- Eleaniztasuna
- Ama hizkuntza
- Hizkuntza ikasketa
- Eleaniztasunaren esperientzia pertsonala
- Euskarari buruzko iritziak
- Hiztegia 101L
- Abestiak
- Hitz batzuk euskaraz
- Kultur aniztasuna
- Aurkezpen pertsonalak
- Kultur aniztasunaz esperientzia pertsonala
- Jatorrizko herrialdea
- Bizikidetza proiektuak
- Turismoa (101L)
- Migrazioak
- Zergatik aldatu bizitokiz
- Lehenengo hilabeteetako esperientzia
- Zer falta jatorriko bizitokitik?
- Zer gustatu Euskal Herritik?
- Integrazioa
- Etorkinen bizitza baldintzak
- Integraziorako bideak eta arazoak
- Euskara, integrazio hizkuntza
- Arrazakeria
- Bizitzako ametsak eta erronkak
Jatorrizko herrialdea
-
Paris eta Euskal Herria, ezberdinak
Thomas Pierre (1977) Paris, Frantzia
Ze ezberdintasun dauden Parisen eta Euskal Herriaren artean... Erantzuna zabalegia dela, ez daki zer esan. Antropologoa da. Eguneroko erritmoan ikusten du aldea, baina topiko asko daude baita ere: goiz afaltzearen kontua...
-
Bizileku guztiak dira ezberdinak
Thomas Pierre (1977) Paris, Frantzia
Toki guztiak dira ezberdinak bizitzeko, beraz normala da esatea Paris eta Hendaia ezberdinak direla, Gros eta Antiguo bezala.
-
Txinan zein hizkuntza hitz egiten diren
Jie Shen (1983) Suzhou, Txina
Txinan zein hizkuntza hitz egiten diren azaltzen du: ofiziala mandarina dela, eta gero eskualde bakoitzak bere dialektoa duela.
-
Iranekin duen erlazioa
Fariba Sheikhan Uriarte (1988) Gernika, Euskal Herria
Iranekin gaur duen harremana: Internet bidez mantentzen du kontaktua, noizean behin joaten da.
-
Iranen farsia eta arabiera gehienbat
Fariba Sheikhan Uriarte (1988) Gernika, Euskal Herria
Iranen hitz egiten diren beste hizkuntzak arabiera eta ingelesa dira; azaria Azerbajanen, gertu dagoenez, baina berez ez.
-
Iranekiko aurreiritziak
Fariba Sheikhan Uriarte (1988) Gernika, Euskal Herria
Iranen inguruak aurreiritziak badaudela dio, Ekialde Hurbileko herrialde guztiak zaku berdinean sartzen dituztela hedabideek eta ezjakintasun handia dagoela.
-
Txinako gizartea beldurrez bizi da
Zhanpeng Ling (1990) Hong Kong, Txina
Milaka urtetan beldurra erabili dela aipatzen du, kultura desberdinak elkarrekin mantentzeko tresna gisa eta, tristea bada ere, Txina ez dela bakarra.
-
Emakume txinatarren bizitza soziala
Zhanpeng Ling (1990) Hong Kong, Txina
Gizarte txinatarra matxista dela azpimarratzen du. Iraupenean soilik indarra jartzearen ondorioa da bere ustez.
-
Hindia, urdua eta ingelesa
Syyada Faheem () India, India
Syyada Faheem Indiakoa da baina orain Australian bizi da. Hindia, urdua eta ingelesa dira berak dakizkien hizkuntzak. Indian hizkuntza asko daude.
-
Hindia, urdua eta ingelesa (hindiz)
Syyada Faheem () India, India
Syyada Faheem Indiakoa da baina orain Australian bizi da. Hindia, urdua eta ingelesa dira berak dakizkien hizkuntzak. Indian hizkuntza asko daude (hindiz).
-
Galizieraren egoera
Davide Filgueiras Cabaleiro (1982) Coruña, Galizia
Nolabaiteko lotsa ematen dio zenbaiteri galiziera hitz egiteak, gaztelaniaren azpitik balego bezala. Davidek dio kulturalki ahaldundu behar direla eta harrotasunez erakutsi behar dutela galiziarrak direla. Egoera hau Galiziako Hizkuntza Politikaren ondorio da Davidentzat, gobernuak galizieraren kontra egiten baitu.
-
Inmigrazioa Ingalaterran
Helen Groome (1958) Erresuma Batua, Ingalaterra
Ingalaterran, batez ere, Asiakoak, Indiakoak, Afrikakoak, eta Europa Ekialdekoak dira etorkinak.
-
Inmigrazioa Katalunian I
Jordi Estivill i Castany (1985) Bartzelona, Katalunia
Askotan inmigrazioaren kontzeptu okerra dugula dio Jordik, etorkinengan pentxatzen dugunean askotan Europaz kanpoko norbaitengan pentsatzen dugula, eta, adibidez Katalunian, italiarren presentzia handia dela. Hizkuntza, komunitatea eta beste zenbait gai interesgarri lantzen ditu pasarte honetan.
-
Inmigrazioa Katalunian II
Jordi Estivill i Castany (1985) Bartzelona, Katalunia
Askotan inmigrazioaren kontzeptu okerra dugula dio Jordik, etorkinengan pentxatzen dugunean askotan Europaz kanpoko norbaitengan pentsatzen dugula, eta, adibidez Katalunian, italiarren presentzia handia dela. Hizkuntza, komunitatea eta beste zenbait gai interesgarri lantzen ditu pasarte honetan.
-
Katalanaren egoera
Jordi Estivill i Castany (1985) Bartzelona, Katalunia
Katalanaren egoera geografikoki oso ezberdiña da. Jordirentzat ez da egoera ona, gaztelaniaren eta frantsesaren presioa jasaten baitu, eta mendekotasun horrek asko ahultzen baitu. Instituzioen papera eta jendearen konpromisoa azpimarratzen ditu.
-
Bizitza sozial aktiboa Euskal Herrian I
Janusz Borkowski (1984) Suwaki, Polonia
Poloniatik Euskal Herrira, aldaketarik handiena bizitza sozialean nabaritu du. Polonian plan gehienak etxean egiten dira. Euskal Herrian, berriz, kalean-eta plan asko. Euskal Herrian bizitza oso aktiboa da.
-
Bizitza sozial aktiboa Euskal Herrian II (polonieraz)
Janusz Borkowski (1984) Suwaki, Polonia
Euskal Herrian bizitza sozial aktiboagoa, Polonian baino. Polonieraz hitz egiten du.
-
Poloniako hizkuntzak
Janusz Borkowski (1984) Suwaki, Polonia
Polonian dialektoak dituzte, eta baita kanpoko beste hizkuntza batzuk ere.
-
Mongoliarrak inprobisatzen onak
Naran-Erdene Tumur-Urgudul () Ulan Bator, Mongolia
Mongoliarrak nomadak dira, eta ohituta daude inprobisatzera eta egoera guztietara egokitzera. Geneetan dutela dio.
-
Hemengoa ere sentitzen da
Naran-Erdene Tumur-Urgudul () Ulan Bator, Mongolia
Hernanin euskaldun asko dagoela eta kanpotik ere parrandan joaten da jende asko. Lagun eta ezaguna euskaldunak ditu, eta gustatzen zaizkio. Hitzekoak direla dio eta laguntzeko prest daudela beti. Hemengoa ere sentitzen da pixka bat, nomada delako.
-
Egiptoko hizkuntzak
Sara El Houssiny (1986) El Cairo, Egipto
Egipton hitz egiten den beste hizkuntza bat aipatzen du, Nubiakoa, arabieraren oso desberdina dena.
-
Eguerdian dendak ixteari buruz
Sara El Houssiny (1986) El Cairo, Egipto
Egiptoko eta hemengo bizimoduak alderatzen ditu. Eguerdian dendak ixtea ez da ohikoa Egipton. Bazkaldu ere nahi duenean egiten dute han, ez dago bazkalordurik.
-
Euskaldunak egiptoarrak baino hotzagoak, hasieran
Sara El Houssiny (1986) El Cairo, Egipto
Egipton kalean jendearekin hitz egitea gustatzen zaie, baita ezezagunekin ere. Hemen itxiagoak ei gara, hasieran.
-
Egipton izan zituen lanak
Sara El Houssiny (1986) El Cairo, Egipto
Egipton izan zituen lanak aipatzen ditu: exportazio-inportazio arloan eta banketxe batean.
-
Gutxien gustatzen zaiona: eguraldia
Radi Stoyanova (1999) Bulgaria, Bulgaria
Eguraldia da gutxien gustatzen zaiona Euskal Herritik.
-
Seul eta Donostia konparatzen
Eunhye Kim (1973) Seul, Hego Korea
Seul eta Donostia alderatzen ditu. Seul hiria 24 orduz dago piztuta, eta posible da edozein ordutan jatea, erostea... Donostian ez. Hemen gurasoak seme-alabekin asko daude eta asko jolasten dute kalean; Seulen ez.
-
Korean lan eta lan, pentsatu gabe
Eunhye Kim (1973) Seul, Hego Korea
Euskal Herritik zer gustatzen zaion galdetuta, presarik gabe bizitzea erantzun du. Zer nahi dugun eta zer gustatzen zaigun pentsatzen ei dugu. Korean, berriz, beti lanean dabiltza, pentsatu gabe eta aisialdi gabe.
-
Armeniera gehiago hitz egiten da diasporan
Vahe Papyan (1993) Armadir, Armenia
Armeniera gutxi gorabehera hamar milioik hitz egiten dute; hala ere, Armeniak hiru milioi biztanle ditu; diasporan bizi dira armeniar gehienak eta hizkuntza gorde dute.
-
Errusiera ere hitz egiten da bertan
Vahe Papyan (1993) Armadir, Armenia
Armenieraz gain, errusiera hitz egiten da Armenian, Sobietar Batasunaren parte izan baitzen. Ingelesa ere nahikotxo erabiltzen da bertan.
-
Gaur egun ez da hainbeste ikasten errusiera
Vahe Papyan (1993) Armadir, Armenia
Gaur egun gazteek ez dute hainbeste ikasten errusiera, eta dakitena gaizki hitz egiten dute.
-
Erevango unibertsitatean, euskal kultura ikasten
Vahe Papyan (1993) Armadir, Armenia
Bere gurasoek Euskal Herriaren ezagutza nola izan zuten bada? Euren helmuga Espainia zen, baina ondo begiratu zuten lehenik zer egoera zeuden bertan, eta antzekotasunak ikusirik Euskal Herria aukeratu zuten. Gaur egun informazio gehiago dago Armenian, eta Erevaneko unibertsitatean euskal kultura eta hizkuntzaren inguruko ikasketak badira.
-
Helduek badakite errusiera Hungarian
Edina Eszter (1977) Hungaria, Hungaria
Hungariako hizkuntza ofiziala hungariera da; ingelesa ikasten da gaur egun, zaharrek ordea, errusiera badakite, izan ere, herrialde komunista izan zenez, beharrezkoa zuten ikastea.
