- Eleaniztasuna
- Ama hizkuntza
- Hizkuntza ikasketa
- Eleaniztasunaren esperientzia pertsonala
- Euskarari buruzko iritziak
- Hiztegia 101L
- Abestiak
- Hitz batzuk euskaraz
- Kultur aniztasuna
- Aurkezpen pertsonalak
- Kultur aniztasunaz esperientzia pertsonala
- Jatorrizko herrialdea
- Bizikidetza proiektuak
- Turismoa (101L)
- Migrazioak
- Zergatik aldatu bizitokiz
- Lehenengo hilabeteetako esperientzia
- Zer falta jatorriko bizitokitik?
- Zer gustatu Euskal Herritik?
- Integrazioa
- Etorkinen bizitza baldintzak
- Integraziorako bideak eta arazoak
- Euskara, integrazio hizkuntza
- Arrazakeria
- Bizitzako ametsak eta erronkak
Eleaniztasunaren esperientzia pertsonala
-
Eguneroko bizitzan euskaraz
Thomas Pierre (1977) Paris, Frantzia
Eguneroko bizitzan erabiltzen dituen hizkuntzak: euskara eta alaba txikiarekin noizean behin frantsesez.
-
Ehunka hizkuntza Donostian
Thomas Pierre (1977) Paris, Frantzia
Donostian zenbat hizkuntza hitz egiten diren ez daki, baina ehunka akaso? Etxean hitz egiten diren hizkuntzak dira, ez kalean entzuten direnak.
-
Dakizkien hizkuntzak eta ikasketa prozesua
Jie Shen (1983) Suzhou, Txina
Zein hizkuntza hitz egiten dituen eta prozesua nola izan zen kontatzen du: ingelesa, Txinako bere bi hizkuntzak eta, hona etorri baino lehen, gaztelania apurtxo bat ikasi zuela.
-
Umetatik euskara eta farsia ikasia
Fariba Sheikhan Uriarte (1988) Gernika, Euskal Herria
Haurra zela ikasi zuen hizketan farsia, aitak erakusten zien Fariba eta bere neba bizkiari, gauzak seinalatzen, kantuen bidez... Euskara eta gaztelania batera ikasi zituen.
-
Farsia aitarekin, gaur egun
Fariba Sheikhan Uriarte (1988) Gernika, Euskal Herria
Gaur egun farsia soilik aitarekin hitz egiten du, telefonoz.
-
Zenbat hizkuntza dakizkien
Fariba Sheikhan Uriarte (1988) Gernika, Euskal Herria
Euskara, farsia, ingelesa eta gaztelania badakizki, eta ingelesa gehiago praktiktatzea gustatuko litzaioke.
-
29 hizkuntza, Donostian
Fariba Sheikhan Uriarte (1988) Gernika, Euskal Herria
Donostian 29 bat hizkuntza hitz egingo direla pentsatzen du berak.
-
Milaka hizkuntza hitz egiten dira Txinan
Zhanpeng Ling (1990) Hong Kong, Txina
Milaka hizkuntza hitz egiten dira Txinan, baina asko desagertzen ari dira.
-
Hitz egiten dituen hizkuntzak
Zhanpeng Ling (1990) Hong Kong, Txina
Gaztelania, ingelesa, mandarinera, kantonera, frantsesa eta euskara pixka bat ere hitz egiten ditu.
-
Donostian gero eta hizkuntza gehiago hitz egiten dira
Zhanpeng Ling (1990) Hong Kong, Txina
Hasieran, Donostian euskara, gaztelania eta ingelesa bakarrik hitz egiten zirela pentsatzen zuen. Baina gero eta hizkuntza gehiago hitz egiten direla uste du.
-
Euskararen erabilera
Zishan Tariq (1993) Pakistan, Pakistan
Euskarak eman diona. Pelikulak nahiago du gaztelaniaz ikustea. Euskaraz hitz egiten du gehien, baina ez du asko hitz egiten eguneroko bizimoduan.
-
Batzuetan gaztelania nahiago euskara baino
Zishan Tariq (1993) Pakistan, Pakistan
Hemengo musika baino nahiago du bere herrialdekoa. Pelikulak, berriz, gaztelaniaz ikusten ditu. Euskara ume txikien hizkuntza iruditzen zaio, eta gaztelania aproposagoa, gauza batzuetarako.
-
Urduera, eskolako hizkuntza; punjabera, herriarena
Zishan Tariq (1993) Pakistan, Pakistan
Urduera eskoletan ikasten da eta punjabera herri xehearen hizkuntza da. Gehienek ez dakite punjabieraz idazten; unibertsitatean ikas daiteke.
-
Punjabera erabiltzen du gehiago
Zishan Tariq (1993) Pakistan, Pakistan
Punjabera erabiltzen du urduera baino gehiago, hori delako herriko hizkuntza.
-
Dakizkien hizkuntzak
Wednesday Silva Lopez (1976) Bissau, Ginea Bissau
Hiru hizkuntza dakizkiela dio: portugesa, kriolera eta gaztelania. Euskara eta ingelesa ikasten ari da.
-
Dakizkien hizkuntzak
Ding Chen Yin (1995) Arrasate, Euskal Herria
Euskara, gaztelania, ingelesa eta txinera hitz egiten daki.
-
40 hizkuntza?
Cilla Ulrika Pihlström (1962) Finlandia, Finlandia
Gehienez 40 hizkuntza hitz egiten direla Donostian uste du Cillak.
-
Euskara eta gaztelania Donostian
Elisabeth Wassa Isimba (1978) Kinshasa, Kongo
Batez ere euskara eta gaztelania entzun izan ditu egunerokotasunean Donostian. Katalana ere entzun izan du, eta baita atzerritarren beste hizkuntza batzuk ere.
-
Hindia, urdua eta ingelesa
Syyada Faheem () India, India
Syyada Faheem Indiakoa da baina orain Australian bizi da. Hindia, urdua eta ingelesa dira berak dakizkien hizkuntzak. Indian hizkuntza asko daude.
-
Hindia, urdua eta ingelesa (hindiz)
Syyada Faheem () India, India
Syyada Faheem Indiakoa da baina orain Australian bizi da. Hindia, urdua eta ingelesa dira berak dakizkien hizkuntzak. Indian hizkuntza asko daude (hindiz).
-
Donostian, 30-40 hizkuntza
Lidia Kuznetsova (1981) Errusia, Errusia
Donostian 30-40 hizkuntza inguru hitz egingo direla uste du.
-
Andrék hitz egiten dituen hizkuntzak
André Laurence Gomis (1963) Senegal, Senegal
Andrék hiru hizkuntza ikasi zituen Senegalen, bere jaioterrian.
-
Andrék hitz egiten dituen hizkuntzak (woloferaz)
André Laurence Gomis (1963) Senegal, Senegal
Andrék, woloferaz, menperatzen dituen hizkuntzak aipatzen ditu.
-
Andrék hitz egiten dituen hizkuntzak (frantsesez)
André Laurence Gomis (1963) Senegal, Senegal
Andrék, frantsesez, menperatzen dituen hizkuntzen berri ematen du.
-
Japoniera, ingelesa eta gaztelaniaz daki
Etsuko Oku (1956) Chiba, Japonia
Japoniera, ingelesa eta gaztelania hitz egiten ditu.
-
Ingelesa ere ikasi zuen
Etsuko Oku (1956) Chiba, Japonia
Ingelesa ikasteko prozesua. Japonian eskolan ikasi zuen. Ingelesa eta gaztelania ikastearen arteko ezberdintasunak.
-
Zer beste kulturetako jendea ezagutzen duen
Etsuko Oku (1956) Chiba, Japonia
Donostiako Hizkuntza Eskola Ofizialean toki askotako jendea ezagutu zuen. Nongoak ziren aipatzen du. Zenbat hizkuntza hitz egiten diren Donostian, bere ustez.
-
Dakizkien hizkuntzak
Barry Manley (1961) Cork, Irlanda
Hitz egiten dituen hizkuntzak. Gaelikoa eskolan ikasi zuen (hemengo A ereduan bezala), baina ingelesa du ama hizkuntza. Frantsesa, gaztelania eta euskara ere badakizki. Frantzian eta Belgikan bizi izan zen. Alemanez ere badaki pixka bat.
-
Zein hizkuntza dakizkizu?
Davide Filgueiras Cabaleiro (1982) Coruña, Galizia
Ama hizkuntza galiziera du. Horretaz gain, euskara, gaztelania, ingelesa eta portugesa hitz egiten ditu.
-
Hirueleduna
Helen Groome (1958) Erresuma Batua, Ingalaterra
Ingelesa, gaztelania eta euskara hitz egiten ditu Helenek.
-
Katalana, gaztelania, euskara eta ingelesa
Jordi Estivill i Castany (1985) Bartzelona, Katalunia
Lau hizkuntza hitz egiten ditu Jordik: katalana, gaztelania, euskara eta ingelesa.
-
Kataluniako hizkuntzak
Jordi Estivill i Castany (1985) Bartzelona, Katalunia
Eleaniztasuna geroz eta biziago dago Katalunian. Hala ere, hitz egiten diren bi hizkuntza nagusiak gaztelania eta katalana dira.
-
Donostian zenbat hizkuntza?
Jordi Estivill i Castany (1985) Bartzelona, Katalunia
Entzuten dituen hizkuntzak gutxi badira ere, 30-50 bat hizkuntza egongo direla uste du Jordik Donostian.
-
Gehiago ezagutu behar dugu elkar
Jordi Estivill i Castany (1985) Bartzelona, Katalunia
Eleaniztasuna bultzatzeko eta mantentzeko, elkar gehiago ezagutu eta harremandu behar garela dio Jordik.
