenago Londonen ikasi zuen
Aurel Ibo (1973) Korça, Albania
Donostia lehenagotik ezagutzen zuen, bertan bi aldiz egona zen oporretan; gaztelania ere ezagutzen zuen lehenagotik, Londonen ikasi zuelako.
-
Arazorik ez jendearekin komunikatzeko, gaztelaniaz
Aurel Ibo (1973) Korça, Albania
Bertara etorri zenean, ez zuen arazorik eduki komunikatzeko, ordurako gaztelaniaz bazekien eta. Emaztearekin ingelesez egiten du.
-
Euskaldunak itxiak garela prototipoa da
Aurel Ibo (1973) Korça, Albania
Euskaldunak itxiak diren edo ez galdetzean, hori prototipoez hitz egitea dela dio, eta pertsonen araberakoa dela.
-
Hasiera oso zaila izan zen
Tina Zigart (1985) Maribor, Eslovenia
Hasierako hilabeteak gogorra izan ziren, ez zuelako ezer ulertzen. Keinuen bidez komunikatzen zen.
-
Hasiera zaila
Andreea Denisov (1990) Bucarest, Errumania
Hasiera zaila izan zen, baina orain pozik dago.
-
Aldaketa handia Senegaldik hona; euskara ikasteko prozesua
Bake Diatta (1972) Senegal, Senegal
Aldaketa handia izan zen Zizurkilera etortzea; dena oso ezberdina da. Bera ere herri txiki batekoa da, baina hala ere ezberdin: etxeak, kaleak, janaria... baina gustura dabil familia eta umeekin. Hasieran ez zuen ezer ulertzen, ez zekien euskararik ez gaztelaniarik. Emaztearekin ingelesez egiten zuen, baina pixkanaka euskaraz, eta gero EPAn eman zuen izena eta horrela ikasi zuen. Kalean hitz egiten eta praktikatzen asko ikasi zuen.
-
Euskarak integratzen lagundu dio
Bake Diatta (1972) Senegal, Senegal
Hasieran zaila egin zitzaion bertakoekin harremana izatea; hasteko hizkuntzagatik. Horri aurre egiteko euskara ikasten hasi zen, horrela jendearekin hitz egin zezakeen. Asko hobetzen ari da. Euskara ikasteak lagundu dio jendearekin erlazionatu ahal izateko. Eskolan baino gehiago ikasten ei da kalean.
-
Lehenengo hilabeteak zailak
Tarana Karimova (1977) Culfa, Azerbaijan
Lehenengo hilabeteak zailak egin zitzaizkion. Ez zekien ez gaztelaniz eta ezta euskara ere, ingelesez bakarrik. Ingurukoek laguntzen zioten, baina inpotentzia sentitzen zuen. Nola hasi zen gaztelania eta euskara ikasten.
-
Gaztelania menperatu, euskara ulertu
Laura Lizuma (1988) Mazsalaca, Letonia
Gaztelania lehendik ikasia zuen Letonian. Euskara ez zekien, orain, ulertzeko gai da.
-
Iritsi, eta hizkuntzarekin lehen zailtasunak
Thomas Frederiksen (1978) Copenhague, Danimarka
Thomasi lankideekin ingelesez hitz egin ahal izateak leundu zion etorrera. Izan ere, Donostiara iristean, Danimarkan ikasitako gaztelania eskasa zela konturatu zen.
-
Hasiera zaila, hizkuntzarengatik
Lela Iosava (1983) Tbilisi, Georgia
Hasierako hilabeteak zailak izan ziren, ez baitzekien ez gaztelania eta ez euskara. Gaztelania ikasten hasi eta bertako jendea ezagutu ahala errazagoa izan zen.
-
Lehenengo inpresioa
Danitza Rosilla () Peru, Peru
Perukoa baino itxiagoa iruditu zitzaion hemengo jendea.