-
Kaldereroak Errumaniakoak, ez Hungariakoak
Edina Eszter (1977) Hungaria, Hungaria
Kaldereroen kantua Hungarian ez da ezagutzen: lehen aldiz hemen entzun zuen. Hungariatik datozen kaldereroak, hartzarekin... hura ez dela horrela. Pentsatzen du, Transilbaniako (Errumania) jendea izango zela, lehen Hungaria baitzen.
-
Euskal Herria polita da
Marlijn Van Ijzeren (1978) Amersfoort, Herbehereak
Herbeheretako herriak bai, baina paisaia ez du faltan ematen. Donostiako pasaia polita dela dio.
-
"Coffe shop"-ak baino gehiago Amsterdamen
Marlijn Van Ijzeren (1978) Amersfoort, Herbehereak
"Coffee shop" asko daude Amsterdamen, turistak erakartzen dituzte. Marlijn ez da "Coffee shop" zalea, hori baino gauza interesgarriagoak daudela dio Amsterdamen.
-
Jatordu desbedinak Herbeheretan eta Euskal Herrian
Marlijn Van Ijzeren (1978) Amersfoort, Herbehereak
Euskal Herrian Herbeheretan baino garrantzia gehiago ematen zaie jatorduei.
-
Indonesiera, denen artean ulertzeko
Alia Adhia (1982) Yakarta, Indonesia
Bere herrialdean indonesiera hitz egiten da; badaude beste dialekto eta hizkuntza dezente ere, baina elkarren artean ulertzeko hizkuntza indonesiera da.
-
Hizkuntza asko Indonesian
Alia Adhia (1982) Yakarta, Indonesia
Indonesian hizkuntza asko hitz egiten dira; adibidez, bere aitak beste hizkuntza bat hitz egiten du, berak ulertu bai baina hitz egiten ez dakiena. Bere irlan, eta baita besteetan ere, hizkuntza asko daude.
-
Negurik ez Indonesian
Alia Adhia (1982) Yakarta, Indonesia
Bidaian joateko oso ongi dago Indonesia; merkeagoa da, itsasoa eta hondartza dauzka, uharte asko daude, negurik ez dago...
-
Greziako postreak eta yogurta
Nikos Politakos (1982) Atenas, Grezia
Greziako postreak. Yogurta aipatzen du. Inguruko herrialdeetan ere antzekoa da gastronomia, eta Greziakoa nahasketa bat dela dio.
-
Lituaniera da ofiziala Lituanian
Ruta Grinyte (1986) Lituania, Lituania
Lituaniera da ofiziala Lituanian: beste hizkuntzak ikasi nahi badituzu ongi, baina ez da beharrezkoa. Gaur egun, ingelesa ikasten da bestela.
-
Lituaniarrak ere hotzak
Ruta Grinyte (1986) Lituania, Lituania
Hoztasunean Lituaniako jendea euskaldunen oso antzekoa dela dio; beraz, etxean bezala sentitzen da.
-
Arabieraren eta turkieraren arteko ezberdintasunak
Salman Garip (1980) Kahraman Maraç, Turkia
Turkieraren eta arabieraren arteko ezberdintasunak azaltzen ditu. Kemal Atatürk jeneralak janzkera, ohiturak etab. aldatu nahi izan zituen, Turkia europartzeko prozesu batean.
-
Turkiako hizkuntzak; kurduera
Salman Garip (1980) Kahraman Maraç, Turkia
Bere aitak kurduera hitz egiten du; 1992 arte debekatua egon zen kurdueraz hitz egitea.
-
Albaniera da hizkuntza ofiziala Albanian
Aurel Ibo (1973) Korça, Albania
Albanian jaio zen. Bere herrialdeko hizkuntza ofiziala albaniera da; grekera ere hitz egiten da bertan.
-
Annapurna ondoan jaio zen
Acharya Lama Sönam Rabgye (1973) Nepal, Nepal
Bere jaioterria leku oso garai batean dago, 3.600 bat metrotara, Annapurna mendiaren inguruan. Oraingo Dalai Lamak Tibetetik ihes egin zuenean, Sönamen herritik pasa zen, ihes bidea izan zuelarik.
-
Tibetera hitz egiteko arazorik ez
Acharya Lama Sönam Rabgye (1973) Nepal, Nepal
Tibetera hitz egiteko arazorik ez dago; Nepalen, tibetar errefuxiatu asko dago, eta, tibetar gobernuak (Tibetetik kanpo dagoena) eskola eta ospital asko ireki ditu errefuxiatuek beren hizkuntzan bizitzen jarrai dezaten. Himalayan bizi den jendeak, gainera, tibetarrekin lotura berezia du, bai hizkuntza mailan eta bai kultura eta espiritualtasun mailan ere; eurek ere tibetera ikasten dute.
-
Zuriek dena kendu zieten
Macebo Mavuso () Hego Afrika, Hego Afrika
Xhosa herriaren inguruko historia pixka bat kontatzen du, euren antzezlanean agertzen dena: herri aberatsa zen, lurrak eta abereak bazituzten, baina, zuriak etorri zirenean, dena kendu zieten. Xhosatarrak zuriei lan eske joan behar izan zitzaizkien. Orduan, guda sortu zen.
-
Bere haurrei mandinkeraz
Bake Diatta (1972) Senegal, Senegal
Bere haurrekin saiatzen da mandinkeraz egiten; telefonoz amarekin eta lagunekin egiten du. Hemen, Senegalgo bere lehengusuarekin ere bai, baina ez gehiegi. Senegal hegoaldean, Casamancen, gehiago hitz egiten da. Diola ere hitz egiten da bertan.
-
Senegalen, hizkuntza asko
Bake Diatta (1972) Senegal, Senegal
Senegalen bertan hitz egiten diren hizkuntzak oso ezberdinak dira bata bestearekiko. Mandinkera bertsioa ez dago.
-
Senegalen, denak senegaldar
Bake Diatta (1972) Senegal, Senegal
Etorkin maila ezberdinak daude: balantza batzuen alde eta besteen kontra dago (afrikarrak); ohituta dago. Senegalen ez da hori gertatzen kanpotarrekin.
-
Hungarieraren familiakoa omen samiera
Lill Tove Fredriksen (1971) Norvegia, Norvegia
70.000 sami dira gutxi gorabehera. Hiztunak 25.000 direla uste du, baina zaila da jakitea. Bederatzi dialekto daude, eta gehienek iparraldeko samiera hitz egiten dute. Teoria asko daude, herri europarra direla esaten dute; hungarieraren eta finlandieraren familiakoa dela dio. Euskaldunekin ere gauza asko omen dituzte komunean, genetikoki %30a baino gehiago.
-
Lau herrialdetan daude banatuta samiak
Lill Tove Fredriksen (1971) Norvegia, Norvegia
Bederatzi dialektoei hizkuntza esaten diete, eta askoren artean ez dira ulertzen. Berak, adibidez, hegoalderago bizi direnak ez ditu ulertzen. Lau herrialde ezberdinetan zehar daude barreiatuta samiak: Norvegia, Suedia, Finlandia eta Errusia.
-
Debekatua izan zuten samiera erabiltzea
Lill Tove Fredriksen (1971) Norvegia, Norvegia
Samien gehiengoa Norvegian bizi da; zaila da hizkuntza eta herri bat mantentzea, lau herrialdetan banatua dagoenean; izan ere, herrialde bakoitzak bere legeak eta eskubideak ditu. Adibidez, Norvegian eskubide gehiago dituzte samiek herri bezala besteetan baino, baina hala ere euren eskubideengatik borrokatzen jarraitzen dute. Norvegian hitzarmen bat sinatu dute samien eskubideak babesteko, beste herrietan ez. Gaur egun eskoletan irakasten da samiera, lehen ez bezala; Norvegian, adibidez, debekatua zegoen samiera hitz egitea.
-
Diyarbakir herria, turkiarrek deuseztua
Omar Erten (1979) Mardin, Turkia, Kurdistan
Diyarbakir herria, gizadiaren ondarea zena, turkiarrek deuseztun zutela dio, eta Unescok gai horren inguruan mantentzen duen isiltasunaz ere mintzatzen da.
-
Kurduen egoera politikoa zaila
Omar Erten (1979) Mardin, Turkia, Kurdistan
Omarrek kurduen egoera politiko zailaren berri ematen du. Europar Batasunari, errefuxiatuen gaiarengatik turkiar gobernuarekin duen akordioa dela eta, koldarkeriaz jokatzea leporatzen dio.
-
Kurduak baztertuta Turkiako Parlamentuan
Omar Erten (1979) Mardin, Turkia, Kurdistan
Turkiako Parlamentuan lau partidutatik hiru ados jarri ziren 60 parlamentari kurduak kartzelan sartzeko. Bestalde, gehiengoa galdua ikusita, baliogabetzat jo zituzten kurduak garaile atera ziren hauteskundeak.
-
Kurdistanen bigarren indarra, Erdoganena
Omar Erten (1979) Mardin, Turkia, Kurdistan
Kurdistanen bigarren indarra Erdoganena da, erlijioari esker. Erdoganek gehiengoa galtzen zuela konturatuta, turkiar gobernuak beste hauteskunde batzuk egitea erabaki zuen. Omarrek joku zikina salatzen du.
-
Kurduen egoera politikoa Parlamentuan (kurdueraz)
Omar Erten (1979) Mardin, Turkia, Kurdistan
Omarrek kurdueraz adierazten du kurduek nolako egoera bizi duten Turkiako Parlamentuan.
-
Kurduen alderdiaren politika
Omar Erten (1979) Mardin, Turkia, Kurdistan
Omarrek alderdi kurduaren politika egiteko eraz dihardu. Kurduen alderdiak sistema laikoa defendatzen du. Ekialde Ertainean, emakumearen presentzia bermatzen duen bakarra dela dio.
-
Kurduen alderdiaren eskaerak
Omar Erten (1979) Mardin, Turkia, Kurdistan
Alderdi kurduak baditu, independentzia eskaera baino lehen, beste hainbat eskaera: demokrazia Turkia osoan, besteak beste.
-
Turkian indarrean dagoen legedia
Omar Erten (1979) Mardin, Turkia, Kurdistan
Turkian egun indarrean dagoen legedia 1982an jasandako estatu kolpe baten ondorioa da. Turkiarrek ez daukate egoera aldatzeko asmorik. PKK alderdikoak terrroristak zirela esan, eta ez zuten beraiekin politika egin nahi, eta orain 60 diputatu dituztenean ere ez.
-
Kurduen bi aukerak
Omar Erten (1979) Mardin, Turkia, Kurdistan
Kurduei bi aukera soilik gelditzen zaizkiela dio Omarrek.
-
Kurduen egoera Turkian (kurdueraz)
Omar Erten (1979) Mardin, Turkia, Kurdistan
Omarrek, kurdueraz, Erdoganek eskubide guztiak kendu nahi dizkiela azpimarratzen du. Sultana izan nahi duela dio. Turkiar alderdiek ere ez dietela kurduei eskubiderik eman nahi gogorarazten du.