-
Dakizkien hizkuntzak
Naran-Erdene Tumur-Urgudul () Ulan Bator, Mongolia
Dakizkien hizkuntzak: mongoliera, alemaniera eta gaztelania. Errusiera ulertzen du. Bere ustez, inork ez daki bere hizkuntza ehuneko ehunean.
-
Egiptoko hizkuntzak
Sara El Houssiny (1986) El Cairo, Egipto
Egipton hitz egiten den beste hizkuntza bat aipatzen du, Nubiakoa, arabieraren oso desberdina dena.
-
Norekin arabieraz?
Sara El Houssiny (1986) El Cairo, Egipto
Arabieraz hitz egiten du senarrarekin, eta beste bikote batekin ere bai (bietako bat egipziarra da).
-
Hitz egiten dituen hizkuntzak
Sara El Houssiny (1986) El Cairo, Egipto
Gaztelania, arabiera eta ingelesa hitz egiten ditu, eta euskara ere ikasi nahiko luke.
-
Estonian hitz egiten diren hizkuntzak
Anneli Kurg (1979) Estonia, Estonia
Estonian, estonieraz aparte errusiera ere hitz egiten da. Ingelesa ere ikasten dute. Turismo asko dute. Eskolan hiru hizkuntza ikasten dituzte.
-
Donostian, hizkuntza asko
Anneli Kurg (1979) Estonia, Estonia
Donostian hizkuntza asko hitz egiten direla uste du. Errusiera, ukrainera, portugesa... asko entzuten ditu. 50 bat? Afrikar asko dagoela kontuan iznada, beharbada gehiago.
-
35 hizkuntza Donostian?
Radi Stoyanova (1999) Bulgaria, Bulgaria
35 hizkuntza inguru hitz egingo direla Donostian uste du Radik. Lasarten 18 hizkuntza inguru hitz egiten omen dira.
-
Korean, ingelesa oso garrantzitsua
Eunhye Kim (1973) Seul, Hego Korea
Koreera da Koreako hizkuntza ofizial bakarra, baina ingeleseko eta beste hizkuntza batzuetako hitz asko erabiltzen dituzte. Ingelesak garrantzia handia dauka.
-
Hitz egiten dituen hizkuntzak
Eunhye Kim (1973) Seul, Hego Korea
Hitz egiten dituen hizkuntzak aipatzen ditu.
-
Donostian, 50 bat hizkuntza?
Eunhye Kim (1973) Seul, Hego Korea
Donostian 50 hizkuntza baino gehiago hitz egingo direla uste du.
-
Sei hizkuntza hitz egiten ditu
Vahe Papyan (1993) Armadir, Armenia
Armeniera, errusiera, gaztelaniaz, euskara, ingelesa eta ukrainera hitz egiten ditu; ukrainera okerrago besteak baino.
-
10-15 hizkuntza Donostian?
Vahe Papyan (1993) Armadir, Armenia
Donostian zenbat hizkuntza hitz egingo dira? 101-15 izango zirela ustez zuen, baina jadanik 20 elkarrizketa egin direla entzunda, ez daki zer esan.
-
Lau hizkuntza dakizki
Eugene Zheleznyi (1991) Talne, Ukraina
Ukrainera, errusiera, ingelesa eta gaztelania hitz egiten ditu. Ukrainan zegoela, ingeles majisteritza ikasi zuen.
-
Donostiako hizkuntzak ezberdintzeko zailtasuna
Eugene Zheleznyi (1991) Talne, Ukraina
Donostian zenbat hizkuntza hitz egiten diren ez daki ziur, asko ez baititu ezberdintzen; baina proiektu honen izenari jaramon egiten, 100 badira, sinesten duela dio.
-
Hiru hizkuntza dakizki
Edina Eszter (1977) Hungaria, Hungaria
Hungariera, ingelesa eta gaztelania hitz egiten ditu.
-
Gutxienez 50 hizkuntza Donostian
Edina Eszter (1977) Hungaria, Hungaria
Ezin du zenbaki zehatz bat esan Donostian dauden hizkuntza kopuruari buruz, asko daudelako, bere gelakideetatik hasita, zeintzuk mundu guztitik etorritakoak diren. Gutxienez 50.
-
Seme-alabekin nederlanderaz
Marlijn Van Ijzeren (1978) Amersfoort, Herbehereak
Bere seme-alabekin erabiltzen du nederlandera, senarrarekin ingelesa. Donostian ez du ia batere holandarrik ezagutzen.
-
Ingelesez egiten du lan Donostian
Marlijn Van Ijzeren (1978) Amersfoort, Herbehereak
Bere lana haurrekin sormenezko tailerrak egitea da, ingelesez. Etxean, berriz, ingelesez hitz egiten du bere senarrarekin eta nederlanderaz bere seme-alabekin.
-
Alabei indonesieraz
Alia Adhia (1982) Yakarta, Indonesia
Indonesieraz bere alabei egiten die, baina, nola hizkuntza asko duten inguruan, batzuetan arraro begiratzen diote. Bere amarekin egiten du indonesieraz baita ere, eta amonak ilobei hitz egiten dienean ere arraro egiten zaie; horregatik, amonarekin hitz egin ahal izateko, indonesieraz egiten die.
-
Hiru hizkuntza hitz egiten ditu
Alia Adhia (1982) Yakarta, Indonesia
Hiru hizkuntza hitz egiten ditu: indonesiera, ingelesa eta gaztelania.
-
Gero eta asiar gehiago Donostian
Alia Adhia (1982) Yakarta, Indonesia
Hizkuntza asko daude Donostian: Europa, Amerika, Asiako jendea...Hasieran ez zitzaion iruditzen hainbeste kanpotar zegoenik, baina denbora pasa ahala, ikusi du baietz. Iruditzen zaio gero eta asiar gehiago etortzen dela bertara, gainera, nola bera asiarra den, gehiago fijatzen da horretan.
-
Grezian ikasten dituzten hizkuntzak
Nikos Politakos (1982) Atenas, Grezia
Grezieraz gainera, gutxienez beste hizkuntza bat ikastea ohikoa da Grezian; ingelesa bereziki. Pelikulak ere jatorrizko bertsioan ikusten dituzte, azpitituluekin.
-
Grezieraz norekin?
Nikos Politakos (1982) Atenas, Grezia
Neskalaguna ere Greziakoa da, eta grezieraz hitz egiten dute elkarrekin. Lankide batzuekin ere erabili izan du, baina jada ez daude hemen. Iruñean bizi den lagun batekin hitz egiten du.
-
Ehun hizkuntza Donostian
Nikos Politakos (1982) Atenas, Grezia
Bere ustez ehun bat hizkuntza hitz egingo dira Donostian. Ondo komunikatuta dago, eta Europako toki askotako jendea dago. Bideo batean ikusi du 6.500 hizkuntza daudela.
-
Lituaniera, errusiera, ingelesa eta gaztelania
Ruta Grinyte (1986) Lituania, Lituania
Lau hizkuntza hitz egiten ditu: lituaniera, errusiera, ingelesa eta gaztelania.
-
Bospasei hizkuntza, Donostian?
Ruta Grinyte (1986) Lituania, Lituania
Donostian bospasei hizkuntza hitz egiten direla esango luke.
-
Taiwango hizkuntzak
Yiwen Wang (1981) Kaohsiung, Taiwan
Taiwanen jatorrizko hizkuntzak bederatzi dira, etniak bezalaxe. Jaka hizkuntza da horietako bat. Hizkuntza batzuek hiztun gutxi dituzte.
-
Donostiako hizkuntzak
Yiwen Wang (1981) Kaohsiung, Taiwan
Donostian 50 hizkuntza baino hitz egingo direla dio.
-
Kurdueraz badakizki hitz batzuk
Salman Garip (1980) Kahraman Maraç, Turkia
Turkiera, alemaniera, ingelesa eta gaztelania dakiziki; euskaraz eta kurdueraz hitz batzuk.
-
Hirurogei hizkuntza, Donostian?
Salman Garip (1980) Kahraman Maraç, Turkia
Donostian 60 edo 20 hizkuntza ezberdin hitz egiten direla pentsatzen du.
-
Bost hizkuntza dakizki
Aurel Ibo (1973) Korça, Albania
Albanieraz, grezieraz, ingelesaz, gaztelaniaz eta euskaraz hitz egiten ditu.
-
Hirurogei, Donostiako hizkuntzak?
Aurel Ibo (1973) Korça, Albania
Ez du inoiz pentsatu zenbat hizkuntza hitz egin daitezken Donostian... agian hirurogei?
-
Hizkuntzen ikasketa prozesuak zailak izan ziren
Acharya Lama Sönam Rabgye (1973) Nepal, Nepal
Nahiko zaila izan zuen beste hizkuntzak ikastea; tibetera budismoarekin duten loturagatik ikasi zuen. Katmandura joan zenean, komunikazio zailtasunak eduki zituen; izan ere, bertan ez zuten bere herriko dialektoa ulertzen. Beraz, nepaliera ere ikasi behar izan zuen. Hortik Indiara joan zen unibertsitate budista batera ikastera, eta bertako hizkuntza ikasi behar izan zuen. Ikasketak bukatu ondoren, mendebaldera bidaiatu zuen askotan, eta komunikatzeko ingelesa ikasi behar izan zuen. Alemaniara joan zen bizitzera, eta bertan, jende askok ez duenez ingelesez egiten, alemana ere ikasi zuen. Prozesuak zailak izan arren, oso onuragarria da hizkuntzak ikastea bai bakoitzaren buruarentzat eta ingurukoentzat, komunikazioa oso garrantzitsua baita.
-
Donostian 30-40 hizkuntza?
Tina Zigart (1985) Maribor, Eslovenia
30-40 hizkuntza hitz egingo dira Donostian, bere ustez.