-
Ohitura eta hizkuntza aldaketak
Surendra Pantha (1980) Pokhara, Nepal
Danimarkara joan zenean, hango gastronomia eta ordutegiak harrigarriak egin zitzaizkion. Baina azkar ohitu zen. Donostiako janariak antzekotasun gehiago ditu Nepalgoarekin. Hizkuntza Eskola Ofizialean ikasi du gaztelania.
-
Lehen hilabeteak Donostian
Diana Glebkute (1981) Vievis, Lituania
Lehen hilabeteetan egunero gaztelania ikastera joaten zen. Alaba eduki ondoren euskara ikasteari heldu zion euskaltegian.
-
Ingelesarekin soilik ezin moldatu Euskal Herrian
Fadilu Salifu (1997) Ghana, Ghana
Euskal Herrira etorri zenean zailtasunak zituen jendearekin komunikatzeko, ingelesez soilik egiten zuen eta.
-
Arazoak eta aukerak izan ditu Euskal Herrian
Fadilu Salifu (1997) Ghana, Ghana
Arazo asko izan zituen Euskal Herrira etortzean: oso pozik zegoen baina gauzak ez ziren berak uste bezala atera. Euskal Herrian dena eman diotela aipatzen du: ikasteko aukera, lanerako aukera...
-
Hasiera gogorra Euskal Herrian
Marta Abiy (1986) Etiopia, Etiopia
Lehenengo hilabeteak gogorrak izan ziren Martarentzako. Ingeles apur bat bazekien.
-
Lehenengo egunak Euskal Herrian
Len Bux (1967) Dublin, Irlanda
Lehenengo egunetan nola sentitu zen kontatzen du Lenek.
-
Hasierako egunetako anekdota
Len Bux (1967) Dublin, Irlanda
Kultur aniztasuna dela eta, hasierako egunetako anekdota bat kontatzen du Lenek.
-
Bizi-baldintza txarrak zirela eta etorri zen Euskal Herrira (susueraz)
Marie Toure (1976) Konakry, Gineako Errepublika
Gineako bizi-baldintza txarrengatik etorri zen Euskal Herrira, musika talde bat eratzeko asmoz. Ondoren dantza afrikarren irakasle lanetan hasi zen.
-
Nolakoak izan ziren lehen hilabeteak bertan?
Anders Lanzén (1977) Estokholm, Suedia
Lehen hilabeteak onak izan ziren, lehenago ere egona baitzen bertan.
-
Bost urtez Zumaian
Nuria Puig (1978) Torroella de Montgrí, Katalunia
Bost urte daramatza Zumaian bizitzen. Lehen hilabeteak onak izan ziren; oso polita iruditzen zaio Euskal Herria.
-
Bost urtez Zumaian (katalanez)
Nuria Puig (1978) Torroella de Montgrí, Katalunia
Bost urte daramatza Zumaian bizitzen. Lehen hilabeteak onak izan ziren; oso polita iruditzen zaio Euskal Herria (katalanez).
-
Lehen hilabeteak Errumaniatik kanpo
Adina Olaru (1982) Sibiu, Errumania
Lehen hilabeteak ume txikiekin pasa zituen lanean, eta haiei esker gaztelania asko ikasi zuen.
-
"Euskara oso bortitza iruditu zitzaidan"
Adina Olaru (1982) Sibiu, Errumania
Zumaia ikusgarria iruditu zitzaion hasieratik; hizkuntza berriz, oso bortitza egiten zitzaion akustikoki.
-
"Lehenengo hilabeteak oso ezberdinak"
Monserrat Mbasogo (1984) Niefang, Ekuatore Ginea
Lehenengo hilabeteak oso ezberdinak izan ziren; ez zen erraza ezta gogorregia izan, familia hemen edukitzeak lagundu zion.
-
Hemengo janariarekin eta eguraldiarekin sufritu zuen
Lucy Ferreira (1979) Salvador de Bahia, Brasil
Lehenengo hilabeteetan oso gaizki pasa zuen, janariarekin batez ere. Hotza ere oso gogorra egin zitzaion.