-
Kurduen egoera latza (kurdueraz)
Omar Erten (1979) Mardin, Turkia, Kurdistan
Turkian kurduek duten egoera politiko latzaren inguruan hitz egiten du Omarrek, kurdueraz.
-
Hizkuntza gutxituak Italian
Miki Lamedica (1986) Assisi, Italia
Gobernutik ez da ezer egiten Italiako hizkuntza gutxituak babesteko. Ikastetxeetan ez dira hizkuntza horiek lantzen, baina jendea ari da sentsibilizatzen. Hizkuntza literarioak izatera heldu direnak babestuago daude, adibidez: siziliera eta napoliera.
-
Zer gustatu hemendik eta zer Alemaniatik?
Petra Elser (1953) Frankfurt, Alemania
Gustura dago hemen. Jendea aktiboa da, kultur eskaintza handia dago... Politikoki gatazka handia izan da, eta elkarbizitza berreraiki egin behar da. Alemaniara doanean ere gustura egoten da han; alemanen hausnarketarako zaletasuna gustatzen zaio.
-
Letoniera Letoniako hizkuntza ofizial bakarra
Laura Lizuma (1988) Mazsalaca, Letonia
Letonian hizkuntza ofizial bakarra dago: letoniera. Baina, errusiera eta beste hizkuntza batzuk ere erabiltzen dira.
-
Alsazieraren egoera
Caroline Suss (1971) Estrasburgo, Alsazia
Eskoletan ume txikiekin erabiltzen da, baina eskola sistema guztiek ez dute erabiltzen. Beraren ustez garrantzitsua da umeekin lantzea, haiek baitira etorkizuna. Hizkuntza galtzea nahi ez bada, beraiekin landu behar dela argi du; izan ere, gelditzen diren hiztunak helduak dira. Oso gazte gutxik hitz egiten dute.
-
Friuleraren aldeko agentzia
William Cisilino (1974) Vain, Italia
Agentzia bat daukate friulera hizkuntzaren politika linguistikoa sustatzeko. Hizkuntzari dagozkion zerbitzuak eskaintzen ditu.
-
Gastronomia gustatu zaio gehien
Henrik Osterberg (1965) Estokolmo, Suedia
Gustura bueltatuko dela dio. Jendea gustatu zaio, eta batez ere gastronomia. "Pintxoak" eta "pintxopotea". Suedian antzeko plater txikiak dituzte, ospakizun batzuetarako.
-
Ketxueraz gain, beste hizkuntzaren bat Ekuatorren?
Blanca Rocío Tabi Fuérez (1983) Otalavo, Ekuador
Natiboa den bakarra ketxuera da, eta honen dialektoak Ekuatore osoan hitz egiten dira.
-
Peruko hizkuntzak
Danitza Rosilla () Peru, Peru
Perun hainbat hizkuntza hitz egiten dira, ketxua eta aimara, adibidez, baina Danitz akostaldekoa da eta gaztelaniaz soilik daki.
-
Ohitura eta hizkuntza aldaketak
Surendra Pantha (1980) Pokhara, Nepal
Danimarkara joan zenean, hango gastronomia eta ordutegiak harrigarriak egin zitzaizkion. Baina azkar ohitu zen. Donostiako janariak antzekotasun gehiago ditu Nepalgoarekin. Hizkuntza Eskola Ofizialean ikasi du gaztelania.
-
Lituania eta lituanierari buruzko datuak
Diana Glebkute (1981) Vievis, Lituania
Lituania eta lituanierari buruzko datuak.
-
Telebistan egiten zuen lan
Diana Glebkute (1981) Vievis, Lituania
Telebista munduan egiten zuen lan Lituanian. Bertan telebistan aritzeko, ordea, euskara hobeto ikasi nahi du.
-
Antzekotasunak Euskal Herriarekin
Petur í Gong (1973) Faroe uharteak, Faroe Uharteak
Euskarari buruz ez daki asko, baina beraiek ere herrialde txiki batekoak dira, eta interesa dute jakiteko. Danimarkatik bereiztea nahi dutenak ere badira Faroe uharteetan; beraz, antzeko egoeran daude.
-
Ez du bere herrialdeko oroitzapen asko
Fadilu Salifu (1997) Ghana, Ghana
Ez du oroitzapen handirik bere herrialdearena. Baina hango jendea faltan ematen du.
-
Galesera
Eurig Salisbury (1983) Cardiff, Gales
Galesera Gales osoan hitz egiten da, baina ez du gizarte guztiak erabiltzen. Galesko biztanleen %20ak hitz egiten du, hain zuzen. Eurigen ustez hiztunen kopurua jaitsi egin da, eta horrek kezkatu egiten du.
-
"Gizarte eta gobernuak tandemean lan egin behar dute"
Eurig Salisbury (1983) Cardiff, Gales
Hizkuntza bat babesteko eta indartzeko gizarteak eta gobernuak batera egin behar dute lan. Galesko gobernuaren kasuan, hizkuntza indartzeko eta hiztunen kopurua handitzeko lan egiten dute. Hala ere, Eurigen ustez gobernuak diru gehiago eman beharko luke hizkuntzaren inguruan dauden aspektu guztiak asetzeko.
-
Galeseraren dialektoak
Eurig Salisbury (1983) Cardiff, Gales
Galeseraren barruan dialektoak daude: iparraldean eta hegoaldean ez da berdin hitz egiten; baina denek ulertzen dute elkar.
-
Dublinetik Zumaiarako aldaketa
Len Bux (1967) Dublin, Irlanda
Dublinetik eta Zumaiarako aldaketaz dihardu.
-
Serbiaren egoera gaur egun
Aleks Milovanovic (1972) Novi Sad, Serbia
Bere jatorriaren egoeraren berri ematen du Aleksek. AEBetako inperialismotik ihesi etorri zen Europara.
-
"Lehen orain baino askoz hobeto bizi ginen"
Aleks Milovanovic (1972) Novi Sad, Serbia
Serbiarren eta serbieraren egoera gaur egun.
-
"Hobea da bertako osasun sistema"
Anders Lanzén (1977) Estokholm, Suedia
Suediako osasun sistema bertakoa baino okerragoa da; demokrazia, aldiz, ez.
-
Norvegiaz zenbait datu
Anders Lanzén (1977) Estokholm, Suedia
Norvegiaz eta norvegieraz zenbait datu.
-
Norvegiaz zenbait datu (norvegieraz eta euskaraz)
Anders Lanzén (1977) Estokholm, Suedia
Norvegiaz eta norvegieraz zenbait datu (norvegieraz eta euskaraz).
-
Pulaarerari eta Senegali buruzko datu batzuk
Maimouma Bassoum (1986) Podor, Senegal
Pulaarera eta Senegali buruzko datu batzuk.
-
Hizkuntza asko hitz egiten dira Errusian
Irina Tichtchenko (1971) Krasnodar, Errusia
Errusiari eta errusierari buruzko datuak.
-
Errusian ere eleaniztasuna
Irina Tichtchenko (1971) Krasnodar, Errusia
Errusiako hizkuntzak: armeniera, poloniera...
-
Bulgaria eta bulgarierari buruzko datuak
Anelia Todoroa (1984) Vraca, Bulgaria
Bulgaria eta bulgarierari buruzko datuak.
-
Holandako beste hizkuntzak
Willem Prinse (1962) Heerle, Herbehereak
Holandan nederlanderaz gain, frisiera ere hitz egiten da. Arabiera ere hitz egiten da, immigrazioa dela eta.
-
Zenbat hizkuntza hitz egiten dira Senegalen?
Ridial Diame (1986) Fimela, Senegal
Hamar bat hizkuntza hitz egiten dira Senegalen.
-
Arjeliako hizkuntzak
Jamel Djellaoui (1967) Cherchell, Aljeria
Arabiera eta frantsesa hitz egiten dira Arjelian, baita berberera ere bai.
-
Armeniatik zer gustatzen zaizu?
Hasmik Minasyan (2008) Zumaia, Euskal Herria
Dena gustatzen zaiola dio, supermerkatuak...
-
Finlandiako hizkuntzak
Mia Rissanen (1963) Helsinki, Finlandia
Finlandiako hizkuntza ofizialak suomiera eta suediera dira. Samiera ere hitz egiten da, baina errekonozimendu txikiagoa dauka.
-
Hango eta hemengo ohiturak
Chenshi Fu (1988) Txina, Txina
Txinako ospakizunak hona ekartzen saiatzen da. Eta hemengoak ere bere egiten ari da. Gabonetan Zumaiako familia batekin egoten da.
-
Ordutegiak oso desberdinak Txinan
Chenshi Fu (1988) Txina, Txina
Txina eta Euskal Herria alderatzen ditu. Ordutegiak oso desberdinak dira, baina ohitzen ari da.
-
Alemaniako hizkuntzak
Michael Obach (1968) Melsungen, Alemania
Alemanian alemaniera da hizkuntza ofiziala. Inmigrazioari esker, beste hainbat hizkuntza hitz egiten dira. Alemanierak aldaerak ere baditu.
-
Senegalgo hizkuntzak
Fatou Badji (1979) Dakar, Senegal
Senegalgo hizkuntza batzuk aipatzen ditu.
-
Senegalgo ohiturak
Fatou Badji (1979) Dakar, Senegal
Senegalgo ohiturak mantentzen saiatzen da, adibidez arroza, baina seme-alabek ez dute hain gustuko.
-
Nahuatlera hizkuntza
Gabriel Vazquez Chavez (1972) Cuetzalan Puebla, Mexiko
Mexikon bertako hizkuntzak 65 dira; horien artean nahuatlera hizkuntza dago. 8-10 aldaera bitarte dituela uste du. Beraien bizitzan oso presente eta bizirik dagoela aitortzen du, nahiz eta orain gainbehera prozesu batean egon.
-
Kooperatiba bateko sortzaile
Gabriel Vazquez Chavez (1972) Cuetzalan Puebla, Mexiko
Orain dela 39 urte kooperatiba bat sortu zuten, nekazaritzako eta elikaduraren inguruko arazoak eta lehentasunak lantzeko helburuarekin. Horrez gain, hezkuntzan aldaketak egiten ari dira eta, horretarako, Euskal Herriko laguntza jasotzen ari direla dio. Umeei naturaren garrantzia erakutsi nahi die, baita natura maitatzen ere.
-
Zer da guarani izatea?
Elias Caurey (1977) Ipitakuape, Bolivia
Guarani izatea, bizitzeko eta izateko forma bat da. Bolivia, Brasil, Paraguay eta Argentinan daude guaraniak. Herrialdean dagoen hizkuntza aniztasuna oso handia da.
-
Gizartearen sentsibilizazioa
Elias Caurey (1977) Ipitakuape, Bolivia
Elias idazlea da, eta formazioz soziologo eta antropologoa. Azken urteetan hezkuntzaren inguruan aritu da lanean. Horrez gain, gizartea sentsibilizatzen saiatzen ari dira guaranierarekin.
-
Nasa, hizkuntza gutxituen artean
Candelaria Ramos Ul (1982) Toribio, Kolonbia
Kolonbian 63 hizkuntza daude, eta hauek departamendutan antolatzen dira. Nasa yuwe hizkuntza gutxituen artean aurkitzen da; izan ere, jendea departamenduz aldatzen ari da.