-
Joanesburgon bizi da
Macebo Mavuso () Hego Afrika, Hego Afrika
Hego Afrikako bigarren hizkuntza zabalduena da xhosera. Joanesburgon bizi zen elkarrizketa garaian, eta bertan Hego Afrikako 11 hizkuntza ofizialak hitz egiten dira.
-
Seme-alabekin krioleraz gehienbat
Jorge Naur Mango Barai (1980) Ginea Bissau, Ginea Bissau
Hiru urteko alabari krioleraz hitz egiten dio gehiena, baina mankanyeraz ere esaten dizkio hitz batzuk. Semearekin ere krioleraz egiten du.
-
Mankanyera, Guinea Bissaun eta Senegalen
Jorge Naur Mango Barai (1980) Ginea Bissau, Ginea Bissau
Mankanyera ez dujende askok hitz egiten Guinea Bissaun, etnia txikia dela dio. Senegalen ere hitz egiten da, gehiago. Hangoekin woloferaz hitz egiten du, mankanyera ez baldin badakite.
-
Guinea Bissauko hizkuntzak
Jorge Naur Mango Barai (1980) Ginea Bissau, Ginea Bissau
Guinea Bissauko hizkuntzak. Gehienek krioleraz hitz egiten dute. Etniak aipatzen ditu. Hizkuntza asko galdu dira, krioleraren mesedetan.
-
Dakizkien hizkuntzak
Jorge Naur Mango Barai (1980) Ginea Bissau, Ginea Bissau
Dakizkien hizkuntzak aipatzen ditu: Guinea Bissaukoak, Senegalgoak... Portugesa, kriolera, gaztelania, ingelesa, frantsesa... eta euskara.
-
Familia, lagunak eta hizkuntza faltan
Jorge Naur Mango Barai (1980) Ginea Bissau, Ginea Bissau
Guinea Bissautik eta Senegaldik lagunak eta familia ematen ditu faltan, eta baita bere hizkuntza ere: mankanyera. Hemen oso gutxi erabiltzen duenez, galtzen ari da. Hemengo lagun afrikarrak Senegal, Mali, Nigeria, Camerun... herrialdetakoak dira. Lehengusu batekin egiten du mankanyera pixka bat.
-
Bere haurrei mandinkeraz
Bake Diatta (1972) Senegal, Senegal
Bere haurrekin saiatzen da mandinkeraz egiten; telefonoz amarekin eta lagunekin egiten du. Hemen, Senegalgo bere lehengusuarekin ere bai, baina ez gehiegi. Senegal hegoaldean, Casamancen, gehiago hitz egiten da. Diola ere hitz egiten da bertan.
-
Aldaketa handia Senegaldik hona; euskara ikasteko prozesua
Bake Diatta (1972) Senegal, Senegal
Aldaketa handia izan zen Zizurkilera etortzea; dena oso ezberdina da. Bera ere herri txiki batekoa da, baina hala ere ezberdin: etxeak, kaleak, janaria... baina gustura dabil familia eta umeekin. Hasieran ez zuen ezer ulertzen, ez zekien euskararik ez gaztelaniarik. Emaztearekin ingelesez egiten zuen, baina pixkanaka euskaraz, eta gero EPAn eman zuen izena eta horrela ikasi zuen. Kalean hitz egiten eta praktikatzen asko ikasi zuen.
-
Frantsesa eta ingelesa Senegalen ikasi zituen
Bake Diatta (1972) Senegal, Senegal
Frantsesa eta ingelesa Senegalen ikasi zituen, baina hemen ia inork ez dakizki; beraz, euskara hobeto datorkio.
-
Bospasei hizkuntza Zizurkilen
Bake Diatta (1972) Senegal, Senegal
Zizurkilen gutxi gorabehera bospasei hizkuntza hitz egiten direla pentsatzen du Bakek. Senegalen egunero bost-sei hizkuntza erabiltzen zituen.
-
Hizkuntzak jakitea, oso ona garunerako
Clara Martin (1978) Lyon, Frantzia
Hizkuntzak mantentzearen garrantziaz dihardu. Garunerako ere oso onda dela dio, entrenamendu bikaina. (frantsesez)
-
Elebitasunaren eragina garunean
Clara Martin (1978) Lyon, Frantzia
Elebitasunaren abantailak: komunikatzeko gaitasunaz gainera, garunean duen eragin positiboa; entrenamendu ona da garunarentzat.
-
Elebitasun jatorrizkoa eta berankorra
Clara Martin (1978) Lyon, Frantzia
Elebitasuna jatorrizkoa (umetan ikasia) ala berankorra (beranduago ikasia) izatea ez da gauza bera. Elebidunek erraztasun handiagoa dute hizkuntza berriak ikasteko.
-
Frantsesez norekin?
Clara Martin (1978) Lyon, Frantzia
Frantsesez bikotearekin eta umearekin hitz egiten du, eta bi lagun frantses ere baditu.
-
Frantsesez norekin? (frantsesez)
Clara Martin (1978) Lyon, Frantzia
Frantsesez bikotearekin eta umearekin hitz egiten du, eta bi lagun frantses ere baditu. (frantsesez)
-
Donostian 50 hizkuntza?
Clara Martin (1978) Lyon, Frantzia
Donostian 50 bat hizkuntza hitz egiten direla esango luke.
-
Bere ikerketari buruzko azalpenak
Clara Martin (1978) Lyon, Frantzia
Bere ikerketari buruzko azalpenak. Euskara-gaztelania, Euskara-gaztelania-ingelesa eta gaztelania-Ingelesa.
-
Turkiako kurdistandarra
Omar Erten (1979) Mardin, Turkia, Kurdistan
Omarrek 36 urte ditu, eta Turkiako gobernuaren eskumenean dagoen Kurdistandik dator. Bi urte daramatza Donostian.
-
Gaztelania ikasteko prozesua
Omar Erten (1979) Mardin, Turkia, Kurdistan
Helduen Hezkuntza Eskolan bere kabuz aritu da ikasten, eta Hizkuntzen Eskola Ofizialean bi ikasturte batera gainditu ditu. Bere hurrengo helburua B1 titulua ateratzea da.
-
Donostian 50 hizkuntza baino gehiago
Omar Erten (1979) Mardin, Turkia, Kurdistan
Donostian 50 hizkuntza baino gehiago hitz egiten direla uste du. Donostia hiri kosmopolita iruditzen zaio. Bere lanbidearengatik, erraza egiten zaio jendearen jatorria asmatzea.
-
Euskara, asturiera baino egoera hobean I
Alejandro Martinez (1982) Cangas del Narcea, Asturies
Ez zuen uste hona iristean hainbeste euskara hitz egiten zenik; bazekien hitz egiten zela, bere ikerkuntza alor horren inguruan baita, elebitasuna, baina biziki harritu zen egunerokotasunean zenbatek hitz egiten duten ikustean. Asturierarekin konparatuz, hemen zortea dugula dio.
-
50 ele Donostian?
Alejandro Martinez (1982) Cangas del Narcea, Asturies
Donostian 50 hizkuntza inguru hitz egingo direla pentsatzen du.
-
Bost hizkuntza badakizki; euskaraz, hitz batzuk
Alejandro Martinez (1982) Cangas del Narcea, Asturies
Asturiera, gaztelania, ingelesa eta frantsesa dakizki, eta euskara ikasten saiatzen da. Hitz batzuk euskaraz.
-
Azerbaijanera seme-alabekin eta familiarekin erabiltzen du, eta mantentzea gustatuko litzaioke.
-
Azerbaijango hizkuntzak
Tarana Karimova (1977) Culfa, Azerbaijan
Azerbaijanen ehuneko 90ek azerbaijanera hitz egiten dute; errusiar hiztunak ere badira (Errusiaren menpe egon zelako). Ingelesa eta arabiera ere ikasten dira.
-
Donostian 60-70 hizkuntza?
Tarana Karimova (1977) Culfa, Azerbaijan
Donostian 60-70 hizkuntza hitz egin daitezkeela uste du.
-
30 hizkuntza Donostian?
Miki Lamedica (1986) Assisi, Italia
Mikiren ustez Donostian 30 hizkuntza hitz egiten dira.
-
Alemanez gutxi, egunerokoan
Petra Elser (1953) Frankfurt, Alemania
Alemana gutxi erabiltzen du Donostian, egunerokotasunean. Hemen bizi diren alemaniarrekin bakarrik. Seme-alabekin ere bai, noizean behin. Euskaraz bizi da.
-
Donostian 110 hizkuntza?
Petra Elser (1953) Frankfurt, Alemania
Donostian 110 hizkuntza hitz egiten direla dio.
-
500 hizkuntza Donostian?
Laura Lizuma (1988) Mazsalaca, Letonia
Lauraren ustez, 500 hizkuntza inguru hitz egingo dira Donostian. Afrikako jende asko bizi da Donostian eta horiek hizkuntza dezente dituztela dio.
-
Harrigarria Donostian hain frantsez gutxi jakitea
Laura Lizuma (1988) Mazsalaca, Letonia
Frantsesa ikasi beharko genukela dio Laurak. Ondo-ondoan ditugunak ulertu ahal izateko.
-
Norekin frisieraz?
Durk Gorter (1952) Easterwâlde, Frisia
Frisiako lagunekin (batez ere telefonoz), bere umeekin eta Internetez (emailak) erabiltzen du frisiera.
-
Ikerbasque programak ekarri zuen Donostiara
Durk Gorter (1952) Easterwâlde, Frisia
Donostiara Ikerbasque programaren bidez etorri zen, duela 9 urte. Hezkuntza eleanitzari buruzko ikerketa egiten dihardu eta hizkuntza gutxituen gaineko ikerketak ere bai.
-
Hemen darabiltzan hizkuntzak
Durk Gorter (1952) Easterwâlde, Frisia
Etorri zenean, oso gaztelania gutxi zekien eta euskara ezer ez. Orain gaztelaniaz ondo moldatzen da eta euskaraz ia dena ulertzen du. Lau hizkuntza darabiltza eguneroko bizitzan.