-
Hemengo janariarekin eta eguraldiarekin sufritu zuen (portugesez)
Lucy Ferreira (1979) Salvador de Bahia, Brasil
Lehenengo hilabeteetan oso gaizki pasa zuen, janariarekin batez ere. Hotza ere oso gogorra egin zitzaion (portugesez).
-
Segenaldik Zumaiara
Maimouma Bassoum (1986) Podor, Senegal
Lehen hilabetetan aldaketa handia bizi izan zuen; hala ere, frantsesa oso presente egon da bere etxean txikitatik.
-
"Hasieran ez zen ia atzerritarrik bertan"
Irina Tichtchenko (1971) Krasnodar, Errusia
Lehenengo hilabeteetan ez zegoen ia kanpotarrik Zarautzen.
-
"Beti sentitu naiz integraturik"
Giovanni Zanon (1967) Male, Trento, Italia
Zailena Italiako azken hilabeteetako denboraldia izan zen. Zumaian integratzeko elkarte eta ekintza askotan hartu zuen parte, eta horri esker ez zuen zailtasunik izan. Beti sentitu da integraturik.
-
"Beti sentitu naiz integraturik" (italieraz)
Giovanni Zanon (1967) Male, Trento, Italia
Zailena Italiako azken hilabeteetako denboraldia izan zen. Zumaian integratzeko elkarte eta ekintza askotan hartu zuen parte, eta horri esker ez zuen zailtasunik izan. Beti sentitu da integraturik (italieraz).
-
"Erabaki zaila baina azkarra izan zen Euskal Herrira etortzea"
Giovanni Zanon (1967) Male, Trento, Italia
Hogeita bat edo bi urte daramatza hemen.
-
Lehen hilabeteak Zumaian
Anelia Todoroa (1984) Vraca, Bulgaria
Lehen hilabeteak ez ziren onak izan, hizkuntza ere muga izan zen. Hala ere, koinatek asko lagundu zuten.
-
Komunikatzeko gaztelania ikasi zuen
Willem Prinse (1962) Heerle, Herbehereak
Espainiako zenbait tokitan egona zen, beraz, gaztelania ezagutzen zuen. Hasieran gaztelania arazo bat izan zen, eta komunikatu ahal izateko gaztelania ikasten hasi zen.
-
Nolakoak izan ziren lehenengo hilabeteak Euskal Herrian?
Mohamed El Idrissi () Alhucemas, Maroko
Hizkuntzaren aldetik zailtasunak zituen. Familia bertan edukitzeak asko lagundu zion, baina bere herria atzean uztea gogorra egin zitzaion.
-
Lehen hilabeteak Zumaian
Attila Csaki (1980) Nyiregyhaza, Hungaria
Zaila izan ziren lehen hilabeteak, batez ere hizkuntzaren, jendearen eta janariaren aldetik.
-
Lehen hilabeteak Zumaian
Jamel Djellaoui (1967) Cherchell, Aljeria
Lana zela eta ez zuten jende asko ezagutu hasieran.
-
Hasieran, ezin komunikatu
Sire Damba (1979) Kedougou, Senegal
Lehenengo hilabeteak zailak izan ziren, ezin baitzuen komunikatu.
-
Negurik ez hemen
Mia Rissanen (1963) Helsinki, Finlandia
Lehenengo hilabeteak nolakoak izan ziren kontatzen du. Donostian bizi ziren, eta gero Zumaian. Negurik ez dago hemen, Finlandiarekin parekatuta.
-
Hasierako hilabeteak gogorrak
Chenshi Fu (1988) Txina, Txina
Hasiera oso gogorra egin zitzaion, baina gogo itzela zeukan ikasteko. Familia asko ematen zuen faltan, bereziki gauetan.
-
Oroitzapen ona lehen hilabeteez
Michael Obach (1968) Melsungen, Alemania
Lehen hilabeteen oroitzapen ona dauka. Elgoibarren topatu zuen lana. Asko lagundu zioten.