-
Nasa hizkuntzan murgiltzeko zentroak
Candelaria Ramos Ul (1982) Toribio, Kolonbia
Nasa yuwe hizkuntza familian ikasten da, eta naturarekin eta animaliekin oso erlazionaturik dagoela dio Candelariak. 2011n nasa hizkuntzan murgiltzeko zentroak sortu zituzten, hizkuntza irakasteko helburuarekin.
-
Maputxe herria
Alberto Huenchumilla Marilao (1984) Temuko, Wallmapu
Txilen bederatzi herri indigena daude, eta horien artean dago maputxe herria. Herri indigena horietatik, gehien hitz egiten den hizkuntza maputxea da, %80 batean. Beraz, beste herrien egoera askoz ere kritikoagoa da. Instituzioek mapudungun hizkuntza onar dezatela nahi dute. Instituzioetan hizkuntza hau erabiltzeko eskubidea izatea nahi dute, komunikabideetara iristea eta hezkuntzan aukeran izatea.
-
Maputxe herria (mapudungunez)
Alberto Huenchumilla Marilao (1984) Temuko, Wallmapu
Txilen bederatzi herri indigena daude, eta horien artean dago maputxe herria. Herri indigena horietatik, gehien hitz egiten den hizkuntza maputxea da, %80 batean. Beraz, beste herrien egoera askoz ere kritikoagoa da. Instituzioek mapudungun hizkuntza onartzea nahiko lukete. Instituzioetan hizkuntza hau erabiltzeko eskubidea izatea nahi dute, komunikabideetara iristea eta hezkuntzan aukeran izatea. (mapudungunez)
-
"Aimara egoera zail batean dago"
Filomena Nina Huarcacho (1958) Italaque, Bolivia
Gaztelania aimara ordezkatzen ari dela dio; jada ez da transmisiorik egiten, eta hiztun gehienak helduak dira.
-
Gautemalan 21 hizkuntza maia daude
Olga Sitan Miculax (1982) Patzun, Guatemala
Guatemalan 21 hizkuntza maia hitz egiten dira. Bere hizkuntzaren jatorria Mexikon dago. Jatorri berdinetik datozen hizkuntzen artean errespetua dago.
-
Hezkuntza alternatibo baten alde
Olga Sitan Miculax (1982) Patzun, Guatemala
Eskola batean egiten du lan. Bertan hainbat proiektu eramaten dira aurrera: gazteen lidergoa, emakumeen ahalduntzea, hezkuntza arloa, etab. Bera hezkuntza arloan dago. Honen helburua, gizartearentzako eskola alternatibo bat sortzea da. Umeei beraien kultura eta identitatea zein den erakustea, baita baloreak ere. Euskal Herrian dagoen egoerak inspiratu, eta bizitzen ari den prozesuak zerbaitetarako balio duela erakusten dio.
-
Norvegiaz zenbait datu
Anders Lanzén (1977) Estokholm, Suedia
Norvegiaz eta norvegieraz zenbait datu.
-
Norvegiaz zenbait datu (norvegieraz eta euskaraz)
Anders Lanzén (1977) Estokholm, Suedia
Norvegiaz eta norvegieraz zenbait datu (norvegieraz eta euskaraz). Finlandiari eta finlandierari buruz ere hitz egiten du.
-
Abesti bat parmeseraz
Sara Agnetti (1984) Felino, Italia
Sarak kanta bat abesten du parmeseraz.
-
Italiar estatuaren sorreraz
Sara Agnetti (1984) Felino, Italia
1861ean Italiako herrialde desberdinak bateratu zituzten, beraien arteko desberdintasunak handiak baziren ere. Sararen ustez, erabaki politikoa lehenetsi zen, identitateak bigarren maila batera alboratuz.
-
Toskanera izendatu zuten Italiako hizkuntza ofiziala
Sara Agnetti (1984) Felino, Italia
Dante Alighierik "Divina Comedia" idazteko erabili zuelako aukeratu zen toskanera (Toscanako hizkera) Italiako hizkuntza ofizial bezala.
-
Senarra nola ezagutu zuen
Truc Phuong Truong Thi (1973) Dalat, Vietnam
Senarra toki askotara joaten zen oporretan, eta Vietnamen ezagutu zuten elkar. Thailandiatik joan zen hara, hiru asterako. Bere izebarekin bizi zen eta denda bere esku utzi zuen; arropa josten zuen han, eta edariak ere saltzen zituen. Senarra dendara joan zen behin, esnea erostera, eta hitz egiten hasi ziren, vietnameraz eta ingelesez. Bueltatu zenean, elkarri eskutitzak idazten hasi ziren.
-
Wilamowicetik dator, Silesiatik
Tiöma Fum Dökter (1993) Wilamowice, Polonia
Tiöma Wilamowicen bizi da. Bere herriko wymysory hizkuntza hitz egiten du. Wilamowice Silesiako eskualdean dago. Silesia Polonia eta Txekiar Errepublikan dago. Wymysory hizkuntza alemaniar bat da.
-
Wymysory, hizkuntza diskriminatua
Tiöma Fum Dökter (1993) Wilamowice, Polonia
Wymysory hizkuntza diskriminatua izan da Bigarren Mundu Gerratik, bere jatorri alemanaren ondorioz. Poloniako gobernuak ez du hizkuntza hori onartzen. Hala ere, aipatzekoa da azken urteetan hizkuntza ideologia aldatzen ari dela. 2013an Varsoviako unibertsitatean wymysory akademia sortu zuten hizkuntza suspertzeko helburuarekin.
-
Wymysory, hizkuntza diskriminatua (wymysoryz)
Tiöma Fum Dökter (1993) Wilamowice, Polonia
Wymysory hizkuntza diskriminatua izan da Bigarren Mundu Gerratik, bere jatorri alemanaren ondorioz. Poloniako gobernuak ez du hizkuntza hori onartzen. Hala ere, aipatzeko da azken urteetan hizkuntza ideologia aldatzen ari dela. 2013an Varsoviako unibertsitatean wymysory akademia sortu zuten, hizkuntza suspertzeko helburuarekin. (wymysoryz)
-
Silesieraren berezitasunak
Bartlomiej Wanot (1995) Laurahuta, Polonia
Hizkuntza guztiak bereziak dira, guztiek baitituzte beraien egiturak, hiztegia... Silesieraren kasuan, alemanaren antz handia dauka, Silesia urte askoan Alemaniaren menpean egon zelako. Horren ondorioz, silesierak alemanetik datozen gauza asko erabiltzen ditu: hiztegia, egitura batzuk, etab.
-
Ikasketek ekarri dute Euskal Herrira
Carlos Esteban Callapa Flores (1986) Cochabamba, Bolivia
Kultur aniztasuna eta eleaniztasuna interesatzen zaizkio eta baita bere uru jatorrian sakontzea ere. Hizkuntza ardatz hartuta eta identitatearekin lotuta, bere jaioterriko ekonomian eragin nahiko luke.
-
Karelieraren bilakaera
Tuomo Salonen (1993) Joensuu, Finlandia
Finlandiako gobernuak ez du onartzen kareliera; alde horretatik, legalki ez daude babestuta. Urte askotan hizkuntza diskriminatua izan da, eta, horregatik, bere egoera ez da batere ona izan. Baina orain jendea berriro hasi da hizkuntza ikasten.
-
Kareliera komunikabideetan
Tuomo Salonen (1993) Joensuu, Finlandia
Finlandiako komunikabideetan errusieraz gehiago idazten da karelieraz baino. Hala ere, badaude karelieraz lan egiten duten komunikabideak: telebista, irratia, egunkariak etab.
-
Finlandiako hizkuntzak
Tuomo Salonen (1993) Joensuu, Finlandia
Finlandian hainbat hizkuntza hitz egiten dira: samiera, finlandiera, kareliera, suediera, ijito hizkera etab.
-
Hizkuntza, behar-beharrezko tresna
María Salomé Huinac Xiloj (1970) Cautel, Guatemala
Hizkuntzaren indartze-prozesuan, konturatu dira hizkuntza oinarrizkoa dela beste faktore edo alderdi batzuk ez galtzeko: herria, ohiturak, kultura...
-
Yukatakera arrisku egoeran
Marcos Regino Pech Naal (1988) Xaya, Yukatan, Mexiko
Yukatakera egoera arriskutsu batean dago. Instituzioek ez dute gauza handirik egiten; ez dago politika publikorik hizkuntza indartzeko, ezta lekurik erabiltzeko. Hizkuntzaren inguruan egiten diren gauzak lege eta arauak betetzeko egiten dira.
-
Yukatakeraren erabilera eskolan eta hedabideetan
Marcos Regino Pech Naal (1988) Xaya, Yukatan, Mexiko
Badaude eskola elebidun batzuk, baina gehiena gaztelaniaz irakasten da; yukatakera oso gutxi erabiltzen da. Hedabideetan poliki-poliki gauzak aldatzen doaz eta hainbat gauza aurki daitezke yukatakeraz. Azkenaldian hizkuntzaren zabalkuntza handiagoa egiten dela uste du.
-
Guztira 24 hizkuntza maia
Marcos Regino Pech Naal (1988) Xaya, Yukatan, Mexiko
Yukatanen yukatakeraz eta gaztelaniaz gain, badaude beste hizkuntza batzuk. Hizkuntza gutxituak dira. Guztira 24 hizkuntza maia daude. Mexikon yukatakera hitz egiten da; beste hizkuntza maia guztiak Guatemalan, Belizen eta Hondurasen hitz egiten dira.
-
Huin Kuin herrixketan 14.000 herritar
Tui Jose Benedito (1973) Tarauacá, Brasil
Huin Kuin herrixketan 14.000 herritar daude gutxi gorabehera. 5 probintzietan banatzen da. Leku batzuetan %100ak hitz egiten du hatxa kuinera. Beste batzuetan %50ak. Eta besteetan portugesak indar gehiago du. Hiru testuinguru daude, beraz.
-
Brasilen 150 hizkuntza, horietako asko galzorian
Tui Jose Benedito (1973) Tarauacá, Brasil
Brasilen 150 hizkuntza daude, baina horietatik 35 hizkuntza bakarrik dira hitz egiten direnak gaur egun. Izan ere, hizkuntza asko galzorian daude. Hatxa kuin hizkuntza 5 herritan mantentzen da.
-
Budismoa
Shakti Tamang Moktan (1986) Lalitpur, Nepal
Erlijio aniztasun handia dago Nepalen. Shaktiren familia budista da. Buda Nepalen jaio zela esaten da eta jende asko joan ohi da haren jaioterria omen den Lumbini herrira.
-
Nepaleko bandera
Shakti Tamang Moktan (1986) Lalitpur, Nepal
Nepaleko banderaren esanahia azaltzen du. Kolore urdinak lasaitasuna esan nahi du; gorriak, aldiz, odola. Ilargi bat eta eguzki bat daude. Jainkoa irudikatzen dutela uste da. Berezitasun nabarmenena, banderak bi triangeluren forma duela da.