-
Donostiako hizkuntzak
Durk Gorter (1952) Easterwâlde, Frisia
Donostian hitz egiten diren hizkuntzak, ikasleak eta turistak kontuan izanda, asko izango direla dio.
-
Daniera, Danimarkako hizkuntza ofiziala
Thomas Frederiksen (1978) Copenhague, Danimarka
Danimarkan daniera hitz egiten da batez ere. Hala ere, jende asko dago ingelesa oso ongi menderatzen duena.
-
Hizkuntza baten ikasketa prozesua amaigabea da
Thomas Frederiksen (1978) Copenhague, Danimarka
Hizkuntza baten ezagutza beti hobetu daitekeela dio, baina ez du oztopo bezala ikusten. Bera beti oso gustura sentitu izan da Donostian.
-
Hitz egiten dituen hizkuntzak
Thomas Frederiksen (1978) Copenhague, Danimarka
Daniera, alemaniera, ingelesa eta gaztelania hitz egiten ditu. Suediera ulertu egiten duela dio.
-
Donostian hizkuntza asko hitz egiten dira
Thomas Frederiksen (1978) Copenhague, Danimarka
Kalean egunero mundu osoko hizkuntzak entzuten ditu. Donostian 50 hizkuntza hitz egitea posible dela uste du.
-
Alsazieraren egoera
Caroline Suss (1971) Estrasburgo, Alsazia
Eskoletan ume txikiekin erabiltzen da, baina eskola sistema guztiek ez dute erabiltzen. Beraren ustez garrantzitsua da umeekin lantzea, haiek baitira etorkizuna. Hizkuntza galtzea nahi ez bada, beraiekin landu behar dela argi du; izan ere, gelditzen diren hiztunak helduak dira. Oso gazte gutxik hitz egiten dute.
-
Williamek zenbat hizkuntza dakizki?
William Cisilino (1974) Vain, Italia
Williamen ama hizkuntza friulera eta italiera dira. Gaztelania eta ingelesa ezagutzen ditu pixka bat, eta katalana eta esloveniera ulertu.
-
Hitz egiten dituen hizkuntzak
Dominique Janssen (1962) Tilburg, Herbehereak
Hitz egiten dituen hizkuntzak: nederlandera, frantsesa, ingelesa eta alemaniera.
-
Eskolan beste hizkuntza batzuk ere bai
Marketa Kostalova (1996) Praga, Txekiar Errepublika
Txekiar Errepublikan txekiera bakarrik hitz egiten dutela dio, baina eskolan beste hizkuntza batzuk ere ikasten dituztela.
-
Donostian, hizkuntza asko
Reda Bibito (1995) Maroko, Maroko
Donostian toki askotako jendea dago, eta hizkuntza asko hitz egiten dira.
-
Nor da Yuriy?
Yuriy Zadorozhnyak (1978) Ukraina, Ukraina
Yuriy Donostian bizi da, gaztelania, portugesa, italiera, errumaniera, moldaviera, ukraniera, errusiera, frantsesa, ingelesa... dakizki.
-
Eskolan, ingelesa
Henrik Osterberg (1965) Estokolmo, Suedia
Suedian ingelesa ikasten dute eskolan, eta oso ondo moldatzen dira ingelesez. Alemaniera ere ikasten dute askok.
-
Suediera Finlandian
Henrik Osterberg (1965) Estokolmo, Suedia
Finlandian finlanderaz aparte suediera ere ikasten dute. Gero eta gutxiago, hori bai.
-
Dakizkien hizkuntzak
Henrik Osterberg (1965) Estokolmo, Suedia
Suedieraz gainera, ingelesa ere hitz egiten du. Alemaniera pixka bat daki eta esaldi batzuk gaztelaniaz. Eskandinaviako gainerako hizkuntzak ere ezagutzen ditu: daniera eta norvegiera, baina finlandiera ez, desberdina delako.
-
Dakizkien hizkuntzak
Vera Vallina Cano (2005) Eriste, Espainia
Abestiak ingelesez dakizki gaztelaniaz baino gehiago.
-
Zenbat hizkuntza hitz egiten dira Donostian?
Blanca Rocío Tabi Fuérez (1983) Otalavo, Ekuador
Euskara eta gaztelania hitz egiten direla dio, baina zenbait kanpotar daudela: portugesa, guarania, indioa....hizkuntza aniztasuna dago.
-
Euskara, integrazio hizkuntza
Danitza Rosilla () Peru, Peru
Euskaraz ikasiz gero, erraza da integratzea. Azkenaldian ez du praktikatzen eta asko galdu du. Gaztelaniaz eta euskaraz aparte, ingeles pixka bat daki.
-
Eslovakian hitz egiten diren hizkuntzak
Jakub Zajac (1983) Eslovakia, Eslovakia
Eslovakian hungariera ere hitz egiten da, ijitoera, ukrainera eta errusiera, eta ingelesa bezalako hizkuntza handiak.
-
Dakizkien hizkuntzak
Jakub Zajac (1983) Eslovakia, Eslovakia
Eslovakieraz aparte, ingelesa eta gaztelania hitz egiten ditu, eta baita poloniera, errumaniera eta alemaniera piska bat ere.
-
Hitz egiten dituen hizkuntzak
Surendra Pantha (1980) Pokhara, Nepal
Hitz egiten dituen hizkuntzak aipatzen ditu. Japoniera ikasten egon zen urte eta erdiz, hara joateko asmoa zuelako.
-
Nepaleraz hitz egiteko aukera
Surendra Pantha (1980) Pokhara, Nepal
Nepalera hitz egiteko aukera gutxi du. Nepaldar gutxi daude Donostian.
-
Dianak sei hizkuntza hitz egiten ditu
Diana Glebkute (1981) Vievis, Lituania
Dianak bere burua aurkezten du. Lituaniera, errusiera, poloniera, ingelesa, gaztelania eta euskara hitz egiten ditu.
-
Indiako hizkuntzak
Ashish Dsouza (1982) Munbai, India
Indian hitz egiten diren hizkuntzak asko dira. Mumbain bertan hamar bat.
-
Fadiluren ama hizkuntza: hausa
Fadilu Salifu (1997) Ghana, Ghana
Hausa eta twi (akaneraren aldaera bat) erabiltzen ditu Fadiluk. Hausa da bere ama hizkuntza.
-
Ghanako lagunekin hausaz
Fadilu Salifu (1997) Ghana, Ghana
Euskal Herrian baditu Ghanako lagun batzuk. Horiekin hitz egiten du batzuetan hauseraz.
-
Ingelesarekin soilik ezin moldatu Euskal Herrian
Fadilu Salifu (1997) Ghana, Ghana
Euskal Herrira etorri zenean zailtasunak zituen jendearekin komunikatzeko, ingelesez soilik egiten zuen eta.
-
Hizkuntzen garrantziaz
Fadilu Salifu (1997) Ghana, Ghana
Donostian hizkuntza asko hitz egiten direla dio Fadiluk. Berarentzat oso aberasgarria da hizkuntzak ikastea, bidaiatu ahal izateko. Pozik dago hizkuntza asko dakizkielako.
-
Euskal Herrian: gaztelania eta euskara
Fadilu Salifu (1997) Ghana, Ghana
Fadilu Euskal Herrira etorri zenean, konturatu zen gaztelaniaz gain, beste hizkuntza bat ere bazela: euskara.
-
Neskalagunaren bidez hasi zen euskaraz
Chuserra Barrios Irache (1980) Zaragoza, Espainia
Hizkuntzak ikasteko zaletasuna dauka, eta euskarak bere arreta piztu zuen. Neskalagunarekin hasi zen euskarazko lehenengo hitzak ikasten.
-
Gaztelaniaz bai, euskaraz ez
Marta Abiy (1986) Etiopia, Etiopia
Euskarari buruz ezer gutxi daki. Gehienbat gaztelaniaz aritzen da.
-
250 hizkuntza Donostian?
Carolina Rementeria Fernández (1988) Bilbo, Euskal Herria
Donostian, 100 hizkuntza baino gehiago hitz egiten direla uste du. 250 inguru izan daitezkela dio.
-
Hizkuntzek batu, ez banandu
Carolina Rementeria Fernández (1988) Bilbo, Euskal Herria
Hizkuntza desberdinek batu egiten gaituzte, ez banandu. Munduko txoko guztietara joan gaitezke hizkuntza desberdinak jakinda.
-
Etxean ingelesa, euskara eta gaztelania
Len Bux (1967) Dublin, Irlanda
Etxean ingelesez hitz egiten die alabei; emazteak, ordea, euskaraz. Emaztearekin, berriz, gaztelaniaz egiten du.
-
Zenbat hizkuntza bizi dira Zumaian?
Len Bux (1967) Dublin, Irlanda
Berrogehi hizkuntza hitz egiten direla dio Zumaian.
-
Sei hizkuntza dakizki Mariek
Marie Toure (1976) Konakry, Gineako Errepublika
Sei hizkuntza hitz egiten ditu Mariek.
-
Lau hizkuntza hitz egiten ditu
Aleks Milovanovic (1972) Novi Sad, Serbia
Serbiera, ingelesa, gaztelania eta alemana hitz egiten ditu Aleksek.
-
"Euskara hizkuntza zaila da"
Aleks Milovanovic (1972) Novi Sad, Serbia
Euskaraz hitz zenbait dakizki. Ikasten zaila den hizkuntza bat dela dio.
-
Zenbat hizkuntza hitz egiten dira Zumaian?
Sebastien Cartier (1970) Lyon, Frantzia
Zumaian hamar bat hizkuntza hitz egiten direla uste du.
-
Zenbat hizkuntza hitz egiten dituzu?