-
Hasiera oso gogorra
Fatou Badji (1979) Dakar, Senegal
Lehen hilabeteak oso gogorrak egin zitzaizkion. Senarra itsasora joaten zen, eta alaba txikiarekin geratzen zen.
-
Lehenengo hilabeteak ez ziren zailak izan
Sara Agnetti (1984) Felino, Italia
Oso ongi dago hemen, antzekotasun asko aurkitu ditu bere jatorrizko herriarekin alderatuz. Ez du zailtasunik izan jendearekin ez eta admisnistrazioarekin oro har.
-
Hasiera gogorra izan zen
Truc Phuong Truong Thi (1973) Dalat, Vietnam
Ezkondu ondoren, hiru hilabeterako etorri zen hasieran, proba moduan. Gogorra izan zen. Baserrian oso bakarrik sentitzen zen, eta ez zuen ezer ulertzen. Senarrari kotxeak konpontzen laguntzen zion, tailerrean, eta hala hasi zen euskara ikasten.
-
Lagunak egitea ez da oso erraza
Aritz Branton (1964) Malmesbury, Ingalaterra
Lagunak egitea ez da oso erraza, eta 40 urterekin gutxiago. Etorri zenean gaztelania bazekien, eta euskara ikasteari berehala ekin zion.
-
Euskal Herriko eguraldi zoroa
Neama Fawzy Elsayed Abdelnaby (1989) Sidi Besher, Alexandria, Egipto
Euskal Herrira iritsitakoan eguraldiarekin harrituta geratu zen, oso zoroa iruditu zitzaion. Egipton, negua datorrenean udako arropa gorde egiten du, baina hemen arropa mota guztiak eduki behar dira armairuan.
-
Lehen bi urteak, gogorrak
Neama Fawzy Elsayed Abdelnaby (1989) Sidi Besher, Alexandria, Egipto
7 urte daramatza Eibarren. Senarrarekin etorri zen, hark 15 urte daramatza hemen. Lehen bi urteak oso gogorrak izan ziren Neamarentzat. Astegunetan ez zen etxetik ateratzen, soilik asteburuan senarrarekin erosketak egitera. Ezin zen bakarrik kalera atera, hizkuntza ez zuelako ezagutzen. Orain oso gustura dago. Josten eta euskara ikasten ari da eta lagunak egin ditu.
-
Lehenengo hilabeteak Eibarren
Aisha Ourdi El Alaoui (1989) Er Rashidia, Maroko
Aishak 12 urte zituen Eibarrera iritsi zenean. Aldaketa oso handia izan zen: klima, hizkuntza... Baina ez zitzaion hain gogorra egin, berehala egin zituen lagunak. Gaztelera ikasi aurretik euskara ikasi zuen eta hasieran arazo batzuk izan zituen bertakoekin komunikatzeko.
-
Hasierako hilabete gogorrak
Debora Carla Acosta (1987) Boca, Buenos Aires, Argentina
Hasiera gogorra izan zen Deborarentzat. Gainera, euskaldunak eta argentinarrak oso desberdinak direla uste du. Barne gatazka bat ere sortzen da, norberaren izaera galtzeko arriskua baitago. Bestalde, euskaldunak irekiak direla uste du eta beti ondo hartu dute.
-
Brasil eta Euskal Herriaren arteko desberdintasunak
Simone De Sousa (1972) Pernambuco, Recife, Brasil
Brasil eta Euskal Herriaren arteko desberdintasunak. Bere eskualdean uste osoan egiten du bero eta Elgoibarrera iritsi zenean "tipula bat" bezala janzten zen. Euskaldunon izaera nolakoa den azaltzen du. Integrazioa nola bizi izan zuen.
-
Euskara, hizkuntza ezezaguna
Emilio Malvaso () Calabria, Italia
Bere emaztea Calabrian Erasmus egiten zegoela ezagutu zuen. Ikasketak amaituta, hona etortzeko erabakia hartu zuten. Emiliok ia ez zekien ezer Euskal Herriari buruz. Lehen aldiz etorri zenean, harritu egiten zuen jendea "hizkuntza ezezagun batean" hitz egiten entzuteak.