-
Nepaleko janzkera tradizionala
Shakti Tamang Moktan (1986) Lalitpur, Nepal
Ospakizun nazionaletan tipikoa den janzkera erakusten du. Hala ere, etnia bakoitzak bere janzkera dauka.
-
Nepaleko ereserki nazionala
Shakti Tamang Moktan (1986) Lalitpur, Nepal
Nepaleko ereserki nazionala irakurtzen du eta idazkera erakusten du.
-
Everest, munduko mendirik altuena
Shakti Tamang Moktan (1986) Lalitpur, Nepal
Everest, munduko mendirik altuena, Nepalen dago. Himalaiako mendikateko 8 zortzimilako mendi Nepalen kokatzen dira, tartean Everest.
-
Nepalen berezitasunak
Shakti Tamang Moktan (1986) Lalitpur, Nepal
Hiru eremu geografiko bereizten dira Nepalen: alde batetik, Himalaiako mendi garaien eremua; bestetik, mendixken eremua, Pahad izenekoa (Euskal Herriaren antzekoena); eta azkenik, Terai lautada. Tenplu eta ibai asko daude Nepalen. Animalia aniztasun handia dago baita ere. Turistek hegazkinez ibilbideak egiten dituzte mendiak ikusteko eta baita ibaietan kayak jaitsierak ere.
-
Nepaleko plater tipikoa
Shakti Tamang Moktan (1986) Lalitpur, Nepal
Nepalen ohikoa da plater bakarrean jaki desberdinak prestatzea: arroza, barazkiak, dilistak, okela curryarekin, entsalada eta jogurta. Bakoitza nola prestatzen den azaltzen du.
-
Nepaleko ospakizun bereziak: Dashain eta Tihar
Shakti Tamang Moktan (1986) Lalitpur, Nepal
Nepalen komunitate ezberdin asko daude eta bakoitzak bere ospakizunak ditu. Baina bada ospakizun nazional bat, "Dashain" deiturikoa. 15 egun irauten du. Beste festa ezagun bat "Tihar" da. Bekokian "tika" bat ipini ohi diote anai-arrebek elkarri. "Tika"-ren koloreei buruz azalpenak ematen ditu. Bilbon nepaldar gehiago dagoenez, hara joan ohi dira urtero "Dashain" elkarrekin ospatzera.
-
"Dandi-biyo" jolasa
Shakti Tamang Moktan (1986) Lalitpur, Nepal
Nepaleko jolas bat azaltzen du, "Dandi-biyo", euskal "Txirikiletan" jolasaren antzekoa.
-
Kanika jolas bat
Adrian . (2008) Eibar, Euskal Herria
Kanika jolas bat, etxean egina. Mexikoko barraketan ohikoak dira, baina tamaina handian.
-
"Pollera", Boliviako jantzi tradizionala
Axel . (2007) Bolivia, Bolivia
Jantzi tradizionalak. Bolivian gona luzeari "pollera" esaten diote. Koloretakoa izaten da. Buruan txapel modukoa janzten da. Emakumeek bakarrik eramaten dute arropa tradizionala.
-
Boliviako janari tipikoak
Axel . (2007) Bolivia, Bolivia
Bolivian ohikoa da janari pikantea baina Axeli ez zaio gustatzen. Amak Boliviako plater batzuk egin ohi ditu: "picante de pollo", oilaskoa barazki saltsarekin, edo "cuñapé", gaztaz beteriko opila.
-
Kongoko jantzi koloretsuak
Stefia . (2010) Elgoibar, Euskal Herria
Kongon askotan janzten dira koloretako zapiekin. Stefiak ere jantzi ohi du amak egindako soinekoa ospakizunen batetara joatean.
-
Kongoko janari tipikoa: "fufu"
Stefia . (2010) Elgoibar, Euskal Herria
"Fufu", Kongoko plater tipikoa, erakusten du argazki batean.
-
"Fufu" nola prestatzen den
Stefia . (2010) Elgoibar, Euskal Herria
"Fufu" nola egiten den azaltzen du: juka-irina ur beroarekin nahastuta.
-
Ipar Irlandako egungo egoera
Abbie White (1989) Belfast, Ipar Irlanda
Ipar Irlandako egungo egoera politikoari buruz hitz egiten du. Orokorrean, leku zoragarria deritzo. Turismoari dagokionean ere, aurrerabideak eman dira bisitariak erakartzeko.
-
Irlandarren izaera
Abbie White (1989) Belfast, Ipar Irlanda
Abbieren ustez, pertsona irekiak dira irlandarrak.
-
Nolakoak dira Kuba eta kubatarrak
Reiner Marrón Arnau (1977) La Habana, Kuba
Leku zoragarria deritzo. Ur garden eta epela kostaldean; barnealdea, oso berdea eta menditsua. Bi urtaro nagusi daude: uda eta negua. Apirila aldera, zikloiak jasaten ohituta daudela kontatzen du. Lagunkoi eta eskuzabalak dira kubatarrak.
-
Puru habanoak eta rona
Reiner Marrón Arnau (1977) La Habana, Kuba
Puru habanoak eta rona dira Kubako irudia. Hala ere, geroz eta jende gutxiago ikusten da puruak erretzen. Dantzarako musika, dominoa eta ron botilak ezinbesteko dituzte lagunak elkartzen direnean.
-
Kubako eguraldi ona faltan botatzen du
Reiner Marrón Arnau (1977) La Habana, Kuba
Familia eta lagunak ez ezik, Kubako giroa faltan botatzen du. Egun ilunak, hotza eta euria ez ditu gustoko nahiz eta ohitu dela aitortu. Kuban bi ordu baino ez du irauten eguraldi txarrak.
-
"Yaquis"-ak eta bestelako jolasak
Reiner Marrón Arnau (1977) La Habana, Kuba
"Yaquis" jolaserako izartxoen moduko 10 piezak eta pilota bat dira beharrezkoak. Azalpenak ematen ditu. Sokasaltoan edo txingoka ere aritzen dira haurrak, neskak gehienetan. Puxtarriekin jolasten dute mutilek. Futbola edo beisbola dira ezagunenak Kuban.
-
"Arroz congrí" plater tipikoa da baina "arroza Kubako eran" ez da existitzen
Reiner Marrón Arnau (1977) La Habana, Kuba
"Arroz congrí" kubatar plater tipikoari buruzko azalpena. Platano mota asko dago eta modu desberdinetan presta daitezke gainera. Arroza kubatar erara, edo tomatearekin jatea hemen asmatutako platera dela dio: kubatar batentzat astakeria galanta omen da arroza tomatearekin jatea.
-
"Arroz congri" nola egin eta noiz jan: jai egun bereziak
Reiner Marrón Arnau (1977) La Habana, Kuba
"Arroz congrÍ" prestatzeko errezeta. Plater hau egun berezietan jaten da. Asko daude urtean zehar, esaterako urtarrilaren lehen egunean Iraultzaren Garaipenaren Eguna ospatzen da. Egun honetan, hainbat ekitaldi politiko eta kultural antolatzen dira. Abenduaren 24a "Día de las madres" bezala ezagutzen da, abenduaren 31 ere familiarekin egoteko egun berezia da. Martxoak 8ak ere, emakumeen nazioarteko egunak, berebiziko indarra du Kuban.
-
Iraultzaren ondorioz, gabonak ospatzeari utzi zioten Kuban
Reiner Marrón Arnau (1977) La Habana, Kuba
Kubako iraultzaren garaipenak elizaren gainbehera eragin zuela kontatzen du. Gabonak ospatzeari utzi ziotela dio. 1994. urteko Juan Pablo II aren bisitaren ondoren, badirudi akordioren bat egon zela eta berrio ekin zitzaion gabonak ospatzeari. Hala ere, jai eguna den arren, ez da asko ospatzen eta ez dira opariak egiten, garai batean bezala. Eibarren bai ospatzen dituzte.
-
Ernesto "Che" Guevara
Reiner Marrón Arnau (1977) La Habana, Kuba
1955ean Fidel Castro erbesteratu zutenean gerrillarekin batu zen Mexikon; tartean zen Che Guevara. Hegoaldetik sartu ziren Kubara, Sierra Maestrako mendietan barrena joan ziren eta gerrillen guda egiten hasi ziren, Castroren agindupean. Kubaren erdialdean dagoen Villa Clara probintzian Cheren estua handi bat dago. Honen zergatia azaltzen du.
-
Gaur egungo Kubari buruzko iritzia
Reiner Marrón Arnau (1977) La Habana, Kuba
Reinerren ustez, alde batetik, Kubak irekiera bat behar du; bestetik, Estatu Batuen blokeoak kalte handia egiten die bertako biztanleei, nekazaritza aldetik, esaterako, Kuba ez baita berez oso emankorra. Barrutik nahiz kanpotik ahalegin bat egin beharra dagoela uste du.
-
Egiptori buruz
Neama Fawzy Elsayed Abdelnaby (1989) Sidi Besher, Alexandria, Egipto
Egipto ezaguna da bere kulturagatik. Hondartza asko daude eta bertako areak ezaugarri sendagarriak ditu. Museoak ere oso famatuak dira. Ezagunena piramideak dira.
-
Familiarekin piramideetan
Neama Fawzy Elsayed Abdelnaby (1989) Sidi Besher, Alexandria, Egipto
Familiarekin piramideetan egondako argazkiak erakusten ditu.
-
Egiptoarrak, jende alaia
Neama Fawzy Elsayed Abdelnaby (1989) Sidi Besher, Alexandria, Egipto
Egiptoarrak jende alaia dira. Kalean abestea eta dantzatzea gustatzen zaie. Gaur egun hemen bezala janzten dira. Batzuek buruko zapia eramaten dute baina beste batzuk ez. Jantzi tradizionala erakusten du argazki batean, baita faraoien garaikoa ere.
-
Faraoien garaiko mahai-jolas bat
Neama Fawzy Elsayed Abdelnaby (1989) Sidi Besher, Alexandria, Egipto
Faraoien garaiko mahai-jolas bat azaltzen du.
-
Egiptoko plater tipikoak
Neama Fawzy Elsayed Abdelnaby (1989) Sidi Besher, Alexandria, Egipto
"Kunafa" deituriko postrea erakusten du. Aberatsek gosaltzen jaten omen dute. "Ful" barazkiekin egindako platera da. Egiptoko ogia ere erakusten du.
-
"Udaberriko festa", faraoien garaiko ospakizuna
Neama Fawzy Elsayed Abdelnaby (1989) Sidi Besher, Alexandria, Egipto
"Udaberriko festa" faraoien garaikoa da. Egiptoarrak parkeetara joaten dira egun pasa. Parkeetara sartzeko ordaindu egin behar da. Egun horretan, arrautzak margotzen dituzte eta kalean bazkaltzen dute. Egun horretako janari tipikoa arraina izaten da.
-
Alemaniako jaki tipikoak
Rüdiger Schmidt (1967) Hameln, Alemania
Alemaniako iparraldeko jaki tipikoak "currywurst" edo saltxitxak dira. Ketchup eta curry ipintzen zaie gainetik. Hegoaldean, berriz, "schweinshaxe" edo txerri-ukondoa. Eibarren ospatu ohi den "Oktoberfest" jaialdian aurki daitezke bi plater hauek.