Sebastien Cartier (1970) Lyon, Frantzia
Frantsesa eta gaztelania menderatzen ditu, eta euskara,ingelesa eta katalana ulertu.
-
Suedieraz, norvegieraz, ingelesez, euskaraz eta gaztelaniaz hitz egiten daki
Anders Lanzén (1977) Estokholm, Suedia
Bere burua aurkezten du. Suedieraz, norvegieraz, ingelesez, euskaraz eta gaztelaniaz hitz egiten du.
-
Suediako hizkuntzak
Anders Lanzén (1977) Estokholm, Suedia
Suediako hizkuntzak.
-
Zazpi hizkuntza dakizki Nuriak
Nuria Puig (1978) Torroella de Montgrí, Katalunia
Katalana, gaztelania, ingelesa, frantsesa, alemana, txinera eta euskara (pixka bat) hitz egiten daki.
-
Errumaniera, gaztelania eta ingelesa hitz egiten daki
Adina Olaru (1982) Sibiu, Errumania
Errumaniera, gaztelania eta ingelesa hitz egiten daki.
-
Zenbat hizkuntza hitz egiten dira Zumaian?
Adina Olaru (1982) Sibiu, Errumania
Zumaian bost edo sei hizkuntza hitz egiten direla uste du.
-
Lau hizkuntza hitz egiten ditu
Monserrat Mbasogo (1984) Niefang, Ekuatore Ginea
Gaztelania, ingelesa, frantsesa eta fangera hitz egiten daki.
-
Portugesa, gaztelania, italiera, ingelesa eta euskara ahoan
Lucy Ferreira (1979) Salvador de Bahia, Brasil
Denetatik pixka bat dakiela esaten du, hitz solteak dakizki: portugesa, gaztelania, italiera, ingelesa eta euskara.
-
Zenbat hizkuntza hitz egiten dira Zumaian?
Lucy Ferreira (1979) Salvador de Bahia, Brasil
Zumaian hizkuntza asko hitz egiten direla uste du, bost-zortzi hizkuntza.
-
Irina eleanitza da
Irina Tichtchenko (1971) Krasnodar, Errusia
Errusiera, gaztelania, euskara eta ingelesa hitz egiten ditu, eta frantsesa eta alemana ikasten ari da.
-
Zenbat hizkuntza dakizkizu?
Giovanni Zanon (1967) Male, Trento, Italia
Italiera, alemana, ingelesa, eta gaztelania. Euskara ulertzen du.
-
Etxean italieraz
Giovanni Zanon (1967) Male, Trento, Italia
Etxean italieraz hitz egiten dute seme-alabek ikas zezaten.
-
Zenbat hizkuntza hitz egiten dituzu?
Anelia Todoroa (1984) Vraca, Bulgaria
Bulgariera eta gaztelania hitz egiten ditu. Zumaiara lanera etorri zen.
-
Zenbat hizkuntza hitz egiten dira Zumaian?
Anelia Todoroa (1984) Vraca, Bulgaria
Zumaian zazpi edo zortzi hizkuntza hitz egiten direla uste du.
-
Hiru hizkuntza dakizki
Willem Prinse (1962) Heerle, Herbehereak
Nederlandera, ingelesa eta gaztelania hitz egiten ditu.
-
Zumaiako atzerritarrak. Zenbat hizkuntza hitz egiten dira Zumaian?
Willem Prinse (1962) Heerle, Herbehereak
Zumaian atzerritar asko ezagutzen ditu: irlandarrak, serbiarrak, marrokiarrak, afrikarrak... Guztira, hamabost edo hogei hizkuntza hitz egiten direla uste du Zumaian.
-
Zenbat hizkuntza hitz egiten dira Senegalen?
Ridial Diame (1986) Fimela, Senegal
Hamar bat hizkuntza hitz egiten dira Senegalen.
-
Zazpi bat hizkuntza hitz egiten ditu
Ridial Diame (1986) Fimela, Senegal
Zazpi bat hizkuntza hitz egiten ditu.
-
Woloferari buruzko datuak
Ridial Diame (1986) Fimela, Senegal
Woloferari buruzko datuak.
-
Woloferaz gain hizkuntza ofizial gehiago al daude?
Ridial Diame (1986) Fimela, Senegal
Wolofera ere ofiziala izan arren, eskolan frantsesa ikasten dute.
-
Sererera eta Wolofera ahotan
Ridial Diame (1986) Fimela, Senegal
Serereraren eta Woloferaren erabileraz dihardu.
-
Sererera eta Wolofera ahotan (woloferaz)
Ridial Diame (1986) Fimela, Senegal
Serereraren eta Woloferaren erabileraz dihardu (woloferaz)
-
Tamazightera eta arabiera antzekoak al dira?
Mohamed El Idrissi () Alhucemas, Maroko
Tamazigtherako eta arabierako hitz asko antzekoak dira.
-
Tamazigtherak eta euskarak antzekotasunik bai?
Mohamed El Idrissi () Alhucemas, Maroko
Antzekotasunak daudela dio, hitz asko antzekoak baitira.
-
Zenbat hizkuntza hitz egiten direla uste duzu Zumaian?
Mohamed El Idrissi () Alhucemas, Maroko
Hamabost-hogei hizkuntza hitz egiten direla uste du Zumaian.
-
Zenbat hizkuntza hitz egiten dira Zumaian?
Attila Csaki (1980) Nyiregyhaza, Hungaria
Zumaian zortzi-hamar hizkuntza hitz egiten direla uste du.
-
Zein hizkuntza hitz egiten dituzu?
Jamel Djellaoui (1967) Cherchell, Aljeria
Arabiera, frantsesa, gaztelania, ingelesa eta italiera hitz egiten ditu. Euskaraz zenbait hitz dakizki.
-
Zein hizkuntza hitz egiten dituzu?
Hasmik Minasyan (2008) Zumaia, Euskal Herria
Armeniera, gaztelania, euskara eta ingelesa.
-
Dakizkien hizkuntzak
Sire Damba (1979) Kedougou, Senegal
Mandinkera, wolofera, farntsesa eta gaztelania hitz egiten ditu. Euskara pixka bat.
-
Euskaraz bizitzeko hautua
Mia Rissanen (1963) Helsinki, Finlandia
Lehen bi urteetan ez, baina ordutik hona euskaraz bizitzen saiatzen da. Hasieran ingelesa, gaztelania, suomiera... denak nahasten zituen.
-
Zumaia inguruan 15 hizkuntza?
Mia Rissanen (1963) Helsinki, Finlandia
Zumaia inguruan 15 hizkuntza baino gehiago hitz egingo direla uste du. Zein herrialdetako jendea ezagutzen duen aipatzen du.
-
Zazpi-zortzi hizkuntza dakizki
Mia Rissanen (1963) Helsinki, Finlandia
Suomiera, suediera, ingelesa, frantsesa eta alemaniera eskolan ikasi zituen. Poloniera pixka bat ikasi zuen ondoren, eta gero gaztelania eta euskara.
-
Dakizkien hizkuntzak
Chenshi Fu (1988) Txina, Txina
Txinera mandarinera hitz egiten du eta gaztelania ere bai, baina oraindik ez oso ondo. Ingelesa ere ikasi zuen pixka bat baina erdi ahaztuta dauka.
-
Alemanieraz lanean eta etxean
Michael Obach (1968) Melsungen, Alemania
Alemanieraz lanean hitz egiten du egunero. Emaztearekin eta semearekin ere alemanieraz egiten du. Eta gurasoekin, Skip bidez.
-
Dakizkien hizkuntzak
Michael Obach (1968) Melsungen, Alemania
Alemanieraz gainera, ingelesa eta gaztelania dakizki. Frantsesa eta euskara ere bai, baina ez hain ondo.
-
25-30 hizkuntza Zumaian?
Michael Obach (1968) Melsungen, Alemania
Zumaian 25-30 hizkuntza hizt egingo direla uste du.
-
Dakizkien hizkuntzak
Imtiaz Hussain (1975) Gujrat, Pakistan
Punjabera, urduera eta gaztelania hitz egiten ditu, eta euskarazko hitz batzuk.
-
Dakizkien hizkuntzak
Fatou Badji (1979) Dakar, Senegal
Fatouk dioleraz gainera wolofera, frantsesa eta gaztelania hitz egiten ditu, eta euskaraz hitz batzuk dakizki.
-
Woloferaz seme-alabekin
Fatou Badji (1979) Dakar, Senegal
Ez du diolera erabiltzen seme-alabekin. Wolofera erabiltzen dute etxean, Senegalgo hizkuntza ofiziala.
-
Euskaraz badakite seme-alabek
Fatou Badji (1979) Dakar, Senegal
Euskaraz oso ondo dakite seme-alabek. Berak ulertzerik nahi ez dutenean erabiltzen dute. Zaindu dituen ume batzuei buruz hitz egiten du.
-
Gaztelaniaz eta ketxueraz daki
Jorge Paco Camperos (1972) Cochabamba, Bolivia
Gaztelania eta ketxuera hitz egiten ditu.
-
Norekin hitz egiten duen ketxueraz
Jorge Paco Camperos (1972) Cochabamba, Bolivia
Boliviako hogei bat lagun daude Zumaian. Ketxueraz hitz egiten dute batzuetan baina ez asko: gehienetan gaztelaniaz. Gurasoek hobeto egiten dute ketxueraz gaztelaniaz baino.
-
Zer da guarani izatea?
Elias Caurey (1977) Ipitakuape, Bolivia
Guarani izatea, bizitzeko eta izateko forma bat da. Bolivia, Brasil, Paraguay eta Argentinan daude guaraniak. Herrialdean dagoen hizkuntza aniztasuna oso handia da.