-
Kuadrillen antolamendua bitxia egin zitzaion hasieran
Quico Pugès Suárez (1981) Vic, Bartzelona, Katalunia
Hasieran Quicori arraroa egiten zitzaion Euskal Herriko kuadrillen antolamendua, baina polita ere iruditzen zaio, familia baten modukoak direlako. Hala ere, kanpotik datorrenarentzat zaila izaten da sartzea.
-
Brasilen bizi-baldintzak txarrak eta segurtasun eza
Werner Lima Brito (1968) San Luis, Brasil
Brasilen bizi-baldintzak (osasuna, hezkuntza...) ez dira onak eta segurtasun falta asko dagoela uste du Wernerrek. Zumarragan bizi diren bezala ezin izango ziren Brasilen bizi.
-
Gogotsu ekin zion bertakotzeari
Karolina Angelika Szczygielska (1998) Lubartów, Polonia
Osabaren bitartez heldu zen amarekin batera Zumarragara. Aiton-amonengandik aldentzea izan zen Karolinarentzat mingarriena. Hasieran, hizkuntza ikasi eta bertara egitea zaila izango zela bazekien arren, gogotsu ekin ziola dio. Laguntza handia izan zuen etxean, baita Ikastolan ere.
-
Laguntza handia jaso zuen etorri berritan
Michalina Szczygielska (1975) Lubartów, Polonia
Anaiaren bitartez etorri zen Poloniatik. Harrera beroak eta jasotako laguntza guztia ditu hizpide. Ikastolak poloniar jatorriko irakasle bat hartu zuen alabarekin komunikatu ahal izateko; hiru hilabeteren buruan bazekien euskaraz hitz egiten.
-
Bere buruaren jabe izateko beharra
Michalina Szczygielska (1975) Lubartów, Polonia
Etorri berritan, emakumea erabat independentea izanik, senitartekoen mende egon behar izatea izan zen gogorrena Michelinarentzat. Hizkuntza ez ezagutzearen ondorioz lan egin ezin izanak estutzen zuen hasieran.
-
Maleta janariz betea
Manuel Peña Fernandez (1939) Villanueva de las Peras, Espainia
Zumarragara etorri aurretik, Zamoran ari zen ikasten. Hasieran bakarrik sentitu zen baina gero lagunak egin zituen. Lehengusu batek egin zion egurrezko maletan, amak janaria sartu zion (txorizoak, urdaiazpikoa, babarrunak...). Tren aldaketa batean maleta zabaldu eta janari guztia erori zitzaion.
-
Telefono-etxean lanean
Ana Sanchez Tena (1952) Higuera de la Serena, Badajoz, Espainia
Ez zitzaion gustatzen Valladolid-en bizitzea eta oso pozik aldatu zen Antzuolara. Herrian oso ondo hartuak izan ziren. Herriko telefono-zerbitzuan lan egitea eskaini zieten ahizpei. Lana nolakoa zen kontatzen du.
-
Udan, Valladolid-eko herrira
Ana Sanchez Tena (1952) Higuera de la Serena, Badajoz, Espainia
Antzuola bizitzera joan zirenean, lana izan arren oso soldata baxua zuten. Valladolid-era udan eta oporretan bueltatzen ziren.
-
Lehenengo hilabeteak Zumarragan
Souad Ouafa Hamriri (1968) Torres de Alcala, Maroko
Marokotik Zumarragara bizitzera joan zenean izan zituen lehenengo bizipenak kontatzen ditu. Ez zuen ezer ulertzen. Bizilagunekin oso harreman ona egin zuen eta gazteleraz ikasi zuen.
-
Merkatuetan saltzen
Souad Ouafa Hamriri (1968) Torres de Alcala, Maroko
Zumarragara bizitzera joan zenean, baserri batean bizi ziren eta bizilagunek asko lagundu zioten integratzen. Urte batzietara, Markinara joan ziren bizitzera eta handik Azpeitiara. Merkatuetan lan egiten zuten.