-
Nolakoa da Maroko?
Aisha Ourdi El Alaoui (1989) Er Rashidia, Maroko
Marokon, bizimodua desberdina da berbereen zonaldeetan ala hiri handiagoetan. Klase desberdintasunak nabarmenak dira Marokon. Paisaia aldetik denetarik dago: hondartzak, mendiak, basamortua... Klima oso lehorra da.
-
Marokoko klima
Aisha Ourdi El Alaoui (1989) Er Rashidia, Maroko
Klima oso ezberdina da Eibarren ala Marokon.
-
Aisharen jaioterria, baserri girokoa
Aisha Ourdi El Alaoui (1989) Er Rashidia, Maroko
Aisharen jaioterria ez da nomada. Baserri girokoa da eta lursailak dituzte. Datilak landatzeko oso leku aproposa da, ez dutelako hezetasun handirik behar. Granadak ere landatzen dituzte.
-
Erlijio musulmaneko otoitzak
Aisha Ourdi El Alaoui (1989) Er Rashidia, Maroko
Erlijio musulmana praktikatzen du. Egunean 5 aldiz otoitz egin behar dute, Mecara begira. Gaur egun aplikazioak daude Meca non dagoen jakiteko.
-
Ramadana
Aisha Ourdi El Alaoui (1989) Er Rashidia, Maroko
Ramadana zer den eta zertarako egiten den azaltzen du.
-
"Tajin", Marokoko plater tipikoa
Aisha Ourdi El Alaoui (1989) Er Rashidia, Maroko
"Tajin" Marokoko plater tipiko bat da eta etxean prestatu ohi dute. Ontzi berezi batean egiten da eta Marokotik ekartzen dute. Barazkiak eta haragia dira osagai nagusiak. Nola prestatzen den azaltzen du.
-
Kuminoa, Marokon asko erabiltzen den espezia
Aisha Ourdi El Alaoui (1989) Er Rashidia, Maroko
Kuminoa Marokon asko erabiltzen den espezia da. Jaterakoan bota behar da, bestela zaporea galtzen du.
-
Arkumearen eguna
Aisha Ourdi El Alaoui (1989) Er Rashidia, Maroko
Marokoko ohiturak ez dituzte galdu, baina desberdin ospatzen dituzte. "Arkumearen eguna" zer den azaltzen du; Ramadanaren ondoren izaten da. "Halal" erara hil behar izaten da arkumea.
-
Senegaleko soinekoa
Sebinda . (2010) Eibar, Euskal Herria
Senegaleko soineko bat erakusten du. Egun berezietan janzten da.
-
Senegaleko plater tipiko bat
Sebinda . (2010) Eibar, Euskal Herria
Senegaleko plater tipiko bat erakusten du. Pikantea ez zaio gustatzen Sebindari.
-
Machu Picchu
Maitane . (2009) Eibar, Euskal Herria
Machu Picchu gune arkeologikoaren argazki bat erakusten du Maitanek.
-
Ospakizunetarako jantzi berezia
Maitane . (2009) Eibar, Euskal Herria
Ospakizunetan janzten duten arropa berezi bat erakusten du, eskuz egina.
-
Urte Berri txinatarra
Yu Shuan . () Eibar, Euskal Herria
Urte Berri txinatarra nola ospatzen duten azaltzen du. Familia afari batean elkartzen da eta opariak egiten dizkiote elkarri.
-
Janari txinatarra
Yu Shuan . () Eibar, Euskal Herria
Txinan normalean bakoitzak arroz plater bat izaten du eta beste janari guztia mahaiaren erdian partekatzen da. Pekinen ohikoa da ahatea jatea. Yu Shuanen etxean prestatzen dituzten platerak aipatzen ditu. Bere gustukoenak zein diren esaten du. Txerria asko jaten da Txinan.
-
Soja saltsa sukaldean asko erabiltzen da
Yu Shuan . () Eibar, Euskal Herria
Soja botila bat erakusten du, Bilboko txinatar jakien denda batetik ekarria. Zertarako erabiltzen den azaltzen du.
-
Txinatar goxokiak
Yu Shuan . () Eibar, Euskal Herria
Txinatar goxoki batzuk erakusten ditu.
-
Zotz txinatarrak
Yu Shuan . () Eibar, Euskal Herria
Zotz txinatarrak erakusten ditu. Egurrezkoak edo metalezkoak izan daitezke. Yu Shuanek egunero afaltzen du zotzekin.
-
Mahai-jolas txinatar bat
Yu Shuan . () Eibar, Euskal Herria
Mahai-jolas txinatar bat azaltzen du.
-
Marokoko janari tipikoak
Mohamed . (2008) Eibar, Euskal Herria
Kuskusa Marokoko plater tipiko bat da. Osagaiak aipatzen ditu. Tajina ere ezaguna da.
-
Argentinarrak, oso abertzaleak
Debora Carla Acosta (1987) Boca, Buenos Aires, Argentina
Argentinarrei buruz, oso abertzaleak direla azaltzen du; txikitatik eskolan bandera jasotzen dute eta himno nazionala kantatzen irakasten diete. Argazki batean erakusten du helduagoak direnean ospatzen duten banderari zin egiteko ekitaldia.
-
Argentinan asko dago ikusteko
Debora Carla Acosta (1987) Boca, Buenos Aires, Argentina
Turistek Argentinan egin ohi duten ibilbidea azaltzen du. Baina Deboraren ustez "beste Argentina" ezagutzeko, iparraldeko probintzietara joan beharra dago.
-
Probintzia bakoitzak bere identitatea du
Debora Carla Acosta (1987) Boca, Buenos Aires, Argentina
Argentinako probintzia bakoitza autonomoa da eta bere berezitasunak ditu.
-
Matea, Argentinako edari ezaguna
Debora Carla Acosta (1987) Boca, Buenos Aires, Argentina
Matea nola prestatzen den azaltzen du. Mikatza izan ohi da, baina gaur egun beste zapore batzuekin nahastuta ere saltzen da. Edateko erabiltzen diren ontziak material ezberdinetakoak izaten dira. Matea hotza ere edaten da, batez ere iparraldean, eta "tereré" deitzen zaio. Eguneko edozein momentutan hartzen da matea.
-
Jantzi tradizionalak
Debora Carla Acosta (1987) Boca, Buenos Aires, Argentina
Gizon eta emakumeen jantzi tradizionalak erakusten ditu. Ospakizun berezietan janzten dituzte.
-
Maiatzaren 25eko ospakizuna
Debora Carla Acosta (1987) Boca, Buenos Aires, Argentina
Maiatzak 25eko iraultzaren ospakizuna da Argentinako festarik garrantzitsuena. Nola janzten diren eta zer jaten duten aipatzen du.
-
"Locro", egun berezietako platera
Debora Carla Acosta (1987) Boca, Buenos Aires, Argentina
"Locro" zer den azaltzen du. Egun berezietan jan ohi da.
-
Alfajorea, gozoki tipikoa
Debora Carla Acosta (1987) Boca, Buenos Aires, Argentina
Alfajoreak Argentinako gozoki tipikoa dira. Mota askotakoak daude.
-
Argentinako iparraldean, bero handia eta euri gutxi
Debora Carla Acosta (1987) Boca, Buenos Aires, Argentina
Argentinako klima ezberdina da zonaldearen arabera. Iparraldean hezetasun eta bero handia dago. Gutxitan egiten du euria, baina egiten duenean asko egiten du eta arazoak izaten dituzte uholdeekin. Eibarrera etorri zenean hasieran gustuko zuen euria.
-
Pakistaneko objektu eta apaingarri batzuk
Mahnoor . (2010) Eibar, Euskal Herria
Pakistaneko objektu batzuk erakusten ditu. Garraioak. Jantziak eta apaingarriak.
-
Senegaleko aniztasuna
Rokhaya Diaw () Dakar, Senegal
Senegal Afrikako kostaldeko herrialde bat da. Aniztasun handia dago, bai kulturalki, bai janari edo janzkera aldetik ere. Gambia Senegal "barruan" kokatua dagoela esan daiteke. Senegalen erlijio musulmana da nagusi baina katolikoak ere badaude eta bi erlijioetako festak batera ospatzen dituzte, arazorik gabe.
-
Eibar eta Senegaleko kaleko giroa, antzerakoa
Rokhaya Diaw () Dakar, Senegal
Eibarren astebururo kalean festa dagoela ematen du. Senegalen ere bizitza asko egiten dute kalean.
-
Senegaleko janari tipikoak
Rokhaya Diaw () Dakar, Senegal
"Thieboudienne" izeneko platera da Senegaleko ezagunena. Arroza, arraina eta barazkiak ditu. Kakahuete saltsa ere tipikoa da; "maafé" izeneko platera egiteko erabiltzen da.
-
Senegaleko ohiturak mantentzen saiatzen dira
Rokhaya Diaw () Dakar, Senegal
Senegaleko ospakizunak egiten jarraitzen dute hemen ere. Senegalen larunbatero emakumeak elkartu eta askaria egiten dute norbaiten etxean, festa giroan. Seme-alabei hango ohiturak helarazten saiatzen dira.
-
Ramadanaren zentzu solidarioa
Rokhaya Diaw () Dakar, Senegal
Erlijio musulmanekoak dira eta etxean egiten dute otoitz. Ramadana egin ohi dute. Solidaritatezko ekintza moduan ulertzen dute.
-
Senegaleko musika tresna bat
Rokhaya Diaw () Dakar, Senegal
Senegaleko danbor txiki bat erakusten du. Festetan erabili ohi da.
-
Senegaleko jantziak
Rokhaya Diaw () Dakar, Senegal
Senegaleko soineko batzuk erakusten ditu. Ospakizun berezietan erabiltzen dira. Ostiralak bereziak izaten dira Senegalen.
-
Senegaleko jolas bat
Awa Balla . (2011) Rokhaya Diaw () Eibar, Euskal Herria
Senegaleko jolas bat erakusten dute ama-alabak.
-
Senegaleko abesti bat
Awa Balla . (2011) Rokhaya Diaw () Eibar, Euskal Herria
Senegaleko abesti bat kantatzen dute ama-alabak.
-
Ilean txirikordak nola egiten diren
Estrella . (2010) Elgoibar, Euskal Herria
Txirikordak ilean nola egiten diren erakusten du Estrellak.
-
Lehen aldiz Txinara
Cristina . (2006) Elgoibar, Euskal Herria
Cristina 2019ko udan egon zen lehenengo aldiz Txinan. Jende eta auto pila bat zeuden han.
-
Txinatar zotzak
Cristina . (2006) Elgoibar, Euskal Herria
Txinatar zotzak erakusten ditu. Han ohikoa da jateko zotzak erabiltzea baina Cristinak nahiago ditu hemengo sardexka eta koilara.
-
Txinan plateren ordez, katiluak
Cristina . (2006) Elgoibar, Euskal Herria
Plateren ordez ohikoa da katiluak erabiltzea Txinan.