-
Maputxe herria
Alberto Huenchumilla Marilao (1984) Temuko, Wallmapu
Txilen bederatzi herri indigena daude, eta horien artean dago maputxe herria. Herri indigena horietatik, gehien hitz egiten den hizkuntza maputxea da, %80 batean. Beraz, beste herrien egoera askoz ere kritikoagoa da. Instituzioek mapudungun hizkuntza onar dezatela nahi dute. Instituzioetan hizkuntza hau erabiltzeko eskubidea izatea nahi dute, komunikabideetara iristea eta hezkuntzan aukeran izatea.
-
Maputxe herria (mapudungunez)
Alberto Huenchumilla Marilao (1984) Temuko, Wallmapu
Txilen bederatzi herri indigena daude, eta horien artean dago maputxe herria. Herri indigena horietatik, gehien hitz egiten den hizkuntza maputxea da, %80 batean. Beraz, beste herrien egoera askoz ere kritikoagoa da. Instituzioek mapudungun hizkuntza onartzea nahiko lukete. Instituzioetan hizkuntza hau erabiltzeko eskubidea izatea nahi dute, komunikabideetara iristea eta hezkuntzan aukeran izatea. (mapudungunez)
-
Parmeseraz gain, dakizkien beste hizkuntzak
Sara Agnetti (1984) Felino, Italia
Ingelesez eta frantsesez ongi moldatzen da. Italiera eta gaztelania ere ongi menperatzen ditu. Donostian hizkuntza asko hitz egiten direla uste du.
-
Vietnamgo hizkuntzak
Truc Phuong Truong Thi (1973) Dalat, Vietnam
Vietnam herrialde txikia da eta 36 familia txiki daude, eta hainbat hizkuntza eta berezitasun gorde dira mendietako herrixketan. Denek ikasten dute vietnamera, hizkuntza ofiziala.
-
Dakizkien hizkuntzak
Truc Phuong Truong Thi (1973) Dalat, Vietnam
Hitz egiten dituen hizkuntzak: vietnamera eta euskara. Ingelesa nahiko ahaztuta dauka.
-
Lanean aritzeko ikasi zuen euskara
Sara Casado Mansilla (1981) Talavera de la Reina, Espainia
Nagusiki lanean behar zuelako hasi zen euskara ikasten; hala ere, hizkuntza gustatu izanak gehiago ikastera bultzatu du.
-
Arraun taldean beti euskaraz
Sara Casado Mansilla (1981) Talavera de la Reina, Espainia
Arraunari eta arraun taldeari buruz dihardu Sarak.
-
Lagunartean euskaraz?
Sara Casado Mansilla (1981) Talavera de la Reina, Espainia
Kuadrilan gehienak euskaldunak badira ere, badago euskaraz ez dakien baten bat. Honek kuadrillako hizkuntza ohituretan eragiten du.
-
Jordiren aurkezpena
Jordi Estivill i Castany (1985) Bartzelona, Katalunia
1985. urtean jaio zen Jordi, Bartzelonan. Orain Bilbon bizi da, Alde Zaharrean. Katalana, euskara, gaztelania eta ingelesa. Politika zientziak ikasi zituen. Mendira joatea, zinema eta musika ditu gustuko.
-
"Kontua da euskara behar bat bihurtzea"
Jordi Estivill i Castany (1985) Bartzelona, Katalunia
Batzuek hizkuntza aniztasunak euskara arriskuan uzten dutela uste dute, baina Jordi ez dago ados ideia honekin.
-
Hizkuntzalaria da
Aritz Branton (1964) Malmesbury, Ingalaterra
Urte batzuk pasa zituen Espainian, horregatik ikasi zuen gaztelania. Eskolan frantsesa, eta gero portugesa ikasi zuen.
-
Euskaldunekin komunikatzeko aukera
Aritz Branton (1964) Malmesbury, Ingalaterra
Euskarak euskaldunekin komunikatzeko aukera eman dio, euskal literatura eta baita hausnartzeko aukera ere.
-
"Donostian bizi naiz eta euskaraz bizi naiz"
Aritz Branton (1964) Malmesbury, Ingalaterra
Euskara lagun guztiekin erabiltzen du; laguna zentzu zabalean harturik. Euskaraz bizi da, eta hori lortu daitekeela argi ikusten du.
-
Itzultzailea eta Booktegi proiektuko sortzaile
Aritz Branton (1964) Malmesbury, Ingalaterra
Itzultzaile moduan lanean aritzen da. Euskararen eta ingelesaren arteko desberdintasunetako bat sintaxia dela dio. Horrez gain, Booktegi proiektuko sortzaileetako bat da.
-
Sorabierari buruz azalpen batzuk
Albert Badosa Roldós (1994) Bartzelona, Katalunia
Sorabiera eslaviar hizkuntza da. Bere berezitasuna: oso eremu txikian, bi hizkuntza izatea: goi-sorabiera eta behe-sorabiera. Nahiz eta oso desberdinak izan, izen bera partekatzen dute.
-
Prestigioa galdutako hizkuntza da sorabiera
Albert Badosa Roldós (1994) Bartzelona, Katalunia
Komunitate katolikoaren identitate ikur den heinean soilik mantentzen du prestigioa sorabierak.
-
Goi-Sorabiaren eta Behe-Sorabiaren arteko aldeak
Albert Badosa Roldós (1994) Bartzelona, Katalunia
Goi-Sorabian eskoletan hizkuntzaren egoera hobea da Behe-Sorabian baino.
-
Kolonbian hitz egiten diren hizkuntzak
Eudes Calambas Tunubala (1984) Silvia, Cauca, Kolonbia
Gutxi gorabehera 62 hizkuntza daude Kolonbian. Eskualde bakoitzak berearen alde borrokatzen du. Aldagai askok elkar hartzen dute (politika, besteak beste) eta egoera korapilatsua da.
-
Mexikon hitz egiten diren hizkuntzak
Araceli Juarez Chavez (1988) San Juan Mixtepec, Oaxaca, Mexiko
Mexikon bertakoak diren 68 hizkuntza hitz egiten dira, eta herrialde bakoitzeko hizkutza desberdinen aberastasuna ikaragarria da.
-
Ketxuera, yurakare eta uru hizkuntzen egoera Bolivian
Carlos Esteban Callapa Flores (1986) Cochabamba, Bolivia
Ketxueraren egoera ez da lasaigarria. Transmisioa eteten ari da. Eta yurakareari dagokionez, desagertze zorian dago. Uruaren dialektoen egoera ere gorabeheratsua da.
-
Bolivian 33 hizkuntza indigena hitz egiten dira
Carlos Esteban Callapa Flores (1986) Cochabamba, Bolivia
Bolivian ketxuera, aimara eta guaraniera dira gehien hitz egiten diren hizkuntzak indigenak, eta besteak galtzeko zorian daude.
-
Ben O Ceallaigh
Ben O Ceallaigh (1989) Galway, Irlanda
Ben O Ceallaigh Irlandako mendebaldekoa da. Irlandera, Eskoziako gaelera eta manera hitz egiten ditu.
-
Manera erabiltzea nahiago
Ben O Ceallaigh (1989) Galway, Irlanda
Eskoziako gaelera da bere hizkuntza gogokoena, baina manera erabiltzea nahiago du, hiztun gutxiago dituelako.
-
Manera erabiltzea nahiago (maneraz)
Ben O Ceallaigh (1989) Galway, Irlanda
Bere aurkezpen pertsonala egiteaz gain, bere hizkuntza gogokoena Eskoziako gaelera dela dio, nahiz eta, elkarrizketan manera erabiltzea nahiago duen, hiztun gutxiago dituelako (maneraz).
-
Maneraren bilakaera: berpiztutako hizkuntza
Ben O Ceallaigh (1989) Galway, Irlanda
Manera berpizutako hizkuntza dela dio. 1974an manera hitz egiten zuen azken hiztuna hil zen, eta 2004an hiztun batzuk manera berreskuratzeko prozesuarekin hasi ziren. Orain manerak bere eskola propioa dauka, eta irakasleek manera hitz egiten dute. Munduko hizkuntzentzako oso adibide ona dela esaten du.
-
Manera nondik dator?
Ben O Ceallaigh (1989) Galway, Irlanda
Manera Eskoziako gaeleraren eta irlanderaren artean dago. Bi hizkuntzen arteko nahasketa bat dauka, baina Eskoziako gaelerarekin lotura handiagoa duela uste du. Bi hizkuntzak dakizkien pertsona bati manera ikastea gomendatzen dio, nahiz eta zaila izan, interesantea delako.
-
Manera ikasteko eskola
Ben O Ceallaigh (1989) Galway, Irlanda
1974an maneraz hitz egiten zuen hiztun bakarra hil zen. Baina urte batzuen ondoren talde batek hizkuntza berreskuratzeari ekin zion gaur arte. Orain manerak eskola propioa dauka, hiztun berriak sortzen dituena.
-
Eskozieraren dialektoak
Liam Crouse (1990) Wakefield, AEB
Eskozieraren barruan hainbat dialekto hitz egiten dira.
-
Zergatik Euskal Herrira?
Liam Crouse (1990) Wakefield, AEB
Euskal Herrira hizkuntza gutxituen hiztunak ezagutzeko etorri da; informazioa eman eta jasotzeko.
-
Bretainiera: zelta adarreko indoeuropar hizkuntza
Talwyn Baudu (1993) Brest, Bretainia, Frantzia
Bretainiera Bretainiako mendebaldean hitz egiten den zelta adarreko indoeuropar hizkuntza da. Hizkuntza gutxituen artean aurkitzen da. Kornubiera Erresuma Batuan hitz egiten da.
-
Yukatakeraren eta beste hizkuntza maien arteko antzekotasunak
Marcos Regino Pech Naal (1988) Xaya, Yukatan, Mexiko
Yukatakera hitz egiten dutenak Chiapasen hitz egiten den hizkuntza maia ulertzeko gai dira. Horrez gain, yukatakerak ez du gainerako hizkuntza maiekin antzekotasunik, soilik hitz batzuetan.
