- Eleaniztasuna
- Ama hizkuntza
- Hizkuntza ikasketa
- Eleaniztasunaren esperientzia pertsonala
- Euskarari buruzko iritziak
- Hiztegia 101L
- Abestiak
- Hitz batzuk euskaraz
- Kultur aniztasuna
- Aurkezpen pertsonalak
- Kultur aniztasunaz esperientzia pertsonala
- Jatorrizko herrialdea
- Bizikidetza proiektuak
- Turismoa (101L)
- Migrazioak
- Zergatik aldatu bizitokiz
- Lehenengo hilabeteetako esperientzia
- Zer falta jatorriko bizitokitik?
- Zer gustatu Euskal Herritik?
- Integrazioa
- Etorkinen bizitza baldintzak
- Integraziorako bideak eta arazoak
- Euskara, integrazio hizkuntza
- Arrazakeria
- Bizitzako ametsak eta erronkak
Bizitzako ametsak eta erronkak
-
Umeak, bere ilusio handiena
Lidia Kuznetsova (1981) Errusia, Errusia
Bere ilusio handiena bere umeak dira. Beraiek bizimodua hemen ateratzea aurrera, inora joan beharrik gabe.
-
Bakarrizketak, euskaraz
Barry Manley (1961) Cork, Irlanda
Bakarrizketak egiten nolatan hasi zen azaltzen du. Kanpotik ikusita, euskara oso zaila dela dio. 29 urterekin argitaratu zuen lehen nobela. Komedia beti gustatu izan zaio eta erronka ipini zion bere buruari: 5 minutuko bakarrizketa egitea euskaraz (oso gutxik egiten dute). Gaztetxe batean egin zuen lehenengoa, 45 minutukoa.
-
Bost urtean herriz herri
Barry Manley (1961) Cork, Irlanda
Bakarrizketetan euskarari eta euskaldunei buruz hitz egiten du. Irlandarra izateak abantailak eta desabantailak ditu umorea egiteko. Bost urte daramatza herriz herri joaten. Komedia gauza serioa dela dio. Jendearekin harremana bilatzen du, publikoarengana iristea.
-
Barre eginaraztea
Barry Manley (1961) Cork, Irlanda
Barre eginaraztea ez da hain erraza, erronka da. Bere eskaintza berezia da. Nola hobetu pentsatzen dabil beti.
-
Euskara ondo hitz egitea helburu
Helen Groome (1958) Erresuma Batua, Ingalaterra
Helburu gisa du euskara gaztelania bezain ongi hitz egitea, eta barnetegi batera joateko ideia darabilkio buruan.
-
Pozik egotea eta mundua justuagoa izatea
Jordi Estivill i Castany (1985) Bartzelona, Katalunia
Jordiren ametsa pozik bizitzea, duen bizitzarekin gustura bizitzea eta ingurukoen bizitza justuagoa izatea da.
-
Lan on izatea helburu
Vahe Papyan (1993) Armadir, Armenia
Bere ametsa umetatik: lan on bat aurkitzea, bere aitak lanik egin behar ez egiteko.
-
Irakasle izateko asmorik ez
Eugene Zheleznyi (1991) Talne, Ukraina
Irakasle izateko izan zuen arren, irakasle izateko gogorik ez du; izan ere, ez du haurrei irakasteko pazientziarik. Agian helduei emango lieke.
-
Hemen lana aurkitzea gustatuko litzaioke
Alia Adhia (1982) Yakarta, Indonesia
Yakartan hiru urtez eta Abu-dabin bost urtez azafata moduan egon zen lanean; orain, gaztelania ikastearen arrazoietako bat bertan lana aurkitzearena da, ekitaldietako laguntzaile edo izateko adibidez. Lana egin nahi du, bertan bizitza egin, ez du beti etxean egon nahi.
-
Gelditzea gustatuko litzaioke
Ruta Grinyte (1986) Lituania, Lituania
Donostian gelditzea gustatuko litzaioke, baina kontratua urtebetean bukatzen zaio; beraz, ez daki zer gertatuko den bere bizitzarekin.