-
Urte Berri txinatarra, ilargiaren arabera
Cristina . (2006) Elgoibar, Euskal Herria
Txinan ilargiaren arabera kalkulatzen da Urte Berria.
-
Brasilgo paisaia eta biztanle aniztasuna
Simone De Sousa (1972) Pernambuco, Recife, Brasil
Brasilgo Recife hirikoa da. Kostaldean dago, Salvador de Bahiaren goialdean. Brasil oso handia da; Espainia 17 aldiz bezalakoa. Paisaia eta biztanle aldetik aniztasun handia dago.
-
Brasilgo hizkuntza ofiziala, portugesa
Simone De Sousa (1972) Pernambuco, Recife, Brasil
Paisaia eta biztanle aldetik aniztasun handia dago Brasilen. Hala ere, hizkuntza ofiziala bakarra da, portugesa, nahiz eta hegoaldeko leku batzuetan beste hizkuntza batzuk hitz egiten diren, alemana eta japoniera, adibidez. Hizkuntza indigenak ia galduta daude; guaraniera da hiztun gehien dituena. Eskoletan portugesez irakasten da. Bigarren hizkuntza ikasiena ingelesa da. Brasilgo portugesa eta Portugalekoa hizkuntza bera dira.
-
Brasildarrei buruzko aurreiritziak
Simone De Sousa (1972) Pernambuco, Recife, Brasil
Egia da, orokorrean, brasildarrek bizitzaren ikuspegi positiboa dutela. Baina aurreiritzi negatiboak ere badaude, Euskal Herriari buruz bezala. Brasildarrak alperrak direla esaten da, parrandazaleak... eta inauteriei buruzko ideia okerrak ere badaude.
-
San Juan jaiak Brasilen
Simone De Sousa (1972) Pernambuco, Recife, Brasil
Bere eskualdean San Juanak ospatzen dira, hemengoen oso ezberdinak. Frantziar jatorriko dantza berezi batzuk egiten dituzte. Brasilen negua izaten da eta suak pizten dituzte kalean.
-
Bere eskualdeko inauteriak
Simone De Sousa (1972) Pernambuco, Recife, Brasil
Inauteririk ezagunena Rio de Janeirokoa da, baina ez du zerikusirik, adibidez, Simoneren eskualdekoarekin. Txarangaren atzetik dantzan ateratzen da jendea mozorrotuta.
-
"Brigadeiro", Brasilgo goxoki tipikoa
Simone De Sousa (1972) Pernambuco, Recife, Brasil
"Feijoada" oso plater tipikoa da Brasilen, hemengo babarrunen antzekoa. Umeen artean goxoki ezagunena "brigadeiro"-a da. Esne kondentsatua eta txokolatearekin egiten da.
-
Brasilgo inauteriez saltzen den irudia
Simone De Sousa (1972) Pernambuco, Recife, Brasil
Brasilgo inauteriei buruz saltzen den irudia, arropa gutxi daramaten emakumeena da. Baina samba eskoletan milaka parte-hartzaile egoten dira eta hauetatik bi emakume bakarrik izaten dira arropa gutxirekin ateratzen direnak. Hala ere, Simoneren eskualdean desberdinak dira inauteriak. Dantza bereziak egiten dituzte, "frevo" deiturikoa adibidez.
-
Brasili buruzko datuak: kokapena, biztanleria...
Simone De Sousa (1972) Pernambuco, Recife, Brasil
Brasili buruzko datuak azaltzen ditu: kokapen geografikoa, biztanleria...
-
Italiako Calabria eskualdekoa da Emilio
Emilio Malvaso () Calabria, Italia
Italiako Calabria eskualdekoa da Emilio. Toki honi buruzko datuak eta bitxikeriak kontatzen ditu. Italiako hegoaldean kokatua dago, "botaren" puntan. Bertako "Ciro" ardoa ezaguna da.
-
Calabriako hizkuntzak
Emilio Malvaso () Calabria, Italia
Calabrian italiera hitz egiten da baina baita bertako dialektoa ere. Albaniera, greziera eta okzitaniera ere hitz egiten dira.
-
Kataluniako paisaia eta biztanleak
Quico Pugès Suárez (1981) Vic, Bartzelona, Katalunia
Katalunian kontraste handia dago paisaiari dagokionez: Pirinio aldea eta Mediterraneo aldea bereizi daitezke. Jendearen izaera ere desberdina da zonaldearen arabera. Bestalde, Bartzelona hiriburua aniztasun handiko hiria da.
-
Quicoren jaioterria: Vic
Quico Pugès Suárez (1981) Vic, Bartzelona, Katalunia
Historia askoko hiria da Vic, oso polita. Mendiz inguratuta dago eta askotan lainoz estalia egoten da. Agian horregatik jendea pixka bat itxia dela uste du Quicok. Vic-en pertsonak baino txerri gehiago dagoela esan ohi da; bertako hestebeteak oso famatuak dira
-
Katalanei buruzko aurreiritziak
Quico Pugès Suárez (1981) Vic, Bartzelona, Katalunia
Beti esan ohi da katalanak zekenak direla. Baina hain justu orain giro politikoa nahasia denean, jendea oso eskuzabala da.
-
Kataluniako txikitako jolasak
Quico Pugès Suárez (1981) Vic, Bartzelona, Katalunia
"Harri, orri, ar" jolasa Katalunian ere egiten da; han "Pedra, paper, tisora" deitzen da. Txikitan jolasten zuten beste joko bat, "Arranca cebes" (tipulak atera) azaltzen du.
-
Kataluniako plater tipikoak
Quico Pugès Suárez (1981) Vic, Bartzelona, Katalunia
Kataluniako plater tipikoak: "Pa amb tomàquet" (ogia tomatearekin) eta "Calçots" (tipulak).
-
Sant Jordi eguna
Quico Pugès Suárez (1981) Vic, Bartzelona, Katalunia
Sant Jordi egunean (apirilak 23) tradizioa da arrosa eta liburuak oparitzea. Egun horretan ikastetxeetan literatur sariak ere ematen dira. Kataluniar kultura eta hizkuntza bultzatzen duen festa da.
-
"Castellers"-ak, aniztasunaren adibide
Quico Pugès Suárez (1981) Vic, Bartzelona, Katalunia
"Castellers"-ek (gizaki dorreek) ezaugarri desberdinetako jendea elkartzen dute, eta aniztasunaren adibide polita dira.
-
Kataluniar jantzi tradizionalak
Quico Pugès Suárez (1981) Vic, Bartzelona, Katalunia
"Barretina" kataluniar txapel tipikoaren historia azaltzen du. "Espardenya"-k (abarketak) espartzuzkoak izaten dira.
-
"Tió de nadal", gabonetako opariak ekartzen dituen enborra
Quico Pugès Suárez (1981) Vic, Bartzelona, Katalunia
"Tió de nadal"-en tradizioa azaltzen du: gabonetan, "kaka egin" eta opariak ateratzen dituen enborra. Garai bateko Olentzerorekin antzekotasunak baditu.
-
Jatorduetako ohiturak Saharan
Hassun . () El Aaiun, Mendebaldeko Sahara
Saharan, familia guztiak plater handi bakar batetik jaten du. Eskumako eskua erabili behar da jateko.
-
Saharako janari tipikoak
Hassun . () El Aaiun, Mendebaldeko Sahara
Saharako janari tipikoak: arroza okelarekin, gisatuak, kuskusa, falafela...
-
Saharako ospakizun garrantzitsuenak
Hassun . () El Aaiun, Mendebaldeko Sahara
Saharako ospakizun garrantzitsuenak: Eid al Fitr (Ramadanaren amaiera), Aid el Kebir (bildotsaren festa)
-
Albaniako arropa tradizionala
Sadina . (2009) Puka, Albania
Albaniako arropa tradizionala erakusten du, familiako argazki batzuetan.
-
Albaniako plater tipikoak
Sadina . (2009) Puka, Albania
Albaniako plater tipiko bat "byrek" deitzen den kalabazaz edo barazkiz beteriko pastel bat da. Gabonetan jaten den postre tipikoa "bakllava" da.
-
Meskitan egiten dituzten ekintzak
Imane Merini (1992) Oujda, Maroko
Elgoibarko komunitate musulmanean elkar laguntzen dute eta ospakizunak ere egiten dituzte. Meskitan elkartu ohi dira. Imanek, adibidez, ingelesa irakasten die haurrei meskitan. Arabieraz idazten eta irakurtzen ere ikasten dute.
-
Erlijio musulmaneko 5 betebeharrak eta Ramadana
Imane Merini (1992) Oujda, Maroko
Erlijio musulmaneko 5 betebeharrak azaltzen ditu. Horietako bat, Ramadana, zer den azaltzen du.
-
"Bildotsaren festa"
Imane Merini (1992) Oujda, Maroko
"Bildotsaren festa", Ramadanetik 2 hilabetera ospatzen dute. Zentzu erlijiosoa dauka: Jainkoari eskainitako sakrifizio bat da. Baina zentzu soziala ere badu: arkumearen erdia familia behartsuei entregatu behar diete. Ohitura da, baita ere, haiek bazkarira gonbidatzea.
-
Harritxoekin egiten den Marokoko jolas bat
Imane Merini (1992) Oujda, Maroko
Harritxoekin egiten den Marokoko jolas bat azaltzen du.
-
Marokoko plater tipikoak: oilasko-pastela eta kuskusa
Imane Merini (1992) Oujda, Maroko
Marokoko plater tipikoak: oilasko-pastela eta kuskusa.
-
Ospakizunak eta ezkontzak
Imane Merini (1992) Oujda, Maroko
Marokon aniztasun kultural handia dago. Ospakizun berezietarako emakumezko janzkerak erakusten ditu. Ezkontzak Marokon.
-
Oujda, Imaneren jaioterria
Imane Merini (1992) Oujda, Maroko
Oujda, bere jaioterriko argazkiak erakusten ditu eta hiriari buruzko azalpenak ematen ditu.
-
Transilvania, Drakularengatik ezaguna
Adriana Maria Schiau () Sibiu, Errumania
Errumania non dagoen eta nolakoa den azaltzen du. Maria Transilvaniakoa da. Zonalde hori famatua da Drakula kondearengatik. Udan turista asko joaten da bere gaztelua ikustera.
-
Errumaniako plater tipikoak
Adriana Maria Schiau () Sibiu, Errumania
Errumaniako plater tipikoak: "Sarmale" gabonetan (azarekin bildutako haragia eta arroza) eta "Mamaliga" (arto-irinaz eginiko opila). Zonaldearen arabera janari desberdina jaten da. "Mititei" (saltxitxa modukoak) tipikoak dira azoketako janari-postuetan.
-
Aste Santuko ohitura: arrautzak margotzea
Adriana Maria Schiau () Sibiu, Errumania
Aste Santuan Errumanian ohitura da arrautzak margotzea eta Pazko Igandean lagun edo senideen artean arrautzak elkarren artean kolpatu eta gero jatea. Errumanian Aste Santua hemen baino astebete beranduago izaten da. Arrautzak margotzeko koloretako hauts bereziak egoten dira. Baina Mariak modu naturalean tindatzen ditu, tipula-orriekin batera egosita. Gainera, hostotxoak pegatzen dizkie, marrazkiak egiteko.