-
Boliviako hizkuntzak
Axel . (2007) Bolivia, Bolivia
Boliviako hizkuntzak. Amak aimara hitz egiten du eta aitak ketxua. Norekin hitz egiten duten.
-
Stefiak eta bere gurasoek hitz egiten dituzten hizkuntzak
Stefia . (2010) Elgoibar, Euskal Herria
Gurasoek hitz egiten dituzten hizkuntzak: frantsesa, lingala eta gaztelera. Stefiak dakizkien hizkuntzak: aurrekoez gainera, ingelesa eta euskara. Gurasoekin gazteleraz hitz egin ohi du.
-
Ingelesaren garrantziaz
Abbie White (1989) Belfast, Ipar Irlanda
Irlandar jatorria duen arren, ez du irlandera ezagutzen. Ingeles eskolak ematen dituenez hizkuntza honen garrantzia asko azpimarratzen die bere ikasleei. Frantsesa ere menperatzen du.
-
Errusiera hitz egiten daki
Reiner Marrón Arnau (1977) La Habana, Kuba
Errusiera hitz egiten du, gurasoak 1991n Errusiara joan zirelako lan egitera. 20 urteren ondoren, mantendu egin du. Dakizkien beste hizkuntzak. 60. hamarkadan, Kuba eta Errusiaren artean gazteak ikastera joateko hitzarmenak zeuden. Kubako eskoletan errusiera irakasten zen eta ohikoa zen garai hartan errusieraz zekiten kubatarrak aurkitzea. Oso hizkuntza zaila iruditzen zaio.
-
Hitz egiten dituen hizkuntzak
Neama Fawzy Elsayed Abdelnaby (1989) Sidi Besher, Alexandria, Egipto
Hitz egiten dituen hizkuntzak: Arabiera, ingelesa, frantsesa, gaztelera eta euskara. Euskara ikasten ari da.
-
Amazigera eta arabiera hizkuntzak
Aisha Ourdi El Alaoui (1989) Er Rashidia, Maroko
Berberera (edo amazigera) eta arabiera oso hizkuntza desberdinak dira. Ikastetxeetan arabiera irakasten da, beraz, berbere bat arabiera ulertzeko gai da, baina alderantziz ez. Amazigerako alfabeto idatzia erakusten du. Gaur egun eskoletan amazigera berreskuratzeko ahaleginak egiten ari dira.
-
Argentinako hizkuntzak
Debora Carla Acosta (1987) Boca, Buenos Aires, Argentina
Gaztelera, italiera pixka bat eta ingelesa hitz egiten ditu. Ingelesa oso sartuta dago Latinoamerikan. Argentinan hizkuntza indigena asko daude.
-
Familian, hiru hizkuntza: euskara, italiera eta gaztelera
Emilio Malvaso () Calabria, Italia
Emaztearekin italieraz egiten du, hizkuntza horretan elkar ezagutu baitzuten; alabei emazteak euskaraz egiten die eta Emiliok italieraz.
-
Etxean, katalana eta euskara
Quico Pugès Suárez (1981) Vic, Bartzelona, Katalunia
Emaztearekin katalanez egiten du normalean. Semearekin, emazteak euskaraz eta Quicok gehienbat katalanez.
-
Arabiera hizkuntza
Imane Merini (1992) Oujda, Maroko
Arabiera hizkuntzari buruzko datuak ematen ditu Imanek. Bi aldaera mota daudela azaltzen du: arabiera klasikoa (idazkeran, hezkuntzan edo administrazioan erabiltzen dena) eta dialektoak. Hizkuntza berbereak (edo amazigak) ere badaude. Imanek Arabiar Literaturako lizentziatura ikasi du.
-
Hizkuntza marrokiarra eta arabiarraren ezberdintasunak
Khalila Lamkhanter Ouafa (1989) Fraita, Maroko
Khalila Marokoko Fraita herritik Markinara bizitzera joan zen familiara txikia zenean. Euskara, gaztelera, marrokiarra eta arabiarra hitz egiten ditu. Arabiera, hizkuntza estandarizatu bat da. Gurasoekin eta senarrarekin marrokierraz hitz egiten du, eta anai-arrebekin gazteleraz
-
Seme-alaba euskaldunak
Khalila Lamkhanter Ouafa (1989) Fraita, Maroko
Khalilaren seme-alabek euskaraz ikasten dute eta lagunak euskaldunak dituzte. Etxean, saiatzen da haurrei euskaraz egiten. Jolasak, lo kantak... euskaraz egiten ditu.
-
Euskara azkar ikasi zuen ikastolako lagunekin
Joao Pedro Lima (2007) San Luis, Brasil
Euskal Herrira etorri aurretik, gaztelera piskat ikasi zuen Brasilen. Euskara ikastea ez zitzaion horren zaila egin, ikastolan lagun guztiek euskaraz hitz egiten ziotelako. Etxean portugesez hitz egiten dute baina batzuetan euskaraz ere, gurasoek ikasteko. Euskara jakitea baliogarria dela uste du, batez ere ikastolan. Kalean gazteleraz eta euskaraz hitz egiten du lagunekin. Zumarragan gaztelera asko hitz egiten da.
-
Lau hizkuntza hitz egiten ditu
Joao Pedro Lima (2007) San Luis, Brasil
Portugesa, euskara, gaztelera eta ingelesa hitz egiten ditu. Gelan, marokoar bat eta hondurastar bat daude. Euskara, hizkuntza ezberdin bat dela uste du eta gustatzen zaio.
-
Brasileko etxea saldu eta Zumarragara
Werner Lima Brito (1968) San Luis, Brasil
Brasildar portugesa da bere ama hizkuntza. Ingelesa eta gaztelera hitz egiten ditu eta euskara ikasten ari da. Bere alaba nagusi bat Euskal Herrian bizi zen eta etortzera gonbidatu zituen. Brasilen zuten etxea saldu zuten eta diru horrekin 8 hilabetez bizi ahal izan ziren Zumarragan. Gizarte zerbitzuetako laguntza izan dute eta Wernerrek ikastaro ezberdinak egin ditu. Mekanizazio ikastaro bat egin zuen eta orain bekadun dago enpresa batean.
-
Brasilen bizi-baldintzak txarrak eta segurtasun eza
Werner Lima Brito (1968) San Luis, Brasil
Brasilen bizi-baldintzak (osasuna, hezkuntza...) ez dira onak eta segurtasun falta asko dagoela uste du Wernerrek. Zumarragan bizi diren bezala ezin izango ziren Brasilen bizi.
-
Poloniera, ingelesa, euskara eta gaztelania
Karolina Angelika Szczygielska (1998) Lubartów, Polonia
Poloniera, ingelesa, gaztelania eta euskara hitz egiten ditu Karolinak. Poloniera du ama hizkuntza eta ingelesa ere sorterrian ikasi zuen (haur-eskolan). Bost urte zituela heldu zen Euskal Herrira. Euskara ikasi zuen lehenbizi, Ikastolan eta euskaltegian. Bederatzi urterekin gaztelera, gaztelaniazko irakasgaia hastearekin batera, nahiz eta aurretik hasia zen zertxobait ulertzen.
-
Amari zor dio polonieran alfabetatua izatea
Karolina Angelika Szczygielska (1998) Lubartów, Polonia
Amak irakatsi dio polonieraz idazten eta irakurtzen eta asko estimatzen dio hori egin izana. Bere ustez, haurrek erraztasun handiagoa dute hizkuntzak ikasteko; hazten doazen heinean, zailagoa bihurtzen da.
-
Kaleko eta etxeko hizkuntzak
Rosa Fernandez Fernandez (1961) Arnedillo, Errioxa, Espainia
Gaztelania, katalana, euskara eta italiera hitz egiten ditu. Ingelesa ikastea oso zaila egiten zaio. Etxean gazteleraz egiten dute baina alabaren bikotearekin euskaraz.
-
Euskara, hizkuntza ezezagun bat
Leonor Nogales García (1953) Valle de la Serena, Badajoz, Espainia
Leo txikia zenean, frankismo garaia zen eta euskara debekatua zegoen. Aizpurutxoko eskolan anaia bi baserritarren artean esertzen zuten, haiek euskaraz egin ez zezaten. Leok ez zuen hizkuntzarekin arazorik izan, Zumarragan gehienbat gazteleraz egiten zelako. Aizpurutxon berriz baserritarrei entzuten zien euskara eta beretzat zerbait ezezaguna zen. Leori gazteleraz egiten ziotenez, ez zuen euskararen beharrik sentitu. Aizpurutxon leku guztietako jendea zegoen baina giroa ona zen. Gaur egun pena pixka bat du momentu hori ez zuelako euskara ikasteko probestu.
-
Semeak ikastolara eramateko erabakia
Leonor Nogales García (1953) Valle de la Serena, Badajoz, Espainia
Fagorren hasi zen lanean eta han gehiago hitz egiten zen euskaraz. Ikasteko gogoa bazuen ere, bizimoduagatik, lotsagatik... ez zuen egin. Semeak ikastolara eramatea erabaki zuten. Zaharrenari batez ere gogorra egin zitzaion. Hiru semeen neska-lagunak euskaldunak dira.
-
Gaur egun euskarari balio gehiago ematen zaio
Leonor Nogales García (1953) Valle de la Serena, Badajoz, Espainia
Euskara beti kontuan izan du, nahiz eta ez duen ikasteko pausua eman. Gaur egun euskarari balio gehiago ematen zaio eta gehiago erabiltzen da.