-
Haurrak eduki nahi lituzke
Salman Garip (1980) Kahraman Maraç, Turkia
Haurrak eduki, etxe bat erosi, lasai bizi... hauek dira bere ametsak.
-
Hitz eginda ulertzen da jendea
Bake Diatta (1972) Senegal, Senegal
Integrazio eta arrazakeria arazoak jendearekin hitz eginez eta irekiz konpondu daitezke, jendea elkartuz. Zizurkilen pozik dago, ez du arazorik.
-
Etorkizunari begira dituen nahiak
Omar Erten (1979) Mardin, Turkia, Kurdistan
Etorkizunari begira, turismotik at lana topatzea gustatuko litzaioke baina, krisia dela eta, oraingoz ez du posible ikusten. Donostiako Alde Zaharreko jatetxe batean lanean hastea nahiko luke.
-
Bertan ikasten jarraitu nahi du
Alejandro Martinez (1982) Cangas del Narcea, Asturies
Bere ikerketa ikasketak bertan jarraitzea espero du, eta Donostian geratu ahal izatea.
-
Film labur bat Donostian
Laura Lizuma (1988) Mazsalaca, Letonia
Gustatuko litzaioke film labur bat grabatzea Donostian, bere arrastoa uzteko.
-
Zein da zure ametsa?
Blanca Rocío Tabi Fuérez (1983) Otalavo, Ekuador
Donostian etxea eduki eta familia bertara ekartzea da bere ametsa.
-
Pozik eta lasai bizitzea helburu
Davide Filgueiras Cabaleiro (1982) Coruña, Galizia
Dirua bidaiatzeko eta kulturak ezagutzeko erabiliko luke.
-
Hizkuntzen inguruko hausnarketa txiki bat
María Salomé Huinac Xiloj (1970) Cautel, Guatemala
Askotan itzulpenak egitea zaila da, hitzak galdu egiten direlako. Baina hizkuntzak erabili egin behar dira, gure jakintzen ibilgailu direlako.
-
Bere aita, Marokotik Euskal Herrira
Khalila Lamkhanter Ouafa (1989) Fraita, Maroko
80. hamarkada amaieran, Khalilaren aita Euskal Herrira etorri zen lanera. Garai hartan ia ez zegoen etorkin marrokiarrik ez eta gaur egungo laguntza edo erreztasunik. Urte batzuen ostean, familia ekarri zuen. Khalilak 3 urte zituen. Aita hasieran Ordizin bizi bazen ere, Markinan finkatu zuen etxebizitza, familia ekartzeko.
-
Esfortzua egin behar da lana aurkitzeko
Werner Lima Brito (1968) San Luis, Brasil
Ez da erreza etorkina izan eta lan eta bizi-baldintza onak lortzea. Esfortzua behar da horretarako.
-
Familia, lana eta euskara ikasketak
Rosa Fernandez Fernandez (1961) Arnedillo, Errioxa, Espainia
Irakasle bezala ordezkapenak egiten hasi zen herri ezberdinetan eta bi haur zituenez, ez zuen denborarik euskara ikasteko. Ordezkoa zenez, lanorduez kanpo jarraitu behar zuen euskara ikasten. Irakasle talde bat elkartu ziren haien baldintzak eta eskubideak eskatzeko.
-
Itzultzaile-lanak egiten ospitalean emakume etorkinekin
Souad Ouafa Hamriri (1968) Torres de Alcala, Maroko
El Amal emakumeen elkarteari buruz hitz egiten du. Emakume asko gaztelera jakin gabe heltzen dira eta gertatu izan zaio ospitalean lanean egonda, itzultzaile lanak egin behar izatea emakumeak erditzera doazenean.
-
Desafio eta proiektu berrien zalea
Amaia Hennebutte (1972) ,
Proiektuak, erronkak behar ditu bizitzeko eta horiek biziarazten dute.
-
“Krakapattak” hitza proiektu artistiko gai izan daiteke
Amaia Hennebutte (1972) ,
Buruan darabilkien “Krakapattak” hitzetik sortuko da proiektu berri bat ziurrenik. "Hazi ttiki batetik proiektu handiak sor daitezke, ikusten jakinez gero".