-
Bihotzean herrialde bakoitzeko zati bat
Khalila Lamkhanter Ouafa (1989) Fraita, Maroko
Etorkinen eta bertakoen arteko elkarbizitza aurreratu dela uste du Khalilak. Askotan, "kanpotar" bezala azaltzen du bere burua, baina bera ez da horrela sentitzen.
-
Ramadan-a, purifikazio hilabete bat
Khalila Lamkhanter Ouafa (1989) Fraita, Maroko
Euskal Herriko eta Marokoko festak eta ohiturak ospatzen dituzte. Marokoko jaiak erlijioarekin lotuta daude. Ramadan-a zer den azaltzen du. Purifikazio hilabete bat da, bizitzan zerbait aldatzeko: besteei lagundu, elikaduran hobetu...
-
Koronabirusa dela eta, gurasoak ezi ikusi
Khalila Lamkhanter Ouafa (1989) Fraita, Maroko
Khalilaren gurasoak Marokora bueltatu ziren anai txikienarekin. Faltan botatzen ditu eta koronabirusarekin ezin izan zidra ikusi.
-
Elikagai brasildar batzuk ezin lortu
Joao Pedro Lima (2007) San Luis, Brasil
Brasilen jaten zituzten gauza batzuk hemen aurkitzea zaila dela kontatzen du. Adibidez, feijoada egiteko erabiltzen den irin berezia lortzea zaila da.
-
Ezberdintasun handia Brasilgo eta Euskal Herriko ihauterien artean
Joao Pedro Lima (2007) San Luis, Brasil
Brasil uztea zaila izan bazen ere, Zumarragan gustora bizi da eta segurtasun handiagoarekin bizi da. Gurasoek askatasun gehiago ematen diete hemen. Ezberdintasun handia dago Brasilgo eta Euskal Herriko ihauterien artean
-
Euskal Herriko klima nahiago du Brasilgoa baino
Joao Pedro Lima (2007) San Luis, Brasil
Brasilen bero asko egiten du eta euria egiten duenean, egun batez ur asko erortzen da. Euskal Herriko klimarekin gustora dago.
-
Brasil eta Euskal Herriaren arteko ezberdintasun batzuk: janaria, ospakizunak...
Werner Lima Brito (1968) San Luis, Brasil
Etxean, Brasileko platerak eta bertakoak jaten dituzte. Brasilen ospatzen zituzten jai batzuk. Orokorrean jendea animatuagoa da Brasilen. Elizkizunetan abestu eta dantzatu egiten dute eta hemen ez.
-
Brasilen segurtasun eza handia: lapurretak, tiroketak...
Werner Lima Brito (1968) San Luis, Brasil
Brasilen bizi zirenean, kotxea lapurtu zieten eskuetan armak zituztela. Beste behin, tiroketa baten ondorioz, bala bat etxera sartu zen. Istorio ezberdinak kontatzen ditu.
-
Euskal Herriko hotza, Brasileko beroa baino hobeagoa
Werner Lima Brito (1968) San Luis, Brasil
Brasileko eta Euskal Herriko klima oso ezberdina da. Nahiz eta hemen hotz egin, Brasilen bero larregi egiten duela uste du. Zumarragara heldu arte ez zuten elurra ikusi. Brasilen urtaroak nolakoak diren.
-
"Polonian, hobe ilitzateke hiltzea gaixotzea baino"
Karolina Angelika Szczygielska (1998) Lubartów, Polonia
Euskal Herrian ditugun abantailez kexu garela entzuteak min ematen dio Karolinari. Poloniarekin alderatuz, osasunari dagokionean batez ere, egoera askoz hobea bizi dugula dio. Tamalgarria da hango osasun-sistema.
-
Polonian ez da oso osasungarri jaten
Karolina Angelika Szczygielska (1998) Lubartów, Polonia
Poloniako janari tradizionala ez da batere osasungarria. Barazkiak, arraina, entsaladak eta antzerako jakiak ez zituen ia ezagutzen; han ez dira kontsumitzen.
-
Poloniarrak, itxiagoak
Karolina Angelika Szczygielska (1998) Lubartów, Polonia
Harremanak izateko modua ere desberdina da. Kalean baino, etxeetan biltzeko ohitura handiagoa dago Polonian. Euskaldunak itxiak omen baina, bene-benetako itxiak, poloniarrak direla dio Karolinak.
-
Hizkuntza zaila da Poloniera
Michalina Szczygielska (1975) Lubartów, Polonia
Poloniera eta gaztelania hitz egiten ditu. Euskara baino zailagoa iruditzen zaio poloniera letra konposatuak eta ahoskera zaila duelako, besteak beste. Bere abizena, adibidez, 6 kontsonantez hasten da. Gaztelera aldiz erraza iruditzen zaio eta erraz ikasi zuela dio.
-
Poloniako Gabonetan, erlijioa eta familia oso nabarmen
Michalina Szczygielska (1975) Lubartów, Polonia
Poloniako Gabonak oso desberdinak eta bereziak dira. Erlijioak eta familia arteko ospakizunek pisu handia dute. Abenduaren 6a, "Santa Claus" eguna litzateke. Abenduaren 24a eta 25ari buruzko azalpenak ematen ditu. Abenduaren 26a ere ospatzen dute: San Esteban.
-
Aste Santu eta Pazko-bigarreneko ohiturak
Michalina Szczygielska (1975) Lubartów, Polonia
Aste Santuan, larunbata ospatzen dute: jakiak bedeinkatzen dituzte elizan, arrautzak, batez ere, eta Berpizkunde Igandean gosaltzen direla kontatzen du. Gizonezkoek emakumeei ura botatzea litzateke Pazko-bigarreneko ohitura nagusia.
-
Herriko etxean landetxea dute
Manuel Peña Fernandez (1939) Villanueva de las Peras, Espainia
Herrira ahal zuen denetan joaten zen, ehiza garaian batez ere. Landetxe haundi bat daukate eta familia osoa joaten dira.
-
Udan beti herrira
Pello Biain Peña (2002) Urretxu, Euskal Herria
Pelloren amaren lagunek askotan inbidia zuten, beste herri bat zuelako berak. Udan herrira joaten dira beti. Pellorentzat, deskonektatzeko modu bat da. Lagunak ditu han.
-
Errioxarra, katalana eta euskalduna sentitzen da
Rosa Fernandez Fernandez (1961) Arnedillo, Errioxa, Espainia
Errioxarra, katalana eta euskalduna sentitzen da. Egokitzeko gaitasun handia dauka
-
Kataluniako ohitura batzuk mantentzen
Rosa Fernandez Fernandez (1961) Arnedillo, Errioxa, Espainia
San Jordi egunean liburuak oparitzea, San Juan sua, hizkuntza... mantentzen ditu.
-
Valle de la Serenako bizimodua
Leonor Nogales García (1953) Valle de la Serena, Badajoz, Espainia
5-6 urterekin etorri zen Euskal Herria, lehenengo Aizpurutxora (Azkoitia) eta gero Zumarragara. Gurasoen herrian wolframio meatze bat zegoen eta herritarrek egiten zuten bertan lan. Bigarren Mundu Gerran alemanen esku zegoen meatzea; handik ateratako materialarekin soldaduentzako kaskoak egiten ziren. Baina gerra ondoren meatzea itxi egin zen eta orduan hasi zen jendea handik alde egiten. Herria handia da baina gaur egun biztanle gutxi ditu. Udan gurasoen etxera itzultzen dira eta han badituzte senideak.
-
Anaiaren oroitzapenak
Leonor Nogales García (1953) Valle de la Serena, Badajoz, Espainia
Gurasoek lan egiten zuten meatzea itxi zenean, lan bila etorri behar izan zuten Euskal Herrira. Leok txikitako oroitzapen gutxi du, baina anaia zaharrenak gogoan du hango bizimodua: baserriko lan gogorrak, jolasteko denbora gutxi...
-
Extremadurako plater tipikoak
Leonor Nogales García (1953) Valle de la Serena, Badajoz, Espainia
Extremadurako platera tipikoak mantendu izan dituzte. Gurasoek "migak" (ogi-mamiak), potajea, gazpatxoa... egiten zituzten. Gisatuak.
-
Amaren herrira udak pasatzera
Jokin Rodriguez Nogales (1982) Zumarraga, Euskal Herria
Umetan amaren herrira ("pueblora") autobusez egiten zuten bidaia. Udak pasatzen zituzten han. Autobuseko ilusio giroa du gogoan. Hemendik eramaten zituzten gauzak eta handik bueltan ekartzen zituztenak. 14 orduko bidaia neketsuak izaten ziten. Bere nortasunaren parte bat handik dator.
-
Palentziako bizitza umetan
Celia Rubio Antolín (1940) Cobos de Cerrato, Palentzia, Espainia
Aitak ahuntzak zaintzen zituen, anaiak behiak eta neskek etxeko-lanak egiten zituzten. Ondo bizi ziren, baina Zumarragan hobeto, aurrera egin baitzuten: etxe propioa erosi, lana aurkitu... Anaia zaharrena 32 urterekin hil zen. Beste sei anai-arrebetatik Celia bakarrik geratzen da, 82 urte betetzear.
-
Hemengo jakiak prestatzen ikasi
Celia Rubio Antolín (1940) Cobos de Cerrato, Palentzia, Espainia
Aitak bi txerri hiltzen zituen eta txerrikiekin egiten zuten lapikokoa. Gaztelan aza bakarrik ezagutzen zuten, ez zerba edo espinakarik; horiek hemen ezagutu zituen. Galdetuz ikasi zuen jakiak nola prestatu.
-
Euskalduna eta "el pueblo"-koa
Gorka Hermosa Sánchez (1976) Urretxu, Euskal Herria
Gurasoen jatorrizko herriekin kontaktu oso zuzena du. Kuadrila du han ere. Hangoa dela ere sentitzen du.
-
Aiton-amonen ohiturak
Gorka Hermosa Sánchez (1976) Urretxu, Euskal Herria
Aiton-amonen herriko ohiturak mantendu dituzte: hitz egiteko era, esamoldeak, gastronomia, izakera... Hegoaldeko jendea irekiagoa da.
-
Marokora itzuli zen semeekin
Souad Ouafa Hamriri (1968) Torres de Alcala, Maroko
Azpeitian 10 urtez lan egin ondoren, Marokora itzuli zen semeekin. Joan-etorrian ibili ziren. Semeek Azpeitian euskaraz eta gazteleraz hitz egiten zuten eta Marokon arabiarrez hitz egiten eta idazten ikasi zuten.
-
Tajin-a prestatzen du
Sidi El Bouanani Ouafa (1990) Zumarraga, Euskal Herria
Tajin-a prestatzen zuen anaientzat ama lanean zegoenean.
-
Bere buruaren aurkezpena
Daniel Landart Urruti (1946) ,
Daniel Bertrand “Pettan” Landart Urruti berez, baina denek Daniel.