-
Euskara ikastolan ikasia
Jokin Rodriguez Nogales (1982) Zumarraga, Euskal Herria
Etxean gazteleraz egiten zuten baina hiru anaiak ikastolara joan ziren. Gurasoek argi zuten semeek euskara ikastea nahi zutela. D ereduan ikastea hasieran pixka bat zaila egin zitzaien. Euskaraz guztiz ondo moldatzen ez zirenak "gela berezia" deiturikora joaten ziren. Jokinen gelakide gehienak bertakoak ziren eta abizen euskaldunak zituzten. Irakasle batzuengan enpatia falta sumatzen zuen.
-
Lagun artean gazteleraz
Jokin Rodriguez Nogales (1982) Zumarraga, Euskal Herria
Lagunak ez ziren ikastolakoak, lehengusuekin eta haien lagunekin ibili izan dira eta beraien artean, nahiz eta euskaraz jakin, gazteleraz egiten zuten. Gurasoak beti saiatu ziren semeak giro euskaldunean hezten.
-
Euskarak ateak zabaldu
Jokin Rodriguez Nogales (1982) Zumarraga, Euskal Herria
Jokinentzat gaur egun euskara da bere ama hizkuntza. Azken urteetan herrian ere gehiago erabiltzen dela sumatzen du. Orain erosoago sentitzen da euskararekin gaztelerarekin baino. Lanak, emaztearen familiak... asko lagundu diote. Komertzial gisa egin du lan eta argi zeukan euskara erabili beharra zeukala. Euskarak ateak ireki dizkio: adibidez, Euskal Telebistako saio batean parte hartu zuten anaiak eta biek.
-
Euskara, ama hizkuntza
Jokin Rodriguez Nogales (1982) Zumarraga, Euskal Herria
Jokinen ustez, euskara derrigorrez ikasteak atxikimendu eza ekar dezake. Beraiek derrigortasun hori bizi izan bazuten ere, denborarekin Euskal Herrian bizitzeko euskara beharrezkoa zela konturatu ziren. Gaur egun bere ama hizkuntza sentitzen du euskara eta hizkuntza honetan pentsatzen ez zituen gauzak egitera iritsi da. Erronka txikiak gainditzen joan da.
-
Hizkuntza bat ikasteko lotsa gainditu behar
Jokin Rodriguez Nogales (1982) Zumarraga, Euskal Herria
Pena du gurasoek ez zutelako euskara ikasi, baina garai hartan muga asko izan zituzten. Semeak giro euskaldunean hazteagatik meritua dutela uste du. Bilobek hitz batzuk egiten dizkiete euskaraz eta hitz egitera animatuko diren esperantza dauka Jokinek.
-
Seme-alabek euskara ikasi zuten
Celia Rubio Antolín (1940) Cobos de Cerrato, Palentzia, Espainia
Alaba udan Andoaingo baserri batera joaten zen euskara ikastera. Gero euskaltegira ere joaten zen, baita beste alabak ere. Berari eta senarrari oso ondo iruditzen zitzaien.
-
Euskara ulertzera iritsi da
Celia Rubio Antolín (1940) Cobos de Cerrato, Palentzia, Espainia
Juanita bizilagunari entzunez, euskara ulertzera iritsi zen. Anekdota bat. Hitz batzuk badakizki euskaraz. Suhiak eta alabak euskara desberdina egiten dutela konturatzen da, baita bizilagun izan zituenek ere.
-
Herri txikietan euskaraz gehiago egiten da
Maria Gallastegi Parejo (1995) Zumarraga, Euskal Herria
Herri txikietan euskaraz gehiago egiten dela iruditzen zaio. Lagun batzuekin euskaraz egiten du, beste batzuekin gazteleraz. Etxean aitarekin euskaraz eta amarekin erdaraz.
-
Euskara, ama hizkuntza
Maria Gallastegi Parejo (1995) Zumarraga, Euskal Herria
Euskara ama hizkuntza da beretzat. Baina eroso sentitzen da erdaraz ere. Biak erabiltzen ditu.
-
Euskara iaksteko aukerarik eta denborarik ez
Ana Sanchez Tena (1952) Higuera de la Serena, Badajoz, Espainia
Anak ez zuen behar izan euskarara hurbiltzea eta gainera ez zuen denborarik. Ahizpa txikienak aukera izan zuen. Baina argi zuen seme-alabak euskaldunak izango zirela.
-
Ikastolan, hizkuntzagatik banatuak
Gorka Hermosa Sánchez (1976) Urretxu, Euskal Herria
7-8 urte zituen arte ez zen oso ongi moldatzen euskaraz hitz egitera. Ikastolan, euskaldunak ziren ikasleak besteengandik banatuak zeuden eta besteak euskaraz trebatzen ziren heinean, beste gelara pasatzen zituzten.
-
Gaztelera, bihurri eta "makarren" hizkuntza
Gorka Hermosa Sánchez (1976) Urretxu, Euskal Herria
Etxeko sukaldeko giroa eta musika gaztelerarekin identifikatzen ditu eta ikastolako garaia euskararekin. Ikastolako lagunen artean euskaraz hitz egiten zuten baina 14-15 urterekin gazteleraz hitz egiten hasi ziren, bihurri eta "makarren" hizkuntza zelako. Urte batzuetara kontzientzia politikoa hartu zuten eta euskaraz bakarrik hitz egiten dute gaur egunera arte.
-
Hizkuntzaren arkeologian, euskara altxor bat da
Gorka Hermosa Sánchez (1976) Urretxu, Euskal Herria
Kantabrian bizi arren, alabei euskaraz hitz egiten die. Euskararen ezberdintasuna beste hizkuntzekin alderatuta. Altxor bat da.
-
Gurasoek euskara ikasteko zailtasunak
Gorka Hermosa Sánchez (1976) Urretxu, Euskal Herria
Gaztetan, gurasoei euskaraz ez ikastea leporatzen zien baina ulertzen du orduko egoerako baldintzak ez zirela gaur egunekoak. Orain konturatzen da nahiz eta euskaraz ez ikasi, esfortzu asko egin zutela ere seme-alabak euskalduntzeko.
-
Euskal musikariekin harremana
Gorka Hermosa Sánchez (1976) Urretxu, Euskal Herria
Euskara, koadrilarekin erabiltzen du beti. Bidaiatzen hasi zenean ez zen herrira horrenbeste joaten eta bere proiektuak euskal munduarekin lotzeko beharra izan zuen. Jon Maiarekin harremana.
-
Euskara ikasteko aitaren ahalegin handia
Jon Maia Soria (1972) Urretxu, Euskal Herria
Umetan ikastolara joan zen eta beraz euskaraz egin zituen ikasketak. Baina hortik kanpo gazteleraz bizi zen. Kalean asko ziren etorkinen seme-alabak eta gazteleraz egiten zuten; etxean ere gazteleraz egiten zuten, batez ere amarekin. Aitak Jon jaio aurretik euskara ikasi zuen. Langile mugimenduan hasi eta abertzale giroan murgildu zen aita, eta hortik etorri zitzaion euskararekiko kontzientzia. Amaren aldetik berriz errepublikanoak ziren eta hona etorritakoan "zapaldutako bandoan" kokatu ziren, euskaldunenean. Garai hartako giroan euskara ikasteko aitaren ahalegina handia izan zen. Gau eskoletan ibili zen. Etorkin askok euskalduntasuna borroka politikoaren bitartez deskubritu zuten.
-
Harro semeak eleanitzak izateagatik
Souad Ouafa Hamriri (1968) Torres de Alcala, Maroko
Souad-ek semeeak ikastolara bidali zituen hasieratik. Euskara integratzeko tresna dela uste du eta oso harro dago semeak euskaldunak direlako.
-
Azpeititik Marokora eta handik berriz Zumarragara
Sidi El Bouanani Ouafa (1990) Zumarraga, Euskal Herria
Azpeitian pasa zuen haurtzaroa. Euskaraz hitz egiten zuen eta amarekin arabieraz piskat. Azpeititik Marokora bizitzera joan ziren 3-4 urtez eta han arabiarrez alfabetatu zen. 12 urterekin Zumarragara bueltatu ziren.
-
Euskara eta arabierra nahastuta
Sidi El Bouanani Ouafa (1990) Zumarraga, Euskal Herria
Marokotik bueltan, euskara eta arabiera oso nahasiak zituen eta hasieran klaseak jarraitzea kostatzen zitzaion. Nahiz eta euskararen oinarria izan, ondo komunikatzea izan zen erronka nagusia.
-
Anaiekin, euskaraz, arabieraz eta gazteleraz
Sidi El Bouanani Ouafa (1990) Zumarraga, Euskal Herria
Anaiekin euskaraz, arabieraz eta gazteleraz hitz egiten du; kalean, gehiena gazteleraz.
-
Eleaniztuna izatea
Antxon Charles Ayestaran Laubach (1994) ,
Antxonen ama estatubatuarra da eta ondorioz, Antxon txikitatik eleanitza izan da. Hiru hizkuntza hitz egiteak haurtzaroan arazoak zerkarzkion arren, egun inglesez, gazteleraz eta euskaraz arazorik gabe mintzatu daiteke.
-
Euskara ikasteko aitaren ahalegin handia
Jon Maia Soria (1972) ,
Umetan ikastolara joan zen eta beraz euskaraz egin zituen ikasketak. Baina hortik kanpo gazteleraz bizi zen. Kalean asko ziren etorkinen seme-alabak eta gazteleraz egiten zuten; etxean ere gazteleraz egiten zuten, batez ere amarekin. Aitak Jon jaio aurretik euskara ikasi zuen. Langile mugimenduan hasi eta abertzale giroan murgildu zen aita, eta hortik etorri zitzaion euskararekiko kontzientzia. Amaren aldetik berriz errepublikanoak ziren eta hona etorritakoan "zapaldutako bandoan" kokatu ziren, euskaldunenean. Garai hartako giroan euskara ikasteko aitaren ahalegina handia izan zen. Gau eskoletan ibili zen. Etorkin askok euskalduntasuna borroka politikoaren bitartez deskubritu zuten.